Aspaldi idatzia dut Europaren definizio etimologikoa: Europa, euroari pa ematetik datorrela. Lehenbizi aitari, gero pa txiki bat niri masailean, eta azkena Tomi. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 134. orr.
Ezpainak berriz sentitu nituen azal gainean, eta oraingoan hantxe gelditu ziren, pa txikiak emanez, goraxeago, beheraxeago... Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 174. orr.
Sekula ez zuen entzun biolin bat halako indarrez pabana jotzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.
Eszena girotzeko, Ravelen Pavana jartzen nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 195. orr.
Berehala, biolina salto eta jauzi hasi zen, eta soldaduak, kapeluak jantzirik, esku larruak ipinirik, bata bestearen atzetik jauzi eta salto hasi ziren, pabanaren soinua lagun. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.
Pabana luzea, pabana biribila, denbora amaigabeko pabana, gero eta arinago jotzen hasi zen Damián itsua, eta gero eta arinago erantzun da Rua juduak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.
Guggenheim museoaren titanioaren distiren efektua leuntze aldera, beira pabesa aukeratu du liburutegia eregiteko material gisa. Berria - Kultura 2004-05-25
Bukaera ortogonalek kontraste bizia eragiten dute zeharka argitutako beira pabesarekin. Berria - Kultura 2004-05-25
Pabetarrak. Herria 2005-08-11
Agindutako hipermerkatua eraiki beharrean pabiloiak eta lantokiak eraiki baitziren hemen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 236. orr.
Klaraboia erraldoi batek adierazten zuen inoiz ontzitegi izandako pabilioiko sabaiaren erdigunea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 53. orr.
Fabrika berria, berriz, Torinoko periferian dago auskalo zenbat pabilioitan barreiatuta. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.
Betoñuko industrialdeko pabiloi batean bizi diren 43 langile portugesak. Berria - Ekonomia 2004-10-21
Norbaitek klaxona jo zuen pabilioiaren aurrean eta burdinazko ate erraldoia ireki egin zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.
Pasaiako portu inguruko pabilioiek osatu perfilak bazuen hortzadura izorraturik zuen agure zahar baten ahoaren antza. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.
Pabilioi eta nabe logistiko antzekoak izatea nahi dugu, eta ez enpresa bakoitza bere kasa eraikitzen ibiltzea. Berria - Ekonomia 2004-11-23
Biriketako gaitza sendatu zitzaidanean, psikiatriako pabiloira eraman ninduten, neure burua hiltzen saiatzeagatik. "Ez zaitez pasilu horretatik joan", jakinarazten dit senide baten gelaz galdetzen diodanean, "hortik kutsakorren pabilioira joaten da-eta". Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 19. orr.
Gure pabiloian bazen tronboflebitis baten kausaz bi hankak moztu zizkioten gaixo bat. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.
Erakusketa Bilboko Nazioarteko Azokako 5. pabiloian egingo da, martxoaren 26an hasi eta apirilaren lehena arte. Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Lekua eta ordua: Bizkaia Arena pabiloia, (12.400 ikusle) San Pablo pabiloiak Fernando Buesa Arena pabilioiak baino 500 ikusle gehiago har ditzake. Berria - Kirola 2006-01-22
Barcel Euro Puebla hartuko du, 18: 15ean, Arrosadiako Pabiloian (NUPeko pabiloian Portlandek jokatuko du). Berria - Kirola 2006-04-22
Hegoalde-Tolosak gaur Majadahonda hartuko du eguerdian Tolosako Usabal kiroldegiko pabiloian. Berria - Kirola 2006-03-05
Ziriza bakailaoa lehortzeko pabiloi ohia da artelan gehien biltzen duena. Berria - Kultura 2004-07-09
Biltegia iruditu zitzaion pabilioi zaharkitu baten aurrean geratu zen une batez. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 141. orr.
Ranciken etorrera, Koljevicen ordezkoaren bilaketa, Bilboko Udalak pabiloi berriaren konpromisoa bere gain hartu izana... Berria - Kirola 2006-02-22
-Ez dago hain gaizki pabiloi industrial bateko bulego nola edo hala moldatua izateko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.
Pabiloi handi luzeak ziren, eta leiho apurtuen artetik barruko suzko txinparta goriek kanpora saltatzen zuten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 125. orr.
Erietxe publiko bateko pabiloi ilun batean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.
Pabilioi ilunak besterik ez espaloiaren alde bietara. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 93. orr.
Lodzeko Ehun eta Larru Sintetikoak SL etxea osatzen duten hormigoizko kubo mardulak ikusi ditu, baina ez zaio batere nekeza egin imajinatzea, haien ordez, François Hugot arkitekto frantziarrak 1883 an eraikitako pabilioi lirainak. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.
Ofizialen pabilioi berdeen eta soldaduen etxolatzar lur koloreen artetik igaro eta egurrezko eraikin zabal batera iritsi ginen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 129. orr.
Badalonako olimpiar pabiloia. ordua: 20: 45ean. Berria - Kirola 2004-10-06
· XIX. mende amaierako adreilu eta burdinazko pabilioi osasunaren kaltekoak. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.
Kale zuzeneko eta zeharkakoen amaraun gaitza, industri pabiloi handi eta ttipiek zedarritua eta jendez hutsa gauerdiko hilerria bezain. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.
Ibaiaren ezkerreko eremua fabrika pabiloiez betea. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 131. orr.
Onkologia pabiloi berria Nafarroako Ospitalean. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Gauaren anparoan, ohetik jaiki eta autista pabilioiko guztien oinetako lokarriak lotzen zituen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.
X bat klarionaz tuberkulosiak jota zetozen etorkin haiei Ellis Islandeko kuarentena-pabilioi erraldoian... Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 185. orr.
-Gure heriotza-pabilioia jaso! -hots egin zuen Stede Bonnet maiorrak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.
Idazmakinak bahitura pabilioietan hautsa hartzen. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.
Pabiloia osaba Juanek zaldientzat prestatutako eraikina zen, dena egurrean egindakoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 89. orr.
Burdin artetik zumardi bat eta pabilioi moduko bat igarri nituen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 75. orr.
Astiro eta isilik zeharkatu zuten erregearen pabilioiraino hedaturiko sasi eta belar motzeko eremua. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 77. orr.
Pabiloietan bizi izan gara, eta ofizialak basetxearen eraikinean ostatatu dira. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.
Lagunak gau hartarako prestaturiko pabilioira sartu zirenean, Damak atzetik joan eta dei egin zion. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 61. orr.
Eguzkia sartzen hasi berria zela, jendea pabilioian biltzen hasi zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 201. orr.
Enperadore Horiak, urdina oso maitea ez izan arren, pintatzaileari zion xeraz onartu eta Udako Pabilioian jarri zuen zintzilik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 207. orr.
pabiloi berri (3); pabiloi berriaren (3); pabiloi handi (4)
arena pabiloia (5); arrainaren pabiloia (4); nupeko pabiloia (6); oaka pabiloia (4); pabiloia bete (5); pabiloia lepo bete (6); pabiloia lepo beteko (3)
anaitasuna pabiloian (3); arena pabiloian (4); barrukien pabiloian (4); casilla pabiloian (4); eko nupeko pabiloian (5); gurinaren pabiloian (3); iruñ nupeko pabiloian (45); oaka pabiloian (4); pabiloian egingo da (3); pisuerga pabiloian (3); zaldien pabiloian (4)
arrainaren pabiloiaren (4); fruituen pabiloiaren (3); pabiloiaren izkinan (3)
Susmatzen nuenez, ez zuen deusetan huts egiten: futbolean Real Madrid, kiroletan padela, oporretan Marbella, nazioarteko lider politikoetan Georges Bush, prentsan Diario de Navarra eta Marca... Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 90. orr.
Lapikoak, paderak, mahai gaineko ontziak, egurrezko zorua, ateak... izebaren erritmoan ateratzen zuten hotsa denek. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.
Paderari teflonezko ipurdia jarri ala ez. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.
Katuarraina paderako koipetan zirtaka. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 347. orr.
Padera handi batean, hirugiharra frijitutako oliotan, frijitu tomateak alde bietatik urre kolore pixka bat hartzen duten arte. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 109. orr.
Tripaki karratuak, paderaren hondarrean eztiro-eztiro egosten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.
-Zergatik, padre? -anaia zaharrenak-. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 139. orr.
Ez naiz berandu etorriko -esan zuen padrek. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 121. orr.
Egin beharreko konponketak eta atonketak burututa, padrek eta anaia zaharrenak oilategia egin zuten eta oilo batzuk sartu zituzten, eta, beraz, arrautzak jasotzen hasi ginen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 151. orr.
Padreri kale ertzetik agur esaten zioten eta padrek begiratu baino ez zien egiten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 144. orr.
Tia Pacak madre eta padreren ezkontzarako irun zituen izarak ea han utzi behar genituen, beharko genituela, eta nolabait sartzea lortu zuen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 140. orr.
Artzapezpikuak, apezpikuak, abadeak, prioreak, predikadoreak, padreak, abadesak, nobizioak, ordena eskaleak, [...]. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.
2003ko martxoan USAko lehendakariak -Putetxeko Padreak- mehatxu garbia egin zion Mesopotamia zaharrari. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.
Paduren gatz-usaina nabaria zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 318. orr.
Aintzira eta padurak ez dira gezatuko, gatzaga izaten jarraituko dute. Elizen arteko biblia Ez 47,11
Paduretako ura ez zela itsasokoa bezain gazia, ez eta ibaietakoa bezain geza ere. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.
Basoa, larrea, aintzira, hondartza edo padura ekosistematzat hartzen dira. Berria - Gaiak 2006-04-16
Guadalquivir ibaia itsasoratzen den tokia padura omen da guztiz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 271. orr.
Oihan lurraldea zen hura, ibaiz eta paduraz tartekatua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.
Paduretako lohietan apur bat aitzurtzea aski izaten da nahi beste zizare lortzeko urte guztian. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.
Aranzadi Zientzi Elkarteko kidea da, eta Txingudiko paduran dihardu lanean, hegazti migratzaileei eraztunak jartzen. Berria - Harian 2005-10-22
Veneziako paduretan barrena zebilela, hegazti multzo handi bat aurkitu zuen, zuhaitz-adarretan kanta-kantari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.
Harrizko hondartza gero eta estuagoa zen aurrerantz, ibaiaren eta paduraren artean itxita amaitu arte. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 172. orr.
Entura ibaiaren ahoak elikatzen zituzten paduren gainean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.
Urrun, mendebalderantz, padurak eta lainoetan bildutako uharte ttipiak zabaltzen ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 328. orr.
Burua jasotzean, ihi eta landaretzaz beteriko padurak jo zituen begiz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 146. orr.
Sortzen al da kanabera paduratik kanpo, hazten ote ihia urik gabe? Elizen arteko biblia Jb 8,11
Megapark proiektuaren azpian desagertu dira betirako inguru honetan geratzen ziren azken hezegune eta padurak. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Ikustekoak ziren bi bazterretako itsas padurak, ihi eta lezkaz oparoak, harago hondar leun urrezko zabalei bide egiten zietenak. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 124. orr.
Handik atzerago buztin gorrizko eremu paduratsu bat hedatzen zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 163. orr.
Horrela, tarte bat pasa ondoren, eremu lau paduratsu batera iritsi ziren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 79. orr.
Bere hitzen oihartzun fonikoak behialako errealitate ahantzira eraman ninduen ni ere, eta urtetan geldirik egondako ur paduratsuetan murgilarazi. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.
Lau urterekin, jaitsi eta lehenbiziko egunean, paella jarri zidanan bazkaltzeko izebak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 122. orr.
Eguerdia Babel plazan, paella jaten eman ondoren. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 324. orr.
Entsalada, paella on bat, ardi gasna eta udare tarta, kafea eta ondoko, denak 20 e (10 e gazteentzat). Herria 2004-07-29
Paellak arrakasta handia ukan du eta berrehun bat afaltiar bildu dira. Herria 2001-07-26
Bazkarian ere, 500 jende bildu zen eta ez zen prestatutako paella erraldoi hartarik deus ere soberan izan. Herria 2005-05-12
Ikasi egin behar da arroz zuri zozoa paella eder bihurtzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 139. orr.
Etxerakoan paella bat erosi dut. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 155. orr.
Araba gunean 450 paella saldu ziren, taloak saltzeko guneak urtero handitzen dira eta, hala ere, ez dira sekula aski denen irrika asetzeko. Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Goizean, paella lehiaketa. Herria 2005-04-14
Izanen da jateko eta edateko manera arastiriko 6 etarik goiti, bereziki paella jatea trinketeko ostatuan. Herria 2003-07-31
Aratseko 10 etan, parropiako gelan, paella jate. Herria 2003-08-07
Iluntxean paela jatea, Eyherachar taldeak alaiturik. Herria 2002-07-18
paella eder (6); paella eder bat (3); paella ederra (3); paella jatea (5)
Hor ikusten dugu, Kai luzeko Gezurretxape tabernan, pipatik pafa-pafa erretzen duen Iurrumendiren ixtorioei adi-adi. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 270. orr.
Aulki batean jarrita, gizon ile zuri-luze bat pafa-pafa, pipatik erre eta, inoiz behinka ttu eta ttu, listua botatzen zion suari. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 128. orr.
Berriz ere purua erori zitzaion, berriz makurtu zen, pafa-pafa egin, ez zuen ongi tiratzen, sua eskatu zuen, piztu zuen, inora begira gelditu zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 70. orr.
Lokomotorraren lurruna arnasaren gisa mehe eta zuri arratsalde hotzean, txistu jo zuen arropa zabaltzeko sokaren azpitik pasatzean, ostiko bat eman zion zakurraren platerari garbitegiko geltokian, eta pistoiari eraginez pafa-pafaka joan zen, poliki-poliki. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 55. orr.
pafa pafa (4)
Pipari pafaka hasi zen, iritzia buruan antolatzen, dudarik gabe. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 14. orr.
Aita pafaka hasten da; inondik ere, erantzuna buruan antolatzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 58. orr.
Hiru bikote ari ziren jokoan, denak adinekoak, denak ezagunak, buruak taulen gainean makurturik, pipa luzeetatik pafaka. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 47. orr.
Gizon gazte ile-nahasi bat, gela usteldu batean esku ahurrean eztulka eta bere zigarro drogatuaren kea pafaka botatzen ari zena. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.
Lanpetuegi zebilen erantzuteko, plisti-plasta eta pafaka, burua uretan sartuta balu bezala puzka, uretan mugimendu biribilak eginez edota ur azala behatzekin nagi-nagi igurtziz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 171. orr.
Anderrek paperezko serbilleta bat paratu zuen buru gainean eta kantari hasi zen, eta hura hala eta besteak nola-hala zeudela kanpoan pafaka ezagunak entzun zituzten. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 76. orr.
Lokomotorraren lurruna arnasaren gisa mehe eta zuri arratsalde hotzean, txistu jo zuen arropa zabaltzeko sokaren azpitik pasatzean, ostiko bat eman zion zakurraren platerari garbitegiko geltokian, eta pistoiari eraginez pafa-pafaka joan zen, poliki-poliki. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 55. orr.
Kasu bietan hamabost paga, beti ere lanaldi osoan lan eginda. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
Gurasoek ematen zidaten pagarekin Celtas paketea erosi, eta ezkutuan erretzen nuen, zigarroz zigarro. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 101. orr.
PANek hilean 90 milioi dolar behar ditu bere agenteen pagak ordaintzeko. Berria - Mundua 2006-02-23
Gobernuak baitzituen apezak pagatzen Napoleonen konkordatuaz geroz, hobendun ziren apezei paga hori kentzea eskatu zuen prefetak. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 28. orr.
Paga edo eskuzabaltasuna urritzea aipatu gabe, urritu egiten ziren hala ere. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.
Delako bilkura hortan 2 axuanten paga baizik ez baitute emendatu. Herria 2002-08-08
Dena txukun paratutakoan Muñoz etortzen duk, ustiaketako komisarioa, hiri hainbertze, hiri hainbertze, paga banatzen dik eta moila gaineko txatarra guztia beretako. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.
Gogoratzen dut nire aitaren aitak [...] 25 pezeta ematen zizkidala esaldi bat euskaraz esateagatik, eta nik, loritoaren antzera errepikatzen nuela paga lortzeko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 176. orr.
Horixe du paga. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.
-Paga barik itzultzen gaituk, paga barik! -kexaz esan zidan, keinu nabarmenak eginez, kaxa jokatu nahi zuenak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 329. orr.
Gobernuak arren eta arren eskatu zion berriro kontsidera zezala hartutako erabakia, eta, dimisioa alde batera lagata, onartuko zutela berriz ere lehengo baldintza berdinekin, antzinatasuna eta paga estrak ahaztu gabe. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 170. orr.
Paga murritzak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 110. orr.
Euro batek zazpi ehun hemengo [Rwandako] emaiten baititu; 700 hori da nonbait han langile baten eguneko paga; euro bat eta ainitzek gutiago. Herria 2004-08-12
Asteburuko pagak ez dio horrenbesterako ematen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 118. orr.
Atzeratutako pagak: 2003ko ilbeltzaren 1era atzeraeragina izanen du. Berria - Ekonomia 2004-01-23
Paga eguna zen, bulegora zihoan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 101. orr.
Paga orria: hilero eskuratu behar da, eta ez da galdu behar, nagusiarekiko gatazka kasuetan beharrezkoa delako, besteak beste. Berria - Ekonomia 2004-08-29
Ameriketan egiten nuen, bada, unibertsitateren batean irakasle, baina iruzur baten paga-buru izatea egokitu zitzaion, nonbait. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 344. orr.
"Beharrezkoak ditugu pagaburuak", entzun omen zitzaion De Valerari. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 76. orr.
Baina hemen ere nahitaezko suertatuko dira "pagaburuak". Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 77. orr.
Collins-ek onartu egin zuen pagaburu zeregin hori, jakinaren gainean bere heriotza ere sinatzen ari zela une hartan, gero gertatu zen bezala. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 76. orr.
Haruntzaxego baso-oihan bat, pagadia edo hariztia edo horrela; eta azkenik, mendigune bat elurrez txuri dagona. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.
Hamar bat minuturen buruan borda bat begiztatu dute, pagadi baten erdian. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 51. orr.
Ez du deus arriskutsurik nabarmentzen jauregi inguruan, jauregi aurreko pagadian, erreka ondoko sasietan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 143. orr.
Lo dago pagadi, harizti eta pinudizko paisaia isiltasunean. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 10. orr.
Ordu erdi luzeko ibilaldia, mendiko bide aldapatsuan gora, pagadi ederra zeharkatuz. Berria - Euskal Herria 2006-04-14
Baztertu genuen bigarren basoa pagadi lerden bat izan zen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 128. orr.
Segur zegoen pistolariak azaldu behar zuela gurdibidetik behera errekaraino zabaltzen zen pagadi sarrian. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 95. orr.
Argitasun hartan, armadako masta-basoak neguko pagadi biluzia zirudien. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 115. orr.
Batzuk diote haatik ez dela oraiko bidea xoilki hobetuko, bainan gune batean bide osoki berri bat urratuko, pagodietan gaindi, ingurumena suntsituz. Herria 2004-01-22
Baserriko sorbaldan dagoen pagadi oinean aurkitu zuten Erramun, sastraka batzuen alboan.] Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 157. orr.
pagadian sartu (4)
Zure bizi-denbora pagakizunezko eternitate bat izango da. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 182. orr.
Zerga eta pagakizun guztiak dira badaezpadakoak. Heriotzakoan, han ordaindu beharko ditik, bateko lau, bere bizitzan jaso gabe utzitako pagaizunak. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.
Berriki arte, ezinezkoa izan zen hari oldartzea, orain ez zituzten gehiago bidesarien pagalekuak kontrolatzen, ez zuten gehiago gizon armaturik beren meneko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.
Ontzian abiatu aurretik, gizonek hartua zuten pagamendu bat. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 81. orr.
-Itzala diat pagamendu bakarra, hemendik irteterakoan itzalik gabe gera hinteke. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 56. orr.
Enpresaburuek pagamendu osoa hitzemana diete azaroaren 15-erako. Herria 2002-10-17
Truke-tasen egonkortasuna eta pagamendu balantzen oreka automatikoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.
Paganismoaren azken egunetan Erromako Inperioan zehar hedatu ziren fede horiek, eta europar herriak bizitza-eredu arrotzez asez, antzinako zibilizazioaren egitura osoari azpiak jan zizkioten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.
Alemaniako erro kulturalak paganismo arioan bilatu behar badira ere, ezin dela ahantzi Kristautasunaren ekarpena. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 134. orr.
Paganismo heleniko damugabearen [...] aurrean, juduen lema Jaunaren Hitz eternalaren testigantza ematen jarraitzea zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.
Oposizio nagusiaren terminoak euskal paganismo jatorra eta kristautasun arrotz etorkina dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 223. orr.
Bere manupeko gizonak, akatsik gabeko gazte ario haiek, borrokatzeko makina itsuak izanen ziren, gaindiezinak, baina aldi berean erlijio berri baten sinestunak, paganismo berriaren aldarrikatzaileak? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.
Itzul iezazkiguzue paganismoaren jainkoak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 218. orr.
Irakasle pagano batek, Senekak, galdetzen zuen: [...]. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.
Eskandinaviarrak bakarturik zeuden erromatar kristandadetik seigarren mendea bukatu baino lehen eslaviar paganoak tartean sartu zirelako. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.
Erromes pagano bat bezala nabil. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.
Horra Ruche jaun paganoa santujale bihurtua! Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.
Izen horrekin, oro har, jende paganoak adierazten ditu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 249. orr.
Bat dator Antzinateko autore batzuen iritziarekin, idazle pagano, kristau eta musulman batzuek gauza bera zioten eta. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 250. orr.
Ama, Monika, kristau zintzoa zen; aita, Patrizio, paganoa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.
Zibilizazio Helenikoaren beheraldian, beren gizartearen gainbehera "zahartze kosmikoak" eragina zela zioten idazleek, pagano eta kristauek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.
Hiena bat zen; ez zen, beraz, jakina den bezala, ez har eta ez eme, eta ez zen, era berean, ez sinestun ez pagano ere. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 142. orr.
Maximo -erdi-paganoa, erdi kristaua bera- berehala jabetu zen zein krimen ikaragarriak ziren honakoak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
· -Lur jo zuen Erromak; Bizantziok hartu zion txanda; eta Alexandria, paganoa, kristautu egin zen. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.
San Agustinek berak, hain onbera eta eskuzabala izanik, joera baztertzaileak izan zituen paganoen, herejeen eta fedegabekoen aurrean. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 13. orr.
Gero Xabier misionez joanen da paganoen lurraldeetara. Herria 2005-12-01
Pagano ugari salbatu ziren Erromaren inbaditzaileek errespetatu zituzten kapera eta basiliketan ezkutatuta. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.
Pagano klasikoen eta Elizako Gurasoen lanak kopiatzera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.
Horretan nabaritzen da ederki, pagano zuhur haiengandik kristau negartionganako aldea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.
Zaldun teutonikoek Siria utzi eta beren zoriona Vistulan bilatu zuten prusiar, letoniar eta estoniar paganoen bizkar. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.
Girixtinotasuna ere podore politikoari segitu zaio horietan denetan, eta indar hartuko ere Constantin enperadorearekin, noiz-eta hunek beren erlisioneko urratsen betetzeko libertatea emanen baitie 313an girixtinoeri pagano herri horietan. Herria 2001-11-15
Antzinako jainko paganoak gurtzea legezkoa izango da berriz Grezian. Berria - Gaiak 2006-05-06
Odol-tanta bakarra ere isuri al zen Behe-Inperioan, idolo paganoak desegin zituztenean? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 219. orr.
Erlikiak, santuen irudiak, hostia, gurutzea eta abar profanatzea, filosofoaren begientzat, ez da edozein irudi pagano itsustea baino gehiago. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.
San Joan Bataiatzailearen burua erretiluan ekartzeari buruzko istorioak erakusten du mito paganoek nolabait historia sakratua aberastu dutela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 270. orr.
Jaun Altzatekoak euskal espiritu zaharra, jatorra, paganoa, Euskal Herria kristautu baino lehenagokoa, gorpuzten du. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 225. orr.
Jainkosa mitologikoen pareko presentzia zeukala iruditu zitzaien biei; edertasun paganoa eta sakrilegoa. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 47. orr.
Erromatar erritual paganoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.
Frantziako Iraultzak [...] porrot egin zuen erabat Kristau Elizak sagaraturiko erromatar egutegi paganoa ordezteko ahaleginean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.
Erlijio berri bat, berea, halako kietismo pagano bat. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 136. orr.
Urte berritze inguruko orrits eta festa pagano askotan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.
Badirudi, beste sineste pagano zahar asko bezala, elizak galarazi zuela hurritzaganako sineste zahar hau ere. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 179. orr.
Ur bedeinkatua baino hobe ardo paganoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 208. orr.
Oraiko mündüan ere, Islam hori akülü bat da kiristientzat, bai eta paganotürik, süstut matrialismoari emanik den Europan. Herria 2005-01-06
Batzu ez dira batere alde, diru biltzeko joko bat dela gehienik, edo berdin Omiasainduren paganotzeko molde bat... Herria 2002-10-24
Hau dute ordea ezagutu apezpikuek: erlisione guziak higuindu eta hobendun ezarri nahi luzkeela oraino jende paganotu edo bederen sinestegabetu honek, hots, gaitz guziak erlisionetik heldu balire bezala. Herria 2004-11-11
Berak aterako zuen lizentzia fiskala, berak emango zuen izena Gizarte Segurantzan, eta beraren izenean igorriko zituzten fakturak, eta, kobratutakoan, hartuko zuen pagantza haiek egiteko aurreratutako dirua. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.
Nire anaia sendagilea da Parisen eta 100 euro ere pagarazten ditu bisitaldiak. Berria - Mundua 2004-11-03
Zerbitzuak ez zizkien pagarazten, eta iheslariak bere diruz hazten eta beztitzen zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.
Ura, etxetarat hel-arazten zen ura, etzela pagarazten, pagarazten zirela bakarrik uraren iturritik etxerat hel-arazteko lana eta hortarako behar ziren muntadurak. Herria 2005-07-07
Epaileek Serbia eta Montenegroko estatuari kalte-ordainak pagaraztea espero dute herritar musulmanek. Berria - Mundua 2006-02-28
Eta lehen janaldia egin ondoan, ostalertsak saltzen zizkien xirioak, zortzi edo hamar soseko peza paga-araziz, erdia balio zutelarik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 214. orr.
Justiziaren ideia bat behar da eskuarki inor justiziatzeko, zor zuen ordaina pagarazteko, erruduna zela eta merezi zuelako segurantzia izateko. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 146. orr.
Azken honek erran du pagaraziko ziola Frantziari Irak-eko gerlaren kontra izaitea. Herria 2004-12-02
Bertzelakoak dira damuaren petxa pisuaren ordaina pagarazten duten plazerak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 144. orr.
Pagarazi genion, larrutik pagarazi ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.
Paga arazten diote bere xedea, paga arazten digute gu, abertzale guzien xedea: gure herria, Euskal Herria, xutik, bere jabe, eraikitzeko dugun oldarra. Herria 2005-12-08
Eta pagatoki bat ezarriko omen da, kamiun pasaia mugatzeko gisan. Herria 2005-02-24
Eskatu, hartu, pagatu eta mahaira itzuli nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.
Juduak dirua pagatu zigun, hamar errubloko eta bost errubloko urre monedetan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 65. orr.
Asteazkena zen, gure inguruko lantegiek soldata pagatzen zuten eguna. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 64. orr.
Aristokratek ez zuten zergarik pagatzen, ez eta apezek ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.
-Isuna paratzen badidate, hiretik pagatuko diagu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Eta etxearen errenta nire lanarekin ari gaituk pagatzen. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 202. orr.
Batzuetan operazio bategatik 10.000 dolar pagatzen zituzten giltzurrun-hartzaileek. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 213. orr.
Urte hasieran 0,23 euro pagatzen zuten litroko. Berria - Ekonomia 2004-08-22
-Pagatu al dizkizu hogeita hamar txelinak? Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 40. orr.
Biarriztarra, libertatea pagaturik, presondegitik atera zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 21. orr.
Ez nikek haren askatasunaren ordainean sos bat ere pagatuko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.
Sarrerako kutxan txekez pagatu, bazkaldu genuen mahaira itzuli eta hogei dolarreko eskupekoa utzi nuen Marinarentzat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 62. orr.
Eta erosi egin zuen, jakina, dirutza pagatuta. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
-Ez zaukaat dirurik ordea, huskeria pagatzen zidatek hau egiteagatik! Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 139. orr.
Lehendabiziko bi hitzak aditzea aski izan nuen konturatzeko kanpotar hura printzearen mandataria zela, hilero nire gastuak, ostatua eta arropa, pagatzera etortzen zena. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 30. orr.
Hamabost urte, hilero hutsik egin gabe pagatzen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 45. orr.
Vienan paseatzen ibiltzeko pagatzen al dizut? Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 40. orr.
Eman dizkizuedan irabazi ugarien ordainetan, paga itzazue nire hiletaren gastuak. Berria - Kultura 2004-07-29
Senarraren entierroa pagatzeko zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.
-Berak jaso dik urkamendia, paga dezala! Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 159. orr.
Bakantzak, aste batez, Tunisia eskualderat, pidaia eta hotel-a pagatuak. Herria 2001-07-05
Urririk ala pagatuz? Herria 2001-05-03
Inori txarrik ez desiratzen saiatzen naiz, baina egindakoagatik pagatu beharra baleuka, merezia luke. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 41. orr.
Zeren eta anaiak bihotza hautsi baitzidan, baina nik moneda bertsuan pagaraz niezaiokeen, ordainez ordain, Mattini bizkarrean ederrak emanez, konparazione. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.
Erruduna naiz eta ene ez-egitekoaren ordaina pagatzen ari naiz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.
Agian ez dugu, katoliko frantsesek, huts hori sobera kario pagatuko, egun batez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 159. orr.
Behin okertu zinen, baina ondo pagatuta daukazu zorra. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 150. orr.
Egiten zaien konfiantza ordaintzeagatik, beren eginbidea baino gehiago egiten ohi dute, eta preso lagunek paga dezatela orroak, nardaldiak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 79. orr.
-Ongi pagatzen omen ditek. Jon Muņoz «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 101. orr.
-Hori bazekiat; baina ondo pagatua zagok. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.
-Esan dizudanez, oso-oso-oso ondo pagatuko dute eta mesedea zor dizut. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 206. orr.
Büchenwald-eko kanpalekua aipu zen, lehen aldikotz entzuten nuen izena, orain ontsa pagatua bainiz ez ahanzteko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 35. orr.
Besoen eta buruaren indarra ugazabari saltzen zitzaiola, gaizki pagatzen zutela, juxtu-juxtuan bizirik irauteko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 144. orr.
Ez al zuen berak, Maribelen arabera, gutxiegi pagatzen ari zelako irudipena? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.
Eskola zuzendari batzuek ez dutelako beren kargua aski pagatua sentitzen. Herria 2003-01-14
Jaki hornitzaileak duinki pagatuak izanen direlako segurtamenarekin. Herria 2005-11-17
-Hemen ez da sekulan aintzinetik pagatu behar. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 114. orr.
Ez nahitara eta ez merke pagaturik, haatik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 189. orr.
Parise hartü züen 845.ean, eta hantik joanarazteko, kario pakatü zeien. Herria 2004-02-12
Berez zegokiona baino hogeita hamar dolar gutxiago, eskudirutan pagatzeagatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.
Lanordu estra galanki pagatuak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 233. orr.
Arrakasta larrutik pagatzen da, "herriaren aurrean". Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.
Jukosek 3.400 milioi dolar ordaindu behar dizkio hilaren amaiera aurretik, 2000an pagatzeke utzi zituen zergengatik. Berria - Ekonomia 2004-08-18
Alabaina, inork ez zion lagundu: osasun sarera jotzean etxeratzekoa izan zuen aholku bakarra, eta Udalak, murrizketa iragartzeaz gain, pagatzeke zeuzkan laguntzak urtarriletik. Berria - Euskal Herria 2004-03-26
Santxok, edan zueneko, orpoz bere astoari eragin, bentako atea zabal-zabal ireki, eta han atera zen poz-pozik, azkenean horregatik berekin atera zela eta, ezer pagatzeke alegia. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 56. orr.
dolar pagatu (4); euro pagatu (15); gastuak pagatu (3); gehiago pagatu (7); gutxiago pagatu (3); isuna pagatu (5); kalte ordainak pagatu (4); kario pagatu (3); larrutik pagatu (5); libera pagatu (3); milioi euro pagatu (4); ordaina pagatu (3); ordainak pagatu (4)
pagatu behar (80); pagatu behar izan (11); pagatu behar izaten (4); pagatu beharko (48); pagatu beharra (3); pagatu beharreko (4); pagatu gabe (12); pagatu nahi (7)
saria pagatu (3); zenbat pagatu (4); zerga pagatu (4); zergak pagatu (3); zorrak pagatu (4)
aski pagatua (3); pagatua izan (4); pagatua izanen (6)
dolar pagatuko (3); euro pagatuko (6); euro pagatuko dituzte (3); gutxiago pagatuko (3); larrutik pagatuko (3)
euro pagatuz (6); sartzea pagatuz (3)
pagatzea proposatu (3)
ez pagatzeagatik (4)
gastuak pagatzeko (3); guzien pagatzeko (4); kalte ordainak pagatzeko (3); ordainak pagatzeko (3); pagatzeko dirua (3); pagatzeko dirurik (3); pagatzeko prest (8); zorrak pagatzeko (3)
pagatzekorik ez (3)
euro pagatzen (4); gutxiegi pagatzen (3); ibil sariak pagatzen (3); larrutik pagatzen (3)
sariak pagatzen (5); zerga pagatzen (3); zergak pagatzen (4); zergarik pagatzen (5)
Orduan ezkurra eta pahatxa zuten beren hautuzko janaria, beraz errexkiago laketzen ziren hemengo oihanetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 87. orr.
Baina hola ere errexki hiltzen zituzten usoak, non-nahi finkatzen eta laketzen baitziren, haritz ezkurretan edo pago pahatxetan, elurra hasi artio... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 86. orr.
Armadako pagatzaileak Lisboan bidalia zigun pagamenduen kutxa, sukar ustelaren izuz haren ofizialek beren ihesean Ánimas-en utzi izan zutena. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 237. orr.
Aldi bat gehiago laborariak pagatzaile! Herria 2003-02-06
Bentaria zain zuten eta begiak zabal-zabal, bezero onak -aberatsak eta pagatzaile zintzoak- izango zirelakoan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 56. orr.
Erraiten da "zikintzaileak pagatzaile", bainan hobe ez zikintzea, eta hola, gure mozkin guziak onak izanen dira, eta geroa esku onetan egonen da, guzien onetan. Herria 2005-01-20
-Pagatzaile onari, bahiturak minik ez -Santxok erantzun-. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 199. orr.
Joan urteetan bezala, dirua zuen bankuko konduan utziko duzuelarik, milesker Herriko Etxerat etortzea, pagatze ageria izenpetzeko, maiatzaren 20a aintzin. Herria 2005-05-19
Zergak emendatuz jende guziek parte hartuko dutela beraz jartoki berrien pagatze hortan, horietan barne kirolzelairat sekulan hurbiltzen ez direnak. Herria 2005-06-23
Bazekien non zeuden pagausoak eta haien habiak harrapatzen saiatzen zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.
Pagausoak beldurtu eta hegan abiatu ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.
Pagauso pauma-isatsak, oilar nanoak, basaahateak, usapalak eta usoak, Mozanbikeko kanario txiki-txikiak, Bengalako urdinkarak, sabel-laranjak, ozpin-isatsak. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.
EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du oraingoz pagausoaren kontrapasa ehiza Bizkaian. Berria - Ekonomia 2006-03-22
Tuilerietako lorategiko pagausoak etorri zitzaizkion gogora, bai eta sotoko uso lepo apurtuak ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.
Soropilean, pagauso saldo bat zebilen, paparra kulunkan, eguzkitan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.
Jauregiak ezker saihetsetik hasita baso sarria zuen, haritz, pago eta artea batez ere, orein eta basurdeen bazkaleku, ehizarako aproposa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.
Ezta gaur adina pinurik ere, noski, lehen pagoa, haritza, lizarra eta abarra zen toki askotan pinua baita nagusi gaur. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 69. orr.
Pagoen hosto berriak berdetzen hasten ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.
Ikusten? -errepikatu zuen Mikelek beste ordubete geroago, pago baten gerizpean bazkaltzen ari ginela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 143. orr.
Erraldoiek pago eta haritzetan izkiriatutako letrak begien parean zeuzkan orain. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 330. orr.
Landatu ditugu pagoak: aitzur batekin behar zen zilo bat egin, arboltxoa ezarri eta lurra tapatu zangoekin. Herria 2004-03-25
Pago bat inausten ari zela adarrari odola sortu zitzaionekoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 239. orr.
Lizarrak ez du antenarena egiten pago eta haritzek dagiten bezala. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.
Ikatzik onena pagoarena eta elorriarena seinalatzen dute. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.
Glaziazioetan desagertutako pagoak 5.000 urte behar izan zituen Italiatik berriro guregana etortzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 138. orr.
-Hoa pago handira, eta eskegi ezak gure aita zenaren erretratua hik dakian adarretik. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 122. orr.
Pago eder baten gerizpean gelatxo pobre bat atontzeko eskatu zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1080. orr.
Arte eta pago galantak, iturritxoa erdian, beti ura dariola. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.
Pago zahar baten gerria da. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 89. orr.
De Villon kondea ekarri zuen gogora, jaun alai txantxazalea, bere gaztelu aurreko pago urtetsuan urkatu eta haren gaztelua larrutua eta suntsitu zutena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.
Bidegurutze batean eguzkiak pago gazteen kimu zorrotz eta likatsuen gainean dir-dir egiten zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 167. orr.
Pago hostotsu baten itzalean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 149. orr.
Gaua han egin ondoren pago loratu baten pean atzarri zelarik, [...]. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.
-Baina pago okerrak ere hain dira lerdenak batzuetan...! Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 110. orr.
Erabaki zuen lotara joatea, Umeen Pasealekuko pago negartiaren azpira. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 239. orr.
Pago oihana da Aralarren beste dohaina. Herria 2003-07-10
Zain oneko pago egurraz egindako uztarria. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.
Aizkorak pago-enbor bigunak bezain erabakigarri ebakitzen zituen brankak eraso-andanak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.
Pago ipurdi batean eseri zen, atseden hartzera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.
Haritz ezkurra, pago ezkurra, gaztain alea... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.
Haritz eta pago zurez eginiko eskailera monumentala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 165. orr.
Orain haatik toki horiek ezeztatuak dira, bidea pago landarez hainbat hartua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.
Lorategian parterre borobilak zeuden, kolore zuri eta horiko loreekin, eta magnolia aski handiak, inguruko basoko pago-lizarren aldean bigunak ematen zutenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Baserri aurre, ermita atze eta pago-lizar arteko zabalguneetan dantzan ibilitakoek ondo gogoan dituzte, oraindik ere, Faustinok gehien bisitatu zituen alderdiak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 53. orr.
Abiatzen ziren, ezkutatzen ziren garo artean gorantz begira pago-lizarren adar bakoitza aztertuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Hurbilago, belar sailetan sakabanatuta, garaiera askotako zuhaitzak ikus zitezkeen, denak ere pago-lizarrak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.
Esaten zien basomutilei: "Emaiozue lurra leku eder eta babes batean; berpizten denean ikus ditzala bere betiko pago-lizarrak". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.
pago enbor (6); pago lizar (3); pago lizarrak (3); pago lizarren (4); pago oihana (3); pago zahar (3)
Urrezko pagoden artean, miseria. Berria - Mundua 2004-12-07
Milaka pagoden herrialdea deitzen duten Birmania munduko pobreenetakoa da. Berria - Mundua 2004-12-07
Pagoda itxurako eraikin arinaren barruan apenas dago itzalik, eguzkiak lau aldeetatik zeharkatzen baitu plastikozko estalki mehea Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 71. orr.
Maiatzaren 20an, ostirale aratseko 8.30etan, pagolar talde batek kantaldi bat muntatzen du Eskukaldia elkartearen fagoretan. Herria 2005-05-19
Egun berean, Loire departamenduan, beste bi lagun arrastatu dituzte, horietarik batto Didier Aguerre pagolar gaztea. Herria 2001-09-27
Irailaren 11n ezkontzeko sakramenduak elgarretaratu ditu Xabi Saragueta gure herritar gaztea eta Beatrice Eyheramendy Pagolarra. Herria 2004-09-23
Honen kargüa Jean Itxastoitxipi Lextarren bizi den pagolarrak eginen dü. Herria 2004-02-19
Freskotik zebiltzan, hango pagope ilun ezkutu haietan, Karloman harroaren gudariak harkaizpe haietan jipoitu eta eskarmentatu zituztenean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 328. orr.
Ai, San Antonio egunez meza ondoren Kuletok, pagopean, zotzez eraginez egiten zuen pontxea! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 208. orr.
Geldian, lurrak leku bakoitzean duen zaporea dasta daiteke, pentze samurren gozotasuna, arantzadien mikatza, goroldioaren umeltasun sarkorra pagopean, ogi lehorraren papur desegina haitzartean... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.
Gaztetasuna da benetako Saturnoren Erreinua, Urre Aroa lurrean berritua, sasiak pikuak ematen zituena, zerriek txistu hotsei kasu egiten zietena, zurdak zetazkoak zituztena, jatenetako beti pagotxa zutena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 123. orr.
Bildotsetik pagotx gozora ohitutako ardiari ote-larrea gogor. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 209. orr.
Ondotik bigarren jorra ematen zitzaion alorrari, gorotza, arbi hazia, pagoxa hazia edo zena zelakoa nahastu bidenabar. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 301. orr.
Pagotxa gutxi energiaren arloan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.
Film guztiak aurretik ikusteko pagotxa dik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 44. orr.
Tomasek keinada egin zidan, "hau duk hau, pagotxa!". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.
-Eta zelan lortu du pagotxa hori? Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 28. orr.
Ez zitzaion horrelako pagotxa egokituko! Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.
Bukatu zaizue pagotxa, burges putakumeok! Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 120. orr.
Amaitu zaik pagotxa, Casanova. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 66. orr.
Pagotxak desagertu dira, eta majo sufritu behar da puntuak biltzeko. Berria - Kirola 2004-12-22
Automatika zahar bat aukeratu nuen, benetako pagotxa beherapena kontuan hartuz gero, eta harekin batera zazpi kargadore erosi nituen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 147. orr.
Egungo fiskalitate sistema Ŧpagotxa ikaragarriaŧ dela kapitalaren errententzat. Berria - Ekonomia 2004-07-03
Sekulako pagotxa eta amama ikusten zuten horretan eta eurentzat nahiko luketela esaten ei zuten Bartzelona eta Madrileko lagunek. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 95. orr.
Inoiz ulertuko ez ditudan pagotxak eskaintzen dituzte orain hegazkin-konpainiek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 40. orr.
Garapen gutxiko literaturetan gabiltzanok ere badugu Leopardik aipatzen zuen antzeko pagotxa, tradizio urri batek ematen digun sortzeko aukerarena alegia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.
Lan pagotxa, soldata hobea, eta hainbat artikulu jaso, eta argazki batzuk kudeatu, hori besterik ez zela. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 119. orr.
benetako pagotxa (3); pagotxa izan (3); sekulako pagotxa (5)
Zorionik beroenak, Golubtxik, pagu ederra izango duzu. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.
Euskaraz "Nolako bizitza, halako pagua" esango genuke. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 15. orr.
Hutsa agertzen delarik, idazleak obragatik sufritzen badu ere [...], editorea bere lanagatik da penatzen -"ongi egindako lanaren pagua, liburuan sagua"-. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 148. orr.
Lintxamenduak, beste pagu batzuen oso bestela, jendeketaren beroa eskatzen baitu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 168. orr.
Arrain batzuen paguan arrautzak, indabak zein ortuariak hartzen zituen, eta gero horiek Mundakan eta Bermeon etxez etxe saltzen zituen, azkenean faltrikeran diru apurren bat sartu ahal izateko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 44. orr.
Formalitate horretaz libratzea zen espero zuen pagu bakarra, berarekin zorretan zeuden beltzengandik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 235. orr.
Gero Léon Léon-en "Jesu Kristo-ren imitazione”tik 50 bat paia leitzen nuen egun guziez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 25. orr.
Batek liburu baten paiak erakusten dizkio, besteak petik, zigarreta ebasten diola, eta ateratzen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.
Erran nezake hemen, "Altxa Mutilak" argitaratu dugun hirugarren zenbakia euskaraz hogoi paja eman ditugula... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 67. orr.
Paidofilia balio bat den bezala, pederastia arazo bihurtzen da. Berria - Harian 2005-07-13
Haizeak pailaka makabroan dilindaka erabiliko zituen gorpuak ikusteko ustea ote nekarren? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.
"Lasai, lasai...!" hasi zitzaion soldadorea, lepoa pailakatzen ziola. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 243. orr.
-Horrek -dukesak esan- xaplada pailakua dirudi eta ez zigorrada. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 164. orr.
Armada okupatzaile berez handiak are segizio handiagoa ekarri zuen berekin: eskaleak, gaiztaginak, iruzurtiak, pailardak, putazainak, bilaketariak, kausitzaileak eta mota guztietako harrapariak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.
Bai, pailardak haragia diruaren truke eskaintzen dutenak direla jakin nuela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 130. orr.
-Herorrek esan huen; bekatua duk pailardekin jotzea -fraileki kutsua zuen hartua-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 242. orr.
Parisen, Marais-en, ez da basatzarik; Hiru banderen karrikan ez da banderarik; Perlaren karrikan, pailardak nagusi. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 74. orr.
Jainkoak daki hiltzeaz edo hilik gertatzeko arriskuan egoteaz aiseago nekatzen zarela pailardizaren eta haragikeriaren istilera zeure burua botatzeaz baino. Harrezkero mandamendua irakurtze hutsak haragia pizten zidala, amets egiten bainuen pailardizaz, nahiz eta mandamenduaren sumarioak berak argitu hura bekatua zela. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.
Eszenatoki handian, berriz, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoak izanen dira. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
Pailazo batek Tarleton-en zorakeriak imitatzen zituen, eta beste batek maindire batean bildurik Hamlet printzea izulaborritzen zuen. Pailazo batek, adibidez, tu eta tu egin dio tronboiarekin, eta beste batek ardoa bota dio bizkarrean lotuta zeraman fumigadora batekin. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.
Bizitza zirko bat da, eta hobe pailazoa izatea ikuslea baino. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 46. orr.
Hainbeste kanta, disko eta sinfonia, hainbeste aktore, pailazo eta txotxongilo, hainbeste aurreskulari, zamaltzain eta koreografo, [...]. ez dago-eta ezer barregarriagorik beldurra ematen digun norbait pailazoarena egiten ikustea baino. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.
Orduak eman zitzaketen horrela: txotxongilo saio bat egiten, orduan bezala, edo biolina jotzen, marrazten edo pailazoarena egiten. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 258. orr.
-Pailazo bat ematen dut, ezta? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.
Antzeko zerbait eman zuen aditzera Heinrich Böll-en protagonista batek Pailazo baten aburuak nobelan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.
Sinesten dinat denok gure barruan ume bat eta pailazo bat eta mozkor bat dugun bezala, faxista bat ere badugula. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.
Pailazo tontoa bizikleta txiki-txiki baten gainean bueltaka hasi zenean pailazo serioaren inguruan. Jokin Muņoz «Bizia lo», 2003 - 7. orr.
Gure aita pailazo tristeetan tristeena zen. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 15. orr.
Pailazo multikolorez marrazturiko koadroak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 170. orr.
Jolas-parkea uztean, pailazo erraldoi baten ahotik irten nintzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.
Eunuko inpotente bati ez zaio ezer barkatzen, ez zaio ezer sinesten, ez du merezi pailazo dohakabeenak merezi lukeen errukirik ere. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 199. orr.
Pailazo umoretsu hauek lehenago ere izan dira Musika Hamabostaldiko partaide. Berria - Kultura 2004-08-21
Egia da pailazo barregarria naizela arratsalde batez, eta gero, hilabetez, asper-asper eginda egoten direla nitaz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 347. orr.
Bazekien pailazo txarra zela, ez zuen inolako lotsarik porrot horrengatik. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 19. orr.
Ikusgarri gisa: kantuak, dantzak bai eta ere Txirri, Mirri eta Txiribiton pailaso famatuak. Herria 2004-03-11
-Zu pailazo hutsa zara, jeta kabroi hori, eta gugatik ez balitz...! Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 130. orr.
Lepoa egingo nuke pailazo hutsa izan nintzela. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 125. orr.
Eskolako tonto-harro guztiak ez ziren injineru aeronautiko egin, baina irtenbiderik eta non kabiturik ez zaie falta izan: hor dago polizia, hor dago politikoen politika, hor telebistako edo kulturako pailazo izatea, edo kirolari izatea. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.
Mundializazioak eta ultraliberalismoak gorteko pailazo bilakatu zituen egunetik, ez dute txintik ere egin. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 36. orr.
Gero Kupidoei errieta egin zien, eta agindu zien pailazo-txanoak eramateko, Dukearen bihotz izoztua urtu arte. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 280. orr.
Pailazo sudur bat, ileorde gorri bat. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.
Zirkus Mirkus pailazo ikuskizuna. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 37. orr.
Aratsaldez aldiz, pailaso edo "clown" ikusgarri pollit bat. Herria 2001-05-17
Artean egin da barazki azoka, jubilatuen ibilaldi neurtua, mozorrotuen elkarketa, pailazo emanaldia, danborrada, [...]. Herria 2003-05-01
Ortzirale aratsean, Izpuran, Fauxtin-Bentaberri biltokian, paiaso antzerki ikusgarria, La Strada taldearekin. Herria 2003-04-24
Leandre pailazo talde kataluniarraren Desbandada obrarekin · Berehala eramango nau Jainkoak pailazo-arrainaren eta koloretako beste guztien zeru epelera. Berria - Kultura 2004-08-12
Edo pailazo janzten nintzen, eta pailazokeriak egiten nituen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 241. orr.
Panpi ez da azkenean pailazo jantzita joango. Berria - Kirola 2004-06-01
Pailazo samar ere sentitzen nintzen gorputz-jarrera bitxi haietan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.
pailazo baten aburuak (4)
pailazoarena egiten (5)
pailazoen antzera (4); pailazoen emanaldia (3)
Pailazokeria galanta ere bada, horratik, pailazokeria galanta denez, B 41 esaten segitzea horri, fabrika guztiak baitaki sufrea dela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.
Hor ere, ohiko bidetik, pailazokeriak eta itxurakeriak, ainitzek salatu duten bezala. Herria 2005-07-14
Pailazokeriarik ez!", oihukatzen zion, Ternik, bere mirespen-xuxurlak eginez. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 25. orr.
Etsenplutzat hartzen dut Txetxenian izan den erreferendum delakoa, zinez pailasokeria, hartzen dut ere Kuban izan den auzia. Herria 2003-04-24
Hainbeste edaten eman didate, pailazokeriak egiten ere hasi naiz bertan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 103. orr.
Edo pailazo janzten nintzen, eta pailazokeriak egiten nituen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 241. orr.
Ez genion ezer ulertzen, alemanez hitz egiten zuen eta; bakarrik, bazirudien pailazokeriak-edo esaten zituela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 81. orr.
Herbert bere pailazokeriatik aldenarazterik ez: trafikozainaren plantak egiten hasi da, [...]. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.
pailazokeriak egiten (3)
Hik, infralapsario horrek, pailazokume ergela, // diok Adan gizajoa beherantz erori zela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 152. orr.
Denon ezaguna da Manterola, gure portuko pailot txarrena da, sei-zazpi maliobra egiten ditu hogei mila tonako baforetxoak atrakatzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 183. orr.
Badiaren erdian pailoten kanoa ageri zen, Atanasio, tuku-tuku egoskorrak salatzen zuen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.
Baforeak hiru tutuak jo zituen pailotari deika, orduan urketaria baforean sartu zen bokalean okerrik gabe ekarri behar zuen Manterolaren ondotik, haren laguntzailea edo konfiantzazko lemazaina balitz bezala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 193. orr.
Pailotek badaukate beren txokoa, kamantza eta guzti gainera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 187. orr.
Painelu zuria poltsikotik atera eta kopetako izerdia lehortu zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 101. orr.
Painelua patrikatik atera nian bekokia xukatzeko. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 182. orr.
Txalo zaparradaren ondoren, zaletuak sari eske hasi ditun, painelu zuriak airean dantzatuz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 11. orr.
Tarteka, painelua hartu eta zintz egiten du, eta berriro jasotzen du berehala, hots, marruskatzen du bere esku urdurian. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.
Tren geltokietan painueluak astintzea baino agur esateko era politagoa zen inoren eskularruari tira egitea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.
Kapota jaitsia zuen auto bat gidatzen, painelu luze bat lepoan eta korredore betaurrekoak jantzita. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.
Atzekoak, loihartzeko urdinekin jantzita eta painelu gorriak saman, ukabila gora altxatuz. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 29. orr.
Hogei errublo eman zizkidan, eskua bete diru, pisu askoa, painelu urdin batean bildua. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 33. orr.
Buruko painelu zuriak, eta beltzenak bezalako eskumuturrekoak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.
Koloretako painelua buruan eta zirrindola doratuak belarrietatik dilindan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.
Kolore hori biziko painuelua; gerruntze motxa eta gona. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.
Aittittek painelua lau korapilo eginda zuen buruan txapelaren ordez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.
Hor, Loiolako semaforo horretan, orain bera paperezko painueloak edo saltzen hor egoten duk eta... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 47. orr.
Han bai, han lasai eman nionan negarrari, eta painelu franko utzi ninan malkoz blai. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 77. orr.
'Eseri, mesedez,' dio, malko isuriak paineluaz lehortzen dituela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 25. orr.
Saxo, kale painuelo saltzailea. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 40. orr.
Belaontziek painelutxo zuriak ematen zuten, une batetik bestera hello edo goodbye esaten hasiko zirenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 455. orr.
Elkarri ile xortak, bularren artean ibilitako painuelotxoak oparitzen zizkioten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 76. orr.
Eta aurpegia, bai nire aurpegi hori, painu bat pasatuz gero borratuko litzatekeena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.
Autoen beira lausotuak igurzteko erabiltzen den moduko painu beltzez ezabatu balitu bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.
Ijitoen kulturak asko dauka emateko gizarte paioari. Berria - Euskal Herria 2004-02-24
Baina labanak erosteko orduan berdin da ijitoa edo paioa izatea, denda askotan salgai daude eta. Berria - Euskal Herria 2006-02-22
Beroa pairaezina zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.
Hotzikara pairaezin baten mende, izaraz aurpegia estali zion. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.
Hektarea bateko galera pairaezina da etxalde tipi batentzat. Berria - Euskal Herria 2004-04-22
Behin dastatu nuen, 18 urtetan, aitak seta pairaezina hartuta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.
Nik ez nuen haatik nahi ikus eta hauteman nazaten: barnean neukan oinazea pairaezinago bihurtzen zidan bestearen soak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 91. orr.
Pairaezina zaie erabakiak hartzeko ahalmena. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 92. orr.
Gure isiltasun hura, ordea, hura bai pairaezina. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 234. orr.
Batzuetan ez naun ohartzen zer pairaezina izaten ahal naizen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.
Kili-kili batzuk egin nizkion eta borrokari plantan hasi zitzaidan, telebistako marrazki bizidun japoniar pairaezinetako pertsonaien gisara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.
Pairagaitzak izan zaizkit beti beren haurtzaro edo nerabezaro ustez bozkariotsua landa eremua jendeztatzen duten zoko-herrietarikoren bati lotzen diotenak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.
Ez bihurtu ordea nire sofrikarioak pairagaitz. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 500. orr.
Gutun hauen laxotasunak zinez hutsegite bihurtuak direla, eta pairagaitzak gertatzen direla, inprimarazten direlarik. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 35. orr.
Oldarra mina baino pairagarria zen, baina ez zuen irauten. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 85. orr.
Beste partea, berriz, suntsitzen dela erakutsi dugun hura, irudimena bera da eta parte horren gatik baizik ez gaituzte pairakor deitzen ahal. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 591. orr.
Errusiako neskagazte xarmagarri horietakoren bat, muduan berdinik gabea, emakumezkoen arimaren edertasun zoragarri guztiarekin, pairakorra eta bihotz-zabala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 324. orr.
Mutilak goiko hortzez beheko ezpainari kosk egiten zion, itxura pairakorraz, aldi berean ukabilak estutuz, handik pixka batera uholdeka etorriko zitzaion agresibitateari eusteko edo. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.
Nire ustez, geure buruari buruzko lana behar izaten du beti, hau da, askatasunaren pairugabetasuna itxuratzen duen lan pairakorra. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.
Orobat ikusiko zenuke makurkeriaren bihotz zimikoak eta nor bere buruaren erdeinua baino pairakorragoak diratekeela. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 417. orr.
Heroien gose zen agure sobornozale eta mozkortia, ordurako egitandiaren eta pairakortasunaren hazia ariman zeraman emakume lizuna, eta gizona. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 177. orr.
Gizon-emakume haien bizitzaren edertasunak eta pairakortasunak liluraturik, [...]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 167. orr.
Egonarriz, kemenez eta pairakortasunez betetako gizona. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.
Sufrimenduaren sailkapena egiten dakitenek esan ohi dute ez dagoela umea hil zaion amaren eramankizuna, pairamena eta kabitu-ezina bezalakorik. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.
Haien zahardadea, haien eritasunak [...], haien pairamenak, senitartekoen ondoeza sorrarazten ari balira bezala bizi dituzten pairamenak, isilean gordetzen dira horiek guztiak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 16. orr.
Ez zen ezer, zerbait izanda, orkatilen edota belaunen pairamena [...]; baina arimarena, hori, mingarria zen zinez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 232. orr.
Mundu honetan elkarren lagun izan garenok pairamenetan, elkarren kide izan gaitezen ere beste munduko gozamenetan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.
Gogoan eduki behar zen [...] soldaduak hor aljerianoei mila pairamen jasanaraziz, frantses armadan zeramaten bizimolde doiaz mendekatzen zirela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.
Fede basa eta neurotiko hura eta hari lotua zitzaion jasanezinezko pairamena. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 199. orr.
Bai sofritu dut, lagunen pairamena eta nerea berberak baitziren gertaldiei zegozkienez. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 57. orr.
Gaur nekez dago inor Zugatik zerbait sofritu nahi duenik, nahiz eta oso beharrezkoa den gizakiak pairamenak jasatea eta bere buruari uko egitea, onik atera nahi badu. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.
Izan ere, halako idazle "interesgarri" eta are "oso interesgarrien" elemenia bat edonoren eramana eta pairamena mila puska txikitan zartatzeko modukoa izan behar zen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.
Biktimen pairamenak, biktimen bortizkeria balioztatzen du, halaber, biktimen pairamen berriak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 87. orr.
Sei hilabeteren buruan utzi zuten libro, pairamen haundienak jasan ondoan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 192. orr.
Bidegurutzeetako pairamen hutsa da, pairamen ahantzia, bere buruaz ahanzterik ez duena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 274. orr.
Izan ere, sekula ikusi ez bezalako pairamena, abnegazioa eta laztasuna erakutsi zituen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.
Beilariaren haserrean ez dago herrarik, halako pairamen bat baizik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 171. orr.
Pairamen urteak eta urteak desagertu ziren arriskuaren aitzinean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 209. orr.
· Beharbada zuzenagoa, egiazkoagoa, giza pairamenarekin lotuagoa da Cheeverren konparazioa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.
Hala ipintzen zuela bertze tormentu hark ene arima sufrimenduaren eta pairamenduaren atzaparretan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 384. orr.
Ordu arte, eta pairamenduan urrun heldurik ere, den mendreneko galdera ez zitzaidan hurbildu ere. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 58. orr.
Pairamenduak berak zidan eman nortasun nerea. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 87. orr.
Deus ez baldin bada, pairamendurik ere ez. "Ezerezak ez du sofritzen". Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 128. orr.
Sortzen eta pairarazten dugun biolentzia, gainditzeko zubirik gabeko leizea da, miseria bezala. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 135. orr.
Hiltzaileen arma bakarrak hitzak izan baziren ere, pairarazi zioten bortxa ez zen izan fisikoki buruan mailukada bat baino txikiagoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.
Otoi, horren gaitzaldi bortitzak ez niri gehiago pairarazi; ezin segurta baitezaket jasanen ditudanik. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.
Sufrimendua, Imanol Altunak pairarazi ziona. Berria - Kirola 2004-08-20
Urruntzearekin giza eskubideak urratzen direla eta ahaideei sufrimendua pairarazten zaiela salatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-03-11
Erailketa ez zen zigorrik gabe geldituko eta Jaurenea-ko nagusiak pairarazi zuen oinaze guziaren ordaina ukanen zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.
Bihotzean nuen ahalkeari gizarteak pairarazten zidana erantsi zitzaion eta paralesiatua geratu nintzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 335. orr.
Herria artalde ergel bat da, batzuetan zozo pairatsua, bestetan anker asaldatua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 316. orr.
Bidaia osoan euri zaparrada ugariak pairatu behar izan zituzten. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 131. orr.
Ikusi ez ezik, geure buruan ere pairatu dugu haien otzantasuna eta morrontza. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 144. orr.
Hau ere jasan behar, aitaren hutsak ez dituelarik semeak pairatu behar. Herria 2003-12-11
Zernahi pairatua genuen, gosea eta egarria, izua eta tristezia, sua eta burdina. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.
Kikildu egingo zen azkenean, horrenbeste ezbehar ezin pairaturik? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 254. orr.
Bortizkeriak eta laidoak pairatu zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.
Neke asko pairatuta, hogei urteren buruan iritsi nauk. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 160. orr.
Mespretxua eta gehiegizko begiramena pairatu behar izan zituela aldi berean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.
Larrigura- eta zorabio-aldi luzeak pairatu, ilea galdu, gogoa galdu, lana galdu eta emaztea galdu ondoren [...]. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.
Nahiago nuen edozer gauza hain luze pairatu nuen bakardadea baino. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 48. orr.
Juduek pairatu dituzten esetsaldiak aspaldikoak dira, betidanikoak esan daiteke. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 12. orr.
Osiriar Elizak sekula ez zuen jazarpenik pairatu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.
1995ean, frantses liberak eraso gehiago pairatu behar izan zuen, eta Frantziako Bankuak beste diru-murrizte bat egin behar izan zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.
XIX. mendean bertan ere pairatu zuten herrialde semiperiferikoek kanpoko finantzaketak ekar dezakeen mendekotasuna. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.
Behar duena eginez ordaintzen ez badu, pairatu beharrekoa pairatuz ordainduko du. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 166. orr.
Gorrotoz horditu ondoren, etsipenez beteriko aje garratza pairatzea egokitzen zitzaion. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.
Gezur txiki batzuek bakarrik salbatzen gaituzte, sarritan, pairatu ezinezko sofrimenduetatik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 124. orr.
Hainbeste pairatutakoak ginen biok, eta han geunden gure gorabehera ugarien ondoren, geure buruaren jabe eta elkarren ondoan, ezkontzekotan... Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 303. orr.
Ziburuk ere ainitz pairatu zuen, Kostaldeko beste herriek bezala, españolak horrat sarturik. Herria 2003-05-01
Enez Eussan denetarik urrun nintzela konturatu orduko, Joanaren falta garrazki pairatu nuen. Loratzerat zoan landarea itzali zaiku, Ostankoa Haixpeko Mattin Idiart, 16garren urtean, luzaz pairatu ondoan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 66. orr.
Bortxa, irainak eta pintaketak ere sarritan pairatu dituztela. Berria - Ekonomia 2004-06-10
Errusiak berriz, [...] bete-betean pairatu zuen 1998an petrolioaren prezioaren erorikoa eta asiar merkatuen murriztea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.
Hemen hoinbertze pairatuentzat Jaun Zerukoak eman bide dio toki bat goxoa bere aita ama eta Antton anaia zenaren aldean. Herria 2003-01-14
Nahikoa pairatu du dagoeneko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.
Erradazu ea zure kolektibo pairatua osatzen duten jendeak banaka libre diren ala ez? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 130. orr.
Urak, baina, ezin pairatuzko izua sortzen zuen nigan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 39. orr.
Edozein gauzak dardarka jartzen nau, baita txikienak ere, baldin eta eraginik izan badezake nire arimaren nahasmendu ezin pairatuzko honetan. berehala gertatuko lirateke aurrekontu-betebeharrak ia ezin pairatuzkoak, eta izugarri areagotuko lirateke diru-politikaren gaineko akordio faltak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 38. orr.
ainitz pairatu (5); asko pairatu (5); bortizkeria pairatu (4); bortxaketa pairatu (3); eraso pairatu (3); erasoa pairatu (5); erasoak pairatu (6); erasoak pairatu zituzten (3); gehiago pairatu (5); gehien pairatu (4); hainbeste pairatu (3); jazarpena pairatu (6); ondorioak pairatu (8); ondorioak pairatu zituen (3)
pairatu arren (4); pairatu dituztela salatu (4); pairatu eta gero (3); pairatu izana salatu (5); pairatu ondoan (5); pairatu ondoren (9)
torturak pairatu (11); torturak pairatu dituzten (4); tratu txarrak pairatu (8); urteetan pairatu (3); urteotan pairatu (3)
ondorioak pairatuko (4)
zernahi pairaturik (3)
inkomunikazio aldian pairatutako (3); pairatutako torturak (7); pairatutako torturen (4)
ezin pairatuzko (3)
pairatzeko arriskua (4)
arazoak pairatzen (3); bazterketa pairatzen (3)
egoera pairatzen (3); egunero pairatzen (5); emakumeek pairatzen (9); emakumeek pairatzen duten (5); emazteek pairatzen (5); emazteek pairatzen duten (4); erasoak pairatzen (3); euskal herriak pairatzen (14); euskal herrian pairatzen (3); euskal presoek pairatzen (6); gaur egun pairatzen (4); gazteek pairatzen (5); gazteek pairatzen duten (3); gehien pairatzen (9); gehien pairatzen duten (3); gizarteak pairatzen (3); herrialdeak pairatzen duen (3)
indarkeria pairatzen (5); jazarpena pairatzen (10); jazarpena pairatzen ari (3); korsikak pairatzen (3); lagunek pairatzen (4); lagunek pairatzen duten (3); langileek pairatzen (4); langileek pairatzen dituzten (3)
ondorioak pairatzen (12)
pairatzen du nahitaez (3); pairatzen duen bazterketa (3); pairatzen duen egoera (10); pairatzen duen gatazka (9); pairatzen duen indarkeria (4); pairatzen dugun egoera (6); pairatzen dugun gatazka (3); pairatzen duten diskriminazioa (3); pairatzen duten egoera (12); pairatzen duten egoeraren (3); pairatzen duten indarkeria (3); pairatzen duten sakabanaketa (3); pairatzen hasi (3); pairatzen jarraitzen (3)
preso politikoek pairatzen (3); presoek pairatzen (9); presoek pairatzen duten (5); sarritan pairatzen (3); senideek pairatzen (3); zernahi pairatzen (3)
Sindrome baten menpeko zara, patologia arraro baten pairatzaile. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 81. orr.
Azkenean ni neu egin naute egoera horren erantzule eta pairatzaile. Berria - Harian 2006-05-10
Suntsipenaren eragina ezberdina da eta espero zitekeenaren alderantzizkoa, pairatzaile nagusiak ez baitira estatu unibertsal zenduaren mendeko izanak, garaile nabarmen diren barbaroak eurak baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.
Ikusita gerra ondoren kolonietako jendea ekarri zutela Frantzia altxatzeko, hemen lana egiteko, zer pentsatu behar dugu? Zer erran nahi du pairatze horrek? Berria - Euskal Herria 2006-05-04
Urteen bortxaz pairua urritzen zaigu denei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.
Haren borondateak ez zuen gehiago nahi izan haien pairuak eta miseriak irauterik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 104. orr.
Sofrimenduak pazientzia eskatzen du, eta hori ondo daki gure hizkuntzak, sofrimenduzko "pairatu" hitzaren errotik bertatik pazientziazko "pairua" sortu duenean; hizkuntzak badaki, eta hala adierazten digu, heriotza baten mina eramateko pairurik ez duenak, heriotza horren ondorio mina baino latzagoak direnak pairatu beharko dituela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 124. orr.
Ez bainituzke zure pazientzia eta pairua agortu nahi. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.
Ez dakit gaur beharrik denik esateko lan kritikoak oraindik Argien fedea dakarrela; nire ustez, geure buruari buruzko lana behar izaten du beti, hau da, askatasunaren pairugabetasuna itxuratzen duen lan pairakorra. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.
Sakelan 50 paisa zituen eta autobusean sartu zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 136. orr.
Espazioa eta paisaia ulertzeko modua izugarri aldatu da automobila agertu zenetik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 42. orr.
Hantxe sentitzen omen zen libreen, paisaiak baretzen omen zion itzulerak sortutako egonezina. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.
Zeta finezko errezelen artetik ilargiak argitutako paisaia ikusten da. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.
Egun hartan ez ninduen paisaiak erakarri, nire etxe parean piztu zen argi ttiki batek baizik. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 27. orr.
Paisaiari begira gelditu zen gero. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.
Paisaia ere aldatuz doa: horiak berdeari egiten dio leku, lauak aldapari. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 157. orr.
Ez dago paisaiaren irakurketa naturalistarik: ez da kontatzen ikusten dena eta entzuten dena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 181. orr.
Nicolas Poussin (1594-1665), pintore frantsesa, paisaia lirismo amestiz interpretatu zuena. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.
Nork erran du paisaia guziak arimaren egoera direla? Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 28. orr.
Edozein paisaje ez baita bihotz aldarte bat besterik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.
Zure begiek ez dute paisaje bat begiz jo besterik egiten, paradisu izan zitezkeen bazter galgarriak oro paisaje bilakaturik baitaude denbora jakineko bidaiari ustekoarentzat. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.
Elurrak sinplifikatu egiten du paisaia: bideak, koloreak, etxeak ezabatu egiten dira, hortik bien arteko harremana. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 181. orr.
Bila nazazu paisaian: ni naiz beti hurbilduz eta beti hurrunduz doan errekasoinu hori. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 221. orr.
Zerbait hautsi berri da paisaian. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 127. orr.
Irudi zabalean galduta, paisaian urtuta, bakar-bakarrik pasa beharko duzu ondorengoa. Lourdes Oñederra «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 170. orr.
Gauak hartutako paisaia amaiezinak zeharkatzen zituen trenak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 64. orr.
Constableren paisaia hodeitsuak giroari dagokionez dira zirraragarriak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.
Inguru osoan, paisaia laua, arrea eta goibela zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 260. orr.
Leiho horretatik seguru Bilbo ikusiko litzatekeela, Santutxuko paisaia urbano bat. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 84. orr.
Paisaia txinatar edo japoniar batzuetan bezala. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 147. orr.
Paisaia artikoek Sahararen antza dute. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 182. orr.
Ezin zuen jasan paisaia mediterraneo hura. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 144. orr.
Ibaizabalez beste aldeko burdinazko paisaia dekadenteak logura dakarkizu. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 27. orr.
Kalamar-latek, hautsontzi beteek, tabako paketeek eta botila metal-urek osatutako paisaje kaotiko samarraz. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 21. orr.
Paisaia beti-berdin horietan, marrazkilari baten arkatzak, ikuspegi berezi baten bila, ez zuen aurkituko zer marraztu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 109. orr.
Kanpoko paisaia naturaletan filmatu diren serieko film zahar batzuei. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.
Egunero zin egiten zuen ez ziola leihoari begiratuko, eta egunero begiratzen zion, izuz, tristuraz, betiko paisaia ezaguna ezagutu gabe, hain era bitxian itxuraldatzen zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 198. orr.
Zelakoa litzateke itsasoko paisaia itsasoko ura desagertuko balitz? Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 402. orr.
Begirada ere estatuena izan ohi dute: gogogabetua, inguratzen dituzten paisaia ametsezkoetan galdua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.
Egun argitsua da gaurkoa, eta egun argitan ikusi nahi dut nire txikitako paisaia sentimentala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.
Bizitzaren zoko baztertuetako paisaia ilunetara. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 47. orr.
Paisaia -kasu honetan gure literaturarena- beti ere osatzear egongo baita, eta auskalo noren obra izango den gogoratzekoa gerokoen ikuspuntutik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 360. orr.
60ko hamarkadaren paisaia humano eta fisikoaz dago osatua eleberria. Berria - Kultura 2004-09-08
Baina ez da sinfonia hutsa, sekula guzian bihotzean eramanen dudan paisaia polifonikoa baizik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.
Menpekotasunaren paisaia aldatzen ari da gure gizartean: asko zabaltzen ari da eta orain askoz menpekotasun mota gehiago daude. Berria - Gaiak 2006-02-28
Flandesko paisaia politikoan eragin handia izan dezakeen epaiketa egiten ari dira Gent hiriko helegite auzitegian. Berria - Mundua 2004-03-20
Flandesko paisaia politikoan eragin handia izan dezakeen epaiketa egiten ari dira Gent hiriko helegite auzitegian. Berria - Mundua 2004-03-20
Idaztea, tapiz batean paisaia osatzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 349. orr.
Uzkur joan zen oholtzaren gainetik mahairaino, bataila ondorengo paisaiari begira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.
Paisaia-marrazki batzuetan marren artean pertsonaia ezkutuak aurkitu behar izaten diren bezala. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.
Hil herri berde edo paisai bazterrak. Herria 2005-05-12
P.-H. de Valenciennes margolaria bizitik hartutako paisaia-ikuspegi txikitxo batzuk margotzen espezializatu zen 1780 aldera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.
Bada historia liburua eta bada paisaia liburua. Sur l'eau irakurri eta xehetasunaz ohartu nintzenean, garraiobide berriek itsasontzia bazterreratu ondoren gertatutako paisaje aldaketaz pentsatzen geratu nintzen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 140. orr.
Emeki, nik hala-hola ikusten nuen auzo-paisaiak amets giroa esaten diogun beste barne-paisaia hori sortu zuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 101. orr.
Hainbat minutuz ibili zen, ura papera zapia toallatxoak astintzen, garbitzen eta idortzen, ilargi-paisaje hartan. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.
Udaberri edo udazkeneko mendi-paisaia zabal bat ikusi dut neure barruko begiekin. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 145. orr.
Jenerala eta biak bakarrik gelditu zirenean goian, inudea ondoan jarri zitzaion, barandan bermaturik, mendi-paisaia bati begira baleude bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.
Bizitza elur-paisaje bat bezalakoxea dela... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 166. orr.
Halako batean, tximista bat, eta istant batez Santa Klara, Urgull eta Igeldoren soslaiak agertu zaizkio, eta badia bera, amets-paisaia batean bezala. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.
Gelan dugun argitze lausoarekin gerraondo paisaia erreparatu eta barreka hasi gara, eta musuka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.
Gainerakoak paisaiak dira, inpresionistak, ez dakit norenak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.
Paisaiaren generoaren barruan koka dezakegu nire obra hau. Berria - Kultura 2004-01-24
Koadro gehienak xumeak ziren, tamaina txikiko paisaiak edo erretratu errealistak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 97. orr.
Cardenasen paisaiek mugitzen ari diren irudiak erakusten dituzte. Berria - Kultura 2004-07-07
Horren aztarren nabarmenak ageri dira margolaritzaren parte handi batean, paisaiarenean batez ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 145. orr.
Veneziako paisaiak dira hirurak, Canalettoren oihal gaineko bi olio eta Guardiren paper gaineko marrazki bat. Berria - Kultura 2004-07-27
Mendiak, Euskal Herriko ikur, aldapak, paisaiako ezinbesteko osagai. Berria - Kirola 2006-04-02
Elkarrekin hasi ziren paisaiak lantzen [Cezanne eta Pissarro]. Berria - Kultura 2006-03-14
Paisaiak eta erretratuak pintatu behar zituela, oinarriak ikasi. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 51. orr.
Orduan ekin ziela hainbat xelebrekeriari, besteak beste, argazkizaletasunari, paisaiak pintatzeari geroago. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 125. orr.
Paisaiak ere pintatzen nituen, eta kale-txokoak; trenen mekanismoen barruan beti ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 125. orr.
Tximiniako apalean, pitxerrak ageri ziren, kobrez landutako paisaiez hornituak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
Lehendabiziko argazki modua erretratuak, paisaiak egiteko erabili zen segituan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.
Paisajegintzaren lainopean galduak gabiltza, eta nik Fernando artzainaren begiradatik puska bat eskatzen dut gure begi inuzentetuentzat. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 161. orr.
Pa[i]saialariak denak taldean, espresionistak: Angel Moraza, Gerardo Armesto, Enrique Pichot, Enrique Suarez eta Jose Miguel Jimeno Mateo. Berria - Kultura 2004-04-14
XIX. mendeko paisajismoko izen handietako bat izan zen de Haesena. Berria - Kultura 2004-02-11
Lurraren beste agerkera gezurrezko bat da "gure bazterrak" dei genezakeena, hots: aurkintza, parajea, paisajea, argazkia; sasoi bateko paisajistek ikusi uste zuten natura-puska apaingarri huts bihurtua; Lizardik bultzi-leiotik ikusten zuen irudipen hura bera. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.
Herri bidea Iñigo Segurola paisajistak zabaldu eta edertuko du. Berria - Harian 2006-03-03
Frederick Law Olmstead eta Callvert Vaux, Central Park ideatu zuten paisajistek diseinaturiko Prospect Park erraldoia ere Brooklynen dago. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 88. orr.
Egundo egindako arkitektura lehiaketarik handienak badu irabazlea: Michael Arad arkitektoaren eta Peter Walker paisajistaren Reflectincg Absence egitasmoa hautatu dute New Yorkeko World Trade Center gune ospetsuan 2001eko irailaren 11ko erasoen ondorioz hildakoen omenez ezarriko den monumentu edo memoriala egiteko. Berria - Kultura 2004-01-08
Kalte paisajistiko gogorrak. Berria - Euskal Herria 2004-05-13
Herria soziologikoki, paisajistikoki, ekologikoki... aldatuko dela diote, eta horrelako erabaki bat hartu baino lehen herritarren iritzia entzuteko eskatu diote Udalari. Berria - Harian 2006-03-14
Ameriketako Estatu Batuek Alemaniaren kontra ez dakit zein gerrari ekin zioten denboran, hiru paisano ardo botila batzuen inguruan bilduta zeuden. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 53. orr.
Polizia nazional bat zebilen gertu paisanoz jantzita. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.
Paisanoz jantzia zetorren, pistolaren giderra gerrikopean ageri zuela. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 10. orr.
"Ekipaje handia eraman al du aldean?" "Paisanozko traje batzuk, besterik ez". Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 181. orr.
Batzuetan, droga edo lapurretagatik gazteren batzuk detenitzen bazituzten, paisanozko poliziek komun horietan sartzen zituzten erregistratzeko. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 115. orr.
Esaten dute sekreta pila bat dabilela, bai zipaioenak bai paisanozko pikoloak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 158. orr.
Paisanozkoak zain neuzkan zubian. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 111. orr.
Paisanozkoek hirulaurdenekoak eramaten dituzte pipa disimulatzeko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.
Hortakoz, harzak bada godalet hori, eta munduaren edertasun mugarrigabeari topa eginez, solasa eten gabe, paisibleki, edanzak hire Arketipoetara igorriko hauen edari mingots, zikuta libre hori Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 105. orr.
Ahate, antzara, paita eta halakoen gainean gehiago eta zehatzago dakienik ez du inoiz ezagutu Ernest Hemingwayk, Parisko estudioan hark dituen zirriborroak horren lekuko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 42. orr.
Paiten urmael ertzetik pasa garenean, bikotea ikusi dugu zirritan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 113. orr.
Neskaren hamaikagarren paja zuzenean eta enpalmaturik ikusi ostean, bikote hari agur esan eta bestelako jende taldeei hurreratzen hasi nintzen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 56. orr.
-Zer nahi duzu, nik paja bat egitea? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 90. orr.
Zenbat paja egin dituk udalekuan hagoenetik. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.
Eta ez egin paja lar, txarra da eta. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 48. orr.
-Nahikoa badut zu bezalako pajaroei ematen! -Zapero hori ze pajaro klase izan zen jakin dezaten -bukatu zuen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 201. orr.
-Norbaiti ematea edo norbaitek zuri ematea, edo pajatxo batzuk elkarri... Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 26. orr.
Bitartean, paje batek Santxo Panzak bere emazteari idatzitako gutuna eramango dute ezkutariaren herrira. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 177. orr.
Jose Gaintzakoak bi estudiante, bi dontzeila, bi neskame, eta pagea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.
Loiolako ibarrean sortu zen Inazio, paje izatetik santu bilakatutako hura. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 176. orr.
Posizio hartan eta bere ile kizkur-kizkurrarekin, mutikoak paje bat ematen zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 338. orr.
Piak zabalik, izartuta eta busti samarrik zituen begiak, paje batena, aingeru batena zirudien bere azal leun haren gainean, begiratu zionean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 181. orr.
Dira anakardoa, arabarba, babakoa, banbua, bergamota, feijoa, getozka, gonboa, guaiaba, karanbola, kardamomoa, kiwanoa, krosnea, kumkuata, lima, litxia, lotusa, mandioka, mangustana, mangoa, marakuia, mirtiloa, naxia, onddoa, pakana, papaia, ranbutana, salsifia, soja, tamarilloa, taroa, topinanburra, txaiotea, Txinako patata gozoa, txirimoia, zidra eta beste hamaikatxo ere Euskal Herriko klima desberdinetan, errentagarri gertatzen diren heinean. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.
Eremu hutsen, pakanten galderak, ez ditu halere gobernamenduak entzuten. Herria 2005-09-15
Begiak igurtzi eta inguruetara begiratu nuen, pakeboterik edo kargaontzirik ba ote zebilen inguru haietan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.
Onak, leialak, nobleak, pake osoko pakeosoak. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.
Gaztea atera daiteke alaia, normala, txintxoa eta pakeoxoa, hau da, paranoikoa; kontrako eztarriko psikiatrek idoro ziguten hipernormaltasuna paranoiaren era bat dela: beldur ikarante batek harrapatutakoaren izaera normal-normal-normala. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.
Presondegiko puskak eman zizkidaten, paketaia: estalkia, mihisea, platera, baxera batzuk, hortzak eta muturra garbitzeko puska batzuk, bizarra mozteko plastikozko tresnak, botatzen diren horietarik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 25. orr.
Paketa pausatu eta han gelditzen naiz, hatsartzen, ezker eta eskuin begiratzen, hainbesteko mugimenduz pixka bat harriturik, eta bat-batean, hamar metrotan, ezagun bat ikusten dut bere paketaia lurrean pausatzen ari. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 105. orr.
Ene paketaia ohe gainean pausatu eta jartzen naiz ni ere ohe gainean, hatsa hartzeko pixka bat eta ene sentimenak ordenatzeko, lasaituz. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.
Etortzen ahal ez zireneri etxerat eremana izan zaiote paketaño bat eta gisa hortan denek plazer hartu dute. Herria 2005-02-03
Ohetik jauzi egin eta apalategiko gauzak paketatzen segitu du, erdi biluzik, bere buruarekin hizketan ibiliko balitz bezala. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 98. orr.
Mutilaren gauzak jasotzen eta paketatzen lagundu beharko diguzu, Gregory. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 178. orr.
Herritarrek euren ondasunak paketatu dituzte, baina euren etxeetan jarraitzen dute. Berria - Harian 2005-08-16
Bitartean, kaxak egongelan pilatzen ari da, aukerako tresnak eta neguko arropak paketatu ahala. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 96. orr.
Jakin nahi nuke nola paketatuko dugun trastea. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 98. orr.
Tankeak upelak ziren berez, pinuzko kutxa handietan paketatuak hirurak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 105. orr.
Beste animalia batzuk, ez baitute ura alferrik galtzeko (haiek, edo haien arbaso urrunek, alegia), asmakuntza argitsu bat egin dute, beren nitrogenoa azido urikoaren moldean paketatzea bururatu baitzaie. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.
Hain barregarri ikusten zituen, alde batetik, izar haiek, obelisko paketatu hura zintzilik zutela [...] non haien gainetik eta zeruko izar guztien gainetik sentitzen baitzen une batez, Nefertiti berraragitu bat balitz bezala, sentsazio hark bere autoestimua areagotzen zuela. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 155. orr.
Paketatzea, etiketatzea edo muntaia txikiak bertan egin ditzakete, esaterako. Berria - Ekonomia 2006-01-27
Batu baino, ez litzateke egokiagoa paketatzearen edo ontzien inguruko araudi zorrotzagoak egitea? Berria - Harian 2006-01-03
Hondakinen kudeaketarako planak bultzatzeko, paketatzeak murrizteko. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Zeharo jota amaitu dugu paketatze lanetik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.
Paketea hartu eta denda atzera sartu zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 95. orr.
Bere poltsak eta paketeak hartzen ditu Rosalind-ek. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.
Paketea Armandok bidalia, Managuatik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 305. orr.
Burkoaren ondoan zuen paperezko paketea ireki zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.
Saskia paketeak biltzeko paper marroi zabal batez estalita zegoen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 161. orr.
Zatarki-paper koipeztatu batez bilduriko pakete bat darama besapean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.
-Ondo egin dozu lo, lagun? -esan zidan, lurreko kartoi eta burusiekin pakete bat egiten zuen bitartean-. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 47. orr.
Berak ekarritako paketeak zabaldu zituzten. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 117. orr.
Paketa eskuan, emaztea bera gorderik zegoen eskualdera abiatu zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.
Atondoan zutik dago, pakete batzuk besoetan dituela. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 128. orr.
Logalez, astunak sentitzen zituen besoak eta astunagoa paketea. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 136. orr.
Alderdi sozialistaren egoitzako ate aintzinean, Bourgneuf karrikan, auzoek ikusi duten paketari susmo txarra harturik poliza abisatu dute. Herria 2002-12-19
Gizona, andrea eta bi ume [...] maleta edo paketeen gainean eserita denak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 181. orr.
Droga 69 paketetan banatuta zegoen. Berria - Euskal Herria 2006-01-25
Mostradoreko kaxoitik pakete handi samar bat hartu zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 47. orr.
Bere kartera hartu eta oihal zakarrezko pakete luzanga bat atera zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 266. orr.
Soldado batek ateko leihatilatik paketa ttipi bat eman zidan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.
Bertatik periodiku orri batean bildutako pakete ttipi bat atera du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 29. orr.
Pakete ñimiñoak eskutik eskura aldatzen ziren axkar-axkar, txutxu-mutxuka beti. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.
Nik ez nuen uste horrenbeste lan emango zuenik pakete koxkor honek. Berria - Kultura 2004-01-17
Pakete karratuak, zilindrikoak, punta-zorrotzak. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.
Pakete borobil bat zeraman agure bat besterik ez zen tren hartatik jaitsi. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 32. orr.
Hiritar batek pakete susmagarri bat ikusi zuen Kandahar hego-ekialdean kokatua den Manzalbat auzuneko merkatu lekuko sal-mahai baten azpian. Berria - Mundua 2004-01-07
Lucyk tea zerbitzatzen dio, eta jenjibre-gaileten paketea eskuratzen dio. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 254. orr.
'Pepito' txokolatezko bixkotxa bi paketa osorik jan zenituen eta desesperaturik oheratu zinen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 14. orr.
Pakete bat, jatetxeko sukaldean osturiko janariz betea. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 47. orr.
Kaja bat azukre, eta kafea... bi pakete nahikoa. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 23. orr.
Pakete horretan bost kilo dinamita daude. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.
Igor bestalde mezulari hauekin 20 paketa kartutxa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 156. orr.
Zenbat pakete ez ote zion Manueli kartzelara bidali bere dendako jenero onenentsuarekin! Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 37. orr.
Eta gabonetako oporraldiaren amaierak pakete turistikoen salneurriak jaistea ere ekarri zuen. Berria - Ekonomia 2006-02-17
Edurnezurik bere ipotxaren akzioen pakete bat erosi duela zioen zurrumurru bat izan zen igoeraren eragilea. Berria - Ekonomia 2004-12-15
Baina bonbilla bat piztean, energia pakete txikiak balitz bezala jokatzen du argiak. Berria - Harian 2005-02-11
Nodotik nodora, mezuak pakete ezberdinetan bidaltzea zegoela pentsatu zuten. Berria - Gaiak 2004-09-03
Hona etortzen da beste edozein herrialdetara joango balitz bezala, azaleko diskurtsoekin, pakete hutsekin, eta hemengo galderei erantzunik eman gabe. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Jaffer-en ametsa handi denean pakete-eramaile ofiziala izatea da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 131. orr.
Juana pakete-mandataria da; neska bizipozgarri asteburuetan soilik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 272. orr.
Biharamun goizean esnatu zenean, hala ere, lehenengo ikusi zuen gauza pakete-pila txiki bat izan zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.
· Hiru gizonek pakete-bonba baten pare, karrikara aurtiki nindutenean. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 186. orr.
-Gaizki iruditzen ez bazaio, saltzen dudan laugarren egunkari paketea da -txistukatu zuen Pepponek, dirupaperak aletzen jarraituz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.
Euretako asko une berean ibili ziren airean, merkantzia paketeak bezala, eskutik eskura. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 162. orr.
Saxok, kleenex paketeak eskuan, bera despeditu eta, kaltzadara egin zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.
Alboan makarroi paketea. Kuskus-paketez eta harisa-kutxaz betetako apalen artetik eraman zuen Léak besaulkia. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 240. orr.
Amaginarrebak prestatutako kroketa-pakete bat izozkailutik atera, eta bazkari bizkorra prestatu dut. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.
Janari eta edari-ilarak, pate-kaxak, gaileta-paketeak. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.
Malfoyri bere hontz handiak etengabe ekartzen zizkion etxetik gozoki-paketeak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 132. orr.
Hitzik esan orduko ateratzen du Mikelek bonboi paketea kotxe barrutik eta eskura luzatzen dio. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.
Kobrezko ontzia ura berotzeko, saltxitxa-pakete zanpatu samar bat, su-pala, te-ontzia. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.
Guk 1919ko ardo botila bat oparitu genion, Van Daandarrek [...] piccalilly pote bat eta bizarra mozteko xafla pakete bat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 292. orr.
Komisariaren lau izkinatan dinamita paketeak plazatu zituzten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 52. orr.
Paketetik azazkal gorriez zigarro bat hartu eta piztu zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 56. orr.
Egunean hiru pakete erretzeak kontzientzia gaiztoa ematen ziolako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.
Zigarro bat pizteko gogo bizia sortu zitzaidan, baina ez nuen eskua paketeraino luzatu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.
Paketeko azken Camela jo zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 116. orr.
Marlboro paketea atera zuen kaxoi batetik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 66. orr.
Letiziak poltsikotik zigarro paketea eta kartera atera zituen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 56. orr.
Mahaipetik, tabako pakete bat baino gutxi handiago zen zerbait pasatu zion plastikozko poltsa batean bildua. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 114. orr.
Ekintza eta hotsa ondo lotzen asmatu behar: esate baterako, titi txiki batek txintxarri hotsa izan dezake, eta ipurdi handi edo pakete nabarmen batek bozinarena edo mok-mok durundatsua. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 101. orr.
Bere burua, bere bizepsak, bere abdominalak edo bere paketearen neurria. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 24. orr.
Aurpegia zuriz pintatuta eta maila beltz batzuekin paketea markatzen zuten morroi bi. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 140. orr.
Praka bakero estuak paketea markatzeko, kamiseta are estuagoa gimnasioan landutako bizeps eta pektoralak nabaritzeko. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 19. orr.
-Triste paketa! -ihardetsi zion Mikelek autotik ateratuz-. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 29. orr.
Triste paketa halakoxea! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 124. orr.
Eta zu, triste paketa...? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 9. orr.
Ez duzue Euskal Herriko laborantza ganberarik nahi? hogei udalek kakahuete batzuk eman dituztelako, denbora galduko duzue haiek auzitan ezartzen? triste paketa batzuk zarete! Berria - Euskal Herria 2006-02-07
camel pakete (4); camel pakete bat (4); ducados pakete (4); pakete bat atera (14); pakete bat erosi (5); pakete borobil (3); pakete handi (9); pakete handi bat (6); pakete osoa (4); pakete txiki (3); tabako pakete (11); tabako pakete bat (6); tabako pakete baten (3); winston pakete (4); winston pakete bat (4); zigarro pakete (17); zigarro pakete bat (7)
paketea atera (15); paketea atera zuen (7); paketea eman (6); paketea eskaini (3); paketea hartu (6); paketea ireki (4); paketea ireki zuen (3); paketea jarri (3); paketea luzatu (3); paketea zabaldu (4); tabako paketea (13); zigarro paketea (12); zigarro paketea atera (6)
zigarro paketeak (3)
zigarreta paketa (6); zigarreta paketa bat (4)
Zutik, estutasunarengatik gorputza ezin higituz, paketedun poltsa gerri ondoan segurtatuz, South Bronx-erantz zihoan Joseba. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 93. orr.
Galtzarbean gabardinaz eta besoaz paketedun poltsa erdi ezkutatuz, "behar dena bedi", ibiltzen hasi zen, gorputza zuzen, aurpegia lepokoan erdi gorderik. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 137. orr.
Beste neska batek ur-txorrotean hozten zituen molde-ontziak, eta bakoitzetik ezpain-margozko hogei zilindrotxo gorribizi ateratzen zituen; beste batzuek, azkenik, apaintze eta paketeetaratze lana zuten beren kargu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.
Ezinduekin osatutako lehen enpresa sortu da Tacal Fundazioaren barruan; ezinduez osatutako Txileko lehen konpainia, beste enpresei zerbitzuak eskainiko dizkiena, adibidez, paketegintzan. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
Bigarren paketetxoa zabaldu nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 66. orr.
Opari gisa bildutako paketetxoa eskaini zion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 147. orr.
Jostailu bat bezalakoa zen, ezin Eguberri egunera arte itxaron, bezperan ireki beharra zegoen paketetxoa. Berria - Kirola 2004-08-07
Arinago hasten da Letizia paketetxoa askatzen bere gelarako bidean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.
Gutunarekin batera paketetxo bat ere jasoko duzu, Patri, gorde ezazu ongi. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 98. orr.
Bakoitzean paketetxo bat zegoen, paperez bilduta, bere jabearen helbidearekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.
Paketetxo bat garraiatu behar duzu. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 39. orr.
Onartu behar dut eskuetan izan nuenean -ideia erlikiak berak eman balit bezala-, paketetxo bat egin eta Arana Fundaziora igortzeko asmoa bururatu zitzaidala ohar labur batekin, zeinean, argibide asko eman gabe, Sortzailearen hezurra zela azalduko nien. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 451. orr.
Hoa hire baxuarekin Gasteizera, emaiok paketetxoa eskatzen dianari, eta akabo! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.
Biotako batek nik jaso beharreko paketetxo bat eduki behar luke. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 146. orr.
Leire Marie Claire aldizkaria irakurtzen, bareago, sosegatuago, alboan gaileta paketetxoa zabalik duela. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 66. orr.
Berrogei bat paketetzar guztira, ez pisu handikoak, ez, baina bai lana eman zutenak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 59. orr.
-Etzan zaitezte hirurak hor, gusanito paketetzarren artean, eta geldi egon. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 104. orr.
Hor berriz baditugu presuna batzu gure aiduru azken agur baten egiteko eta ere paketta batzu gurekin igortzeko hemengo kusier. Herria 2004-03-25
Esan zidak, pakeurruti horrek: 'Kentzak elur hori hortik.' Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 25. orr.
Makina bat abelgorri, bertze hainbeste felino, saguzar saldotxo bat, suge dezente, zenbait kaiola bete tximino, pakidermoren bat edo, hamaikatxo hegazti, kakalardo multzo handi bat, anitz armiarma, arkakuso ugari eta abar eta bertze. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 10. orr.
Deinoterio [...]: iraungiriko pakidermo bat, Pterodaktiloa boladan zegoenean ugaldu zena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 70. orr.
Asiako pakidermo espezierik txikiena da, eta soilik uharte horretanan bizi da. Berria - Gaiak 2006-04-05
Mila pakistandar gudarik muga pasatu dute talibanekin guduetan parte hartzeko. Herria 2001-11-08
Erakutsi digute zer diren Pakistandar familia baten gora beherak Bradford Ingalaterrako hiri batean. Herria 2002-08-08
Marwani, eroa, pakistandar galletak saltzen dabilena, oihuka ari da: "Kanpora kolonialismoa! Gora Maroko independentea! Al Djihad, Al Djihad!". Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 192. orr.
Haurdunaldiaren bederatzigarren hilabetera hurbiltzen ari da emakume pakistandarra. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.
Bat harrera etxe batean eta besteak etxe okupatu batean, eta pilatutako amorru guztia bizilagun pakistandar batek jasan beharko du. Berria - Kultura 2004-09-23
Albaniarrekin, pakistandarrekin eta indiarrekin trafikatzen zuten normalean. Berria - Gaiak 2004-05-26
Glasgown elkartzen diren pakistandar baten eta irlandar katoliko baten arteko amodio istorioa. Berria - Kultura 2004-05-05
Mendebaldeko komunitateak lortua zuen indonesiarrekin ondo moldatzea, hauek japoniarrengandik askatzea lortu ondoren, eta bere borondatez utzi zuen filipinarren, zingales, birmaniar, indiar eta pakistandarren gain zuen agintea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 365. orr.
Noraezean dabiltzan pakistandar hauei badugu zer eskertu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 36. orr.
CiU Kataluniako gobernua lehertzen saiatzen ari da, gero PPrekin paktatzeko. Berria - Mundua 2004-03-11
Aukera ineditoak ere aztertu behar dira, interesak eta ideia kontrajarriak negoziatzeko eta paktatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-11-06
Paktismo lotsagarri bat iruditzen zitzaigun erreforma onartu izana, gerra garaiko gudariek sekula egingo ez zuketena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 68. orr.
Imazentzat paktismoaren ikurra astintzea epe luzera bere proiektu politikoaren porrota izan litekeen bezala, subiranotasuna ikur sinboliko hutsa bihurtzea ere ez litzake, agian, ezker abertzalearentzat mesedegarria. Berria - Euskal Herria 2006-03-09
Historian zehar Euskal Lurraldeen eta Estatuaren arteko harreman moldea markatu duen espiritu paktistaren barruan. Berria - Harian 2005-11-13
EAJk duela urte batzuk zituen jarrera autonomista eta paktistengandik apur bat urruntzea lortu dugu. Berria - Euskal Herria 2004-05-04
Gure alderdia beti paktista izan da. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Paktista samarra bere alderdiko guztiak bezala, baina jatorra." Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.
Ez pakturik ez erreformarik, askatasuna irabazi egin behar dugu. Berria - Harian 2006-01-24
Hemen hitzarmen bat egon da, enpresarioak eta banketxeetakoak ez ukitzeko paktu bat. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.
Alemaniak eta Frantziak ihes egin zieten Egonkortasun Ituna hausteagatik paktu horrek berak aurreikusten zituen zigorrei. Berria - Ekonomia 2004-09-01
Herrialde bakoitzaren kasua banan-banan aztertuko du Bruselak paktua hausteagatik prozedura bat zabaldu aurretik. Berria - Ekonomia 2004-07-14
Paktu bat egin zuten biek: aukera zuenak, ihes egingo zuen; ahal bazen elkarrekin, bestela bakarrik, eta atzera begiratu gabe. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 198. orr.
-Batzuek diotenez, Luthek paktu bat egin omen zuen Azpimunduarekin, eta geroztik bere izpiritua han azpian bizi da, bere gorputza lur azalean dabilen bitartean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 27. orr.
Demagogia egitea da, zergak ordaintzen dituztenen diruarekin irrespontsablea eta ideologizatua den paktu bat finantzatzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 140. orr.
Neurrian, arduran eta paktuan oinarritutako alternantziaren alde. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Sozialistek Europako Talde Popularrarekin sinatu zuten paktuari esker. Berria - Mundua 2004-07-21
Paktuari tinko eta leial eutsi. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 167. orr.
Paktu antzeko bat da; Moralesek transnazionalen eta gobernuaren interesak ukitzen ez dituen bitartean, gobernuak edozein gauza egingo du Moralesen interesen alde. Berria - Mundua 2004-07-17
Hi Ajuria-Eneako Paktuko zerri nazkagarria haiz, baina majoa haiz. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 32. orr.
EAJk «interes hori du estatuarekin paktu berria egiteko» azaldu zuen Aizpuruk. Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Katalunian, [...] azkenik, paktu politikoek taburetea osatu zuten hiru alderdi ordezkatzen zituzten hiru buruzagirekin. Berria - Euskal Herria 2004-02-03
Inoiz aipatu gabeko paktu tazitoa bide genuen. EAJk Espainiako Gorteetarako dituen helburuak azaltzeaz gain, martxoaren 15etik ondorengo ustezko paktuez ere mintzatu zen Josu Jon Imaz EBBko lehendakaria atzo, kazetariekin eginiko gosarian. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 26. orr.
paktu bat egin (3)
Lurrean hor eta han kapazo bat, errejazko hesi txiki bat, borra, pala, paletak, taladroa eta beste zenbait tresna eta erreminta. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 133. orr.
Pala eta aitzurra eman zizkioten lan tresna gisa. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 123. orr.
Hogeita hamar inguru ziren, pala eta pikotxekin; gu ez gintuzten ikusten lizar atzean geundelako. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 35. orr.
Bi arlote sartzen dira, aitzurra eta pala eskuetan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 191. orr.
Pala eta eskuarea beharko genituzke. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 93. orr.
Palaren xaflari oinarekin bultzaka, ikatzez bete nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 224. orr.
Lubis, Opin eta osaba Juan bera palarekin lurra bota eta bota. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 207. orr.
Zorua garbitzen eta lokatza palaz ateratzen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.
Azpiak egiteko pala harturik, ukuiluko simaurretan sartu zuen kirtenaren barreneraino. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 85. orr.
Lubakiak egiteko pala hondoraino sartu dut eta arratoi-habia oso bat agertu zait bat-batean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 139. orr.
Labea itxi genuen, eta ikatz metan sartu zuen pala behin eta berriz Antonek, Anton Patiñok. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.
Hartzak ba pala, esan zuen Gastonek, eta berdindu ezak horko zulo hori... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 162. orr.
Makurtu egiten zara adibidez erratza pasatzen ari zarela hautsak palara biltzeko. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 85. orr.
Pala airean hartu eta, amorrazioz, kolpe lehor bat eman nion bizkarrean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 86. orr.
Loritoak sakabanatutako harea pala batekin biltzen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 60. orr.
Pala-antzeko eskuak zituen, eta maiz ikusi ohi genuen herrixka ingurunean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.
Makila bat bezain mehea zuen gorputza, eta pala itxurakoa aurpegia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.
Mota guztietako bizarrak: pala-formakoak, haizemaile-itxurakoak eta mutur-bakarrak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.
Beharbada hartxintxar-gurdia entzun dut, pala-soinua hartxintxarretan aztarrika-edo. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 237. orr.
Hark zioenez, hildakoa, pala-kolpeak buruan jota zauriturik sentitu zenean, leihora joan zen lasterka, laguntza eskatzera. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.
Aitzur eta pala ukaldien harramantzak aditzen ziren berriz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 165. orr.
Billy Jonesek uso bat pala kolpeka nola hiltzen zuen ikusi nuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 37. orr.
Azpiak egiteko pala lana, eta asketako sarde lanak amaitu ondoren, Eligio [...] lasto pila batean etzatera joan zen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.
Gela horren erdian sutontzi bat, hauts-pala zikin bat eta leihoraino iristen zen odol orban sail bat zeuden. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 236. orr.
Bera aitzurraz gari-pala bat ateratzen ari zen bitartean makal zati batetik, Chico korrika heldu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 30. orr.
Burdina-pala eta eskuarea behar dira, lurra marraskatu eta sendo berdinduko dutenak, ongi lautu eta berdindua geratu arte. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.
Amarrak askatu, steam-boataren gurpil indartsuek bere pala artikulatuez ura astintzen hasi, eta Kaukaso lurrun ontzia bizkor-bizkor lerratu zen Nijni Novgorod osatzen duten bi hirien artetik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.
Lotan zeuden ordurako kasik zubiko bidazti guztiak, eta isiltasuna palen soinuak baino ez zuen urratzen, ura jo eta jo, tarte erregularrez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.
Astelehenean eiherak berreskuratua zuen bere ahotsa: areago, arin eta alai egiten zuen burrunba, soinu bete-bete eta jarraitu batez, pala-eihera batean mantenu txarra edo osasun txarra salatzen duen trabatu eta moteltze erritmiko hori gabe. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.
Turbina bertikalak eta pala kurbadunak erabili nahi dituzte. Berria - Gaiak 2004-07-08
Eihera, normalean hain zalapartatsua, ia gogoz kontra hasi zen higitzen, susmo txarreko isiltasun batean, paletan itsasten zen ore jelatinatsuak trabaturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.
Amaren txanda zen; hantxe joan zitzaizkion buru gainetik hegan pala eta pilota. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 203. orr.
Horrez gain koadernoa eta bolaluma, idatzi beharrekoak idazteko, eta nahi zuenak pala, ordu libreetan pilotalekuan ibiltzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 44. orr.
Mutiko batek letoizko pala txiki batez airera bota zuen pilota harrapatu zuen, eta atzera itzultzera altxatu zen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.
Nobelaren amaieran Joseba Gotzonek bere pala eta Moniqueren erraketa gurutze gisa erabiliz lortuko duelako Valeri menperatzea. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 122. orr.
· Kriketean jokatzeko pala batek. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 12. orr.
Denbora dudanean, palan jokatzea dut gogoko, asko gustatzen zait. Berria - Kirola 2004-11-14
Hamaiketakoa egitera joaten naiz, eta lehenago palan ibili behar badut, gustura jokatzen dut. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Palan ari ziren gazteek gustura egin dute etenalditxo bat. Berria - Euskal Herria 2004-07-03
Modalitateak: Eskuz banaka, eskuz binaka, zesta-punta, pala, paleta gomaz, paleta larruz eta pala motzean. Berria - Kirola 2004-03-03
Pilotazaleok pala ikustera joanaz edo jokatuz, erakundeek pala bultzatuz eta komunikabideek pala zabalduz. Berria - Kirola 2004-02-17
Aitor Totorikak pala utziko duela jakinaraziko du gaur. Berria - Kirola 2006-04-06
Gaurkoan, palan, Fusto eta Garrido Iriondo eta Rekalderen aurka arituko dira. Berria - Kirola 2004-01-03
Palako zein zestako finalak bihar izango dira Bilboko Deportivon. Berria - Kirola 2004-01-04
Gaubeka-Galanentzat da palakoa, Urkia-Lujani irabazita (45-44). Berria - Kirola 2004-01-02
Paleta larruz, pala motza eta zesta modalitateetan. Berria - Kirola 2004-02-24
Pala lodian Biarriztarrak xapeldun, Kanboarrak garaiturik. Herria 2004-07-22
11etan pala zabalezko pilota partida. Herria 2004-01-22
Berdin Beñat Bareits,gerla ondoko hogoi bat lehen urtetan pilotari arraroa izana, pala handian eta pala-kortan bereziki. Herria 2003-04-10
Nire uste apalean, pala luzearen kirol izugarri zail eta eder honetan beti izan dira, eta gaur ere badira, pilotari onak, nor bere dohain eta hutsuneekin, baina joko ona erakusteko gai direnak. Berria - Kirola 2004-02-17
Aitor Totorikak pala profesionala kudeatzeari utziko dio ekainaren 1ean. Berria - Kirola 2006-04-06
Hogeita bi urtetan pala mundua izugarri aldatuko zen, ezta? Berria - Kirola 2006-04-05
Federazioek ez dute ezertan laguntzen, [,,,], ez dago pala eskola ofizialik... Berria - Kirola 2004-12-16
Hortzak estututa aritzen da proiektu guztietan, dela unibertsitateko doktore-tesian, dela lagunarteko pala-partiduetan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.
Bilboko Deportivoko pala jaialdiak. Berria - Kirola 2004-09-08
Plaza laxoko pala lehiaketa Lekornen. Herria 2004-09-02
Donamartirin, pala antxa lehiaketaren hiru finalak abendoaren 20an iraganen dira Bilbo Hiria pala torneoaren lehen finalerdia. Herria 2003-12-18
Aurtengoan lehenengo eta bigarren mailako Euskal Herriko Pala Txapelketak jokatuko dira. Berria - Kirola 2004-10-01
Gaur hasiko da Euskal Herriko Banakako Pala Txapelketako sailkatze fasea. Berria - Kirola 2004-10-07
Larunbatean jokatuko da Binakako Euskadiko Pala Txapelketako finala. Berria - Kirola 2004-04-29
Bost bikotek hartuko dute parte Binakako Pala Txapelketan. Berria - Kirola 2006-02-10
Buruz buruko pala txapelketako bi partida jokatuko dira gaur arratsaldean Bilboko Deportivo frontoian. Berria - Kirola 2004-11-06
Aurtengoa izango du bigarren ekitaldia Euskadiko Zortzi t'erdiko Pala Txapelketak. Berria - Kirola 2004-06-11
Etzi hasiko dira Gabonetako Urrezko Pala eta Zesta Torneoa. Berria - Kirola 2004-12-21
Ez zekien pala airoski higitzen, arraunketaren balleta hausten zuen beti, beti gibeleko erramua jotzeko irian. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.
Helizea martxan hasi zen, eta lemaren palak abaor egin zuen, maliobra dotorea egin zuen moila trasatlantikoan atrakatzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 10. orr.
Elurra kentzeko 62 makina, 20 traktore eta pala mekaniko. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Pala hori suhiltzaileen ibilgailu bati egokitzen zaio. Berria - Euskal Herria 2004-12-28
Herriko Etxeko 60 langile prest dira hasteko fiul opil bilketa lanetan, kamioi eta trakto pala tresnekin, beti ere su hiltzaileen gidaritzapean. Herria 2003-01-21
Lau bala zulo zituen okinak: bat sorbalda inguruan, beste bat ipur-masailean, beste bat aurpegian, eta bestea pala iliakoan. Berria - Euskal Herria 2004-03-16
aitzur eta pala (4); aitzurra eta pala (3); banakako pala txapelketako (11); binakako pala txapelketa (5); binakako pala txapelketako (11); euskadiko pala txapelketako (12); hauts pala (3)
pala antxa (3); pala bat hartu (3); pala eta zesta (4); pala finalerdietako (3); pala hartu (4); pala lehiaketaren (3); pala motzean (6); pala profesionala (3); pala torneoko (4); pala txapelketa (15); pala txapelketak (4); pala txapelketako (53); pala txapelketako finala (4); pala txapelketako partida (8); pala txapelketako partidak (4); pala txapelketako sailkatze (6); pala txapelketaren (8)
urrezko pala (8)
hauts palak (5); palak eta ixipu (4)
urrezko palako (8)
Beraz, branka erreka aldera jarri eta palada gutxitan heldu ginen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 462. orr.
Abantean hasi zen inoiz baino kukutuago, luze eta erdi aitzinatzen genuela palada bakoitzean, eta azala maltrata gabe, gozo, isilean. erritmoa hartu, paladei eutsi, ziaboga behar bezala egin, besteen lana zaindu... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 211. orr.
Bermeotarrek azken bi paladetan aurreratu baitzituzten hondarribiarrak. Berria - Kirola 2004-08-10
Estropada luzeetan erritmo jakin bat hartu behar izaten da: hainbeste palada minutuko. Berria - Kirola 2004-06-30
Negua delako, 24-25 palada ematen dituzte minutuko. Berria - Kirola 2006-01-25
Oso indartsu atera ginen, eta ia hamar minutuz 40 paladatan joan ginen. Berria - Kirola 2004-09-11
31 paladan etorri gara. Berria - Kirola 2006-01-25
Paladinek, beti armatuta gazteluz, gotorlekuz eta lapurrez betetako eskualde batean, bidegabea zigortzen eta ahulak defendatzen aurkitzen zuten ohorea. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 216. orr.
Halako batean, Aita Froilani aurre egin dio erregearen paladin batek, eta ezpata zorrotik ateratzeko keinua ere egin du. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 137. orr.
Paladinak banaka bidaltzen jai zuela ikusirik, Karlomagno binaka bidaltzen hasi zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 126. orr.
Karlomagnok Holger printzea aukeratu zuen paladin. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 125. orr.
Menéndez Pelayo ortodoxiaren paladinoak baino ez dute gutxiago aintzesten eta begiratzen izpiritu espainol hori beren propositoetan Sanz del Río eta jarraiketari krausistek. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 59. orr.
Automobileko ur-ponpak, adibidez, gurpil txiki paladun bat dauka, motorraren eraginez mugitzen dena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.
Jaun honek bere odoleko abade bati utziko zion elizaren gobernua, eta maiz abadearekin batera, eliz barrenean bizitzen ziren bere familiko guziak: gizon, emakume, haur, palafrenero, hegazti harrapari, zakur ehiztari... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.
Ene bigarren amorioa mendozatarren etxeko zaldizaina eta palaferneroa izan zen Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 590. orr.
Lanik ez elurra etorri arte, orduan kaleak palaka garbitzeko lanak hasiko dituk eta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 209. orr.
Halako kargamentua franko zaila duk kamionaren kajeran berdin samar uzten, inor ez daukak han palaka edo sardeka heure lanaren kuxidadea egiten, eta kajeraren edo bagonaren bazter samarrean zabaltzen diagu aunitz aldiz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.
Aski izan zituen hamar palakada zakua gainezka uzteko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 226. orr.
Azken palakadarekin ikatza parrillaren ertzeraino ailegatu zen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.
Lehenengo palakadak antzuak izan ziren, gerokoak ere bai, hurrenek hartxintxar ziztrinak besterik ez zekartzaten, baina inor etsitzerainoko ahaleginak eginda abailduta zeudela, saria jaso zuten: zilarra! Berria - Kultura 2004-02-01
Ahalik eta hondar busti gehien hartu eta palakadak botatzen genituen haizaldera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.
Entzumenari jarraiki, beren norabidea aldatu eta berriro ere lanari ekingo zioten, palakadaz palakada batzuek eta pikotxaz beste batzuek, sekula baino indar gehiagoz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 142. orr.
Léonek zenbait palakada ikatz bota berriak zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.
Lehen mareajea zuen, arrabak zeuzkan gazte hark, eta gainerakook baino palakada batzuk zentzun gehiago buruan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 220. orr.
Suginek ikatz palakada batzuk bota zituzten galdara azpira. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.
Azken lur palakadak kutxa estali zuenean, Pedrok buelta erdia eman eta pauso batzuk atzera egin zituen, hilobi zahar eta berrien artera. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 107. orr.
Bere eskumutur miragarriaz pozoitu egiten zituen bere palakadak. Berria - Kirola 2004-02-17
Portuko gauzak kontari hasi ginen, zeinen motela zen izotza palakatzen, nola gelditzen zen ahoa zabalik atako bandara hartzen zuten ontziei beha, zenbat korapilo mota ikasi zituen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 38. orr.
Ortziralean, aratsaldeko 7-ak eta erdietan lehenik, bi partida palakorta jokoan, ofizioko batzuekin, eta igandean, aratsaldeko 6-etarik goiti, palakorta finala ortziraleko irabazleen artean, eta gero esku-huskariak, ez nornahi, Xala eta Goñi alde batetik, Gonzalez eta Barriola bestetik! Herria 2005-06-23
Gure herriko profesional bakarrak, Zazpisakek sinaturiko palakortako tresna beldurgarri hura edukiko zuen eskuan Hilariok. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 205. orr.
Berdin Beñat Bareits,gerla ondoko hogoi bat lehen urtetan pilotari arraroa izana, pala handian eta pala-kortan bereziki. Herria 2003-04-10
Makina sinple bat da palanka, oso ezaguna eguneroko bizitzan, puntu batean aplikaturiko indarrari beste puntu batean lan eginarazten diona. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Masa txiki batek mastodonterik astunena altxa zezakek, bere zamaz, palanka bati esker. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.
Muturra pisuaren azpian jarri ondoren, palankaren besoan gizon bakar batek egiten duen indarrarekin sakatuz, besterik gabe, pisua altxa egiten da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4770. orr.
Korrea bat ongi, bestea sartzeko labea palankarekin altxatu zuten. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.
Eta hala, pisuaren azpian jarritako palanka ere, erditik sakatzen bada, nekezagoa izaten da pisua mugitzea, baina besorik luzeena muturretik zanpatzen denean, orduan errazago altxatzen da karga. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.
Palanka batek beti du gontz edo euste-puntu bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Guraizeak dira palankaren adibide bat: hatzek egiten dute indarra, eta ebaki behar den objektua da karga. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Lapurrek burdinazko palanka batez behartu dute kaleko atea, eta gero biltegikoa behartu dute. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.
Peterrek sarraila berriro zabaldu nahi badu, palanka gogorragoa erabili beharko du oraingo honetan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 311. orr.
Pertikak eta palankak prestatuko dituzue, eta karelean guardia egin beharko duzue topatuko dituzuen izotz zatiak saihestu edo apartatzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 341. orr.
Gabardinak poltsikoan zeukan tartetik barrena sartu nuen eskua, perkutorearen palanka jasotzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 219. orr.
-Erabil ezak palanka txikia -esan nion pistolaren katua jaso bitartean-, baina saihets batetik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 181. orr.
Azpiko palanka tikiari eraginez, jarlekua gibelarazi zuen, zangoak hedatu bidenabar. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.
Aipaturiko mugimendu horretan, palankarena egiten du besaurreak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Bere palankaz Lurra mugituko zukeen Arkimedesek, eta hori da axola duen gauza bakarra. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 480. orr.
Zangoetan dagoen palanka-sistema bertsuak ematen die gizakiari eta beste animalia batzuei lasterka egiteko ahalmena Intxaur-kraskagailua da beste palanka mota bat: mutur batean du euste-puntua, harengandik hurbil karga eta harago indarra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.
Tinpanoak eta hari loturiko hiru hezurtxoek egiten duten palanka-efektuak berrogeita hamar bat aldiz gutxitzen du tinpanoaren eta leiho obalaren arteko soinu-bibrazioen anplitudea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.
Besoak eta zangoak, irmo tinkaturik, lau palanka ziren, indarrezko lanei ekiteko mekanikoki prestatuak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.
Gizartean aldaketa gauzatzen duen palanka bihurtzen da dirua. Berria - Ekonomia 2004-03-19
Merkataritza, arte eta industriaren ibilbide askearen eguneroko jarduera trabatzen duten eta etorkizuna aztoratu dezaketen oztopoak iraultzeko palanka boteretsua. Berria - Ekonomia 2004-04-16
Hori al da nolabaiteko palanka gatazka gainditzeko behin-betiko? Berria - Euskal Herria 2004-07-03
Datozen autonomia hauteskundeetan «palanka» izango litzatekeelako proposamena bera. Berria - Euskal Herria 2004-12-14
Mekanika horretan parte hartzen badu, parte hartzen du zoriz erabiltzen dituen palanka eta botoien bidez, palanka eta botoi hauen egiazko funtzioa zein den jakin gabe. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 300. orr.
"Badator, badator!", esan du batek, eta berehala, palanka bati eraginda bezala, mugimenduan jarri dira denak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 12. orr.
Kateen hotsa eta tornu baten zalaparta entzuten ziren; tornuan lan-jantzi urdineko gizon batek palanka bat zerabilen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.
Semaforo eta seinaleetako palankak arin mugitu nituen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 83. orr.
Abiaduren palanka zakar erabilirik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.
Autoa lortzen dutenean ez dakite eskuan duten hori zakila, martxen palanka edo esku frenoa den. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 298. orr.
Esku bat bolantean eta bestea martxa aldatzeko palankan. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 119. orr.
Frenoaren palanka altxatu eta atzera bota nuen besoa. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.
-Tren militar bat genuen geldirik trenbideen orratzetako palanken ondoan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 35. orr.
Sakatu zama husteko palanka, eta eragin gurditxoa atzera ekartzeko giltzari. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 189. orr.
-Heldu gara -taxilariak kontagailuaren palankari eragin zion eta zenbaki gorriak geratu ziren-. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 137. orr.
Nire pisu guztiaz zapaltzen dut gidako palanka, horma bat botatzen ariko banintz bezala. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 136. orr.
Kabina barruan zegoen Zulaika, abante agintzen laurehun zaldiei lau nudotan, astiro, indarka ahuldu gabe, palanka slow jarrita izotzezko itsasoa brankatu behar balute bezala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 231. orr.
Cirok makina abian jarri, palanka jiratu eta lurrikara gertatu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.
· Kotxean ere, palanka-kanbioari heldu eta diren botoi guztiak sakatu nahi zituen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 125. orr.
Autoa gehiegi moteltzen bada puntu hilean uzten dut aldaketa-palanka, oso ortodoxoa ez den maniobra. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 25. orr.
Eguraldiaren aldaketa mugitzeko edo datorkeena ekiditeko, kanbio-palanka aparteko eta berezirik ezagutzen ez dugun arren, [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 358. orr.
Ez kamioi honek, ez errepide honek, ez gas palanka zikin honek ere. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 111. orr.
Arkimedes matematikari greziarrak, palanka egiteko puntu bat emanez gero, mundua mugituko zuela aldarrikatzen zuen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.
Bizkarra paretatik aldendu gabe igo zen, hankekin palanka eginda txandaka, gorantz lerratuz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 236. orr.
Mahaian besoekin palanka eginez niregana luzatu ditu ezpainak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.
Palanka egin zion txarroaren goiko alanbreari, eta gero tapari. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 41. orr.
Beste pipada bat jo dio zigarroari, eta bi atzamarrekin palanka eginez urrutira bota du. Jokin Muņoz «Bizia lo», 2003 - 60. orr.
burdinazko palanka (3); palanka bidez (4)
palankari eragin (5); palankari eragin zion (3)
Gelak baxuak ziren eta ugariak, eta hornidura eskasekoak iruditu zitzaizkidan; hegoaldera ematen zuen bat egokitu zitzaigun, eta bertan bi oharka eta komoda bat, bere palangana eta txarroarekin, zilarrezkoak biak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.
-Begiradatxo bat botatzera noa, badaezpada ere; badakizu, palanganaren bat edo balderen bat behar den tokian jartzera. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 175. orr.
Gisellak bere lotsa garbitzeko denbora piloa eman behar izan zuela gasolinaz betetako palangana batean eserita. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 284. orr.
Azken borondatea eskatu omen zuen, askatzeko eta ekartzeko arren palankana bat ur fresko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 22. orr.
Rikardo Arregi Diaz de Heredia: 'Palankari bati'. Berria - Harian 2005-08-02
· Ongi tuntuna litzateke Kiteria, Basilioren palankari-ezpatari dohainak aukeratzeagatik, Kamatxoren apain-bitxiak utziko balitu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.
Zilarrezko palankatxoa eman zion Canella gobernadoreak Amilibia alkateari, eta honek orduan, sekulako txalo eta oihuen artean, lehenengo harresi-puska bota zuen lurrera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 40. orr.
Baina hemendik berehala motorretako bat leherraraztea alferrikako gauza iruditzen zaidanez, berriro zapaltzen dut ezkerreko palankatxoa. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.
Telegrafoak jo eta maniobrari on bat segituan altxatzen da, aparatuaren palankatxoa askatu, bere geltokiaren adierazgarria emandakoan berriz eseri eta lozorroan gelditzen da. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.
Trabaturik dagoen gasaren palankatxo baten kontra. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 111. orr.
Fusila hartu eta, geldiro, palankatxoa atzerantz bota zuen baso-guardak, errekamara betez. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 142. orr.
Osaba Kamilek jarraitu zion, palankin baten gisara kulunkatuz eta oinak lurretik nabarmen jasoz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.
Esku huska, buruz buruka eta birazka -Xarea-Pasaka- Xixteraz, Joko Garbia eta bururatzeko palantxa. Herria 2005-08-11
Bertzalde aipatu behar dugu gure kirol batasunarentzat palantxan ari diren Daniel Brave eta Sebastien Halzuet bi laneko lagunek egin daukuten balentria. Herria 2003-03-20
Palantxan goma arinarekin gizonak eta andereak horietan dugularik herritar Magalie Comet. Herria 2005-09-22
Arambel ostatuak antolatzen du lehiaketa bat palantxan tenis pilotarekin. Herria 2004-11-25
Palantxaz pilota goma hutsarekin, ttarroen mailan, igandean Arrangoitzeko trinketean. Herria 2003-02-06
Bestalde, 6 pare hasi zauzkigu, nesketan, ezker pareteko xapelketan palantxaz. Herria 2003-05-22
Kirolari ona izana da Esku baloian eta pilotan palantxarekin. Herria 2004-07-29
Donamartiriko palantxako finalak jokatuko dira helduden larunbatean, abendoaren 14 an herriko trinketean. Herria 2002-12-12
Hazaro haste huntan abiatuko da 100 bat parerekin, negu hau gehiena iraunen duen lehiaketa, palantxa jokoan. Herria 2004-10-28
Herritarren arteko palantxa haitadak bururatzerat doatzi. Herria 2005-01-20
Herritarren arteko palantxa itzuliaren finalak aratsaldeko 5etan, ondotik zintzur bustitzea. Herria 2004-07-05
Pesta komiteak antolatu ditu herritarren arteko palantxa zoingehiagoka herriko plazan. Herria 2003-02-13
palantxa jokoan (3); palantxa lehiaketa (9); palantxa zoingehiagoka (16)
palantxako finalak (4); palantxako lehiaketaren finalak (6)
palantxan ari (4); palantxan goma arinarekin (7)
Berriz ere finalean ditugu Marion Etchegoinberry eta Virginie Juncquet herritar palantxariak, Frantziako xapelketaren kondu. Herria 2005-06-02
Bat bestearen ondotik hitza hartu dute Beñat Durruty lehendakariak, Panpilli Etxegoinberry eskuhuskarien arduraduna, eta Jaky Biscay palantxalari neskeen sustatzaileak. Herria 2003-03-06
Lehenik urrian Ameriketa Txilen egin beharrak diren gazteen munduko xapelketako berexia izan da gure palantxari Joana Bimboire nexkato gaztea. Herria 2005-09-15
Handik gutxira, perraileko uraren palasta hotsa belarriratu zitzaidan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 22. orr.
Pentsamendu hau etorri zait, eta zetorkidan palasta berean bota dizut, irakurle horri. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 140. orr.
Beste ekaitz-bolada bat da, handik tarte batera datorren berria: beste uhinaldi bat da, beste palasta bat... hondartzako olatuen erara datoz bata bestearen atzetik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.
Emakume bat zubipean lotara bilduta zegoena, ur palastak eraman zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.
Euri-palasta indartsuak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 400. orr.
Beheko aire-palasta beroari, goialdetiko aire hotza ateratzen zaio bidera, nonbait, eta lainoa berriz formatzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.
Hor barruan energia palasta kopuru ikusgarriak dabiltza trumilka eta zurrunbiloka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.
Bihotzak palasta egin zidan, lehen esalditik ohartu bainintzen zeinen ezagun egiten zitzaidan ahots hura. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 14. orr.
Zerbaitek palast egin zidan oroimenean, eta ziurtasun ulergaitzez ahoskatu nuen: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 76. orr.
Pinta bakar banakoak ziren, baina zilarbizitik hamazazpi libra luze kabitzen ziren bakoitzean; hainbesteraino, non kosta egiten zen pultsuan jasotzen, eta palast eragitean, berriz, bazirudien animalia bizi bat mugitzen zela barruan indarka. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.
Arrain baten bihotz biluztuan ponpa mekaniko baten palastadak ikustera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 185. orr.
Bien bitartean, ardo gorriaren palastadak hamaika aldiz estalitako Benito tabernariak bota ahala gorri bihurtzen zihoan zerrautsa zabaldu zuen palatxo baten laguntzaz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 155. orr.
Gero adar-kraskatzearena, eta ondoren esku-zartada moduko bat, animaliaren palastada, noski, guk ikusten ez genuen putzuren batean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Egun oso bat galdu nuen motorraren osagai nagusiak biltzen, besterik gabe: istil uherrean palastaka, lokatz beroan haztamuka, lan osoa neuk egin behar izan nuen, Herberti bost axola-eta. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.
Ofizio honen lokatzean hogei urte palastaka egin ondoan, goraldiak bakan gertatzen dira. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.
Gaztainondoarenek txistu hotsa atera dute, eta eskale-belar gorakariak palastaka ari dira, murruan barna elkar joka. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 154. orr.
Noizbehinka arkupe azpira ere palastatzen da ura, loreak ere konfetti-euri gisa, eta gero hostaila beroaren usaina sumatzen eta freskura bat-batekoa larmintzean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.
Ez da ahaztu behar, dena dela, i bokala sabaikari edo palatal deitzeak analisi fonologikoari dakarkion onura praktikoa. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.
Horren adibide da birjina birxiÑa, non jatorrizko n hobikaria Ñ palatal bihurtu zen lehenagoko i palatalak kutsatuta. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 43. orr.
Hiztunontzat gertatzen diren bokal guztiak dira nolakotasun garbikoak /a, e, i, o, u/; zubereradunek /y/, palatal biribila, gehitzen diote sailari Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 138. orr.
Ez-goiko, ez-beheko, ezbiribil, ez-palatal, ez- belar: badirudi ezezkoa dela bokal horren definizioa. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 133. orr.
sabaikari edo palatal (3)
Berdin esan dezakegu euskal hizkera askotan bokal edo irristari palatalen ondoren kontsonante batzuk palatalizatu egiten direla. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.
Era horretara, r<-a palatalizatua gertatzen da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 282. orr.
Euskal hizkera askotan, i goiko bokalak edo j bere kide irristariak ondorengo hots horzkari edo hobikariak palatalizatzen ditu. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.
Eratorpenak aurrera egin lezake, noski, j horren kenketarekin (ondorengo t horzkaria asimilazioz busti edo palatalizazuta): eceko. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.
hobikariak palatalizatzen (3)
Hain zuzen ere bokal horrek bere ondoko zenbait kontsonanteren ahoskunean izan dezakeen eragin palatalizatzailea deskribatzea errazten du. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.
Fonetika eta fonologiazko lanetarako erabilgarri izan daiteke bereiztea palataltasuna (sabaikaritasuna), ezaugarria, tasuna adierazten duena eta palatalizazioa, ordezkatzea bera adierazteko. Fonema batzuen palatalizazioaz edo bustiduraz ari gara, eragin txikigarria edo gutxiesgarria duten hipokoristikoez, alegia. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.
Bustiduraren kasuan, berriz, adierazkortasun arrazoien karietara egin palatalizazioa baizik ez da bere horretan transkribatuko.Busti- oinarri dutenak baino teknikoago dira palataltasuna, palatalizazioa. Berria - Kultura 2004-10-06
Normalean asimilaziozko palatalizazio esapideak adierazten du kontsonantearen palataltasuna ez dela adierazgarria, inguruneak eragina baizik, nahiz eta mugak ez diren beti erraz ezartzen. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.
Halaber, palatalizazio adierazgarria ere egon daiteke zenbait palataltasunen sorreran. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.
palatalizazio adierazgarria (7)
asimilaziozko palatalizazioa (7)
asimilaziozko palatalizazioak (3)
Fonetika eta fonologiazko lanetarako erabilgarri izan daiteke bereiztea palataltasuna (sabaikaritasuna), ezaugarria, tasuna adierazten duena eta palatalizazioa, ordezkatzea bera adierazteko. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.
Busti- oinarri dutenak baino teknikoago dira palataltasuna, palatalizazioa. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.
Badira euskaraz bokal-harmoniaren beste zantzu batzuk ere goiko bokalen biribiltasuna edo palataltasunari dagozkionak. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.
Hots palatal edo sabaikarien ahoskunearen nolakotasunari ematen zaion izen inpresionista da: palataltasuna (sabaikaritasuna) da hori bera esateko modu teknikoagoa. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 62. orr.
Euskarazko ahoskeran maiztasun handikoa dugu palataltasuna. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.
Mintzaldi zenbait hauteman ziren oraino, apezak zuloa erramuz benedikatu zuen amultsuki, kontseilu orokorraren lehendakariak palatara bat lur bota zion hobian emeki sartzen ari zen kutxari. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 141. orr.
Hil hobi horri lur palatrada bat gehiago sakatzea. Berria - Kultura 2004-11-04
Hobikarien eta sabaiaurrekoen arteko muga garbirik ezaren isla besterik ez diren prepalatal, palatoalveolar, postalveolar bezalako aukera terminologikoak. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 132. orr.
Zerrautsa zabaldu zuen palatxo baten laguntzaz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 155. orr.
Oso gora altxaturiko eskuaz palatxoari eraginez, balantzaren platerean jadanik osatua duen azukre tontortxoaren gainera azukre jausi fin fina ari da botatzen, bi libra azukre ale baten gorabeherako zehaztasunez neurtzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.
Nonahi zeuzkan jarririk zaintzaileak, zeinek, ohiko xafla burdinurtuzkoak jo beharrean, upeltxo hutsak astintzen baitzituzten zurezko palatxoak erabiliz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 193. orr.
Ez da dudarik ondarearen politika bat badela Frantzian eta gure monumentu guziak, izan diten gaztelu, jauregi edo palazio ongi zainduak direla orain. Herria 2001-03-01
Ataritik bertatik ikusi nuen etxe hark zeukan barnealdea palazio bati zegokiola. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.
Handik mende bat geroago, arkitekto bainintzen, etxe zahar bat erauzi eta hura egondako lekuan palazio bat eraikitzeko kargua eman zidaten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.
Palazioko gela nagusian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 113. orr.
Mattin Madrilen zegoen, Villagrandeko dukearen palazioan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 218. orr.
Hofburg palazioaren itzalean Mozarten sonata bat jotzen entzuten dugun soinulari gaztea. Berria - Kultura 2004-11-10
Hiria dena palazio eta armarri da. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.
Ez pentsa memoria ona palazio bat denik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 64. orr.
Izan gaitezen elkarren lagun: zuek arimaren ispilu zarete, baina, gure artetik pasa beharko du palazio eder hau (gorputza) zaindu nahi duen arima orok. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.
Ni bizi naizen tokia palazioa da beti. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 166. orr.
Orduan akordatu zen nola beti esaten zion neskari egunen batean ilea moztu behar zuela, Ferminen atzamarrentzako lurreratze-pista sortu, bere mingain hezearentzako izotz-palazioa. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 10. orr.
Udatiar eskuindarrak joanda zeuden ordurako, familia eta zerbitzariekin, euren palazio zuriak ia hutsik utzita. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.
Edifizio publiko eta palazio pribatuetako atarietan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 25. orr.
Ama zen Josefa Fernanda de Borbón y Borbón, Aranjuez-eko palazio ospetsuan sortua 1827an. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 125. orr.
Nankingo palazio urrunean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.
Etxe ospetsu eta palazio ohiak karrikan zehar. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 194. orr.
Jauregi fantastiko bat bezala lurretik urruti baztertua, ametsezko palazio bat bezala harrimen eragilea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 135. orr.
1848an esposatzera zihoazen biak, noiz eta ere Madrilgo errege palazioak jakinarazi baitzien ezkontza hori ez zela nehondik ere onartzen ahal. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 126. orr.
Aurten ere berdina egin dute eta Gare de Midi, Jaialdiaren Palazioan, ikurrina ez besteko guztiak zeuden haizetan dantzan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 23. orr.
Arboleda aldera jo eta gero, hango alderdi "palaziotsuan" ibili dira. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 148. orr.
Azkenik iritsi ginen Libistorfera; herri txiki-txikia zen, baina palaziotxo ederrez osatua dena, nahiz eta biztanleak nekazariak izan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 80. orr.
Kubako Gobernuak adierazi duenez urakanak kalte orokorrak sortu ditu, zuhaitz eta argindar paldo ugari botaz, baina ez dirudi hildakorik edo zauritu larririk egon denik. Berria - Mundua 2004-08-14
Telegrafo paldora igo gabe, habe nagusitik zintzilik, horrelaxe atera zen Skidoo News berripaperean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 96. orr.
· Ohartu naiz Galizian non nahi eraikiak diren ziloetarik bati harrizko paldo baten gainean pausatuak daude. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 218. orr.
Okin bat iruzur egiten harrapatu eta paldoan sartzea, sultan baten ekintza dela, justua izatearren justizia bera baino harantzago iritsi baitzen. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 177. orr.
Hau, ordea, ez da erabat zuzena; paldotzea, hain zuen, beste hau da: zutoin zorrotz bat gorputzean sartuz hiltzean, biktima eserita geratzea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 219. orr.
Paldotu A[mbroise] B[ierce]-k beste leku batzuetan ere aipatzen zuen tortura mota hau. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 298. orr.
Paldotzearen esperientzia bizitzen ari den pertsonarentzat axola gutxiko kontua izan behar du bere deserosotasuna zein okerrengatik merezi izan duen, erlijiozko edo zibilengatik; baina, dudarik gabe, atsegin emango lioke bere burua ikusi ahal izango balu Benetako Elizaren kanpandorreko haize-orratzeko oilar bihurturik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 220. orr.
Teniak bete ditzala guztien heste-zuloak, haien ilean nahas bitez zorri, bartz, arkakusoak, maiz probatu ditzatela paldotzearen gozoak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 94. orr.
Mandik masa palekada batez hornitu zuen llana, bankuaren gainaldea raseatu zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 162. orr.
Hura palenke bat duk. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 26. orr.
'Guretzat edozein leku dun palenkea!' dio Armandok. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 26. orr.
Telebista palentziarrean ikusi ditugu grabaketa horren irudiak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 175. orr.
Mono esaten dioten palentziarra da delako presoa, justu atzo bertan kefir zatia eskatu zidana. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 79. orr.
Modesto Lafuente y Zamalloa, sortzez palentziarra bera, Arrasatetik ei zetorren amaren aldetik. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 61. orr.
Ekonomatoko palentziarrari hamaika aldiz esana diot ganorazko kafeak ateratzeko, [...], ez nolahalako ur zikin mehea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 89. orr.
Science aldizkarian bertan zalantza agertu du Torontoko (Kanada) Unibertsitateko David Begun paleoantropologoak. Berria - Gaiak 2004-11-20
Eslabieraren estudioan, linguistak eslaboniera edo paleoeslaboan oinarritzen ziren soil-soilik, eslaboniera X. mendez geroztik ezagutzen baitzen, eta besteen kasuan, berriz, lehen lekukotasunak berriagoak baitziren. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 264. orr.
Ez dago, 1540 arte, lituanieraren lekukotasunik, baina paleoslaboa -X. mendeko dokumentuak badituena- ez da horregatik hura baino balio handiagokoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 263. orr.
Paleoslavieraz [...] "hitz". Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 118. orr.
Orixek ere belarjaletzat geunzkan euskaldun zahar baserritarrok, eta (neu barren) protoeuskaldun edo gutxienez paleoeuskalduntzat. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.
«Orain Kontserbatorian musikologia ematen hasi da», dio Peñasek, «eta hor paleografia ikas daiteke». Berria - Kultura 2004-06-11
Greko paleografia lanetan, latinezko testuetan eta Erdi Aroko historiaren zimurretan zaildutako eruditoa, irudimena. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 10. orr.
Tenplu batean aurkitutako dokumentu paleografiko bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 54. orr.
Transkripzioa «ia hutsean paleografikoa» da. Berria - Kultura 2004-05-28
-Testu oro den palimpsestoan gure trebezia paleografikoa erabiltzeko... Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 68. orr.
Ez dira paleoklimatikan helburu horrekin ari diren ikertzaile bakarrak. Berria - Gaiak 2006-04-19
Miriam Schild Bunim-ek [...] espazioaren irudikapenaren historia idatzi zuen, arte paleo-kristautik hasi eta Berpizkundea arte, "aldi" bakoitzak une horretako filosofiako eta matematikako ikusmoldeekin eta ezagutza tekniko eta kulturazkoekin dituen loturak argituz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 204. orr.
Arte paleolitikoak galdera asko egiten ditu: [...]. Berria - Kultura 2006-02-17
Euskal Herriko mendietako ingurumen paleolitikoa aztertzen du. Berria - Kultura 2004-04-13
Hori gabe oraindik paleolitikoan izango ginateke. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 92. orr.
Zenbait gelatatik igaro ondoren, non eskandinaviar paleolitiko, neolitiko, brontze-aro eta kristau-aurreko Burdin Aroko kulturen laginak baitzeuden ikusgai, harrituta geratu zen italiar errenazimentuaren tankerako eskandinaviar tresnak zeuden gela batean aurkitzean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 340. orr.
Paleolitiko ondarrerako euskaldunok ehiztari trebeak omen ginen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 171. orr.
Nire paleolitiko behereko arbasoen jaidura naturalaren argiak gorri piztu zitzaizkidan eta karrikan zehar, laster egin nuen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.
Paleolitikoko baxuerliebeak aurkitu dituzte Erresuma Batuko leize batean. Berria - Gaiak 2004-07-14
Paleolitikoan egindako baxuerliebeak aurkitu ditu Sergio Ripoll ikertzaileak. Berria - Gaiak 2004-07-14
20000 urte Kristo aitzin loratu zen, Paleolitiko garaiko zibilizazio horrek, -franko-kantabrikoa deitua, orain arte- marrazki miresgarriak egin ditu, baita hezurrezko txistuak ere. Herria 2001-10-18
Paleolitiko arotik zetorkigun hizkuntzak ikastola neolitikoaren aterpea baino gehiago merezi zuela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 48. orr.
Goi paleolitikoari buruzko obra da. Berria - Kultura 2004-11-21
Goi paleolitikoko garaian euskaldunaren etnia oraindik garatzeko zegoen, Barandiaranen arabera. Berria - Kultura 2004-07-18
goi paleolitoko (3)
Gipuzkoako Paleolitoa, Neolitoa, Brontze aroa eta Burdin aroa jasoko lituzke [historiaurreko museoak]. Berria - Kultura 2006-02-17
Paleolitoko harpeetako biztanlea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 251. orr.
Paleolitotik datorren jatorrizko mintzaira zaharra hizkuntza indoeuropar eta erromanikoen eraso etengabe eta suntsitzaileetatik defendatzera. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 108. orr.
Produktu horren gehien-gehiena lehorrean ekoitzi beharko baita, gizakia (lehorrean) Neolitoan duela milaka urte batzuk sartu arren, itsasoan Paleolito gordinean segitzen duela kontuan izanik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.
Ikerleek aurkitu dituzten karakol azaldegi ugariek, batez ere paleolito eta neolito arokoek, argi erakusten omen dute gure arbasoen jaki preziatu izana dela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.
Jaques Blotek, Bidasoaz haranzko mendietako euskal aztarnategi zaharrak ikertzen urteak eman dituenak, honela dio paleolito garaiaz ari delarik: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.
Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek miaketak egin dituzte harpe horren sabelean eta Goi Paleolito garaiko aztarna ederrak aurkitu. Herria 2005-10-13
Goi paleolitoko zenbait grabatu aurkitu dituzte Frantziako Vilhonneurren. Berria - Kultura 2006-02-07
Behe nahiz Goi Paleolitoko harrizko tresnak. Berria - Kultura 2004-08-19
Espezie berri bakoitzak behar izan balu, agertzeko, erregulazio-sare berriak eratzea, ez zen izango denbora nahikorik paleontologiak deskribatzen duen eran gerta zedin eboluzioa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 12. orr.
Ez ziren paleontologiaz ari, bizirik daude. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 210. orr.
Antropologian, paleontologian, fisikan eta abarrean mendeotan zehar ezagutu diren iruzurrak. Berria - Gaiak 2006-01-24
Historiaurrea edo paleontologia ikasi dutenak ere asko dira baina ez ditut ikerketak egiten ikusten. Berria - Euskal Herria 2004-01-04
Han sakondu zituen Paleontologia eta Historiaurreko ikasketak. Berria - Euskal Herria 2004-01-04
Luis Alcala Teruelgo Paleontologia Fundazioko zuzendaria da. Berria - Gaiak 2004-07-21
Sabadellgo Miquel Crusafont Paleontologia Institutuko talde batek hartu zuen bere gain ikerketa. Berria - Gaiak 2004-11-20
Liburu horrekin hasi zen zientziari, paleontologia linguistikoa izena eman zitzaion. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 273. orr.
Errioxako Interpretazio Paleontologikoaren Igea Etxea disenatu, zuzendu eta koordinatzeko proiektua Aranzadiri esleitu diote. Berria - Kultura 2004-05-27
Kanadako geologoei Ellesmere uhartean garai Devonikoko harriak zeudela entzun zietenean, erreka ondoko landareen fosilen bila abiatu ziren paleontologoak. Berria - Gaiak 2006-04-07
1993 az geroz, Patrick Michel paleontologoak (Bordeleko unibertsitate batean erakasle dena ere) egiten ditu hor uda oroz ikerlanak. Herria 2003-07-10
«Arrainen eta lehorreko animalien arteko aldea lausotzen du honek», esan du Chicagoko Unibertsitateko paleontologo Neil Shubinek. Berria - Gaiak 2006-04-07
Inoiz aurkitutako tiranosaurorik zaharrena aurkitu dute paleontologoek Txinako ipar-mendebaldean. Berria - Gaiak 2006-02-09
Pierolapithecus catalaunicus (Pierolako tximino kataluniarra) gisa sailkatu du tximinoa Salvador Moya-Sole doktoreak, paleontologo taldeko buruak. Berria - Gaiak 2004-11-20
aurkitu dute paleontologoek (3)
Adituen esanetan, Paleozeno-Eozeno garaian duela 55 milioi urte uraren tenperatura 20 gradu ingurukoa zen. Berria - Gaiak 2004-09-08
Paleozeno-Eozeno garaiko tenperatura altuaren ondorioz, lurreko eta itsasoko karbono kopuruak gora egin zuen. Berria - Gaiak 2004-09-08
Ez nuen nehor ikusi horren ukatzen, nahiz alde agertu zen palermotarra bere oharretako 4. zenbakian. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 67. orr.
Zeren ziur baitaukat eta beti ziurtzat izan baitut izpirituko zor bat ordain dezakeela izpirituko ariketa batek, palermotarrak idatzi zituen irakaspenen arabera. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.
Israeldar juduek ez zituzten palestinar arabiarrak kontzentrazio-esparruetan eta gas-ganbaretan suntsitzeko punturaino jarraitu nazien urratsak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 205. orr.
Palestinar poliziak hitzemaiten du hasiko dela polliki polliki Gazako lurretan segurtamen baten ezartzen. Herria 2003-07-03
Ezaguna da Estatu Batuetako Black Panthers taldeari emandako laguntza eta elkartasuna, azal iluneko jendeari, palestinar borrokari... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 70. orr.
2006ko ekainean hiru palestinar taldek (Erresistentziaren Batzordeek, Izzedin al Kassem Brigadek eta berriki sorturiko Islamaren Armadak) beren gain hartu zutelarik Israelgo armadako kaporal baten atxiloketa, Tsahal hamaikagarrenez sartu zen Gazan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 61. orr.
Eskuan palestinar zapi bat zuela igo zen oholtzara. Berria - Ekonomia 2004-11-27
Halako batean, Elorrieta atera zuen erdira, eta zapi palestinarra jarri zion. Berria - Ekonomia 2004-11-27
Israelek 500 preso palestinar askatu ditu, bake prozesuaren berme gisa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 162. orr.
Txapela eta kaiku urdin-berde bat jantzita ibiltzen omen da beti kalean, eta kurdua, palestinarra edo, besterik gabe, pailazoa dela pentsatzen dute berarekin kalean gurutzatzen diren paristarrek. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 115. orr.
Palestinarrak, arabiarrak, lehenagoko biztanleak ez dira existitu ere egiten. Berria - Harian 2005-08-16
Israeldar eta Palestinarrak betiko aihergoan daude. Berria - Mundua 2004-11-13
Urte horretan palestinarrek Munich-eko Joko Olinpikoetan eraso egin eta hildakoak gertatu ziren atleta israeldarren artean. independentzia du bere xede bakarra Barghontik palestinarrentzat. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 86. orr.
Hesia palestinarren helburu nazionalak suntsitzeko saioa da. Berria - Harian 2005-11-26
Lurrak berreskuratzea eskatu zuten palestinarrek bakearen truke. Berria - Harian 2005-02-09
Haserretzen gara Israelgo makinak palestinarren etxeak botatzen ikusten ditugunean. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 29. orr.
Misilak palestinarren harrikaden kontra. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 173. orr.
Palestinarren kontrako operazioetan aritutako brigada bat. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 81. orr.
bederatzi palestinar hil (7); bederatzi palestinar zauritu (3); bi ekintzaile palestinar (12); bi lagun palestinar (3); bi mutiko palestinar (3); bi palestinar hil (37); bi palestinar zauritu (3); bizi diren palestinar (3); bost palestinar hil (19); bost palestinar zauritu (3); buruzagi palestinar (4); diputatu palestinar (3); dozenaka palestinar atxilotu (4)
ekintzaile palestinar (49); ekintzaile palestinar bat (6); ekintzaile palestinar batek (7); emakume palestinar (5); erakunde palestinar (3); errefuxiatu palestinar (13); estatu palestinar (39); estatu palestinar bat (16); estatu palestinar baten (6); estatu palestinar independente (3); estatu palestinar independentea (11); gazte palestinar (17); gazte palestinar bat (10); gazte palestinar hil (3); hamahiru palestinar hil (3); hamar palestinar hil (5); hiru ekintzaile palestinar (7); hiru palestinar atxilotu (4); hiru palestinar hil (29); hiru palestinar zauritu (5)
langile palestinar (4); lau palestinar hil (7); mutiko palestinar (6); mutiko palestinar bat (3); neska palestinar (5); neska palestinar bati (3)
palestinar askatu (5); palestinar askatu zituen (3); palestinar atxilotu (48); palestinar atxilotu zituzten (24); palestinar bat hil (75); palestinar bat zauritu (3); palestinar bildu (7); palestinar bildu ziren (3); palestinar bizi dira (8); palestinar daude israelen (5); palestinar gazte (11); palestinar gazte bat (5); palestinar gose greban (3); palestinar herriaren (5); palestinar hil (213); palestinar hil zituen (61); palestinar hilda (3); palestinar jatorrikoak (4); palestinar preso (3); palestinar presoek (5); palestinar presoen (3); palestinar talde (5); palestinar zauritu (37)
politiko palestinar (5); preso palestinar (20); preso palestinar askatu (4); preso politiko palestinar (3); rafako errefuxiatu palestinar (3); sei palestinar hil (6); suizida palestinar (4); talde palestinar (6)
ume palestinar (8); ume palestinar bat (6); urteko neska palestinar (4); urteko palestinar (17); urteko palestinar bat (14); zazpi palestinar atxilotu (5); zazpi palestinar hil (6); zortzi palestinar hil (9); zortzi palestinar zauritu (3
buruzagi palestinarra (7); da estatu palestinarra (3); estatu palestinarra (52); estatu palestinarra sortzea (7); estatu palestinarra sortzeko (13); herri palestinarra (14); kausa palestinarra (4); palestinarra eta (4); palestinarra hil (7); palestinarra hil zuten (3); palestinarra izan (3); palestinarra sortzea (7); palestinarra sortzeko (13); palestinarra zen (3); urteko palestinarra (3)
buruzagi palestinarra (7); estatu palestinarra (52); estatu palestinarra sortzea (7); estatu palestinarra sortzeko (13); herri palestinarra (14); kausa palestinarra (4); palestinarra izan (3)
buruzagi palestinarraren (9); erresistentzia palestinarraren (8); erresistentzia palestinarraren kohete (3); estatu palestinarraren (16); estatu palestinarraren alde (4); estatu palestinarraren sorrera (6); etorkizuneko estatu palestinarraren (3); herri palestinarraren (22); herri palestinarraren kontra (3)
herri palestinarrarentzat (4)
erresistentzia palestinarrari (3); herri palestinarrari (6)
ekintzaile palestinarrei (5); jerusalemgo palestinarrei (4); palestinarrei laguntzeko (4); preso palestinarrei (7); zisjordaniako palestinarrei (3)
agintari palestinarrek (10); eki jerusalemgo palestinarrek (3); ekintzaile palestinarrek (62); erakunde armatu palestinarrek (5); erakunde palestinarrek (5); errefuxiatu palestinarrek (6); herritar palestinarrek (3); israeldarrek eta palestinarrek (5); iturri palestinarrek (14); iturri palestinarrek esan (3); jerusalemgo palestinarrek (4)
palestinarrek bizia galdu (9); palestinarrek diote (3); palestinarrek egin (4); palestinarrek egindako (4); palestinarrek esan zuten (3); palestinarrek eta israeldarrek (7)
politiko palestinarrek (4); preso palestinarrek (16); talde palestinarrek (4)
palestinarrekin bakea lortzeko (4); palestinarrekin batera (4); palestinarrekin negoziatu (3); palestinarrekin negoziatzeko prest (3)
erresistentzia palestinarreko (5); erresistentzia palestinarreko talde (3)
agintari palestinarren (3); buruzagi palestinarren (4)
ekintzaile palestinarren (13); erakunde palestinarren (3); errefuxiatu palestinarren (8); errefuxiatu palestinarren itzulera (3); hildako palestinarren (7); hildako palestinarren artean (3)
israeldar eta palestinarren (5); israeldarren eta palestinarren (22); israelgo palestinarren (6); iturri palestinarren arabera (9); lurralde palestinarren (9); lurralde palestinarren okupazioa (3)
palestinarren alde (6); palestinarren aldeko (5); palestinarren aldetik (6); palestinarren artean (40); palestinarren arteko (38); palestinarren arteko botere (3); palestinarren arteko gatazka (8); palestinarren aurka (8); palestinarren aurkako (19); palestinarren aurkako erasoak (3); palestinarren batasun nazionala (3); palestinarren bigarren intifada (3); palestinarren bizimodua (4); palestinarren borrokaren (4); palestinarren egoera (9); palestinarren esanetan (3); palestinarren eskubide (3); palestinarren eskubideak (8); palestinarren eskubideen (3); palestinarren eta israeldarren (7); palestinarren etxeak (5); palestinarren etxebizitzak (5); palestinarren giza (5); palestinarren giza eskubideak (3); palestinarren hainbat (5); palestinarren helburu (4); palestinarren heriotza (3); palestinarren itzulera (5); palestinarren kontra (8); palestinarren kontrako (13); palestinarren kontrako erasoak (3); palestinarren kopurua (3); palestinarren lur (4); palestinarren lur gehiago (3); palestinarren lurrak (4); palestinarren lurretan (3); palestinarren mugimenduak (3); palestinarren okupazioa (3); palestinarren sufrimendua (3)
preso palestinarren (13)
lurralde palestinarretako (3)
herri palestinarretan (3); lurralde palestinarretan (15)
palestindar estatu baten (4); palestindar eta israeldarren (3)
israeldarren eta palestindarren (3); palestindarren artean (7)
Haren aita ere futbolaria zen, eta Txileko Wanderers eta Palestino taldeetan aritu ondoren, itsasoa zeharkatzea erabaki zuen, kirol erronka berrien bila. Berria - Kirola 2006-04-20
Geure txikian, geure erara, Jean Genet Palestinarrekin izan zen bezala, captif amoreux izan gara gu. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 42. orr.
Harkaitzekin zebilenean kanpai formako galtzak, Beñatekin palestinoak eta Jonekin kamiseta tirantedun laxoak maite zituen hein berean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 91. orr.
Italian palestrak eraikitzeko ohiturarik ez dagoen arren, iruditzen zait komeni dela tradizioz iritsi zaizkigunak esplikatzea eta grekoen artean nola egiten ziren azaltzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.
Lehen deskribatu bezala doi-doi banatu behar dira peristiloak palestran. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.
Lagun gazteenak limurtzea palestra heleniko batean gorputzak lotsagabeki erakutsi eta buruak arrunki ezkuta zitzaten petasus helenikoaren hegal zabalaren azpian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.
Santua, errakuntzen palestran bere burua ikusi orduko, liskarren areatzara jaisten hasi zen, baina berehala garaipenen gurdira igotzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 318. orr.
La tempestad-en, bestalde, palet batzuk baino ez ditugu jarri, Prospero dagoen uhartea irudikatzeko. Berria - Kultura 2006-02-02
Eta 1.250 kiloko pale bat mugitzeko zerabilten urrutiko kontrolak huts egin eta azpian harrapatu zuen zornotzarra. Berria - Ekonomia 2006-04-07
Eraikinaren kanpoaldean argiaren instalazioa jartzeko erretenak markatzen ari zen palet baten gainean, eta bat-batean erori egin zen hirugarren solairutik. Berria - Ekonomia 2004-12-17
Kafe zakuak gero aterako dizkiot, badaukazue zer ikasi, zoazte paleen bila, azpian dakartzan paper-pasta fardoak hondarrean kenduko dizkiot. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 179. orr.
Pintzelak eta paleta bat zeuden mahai txiki baten gainean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 162. orr.
Bere paletako kolore guztiak agortuko zituen koloristarik kartsuenak, hura islatu nahian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.
Lehen ariketatzat, loreak margotzea erabaki zuen, "ñabarduraz zuzenak" iruditzen zitzaizkion koloreak aukeratuz bere paletatik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.
Marrazkiaren ondotik, pintatzen hasten baitzen, pinturak paletan nahasten eta bir-nahasten zituela, kolore egokiaren bila beti ere, hemen argiago, han ilunago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 293. orr.
Banitian tonu indartsu guztiak, mingain beteen gorria, lakoien horia, paper pusken urdina, hasitako piezen arrosa, txilar hostoen berdea, eta odolkien beltza batez ere, egundoko kolore beltza, nire paletan sekula aurkitu ez dudana. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 288. orr.
Artea baino gorroto ez zuena, hura baitzuen arerioa; bere maitearen begitartea lapurtzen zioten paletak eta pintzelak eta gainerako tresna gaiztoek bakarrik ikaratzen zutena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 84. orr.
Rothkoren paletan ez zen kolore distiratsurik, gorri, granate, marroi, gris eta beltza baizik. Berria - Kultura 2004-06-08
Alabaina, margolari inpresionista eta espresionistaren paleten eragina oso agerikoa da Etxebarriaren zenbait lanetan. Berria - Kultura 2004-04-21
Bistan denez, paletan kolore gehiago eta biziagoak dituen beste norbaiten esku utzi beharko dugu hiriko damen izaera pintatzeko lana. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.
Ohe gainean jarri zen; maindirearen tolesen artean ispilu bat irmotu, tindu-paleta atera, eta aurrealdeko xerloak urdintzeari ekin zion. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.
Paleta orkestrala ederki erabiltzen du, bere sinfonietan orkestra handia behar da, XIX. mendeko erromantizismoaren bidetik. Berria - Kultura 2004-05-02
Inoiz baino soinu paleta handiagoarekin itzuli da Skunk taldea Giltzak diskoan (Gor). Berria - Kultura 2004-10-30
Beharbada kontzertu guztian orokorrean tinbre paleta zabalagoa ez erabiltzearen falta sentitu genuen. Berria - Kultura 2004-01-21
Haraxeago Jabi, paletarekin kapazoa garbitzen ari zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 32. orr.
Goiak estaltzen ari, kalean gora eta behera jendea, Larra paleta zabalarekin masari eraginez eta Mandi llanarekin. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 157. orr.
Egia esan, Gortarik gorroto ikaragarria zion igeltseroaren paleta hotsari. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 165. orr.
Orgatilaren beheko apaletik ontzi bete porlana eta paleta aterata, sarrera zigilatzeari ekin zioten. Errekako harea, berriz, fintasun handikoa denez,[...] igeltsero-paletarekin leuntzen denean izugarri sendoa egiten da zarpeatu-lanetan erabiltzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.
Baina berriro hantxe azaltzen zaizu hurrengo harkaitz-labarrari itsatsia, hasieran mortairu-paleta batez hara jaurtikia dirudiela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.
Paleta jokoan, gomazko pilotekin, Andres Dick eta Javier Nicosia argentinarrak. Herria 2004-02-19
Paletaz, larruzkoan, Argentina lehen bere Fusto famatuarekin. Herria 2001-11-15
Lau modalitatetan jokatuko da: xarean, paleta larruz, paleta gomaz eta eskuz binaka. Berria - Kirola 2004-11-03
Paletan, larruzko pilotarekin, tolosarrak (Iris Thomas, Brefel Sylvain) jaun eta jabe, argentinarrak errexki menean atxikirik. Herria 2005-11-03
Emakumezkoen Paleta Gomazko Lehen Txapelketa. Berria - Kirola 2004-12-17
· Asmotan, hantxe zeuden, mahai berdearen gainean utziak, ping-pongeko bi paletak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.
Arraunen paleta uretara jausten zen, urpea erratzak bezala garbitzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 189. orr.
Gurpilaren kanpoko ertzaren inguruan paleta batzuk jartzen dira; ibaiaren indarrak paleta horiek jotzen dituenean, gurpila biraka hasten da gero eta gehiago. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4830. orr.
Mutur horretan gurpil bat jartzen zaio, diametroan lau oin eta erdi dituena eta bere ertzetik kanpora ura ukitzen duten paleta batzuk dituena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.
Txerri gantza ontzitik hartzen zuen ezpelezko paleta batez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.
paleta goma (3); paleta gomaz (10); paleta gomaz emakumezkoak (4); paleta gomazko (3); paleta jokoan (9); paleta larruz (6)
Biharkoen xapelgoak jokatuko dituzte 20 urtetaratzen ari diren pilotariek Hego-Amerikako Uruguaien, lehenagoko Andruco eta Iraizozen herrian bai-eta sare ta paletalari haundi batzuenean. Herria 2001-09-06
Kolore biziak, emakume indigenak kaputxarekin eta paliakateekin, Emiliano Zapata eta Marcos elkarrekin... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 271. orr.
Bai, duin hiltzearen inguruan zenbait kontzeptu sar ditzakegu: eutanasia bera, baina baita zainketa paliatiboak, azken borondateko testamentua eta antzekoak ere. Berria - Euskal Herria 2004-10-24
Maite-maite omen lukeen euskara hil-hurren ikusten duenak dolorezki eginiko eutanasiaren edo paliatiboen planteamendua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 105. orr.
Palindromatzen. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 60. orr.
Ama, erre edo kakak hitzei, atzekoz aurrera ere berdin esaten direnei, hitz palindromiko deitzen zaie. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 93. orr.
Horretan ibiltzen direnek diotenez, orain arte inon topatu duten hitz palindromikorik luzeena suomiarren hizkuntzako bat da: saippuakivikauppias. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 93. orr.
Inuiten ezpainetan, ordea, Qaannaaq zen herri hura -izen palindromiko ezin ederragoko herria-, eta izen horrekin jarraitzen du gaur egun ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.
Ez diot esan Edward Benbow-k 40.000 hitzez osatutako idatzi palindromiko bat sortu zuela 1981. urtean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 93. orr.
Palindromo bat aurpegi biko hitza da, baina berezitasun batekin: ezkerretik eskuinera zein eskuinetik ezkerrera, hitz bera irakurtzen dugu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 119. orr.
Bitxia da euskaraz bai arra bai eme palindromoak direla ohartzea. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 120. orr.
Palindromoak osatzeko joera aspaldikoa da, dirudienez. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 93. orr.
Urmaeletan, hezetasun itogarrian militarren, arratoien eta oroimenen ihesi bizi den Lorenzo arratoi harrapatzaileak, palindromoak egiten ematen ditu egunak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 60. orr.
Zisma eta palingenesia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.
Mundu bakarra dago, geurea, baina aldizka gutxieneko energia printzipiora [...] murrizten duten deflagrazioen mende dagoena eta berriro ere bere baitatik birsortzen dena, palingenesia perfektuki arautu eta amaigabean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Hor ez dira arimen sorketa, deuseztapena eta palingenesia eta abarren hipotesi kaskarinak onartzen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 238. orr.
Desatxikimendua erretiratzea bakarrik den bitartean, antzaldaketa erretiratzea eta itzultzea da: palingenesia bat, ez espezie zaharreko beste ale bat berriro jaiotzearen zentzuan, baizik eta gizarte-espezie berri baten jaiotzaren zentzuan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 442. orr.
Berak analizatzen zituen pertsonalki errautsak, pazientzia zikoitzez, elementu preziatuak (eta apika are ez hain preziatuak) oro ateratzeko, palingenesi erritual halako batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.
Palingenesiak denbora arbuiatzera daramatza, prozesuetan iraunkor denarekin bat egitean, haien errepikatzearen eta, beraz, betiraunaren jakile: naturaren legeak itzulgarriak direla baiesteko euren era berezia da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Palinodia, etimologiari begiratuz gero, "kantu berritua da", lehen esana ukatu eta testu berriro emendatua: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 220. orr.
Orduan haren aldeko palinodia izkiriatu behar ukan zuen ikusmena errekuperatzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 220. orr.
Propio ezabatu den beste testu baten gainean idatzitako testuari "palinpsesto" esaten zaio. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.
Ahalik arretatsuen ezabatuta ere, ordea, testu zaharrak bere aztarna uzten du gainean idatzitako testuan, eta hori da, hain zuzen, palinpsestoen grazia: testu bakarra ageri den lekuan bi testu izatea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.
Lotsatu ere egiten da bat baino gehiago, bere testuak, testu guztiak bezala, palinpsestoak baino ez direla aitortzean. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.
-Testu oro den palimpsestoan gure trebezia paleografikoa erabiltzeko... Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 68. orr.
Gogoeta egin dut zilegi dela Kixote "azken" horretan halako palimpsesto moduko bat ikustea, zeinean nolabait islatu behar baitute gure lagunaren "aurretiazko" idazkeraren aztarnek -ez garbi-garbi, noski, baina antzemateko moduan, hala ere-. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.
Alde batetik, oroimena, ikuspegi dinamikotik hartua, etengabe berrikusi eta berregina; baina baita oroitzapentzat harturik ere, non oraindik ere jatorrizko forman irauten baitute irudiek, nahiz eta, palinpsestoak balira bezala, behin eta berriz ondorengo eskarmentuaren arabera berridatzirik iraun. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.
Nobeletan agertu ohi diren bi larrutako jendea etorri zait burura: izan ere luistarra zen Xanjoxe, palioa eskuetan eramanaz prozesioetan buru egiten zutenetakoa. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 172. orr.
Franco ez zela meza nagusiak erraz huts egiten zituen epela, ospetsuak ziren haren paliopeko sartzeak Salve izeneko elizkizunera, apez eta kristau ez-frankisten eskandalagarri. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 264. orr.
Francisco Franco jenerala urtegiak inauguratzen, Francisco Franco apezpiku eta artzapezpikuekin katedralera paliopean sartzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 108. orr.
Tishe b'Av-en ondorengo aurreneko Sabathean ospatu ziren ezteiak, eta birjina baten ezkontzan egin ohi diren guztiak egin ziren: bazkaria pobreentzat, palioa sinagogaren aurrean, musikariak, ezkon bufoia, bertutezko dantza. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 219. orr.
Senargaia palioaren azpian zegoen, goibeltasuna irudi. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 219. orr.
Argia, lurretik hasi eta zuetako edozeinen bururaino bezain altua zena, konta ezin ahala ipurtargik osatzen zuten, denak elkarren ondo-ondoan, palio itsugarria sortuz maitagarrien zirkuluaren gainean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 283. orr.
Eleanorrek zuzenean aireportutik eztei palioaren azpira eramango duela esperoko du seguruenik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 96. orr.
Egun batean Peshe ezkon palioaren azpian zegoen, eta biharamunean dendan zen ostera, bere esku koipetsuekin alkaterna saltzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.
palioaren azpian (3)
Palisandrozko giderra zuen makila baten gainean bermatzen zuen kokotsa. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 121. orr.
Monique teniseko irakaslea Joseba Gotzon senargai palistarekin guztiz maiteminduta dago, baina ez da gauza sentitzen harekin amodioa egiteko. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 121. orr.
Lau palistek ondo jokatu zuten. Berria - Kirola 2006-01-11
Zortzi palista aritu dira txapelketa horretan. Berria - Kirola 2004-12-18
C-1 mailako selekzioan erabakitzeke zegoen tokia Jordi Sangra palista kataluniarrak beteko du. Berria - Kirola 2004-07-20
Gaubeka palista teknikoa da, oso pilotari abila. Berria - Kirola 2004-12-16
Palista beterano on askoak bazeuden, baina jende berria behar zen. Berria - Kirola 2004-12-16
Bata palista eta bestea tenista? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 122. orr.
Bere etxean paliza ederrak hartua izan behar du. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 152. orr.
Ni ordurako nahiko nekatuta nengoen, paliza galanta hartu genuen, eta nekeak ere bere lana egiten du. Berria - Kirola 2004-10-26
Koskabiloetaraino zeuden denak poliziaren paliza eta gehiegikeriekin. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.
Eguraldi onarekin ez da osagarri beharrik izango, baina txarra bada, palkak eta ur bonbak ezinbestekoak izan daitezke. Berria - Kirola 2004-09-11
Txanda joan eta txanda etorri, ondorengoek aurrekoek baina palka handiagoak jarri behar izan zituzten, uraren jolas basatia zerbait geratuko bazuten Berria - Kirola 2004-08-22
Eskumuturrak palkoaren belus gorriaren gainean paratzen zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.
Galdetu dio halaber amari ea etzi operara eraman nazakeen, haren palkora. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 105. orr.
Operako palko batean gizonezko lagun batekin eserita nengoen, eta zu aldamenekoan. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.
Lamelaren ezkutuko sekretua enamoratuta egotea zen, baina egiaz enamoratuta, aristokraziako emakume batez, Errege Antzokiko palkora kotxez joaten zen emakume tituludun batez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.
Afari batean aurkitzen dut adiskide baten etxean, Prévanek bere palkoa eskaintzen dio teatro lan berri bat ikusteko, eta nik leku bat onartzen dut han. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 276. orr.
Hizlariak eten behar izan zuen bere jarduna eta bere atzeko palkoan zeuden herriko nagusi-magusiengana biratu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.
Bederatzigarren palkoa da beraiena. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 53. orr.
-Première batean nintzela uste nuen, eta hau errege palkoa zela -esan zuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 220. orr.
Argazki handi bat zekarren, aurreko abuztuko zezenketa batean autoritateen palkoa hartzen zuena. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 68. orr.
Palkoan, gorago esan bezala, diktadorearen emazte Carmen Polo [...] hortxe dagoelako, zezenketaren buru. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 296. orr.
[Lauko finala ikusteko] sarrera guztiak agortu dira, palku pribatuak izan ezik. Berria - Kultura 2004-05-14
Australiako osaba palkoaren azpian jartzen zen eta gobernuko hizlariarena eten nahi izaten zuen, oker baitzebilen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.
bederatzigarren palkoa (4)
Lege zibil egokiak dira gizakiek eman eta har dezaketen onik handiena; eurak dira ohituren iturburua, jabetzaren palladiuma, eta bake publiko eta partikular ororen bermea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 42. orr.
Beste gaixo batzuek palmak hartu, xigortu eta zanpatzen zituzten. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 393. orr.
Bere hilobiaren buruan agertu zen palma bat, handik hiru urtetara Jerusalemeko erromesek esku artean ekarriko dutenaren antzekoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 392. orr.
Palma palmondo bihurtu zen, hostoak erne zitzaizkion eta handi egin zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 392. orr.
Martirioaren palma eta koroa irabazteko ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 567. orr.
Palmarekin, martir gisa hil baitzen. Herria 2001-01-18
AQ< Europar produktu manufakturatuak ez ziren jada esklaboen truke aldatzen, tropikoko gaien truke baizik (kakaoa, palma-olioa, kakahueteak), gero eta eskari handiagoa baitzuten Europan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.
Kontuz ibili beharko dute, gantz asegabeen kontsumoa dela eta, koko, palma eta palmito olioak saturatuak baitira. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.
Udaberrian ospatzen genuen guk jai hura Obaban, Jesus Jerusalenera palma adarren artean sartu zela gogoratuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.
Orduan, anaiek, pozez gainezka, korura joan ziren eta, gurutzeak, intsentsu-ontzia, palma-adarrak eta kandela piztuak eskuetan harturik, binaka prozesioan korutik elizara sartu ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1138. orr.
Garaipen ospetsuaren palma-adarra lortu baitzuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.
Palma-hosto horien sendatzeko dohainen ospea zabaldu zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 393. orr.
Guztiz trebea zen gatibu bati bekokiaren ingurubiran metxa bat bihurdikatzen, begiak irtenarazteraino, edo aurpegia ferekatzen palma-hosto irazekiz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.
Bildotsaren eta tronuaren aurrean zutik zeuden, arropa zuritan apainduak, palmorriak esku-artean zatxixkatela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.
Michael Mooreren Fahrenheit 9 / 11 filmari ikusleek eta kritikariek emandako babesa berretsi zuen atzo Cannesko zinema jaialdiko epaimahaiak, eta Urrezko Palmorria, hau da, zinemaldiko lehen saria eman zion 57. ekitaldian. Berria - Kultura 2004-05-23
Kusturicak 1995ean irabazi zuen Urrezko Palmorria Underground filmarekin. Berria - Kultura 2004-05-12
Cannesko Palmorria irabazteko faboritoen artean kokatu da Emir Kusturica, Kad je zivot bio cudo filmak (Bizitza miraria da) oso harrera ona izan baitzuen atzo, jaialdiko sail ofizialean. Berria - Kultura 2004-05-15
Les invasions barbares filmak Cannesen bi palmorri jaso zituen. Berria - Kultura 2004-02-24
palma adarra (3); palma adarrak (3); palma hosto (3); urrezko palma (6)
palmorria irabazteko (3); urrezko palmorria (10); zinemaldiko urrezko palmorria (3)
Sara Carracelas gipuzkoarra ezagutzen ote duzue? kirolari bat da, Euskal Herriko kirolarietan palmaresa handienetariko bat daukana, elbarritua izana gatik ere. Herria 2003-01-21
Arrigorriagakoak, 40. hamarkadan biribildu zuen bere palmaresa, Valentziarekin bi Liga irabazita (1943-44 eta 1946-47 denboraldietan). Berria - Harian 2005-06-11
Palmaresean 37 bandera dituzte, eta iaz TKE ligan bigarrenak izan ziren. Berria - Kirola 2004-07-10
Selekzio txikiak ere badira, apalak, palmares handirik gabekoak, handiei puntuak ematera deituak, gero Kopa irabazten badute ere, une honetan final-laurdenetara igarotzeko aukera gutxi dutenak: Letonia eta Suitza. Berria - Kirola 2004-06-12
ONCE-Eroski utzi eta palmaresa handitzeko asmoarekin joan da Mallabikoa Illes Balears-Banesto taldera. Berria - Kirola 2004-01-30
Bederatzi itzuli ageri dira bere palmaresean, ia denak maila handikoak. Berria - Kirola 2004-04-04
Errudun direla frogatu gabe ere, kendu ezingo duten orbana geldituko zaie palmaresean. Berria - Kirola 2004-06-03
Palmaresean urrezko maskorra eraman du «Los Lunes al sol» filmeak. Herria 2002-10-03
palmares hobea du (3)
Txanogorrien ondoren, kappas-ak aztertu zituzten, uretan bizi ziren izaki nazkagarri batzuk, tximino ezkatatsuen antzekoak, behatz palmatuak zituztenak, eta haien aintziretan nahigabe sartzen ziren hegazti zangaluzeak itoz gozatzen zutenak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 117. orr.
Palmer itxurako metalezko tresna txiki bat... Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.
Basamortua oasi bihurtu da eta azal iluneko gizona bertako palmera da. Berria - Harian 2005-05-08
Uharte horretan, beti bezala, naufrago bizardun bat marraztuko duzu, biluzik, palmeraren gerizpean. Jokin Muņoz «Bizia lo», 2003 - 118. orr.
Jeneralaren aurrean Sartaldearen sinboloa, Konraden aurrean Sortaldearena: sarrazin irribarretsu baten iruditxoa, bere gameluarekin eta palmerarekin. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.
Inoiz inon ikusi gabeko landareak ere aurkitu dituzte, besteak beste, bost palmera espezie berri eta errododendro klase berri bat. Berria - Gaiak 2006-02-08
Imanolek egin zuenean, amak galtzak egin zizkigun, eta elastiko laranja bat erosi zidan, Ferris markakoa, eta oinetakoak, palmeradunak. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 121. orr.
Bestetik, kontuz ibili beharko dute, gantz asegabeen kontsumoa dela eta, koko, palma eta palmito olioak saturatuak baitira. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.
Palmondo eta magnolioen arteko bidetik barrena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.
Palmondoen azpitik ibili dena ez da sekula izango lehengoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 182. orr.
Palmondoaren hosto zorrotzak ukitu ditu, arrosa ernatu berriak usaintzeko makurtu du burua. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 67. orr.
Palmondo hartako hostoak hartzen zituzten, eta berehala paratzen zituzten lepoan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 392. orr.
Zabor pila batean, herriko akerra ahaleginean ari zen aurreko urteko palmondoaren hostoak txikitu nahian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.
Elbarriturik zeudenak asto gainean ezarri eta Jerikora, Palmondoen hirira, eraman zituzten. Elizen arteko biblia 2 Kro 28,15
Elimera, hamabi iturburu eta hirurogeita hamar palmondo zituen oasira, iritsiz, bertan etxolatu ziren. Elizen arteko biblia Zen 33,9
Iruditzen zait ez dela nahikoa haiei palmondoak eta koroak eskaintzea, baizik eta garaipenaren ohoreak eskaintzeaz gainera, jainkoen artean ere leku bat egin beharko zaiela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4090. orr.
Patxadaz sartu zen, burua tente, palmondoen irudiko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.
Bularrak ikusiak zizkion, apenas bi loto lili izatetik palmondoen bi fruitu izatera igaro, eta azkenik bi granada mardul bilakatu zirenak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.
Palmondoen adaburu lumatsuak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.
Basoarte amaigabea, zarratua, tarteka indiar txabola multzo bat edo beste, erro agerizko zuhaitzen pean ostendurik, palmondo bakan batzuk ere bai noizbehinka. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Gure mahaitik Atlas Handiko mendikate elurtua ikusten genuen, eta hiriaren parte handi bat, palmondo lerdenak jaun eta jabe zirela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 222. orr.
Bungalowen patioaren erdian dagoen palmondo ahul mendreari begira. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 9. orr.
Hallean mutil ilehoria suteetarako ontzi batean patxadaz oka egiten topatu zuten, palmondo artifizial baten azpian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.
palmondo berdea hagaxka bat bezain malgua da, eta beraren hostoetan aizto-zorroztearen soinua dagi haizeak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.
Orokaiven etxeak zutoin edo taketen gainean eraikita daude, eta zorua elkarri lianekin lotutako palmondo beltzaren oholez eginda daude. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 82. orr.
· Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago, gainerakoek bezalaxe, ura eta palmondo igali emaile ugari duena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.
Pezoz, egurrez, banbuz eta palmondo hostoz eginak daude. Berria - Mundua 2006-02-18
Eskuetan palmondo hosto eta zedro sortak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 109. orr.
Bere buruari haize ematen ari zaio palmondo orri batekin. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 133. orr.
Arbola jorien fruituak, palmondo-erramuak eta zuhaitz hostotsuen eta erreka-bazterreko sahatsen adarrak eskuetan harturik. Elizen arteko biblia Lb 23,40
Oihanak soiltzen ari dira Sumatrako ekialdean, legez kanpo askotan, palmondo sailak sortzeko. Berria - Gaiak 2006-04-05
Negeb eta Jerikoko -Palmondo hiriko- haran-ingurua, Tzoar hiriraino. Elizen arteko biblia Dt 34,3
Zure taxua palmondoarena, eta bularrak palmondo-lukuak. Elizen arteko biblia Kt 7,8
Atalondoaren albo-hormetan, saredun leihoak eta palmondo-irudiak zeuden, bai eta tenpluko eranskinetan eta aterpetxoetan ere. Elizen arteko biblia Ez 41,26
Han ur berotan sarturik garbitu egin zituzten krabelin lurrinez eta gero palmondo olioz igurtzi. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 230. orr.
Urrutitik adi zitezkeen haren palmondo-ardo bufadak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.
Pjer Zalica bosniarraren Gori Vatra filmak irabazi du Valentziako Mostrako sari nagusia, Urrezko Palmondoa. Berria - Kultura 2004-07-25
Luis Filipe Rocha portugaldarrak jaso du Zilarrezko Palmondoa, A passagem da noite filmarekin. Berria - Kultura 2004-07-25
Brontzezko Palmondoa Keren Yedayari eman diote, Or lanarengatik. Berria - Kultura 2004-07-25
Gameluarentzako bazka, ur-putzua edo datil-palmondoak zeuden inguruneetan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.
FUNAI Indioen Fundazio Nazionaleko beharginen arabera, talde hura oso ahulduta zegoen, lastoz edo palmondo adarrez egindako txabolatan ezkutatuta. Berria - Gaiak 2004-08-20
Palmondo adarrak, garaipenaren edo sariaren sinboloak dira. Herria 2003-01-28
Badoaz piloteen gainean eraikitako etxoletarantz palmondo adarren artean burua makurtuz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 72. orr.
Palmondo adarrak harturik, oihuka hasi zitzaizkion: Hozanna! benedikatua Jaunaren izenean datorrena! Herria 2003-01-28
palmondo ahul (3); palmondo baten azpian (4); palmondo eta lore (3)
Flamenkoaren palo guztietan barrena eginiko bidaia proposatuko diote ikusleari: seguiriyak, tarantoak eta buleriak dantzatuko dituzte. Berria - Kultura 2004-10-23
Oinarrizko paloak ziren gehienak, hau da, Fandangoak, Solea, Buleriak, Alegrias, Taranto Seguirilla, eta Galiziatik eratorriko Farruca ederra dantzatu zituen. Berria - Kultura 2004-02-08
Aipatzekoa da kantaoreek eta gitarristek Suarez, Borja eta Mendezek zuzenean jo zituzten palo desberdinak. Berria - Kultura 2004-10-01
Aurreneko palo-palo edo astomakiletatik hasi zaio izerdi larria. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 138. orr.
Gero palomitak banatzen hasi zen, eta gero sandwich-zatiak, eta postrerako, ilunetan ordurako, bizkotxoa, dena ere eskuko poltsa oparotik aterata. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 78. orr.
Belarra zea dek, behiek-eta jaten duen gauza berde hori, eta artuakin palomitak eiten dituk. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 37. orr.
Palomitaz eta txokolatez eta goxokiz eta aldizkari pornografikoz horni zitzaten bitartean, ez zen haiengan errezelo arriskutsurik sortuko. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 187. orr.
Palomita-zorro bat erosi du turista-bikoteak, binakako bakardadearen entretenigarri. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.
Argiak itzalita zeudelarik eta ikusleak palomita-jate isilekoan, bada, Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 184. orr.
Belatza zelako ustez hegaztiak aztoratu, eta tarrapataka arbolen erdian gerizatzeko jaistera behartzen zituen "palotea" deitu zurezko pala antzeko tresna behin botatzeko baimena eskatu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 165. orr.
Palotez da hori eta gure gazteriak zinez hor izerdi ederrik botatzen du. Herria 2001-07-12
Lurdeko egunetan zirenak etorri ziren bedera hargin paloterekin gu aldiz, Angers-etik itzuli gira bedera brikarekin. Herria 2005-06-30
Tuterako dancea eta paloteadoa. Berria - Kultura 2006-03-24
Orduan, izaten zituen palpitazio eta zorabio haiek? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 164. orr.
Gainetik paltoa janzten zuten, zaindariak ez zitezen kontrabandako jantzi haietaz ohar. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 176. orr.
Eskuak paltoko sakeletan zatxizkan gehienetan, begiak pindar. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.
Galtzoin beltzak, kolore deigarriko atorra bat, palto beso motx urdin ilun bat eta gerriko gorri bat atera zituen kutxa batetik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.
Zazpi ehun euro balio dituen larruzko paltoa erosi dut. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 295. orr.
Musikariak galtza gorritan eta palto urdinetan dira, dena brandebourg-ez apaindurik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.
Lehendakariaren bizkartzainak alde orotara barranda zeuden, eskua palto azpian zeramaten pistolen gainean, zer gerta ere! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 41. orr.
Marcek palto kakiaren barruko sakelan zeraman bere emaztegaiaren potreta. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 238. orr.
Gizon ttipitoa [...] bere gantza-guneen gordetzera entseatzen zen, uda edo negu zango sagarretarainoko palto luzea jantziz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.
Beti bezala, beltzez bezti zen, lepo-hegi gogordun palto laburra zeramala, galtza motz, galtzerdi eta zapatekin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 135. orr.
Gizonak izerdi lapetan zeuden oihal lodiz egin palto eta xenilak soinean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.
Kuartana: lau egunean behin eraso egiten duen sukar paludikoa. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.
Paludismoa da Afrikako bigarren eritasuna, malaria ere deitzen dena, uli xixta batetik heldu dena. Milioi bat pertsona hiltzen dira urtean munduan paludismoak jota. Herria 2005-07-07
OMEk, bestalde, artemisinan oinarritutako tratamenduak aholkatzen ditu paludismoaren aurka egiteko. Berria - Gaiak 2004-04-25
Menturaz, Filipinetan egondako fraideren bat daukate orain hemen Bergarako komentuan paludismoa sendatzen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 137. orr.
Eltxoen bitartez zabaltzen den gaitza da paludismoa. Berria - Gaiak 2004-04-25
Beti pamela jantzita dutela diruditen horietakoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.
Estatu unibertsalen gobernariek ezarritako goarnizio eta kolonien azterketak, eta horiek ekartzen dituzten biztanleriaren lekualdatze arbitrarioen hausnarketak iradokitzen dute erakunde horiek, zernahi meritu dutela ere beste testuinguru batzuetan, areagotu egingo zutela pammixia- eta proletarizazio-prozesua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.
Noren onurarako izaten da, batez ere, pammixia- eta proletarizazio-prozesu hori? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.
Hauek zibilizazio nahiz gobernu-xedeetarako balio dute, baina desintegratzen ari diren gizarteen marka diren pammixia eta proletarizazioa ere bultzatzen dituzte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 445. orr.
Aratseko 9 etan, kontzertua, Philippe Emmanuel Haas (Pan flauta) eta Silvano Rodi (organoa). Herria 2003-07-31
Senarra marra lodiko pana zakarrez jantzita zegoen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.
Pana beltzeko praken ondoren, idun altuko jertse gris, lodi bat itxi zuen kremaileraz goraino. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 30. orr.
Panazko jaka beixa atera eta ohe gainean utzi zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.
Galtza luzeak oliba koloreko panazkoak, gerriko gorria. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.
Galtza luze panazkoa, larru kolorekoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 14. orr.
Jauregiak mundu bat osatzen zuen, harlanduzko hilobi handi eta arranditsu baten antzekoa, non zenbait belaunaldiren hondakinak suntsitzen eta antzinako gizon-emakumeen zeta gris eta pana beltzezko jantziak desegiten diren. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.
panazko galtza (6); panazko galtzak (3); panazko jaka (9)
Ez bakarrik Erroman, Italiaren hedamena ere hartu du pana horrek, 57 miliun jende ilun beltzean ezarriz. Herria 2003-10-02
Pana tekniko baten ustekeria dute aldiz besteek, froga zerbaiten faltan. Herria 2004-01-08
Panan zegoen semaforoa. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 204. orr.
Hainbestenarekin, Baionan zeuden bi erremorkariak Konstantinos-aren tiratzen hasterakoan panan jarri dira! Herria 2003-01-28
Badakizu nik bezain ongi gau hartan tresna elektroniko guziak panan gelditu direla, eta jendea bera burtzoraturik egona dela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 206. orr.
Aski luzaz iraun duen elektrika pana harekin. Herria 2003-07-03
Honen panaderian, ogi ederrak jaten genitian txikitan guk. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 115. orr.
Hi! panaderoa hi haiz... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 115. orr.
Bioaniztasuna zaintzea izan da Maathairen lehentasunetako bat, eta hala, 1986an, Gerriko Berdea Sare Panafrikarra sortu zuen, Kenyan egindako lanari jarraipena emateko. Berria - Mundua 2004-10-09
PAC Kongresu Panafrikarra alderdiak dio Gobernuak ez dituela lurra beltzei itzultzeko eta parekotasunean oinarritutako aberastasunen banaketaren auziak konpondu. Berria - Mundua 2004-04-14
Pañala aireportuan kanbiatu diot... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 127. orr.
Baina guk barre egiten diegu painalei, Lucas bezain umeak garelako kasik. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 96. orr.
Gure amonak hiri pañalak aldatu zizkian. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 23. orr.
Taldeko burua Danilo Perez panamar pianista eta musikagilea da. Berria - Kultura 2004-07-23
Ofizialki panamarra bazen ere, egoitza nagusia Santanderren zeukan nabiera batena zen, izatez. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 267. orr.
Nongoa zara Catharina, txipretarra edo suediarra edo panamarra. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 179. orr.
Urrezko lau domina Panamerikar Jokoetan. Berria - Kirola 2004-11-26
Cauca departamentuko Santander de Quilichao hiritik hasiko dute martxa, eta Errepide Panamerikarra -herrialdea hegotik iparrera zeharkatzen duena- erabiliko dute Calira iristeko. Berria - Mundua 2004-09-14
Osasunaren Munduko Erakundearen filialak, OPS Osasunaren Erakunde Panamerikarrak, esan zuen atzodanik botikak eskatzeko zerrenda bateratua kaleratua zutela. Berria - Mundua 2004-08-05
Baas alderdi panarabiar berriko esatariak irakiar guztiak gonbidatzen zituen Askatasunaren Plazara, kebab janez urkabeak ikustera, hantxe baitzeuden urkaturik herriaren eta aberriaren etsaiak. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 20. orr.
Handik denbora batera, ez nituen jasaten panarabiartasunaren eta Baas-en abertzaletasunaren aldeko kantak eta hitzaldiak. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 43. orr.
Panarabismoa bultzatzen jarraitu du geroztik Gadafik, baina ez du espero zuen erantzuna jaso. Berria - Mundua 2004-01-11
Segur aski, nire hankaren kontua zela-eta amarekin izaniko elkarrizketek izanen zuten errua, penizilina gaixotasun guztien kontrako panazea baten modura ikusaraziko baitzidaten. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 91. orr.
Gero eta nabariago agertzen da prentsan eta komunikabideetan medikuntza genomikoa panazea berri gisa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Zelula amak ez dira panazea, eta medikuntzaren gainerako alderdiak ere oso garrantzitsuak dira. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Kontsumitzaileari informazio ona garaiz eskaintze hutsa ez da beti erabateko bermea, panazea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 79. orr.
Transgenikoak ez dira panazea, FAOren arabera. Berria - Gaiak 2004-05-18
Politikariak itsututa dabiltza honelako azpiegiturekin, eta uste dute panazea bat direla beren jarduera sozio-politikoarentzat. Berria - Kultura 2006-02-04
Ez da panazea izango, baina bai oinarrizko tresna bat, ez soilik eskumenei dagokionean, herriari proiektu komun baterako ilusioa pizteko ere. Berria - Mundua 2004-10-23
Buru mendebaldartua zuten hindu-estatugizon haiek bilaturiko politikak huts eginez gero, zalantza gutxi egon zitekeen errusiar panazea lehiakidea sartuko zela Indiako nazio-programan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.
Desadostasun horrek sakon sustraituriko egonezin espirituala sortu zuen, Mendebaldeko ereduaren arabera antolaturiko indiar nazio-estatuarentzat independentzia lortzearen panazea politikoak sendatu ezin zuena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 189. orr.
Koitoa ez da panazea, eta, gainera, emakume gehienek ez dute orgasmorik izaten koitoa eginda. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 152. orr.
ez da panazea (4)
Panbokalismoa. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 217. orr.
Sun-hartza panda tankerakoa zen, peluxe zurizkoa, muturra eta begien ingurua izan ezik, haiek beltzak baitzituen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 51. orr.
Naturarentzako Mundu Funtsak (WWF) kaleratu berri duen ikerketaren arabera, 1.600 panda inguru bizi dira aske Txinako basoetan, uste baino %40 gehiago. Berria - Gaiak 2004-06-11
Hitzarmen horren helburua hauxe da: hemeretzigarren mendean Armand David Ezpeletarrak aurkitu baitzuen Xinako eskualde hartan Panda deitu zuen hartza, Sichuan probintzia hori ezarria izan dadila UNESCO delakoaren gerizapean. Herria 2002-11-28
Erresalbu hortan panda eri edo kolpatuak artatzen dituzte, berriz libratu aintzin. Herria 2001-03-08
Panda hartzaren zelulen bankurik handiena sortuko dute Txinan, haien irautea ziurtatzeko. Berria - Gaiak 2004-09-03
Banbua desagertuz gero, panda hartzen eta basoetako gorilen geroa ere arriskuan legoke. Berria - Gaiak 2004-05-12
Kokaina hartzeagatik panda hartzen antzeko begi zuloak dituztenei buruzko kanta da. Berria - Kultura 2006-04-28
Panda hartza, esate baterako, karniboroa da baina ez omen da haragijalea, landare batekin elikatzen delako, banbuarekin hain zuzen ere. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 34. orr.
panda hartz (4); panda hartza (3); panda hartzen (3)
Gerra zibilak, gatazka zabalak, goseteak eta pandemiak dira krisi erabateko baten azken agerraldia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.
Pandemiatzat jotzen da mundu osoko kasu kopuruaren igoera nabarmena, birus ezezagunak abian jartzen direlako. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
Kanadako ekonomia aditu talde batek zenbaki hotzetatik kalkulatu du hegazti gripearen pandemia batek eragingo lituzkeen kalteak. Berria - Harian 2005-08-26
Siberiatik Europako hegoaldera negua pasatzera doazen hegaztiak gripearen bektore izatea litekeena dela dio OMEk, eta milioika pertsona hil ditzakeen pandemiaren atarian gaudela. Berria - Harian 2005-08-26
Pandemia bibliko bat bailitzan, ehun eta hamabost trafiko-isun jaso ditu etxean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 115. orr.
Pandemia beldur horiek gainetik kentzeko eta gaixotasuna nola kutsatzen den jakiteko, epidemiologo onen falta sumatzen duela nabarmendu zuen. Berria - Harian 2006-02-16
Aspalditik badaki pandemia arriskua dagoela, baina zalantzak ditu arrazoiak zehazterakoan. Berria - Euskal Herria 2006-02-17
· Ez dago jakiterik zenbat jende hilko den gripe pandemia gertatzen bada. Berria - Harian 2005-10-14
gripe pandemia (4); gripearen pandemia (4); pandemia arriskua (3); pandemia eragin (6); pandemia gertatuz gero (5); pandemia gertatzeko arriskua (3); pandemia saihesteko (5)
pandemiarako prestatzeko (3)
Algaren pandemoniuma? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.
Elkar suntsituz lurbiratik desagertzean, beraien egintza zen pandemoniun batetik askatu zuten mundua eta amaiera zoriontsua lortu zuten, beraientzat izan ezik, beste guztientzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.
Zintzur karranka ematen zuen musika aditzen zen, mutiko isiotuak higiarazten zuen panderetaren xirri-xarrak suge-ozenaren ezpalen karkara zinominokatzen zuela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 139. orr.
Zabor-poltsa baten ondoan zegoen, metro erdiko koadro baten barruan, pandereta puskatu baten gainean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 80. orr.
Tranpolina deitzen dio musika tresna hauetako bati eta honetan datza: pandereta handi bat, bere barruan kortxozko bola batzuk dituena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.
Arruabarrena etxegileak bazeukan seme bat panderista, eta maite zuen trikitixa. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 44. orr.
Sakabik Egañazpi hartzen duelarik lagun hasten da trikiti munduan panderistaren izena soinujolearen ondoan agertzen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 42. orr.
Kantabriako panderista gazteen ordezkari nagusiak bilakatu dira Soltxu eta Miriam, galtzear zegoen tradizio baten oinordeko. Berria - Kultura 2004-11-28
Morroi batek panderoa jotzeari ekin ziolarik, Morgiana ikusgarri aritu zen dantzan, han zeuden guztiak zoratzeko moduan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 111. orr.
Farfailez jantzitako eta itxura tristeko bi soinulari ari dira arrabita eta panderoa jotzen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.
Kantariak aurrean, musikariak atzean, neskatxak tartean, panderoa joz. Elizen arteko biblia Sal 68,26
Afeminatuen sinbolotzat hartzen zuten panderoa, Zibelesen apaiz maritxuek erabiltzen zutelako. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.
Txanponek dantzarien zinbalak jotzean sortzen zuten soinuarekin nahasten ziren oraindik ere dutara eta panderoen azken marmarrak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.
Bi lagun motor gainean, soinu, pandero eta guzti. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 44. orr.
Gazte aldra asko joan ohi dira bidean soinu joten, dultzaina, pandero, atabal, hauspo soinu eta honakoekaz, ikotika eta ujuka zoro-zororik. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 11. orr.
Pantxikak bazituen panderoa jotzen zuten beste bi ahizpa ere, Martzelina eta Juliana. lagunak, panderoa jotzeaz gain, kantatu ere egin behar du. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 32. orr.
Elgetakoa, Jexux Beoterekin batera pandero jotzen aritzen zena! Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 126. orr.
Pandero joten etxean bertan hasi nintzan, txarri-afarietan eta halan, panderorik geunkanean. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 26. orr.
Serafinek ere, etxeko emakume bat ibiltzen zuen lagun panderoarekin kantuan, Antoni arreba. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 33. orr.
Beren burua berotu egiten zuten eskuetako zinbalekin kriskitinak joz eta pandero moduko batzuk, daire izenekoak, hatz puntaz astinduz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.
Pandero politinbrikoaren eta pandero multitinbrikoaren asmatzailea eta fabrikatzailea da. Berria - Kultura 2004-06-09
Gogor tematu ziren Ximon eta Jexux nire pandero-zaletasuna sustatzen, baina haien lanak ez zuen ondorenik ekarri. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 127. orr.
Olerkaria gitarra-jole, argentinarra abeslari, eta Julen pandero-astintzaile, lurreko arlote txirulariaren noizbehinkako laguntzaz. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 85. orr.
Lehen bakarrik ibiltzen ginen, orain berriz panderoarekin beti. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 31. orr.
Besta giroa izan zen nagusi, trikitilari eta pandero joleen laguntzari esker. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Kepa Arrizabalagak hamabosten bat urte egingo zituan Rufino Arrolaren panderojole, 1977 ingurutik 1992ra arte. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 17. orr.
Pieza berriak ere sortzen zituen, eta bere emaztea, Juliana Esnaola "Muxillo" panderojole zuela, herriz herri eta auzoz auzo ibiltzen zen soinua jotzen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 13. orr.
Txistulariak, trikitilari eta pandero jotzaileak... Berria - Kultura 2004-11-13
Kataolatzak erromeriaz erromeria Juliana Zubizarreta pandero jotzailea izan zuen lagun sarritan. Berria - Kultura 2004-09-08
Tarteka garaje batean elkartzen ziren Jexux eta Ximon, soinu-jotzailea eta pandero-jotzailea, garai bateko erromerietan ikasitako piezak jotzeko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 126. orr.
Carlo Rizzo pandero jotzaile italiarra ekainean izan zen Euskal Herrian, orduan ere Trikiti Elkarteak gonbidaturik. Berria - Kultura 2004-11-23
pandero joten (3); pandero jotzaile (5); pandero jotzailea (10); pandero jotzaileak (16)
panderoa jotzen (13)
-Gu karrera egitera hona etorri aurretik [...] hiritik zerbait berria zetorrela esaten hasi zituan gu baino zaharragoak ziren pandilak! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.
-Latzíro pandotzen nuen erizainekin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 122. orr.
Antzerako oinarria eman zion Egiptoko "Inperio Berriak" eliza panegipziakoari Amon Ra-ren apaiz nagusiaren pean Tebasen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.
Eta, noiz eta biharamuneko hil-elizkizunetan gure aita izan zenaren panegirikoa egin baitzuen, heroitzat eta saindutzat hartu zuen hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 378. orr.
'Minbizia' esaten ez den bezala; 'gaitz larri bat' omen da; 'luzaroan gaitz mingarri baten aurka egin zuen borroka', idazten dute kazetariek minbiziak eraman duenaren panegirikoan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 43. orr.
Ikus Plinioren Panegirikoa. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 361. orr.
Helendar izena, esango du Isokratesek Panegirikoan, ez dagokio jatorriari, jiteari baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.
Are, komunitatearen balio kultural-moralen transmisioa lot liteke odolarekin, eta odolaren panegiriko bat kantatu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.
R. de Maeztu-k, Unamuno-ren Lore Jokoetako diskurtsoaren iruzkin panegirikoan, beste hauxe adierazten duela, [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 110. orr.
Konstantinoren panegirista batek esaten dio enperadore horri: [...]. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.
Eta, hala ere, estatu unibertsal hauen errealitatea oso desberdina zen Elio Aristidesi eta hainbat garai eta girotako beste panegiristei aurkezten zieten gainazal distiratsuaren aldean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.
Despatxua altuera ertaineko panelez banatuta zegoen, eta hosto mamitsu eta berde argiko bi landarek apaintzen zuten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.
Panel atedunak, baina, desplazatu daitezke agertokian zehar eta zubi-lan sinboliko interesgarria betetzen dute mugimenduaren eta interpretazioaren artean. Berria - Kultura 2004-11-07
Panel aglomeratuz egindako ate sinple eta dekorazio-konplexurik gabekoaren leihakumetik Josebak ia ezin zituen ikusi bezeroak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 34. orr.
Gela modernoa zen, formikazko panel zuri asko zituena, kolore bereko lanparak ere ugari -globo formakoak, esango nuke-; nasaia eta aseptikoa, oker ez banago. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.
Salmahaiaren atzealdean, panel osoa hartuz, eta baita ezkerraldean eta dendaren hondarrean ere, beste ispilu batzuek argitasun aintzirak eratzen zituzten marmolezko plaken artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.
Ate erraldoi bat, haritzezko armazoi batek eutsitako panelekin, presondegiko atalagaz eta ziudadelako sarrailekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.
Gela hauetan zokaloaren gainean pintura beltzarekin moldatu eta bukatu behar dira panelak, tartean triangelu batzuk sartuz okrez edo bermiloiez. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.
Langeten altuera ateko panelen hiruren batekoa izango da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.
Kolomen ordez, adibidez, kanabera luzeak jartzen dira, frontoien ordez panelak hosto kiribil eta bolutekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3390. orr.
[Ur ontziaren] ezpain haietan ere baziren irudi zizelkatuak, panel koadratuetan, ez biribiletan. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,31
Honela zeuden eginak orgak: marko batzuk eutsirik, panelak zituzten; [...]. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,28
Markoen arteko paneletan zizelkaturik lehoiak, idiak eta hegadun izakiak. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,29
Arbelarena ez zen ordurako negozio ona; panel elektrikoak izan ziren garai batean alor emankorra, baina bakelitak aurrena eta plastikoak gero eman zioten errematea. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 83. orr.
Aitak leihoak iluntzeko panelak konpondu zituen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 37. orr.
Milaka panel holografikorekin egindako pieza da, eta besteak izpiak ur-lurrun errezel batean proiektatzen zituen. Berria - Kultura 2004-08-11
Ruche jaunaren itxura sinesgogorra ikusirik, fatxadak 240 panel zituela esan zion beltxaranak, eta panel bakoitzak ehundik gora irekidura zituela, orobat. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.
Makal-zurezko panel mehe batean margotu zuen Da Vincik [...] munduan den irririk ezagunenetakoa, Giocondarena, eta panel mehe horren egoera uste zuten baino okerragoa dela adierazi dute aztertu duten adituek. Berria - Kultura 2004-04-28
Zortzi gris lana beha daiteke Guggenheimen, beira esmalteztatutako zortzi panel. Berria - Kultura 2004-06-22
Segurtasun sistema aldatua zeukaten eta, lehengo atezain automatikoaren tokian, zeinek bizilagunekin hitz egiten uzten zuen, zenbaki eta letradun panel bat bakarrik ikusten zen orain, mikrofonorik gabea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 202. orr.
Produkzio-kurben panel handiak, lauhileko langilerik onenen argazkiak eta kontsignez beteriko iragarkiak hormetatik kendu eta apenas aldatu zuten ezer lantegi nagusian. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 31. orr.
Camden Towneko metro irteeraraino jo zuen eta berriro gelditu zen alde hartako mapa zuen panelaren aurrean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 213. orr.
Ugalderen lana eta bizitza biltzen zituzten panelak jarri zituzten hitzaldi aretoko atarian. Berria - Euskal Herria 2004-11-12
-Nora goaz hemendik? -galdetu zuen bat-batean Lucyk autobideko paneletarantz begiratuz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 253. orr.
Kortxozko panel handi bat zuen bulegoko horma batean eta haraino inguratu zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 31. orr.
Panel batean erakusten zituen soldadoak kasernara joaiten bozkariotan, eta beste panelean judu sudur makur bat, fraide tripahandi bat eta apez jantzi zaharkitu bat herrestan zihoazenak kanpalekura. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.
Panel publizitario erraldoi eta koloretsuak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 24. orr.
Panel eskerga horretan argazkiak, eskemak eta grafikoak, mapak eta han-hemendik harturiko ebakinak eta prentsa orri moztuak zeuden txintxetaz josita. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 31. orr.
Beste edozein hiritan ere ikusten diren publizitatea jartzeko panel handi horietako batean soldadu errusiarra eta amerikarra daude, alde banatan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 334. orr.
Hegaldien panel argitsuei begira. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 23. orr.
Halere, kartel eta panel ugari jarri ditugu inor galdu ez dadin». Berria - Kirola 2004-07-15
Hor dauden panel tematikoek azaltzen dute Burdin Aroari buruzko ezaugarri nagusienak. Herria 2002-10-03
Eguzki panelak zikin-zikin eginda izan dituzte behin baino gehiagotan hauts ekaitz bortitzen ondorioz, eta bateriak agortuta. Berria - Gaiak 2006-01-03
Hozte paneletako batek hainbeste ur isuri zuen labearen barruan, ezen hondakin geruza hoztu egin zuen. Berria - Ekonomia 2004-07-16
Sarrerako stickerren bidez Kim Hiorthoy-k egindako horma panela eta lurrean ikusleak hartzeko dauden posterrak (jadanik ezin dira hartu irailera arte ez iristearen beldurrez) kaleko artearen desaktibazioa eta debaldeko artearen inguruko hausnarketa egiten du. Berria - Kultura 2004-07-09
Egunetik egunera handituz doan argazki paneletik bere argazkia kenduko dik Inak, txaloen artean, eta afaltzera joango dituk gero, Herrikora. Jokin Muņoz «Bizia lo», 2003 - 120. orr.
Bennik Berlusconiren kanpainako irudi panelak ikusten zituen autotik, ehun metrotik ehun metrora. Berria - Harian 2006-04-09
Mezara joan nintzen azkenean, gertaera batek bultzatuta: haritzak moztu eta iragarki-panel handi bat ipini zuten. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 61. orr.
Faroen argi-zipriztinak zuhaitzetan, etxeetan, publizitate-paneletan eta telegrafo-zutoinetan barreiaturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.
panel handi bat (3)
eguzki panelak (3); iluntzeko panelak (6); iluntzeko panelak kentzen (3)
Haatik, intrahistoria horrek -panteista edo panenteista-, zerbait mistiko teologiko narbarmena du (Paz en la guerra-n jada), historiaren filosofia krausista guztiak legez bestalde, edo krausismo osoak hobe, eta azken batean berdin Unamuno osoak, periodo positibista barne. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.
Errusiak huts egin zuen herri hauen gidaritza zertzen ildo panortodoxoan zein paneslaviarrean, nahiz eta orain errusiar erregimen pankomunista ezarri den horietako batzuen gainean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.
Zergatik paneslavismoak eta panortodoxiak balio izan zioten hain gutxi Errusiari herri horiekiko harremanetan, beroriei oso laguntza eraginkorra eman baldin bazien otomandarren sareetatik libratzeko borroketan? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.
Batzuek [...] hain gertagaiztzat jotzen dute Lurrean bizia agertu izana, ezen nahiago baitute, erdi olgetan erdi benetan, panespermia moduko bat aipatu: bizi-hazi batzuk iritsiko ziren Lurrera, gurea baino zibilizazio garatuago batek planeta urrun batetik igorririko espaziontzi batean! Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 36. orr.
Badago Europako musulmanak politikoki elkartzeko ekimenik, musulman paneuroparrek osatua? Berria - Mundua 2004-06-18
Errege honek Eufratesen dagoen Karkemis-en gobernatu zuen, K.a. hamalaugarren mendean, pirata akeoak panfiliar kostarekin lehen kontaktuak zertzen ari ziren garaian gutxi gorabehera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 275. orr.
Maizegi, kapitalismoari, merkatu ekonomiari eta merkatuari oro har egiten zaion kritika, sinplea, erabat ñabardurarik gabea, eslogan errazetakoa, are sasi-panfletarioa bilakatu da (hitzaren zentzu txarrenean). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 98. orr.
Nik hemen, genero panfletarioaren apologia egin nahi dut, garbi asko utzita zer den niretzat benetako panfletoa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.
Ukitu panfletarioa ere badute hastapenetako poema batzuek. Berria - Kultura 2006-01-05
Oso garai panfletarioa zen, bildots bat behar zen sakrifikatzeko eta ni aukeratu ninduten. Berria - Kultura 2004-12-01
Panfletarismo etniko eta kulturalari ihes egiten diozula esaten da... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 310. orr.
Kapitalismoak (eta hitz hau panfleteroegia zaizuen irakurleoi, nahi baduzue 'gure ekonomiaren garapenak' idatziko dut) hondatu du koherentziaren balorea gure artean Pako Aristi «Note book», 2005 - 55. orr.
Agintea probokatzeko erabiltzen den pieza literarioa da panfletoa; irakurleari atsegina emateko ere sortzen den idazkia, ironia fina erabiliz, irudimen sinbolikoa baliatuz. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.
Bada kontu honi buruz beste ikuspegi bat ere, Pablo Lafarguerena, eta 1880ko Le droit á la paresse haren panfletoan oinarri duena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 111. orr.
Eragin handikoa izan zen, halaber, 1944an Beveridge-k argitaratu zuen Full Employment in a Free Society panfletu keynesianoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.
Alde batetik gaztelaniaz eta bestetik euskaraz irakurtzen zen panfleto haietan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 354. orr.
Panfleto soilean geratu gabe hori guztia adieraztea ez zen lan makala. Berria - Kultura 2006-04-19
Panfletoek zein pintadek arrazoi zuten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.
Pentsatzea ere delitu zen garaian, panfleto batzuk aldean zeramatzala eta, kartzelan sartu zuten. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 90. orr.
Haren senarra sarritan ikusia nuen unibertsitateko janlekuan panfletoak banatzen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 27. orr.
Bilera gelan sartu orduko, panfletoak bota zituzten eta oihuka hasi ziren hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren alde. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
Manifestuak, panfletoak kaleratzen dituzte. Berria - Kultura 2006-01-03
Ordurako zerua bonba-hegazkinen zurrumurru astunak harturik zegoen, eta haietatik kulunka leunez jaisten ziren panfleto horiak airean, honelako ziri-bertso espantagarriak mandatu: [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.
Panfleto asko ez dago irakurri ere egiterik: ideologiaz gainzamatuta datoz, substantibo bakoitzeko hiruna adjektibo pilatzen da eta akats ortografiko ugari dauzkate. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.
Latineko irakasleak, Blas Mendibe hark, bere kongregazioaren panfletoak multikopiatzeko hartzen gintuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.
Aspirinaren propietate mirakulosoez edo Bisolvon Compositumaren onurez panfletoak idazten ote dituen nago. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.
Liburu hau panfleto bat da. Herria 2004-07-08
Hamazazpigarren mendetik hemezortzigarrenera igarotzerakoan zertu zen panfleto-gerrak -Swiftek "Liburuen gudua" deitu zuenak, bertan lehiakideek "antzinakoen" eta "modernoen" meritu erlatiboen arazoa eztabaidatzen zutelarik- haizeak zein aldetatik jotzen zuen erakutsi zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 292. orr.
Sukar irultzaileak kiskalita, ordutik aurrera alderdi "patriotikoko" panfleto-egile eta suspertzaile handiena egin zen Jean-Baptiste Cloots. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.
Sekulako zartada eman zidan, esate baterako, sinadurarik batere ez zeraman panfleto-gai labur haietako bat irakurtzeak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 196. orr.
Hara zer den "sindikatu amarillua" Azkoitian 1920an ateratako greba panfleto baten arabera. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 45. orr.
ustezko panfleto terroristaren (3)
-Hau ez da Fakultateko panfletotxoa, hau moda-aldizkari bat da -erasokor orain Jefea-, eta gure publikoa ez dira jipi progreak, ezta sasiletrauak ere... Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 153. orr.
Biharamunean arratseko bederatzietan bus estazioan nago: 70 kordoba ordaindu dut Managuatik El Ramara autobusa, 120 kordoba El Ramatik Bluefieldsera panga. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Autobusetik salto egin eta pangetara korrika joan gara denak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Egurrezko moilatik pangara sartu eta ibaian behera goaz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Gure panga jendez eta poltsaz beterik doa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Pangrama dute izena holako esaldiok, eta ahalik laburren izatean datza horien interesa. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 218. orr.
Dela ahalik letra gutxien erabiltzea pangrama bat idazteko, dela hitz monobokaliko luzeena bilatzea, dela palindromo edo tautograma luzeena osatzea, dela hitzezko elur pilota mardulena egitea... norgehiagoka batean ariko bagina bezala. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 219. orr.
Pasok Mugimendu Sozialista Panhelenikoak Greziako Gobernuaren giderrak Demokrazia Berria alderdi kontserbadorearen eskuetan utzi beharko ditu. Berria - Mundua 2004-03-09
Espainolez mintzo diren arraza ezberdin guztiekin [...] panhispanismo bat osatu ahal izateko. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 131. orr.
"Sobre el criollismo" artikuluan, panhispanismoaren apostolutzan sartua honezkero, espainolak nola ez duen gaztelania estriktoa izan behar, baizik herri (alde) ezberdinen espresio ezberdina [...] eskualde hispanoamerikarrei zabaltzen zaie. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 133. orr.
Amerika krioloa bere ideia panhispanistan biltzeko, garrantzi guztia hizkuntzari eta hizkuntzari bakarrik eman beharra zeukala, arraza diferentziak-eta gutxietsiz edo zabartuz. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 134. orr.
Garratoinak ihes atera dira, tropan, jauzika, urbideetan itoak ez izaiteko, beldurturik, panikaturik, zaintzale gaixo hari sekulako izialdura emanez; zer irria! Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 67. orr.
Uste dut benetan beldurrak, panikoak bultzatzen ninduela ehiza basati hartara, babesleku batetik bestera, hara eta hona... Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 224. orr.
Bere laguntzarekin panikoa menderatzea lortu dut. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 457. orr.
Zigorra larrialdi-irteera bat dun, eta hara joaten gaitun itsu-itsuan, jendartean panikoa zabaltzen denean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.
Orain, filmaturiko guztia montatzen hasten naizenean orduan bai, orduan sartzen zait panikoa. Berria - Kultura 2004-09-18
Antsietateak panikora eraman zuen, bakardadeari beldur itzela zion. Berria - Kultura 2004-07-03
Berrogei urteek hainbesteko panikoa ematen badizute, zure buruaz beste egin eta kito. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.
Stanley albotik pasatu zaionean aurpegian beldurra islatu zaio, panikozko begirada betean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 196. orr.
Guztiarekin ere, beldur itzela sentitu du, paniko atake bat, zehatzago esanda. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 27. orr.
Euforia eta paniko zikloen iraupena, grosso modo, jendeak bere azken hondamendia ahazteko behar duen denbora aldiaren araberakoa izan da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.
Eta beldurra bi hegitakoa zen: baztertua izateko izua eta ahantzia izateko lotsa panikoa. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 37. orr.
Uler dezagun Federikoren italiar-erromatar estatuaren esanahi osoa: panitaliar jaurgo ahaltsua, denbora labur batez estatu batean elementu germaniar, erromatar eta Ekialdekoak bildu zituena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.
Pankartak altxatzen zituzten "GORA GRYFFINDOR!" edo "KOPA LEHOIENTZAT!" bezalako esloganekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 248. orr.
Bazen, omen, plankarta bat hauxe ziona: Petrolakia nahi balinbaduzue etor Galiziara. Herria 2003-02-20
Manifestariek Bushen politikaren aurkako pankartak erakutsi zituzten. Berria - Gaiak 2004-07-15
Buruko pankartak, ELA, LAB, ESK, USO, UTL eta UGT sindikatuek babestuta, «negoziazioa eta bidezko ituna» aldarrikatu zituen. Berria - Ekonomia 2004-03-07
Halako batean, ordea, bi mutilak goitik behera irristatu, jendarmeei pankarta kentzea lortu eta airean zabaldu zutelarik, "Amnistia" irakurri ahal izan nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 361. orr.
Laster hasi gara borroka-garai zaharrez hitz egiten: eragozpen-eskutitz kolektiboaren urteez [...], pankarta erraldoi hura garabi hartatik zintzilikatu genuenekoaz... Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 87. orr.
Ia berrehun lagun bildu dira, hala ere, LABen pankartaren gibelean. Berria - Ekonomia 2006-03-19
Kontua da aurrera eta armonia onean goazela, pankarta erraldoi baten atzetik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 234. orr.
Estatubatuarren doilorkeriaren aurkako manifestazioak antolatzen dituzte, pankarta eta guzti. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 102. orr.
Manifestazioa dagoenean, adibidez, orduak eta orduak pasatzen ditu lagunekin pankartak egiten. Jokin Muņoz «Bizia lo», 2003 - 81. orr.
Hotzak uzkurturik, pankartaren makilan bermatu da. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 59. orr.
Bi mutil ikusi genituen eskalatzailez jantzita airean pankarta luze bati eusten ziotela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 361. orr.
Inoiz Zorionak aitte edo antzeko mezuko pankartaren bati eusten ere ikusi izan duk. Jokin Muņoz «Bizia lo», 2003 - 102. orr.
Hitzordua Hazparneko sartzean, "Hazparne" bide seinalean, 17:30ean, 217 pankartaren ondoan. Herria 2005-03-10
Herria iragartzen duen pankartak hitz hauek idatziak dauzka "Libertad para Euskal Herria”. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 196. orr.
Bertsolari hainbat aulki paratzen dira oholtza gainean, bizpahiru mikrofono eta, batzuetan, oihal bat edo pankarta bat izaten dute hondoan, lore batzuk agian bazterretan. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.
Sartu nintzen herriko plazan eta han zabalduta zegoen pankarta irakurri nuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 41. orr.
Lorontzietan pinu txikiak daude landaturik, eta balkoitik zintzilik Paz dioen pankarta karratua. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 27. orr.
Pankarta handi batek plazako paretan dio: "Ohore onena, garaipena". Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 142. orr.
Anderlecht auzoko hainbat lekutan arabieraz idatziriko pankartak daude. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 108. orr.
Sentsazio hura are nabarmenagoa egin zitzaion, pankarta zegoen toki ingurura hurreratu ahala. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 32. orr.
Berek, ordea, "UPVk egotzitako irakasleak" direla diote, eta urteotan jasandako errepresio eta injustiziak zehatz-mehatz kontatu dituzte pankarta-liburu batean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 139. orr.
· Gauza hintzen Lasarteko Krosaren ondoren hire ideiekin bat zetorren aldarrikapen pankarta ateratzeko, gero horrek hire babeslearekin arazoak sor bazitzakeen ere. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 111. orr.
Baina herrialde hau ez da bakarrik Erdi Aroko historien aztarna gaurko garaiaren giroa ere ageri da, estekikoki ez baldin bada garbiki, bereziki errepide pankartetan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 195. orr.
dioen pankarta (8); idatzia zuen pankarta (5); idatzita zuen pankarta (6)
pankarta bat atera (3); pankarta bat zabaldu (3); pankarta baten atzean (10); pankarta erakutsi (3); pankarta eraman (5); pankarta erraldoi (8); pankarta erraldoi bat (4); pankarta eskegi (3); pankarta eta guzti (4); pankarta eusten (3); pankarta handi (11); pankarta handi bat (6); pankarta hartu (5); pankarta jarri (5); pankarta nagusia (8); pankarta nagusiaren (5); pankarta ugari (4); pankarta zabaldu (12); pankarta zabaldu zuten (4); pankarta zeramaten (4); pankarta zintzilikatu (3)
zeraman pankarta (3); zioen pankarta (34); zioen pankarta bat (3)
kartelak eta pankartak (3); pankartak zabaldu (6); pankartak zabaldu zituzten (4); pankartak zeramatzaten (4); zioen pankartak (4)
zioen pankartarekin (4)
idatzia zuen pankartaren (3); leloa zuen pankartaren (7); pankartaren atzean (46); pankartaren atzetik (5); pankartaren aurretik (4); pankartaren bat (3); pankartaren gibelean (4); zioen pankartaren atzean (15)
idatzia zuen pankartari (6); pankartari eusten (24); pankartari eutsiz (10); pankartari helduta (3); zioen pankartari (11); zioen pankartari eutsiz (3)
pankarten atzean (4)
Zenbait jokalari gerturatu ziren aldarrikapena egiten ari zirenengana joan zitezela eskatuz, baina azkenean segurtasun zaintzaileak atera ziren, eta pankartadunak eraman zituzten. Berria - Kirola 2004-03-07
Atariko pankartatzar batek ohartarazten zuen protestaz. Berria - Harian 2005-04-09
Behiak txerriari aitortu zion berriz ere arazoak zituztela «hor goian pankartatzar hori zabaltzeko». Berria - Euskal Herria 2004-06-25
Errusiak huts egin zuen herri hauen gidaritza zertzen ildo panortodoxoan zein paneslaviarrean, nahiz eta orain errusiar erregimen pankomunista ezarri den horietako batzuen gainean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.
Hesteetatik kanpo duodenoaren ondoan dagoen organo txiki bat da pankrea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Ribadullari, jasan zituen kolpeen ondorioz, pankrea handituta duela diagnostikatu diote Basurtuko ospitalean. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
1996an pankrea lehertu zitzaionetik, Martynen osasun arazoak areagotzen joan dira urtetik urtera. Berria - Kultura 2004-05-13
Fibrosi kistikoa, berriz, arnas aparatuari, pankreari eta izerdi guruinei erasaten dien gaitza da. Berria - Gaiak 2004-11-02
Digestioan parte hartzen duten entzima gehienek ingurune azidoan lan egiten ez dutenez, pankreako jariakin bat injektatzen zaio lehenik janari likidotuari, neutralizatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Pankreako zelulek intsulina jariatzen dute. Berria - Gaiak 2004-10-01
Pankrean intsulina sortzen dituzten zelulak babesteko proteina bat da gaixoei txertatzen zaiena. Berria - Gaiak 2004-12-14
Pankrea-urin kantitatea 0,7 litro ingurura iristen da egunean, eta entzima asko ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Ezin digerituzko hondakinak, heste-paretetako zaborrak, behazun eta pankrea-urin hondarrak eta hestean bizi diren bakterio pila edukitzen ditu heste meharraren azken muturretik heste lodira igarotzen den gaiak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.
3.600 gibel-transplantetik gora, 665 pankrea-transplante, 127 birika-transplante eta 125 bihotz- eta birika-transplante. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.
Ordu pare baten buruan, urin pankreatikoek gose atzeraezina iragartzen zioten, ordea. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 63. orr.
Zelula pankreatikoek intsulina ekoizten dute. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 114. orr.
Zelula amak zelula pankreatiko bihurtuko dituzte, gaixoari txertatu ondoren intsulina sor dezaten. Berria - Gaiak 2004-11-30
zelula pankreatiko (4); zelula pankreatiko bihurtuko (3)
Hitz batez, balegoke hizkuntza aztertzea pankroniaren ikuspegitik? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 128. orr.
Pankroniaren ikuspuntutik uler daitekeen gertaera jakinak ez luke tokirik izan behar hizkuntzan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 128. orr.
pankroniaren ikuspuntutik (3)
Lege horiek hatsapen orokorrak dira, gertaera zehatzak gertatu ala ez; gertaera jakin eta ukigarriez hitz egiten hasi bezain laister, ez dago jada ikuspegi pankronikorik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 128. orr.
Ikuspegi pankronikoak inoiz ez ditu bere baitan hartzen hizkuntzaren gertaera partikularrak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 129. orr.
Kartieretan eta oraino bertze gune batzuetan, pano zabal batzu eraikiak dira, afixa hor ezartzeko. Herria 2004-07-29
Gaur Eliza aintzineko pano elektroniko hortan ez da ahamenik ere ikusten Euskaraz idatzirik. Herria 2004-01-01
Lau pano handitan erakutsiak dira hiriko kartak, ibilgailuen mugimenduak, ingurumena, ekonomia garapena besteak beste. Herria 2004-12-02
Argibide pano batzuetan idatziak dira nun zonbat denbora uzten ahal den bere autoa. Herria 2003-01-14
Brontzezkoak ziren haien panopliak, brontzezkoak etxeak eta brontzez goldatzen zuten lurra (artean ez baitzen burdina ilunik). Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.
Hots, armategi genetiko oso bat, estu lotua, uste izateko zenez, zelulen erdibitzea haien desberdintzearekin loturik zehazki erregulatzen duten geneen panopliarekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 99. orr.
Baina panoplia guztia, jokoan dauden egituren hierarkia guztia, gene azpiratzaile bakarrak jartzen du martxan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 128. orr.
Eraketez, positibotasunez, jakiteaz, jardute diskurtsiboez hitz egin duzu: hitzen panoplia oso bat, zuk harrotasunez euren berezitasuna eta euren ahalmen harrigarriak azpimarratzen dituzularik une oro. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 225. orr.
Bi mila urte barrukoek ere guri errukiz eta konmiserazioz begiratuko digutela, gure panoplia teknologiko zaharkituaren, gure uste barregarrien, gure kezka ulertezinen berri izatean. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 44. orr.
Ikuspegiak handik lerro biguneko panorama zabal bat hartzen du, berde bizi-bizikoa, harkaitz zorrotzik gabe, sasiarte ilunik gabe, gogortasunik eta basakeriarik gabe. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Beste batzuetan hori baino gogorragoa zen mendi-ibilialdion kontua: sekula ez txango lasai horietakorik, zeren Sandrok esaten baitzuen ezen, panoramen ikusmirarako, astia izango genuela berrogei urteetan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.
Oinez jarraitu baitu fantasmei buruz pentsatu bitartean, eta G letran baitago jadanik, panorama zabal bat mende hartzen duen gailurrean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 58. orr.
Ez dut uste dorretik ikusten den panorama hobetu duzula pentsatuko duenik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 321. orr.
Horregatik, opariak natura osoaren aurrean eta ikusmira eta panorama ederrena zuten mendi kaxkoetan eskaintzen eta ospatzen zituzten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.
Panoramaren hondo-hondoan behar du Veneziak, bero goriak eragindako lanbro errean kulunka. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.
Nobela honek letra garaikideen panorama errotik eraberritzen du, eta kritikak hori hala dela apalkiro baieztatu beste erremediorik ez du izanen. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.
Beasaingo institutuan, berriz, oso bestelako panorama aurkitu nuen, alderantzizkoa zehatzago esanda: gure irakasle guztiak laikoak ziren, oso-oso laikoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.
Euforia arte garaikidearen panoraman. Berria - Kultura 2006-02-12
Askoz txukunagoa zen panorama hasierako hartan, garbiagoa: "materia eta energia osoa izugarrizko dentsitatea zuen puntu batean kontzentraturik" zegoela dio entziklopediak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 59. orr.
Panorama zabal bezain heterogeneoarekin egiten dugu topo eremu horretan: Edinburgheko Programa Sendoa (D. Bloor, B. Barnes, D. Mackenzie, etab.), Laborategiko Ikasketak (B. Latour, S. Woolgar, K. Knorr-Cetina), Erlatibismoaren Programa Enpirikoa [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.
Emakume nahiz gizon izan, panorama iluna daukagu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 216. orr.
Panorama ederra aurkituko din gure ume gaixoak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 121. orr.
Ederra panorama! Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 192. orr.
Handik urte batzuetara, goitik behera aldatu zen panorama. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 55. orr.
Esan zioat, herrian zer panorama dagoen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 34. orr.
Baina ez bazegoen alternatiba hori, orduan panorama nahasgarria zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.
Izan ere, azken hilabetean belztu egin da panorama ekonomikoa. Berria - Ekonomia 2004-08-11
Euskal Herriko egungo panorama politikoan, joera fundamentalistak dira «arazo nagusia». Berria - Harian 2005-08-25
Gero, denborarekilan gauza horiek panoraman sartzen dira eta ezin baztertuzko bihurtzen. Berria - Euskal Herria 2004-02-05
panorama politiko (3); panorama politikoa (5)
Lehenengo argazkia naturako panoramika zabal bat izaten zen: mendi-zelaiak egunsentian, edo itsaso eta basamortuak, izadiaren eta haren sortzailearen handitasuna adierazteko. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 211. orr.
Nire eskuin aldean Istriako itsasoaren panoramika ederrak daude. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.
Amaitzeko beste panoramika zabal bat, ilunabarra ez bazen egunsentia oraingoan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.
Bazuen erakargarritasunik papar oparoak agerian uzten zuen panoramikak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.
Kamerak panoramika orokorra erakutsi zuen: Ibaetako parkea agertzen zen, unibertsitateak... eta belztutako eraikin bat, kea zeriola. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 64. orr.
Bideo kamera batekin pabiloien panoramika bat grabatzen bukatu orduko. Berria - Ekonomia 2006-03-10
Eta ondotik non ikusten dugun, goranzko panoramika batez, etxeetako leiho guztiak itxi egiten direla hurrenez hurren, harik eta kamera filmatzen ari den leihoko pertsianak ere, ukoz, tanpez, amorruz, bizkarra ematen dion arte. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 270. orr.
Panoramika bat, baina kameraren ordez pistola duela. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 185. orr.
Hasieran komeni da gaiaren panoramika orokorra eskaintzen duten liburu orokorrak irakurtzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 345. orr.
Ondorio gisa, XX. mendeko azken joeren panoramika laburra eskainiko dizuegu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 230. orr.
Gasteizko bi argazki panoramiko. Berria - Kultura 2004-05-07
Bat-batean, hantxe bukatu basoa, eta paisaiaren ikuspegi panoramikoa agertu zitzaien, harik eta, halako batean, tupustean, bideak Sena ibaiarekin topoz topo egiten zuen arte. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.
Eszena baten pertzepzioa, berriz, panoramikoa da beti, eszena horretako edozein puntu ikus daiteke (eta denbora guztian gordetzen dugu gogoan aukera hori). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.
Gure pertzepzioa [...] zerbaiten ikuspegi panoramikoa eskaintzen diguten puzzle baten piezen antzekoa da. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 176. orr.
Karrikaren bi aldeetan soako panoramiko bat bota zuen Mikelek. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 86. orr.
Pissarrok begi panoramikoa du, eta Cezanne, aldiz, margotutako motibora hurbiltzen da. Berria - Kultura 2006-03-01
Nire lagun batek ez daki nor diren bere seme-alabetako biren aitak, hain modu panoramikoan egiten zuen txortan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 81. orr.
Erroman ez zaiola nehori zilegi panormitarraren eta Paristarren iritzi bereko agertzea, eta alderantziz Pariseko unibertsitatean ere ez dela nehor haizu kontrako aburuaren aitzinatzera han gaindi. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 128. orr.
Bestaldera itzultzen da, ordea, panormitarra, Pariseko teologoen eskualdera, maizenik hauen liburuak baitituzte gure lagunek hartzen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 128. orr.
Zergatik paneslavismoak eta panortodoxiak balio izan zioten hain gutxi Errusiari herri horiekiko harremanetan, beroriei oso laguntza eraginkorra eman baldin bazien otomandarren sareetatik libratzeko borroketan? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.
Errusiak huts egin zuen herri hauen gidaritza zertzen ildo panortodoxoan zein paneslaviarrean, nahiz eta orain errusiar erregimen pankomunista ezarri den horietako batzuen gainean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.
Guk bai, gure zelai eta panpa guzietan, erran dezakegu esperientziaz eta ikusitik, nolako den euskalduna: badirela bai euskaldunak, egungo Argentina huntan. Herria 2005-07-07
Biharamunean, Baltasar Espinosak, galeriatik urak hartutako soroei begira, bere artean egin zuen panpa itsasoarekin parekatzen duen metafora ez zela, goiz hartan behinik behin, erabat faltsua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 193. orr.
Haien odolean iraun zirauten, zantzu ilun gisa, kalbinozalearen fanatismo gogorrak eta panparen sineskeriek. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.
Harengandik ihesi, Vigon itsasontzia hartu eta Panpan duen anaia Manoelengana doa. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 237. orr.
Orain urte asko, Ondarroako gizon bat Argentinako Panpako lurraldeetan zebilen bere behi-taldearekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.
Lehengo egunean El Eco del Sur-en albiste labur bat irakurri nuen Panpa-ko tigrillo-aren desagertzeaz: joan den mendetik gautxoek gupidarik gabe ehizatu dute, aziendaren babesaren aitzakiaz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 96. orr.
Arratsaldeko ordua zen eta panpa-haizea sartzen zen etxean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 221. orr.
Eta orduan, hiru urte eta bost hilabete bete nituenean, panpa!, eskola. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 7. orr.
Autoko bi ateen panpak entzun genituen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 36. orr.
Orai artio manifestaldiak ari ziren haren gaitzesteko, orai panpaka dira hasiak elgarren artean Chavez presidentaren kontrakoak eta haren aldekoak. Herria 2003-01-09
Gero, hasperen-korroka luze baten ondotik, bere logelako ateari panpaka hasi zitzaion, jo eta jo. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 176. orr.
Sutan atera nintzen haren etxetik, kanpoko atea panpaka itxiz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 224. orr.
Legarrezko bazterrari jarraikiz, ahal bezain urrun joan naiz arroketan barna, bihotza panpaka. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 147. orr.
Eta panpakada bortitz bat emanez, sukaldetik atera eta kalerako bidea hartu zuen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 123. orr.
Nihaur gauaz bezala, garaitu ezin itxura zeukan gizon puskak mundu hau utzi behar zuen, adioen banatzeko astirik gabe, tipus-tapasean, panpalahara lurrean hedailo, ebasle baten moldean jin herioarekin -baina zertan dabil polizia?- juntatzeko azkenean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 97. orr.
Brauki airatzen entseatu zen hontza, baina astunki lurrera panpalaharatu. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 125. orr.
Hiri isileko karriketan nenbilela, behin hegazkinez egin bidaia aspergarri batean gurutzatu anderearen soaren sakonak burua panpalaharatu zidan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 179. orr.
Edo koskoilak; edo koskabiloak; edo panpalinak; edo barrabilak; edo zintzilikarioak... herri idurimenak delako zorro pilotadun ale-bikoa izendatzeko asmatu dituen molde ugariak agortzeari emanez gero. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 260. orr.
Edo Potzolo zizare hori, oraingo aldiko, panpalinetatik harrapatzea eta bere ikerketaren nondik norakoen berri ematea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.
Tomasek eta Antxonek, harritzekoa, panpandoja bana zeukaten beso artean, ez oso urrun. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 154. orr.
Ez bat eta ez bi, jantzi isotermikoak arrapataka erantzi, eta, panpandojak bistan, saiotxo lesbiko ikusgarri bati ekin zioten, koreografia modu eztiagatik erleen dantza zirudiena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 103. orr.
Panpanoen gerizpera egon behar zuketen batuta baserritarrek, paseozaleen zain, eta ez zegoen inor. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 98. orr.
Hitz haiek liskarra ekarri zuten, zeren Manolo Txoriburuk, panparroi koldar, aspergarri horietako bat baitzen, Luluri kargu hartzea erabaki zuen, hark esandakoengatik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.
Lepoa panparroi gorantz begira duen nobleziako emakume adinean sartuaren indioilartasuna Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.
Nekatu nintzen beren panparroikeriez eta arrandiez, ez nuen beren gustu txarreko umore matxista aintzat hartu. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 19. orr.
-Mutil zintzoa, heziera onekoa, aldarte onekoa; norbaitek mesede bat egiten zionean, ez zion muturren aurrean karta-joko bat apurtzeko panparroikeria egiten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 146. orr.
On Camillo bezalako harroskiloen panparroikeriek ez gaituzte inondik ere beldurtzen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 144. orr.
Jakina, zu bezalako gazteak erdi panparrotuak ikusten ditugunean -orain, lehen ez bezala, gazteek gehiago edaten dute nagusiek baino-, eta milaka botila hustu dituztenean, galdetu beharko genioke gure buruari hori den egin daitekeen gauzarik egokiena euskararentzat. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 136. orr.
Ohoinek panpatu zuten bere jauntzi brodatu eta urre moltsa ebasteko. Herria 2005-11-10
Gogoratzen dut, bakarrik gelditzen nintzenean, gelan sartu eta panpinekin jolastuz asko hitz egiten nuela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 391. orr.
Joan zitzaion panpinekin eta autoekin jostatzeko adina, baina berak panpina handi batean aurkitzen du babesa, inoiz izan ez duen amaren ordezko egiteraino. Berria - Kultura 2004-03-27
Umetan kolore lilak eta apalak bortitzak baino atseginago nituelako, edo egun batean lehengusinaren panpina orrazten ausartu nintzelako. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 141. orr.
Olinpiak, ordea, trepeta mekaniko bat darama tripetan, Olinpia ez da panpina bat besterik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 96. orr.
Demba altxatu eta komoda gaineko panpinei begira jarri zen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 113. orr.
Barbie panpina lehertu zuten, eredu horrekin bat ez datozela adierazteko. Berria - Harian 2006-03-09
Maria panpina zen Alesentzat. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 91. orr.
Emakumeak kartoizko panpina zirudien bere kolorete biribil eta margo biziko soinekoaz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 57. orr.
'Panpinen etxea' filmaren grabaketa ekainean hasiko da. Berria - Kultura 2004-08-22
Telesaioko panpinei esker ikasi zituzten, hein batean, hizkuntza arrotzaren oinarriak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 186. orr.
Egun hartan, baina, panpina polit bat ekarri zuen, izeba Manolik urtemugan erregalatu ziona. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 43. orr.
Sex-shop batera joan eta panpina puzgarria erosi zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 51. orr.
Badira panpin abeslariak, negartiak, puzkertiak, kakatiak... Berria - Gaiak 2006-01-10
Espektroak ziren, alegiazko izakiak, nahita soilik agertzen ziren mamuak, panpina mekaniko malgukidunak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 78. orr.
Pilota batzuk erabiliz, metro eta erdi luzeko egurrezko panpina lodi batzuk bota behar ziren, silueta margotu batzuk, zehazki. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.
Bagoiaren zoru grisean zetzan gorpu hura ez zela gizon bat, trapuzko panpina bat baizik, izugarri ongi egina, hori bai. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 26. orr.
Nahiago dut kanpoan geratu eta elurrezko panpin bat egin Arnold Matthews bezalakoa. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.
Hasiak ziren kolpeka burukoekin, kuxinekin, pelutxezko panpinekin, horrekin guztiarekin. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 96. orr.
Ume bat balaz josia, lehenago ordea gora botaka aritu dira SSetako batzuk, panpina balitz bezala jolasean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.
Sutan zinen barrutik, zaplazteko bat joko zenidakeen gustura asko, sorbalda bietatik oratu eta trapuzko panpina bat bezala aurrera eta atzera astindu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 127. orr.
Ez zuen sortzaile berekoi baten panpina ahul merkea izan nahi. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 95. orr.
Txalo jo eta hau, txalo jo eta hura, horrela ohituta zeuden; panpinak bezala erabiltzen gintuzten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 128. orr.
Ez al nintzen bada ordurako konturatu agure maingua panpina gaizto bat besterik ez zela? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 32. orr.
Tau panpina bat baino ez da izan Maccabiren eskutan, eta Gershonek ezarritako doinuan dantzatu beharra izan du. Berria - Kirola 2006-04-29
Panpina hura, Ellen, aurrean zuen hizketan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.
Panpina hazi egin zen, eskolara joan, beste lagun batzuk egin zituen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 180. orr.
Batzuek "panpina" deitzen diote Susanari, baina oker, berak ez baitu panpinaren kaskarkeriarik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.
Panpinak leopardo larruzko bainujantzi ezin horterago bat zeraman, bi musu ezarri zikidan eta, ahots hanpatuz, [...]. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.
Agenterik gabe eta makilakada guztiak jasoko dituen panpinarik gabe... Berria - Kultura 2004-12-07
Gizon [...] profesionalaren emazte panpina, afariak apaintzen dituztenak, kremez eta masajeez eguneroko bizitza betetzen dutenak. Lourdes Oñederra «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 42. orr.
Alice-k gaztaina-koloreko ile iluna eta panpin aurpegi leuna zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 438. orr.
Irribarre egiten zuen bere panpin ahoarekin, begiak argi. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.
Perretxiko-orearen koloreko panpina-esku laburrak dilindan zituen alde banatan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 366. orr.
-Zertan habil?-nora hoa? faena erdian utzi behar al nauk? -protesta egin zuen Nano Zuriak, bere panpina-muturtxoa okertuz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 105. orr.
Farmazietako gorputz giharren eredu-panpina, gorriz tindatua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.
Ermita panpin-panpina jarria da. Herria 2003-06-19
panpina balitz bezala (3); panpina bat baino (3); panpina bat bezala (4); panpina bezala (5); panpina handi (3); panpina mekaniko (5); panpina ohol (3); panpina ohola (9); panpina orrazten (4); trapuzko panpina (11); trapuzko panpina bat (4); trapuzko panpina baten (4)
panpinak bezala (3)
Gogoratzen dut, bakarrik gelditzen nintzenean, gelan sartu eta panpinekin jolastuz asko hitz egiten nuela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 391. orr.
Joan zitzaion panpinekin eta autoekin jostatzeko adina, baina berak panpina handi batean aurkitzen du babesa, inoiz izan ez duen amaren ordezko egiteraino. Berria - Kultura 2004-03-27
Umetan kolore lilak eta apalak bortitzak baino atseginago nituelako, edo egun batean lehengusinaren panpina orrazten ausartu nintzelako. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 141. orr.
Olinpiak, ordea, trepeta mekaniko bat darama tripetan, Olinpia ez da panpina bat besterik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 96. orr.
Demba altxatu eta komoda gaineko panpinei begira jarri zen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 113. orr.
Barbie panpina lehertu zuten, eredu horrekin bat ez datozela adierazteko. Berria - Harian 2006-03-09
Maria panpina zen Alesentzat. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 91. orr.
Emakumeak kartoizko panpina zirudien bere kolorete biribil eta margo biziko soinekoaz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 57. orr.
'Panpinen etxea' filmaren grabaketa ekainean hasiko da. Berria - Kultura 2004-08-22
Telesaioko panpinei esker ikasi zituzten, hein batean, hizkuntza arrotzaren oinarriak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 186. orr.
Egun hartan, baina, panpina polit bat ekarri zuen, izeba Manolik urtemugan erregalatu ziona. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 43. orr.
Sex-shop batera joan eta panpina puzgarria erosi zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 51. orr.
Badira panpin abeslariak, negartiak, puzkertiak, kakatiak... Berria - Gaiak 2006-01-10
Espektroak ziren, alegiazko izakiak, nahita soilik agertzen ziren mamuak, panpina mekaniko malgukidunak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 78. orr.
Pilota batzuk erabiliz, metro eta erdi luzeko egurrezko panpina lodi batzuk bota behar ziren, silueta margotu batzuk, zehazki. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.
Bagoiaren zoru grisean zetzan gorpu hura ez zela gizon bat, trapuzko panpina bat baizik, izugarri ongi egina, hori bai. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 26. orr.
Nahiago dut kanpoan geratu eta elurrezko panpin bat egin Arnold Matthews bezalakoa. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.
Hasiak ziren kolpeka burukoekin, kuxinekin, pelutxezko panpinekin, horrekin guztiarekin. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 96. orr.
Ume bat balaz josia, lehenago ordea gora botaka aritu dira SSetako batzuk, panpina balitz bezala jolasean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.
Sutan zinen barrutik, zaplazteko bat joko zenidakeen gustura asko, sorbalda bietatik oratu eta trapuzko panpina bat bezala aurrera eta atzera astindu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 127. orr.
Ez zuen sortzaile berekoi baten panpina ahul merkea izan nahi. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 95. orr.
Txalo jo eta hau, txalo jo eta hura, horrela ohituta zeuden; panpinak bezala erabiltzen gintuzten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 128. orr.
Ez al nintzen bada ordurako konturatu agure maingua panpina gaizto bat besterik ez zela? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 32. orr.
Tau panpina bat baino ez da izan Maccabiren eskutan, eta Gershonek ezarritako doinuan dantzatu beharra izan du. Berria - Kirola 2006-04-29
Panpina hura, Ellen, aurrean zuen hizketan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.
Panpina hazi egin zen, eskolara joan, beste lagun batzuk egin zituen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 180. orr.
Batzuek "panpina" deitzen diote Susanari, baina oker, berak ez baitu panpinaren kaskarkeriarik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.
Panpinak leopardo larruzko bainujantzi ezin horterago bat zeraman, bi musu ezarri zikidan eta, ahots hanpatuz, [...]. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.
Agenterik gabe eta makilakada guztiak jasoko dituen panpinarik gabe... Berria - Kultura 2004-12-07
Gizon [...] profesionalaren emazte panpina, afariak apaintzen dituztenak, kremez eta masajeez eguneroko bizitza betetzen dutenak. Lourdes Oñederra «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 42. orr.
Alice-k gaztaina-koloreko ile iluna eta panpin aurpegi leuna zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 438. orr.
Irribarre egiten zuen bere panpin ahoarekin, begiak argi. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.
Perretxiko-orearen koloreko panpina-esku laburrak dilindan zituen alde banatan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 366. orr.
-Zertan habil?-nora hoa? faena erdian utzi behar al nauk? -protesta egin zuen Nano Zuriak, bere panpina-muturtxoa okertuz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 105. orr.
Farmazietako gorputz giharren eredu-panpina, gorriz tindatua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.
Ermita panpin-panpina jarria da. Herria 2003-06-19
panpina balitz bezala (3); panpina bat baino (3); panpina bat bezala (4); panpina bezala (5); panpina handi (3); panpina mekaniko (5); panpina ohol (3); panpina ohola (9); panpina orrazten (4); trapuzko panpina (11); trapuzko panpina bat (4); trapuzko panpina baten (4)
panpinak bezala (3)
Gehienek badakite herri hortako Etxauzearen berri: nola panpinatua den bere aspaldiko nortasuna ere zainduz aspaldiko jauregi zaharra eta zer bisitak dauzkan herritar eta kanpotiarretarik. Herria 2002-10-17
Lehen aldia nuen bakarka hitz egiten niola, Maruxa, eta nik behintzat masailak piper hautsez panpinatu izan balizkidate bezala egon behar nuen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 174. orr.
Lasai jesarriko naiz borreroak eta bere laguntzaileak bizargin adeitsuak legez panpinatuko nauten aulkian. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 160. orr.
Izan ere, horrela egiten du lan estereotipoak, pertsonak panpinduz; haiei barrua kendu eta hutsunea ideia-lastoekin edota ideia-trapuekin betez; pertsona odolki antropomorfo bihurtuz, irudi batekin esanda. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 55. orr.
Eserleku bakarreko aeromodeloa saldu, eta bi eserlekukoa erosi nuen, eserlekuetan panpinatxo bana ipintzen nuela. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 242. orr.
Txotxongilo saio bat egiten ari ziren, ezker-eskuin eskuetako hatz erakusle margotuak panpinatxotzat harturik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 258. orr.
Hor dago zure panpinatxoa eder-eder. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 110. orr.
-Hartu dezagun Thailandiako panpinatxo bat eta nik erdia ordainduko dut. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 31. orr.
Nire inguruan jarri ziren, jela hartu eta zehazki jabontzen hasi zitzaizkidan, nik utzi egiten nien, ume txiki batek bezala, haiek "panpintxo" eta "polit hori" esaten zidaten, eta astiro-astiro hasi ziren nire larru guztia zeharkatzen, igurzten, masaiatzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.
Lehen lerroko emazte panpox batek, urre eta zilarrezko bere girgileria ozenki inarrosiz, arrosa zimel bat aurtiki zion aurpegira. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 75. orr.
Hatsa zintzurrean trabatzeko moduko neska panpoxak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.
Zu bai neska panpoxa; esaten dizut bai, zu zarela onena. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 181. orr.
Gaurko antzezle panpox asko ere onddo hutsak dira, makilajea kenduta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 82. orr.
Norma Jeanen irudiko estralurtar panpox bat. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 192. orr.
Zer nahi duzu egitea, panpox horrek? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 29. orr.
-Rosario? -erantzun zidan noizbait- panpox hau hire bila etorrita, zertarako nahi duk hik atso zalamandrana hori? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 296. orr.
Aise barkatzen ahal zitzaion Edurne bezalako panpox loti bati. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.
Gasnak, ogi zakuak eta oilasko panpoxak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 43. orr.
Tadjikek eman zion lehen dirutzarekin Rivoli karrikako magasin panpox batean aratxe larruzko zapata zuri-beltzak erosi zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.
Akordatzen naiz [...] eguraldiari buruz hitzalditxo bat emango ote nien Goierriko herri panpox batetik, Zeraindik hain justu, deitu zidatenean sentitu nuen zirrara. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 151. orr.
Zahar etxeak bera ere zahartua dago, izanagatik ere kanpoz itxura panpoxa. Herria 2005-02-10
Afari denboran, Abelek, mahaiaren erdian ezarri zuen kutxa panpoxa. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 70. orr.
Cadinek panpox agertzeko gogoa ere izaten zuen batzuetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.
Igandeetan panpox samar jartzen dute, pittin bat, apenas. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.
emazte panpox (3)
neska panpoxa (3)
Alderantziz, esan behar izan diegu neska panpoxa batzuk geneuzkala zain eta ezin ginela luzatu. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 60. orr.
Aurkezle panpoxa batek [...] galdetzen zion, begiak larrituz, haien kolorea hobeto ikus zedin: “ez zaituzte maite! eta zergatik?”. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 452. orr.
Lerro bat koka sudurreratu nuela ematen zuen, hain nengoen nire neurritik aterea, eta panpoxa hark belauna ukitu zidan mahai azpitik argiak itzali bezain laster eta elkarri zirrika egon ginen denbora guztian. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 166. orr.
Cervino mendiaren, giza hiltzaile horren, piramide garai beldurgarria, eta Dent-Blanche, panpoxa munstrozko hori. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 277. orr.
Mirentxu panpoxa-panpoxa azaldu zen, kruasan egin berriekin. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 105. orr.
Lila edo amañilili lora horiek, sasoi inguru honetako beroalditxoari esker loratzen eta zabaltzen omen dira: panpoxa-panpoxa azaltzen dira amañililiok. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.
Saiatu nintzen, noski, baina ezin aurrera segitu, nire betiko argudio pansexualak ere baliorik gabe geratu ziren. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 142. orr.
Horrek ez du esan nahi psikoanalisi freudiarra pansexualista denik, ez baitu esaten guztia sexuala denik, baina bai esan nahi du psikoanalisi freudiarraren ikuspegi filogeniakoa (antropogenesia) zein ontogeniakoa (norbanakoaren garapena) sexualitatean oinarritzen dela. Berria - Harian 2006-05-06
Pansexualitatea da etorkizuna, lehenago desagertzen ez bagara espezie gisa, gure jatorrizko akatsengatik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 180. orr.
Oso buru argiko emakumea da, eskarmentu handikoa, eta, bere ustez, pansexualitatea da etorkizuneko sexualitatea. Berria - Kultura 2004-03-24
Hegazkinean pantaila bat dago Ameriken maparekin eta ikono mugikor batek seinalatzen du gure posizioa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 89. orr.
Pantailek lehendakariaren autoa erakusten zuten beti, Dallasko karriketan paseatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.
Pantailarik gabeko ordenagailua zen Power Mac G4 Cube izeneko tresna. Berria - Gaiak 2006-04-01
Telebista piztu nuen, arreta pantailan jarri eta nire pentsamenduen gurpila gelditzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.
Matrix-eko fotograma bat azaltzen da pantailan: Triniti, hegazti baten hegaldia antzeratzen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 78. orr.
Adi-adi sumatzen nuen aldika, begiak pantailan tinko, kliskaren bat egiteko besterik apartatu gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 70. orr.
Begiak pantailan josiak Irudi bat agertu zen pantailan. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 49. orr.
Pantailan ageri den emakumearen bizitasunak hunkitu nau. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 20. orr.
Pantailan izoztutako irudiaren gisan geratu zen, besoa pixka bat aurreratuta, begiak oinazeak itxita. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 142. orr.
Llumek irribarre egiten du pantailara begira. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 26. orr.
Pantailako letra bat bezala. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.
Pantaila-zolako tresna-barratik, leihoxka batek ohartarazi ninduen horraino idatzitako karaktere kopuruaz: 2734. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.
Pantailako laukiaren behe aldeak jo ninduen begietara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.
Baina begiak behin eta berriz igurtzi arren, hantxe jarraitzen du, aldatu gabe, pantailako mezuak. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 138. orr.
Pantailako ñirñirrak atzera begiratzera behartu du, eta Morfeok idazten jarraitu duela ikusten du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 46. orr.
Ordu batzuk lehenago Madame Beylek ere egin zuen antzera diapositiben pantailaren kordoiari tiratzeko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 118. orr.
Erevandik abiatu zen hegazkina Errusiako aire kontrolatzaileen pantailetatik desagertu zen 02:15ak inguruan.Telebista berrian, aldiz, jendeak benetakoa ematen zuen; bazirudien pantailatik irten eta eskua emango zigutela. Berria - Mundua 2006-05-04
Lehorraldi luzearen ondoren, badirudi aurki iritsiko direla pantailetara euskarazko film luze batzuk. ik pantailaratu. Berria - Harian 2005-05-17
Besaulki bigunak, moketa lodiak, zabaltzeko ordubete behar zuen oihala, hiru mastako ontzi baten bela nagusiaren pareko pantaila handia. 22.30tan The full monty filmea pantaila handian. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.
Baionako Herriko Etxeak pantaila erraldoia ezarriko du Lauga gelan, partida zuzenean ikusi ahal izateko. Berria - Kirola 2004-02-05
Badira amateurren filmak, etxe barruan, pantaila txikitxo batean, proiektatzen direnak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 167. orr.
Izena markatuta, trastearen memoriak zenbaki bat egotzi zuen pantaila argiztatu estura. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.
Batzuetan, Oroitzapen guztiak ezabatzea nahiko nuke, disko gogorra formateatzen denean bezalaxe [...] eta handik aurrera bizitza berri bat idatzi pantaila garbian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.
Ordenagailuaren pantaila urdinari begiratzen diozu, giltzak sarrailan ateratzen duen soinuari ez entzun eginez. Lourdes Oñederra «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 77. orr.
Kurtsoreari beheiti eginarazi nion pantaila berde minean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.
Barnean, kontratazio sala erraldoi bat, pantaila elektroniko handi baten argitan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 163. orr.
Ordenagailura hurbiltzen dira pixkana-pixkana, begiratu eta hantxe ikusten dute pantaila osoa hartzen duen irudia. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 169. orr.
Edozein pantaila eramangarritan azken ordu erdiko meteosat erretratu garbi gardena ikus zenezake. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 82. orr.
Seguru nago Hradeceko eskualdeko zuzendaritzan ospea eman ziona ikusi zuela berriz zeruan, seguru nago berriz pantaila urdin ezin handiago horretan pelikula bera ikusi zuela, telegrafista nola etzaten zen eta berak nola goratzen zion gona. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 64. orr.
Burmuineko pantailan, entrenamenduetan behin eta birritan errepikatutako guardi jarkerak eta beso-buruak ikusten saiatzen zen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 160. orr.
Zinemako pantailan zelda huts bat ageri denean bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.
Zinemako pantailak, adibidez, luminantzia jakin bat izango du, eta distira berbera izango du ikuslea lehenengo ilaran egon ala azkenekoan egon eserita. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.
Jende alai gehiegi agertzen da, alaitasunaren plusbalia arraro bat dago telebistako pantailan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 145. orr.
Gutun idaztea eten eta telebistako pantailan ageri zen gizonari so egin zion. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 147. orr.
Buruzagiak esku burdinaz trinko, Pariseko hegazkinetan sartzen filmatuak agertzen ziren telebistetako pantailetan. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 68. orr.
Jarraian iratzargailuko pantailari begiratu dio: hamaikak eta erdiak. Jokin Muņoz «Bizia lo», 2003 - 46. orr.
Izen-deiturak [...] lerro bat baizik ez ziren nire ordenagailuko pantailan antolatu beharreko paragrafoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.
Kurtsorea keinuka ari da ordenagailuko pantailan. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.
Ordenagailu bateko pantaila, teklatua... erdi urtuta baina hantxe zeuden. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 83. orr.
Nafarroako lehendakari Miguel Sanzen aurpegia agertu zen eszenatokiko pantailan. Berria - Euskal Herria 2004-01-11
Bere obsesio eta fantasia sexual guztiak 625 lerroko pantailaren bidez gauzatzen zituen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 15. orr.
Ez zen lodia, zabala baizik; 16/9ko pantaila batena zuen gorputz enborra. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.
· Kristal likidozko pantailak birziklatzeko programan. Berria - Gaiak 2004-11-26
Kristal likidoko pantailak egiteko erabiltzen den materiala. Berria - Gaiak 2004-05-15
Lehen kasuan pertsona jakin bat ikusten dugu telebistaren pantailan, ahaide bat bezain hurbila zaiguna. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 152. orr.
Gure irudi-iturburu nagusiek, liburuek, diapositibek edota telebistaren pantailak arras berdintzen dituzte irudien neurriak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.
Xoko batean zegoen telebistaren pantaila pizturik utzi zuten: aireontziaren bidaiaren berri ematen zuten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 47. orr.
Mahai gainean zenbait paper, eta aldamenean ordenagailuaren pantaila, modelo berri-berrikoa, telebista-aparatu bat bezain handi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.
Galderak egiten dizkion ispilu baten antza du idazle batentzat paper zuriak edo ordenagailuaren pantailak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.
Une horretan lauki bat agertu zaio ordenagailuaren pantailan: [...]. Pako Aristi «Note book», 2005 - 77. orr.
Joanaren telefonoaren pantailara iritsitako mezua: [...]. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 41. orr.
Horregatik esaten diogu, hain zuzen, pantaila-efektua pertzibitzen ditugun gauzen desestaltze horri, egiaz filmeko irudian horixe falta bada ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 164. orr.
Pantaila-zolako tresna-barratik, leihoxka batek ohartarazi ninduen horraino idatzitako karaktere kopuruaz: 2.734. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.
Pantaila bidezko harreman elektroniko hura nahikoa ez eta [...] hitzordu bat adostu zuten bi internautek Albertoren etxean egitekoa. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 116. orr.
Zinema pantaila bilakatua zen parabrisan, lurrunak eta erortzen ari zen elurrak sorturiko begitazioak besterik ez ziren izan ikusitako haiek guztiak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 201. orr.
Kaleetan ikusten diren telebista pantaila handiek ere hau Europa globalizatua dela diote. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 301. orr.
Telebista-pantaila baten aurrean lekuz aldatzen bagara, adibidez, ez da gure mugimenduak eragindako inolako perspektiba dinamikorik, inolako mugimendu paralaxiarik izango. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.
Billar-mahaia, esate baterako, ez dago berak gogoratzen zuen tokian, bideo pantailaren parez pare alegia, Bat-batean ohartzen da Morfeo kameraren beste aldean dagoela, ordenagailu pantaila baten aurreran, berari so. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 19. orr.
Eroritako bi airekoak radar pantailetatik desagertu zirela adierazi zen. Berria - Mundua 2004-08-26
Haren atzeko kontrol pantaila batean, tipo bizardun bat ikusten zen, farola batetik eskegita zegoela. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 50. orr.
Erakusketa: "Ua lenga, l'Occitan" eta "Euskal Herriko aurpegiak" ukipen pantaila. Herria 2004-03-25
· Erakusleihoan, plasma-pantailadun telebista handi batzuk zeuden, piztuta. ik pantailadun. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 225. orr.
Eta geltokiko buruaren bulegoan, argi elektrikoa bazegoen ere, metxa borobileko petrolio lanpara piztu nuen, pantaila berdearekiko lanpara. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 65. orr.
Iluntzean, brontzezko argimutil bat ipintzen zuten mahai gainean, oso dotorea, [...] nakarezko pantaila dotore askoa zeukana. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 46. orr.
Lanpara txiki portzelanazko pantaila zuriko bat zegoen mahai gainean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 119. orr.
Neska sartu eta nik nire soingainekoa ekarri eta sofan zabaldu nuen, pantaila berdeak argi goxoa ematen zuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 77. orr.
Hego Kalifornian lainoztatzeko poteek eta Connecticut ibarrean gasa-pantailek izotzak uztei kalte egiteko arriskua gutxitu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.
Pantaila egiten diote eguzkiari sumendietako hauts-pila handi horiek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.
Horrela erabilita, "demokrazia" terminoa ke-pantaila bat besterik ez zen askatasunaren eta berdintasunaren idealen arteko benetako gatazka ezkutatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 391. orr.
Horren errua «enpresa-pantailei» bota zion UEUko irakasleak: «Petrolioa saltzen duen multinazionalak Bahametako bandera ezarri zion Prestige-ri, baina herri horretara deituta, inork ez zuen beren jabeak nortzuk ziren esan nahi izan». Berria - Euskal Herria 2004-07-20
bideo pantaila (5); ordenagailuaren pantaila (5)
pantaila aurrean (16); pantaila baten aurrean (4); pantaila erraldoi (7); pantaila erraldoi bat (4); pantaila erraldoia (6); pantaila erraldoiak (3); pantaila erraldoian (5); pantaila handi (11); pantaila handi bat (3); pantaila handi batean (3); pantaila handia (3); pantaila handian (13); pantaila handira (4); pantaila osoa (6)
telebista pantaila (8); zinema pantaila (3)
agertu zen pantailan (6); atzeko pantailan (3); begiak pantailan (5); ordenagailuaren pantailan (7); ordenagailuko pantailan (4)
pantailan ageri (3); pantailan agertu (4); pantailan agertzen (6); pantailan ikusi (3); pantailan ikusten (5)
telebistako pantailan (6)
pantailara begira (5); pantailara begiratzen (3); pantailara ekarri (3)
Bizia kalean baitzegoen lehen, eta orain berriz, etxezuloko ziega pantalladunetan. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 179. orr.
Mahai bat erdian, goian pantailadun lanpara berde bat, eta mahaira eserita, lau lagun musean: hiru miliziano eta obispoa, bere gala guztiekin jantzita. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.
Maiatzaren 7an eta 8an 18 film labur pantailaratuko dira. Berria - Kultura 2004-04-27
Sute hau nahitara piztutakoa izan dela uste dute agintariek, zeren eta, bertan adingabekoei debekatutako filmak pantailaratzen baitziren. Berria - Mundua 2004-07-11
Telebista ikusi nahi eta Euskal Tedespista (beste izenez Euskal Txoribista) pantailaratzen zaigu aukeran ditugun kanalen artean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 171. orr.
Aitzpea Goenagarena ez da Atxagaren nobela pantailaratzeko lehen ekinaldia. Berria - Kultura 2006-01-27
Mendebalde osoaren lotsa pantailaratzen duen fotograma sorta krudela. Berria - Kultura 2006-02-22
Hiru urtean eginiko lanaren erakusgarri, hitzik gabeko bideo bat pantailaratu zuten. Berria - Euskal Herria 2006-04-16
Bizkaitarraren bizitza pantailaratuko dute. Berria - Kirola 2004-07-15
Eskuetan Voici Paris eta Nous Aussi agerkarien ale batzuk zeuzkala azaldu zen, eta Yvanen eta bion argazkiak, lehen planoan eginak guztiak, pantailaratu zituzten. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.
Hiru irudi "kolore-banatuak" lorturik, berak esaten zien bezala, irudi bakoitza zegokion filtroan barrena proiektatuz [...] bata bestearen gainean jarri eta baturik pantailaratu zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.
Splasheko komunean (17 West, seigarren abenidatik gertu), pixa egin ahala, buruaren parean jarritako pantailatxoei esker film pornografikoak ikusiz entreteni daiteke bat. Telefono mugikorra atera poltsatik eta pantailatxoan zenbaki bat bilatu ondoren botoia sakatu nuen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 31. orr.
Idazmakina elektrikoari leporatzen diot errua: lerroz lerro idazten duen horietakoa da eta iruditzen zait lerroa pantailatxoan ikusi, bi aldiz irakurri eta inprimatu ondoren ezin aldatzeak erritmo berezia ematen diela poemei. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 24. orr.
Nik bakar-bakarrik dakit, gero, furgonetara itzulitakoan, batere axolarik gabe ikusi dudala Adelaren bideoaren pantailaxkan ikusarazi didaten ilunabarraren errepikapen erridikulua. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 190. orr.
Pantalanaren ondoan arrantzale despistaturen baten ontzi txikia hondoratu da. Berria - Kirola 2006-01-25
Hango pantalanetik behera ere hainbat ontzi uretaratu dira. Berria - Kirola 2006-01-25
Jakintsuek "pantaloiak" esaten diete eta ezdeusek "frakak". Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 122. orr.
Ba, haiek erakusten duten gisan, oinak lurraren gainean landatuak ditugula, buruan pantasiari lekurik eman gabe. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.
Lubisek kapritxosoa zela esan izango zukeen, eta Teresak pantasi handia zeukala errepikatu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 149. orr.
Hari buruz hitz egiten zutenean, Ubanbek eta bere kideek beren esamolde haietako bat erabiltzen zuten: "pantasi handiko neska da". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 70. orr.
Gainerantzean, Nafarroako erriberan edo Errioxa aldean bazterrei begira ibiltzea aski da gauza batez konturatzeko: lurralde horietan ez darabilte gureetan adina pantasia. Berria - Kirola 2006-04-07
Arropetan ere antzematen zitzaion bere pantasi, fantasia hura. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 70. orr.
Gero hanketakoa ugaldu zenean, beltzak edo urdinak asteleguneko feri, tratu, bidaia eta abarretan; eta zuriak jai handitako pantasitzat. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 213. orr.
Horra hurritz andere maitalea, berriz ere amodio bila, urrezko belarritako luxanga polit horiek, bere pantasi guziarekin xuhur erakutsiz, beste lagun tuntun guziak lozorroan dauden bitartean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.
panteoi eder bat (3)
pantera beltzetako kide (3)
Holako txuritasun pantasiosa, ezjakinean irago ote zaio, menderik mende, gure arbasoen arimako begiari? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 93. orr.
Kristau erlijioak trepanaturiko panteismo light bat. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.
Teologian [Servet-ek] Tomas Akinokoaren Summa Theologica gaurkotu, atondu eta apailatu zuen (nolabaiteko panteismoa defendatuz). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.
Baruch Spinoza maitearen panteismo zintzotik oso gertu sentitzen zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 19. orr.
Heterodoxia espainola panteismoan laburbiltzen da, horren maisu handiak Averroes eta Maimonides ei dira. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 36. orr.
Giza izaerak berez munduarekin bat egiteko duen joera panteista. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.
Kantika hau ez da beroaldi panteistak edo gaztaroko erromantizismoak eragina, Frantzisko fededunaren adierazpena baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.
Inguruetako apaizak amorraturik zeuden: ahalegin guztiak alferrikakoak izan ziren; gizonak ez zituen olioak onartzen, panteista zen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.
Ospe zaharreko familiek panteoia gehienetan jatorrizko herrian izaten dutela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.
Beste batzuk ez zirela familiaren lagunak, baina ez zeukatela dirurik hilerrian panteoi bat erosteko. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 145. orr.
Urtxipiatarren azken egoitza: panteoi bat, hiriko betidaniko klase ertain eta goraxeagokoek ohi dituztenetarik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.
Polloeko lekurik hoberenean harrizko aingeru ederrez hornituriko panteoi baten jabe izatea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 295. orr.
Panteoi gotikoen hileta-estatuak bezain gris zegoen zerua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 331. orr.
Aitona Miguel bigarren aldiz atxilotu bazuten, fusilatutako hiru gazte panteoi familiarrean lurperatzeko baimena eman zuelako izan zen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
Bertan lurperatu zuten, familiaren panteoian, aitona Parenterekin. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 110. orr.
Oro ziren blasfemoak; ez zuten soilik kristauen Jainkoaz gaitzesaten, baizik eta beren panteoiko dibinitate arkanoez ere. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 140. orr.
Heroi eta leinu aristokratikoen balentriak, gizarte-hierarkia, gizarte-arauak, ohiturak, lanbideak, jainkoen panteoi jakina. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.
Kristautasun garailearen panteoian, Zibeles eta Isisen figurak Mariaren, Jainkoaren Ama Handiaren, antzaldaketan berretsi ziren, eta Mitras eta Sol Invictus-en ezaugarriak Kristoren aurkezpen militantean ikus zitezkeen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.
Panteoi katolikoko santuen zerrenda pasatzen hasi zen, egunekoetatik hasirik: "Santa Nunilona, birjina eta martiria; Anercio, obispoa; santa Salomé, alarguna, Alodia edo Elodia eta Nulina, birjina santak; Córdula eta Donato". Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 53. orr.
Ondo ezagutzen zuen, noski, pentsalari hura, bere panteoiko maila gorenean jarrita zeuzkanen artekoa izaki. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 34. orr.
Historiak gaiztoen panteoian jarriko du. Berria - Harian 2006-03-12
220 eta 284 dituk panteoi pitagorikoko bi zenbaki adiskide ospetsuenak. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 98. orr.
Hiztegiak, entziklopediak bezalatsu, hizketaren panteoi dotoreak besterik ez baitira. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 289. orr.
Izaki idealek ez zuten elkarri bultzaka ibili beharrik erromatarren panteoian. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.
Europa eta Afrika, Grezia eta Egipto, greziar panteoia eta egiptoar jainkoak uztarturik, zazpi gizaldiz izango da Alexandria greziar munduaren museoa. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.
Bertso horietan zehar oraindik paganoa den aristokraziaren espiritua arnasten da, Erromatar Inperioaren hondamenaren kausa panteoi helenikoaren tradiziozko gurtzaren bazterketan ikusi zuena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 94. orr.
panteoi eder bat (3)
pantera beltzetako kide (3)
Europan, bakarra ez, baina pizti-piztiaren eredu nagusietakoa otsoa izan da mendez mende, beste kontinenteetan pantera, tigrea edo jaguarra izan diren bezala. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 68. orr.
Zakur basa taldeak, arbola baten gainean hamabost metro gora zegoen pantera bat inguraturik izan zuen hiru egunez. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 177. orr.
Pantera zaurituaren bisaia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.
Lehoia bezala oldartuko zaie gainera eta panterak bezala sarraskituko ditu. Elizen arteko biblia Si 28,23
Utzi lehoien eta panteren mendizuloak Pantera batena zirudien, bai, begien aurrean zuen itsasoaren narru nabarrak. Elizen arteko biblia Kt 4,8
Bere zerraldoan pantera arrosa pintatu nahi du Mariak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 54. orr.
Edurtxo Caterpilar pantera bat zen: piztia hau jakinaren gainean dago bere edertasunaz, baina badaki, era berean, bere itxura beldurgarria dela. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 171. orr.
Karlos Otxotorena Leioako irakaslea omen zen, isila eta zuhurra, pantera beltz bat gau ilunean bezala. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 158. orr.
Besuinetik altxatu nintzen hala ere, haien atzetik pantera ilun eta lizun baten maneran herrestatzeko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.
Pantera begibakar baten moduan egin du salto ilargi betezko gauak hiriaren gainera. Berria - Kultura 2004-12-04
Horrez gain, Ivanovicek estimatzen duen jarrera erakutsi du, pantera ezizena merezimendu osoz lortuz. Berria - Kirola 2004-11-11
Berri txarrak ez dira eskas [...] hala nola Beloki Tourretik kanpo geratuko dela edo Marijo Perec andere-panterak lasterketari gisako bere karrera abandonatzen duela. Berria - Kultura 2004-06-22
"This machine kills fascists" idatzita daukan Woodie Guthrie, Intifadaren gazteak, Pantera Beltzak... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 79. orr.
Pantera Beltzetako kide Mumia Abu Jamali duela 23 urte ezarri zioten zigorra. Berria - Harian 2005-12-11
pantera beltzetako kide (3)
Eta panterakumeak eta lehoikumeak erpeka eta haginka defendatzen dira, kasik haginik eta erperik irten aurretik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 365. orr.
Hemen, Santiago elizaren txapelarrian dagoen ezin deskribituzko Kristo Pantocrator miresgarri honen eta Amiens hiriko katedraleko "Jainko ederra"-ren irudiek, artearen haraindiko oinarri goxo zerbait menturaz badaukate. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 134. orr.
Txaloka, orroka eta txistuka, abesti aberkoiak kantatuz eman genion amaiera pantomimari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 71. orr.
Beste pixka batez jarraitu zuten isilean, pantomima bateko aktoreak bezala. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.
Baleteko pantomimak antzez-zama ere badakar dantzatik aparte, eta interpretazioaren beste eremu konplexua da. Berria - Kultura 2004-10-01
Freddy Malinsek esan zuen Gaiety-ko pantomimako bigarren zatian buruzagi beltz bat agertzen zela abesten, eta inoiz entzun zuen tenore-ahots ederrenetariko bat zuela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 296. orr.
Komandante-ordearen erantzuna etorri da: konprenitzen duela pantomiman eskuartzeko gogorik ez edukitzea, tragedian parte hartzearekin aski dutela eta. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 109. orr.
Antzerkietan pantomima aktoreek hitzik gabe istorio osoak dantzaz eta pantomimaz kontatzen eta adierazten dizkigute. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 176. orr.
Dembak ingurura begiratu zuen, gudalburu batek bezala esparrua epaitu, kutxa ondoko mahai bat baztertu bere helburuentzat egokia ez zelako, zerbitzariak pantomimatsu eskuarekin keinu eginda eskainitako eserleku-ilara paregabeari uko egin hitzik esan gabe, eta izkina bateko mahaia aukeratu zuen azkenean, arroparentzako bi esekitokien artean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 76. orr.
Oin hura botatxo batez jantzirik zuen eta bestea, berriz, pantufla batez. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.
Taloa, sagardoa, olagarroa, ribeiroa, pantumaca eta cava dastatzeko aukera izango da, besteak beste, gune horietan. Berria - Kultura 2004-09-15
Ordurako taloa, olagarroa eta pantumaca janak hasiak ziren hiru herrietako gune gastronomikoetan. Berria - Kultura 2004-09-19
Dena erraldoi dago haren baitan: aurpegia, egungo eguzkiak gorri-belztua; zango sagar xuri alimaleak; pantza; iratzargailu bat gaitza, etxeko ganbaran plantatu beharra eta ez bizkar zakuan garraiatzekoa! Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 137. orr.
Galtzak herrestan edo pantzoila erraldoietan zinta trinkoaz finkatuak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 73. orr.
On Camillok patxadaz jasan zuen eta panzer bat lasto pila baten erditik bezala pasatu zen barre-algaren artetik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 243. orr.
Barraka inguruan jende pilo ikaragarria zegoen, baina On Camillo ez zen kezkatu, panzer bat bezalakoxea baitzen bidean jartzen zenean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.
Boxeolariak ukabilak pronto jarri zituen eta Pepponek, panzer baten antzera oldartuz, muturreko bat jaurti zion. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.
Badira papagai arrak eta papagai emeak. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.
Leihoetan, berriz, hainbat lorontzi, papagai bat bere kaiolan zabuka -mokoaz uztai batetik zintzilik- eta bi zakurtxo eguzkitan etzanda. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 262. orr.
Papagaio haiek uso arima zuten, zera! Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.
Haien kontsignak errepikatzen zituen, papagaiak iduri. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 128. orr.
Salbuespenak frogatzen du araua ezjakinen ezpainetatik etengabe ateratzen den esaldi bat da, batzuk besteengandik hartu eta errepikatzen baitute papagaioek bezala. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 230. orr.
Itsas kapitain baten alaba zen, eta kapitain horrek opari ekarri zion Gnôr Grassiadiôri kolore guztietako papagai handi bat, Guyanetako jatorrikoa, zera esaten zuena, latinez: [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.
Seda gorrizko paper pintatua ikusi zuen orduan, papagaio-buru zurbil doratuez apaindua. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 59. orr.
Papagai-oihuz botatzen zituen hitzak ere entzuten zizkion. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 283. orr.
Lepoaren inguruan bufanda gorri eta berde-papagai bat ipinia zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 424. orr.
Papagaitxoak eta kanpotik ekartzen dizkigute. Berria - Harian 2005-10-22
499 animalia berreskuratu zituen poliziak, artikuluak zehazten zuenez: txorroak, ipurtxuntur gorriko papagaitxoak, Floridako dortokak. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.
Pakana, papaia, ranbutana, salsifia, soja, tamarilloa, taroa, topinanburra, txaiotea, Txinako patata gozoa, txirimoia, zidra eta beste hamaikatxo ere. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.
Etxeak eta eraikinak ez ziren, haatik, desmasiak pairatu zituzten bakarrak izan, azukre-kanabera, banana eta papaia labore gehienak hondatuta geratu baitziren. Berria - Mundua 2006-03-21
Papaia-entsalada baldar ikuzia eta chile soberaz maneiaturiko zerriki puska ahoratu bitartean, Charlyk enpresari tiki gisa zituen ardurez erauntsi zidan, su niretako ezezagunean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.
Kalean goaz, papalerdoen moduan Ziprekoaren atzetik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 92. orr.
Ondotik Aita Saindua Lurdera joanen da bere "papamobile" famatu hartan, 12.30tan nunbeitan helduz otoitz guneetara. Herria 2004-08-12
-Papamovila: konpetentziakoa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 105. orr.
Zaldizain papao horrek ase al zaitu? Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 47. orr.
Seguruenik Tom papao horrek txizagura izan, eta denda ataritik bertatik egingo zuen, non ari zen begiratu barik. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 198. orr.
-Ostia, hemen papaoenak ere ikasten du -inbidiaz Ioiok. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 113. orr.
Papaoarena gehiago ez egitea. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 137. orr.
-Papao urdezerria! -oihukatu zion bere onetik irtenda-. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 78. orr.
Anak kamiseta tirantedun zuri llaburra janzten zuen, behealdean xilko ttiki xarmanta eta goialdean udak belzturiko papar eta beso luze finak bistara uzten zituena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Paparrean dilindan zeraman kazetari-agiriari begiratu zion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.
Gizonek paparrean eskegita zituzten kutunei eutsi zieten, eta amaitutakoan musukatu egin zituzten. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 84. orr.
Joten gagozan bitartean, ez eizu zigarrorik isiotu -esaten neutsan-, papar guztia erre behar dozu eta. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 37. orr.
Lo zetzan, paparra agerian. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 320. orr.
Nelliek burua abokatuaren paparraren gainean kokatu zuen poliki-poliki. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 90. orr.
Bere papar gainean bermaturik zegoen emakumezko lokartuaren besoa poliki alboratu, eta ohetik jaiki zen azkenik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.
Gero, ukabilak estuturik, paparra atera eta drogerian sartu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
-Ondo antzean -esan zuen Joek paparra puztuta-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.
Nire sexua igurzteari utzi eta, bere eskuak nire paparrean gora igoz, nire korbataren korapiloa askatzen hasi zen, alkandora botoiak askatzen, paparretik hatz-puntak leun pasatzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.
Bi pauso eman, paparretik heldu, eta errebolberra kokote azpian jarri zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.
Pixa egiten ari da eskolako atearen ondoko elur pilaren gainean, gonak paparreraino jasoak. Jokin Muņoz «Bizia lo», 2003 - 150. orr.
Ez dugu inolaz ere onartuko, PPren aurrean paparra ateratzeko, Euskal Herriaren aurkako errepresioa areagotzea edo euskal presoak sufriaraztea. Berria - Euskal Herria 2006-02-15
Paparreko hirukiak salatzen du oinarrizko guztia, eta gainean idatzitako "L" letrak bidenabar Letonia urrunetik datozela edo, zehatz esanda, Riga hiritik. ik paparreko 2. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.
Beste batean begietan eman zidaten papar puztu eta ibilera harroko gizon baten mahukako letrek; berehala ezagutu nuen: Auschwitzeko ofiziala zen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.
Hemen... -bere hazkozkorrez kolpetxo batzuk eman zituen bere papar zurrunaren gainean- zerbait sumatu diat, erretzen, itotzen nauen zerbait, hemen... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 65. orr.
Bazuen erakargarritasunik papar oparoak agerian uzten zuen panoramikak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.
Dantzaldia bukatu zutenean, Ellenen paparra, aldaka eta izterrak hurbiltzenago sumatu zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.
Egundokoa zuan, papar izugarri haiek hire bular estuaren kontra oldarrean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 294. orr.
Bertan emakume lodi bat ere bazen, diadema bat buruan eta belus beltzezko zinta bat lepoaren inguruan zeuzkana; sudur luze bat; puru-koloreko aurpegi luze bat; paparrak; eskuak gorbata zuriak zuzentzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.
Barra atzean zeuden kartel zaharretara irristatzen zitzaizkion begiak, cow-boyen bortxa ederrera eta emakume haien papar gaiztoetara. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 29. orr.
Dutxara doala, begira ari natzaio: zango argalak ditu, eta ez ipurdi eta ez papar. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 22. orr.
Gizonak paparra bistaratu zion andereari eta nire aurrean ferekatzen hasi; nik guztiz aztoratuta begiratzen nien, zeren eta, ni ordurako jaunarekin oheratzen banintzen ere, ez nuen uste andereak lorazainarekin gauza bera egiten zuenik. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 31. orr.
Txantxangorriak papar gorria dauka. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 11. orr.
Mokoa luzatuz, gorputza kizkurtuz eta burua goratuz betiere bere papar gorri harrotua nabarmenki erakutsiz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 34. orr.
Soropilean, pagauso saldo bat zebilen, paparra kulunkan, eguzkitan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.
Lantzean behin ezpainak igurtziz, hezurdura bistaratzen hasi zitzaion oilaskoari, hemengo izter eta hango papar. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 203. orr.
Etxera bidean harategian sartu zen, oilasko paparrak eta piper lata bat erostera. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 68. orr.
-Matxetea hegaluzearen paparrean bezala, halaxe sartu zen gure pala zentinela makur haren buruan! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.
Emakume guztiek hasperen egin, eta paparreko botoi bi askatu zituzten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 38. orr.
Zetazko zapia lepoaren bueltan; urrezko orratza paparrean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 60. orr.
Zale batek harmailetatik salto egin eta erdiko epaileari paparretik oratu zion. Berria - Kirola 2006-02-19
Berokiaren paparretik helduko banio eta esan "lagun iezadazu", [...]. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.
Sakelatik gogoaren kontra atera, eta paltoko paparrean ipinirik, [...]. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 129. orr.
Georgeren aurpegiak gora eta behera egiten zuen bere alkandoraren papar zuriaren gainetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 504. orr.
Bere kutxaren giltza atorraren paparrean gordeta. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 125. orr.
Jakaren paparrean neraman Hitlerren irudi bat zen hori. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 30. orr.
Gorputz guztia blai eginda zekarren, alkandora urdin argia ilun bihurtzen zitzaion papar, bizkar eta galtzarbeetan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 9. orr.
Zutitu zirenek oso papar zabaleko soinekoa zuten, eta eserita geratu zenak jantzi beltz itxia zeraman. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 115. orr.
Soingainekoaren papar irekiegian botoi bat falta zuela ere esango nion. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 49. orr.
Sorterria, itsaso zabal eta ilunaren bazterrean, itsaso beti jazarleari paparra ematen zioten harritzarren magalean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 407. orr.
Emakume gazte bat zeukan gainean, kapela arrosa buruan, xala soinean lerraturik, izur txikiz egindako papar jantzi bat agerian uzten zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.
Ibarretxe ikusten duzue ETBn, papar zurdak agerian? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 68. orr.
Ez zuen gerruntze papar-zabalik soinean; eta lepoaren aurrealdean itsatsirik zeukan orratz handian irlandar ezaugarri bat ageri zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.
Talde erdi biluzi, papar-zabal eta zalapartari horrek alde guztietatik inguratu zuen, eta jasanezina zen gorputzen, ingeles garagardo bortitzaren, izerdiaren eta xaboiaren kiratsa. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 160. orr.
Barran [...] gorila-papar sendo batek puztutako jaka zuri bat jantzirik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 309. orr.
Nini ate markoaren kontra jarri zen, alkandora paparra askaturik eta eskuak galtzetako patrikan zituela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 176. orr.
-Eskirol zikina! -hots egin zuen Pepponek, alkandora-paparretik helduz eta astindua emanez-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 257. orr.
Gutun bat atera zuen gero ator-paparretik, eta Willemi eman zion. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.
Pepponek azkenik erantzi zuen gabardina, eta orduan ikusi zen 15-18ko gerran irabazitako zilarrezko domina zeramala jaka-paparrean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 329. orr.
Abelek jakaren botoiak lotu eta papar-hegalei tira egin die. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 16. orr.
Gustura askatuko nituzkeen berokiko botoiak, baina birritan pentsatu dut: haize leunak papar-hegala irauli eta izar horia estal zezakeen, eta hori arauz kontrakoa da. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 18. orr.
Jakaren papar-hegalak lisatu zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.
Nire aurrean geratu zen eta, abestia bukatu zuenean, bufanda gorria baztertu, jakaren papar-hegalean zeraman krabelin zuria oparitu eta nire ondoan eseri zen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 76. orr.
Jakaren papar-hegalak goratu eta besoak antxumatu ditu. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 82. orr.
Papar-hegalak altxatuta, arnasan lurrina zeriela trukatu zituzten lehendabiziko agurrak eta zigarroak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.
Gizon lodikote bat, makila eskuan, feltrozko kapela buruan, plaka bat zamarraren ezkerreko papar hegalean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.
Adatsa luzea zuen eta biribil moztua, longain higatuaren papar hegalak zeharo irekiak zeramatzan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.
Argudioen berotasunean, papar hegaletik heldu zion Avigdorri eta ergel deitu zion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.
Arnasari eusten zion ezkila itxurako oihal baten kurba, besape gunea, gerrialde baten ebakera, papar baten irekidura biribila, papar-hegal baten lerroa, gona baten jauskera berriz ukitu, zuzendu edo atzera trazatzerakoan. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.
Paparpean, kamisetaren hanpadurak iradokitzen zituen malkarrak ere belzturik ote zituen galdegin nion, hamaikagarrenez, neure buruari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Halaber jakak eta alkandorak eranzteko esan ziguten, papar bistan joateko medikuarenera. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 91. orr.
Paparreko orratz batez edo beste edozein eratako hornidura lotsagarriz estal dezake seinalea, eta lehen bezain lasai ibili kaleetan zehar. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.
Besokoek, paparreko orratzek, bitxi garestiek dir-dir egiten zuten beren kutxatilen belus beltzaren gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.
Sekulako apaingarriak zeuden han, idunekoak, eskumuturreko eskergak, paparreko orratz erraldoiak, bitxi basatiak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.
Ez zituen berekin ekarri, halere, ez lapis lazulizko paparreko orratza, ez olibinozko besokoa, ez eta topazio eta amatistadun eraztunak ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.
Emakume hark gerezi koloreko xal bat jantzita zeukan, paparreko orratz kobrezko batek bularren errekan finkaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.
jakaren papar (3); papar gainean (4); papar hegalak (8); papar hegalean (3)
paparra agerian (3)
paparraren kontra (3)
paparrean behera (5); paparrean behera erortzen (3); paparrean eskegita (6); paparrean gora (3); paparrean jarri (4); paparrean zintzilik (3)
paparreko botoi (4); paparreko orratz (6)
alkandoraren paparrekoa (3)
eskua paparrera eraman (3)
paparretik heldu (12); paparretik heldu zion (3); paparretik oratu (5); paparretik zintzilik (4)
Barkatu, baina ni ere paparazzi bat naiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.
Hasiera batean -"zure argazkilari ofiziala naiz"- arruntak, turistikoak, bisitaturiko tokiak [...] aintzat hartzen zituztenak; berehala, ordea, argazki pertsonalagoak, lehen planoa bilatzen zutenak, edota bera ustekabean harrapatzen zutenak -"barkatu, paparazzi bat naiz, nola edo hala irabazi beharra daukat eguneroko ogia"-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.
Argazkiak, "paparazzi-en lan txukunari esker" lortuak dira, antza, "begien atseginerako". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 65. orr.
Gogoratuko duk noski, duela hilabete batzuk Galesko Diana printzesa eta bere amorante zen Dodi Al Fayed Parisen nola hil hituen Pont de l'Alma zubian, beren Mercedes autoari motorrez jarraitzen zioten paparazziengandik ihesi, hain justu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 93. orr.
Azala ere diseinatu zuen: Joana eta abeslaria paparazziz inguraturik elkarri musuka. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 107. orr.
Pilda suerte guztietarik, pildaire ere ez guti, mustatxdun, mutxurdin eta gaineratikoak, papardak hornitu krabata, txulufreia eta pitxi, tente potente, Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 44. orr.
-Putzu horretan bostehun mila papardo zabiltzak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.
Antxetak atzetik txilioka, zer esaten ote zuten bostehun mila papardoen gainean hega zoroan zebiltzan hamazazpi mila marrantatu haiek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.
Ongi bilatuz gero ziur aurkituko genukeela, berarekin dagoeneko harremanik ez duten lehengusuen etxean, ezkontza batean bera irudikatzen duen argazki bat, lepoko gogorra eta alkandora paparduna jantzirik eta gizon gaztearen bibote trinkoarekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 119. orr.
Paparoa eta lumak kenduko dizkio eta aldarearen ekialdera botako, errautsen tokira. Elizen arteko biblia Lb 1,16
Gero antzarari mokoa ireki eta pilota mokoan sartu zion, gero mokotik heldu zion sakelako labana bat irekitzen ariko balitz bezala eta behatzekin pilota paparoraino sartu zion. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 72. orr.
Haren paparoan gurutzea dilindatzen zen eta horrek salatzen Erromako Elizarekiko menekotasuna. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 252. orr.
-Mezularia bart itzuli da Arroxelatik -eskua eraman zuen paparoko gurutzera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 263. orr.
Gorputz borobila dute eta sama luzea, bizkarraldea beltza eta paparraldea zuria, arrantzari miresgarriok. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.
Ellen aurrera zihoan, irribarretsu, beltzez jantzitako bi gizon ilunenganantz: paparralde zuriak zituzten eta altxatu eta irribarre eginez, eskua luzatu zioten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 536. orr.
Gizaki bikoitzak gona zabal bat zeraman, emakume laborari errusiarren antzera, bular biribil xuri-xuriak ageri zitzaizkion paparraldearen gainetik eta bi beso bitxi sabeletik ateratzen, bi sexu zut balira bezala, behatzak triangelu itxurako zangoak zituen ahuntz trufariaren aldera zabaldurik. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 48. orr.
Nora ohean agondu zen, eta, soineko beltzaren paparraldea erdi askaturik zeukala ikusita, estalkiaren ertz bat eraman zuen kokotseraino. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.
Tafetazko jantzi urdin ilun bat zuen soinean, papar aldean behera neurrian ebakia eta ukondo-angeluak biluzik uzten zizkion mahukak zituena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.
-Soingaineko horrek irekiegia dik papar-aldea. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 139. orr.
Perlazko lepokoa zintzurraren edergarri, forma zehaztezineko paparrekoa ezkerreko bularralde apalduan eta harri handi borobila eskuin eskuko erietan nabarmen zitzaizkion, tamainagatik ere, portretako emakumeari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.
Gerlari baten pitxia zen, ezbairik gabe, gutxienez zazpi azal zuridun hildakoa zen paparrekoaren jabe izandakoa. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 47. orr.
Aitari amen egin eta paparrekoa kendu izan banu, inolako arazorik gabe joango nintzen zeppelina ikustera lagunekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 32. orr.
Gero, ispiluaren aurrean alkandoraren paparrekoa jantzi, sudurzuloetatik ateratzen zitzaizkion bi iletxo kendu, eta, aitaren egin orduko, txilar koloreko frak izpildun baten barruan sarturik zegoen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
Elurra baino zuriago eta garbiago zeuzkan idunekoa eta paparrekoa, eta, bidaia luzea egin bazuen ere, hauts-izpirik ere ez zeukan frakean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.
Txukun jantzirik, alkandoraren paparrekoa almidoiz ondo gogorturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 335. orr.
Azken orduko modaren araberako paparreko tolesdunak tonu egokia ematen zion gorbatari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 518. orr.
Esaten dutenez, txantxangorriak -urteberria den neurrian- bere aita erail zuen -urtezaharra, alegia-, eta horregatik omen du bere papartxoa gorri-gorri. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.
Uda bete-betean gare eta udatar horiek nahi dute ahalaz baliatu fama pixka bat duten gune horien ikusteko, urte guziko papartza iturri izaiteko beren auzo eta jendakiekin. Herria 2004-08-12
Papelatxoa atera zuen praka barrutatik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 56. orr.
-Uste diat nik emandako koka papelatxoa apurtu egin zaiola hankartean, horixe uste diat nik! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 55. orr.
Zordun, hango idazkari Kate Caminorekin, papeleoan itzel lagundu zidalako, eta Gloria Totorikaguena irakaslearekin, proiektuarekiko fedeagatik eta aupadagatik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 7. orr.
Cristinarekin betea dut curriculuma eta eskaera ofizialaren papeleoa; bidaiaren azken egunetara iritsiak gara, eta ez dago erantzunik. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 119. orr.
Gure aita papeleran hil zen lan istripu batean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.
Angel Giménez zen papelerako eta herriko jauntxoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.
Nik adituak ditut askotan:... masoi, judio, usurero, politikero, bankero, kontratista, dekoradore, demokratiko, papelero, txatarrero, katedratiko, injinero, diplomatiko, tekniko, moderadore, publizista, akomodadore, libertadore, hotelero, pionero... eta beste hitz asko. Txemiñe, papeleroa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.
«Albiste berriei ateak irekitzeko botopapera» izango da Bergarako Ekimenak proposaturikoa; «berri positibo gehiago etorriko baitira papeleta honen bidetik». Berria - Euskal Herria 2004-03-11
Burua dendaren atzealdeko ziri batetik zintzilikaturiko paper hori-zurizko orri handien kontra jarri zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 325. orr.
Ni aberaskumea nintzen, paper murtxikatuaren itxurako aurpegia nuen eta Ritz-en bizi nintzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 514. orr.
100.000 tona paper ekoiztu eta 25 milioi euroko inbertsioak egiteko aukera. Berria - Ekonomia 2004-02-18
Enbalatzeko papera erosi eta mekano-apalak forratu ditut. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.
Haren atzetik zeukaten joan beharra, paper latzean bildutako zorroak garraiatuz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 161. orr.
ik beherago 29. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Bilatzen ari zena aurkitu zuen, ohar guztiz konprometigarriak, paper grisezko zorro soil batek baizik babesten ez zituenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 304. orr.
ik beherago 33. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Paperezko haizagailuari eragin. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.
Paperezko ezpain-zapia luzatu nion aho ingurutik cola arrastoak garbi zitzan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.
Matxe paperarekin edo ogi mamiarekin eginak izango zirela pentsatu nuen aurrena, baina ez, benetako burezurrak ziren. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 79. orr.
Flandesko De Tijd egunkaria paper tradizionalean eskaini ohi duen produktua paper elektronikora egokitzen ari da. Berria - Gaiak 2006-02-25
Horrez gain, paper ore hezea garraiatzea zaila bezain garestia da. Berria - Ekonomia 2006-01-20
Zoazte paleen bila, azpian dakartzan paper-pasta fardoak hondarrean kenduko dizkiot. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 179. orr.
Arrautzak, hirugiharra eta ogi xigortua hartu eta gosaltzeari lotu zitzaion; guztiak paper-zaporea zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.
Irrikatan nengoen erositako liburuak ukitu, haien paper- eta tinta-usaina sentitu, eta orriak banan-banan pasatzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.
Paper puska zuri bat erakutsi zuen, tolestua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.
Eta paper txatal bat eman dit zenbakia apuntatzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.
Paper txatal bat aurkituko duzu 32 eta 33 orrialdeen artea markatzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 163. orr.
Itzalgaizka sartu diote sudurrean husar bat -tabakoz beteriko paper-tututxo bat alegia-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.
Biradera bati eragin zionean, hainbat posiziotan marraztutako emakume biluzi baten irudiz osaturiko paper-xafla bat hasi zen aparatuaren jiran. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.
Harrabots belikoak hasten zirenean paper bolak eta arroz aleak jaurtitzeko tutuluak ziren gure arma nagusiak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 239. orr.
Paper zerrendak ziren, non, hizki lodiz eta ertainez, hitz luze-luzeak idazten baitzituen, lerro osoa betez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.
Tinta beltz lodiaren usaina, paper-bala handiak, bileretarako zurezko mahai luzea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 322. orr.
Pitxerrak, zeramikak, erloju eta kandelabroak, eta liburu eta, batez ere, paper-errollo pila handiak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 65. orr.
Paper kontsumitzaile itzelak dira liburuak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 145. orr.
· -Paper-eskolara mutil asko etortzen zen kanpotik, eta bainu etxera joaten ziren larunbatetan, toalla hartuta. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 98. orr.
Periodiko paperarekin garbitzen genuen ipurdia. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.
Bi neskak egunkari-paperezko txanoak eginak zituzten euren uda-kapelak estaltzearren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.
Fardeleko papera kentzean, ohi ez bezalako eskultura bat topatu nuen, aurrekoetatik oso desberdina zena. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 11. orr.
Karameluari papera kentzeko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 90. orr.
Pipatzeko bertze paper bat atera berria zuen paketetxo gorri batetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.
Instrukzioak paper honetan idatzi dizkizut. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.
Ekarri papera eta tinta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.
Infernuak ez ahal du nire kontrako mendekurik hartuko orain kontatzen ari naizenarekin paper zuria belzteagatik. Berria - Kultura 2004-09-19
Papera bi aldeetatik idatzi beharko nuela esan zidan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.
Papera eta idazluma hartu, eta zortzi galdera zorrotz idatzi zituen berehala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 451. orr.
-Ez, idazteko papera besterik ez. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 138. orr.
Komunetan ez duzu paperik aurkituko. ik komun1 7. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 19. orr.
Eta, horratx, bakarren batek asmatu: post-it papera. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 27. orr.
Azpian paper mehe batek far-far egiten zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.
Kronologiaren arabera txukun ordenaturiko administrazio paper arrunten artera lerratuak ziren oso aspaldiko paper arrotz batzuk. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.
Papera hartzeko esan zidan eta, paper zuria eskuetan hartu nuenean, [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.
'Lagun izoztua,' dio Gorriak, biltzeko erabiltzen den paper marroia zabaldurik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 305. orr.
Oso paper politean bilduta zetorren dena, pakete bakoitzean irudiak itsatsita. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 166. orr.
Gero, fitxategi bat atera, gainbegiratu, eta paper itsasgarri bat eman zion Perretteri. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.
Tinta eta kaligrafia dotore berberez, azken letrak paper sekantez txukundurik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 334. orr.
Ohartu zen mahaiko paper lehorgarrian zerbait idatzita zegoela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 471. orr.
Kolore hori leuneko paper pintatuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.
Paper idatziari errespetua izaten zaio. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.
Pedriñoren mahai gainean zegoen paper-zulagailuaz behin eta birritan erasotu ondoren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 40. orr.
Paper piloen azpitik folio zuri bat atera zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.
Gela berean, metro bete gora pilaturik, inprimaketarako neurritan ebakitako paper orri mordo bat ipini genuen, eskuragarri. Txillardegi «Putzu», 1999 - 146. orr.
Emakume-bizikleta bat zen, auzotik pare bat kilometrora zegoen paper-lantegi batera lanera joateko amak garai batean erabilia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.
Gure hondakin-artezalea goizero ekarri eta arratsero atzera bere kopia-paper mordoekin jasotzen zuen Land Roverraren zain geunden... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.
Josebak eta biok ehun bat bider idatzi genuen Obabako neska politenen zerrenda osaba Juanen makinan, aldiko hiru kopia eginez kalko-paperari esker. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.
Argazki-paper guztiak irteera-berrikuskaketa ongi gainditua zian noski. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 272. orr.
Saltokiko neska arrosa gorrien zurtoinak aluminio-paperean biltzen ari zen bitartean, Rosiek Jakeri zeharretik begiratu zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.
Urratu beharreko eztainu-paper irristakorra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.
Azukre-paperaren kolorea, gizon eta emakumeentzako botoidura desberdina, gondolen brankaren forma. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.
Han-hemen aukeratutako hiruzpalau liburu hartu eta zatar-paper maiztu batean bildu zituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 263. orr.
Idazten bukatu bezain laster eman diozu papera. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 65. orr.
Paper hori erretzeko erregutu nion Goldschmidt jaunari, zoritxarren bat etortzeko bidea izan zitekeela-eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 43. orr.
"Zer dira kartoizko kaxa horretan dauden paperak? gutunak?", galdetu nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.
Baldin eta Melvilleren paperak aurkitu badaitezke, zergatik ez Hawthornerenak? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.
Kartzelara bidali ninduten grebarako paperak inprimatzeagatik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 59. orr.
Ingelesek hegazkinetatik paperak botako dituzte, ahal dela, ordubete lehenago. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 322. orr.
Laneko paper batzuk antolatzen lagundu behar diot Kandidori. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 57. orr.
Paper haiek eman zizkidan egunean bertan hil zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 77. orr.
Batzuetan, lotara joaten nintzenean, argazki eta paper zaharrak ateratzen zituen zigarro kutxa batetik, eta nire ohe ertzean eserita erakusten zizkidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 403. orr.
Hori guztia pentsatu zuen Andreasek bere paper harrez gero baliogabeak begi aurrean zituela. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 43. orr.
Adak paper mekanografiatu bat atera zuen bere poltsatik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.
Erdaraz idatzitako paper multikopiatuak agertu ziren lurrean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 73. orr.
Paperra honela bururatzen zen: "Harrazue pazientzia, zenbait egunen buruan jinen gira". Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.
-Hementxe, firma zazu! -esan zuen jaunak eta paper bat zabaldu zuen nire aurrean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 74. orr.
Ni ez naiz zomorroia, inori paper eske ibiltzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 302. orr.
Etxeko paper eta agirietan begira hasi ziren nonbait, eta bat-batean deskubritu, familia-liburuaren arabera, amona haurdun zegoela ezkondu zirela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.
Bebarruan guardian zegoen miliziano-bikoteari paperak erakutsi, eta gora igotzeko esan ziguten. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 69. orr.
Jakaren patrika haztatu zuen, pentsioa bideratzeko paper guztiak gordeak zeramatzala egiaztatu nahian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.
Paper garrantzitsuak aztertu behar ditut. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.
Goio bakarrik bizi da, ia hamalau urte darama erbesteratuta eta paper faltsuekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Txitxikovek paper zigiludun mordoa zeukan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.
Bidean, aitak paper berriei begiratu zien: argazkia, izena, jaiotze-lekua. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 70. orr.
Hala deituko diozu, Andoni, bataioko, etxeko, eskolako eta paper ofizial aspaldian galduetako bere izen zaharra. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 113. orr.
Ruilope horrek, dokumentuak azterturik, pasea eman die; funtzionarioak legezko eta baliozko deritze paperoi. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 89. orr.
Orduan beste paper bat egongo da, beste ziurtagiri bat. Lourdes Oñederra «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 157. orr.
Hiru paper behar dira: nortasun ageria, lurraldetik ateratzeko baimena, eta ere E 111 papera. Herria 2004-04-22
Mahai gainean dituen paper ugarien bestaldean eserita, militarrak gure pasaporteak errebisatu ditu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.
Paperik gabe, dokumentazioa eskatzen bazioten galdua zegoen. ik papergabe. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 69. orr.
Turista agiriz sartu zen Estatu Batuetan eta haren baliotasuna bukatuz gero inolako paperik gabe bizi zen, Emigrazio Zerbitzuak eskua noiz botako zion beldurrez. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.
Jean, paperik gabeko bere Vespan astean hirutan joaten zitzaiona bisitan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 259. orr.
Espainiako Gobernuak atzerritarrei euren egoera legeztatzeko ezohiko aukera eman zienean ireki zitzaion berari ere paperak egiteko aukera. Berria - Harian 2006-01-12
Izebergaren punta pisu berriko paperak egiten hasi nintzenean ikusi nuen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 82. orr.
Ondo egin du Miliok, Suitzara joateko paperak egitea! Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 70. orr.
-Paperak izango dituzue noski zuen nortasuna egiaztatzeko? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 275. orr.
Denetarik zegoen mahai gainean: letra txikiz estu-estu idatziriko orriak eta, haien gainean, arrautza-itxurako muturra zuen paper–pisu marmolezko bat, lizunak jadanik berdatua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Mahai gainetik paper-zama modura erabiltzen zen burdinazko eraztun bat hartuta, [...]. Ordulari txikiak, dominak, erretratuak, maskorrak, paper-gainekoak, haize-emaileak, xalak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.
Tiradera atera, belaunen gainean jarri, eta hustu egin zuen ardura handiz, paper pilak zeuden zeudenean utzi nahi baitzituen, aztertu eta gero. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.
Parroki orritzat ere hartuko ez zuten paper multzo gaizki antolatu hori. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.
Egon zintezkete ziur inoiz ez dudala gaur bezalako pozik izan nire paper guztiak paper saskira botatzeko! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.
Nik ez nuen kontratu-paperik sinatu, eta berak ez zidan titulu-paperik eskatu. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 96. orr.
Tunikaz jantzitako beltz mardul batek esku-paper bat eman zion Léari. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.
Bi buru makurtu egin ziren gutun-paper zabalduen gainean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.
Berri-paperetan, berriz, honako izenburu hau irakurri dut: [...]. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 87. orr.
Bide-papera SS-etarik zaharrenari eman zitzaion. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 109. orr.
Datu batzuk oker daude; geroztik zuzendu ditut, udal eta eliz paperak ikusi ondoan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 200. orr.
Kronologiaren arabera txukun ordenaturiko administrazio paper arrunten artera lerratuak ziren oso aspaldiko paper arrotz batzuk. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.
Zinema paperak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.
Roke, beretarrengandik alde, hauek ikasi ezineko lekuren batera biltzen zen gauerako; dei-paper askotan jarria baitzeukan haren burua Bartzelonako errege-ordezkoak, eta, estu eta larri beti, ez zen inorekin fidatzen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 198. orr.
Eulientzako paper zerrendak zeuden sukaldean zintzilik euli hil itsatsiz beteak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.
Handik gutxira zelo-papera eskatu zidan, puska bakoitza bere lekuan itsasteko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 155. orr.
Neuk eman nien Britannicus antzezteko ideia; eta Junieren papera antzeztea nahi zuten. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 229. orr.
Sokratesen papera egin behar duen antzezlearengana itzuliz: [...]. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 24. orr.
Antzezle bat paperarekin asko identifikatzen denean bestearen nortasuna itsasten zaion modura, idazlea bere pertsonaia kuttunenarekin nahasten den erara. Lourdes Oñederra «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 91. orr.
Mesprezatua izan berri denaren duin-papera antzezten ari zen Herio, edo benetakoa zuen destaina? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.
Kotzebue jaunaren drama bat antzezten zuten, Popliovin jaunak Roll-en papera jokatzen zuen eta Ziablova andereñoak, berriz, Kora-rena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.
Ez dut ikusten inola ere Rollebon jauna paper melodramatiko horretan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.
Lajosek agertoki hartan antzezten zuen, eta eszenarik garrantzitsuenetan beti jokatzen zuen paper nagusietako bat, aldez aurretik sekula ere buruz ikasi gabe testua. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.
Beste neskak, alegia, aktore izarrak, ez dik paperik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.
Jota dagoenaren papera egin nahi duzu, ezertarako itxaropenik izango ez bazenu bezala. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 71. orr.
Mahai-inguru, hitzaldi eta antzekoek deprimiturik uzten naute, desio nukeena baino paper tristeagoa egiten baitut. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 87. orr.
In partibus civilium zeuden barbaroek saien paper zikina betetzera behartzen zuten beren burua, sarraskiaz edo gorpuetan ugari zebiltzan harrez elikatuz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.
Neurriak hartu zituzten administrazio inperialean libertoen papera mugatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.
Txosten zarpail hura Kale Nagusiko bulegoan irakurri arte, ez bainekien nik [...] Don Eustasio donostiar famatuak zer paper zikin bete zuen Marotoren zerbitzutan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 197. orr.
Poek paper erabakigarria jokatu zuen frantses literaturan: poesian ereduzko maisua izan zen, eta gidaria kritikan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.
Uste osoa zuen bere emakume paperari hobeto eusten ziola, iritzirik agertu ezean eta gizonak bezala berotu gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.
Bere ama paperak ez du behar, bere "naturaltasun" horretan, izpiritu mugidarik. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 155. orr.
Gau hartan nire ondoan egon zena, emagin-papera inprobisatuz. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.
Beste modu batez esanda: trama azken bururaino joan zedin beharrezkoa zen morroi-papera betetzen ari nintzen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 78. orr.
Ni irakasle paperean joan nintzaion. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.
Horretan ere, iruditzen zitzaidan ez zuela cicerone papera oso gogotsu betetzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.
Margolaritzaren papera literatura ilustratzera mugatzen zutelako. Hemendik dator oso eredugarria ez den kristautasun modernoaren paper politikoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.
1990ean, Washingtoneko adostasunaren bidez ezarri zen garapenari buruzko ekonomia politika: estatuaren papera merkatuaren paperaren mende izatea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 306. orr.
Sistema kapitalistan merkatuaren papera nagusia da, merkatua baita gizartearen oreka eta erregulaziorako mekanismo nagusia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.
Paper nagusia egozten zitzaion era askotako hainbat erreakziotan: proteinen polimerizazioa, hainbat egitura osatuz, [...]. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 107. orr.
Gure ezagumenduak aurrera egiteko orduan gure hezkuntza sistemak eta haren ikerketa proiektuek paper berezia dute. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 18. orr.
Izan ere formulazio batek gainerakoen artean zer kokapen, estatus, eta paper hartzen duen [...] horren arabera ezberdina izango da gainerako enuntziatuak subjektuaren kontzientzian agertzeko era. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 114. orr.
Neurriz kanpo baloratzen zuen erakunde armatuaren papera. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 215. orr.
Zehazki eratutako hizkuntz egituraren ereduek berebiziko papera joka dezakete, baikorra eta ezkorra, asmakuntza-prozesuan bertan. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.
Ikastetxe honek paper historikoa jokatu zuen iraun zuen berrogeita hamabi urteetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.
Mutazio batek berekin badakar garapenaren anomalia bat [...] seinale paper zehatz bat jokatzen duela mutazioak jotako geneak eraikuntzaren urrats batean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 57. orr.
Ekonomiaren iraultza horretan Atenasek jokatu zuen paper erabakigarria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 251. orr.
Nonahi, paper bera jokatzen dute geneok, antza: animaliaren aurre-atze ardatzean zehar zelulak zein non kokatuko diren zehaztea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 124. orr.
Gure belaunaldiko gehienon amei, paper-aldaketa sortzen dien nahasmenduaz gain, beste bi hausnarketa etortzen zaizkie. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 59. orr.
· Burtsak finantza paper garrantzitsua betetzen du, enpresek hain beharrezkoa duten finantzazioa bideratzen baitu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.
Akeoen eta transmisio-paper berbera jokatu zuten haien belaunaldiko beste barbaroen zerbitzua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 165. orr.
Enparantzaren bestaldeko paper-dendan, hainbat koaderno erakutsi zioten. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.
Paper-dendaren batean sartu eta, postalen bat erosteko aitzakian, italiera praktikatuko nuen dendariarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 205. orr.
Arratsalde batean Barchini zaharra iritsi zen apaizetxera, herriko paperdendaren jabea, alegia. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.
Amonak bilduak zituen liburuxka hartu nian, paper denda batera jaitsi ninduan eta osorik fotokopiatu nian. Jon Muņoz «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 96. orr.
Egindako lanaz harro, inprimatu eta paper denda bateko faxez igorriko zuen Alberdi jaunaren erredakziora. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.
Paper-ebakitzekoa hartu, ageri-agerian baitzeukan lan-mahai gainean, eta gutun-azala ireki zuen Holmboek. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 324. orr.
Beste zenbait gauzaren artean, erreduktoreak egiten ditue, barkuetan, eolikoetan, zementu-, azukre-, paper-fabrika, laminazino, zentral hidrauliko eta holakoetan behar diranak. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 43. orr.
Lanuztea eginen dute gaur Alloko paper fabrikan. Berria - Ekonomia 2006-01-05
Bilboko zigor arloko 3. epaitegiak Iurretako paper fabrikako arduradunak zigortu ditu 1990 eta 1991n egindako isurketa toxikoengatik. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Piltzar horrek ere badu bere balioa: gutxienez, paper-fabrikan erosiko dizute. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.
Jantzi berriak, trapu zaharrekin egin beharrean, paper-fabriketan sobratzen ziren mantekin egiteko. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 136. orr.
1992an araztegia ipini zuen azkenik paper fabrikak. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Desilusio usaina sartu zitzaigun, paper fabrikek zabaltzen zuren kiratsa baino ere minago. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 97. orr.
Paper-fabriketako, nekazaritzako eta araztegietako hondakinez baliaturik, biomasako energia ere nabarmen gehituko dela nabarmendu eta bioerregaien kasua gogora ekarri dute. Berria - Ekonomia 2004-12-29
El abogadillo esaten zioten, gainerako presoei instantzia eta paper kontu guztiak egiten laguntzen zielako. Paper-kontuak konpondu, behar liratekeen inprimaki eta dokumentuak sinatu. Berria - Euskal Herria 2006-03-03
Paper konturen bat moldatu nahian Diputaziora joaten zenean atean zaindari aurkitzen zituen horietariko bat akaso? Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 8. orr.
-Ez, ez, atzerriko kotxeak ezin saldu paper kontu handiak egin gabe. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 249. orr.
Baina, ordukoa ere, beste askotakoa bezala, paperkontu hutsa izan zen; bertan gelditu nahi zuten moroek, ez baitzuten inolako eragozpenik izandu, hemengo usarioak betexe eta zergak ordaintze alde. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 141. orr.
Nekazariarentzat paper kontuak besterik ez dira, bulegariarentzat izen eta zeregin zehatz asko direnak; eta alderantziz; bulegariarentzat berdailu edo naturaleza besterik ez dena, nekazariarentzat aleunka belar eta landare klase konkretu dira. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.
Emakume-bizikleta bat zen, auzotik pare bat kilometrora zegoen paper-lantegi batera lanera joateko amak garai batean erabilia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.
Paper lantegi integrala sortzea zen erakundeek laguntzen zuten helburua. Berria - Ekonomia 2006-01-20
Virtisu-Pastguren paper lantegiko ekoizpenaren zati bat Bartzelonara lekualdatzearen aurka, gaur arratsaldean manifestazioa egingo dute Bilbon. Berria - Ekonomia 2006-03-04
Ehunka herritarrekin batera, lau kilometro egin zituzten manifestazioan, Enkarterriko paper lantegiaren itxieraren aurka. Berria - Ekonomia 2006-01-29
New Orleanseko Cécileren iloba, esposatu eta handik etorri zen Hélèneren alaba, larru argia, paper-latz bustiaren kolorekoa. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.
Elgetatik ekartzen zizkioten altzarietarako apaingarri batzuk jaso, paper latza pasatu, preparatu, eta Olaizolaren tailerrerako gertatzen zituen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 28. orr.
· irud/hed Egileak berak hamaika bider pasa dio paper latza. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 134. orr.
Zerbait idatzi zuen paper-mutur batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 148. orr.
Barruan bilduta zetorren paper muturrean, are horixkago eta zatarragoa, eskuz izkiriaturik, hauxe irakurri dut hitzez hitz: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 97. orr.
Léak paper-mutur batean idatzi zuen formula, eta lauki batez inguratu, gero. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 381. orr.
Liburu batean aurkituko zuen paper mutur hura, bi urteren buruan edo. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 198. orr.
Paper-mutur erdi belztu bat atera nuen adreiluaren zirrikituetako batetik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 94. orr.
Biok ondo ezagutzen genuen arbola baten enborreko zokogune batean gorde nuen paper-muturra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.
Zer zen orain dirua berarentzat! Paper-mutur pintatu batzuk, besterik ez. irakurri ahala oharrak zirriborratzeko paper muturrak balira bezala. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 205. orr.
· Balkoi zolan, ordea, paper muturtxo bat begiztatu zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.
Soldadutzatik bueltan, paper-olatik Vasconiara pasatu nintzenean, bertan irabazitako lehenengo txanponekin eskusoinua erosi nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 120. orr.
Parrokiako koruan ere abestu nuen umetan, Don Klaudiorekin, herriko paper-olako ofizinan hasi nintzenean utzi behar izan nuen arte. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 119. orr.
Korrokoien jauziek burbuilak sortzen zituzten paperolako kimikak gandututako uretan, amultsua zen haien pulunparen plausta. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.
Paper-ola kiratsa nabaritzen hasi zenean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 47. orr.
Gin-tonicak, zumuak, paper orri bat eta boligrafoa mahai gainean zeuden. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.
Kontua ordaindu, "Victoria maitea" eta tontakeria batzuk idatzita nituen paper orriak hautsi, eta metrorako bidea hartu nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 174. orr.
Urdai saltzaileak paper orri lodi bat ipini zuen balantza batean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.
Kreazio guztia istripu itsua da, paper orri batean eroritako tintontzia eta tintak bere kabuz gutun bat idatzi duena, hitz bakoitza gezur bat, esaldiak kaosa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.
Telebistan, horma kareztatuen eta paper orrien zuritasun egoskor hori gabe, jende famatua, giro dotorea eta solas erakargarriak kausituko ditu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 111. orr.
Zigarro-paper orri bat zen, eta hau idatzia zuen Léak han: [...]. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 257. orr.
Larruzko paper-zorro bat hartu, eta itxura ofizialeko orri batzuk atera zituen handik, zigiluz josiak. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.
Han zegoen, paper-zorroa besazpian zuela, barrenean zer zuen sekula jakin ez genuen paper-zorroa. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 60. orr.
Adibidez, ikasle bati egun batean paper zorroa txikituta agertzen zaio. Berria - Euskal Herria 2006-02-21
Aspalditik zauzkaat haien buru marraztuak paper zorro batean gorderik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 294. orr.
Paper-zorroan sartu zuen txartela. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.
Muranoko idazluma atera zuen paper-zorrotik. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.
Paper-zorro bat atera zuen gizonak, egunkari-zatiak txukun-txukun bilduta zeuzkana. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.
Eta erakusteko erabiltzen dudan [Hiztegi Entziklopedikoaren] alea paper-zorrotik atera, eta mahai gainean jarri nion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 323. orr.
Silvio legelaria zen, baina filosofia-tratatu bat idazten ari zen tipula-paperezko orri ñimiñotan eta garraio- eta aduana-enpresa batean enplegaturik zegoen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.
Ikuskizunak, hortaz, trinkotasuna zuen eskas, tipula-papera gaineratu dioten pintura-lan inpresionista batean bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.
bertso paper (17); diru paper (8); idatzitako paper (7); komuneko paper (9); nire paper (8)
paper barik bizi (5); paper bat atera (16); paper bat eman (5); paper batean idatzi (5); paper batzuk atera (6)
paper faltsu (11); paper faltsuak (6); paper faltsuekin (6); paper garrantzitsua (22); paper hutsa (5)
paper lantegi (7); paper lodi (7); paper mordo (10); paper mordo bat (6); paper mordoa (9); paper multzo (8); paper mutur (38); paper mutur bat (8); paper mutur batean (13); paper muturra (7)
paper orri (19); paper orri bat (5); paper orriak (5); paper pila (12); paper puska (42); paper puska bat (15); paper pusketa (8); paper sorta (16); paper sorta bat (5); paper tolestu (9); paper tolestu bat (6); paper txiki (5)
paper xafla (5); paper zahar (36); paper zaharrak (17); paper zaharren (9); paper zaharretan (12); paper zati (31); paper zati bat (15); paper zatia (11); paper zimurtu (5); paper zorro (8); paper zorro bat (5); paper zorroa (12); paper zuri (15); paper zuria (15); paper zuria belzteagatik (5); paper zurian (6); paper zuriaren (7)
diru papera (7); jokatzen duen papera (8); komuneko papera (12); luma eta papera (6); nire papera (6)
papera antzezten (5); papera atera (13); papera atera bear (9); papera bete (7); papera betetzen (10); papera bezain (5)
papera egin (14); papera egiten (19); papera eman (5); papera eta lapitza (5); papera eta luma (5); papera eta tinta (5); papera hartu (14)
papera irakurri (7); papera irakurtzen (5); papera jaso (6); papera jokatu (12); papera jokatzeko (5); papera jokatzen (15); papera jokatzen du (5); papera kendu (13); papera kentzen (8)
bere paperak (16); beren paperak (5); bertso paperak (22); boto paperak (7); generalitatearen paperak (6); gure paperak (7); legezko paperak (8); nire paperak (8)
paperak behar (6); paperak bete (5); paperak betetzen (6); paperak egin (5); paperak erakutsi (10); paperak erre (5); paperak eskatu (9); paperak eskuetan (5); paperak hartu (12); paperak ikusi (5); paperak lortzeko (9)
paperean bildu (7); paperean bildutako (5); paperean jarri (12); paperean jartzeko (5); paperean jartzen (7)
bertso paperen (5); paperen artean (33); paperen bila (5)
bere paperetan (7); diru paperetan (5); paperetan agertzen (5); paperetan aurkitu (5)
paperez betea (5)
paperezko benda (5); paperezko estalkia (5); paperezko ezpain (8); paperezko orri (5); paperezko poltsa (8); paperezko zapi (5); paperezko zorro (5)
paperik gabeko etorkinak (6); paperik gabeko etorkinen (6); paperik gabekoak (7)
Paperik gabeko etorkin guztien inbidiagarri izango ziren segurutik zeru hutsera begira jarritako milaka esku paperdun haiek: "hauek badituk norbait -egingo zuten beren artean-, eta norbait baino gehiago: guk paper xixtrin bat bera ere ez patrikan, eta hauek, patrikan ez ezik, bi eskuen artean beldurtzeko paper mordoa, alajaina!". Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.
Makina bat aldiz saiatu zen bere oroitzapenak papereratzen, alferrik baina. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 80. orr.
Zoritxarrez, Napumoceno jaunak ez zuen izan ez gutun hori ez bidean pentsatu zituen gainerakoak papereratzeko modurik. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 64. orr.
Kulturako erredaktoreak grabagailu bati eragiten zion aitzin eta gibel, elkarrizketa bat papereratzen ari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.
Bi aldeek oso positibotzat jo zuten ahoz hitzartutakoa papereratu izana. Berria - Ekonomia 2004-10-07
Egunkari hau nola egiten den erakusten du: kazetariak albistea jasotzen duenetik, erredakzioan idatzi, inprentan papereratu, kioskora heldu eta irakurlearen eskuetara iristen denera. Berria - Kultura 2004-12-04
Objektua ikusi bezalaxe (sormenari lekurik eman gabe) geroago papereratzeko ahalmen ez-ohikoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.
Objektua ikusi bezalaxe (sormenari lekurik eman gabe) geroago papereratzeko ahalmen ez-ohikoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.
Ahozkotasunetik gertu dagoen hizkuntza eta estiloa darabil maiz eta, hala istorioaren jatorriagatik nola kontaeragatik, ahoz transmititutako istorio baten papereratzearen traza hartzen zaio Riomundo-ri. Berria - Kultura 2006-03-07
Herri gehienetan bada beti gizon argitu bat herriaren Historioaz arduratzen dena, papereria zaharra laket duena. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 154. orr.
Bestalde, banekien zernahiko papereriak bete behar zirela eta beraz ibiliko ginela eskuin eta ezker, bulego horietan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.
Egia esan, huraxe zen egiaz ulertzen nuen papereria bakarra. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 17. orr.
Egoitza berrien eraikitzeko, xaharren antolatzeko, partikularrek eraikuntzarako ukan ditzaketen maileguen papereria, horiek oro Pauetik pasatzen dira orain, ez Parisetik. Herria 2005-06-23
Andresek etxearen jabeari eskatu zion kalera ematen zuten hiru gelekin bat egiteko, eta eratzen zen lekua ez papereztatzeko, edozein kolorez margotzeko baizik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 294. orr.
Aharrausika ingurura behatu zuen, higuina ezkutatu ezinik, horma berde ilunez papereztatuetara. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.
Berdez papereztatutako taberna meharra jendez josita eta ahotsez borborka zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 311. orr.
Orain dela urte batzuk nire logela neuk sortutako errima sortekin papereztatu nuen, eta handik zerbait geratuko zitzaidan, baina, nire ustez, praktika kontua da batez ere bertsolaritza. Berria - Harian 2005-04-14
Jutezko ehunez papereztaturiko hormak, whiskya aperitiboan, musika klasikoa irratian. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.
Bai, papereztatzaile gisa lan egiten nuen ofiziale-artisau batekin. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.
Beharrik, garai hartan, papereztatzaile gisa oren gehiago egiten nuela, tintatzen baino. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 137. orr.
Gustatzen baitzitzaidan ene papereztatzaile ofizioa. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.
Ene papereztatzaile lana ongi egin. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 33. orr.
125 kanpotiar papergabe badituzte jadanik Europako lurretarik beren etxe alde despeituak, atzerritar horiek gero ta nekezago onartuak diren Europa huntako herrietarik. Herria 2005-09-29
Karan Diaby Ginear paper gabea auzitan pasa da Baionan, joan den ostegunean. Herria 2004-12-23
Erran behar da G5 taldea egiten duten bost barneko ministroek bat egina zutela joan den uztailaren 5ean papergabe dohakabe horien aireko berezitan beren lurretarik kanporatzeko. Herria 2005-09-29
Neofito papergabetuak oihu txiki batzuk bota zituen, baina, zorionez, gehienek isiltzeko eskatu zioten "sssshhhhh" luze batez. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 35. orr.
Zikinkeria garbitasun bilakatzea eta paper gabezia paperen presentzia bihurtzea zen kontua. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 123. orr.
Dantzariek, estanpatzaileek, papergileek, eskalatzaileek... osatuko dute lantaldea. Berria - Kultura 2004-07-15
Papergilerik hurbilenak Bordelen ziren. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.
QMC inbertsio funtsak Unipapel (%1,75) papergilearen %2,73 erosi berri dio orain enpresa horretako Garcia Ortega kontseilariari. Berria - Ekonomia 2004-06-17
Europac (%2,09) papergileak 64 milioi euroko kreditua jaso du banku talde baten aldetik. Berria - Ekonomia 2004-01-28
Isurtzeko eskubideen beharra hasiera batean zazpi sektoretan ezarriko dira: zementua, petrolio findegiak, siderurgia, beiragintza, zeramikagintza, papergintza eta energia. Berria - Ekonomia 2004-08-28
Produktu horiexek gomendatzen dizkizuegu, konfiantza osoz gomendatu ere, gure bezero zareten guztioi; horra hor abiaburu berri eta paregabe bat papergintzaren arloan... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.
Enkarterriak ezagutzen duenak badaki zer nolako garrantzia duen papergintzak eskualde honetako etorkizunerako. Berria - Ekonomia 2006-01-20
Papergintzako taldeak 184,27 milioiko isuna jaso zuen 2001ean. Berria - Ekonomia 2004-03-21
Azken hamarkadetan Enkarterrien motorra izan den «papergintza industriaren amaiera ekarriko» luke. Berria - Ekonomia 2006-01-25
Aurtengoan hainbat arlotako enpresak ikertuko dituzte: 30 arlo kimikoan; 27 hondakin kudeaketan; 48 galdategi; eta papergintza arloko 24. Berria - Euskal Herria 2004-01-09
Papergintza enpresak indigenak bizi diren lurretako urak zikindu dituela salatu dute. Berria - Gaiak 2004-03-13
zeramika eta papergintza (3)
"Paperjale" uste dut esaten zitzaiela lehen, egun osoa irakurtzen ematen dutenei. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 85. orr.
Eta horma artean, badakizue, denok egiten gara paperjale, arrasto ñimiñoen igarle, hodeien mugimenduen itzultzaile, denok egiten gara irakurle amorratuak paretaren kontra. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 254. orr.
Letren oturuntzaren ondoren, paperjaleak ere biziko bada beste zer edo zer behar duela-eta, afaltzera eraman gintuzten. Berria - Kultura 2004-12-22
Paperjaleok ere badugu noizbehinka gutiziaren bat dastatu eta gogo-sabaia goxatzeko eskubiderik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 85. orr.
Duela oraino berrogei ta zenbait urte mugatik iragaiteko behar zen paperkeria frango. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.
Paperkeria biderkatzea leporatzen diozu erreformari. Berria - Harian 2006-01-04
Eta azken honen hunkitzeko edo kobratzeko, zer paperkeri lotsagarriak! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 100. orr.
Lanak ematen zizkigun esaldiak txukun antzera josteak, gerra ez zela amaitu, eta zazpigarren kalkoraino bakarrik irakur zitekeen, bazter utzi genuen paperketarena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 164. orr.
Paperkia ezkerrerantz moztu beharrean eskuinerantz mozten bazuen bere bizitzak norabide bat edo beste har zezakeela. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 169. orr.
Egun hortako mozkinak nun baliatuko diren gure etxetan ukana dugu paperño bat. Herria 2001-06-07
Alderdi bereko batzuek baiaren alde zabaltzen dituzte paperño batzu segurtatuz egina zaukun eskaintza ez dela eskualde hortarik batere txarra. Herria 2005-03-31
Presoek paperño haren gibelean ixkiriatzen zuten erantzuna. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 12. orr.
Etxetan gehienek ukana dugun diska behar da ezarri autoaren aintzin partean edo bederen paperño bat autoaren pausa tenorearekin. Herria 2003-03-13
Hautsontzia duten mila paperontzi ipiniko dituzte. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Hautsontzirik ez inguruan, nire zangoen parean zegoen paperontzi metalezkoaren ertzen kontra muturgabetu nuen zigarroa, barnera bota aitzin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.
Tinta-ontziak hartu eta gela osoa zipriztindu zuten, liburuak eta paperak birrindu, horma-irudiak urratu, paper-ontziak irauli, poltsak eta liburuak hartu eta gero leiho apurtuetatik behera bota. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 89. orr.
Aspaldiko partez buru belarri aritu zen idazmahai gainean pilaturiko paperak eta txostenak biltzen, sailkatzen eta asko paperontzira botatzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 209. orr.
-Boleto zahar baten modura bota naute paperontzira, ez al da egia? -esan zuen Ruthek bortizki. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.
Egunkari bat ere hartu zuen paperontzi batetik, ez irakurtzeko, baizik eta bere burua estaltzeko. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 14. orr.
Zorterik izan ez duten beste paperekin batera, zaldi karreretako izenekin nahasian joango dira paperontzira bere analisiko emaitzak ere. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.
Atentatua eta bi egunetara bideo bat aurkitu zuten paperontzi batean, meskita baten ondoan. Berria - Harian 2005-03-08
Hiru kontainer eta bederatzi paperontziri sua eman. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 66. orr.
Gizon gazte batek, irribarre zabala ezpainetan, beraren buruaren gainean paperontzi itzulikatu bati eusten dio. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 74. orr.
paperontzira bota (3)
Familian papertegia zeukan Aristegi izeneko ikaskide batek ekarri zigun papera, merke antzean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.
Okindegi, harategi eta arraindegi koxkorrak bisitatzen ditut; baita prentsa saltzen duen papertegia ere. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 214. orr.
Familiari emandako azken kreditu aukerez baliatuta, liburu-denda bat ireki zuen hirian eta, hasierako asmo handinahien ondotik, apalki bizitzera mugatu zen eskola liburuak eta papertegiko gaiak salduz. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.
Liburuak, musika, DVDak, prentsa eta papertegia eskainiko dituela jakinarazi du Elkarrek, eta zerbitzua hobetzen saiatuko dela, «bailararen kultur bizitzaren alde azpiegiturak jarriz Berria - Kultura 2006-02-18
"Elurra malo-malo ari du", zioen papertxoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.
Esadazu, Iñaki, zein da zure izena, idatz iezadazu papertxo batean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 79. orr.
Helbidea papertxoan idatzita eman diot taxistari. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.
Bakoitzak papertxo batean, bestearengandik desio baina eskatzeko gai ez ginena idatzi behar genuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 372. orr.
Papertxoak igortzen dizkie, gizalegez baina irmo, zorra kita dezaten. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 25. orr.
Emmak sakelatik papertxo bat atera zuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 66. orr.
Testu haien antzekoak sortzen nituen, mila eratara, eta eskolako koadernoak bertsoz beterik neuzkan, eta neure logelako gau-mahaia ere papertxoz goraino. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.
papertxo bat atera (5); papertxo bat luzatu (3); papertxo batean (20)
Ohituta zegoen ederki halako papertzarretara. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 120. orr.
Paperzale hutsak gara, etxea liburuz beteta daukagu. Berria - Gaiak 2004-09-26
Aholkulariak eta horiek, txurien gauza dira: haiek bai, ba omen dute beren herrian papiamento bat ere! ("parlamentoaren" ordez, kreolerazko papiaretik, "solastatu"). Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 210. orr.
Augustok, Lege Papiarraren bidez, amen pribilegio berbera eman zien. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 361. orr.
Tiberiok areagotu egin zuen Lege Papiarraren gogortasuna .321, eta debekatu egin zion hirurogei urteko gizon bati berrogeita hamar urte baino gutxiagoko emakume batekin ezkontzea. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 111. orr.
Justinianok baliozko deklaratu zituen Lege Papiarrek debekatutako ezkontza guztiak. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.
Konstantinok betegintzarre kristauaren xedez egin zituen legeak, batez ere, Lege Papiarren zigorrak kendu zituztenak izan ziren. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.
Ulpianoren Zatiak-en tituluak oso ondo bereizten ditu Lege Juliarra eta Papiarra. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 360. orr.
lege papiarrak (7)
lege papiarraren (6)
Somelier batek bezala, mingainaren papila bakoitzarekin sentitzen du, eta plazeraren irudia da. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 44. orr.
Haurtzaroan, mihiaren erdialdea eta masaila barruak ere ondo horniturik egoten dira papilaz, baina papila horiek desagertu egiten dira nerabezaroan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 148. orr.
Oraindik geratu behar zaizu material apurtxo bat, bestelako garraztasuna daukan bestelako zaporea, zure pituitario eta papilak lotarazteko balioko dizuna. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 151. orr.
Asko dira dastamen-papilak: 9.000 inguru gizakietan, mingainean gehienak, nahiz eta ahosabai bigunean eta eztarrian ere badiren batzuk. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 148. orr.
Larruazalaren oso barruan garatzen da dastamen-zelula, eta gero dastamen-papilan sartzen da; han, nerbioamaiera bati lotzen zaio. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 149. orr.
Dastamen-papila bakoitzak zelula hartzaile batzuk ditu, eta zelula bakoitzaren mutur batetik iletxo bat irteten da ahora. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 149. orr.
dastamen papila (3)
dastamen papilak (6)
Bai produktu elaboratuak ere -pastak, opilak, hestekiak, pateak, papilak, esnekiak, plater moldatuak-. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 93. orr.
HPV giza papillomaren birusak eragiten ditu egun utero-lepoko minbizi kasuen %99. Bestalde, Aritz Laskurainek gehiago itxaron beharko du, Soraluzeko atzelariari abuztuaren 12an kendu baitzioten eskuko papiloma. Berria - Gaiak 2004-04-18
Arroketako barbarinak, papillote eran prestatuak Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.
Maiz eta ugari hazten da papiroa Deltako zingiretan, Alexandriatik gertu-gertuan. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.
-Hau duk Europako leku bakarra papiro basak oraindik hazten direna. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.
Mutiko bat bahitzen duk, eta papiro-zurtoin bat hartzea debekatzen didak, legeak debekatzen duela eta. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.
Papiroa ezin da tolestu. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.
Jatorrizkoak izan zein kopiak izan, papiroa behar da idazlanak egiteko. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.
Papiroan eta pergaminoan aurkitzen duten edozein arrasto begiramenik eta zehaztasunik handienaz kopiatzen dute. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.
Han zebiltzan lihozko beren tunika meheetan uzkur, papiroz eginiko oinetakoz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.
Idazlanak -papiroak edo larrutxak- nonahitik zetozen: Bizantziotik zein Alexandriatik, Pergamotik zein Sirakusatik, Antiokiatik zein Jerusalemdik. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.
Ahmès-en arabera, papiro zaharrago batean oinarritua dago testu hori, eta Ammenemes III.a, XII. dinastiako seigarren erregearen erregealdian idatzi zen papiroa. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.
Eta arrazoimena aienatzeaz bat-batera, papiroko hitz greko guztiak ahantzi zituen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 55. orr.
Papiro-orriak bata besteari itsatsi, eta makila baten inguruan biribilkatu eta zerrenda bat osatuz eratua zen "bolumen" bakoitza. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.
Bost metro luze ditu; 14 papiro-hostoz egina dago bilkaria, eta era askotako hamarka problema adierazten ditu. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.
Baina ez zuen hartu Heraklitok bere neurtitzak irarriak zitueneko papiro-bilkaria besterik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.
Horregatik izan zen Egipto papiro-hornitzaile bakarra greziar mundu osoan. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.
-Aspaldi esan nahi nian... nik zoro itxura egin behar izaten diat jaulierren aurrean, papiro batzuk bilatzen dituen artistarenaøø. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 87. orr.
Idaztea, Phedre-n erakutsi nuen bezala, ahitzera ez uzteko oroitzapenen papirusetan pausatzea baizik ez da, ez fikziozko munduen kreatzea, kreatzea jainkoen zeregina baita eta idazleek baino mila aldiz hobe egiten baitute hori. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 140. orr.
Haiendako alabaina "zerri higanotak" edo "deabru heretikoak" ginen gu; "ostia-milikatzaileak" edo "suge papistak", berriz, haiek guretako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.
Gero eta garbiago zegoen errege papisten ito-nahi zitalari fede berriaren jarraikitzaileen bizi-nahi ohoragarria bihurtuko zitzaiola. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.
Hilabeteak eginak zituen ahaide papista batzuen etxeko behitegian. ardi errebelatuak Satanen atzapar papistei kentzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.
Erresumatik kanpora baina tartean, papisten habia eta gotorlekua zen Zuberoa. Zurrumurruen arabera arnegari bat zen, adulteriogile, papista, herrinahasle eta harroputza. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.
Halako batek zioen Atturriren ertzetan guduketa latza izana zela papista traidoreen eta erreformazale fidelen artean... Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.
Papista superstizios bat banintz, erranen nukeen mirakuluz atxiki nuela neure burua animaliaren gainean arma aldi berean galdu gabe. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.
Papoan behera, titi buruak zipriztinduz, isuri zuria ketan hedatzen sumatu zuenean, Txokok nagusiaren aterpe sekretutik ihes egin zuen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 40. orr.
Behatzak gorri saminez tindatuak, papoa frango zabalik, galtza koloretsu batzuk gerrian tinki-tinki ezarriak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.
La Sarrietteren fularra askatu zen guztiz; papoa agerian zuen, bizia eta maitagarria, ahoa heze, sudur zuloak arrosa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 401. orr.
Soa emaztearen papoan iltzatua zebilkidan baina nigan, herioaren hurbilak desira oro ezabatzen zuen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 178. orr.
Gehienak erdi biluziak, ixterrak eta papoa dena ageritan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.
Ene baitan egin nuen, neska hori, burua gora eta papoa harro, ez zela trufa eta espantu baizik! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.
Lehenik burua ongi busti nuen, gero hiruzpalau aldiz itzulikatu nintzen ur irakituaren azpian, bizkarra, papoa, hots gorputzaren xoko-moko guztiak behar bezala zipatuz. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.
Papoa hanpaturik eskatu nion tabakoa Txatori. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 165. orr.