Egungo Euskararen Hiztegia
—Z—
[bertsioa: 2024-01-10]

zabal 1 izond albo batetik bestera hedadura handia edo ohikoa baino handiagoa duena; zabalera gainerako dimentsioak baino aski handiagoa duena; irekia. ik mehar; estu. (ikus beheko konbinatorian zabal izenondoaren agerraldi maizkoenak)
2 (adizlagun gisa; ik beherago 13)

Inork ez zezakeen susma, orobat, XIX. mendearen amaieratik medikuntza eta osasun publikoa hain bizkor eta hain zabal hedatu izanak munduaren halako gainpopulaziora ekarriko gintuenik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 141. orr.

Nafarroa han, luze eta zabal hedatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

Neure eskuaz lanean hasi nintzenean, luze eta zabal etzan zen ohean ahozpez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 20. orr.

Egunotan luze eta zabal hitz egin beharko diagu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 31. orr.

Etxearen atzealdeko lorategi zaharra herriaren muturrean hasi eta inguruko zelaietaraino hedatzen zen, luze eta zabal.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Iristear omen zeuden, laster hitz egingo zuten lasai eta zabal.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 196. orr.

Kristina zabal jarria zen orain besaulkiaren gainean, hanka luzatuak ohean ezarririk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 364. orr.

Metodo zuzenarekin, berriz, zabal barreiatzen ziren emaitzak, eta haietatik laurden bat pasatxo, arauzko gutxienekotik behera baitzegoen, bere garaian atzera boteak behar zuten loteei zegokien noski.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Gogoak, beraz, joan eta ibili nahiak eraginda, gorputz guztiko lohadar eta organo guztietan zehar zabal dagoen arimaren izatea ziztatzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 281. orr.

Garaile ageri zen, zabal eta eroso hartzen zuen arnasa haritz argizko jangelan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 271. orr.

3 (adizlagun gisa, izen mugatu baten eskuinean)

Besoak zabal, leher eginda, barazki zama izugarriari besarka, balantzaren batek lurrera botako zuen beldurrez, aurrera begira zihoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

Eraikuntzari buruzko azalpenetan jarraitu nuen: berak begiak zabal eta erne beti ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Ahoa zabal geratu zen, "ez duk posible!" esanez bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 48. orr.

Ahoa zabal dugula koilarari eusten dion eskuari begira-begira egon beharra, besterik ez.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 42. orr.

Aldakak zabal, tente-tente jarririk bere mantal zuriarekin, mingainari eusten zion hitz itsusiren bat ihesi joan ez zekion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 112. orr.

Erortzen eta amiltzen gara zuloan beheiti, non herensugeak eta munstroak ditugun aiduru [...] ahutzak zabal eta hortzak zorrotz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 135. orr.

Galtzeak alabaina nonbaitetik harrapatzea ekartzen du, alorra huts eta zabal utziz aurkitze berrien onartzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 132. orr.

Tatuaje baten moduan markatuta gelditzen ari, gero eta zabalago, gero eta sendoago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Neska adimen-zabal bezain oin-zabal horietako bat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 57. orr.

Neska ile-horail, sudur-fin, ezpain-zabal hura, nire saihetsean kokorikatu zen eta belarri zulora erran zidan:[...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

Lehenengo egunetan gurpil-aulkian zebilen haur isil begi-zabal hari erreparatuko zioten.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 32. orr.

Polizia frantsesek, kepis eta kapadun jendarma bibote-zabalek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 218. orr.

Goiko leihoetan emakume aurpegi-zabalak ikusten ziren, kalera begira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Handiz erdi modukoa zela, bizkar zabala, hanka-zabal samarra, aurpegiz beltzarana eta bizar-gorria.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 105. orr.

Haren ibilera hanka-zabalak pentsarazi zidan ohituta egongo zela zaldiz ibiltzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 131. orr.

Talde erdi biluzi, papar-zabal eta zalapartari horrek alde guztietatik inguratu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 160. orr.

Filosofiak, berriz, bihotz zabal egiten du arkitektoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

Seguraski elkor hutsa izango da antigoalekoak garenokin, pentsatu zuen Bankes jaunak, bihotz-zabal izateko ahalegin guztiak eginez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 94. orr.

Botila lepamotz aho-zabal batzuetan sarturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Non duk heure harrokeria, aho-zabal horrek?  Elizen arteko biblia   Epa 9,38

Onddo-itxurako kapela hegal-zabal bat soinean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 190. orr.

Soineko zuri behe-zabal bat jantzirik, jira eta bira, jira eta bira.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 120. orr.

Plazatxo estu eta luze baten erdian, intxaurrondo adaburu-zabal ikaragarri bat dago.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 224. orr.

5 (beste izenondo batekin)

Izan ere, nola babestu ninduen umetan haren sabel zabal joriak, izuak handik edo hemendik mehatxatzen ninduenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 85. orr.

Zubi erdian dauden harri zabal ederrak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 167. orr.

Jende guztia bezalaxe bizi nintzen ni, bizitza gizonaren begi zabal itsuez ikusten, harritu gabe eta ulertu gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 245. orr.

Humanitatea familia handi bat duk, Adan eta Evarengandik jaio den familia handi zabala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 196. orr.

Sagar aurpegiko gizon lodi zabal batek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 216. orr.

Gure mundu tipi zabal hartan geundela, hala erran zenidan bertze egun batean: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 405. orr.

Bidea zelai neurrigabeetan aurrera hedatzen zen batzuetan, begiari ikuspegi zabal irekia eskainiz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 339. orr.

Erromako herria eta senatua, beldur guztietatik libre, zure pentsakizun eta aholku zabal-ospetsuen esanetara gobernatzen hasita zeudenean, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 370. orr.

Ondoan, intsigniaz beteriko fardelek odol zetaka zabal eskergak osatzen zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.

Irribarre egin zioten elkarri beren begitarte zabal biribilez, amak honela errepikatzen zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 409. orr.

Ozta-ozta ikusten zituen begien aurrean igarotzen zitzaizkion estepa luze-zabal haiek, istant batez galaraziak izan zituenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

ik luze 16.

Gain jantzi zabal luzea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 70. orr.

Germaniar haietako batek bainujantzi handi-zabal bat zeukan jantzita eta bestea slip ñimiño batez ari zen jolasten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 19. orr.

Nire buru gainean, ilargi handi, bete, zabal bat hedatzen zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak adizlagun balioa duela)

Erroma aldera: ez zen batere petraldu, alderantziz baizik, beti bezain bihotz-zabal mintzatu zitzaidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Hura ohatzean izter-zabal etzateko adina denbora erabili nuen, neure burua arruntik biluzteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

Beldurra ematen zuen norbaiten aurrean hanka-zabal jartzen zenean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 27. orr.

Aita elizaren erdian zegoen, eskopeta besapean, hanka-zabal, harkaitza bezain tinko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.

7 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Hala bada, Rosaren mundua aintzira hura zen, non munduaren zabala islatzen eta baretzen baitzen. Sutsuki goraipatu zuen lurraldearen zabala, esanez behialako inperio erromatarra ez zela hain handientsua izan eta atzerritarrek arrazoiz miresten zutela Errusia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.

Hango iluntasun lodian tarteka baino ez zen itsasoaren zabala ikusten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 179. orr.

Lau bat mila metro goratik, Mendi Harritsuen zabala dugu begien aurrean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

Haren gorpuzkerak eta pausajeak, haren itzalak eta itzalaren zabalak, guztiak batera nahiz banaka, harritu eta zur-lur utzi ninduten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 144. orr.

Zeru eta ortziaren zabalak ezin zaitu eduki, eta nik eraiki dizudan tenplu honek eduki ote zaitzake, bada?  Elizen arteko biblia   Dn 3,14

Izadia serioski aztertzen hasi garen honetan, ageri-agerian dugu auzien zabala eta haiei aurre egiteko geratzen zaigun bide luzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 197. orr.

Zerua izarrez beterik zegoen, gauaren zabalaz puzturiko izar lodiz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 141. orr.

Aspaldi utzi zion bere ikasleen ezjakintasunaren zabalaz harritzeari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 45. orr.

Angela Duval hegaldatu eta kuxkur itsasoari begira egon nintzen unearen zabalaz ez nintzen jada oroitzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.

Parean kokatu zaio Gabin, taldeari eta aretoaren zabalari aurpegia emanda-.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.

Emakumezkoek musu eman ziguten, esker eta eskuin, irribarrearen zabalak belarrietan min eman behar zielarik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 163. orr.

8 (izen gisa)

Bokalean jadanik, ateko bandara begiratuko duzu, zabalera, eta abanikoa bezala zabalduko da itsasoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

-Ea mutila,hoa pittin bat zabalera! -agindu zion Kristobali.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 390. orr.

9 (izen gisa, pilota-jokoan)

Zabalean, zein txokoan, Goizuetakoa maisuki aritu zen.  Berria - Kirola   2006-01-29

Zabalera joana zen Xala, korrikaldi baten ostean irristaka iritsi zen, Olaizolak atzean erantzun zuen.  Berria - Kirola   2004-08-26

Xalak zabaletik pilota zail bat jaso zuen, Titinek txokora bidali zuen pilota, baina Pascualek jaso zuen, eta errioxarrari nahiko lan zaila jarri zabalean.  Berria - Kirola   2004-02-29

Irujok azken tantoa zabalera botariko gantxo batekin egin baitzuen.  Berria - Kirola   2006-01-07

Martinez Irujo txokotik zabalera sakatzen hasi arte.  Berria - Kirola   2004-04-08

Mugicaren zaflakoak, berdin airetik zabalera, edo xixtakoak ere, eta Etchegoinen lan izigarria eta borondatea, xokoetara barreatuz eta bera helduz.  Herria   2001-07-12

Etxarrikoak, ahal zuen guztietan Titinen zabaleko gantxoak jasotzera joateaz gain, bizkarra erakutsi zion Fernando Goñiri partida osoan.  Berria - Kirola   2004-07-13

10 aire zabal barruti estalietatik at dagoena. ik beherago 11.

-Hilobia aire zabalean dago ala estalia da?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

Iruditzen zait hirietan ere komeni dela aire zabalean eta eguzkitan pasealekuak egitea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2490. orr.

Dohakabeek, aterperik gabe, aire zabalean nozitu behar ekaitz zitala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 265. orr.

Aire zabalean biluzik egotea, horra egun hauetan Mikelek ahanzturatik erreskatatu duen bertze sentsazio bat.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.

Portikoen tartean eta aire zabalean geratzen diren espazioak landare berdeekin apaindu behar dira, aire librean egindako paseoak oso osasungarriak izaten baitira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2490. orr.

Material merkea da, aire zabalean egonkorra, ez da herdoiltzen, isolatzaile termiko, elektriko eta akustikoa da eta erresistentzia mekaniko egokia du.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Gure artean, ordea, aire zabaleko pasealekuei deitzen diegu xysta, eta horiei grekoek paradromidas deitzen diete.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3010. orr.

Iluntzean Plaza Gorriaren inguruko aire zabaleko jatetxe horietako batean jaten duen italiar erako platerak asetzen du Carlsen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 274. orr.

Karrikara atera behar zenuke, aire zabalera, osasuna galduko ez baduzu.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 23. orr.

Konradek haurtzaroko eta gaztaroko zurbiltasun bera zeukan, eta etxetik atera gabe bizi zela ematen zuen, aire zabalera atera gabe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

Kaleak baleude haizeen kontra zuzenean jarrita, haize zakar eta ugariak sartuko lirateke zeruko aire zabaletik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 790. orr.

11 egurats zabal aire zabala.

Haren azpian, putzu bertikal bat, zeinak galeria horizontal luze batera ematen baitzuen; hura, berriz, muino-mazelara irteten zen egurats zabalera, lantokitik gora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

Egurats zabalean egin zuten lo, gurutze-tontorretatik hurbil.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.

Norbaitek beranduago edan nahi bazuen, zubian edatea zeukan, gau ilunean, egurats zabalean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.

Ordokiaren erdi erdian ageri da, teilatu-hormak egurats zabalari emanak.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 133. orr.

12 luze-zabal (orobat luzezabal g.er.) iz eremua, tamaina.

Haien xehetasunak buruz nekizkien, gaiak ez ezik, luze-zabalak ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

Etxe haren luze-zabala neurtu izan balu, mintzatuko zatekeen agian huste lan nekagarri eta halaz ere askatzaile honi buruz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 19. orr.

Munduaren luze-zabalean gosea gero eta handiagoa da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 27. orr.

Inperioaren luze-zabal osoan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 118. orr.

Lurraren antzeko tasunak dituzten planeta asko eta asko baitaude haien iritziz unibertsoaren luze-zabalean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.

Andre bat nigana makurtzen da, bera zinez zer den nire luze-zabalean aztertuz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 32. orr.

· pl Hein Völker militante gaztearen ia gorputz osoko fotograma batek hartzen zituen kartelaren luze-zabalak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Luze-zabalei zegokienez, gela hura aurrekoaren antzekoa zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.

13 zabal izan (neurriekin)

Jenisei ibaia versta eta erdi zabal da leku hartan, eta bi adar nagusi ditu, bata bestea baino handiagoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

Leku hartan, ibaia versta erdi zen zabal.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 238. orr.

Behinola Indiako azpikontinentearen zatirik handienean subiranotasun eraginkorra zertu zuen inperioa 250 milia luze eta 100 milia zabal zen gorputz-enborrera murriztuta geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Tenpluko sala handiaren aurreko atalondoa hamar metro zabal zen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 3,4

Sei metro luze eta sei metro zabal zen, eta hutsik zegoen, noski.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 67. orr.

60 zentimetro luze eta 50 zentimetro zabal da buruezurra eta zientzialariek uste dute ur gezako Baru espezieko kokrodiloarena dela.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Santutegia hamar metro zen luze, hamar metro zabal eta metro bat gora.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,20

Horma-irudia metro eta erdi luze eta metro bat zabal da; pieza bakarrekoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 183. orr.

Beheko solairua bi metro eta erdi zabal zen, erdikoa hiru metro eta hirugarrena hiru metro erdi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,6

Izugarrizkoak dira, ehun kilometrotik gora baitira zabal.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 390. orr.

· (aditza ezabaturik) 8.000 kilometro luze, 3.000 zabal!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.

-21 metro 60 luze eta 34 metro 40 zabal.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.

Arauzko alkandora faxistaren ordez, kokospeko beltz xelebre bat, arra bat zabal, zeina mugimendu zakar bakoitzean jakaren ertzetatik irteten baitzitzaion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

14 zabal-zabal izond

Burua erdi joanda, so egin eta ozeano zabal-zabala ikusi nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 58. orr.

Leku zabal-zabal baten erdian azaldu ziren, milaka lagunek inguraturik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 214. orr.

Areto zabal-zabal bat zen, keztatua eta hutsa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Turkiaren lurralde zabal-zabalaren eremurik handiena.  Berria - Mundua   2004-12-18

Eguzki esaten diogun su-masa hori, eta maitasuna, zeinak guztia baitauka bere baitan, esfera zabal-zabal bat irudi.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

Izeba Petuniaren esku hezurtsuan kolpetxoak eman zituen bere esku zabal-zabalaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Izan ere, han, plazan, aho zabal-zabal horien aurrean, ez al naiz egongo haiek guztiak baino gorago?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 154. orr.

Itsuaren begi zabal-zabaletan gelditu du bere begirada ikaratua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 450. orr.

Badakit bihotz zabal-zabaleko gizona zarela eta zuk ere gaixoak sendatzen dituzula.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 191. orr.

Hor dago Ixidro irribarre zabal zabal batekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 338. orr.

Ezin genuen egin deialdi zabal-zabala, ez zegoelako denontzat zertan behar egin.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Toki hartatik, ibaiaren ibilbidea ageri zen ehun bat oineko distantzian, eta, hortaz, ikuspegia zabal-zabala zen guztiz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 346. orr.

Eremu zabal-zabala da autoerreferentziarena, eta emaitza onik aterako badugu, mugaketa lanari ekin behar diogu ezer baino lehen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 15. orr.

15 (adizlagun gisa)

Kama ibaia zabal-zabal hedatzen zen orduan, eta xarmangarriak ziren haren ertz oihantsuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.

Joanesen begiak zabal-zabal ireki ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 15. orr.

Krexako haurrak bere besoak zabal zabal luzatzen ditu harenganat heldu direneri ongi etorri egiteko.  Herria   2003-12-25

Garnerrek zabal-zabal egin zuen irribarre.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 30. orr.

Besoak jaso eta zabal-zabal eginik, oihu egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 33. orr.

Animaliak bertan behera omen doaz lurrera zabal-zabal eta ezin omen dira ostera handik altxatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 127. orr.

Begi-ahoak itxita arnasa hartuz, horma baten kontra bermaturik, hankak zabal-zabal.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Begiak zabal-zabal begiratu zion Jonathanek amari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 199. orr.

Begiak zabal-zabal egin zituen, ni ikusita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 129. orr.

-Zeuk esan, Hester -eskaini zitzaion Mathilde, begiak harriduraz zabal-zabal.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.

Vaclav erori egin zen atzeraka eta lurrean zerraldo gelditu eskuak zabal-zabal eginda, zuhaitz eroria, zuhaitz etzana, zuhaitz hila.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 264. orr.

Eserita dago, belaunak zabal-zabal dituela eta oinak elkartuta.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Hermione lurretik altxatuta zegoen, begiak zabal-zabal, Lupin seinalatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 279. orr.

Azken harmaila jaitsi zuen eta alabarengana zuzendu zen, besoak zabal-zabal.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 128. orr.

16 zabal-zabala adlag ipar zabal-zabal.

Aita lurrean, zabal-zabala, trenputxartua, ezagutza galdua.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.

Beha ezazue hordi hori lurrean zabal-zabala eta besteak hor traban!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

Luzaz egon naiz ohean zabal zabala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 183. orr.

Eta, funtsean, ikaskideak ahoa zabal-zabala gelditzen dira-.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 47. orr.

Poloniarra arras hunkiturik gelditu zen, ahoa zabal-zabala, Joanesi begietara so.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 141. orr.

Atea zabal-zabala idekia, deneri ongi etorri eginez.  Herria   2004-11-04

Kattalin eta Sophie-k begiak zabal zabala ezartzen dituzte.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 170. orr.

17 zabal-zabalik ik zabalik.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

adostasun zabal (6); aho zabal (13); ahoa zabal (30); ahoa zabal zabal (6); ahoa zabal zabalik (17); akordio zabal (10); atea zabal (20); atea zabal zabalik (11); ateak zabal (22); ateak zabal zabalik (17); aurpegi zabal (10); bat zabal (18); begi zabal (11); begiak zabal (160); begiak zabal zabal (46); begiak zabal zabalik (101); behako zabal (7); besoak zabal (19); besoak zabal zabal (6); bezain zabal (20); bi metro zabal (7); bide zabal (18); bide zabal bat (6); bide zabal eta (6); bidea zabal (9); bihotz zabal (8); bizkar zabal (8)

erdi zabal (18); eremu zabal (41); eremu zabal bat (7); errepide zabal (6); eskailera zabal (7); eskuak zabal zabal (7); esparru zabal (13); espazio zabal (11); gehiengo zabal (18); gehiengo zabal batek (10); gela zabal (12); hamabost zentimetro zabal (6); hamar metro zabal (7); hanka zabal (7); hankak zabal (21); hankak zabal zabal (10); hankak zabal zabalik (7); hegal zabal (8)

ikuspegi zabal (12); irri zabal (20); irribarre zabal (50); irribarre zabal bat (15); irribarre zabal batekin (9); itsaso zabal (10); kale zabal (17); kilometro zabal (8); landa zabal (9); lautada zabal (6); leiho zabal (11); leihoa zabal (7); lur zabal (7); lurralde zabal (15); luze eta zabal (89); luze zabal (51); luze zabal osoan (9); metro bat zabal (6); metro zabal (31); mugimendu zabal (16); mugimendu zabal bat (9); mundu zabal (10)

operazio zabal (9); ordezkaritza zabal (10); ordezkaritza zabal batek (6); oso zabal (11); publiko zabal (13); publiko zabal bati (6); sare zabal (10); sektore zabal (8); talde zabal (10)

zabal aztertu (7); zabal bezain (7); zabal eta sakon (9); zabal hitz egin (13); zabal mintzatu (9); zabal samarra (6); zabal zabal (166); zabal zabal egin (21); zabal zabal eginda (26); zabal zabal eginik (6); zabal zabal ireki (10); zabal zabala (44); zabal zabalik (263); zabal zabalik ditu (6); zabal zabalik zituela (11)

zelai zabal (11)

adostasun zabala (15); akordio zabala (28); akordio zabala lortzea (9); aski zabala (16); aukera zabala (23); aurpegi zabala (12); babes zabala (31); babes zabala jaso (8); banda zabala (8); bezain zabala (28); bezain zabala da (7); bide zabala (18); bihotz zabala (21); biziki zabala (6); bizkar zabala (12); dei zabala (10); dei zabala egin (6); deialdi zabala (10); deialdi zabala egin (7)

egitarau zabala (18); egitarau zabala prestatu (8); erakusketa zabala (9); erantzun zabala (13); erantzun zabala izan (8); eremu zabala (25); errepertorio zabala (7); eskaintza zabala (27); esparru zabala (8); esperientzia zabala (11); eztabaida zabala (6); garaipen zabala (7); gehiengo zabala (29); handi eta zabala (8); handia eta zabala (6); hautu zabala (6); hitzarmen zabala (7)

ibai zabala (8); ikuspegi zabala (17); informazio zabala (7); irri zabala (27); irri zabala egin (13); irribarre zabala (50); irribarre zabala aurpegian (6); irribarre zabala egin (13); itsaso zabala (24); itsasoaren zabala (6); izortz zabala (11); kanpaina zabala (6); lan zabala (7); leku zabala (10); luze zabala (13); mugimendu zabala (9); multzo zabala (7); mundu zabala (18); nahiko zabala (10)

oihartzun zabala (11); onarpen zabala (7); ordezkaritza zabala (44); ordezkaritza zabala izango (7); oso zabala (64); oso zabala da (24); oso zabala zen (6); sail zabala (6); sare zabala (8); sorta zabala (10); sostengu zabala (27); sostengu zabala jaso (7); tarte zabala (23); toki zabala (6)

zabala eta askotarikoa (7)

zeru zabala (8)

baino zabalago (13); gero eta zabalago (15); ikuspegi zabalago (7); zabalago egin (6); zabalago egiten (7)

adostasun zabalagoa (7); are zabalagoa (6); askoz ere zabalagoa (13); askoz zabalagoa (12); askoz zabalagoa da (7); baino zabalagoa (37); eremu zabalagoa (10); eskaintza zabalagoa (6); esparru zabalagoa (7); ezin zabalagoa (13); gero eta zabalagoa (19); irri ezin zabalagoa (6); leku zabalagoa (9); sostengu zabalagoa (8); zabalagoa egin (11); zabalagoa egiten (8); zabalagoa hartzen (6); zabalagoa izan (19); zabalagoa izango (16); zabalagoa izango da (10)

gero eta zabalagoak (6)

zentzu zabalagoan (10)

akordio zabalak (7); aski zabalak (7); bezain zabalak (7); eremu zabalak (15); galtza zabalak (6); gehiengo zabalak (19); luze zabalak (9); oso zabalak (7)

itsaso zabalaren (6); mundu zabalaren (13); zabalaren erdian (6); zabalaren gainean (12)

mundu zabalari (16); publiko zabalari (10)

aire zabalean (32); atari zabalean (7); eremu zabalean (17); itsas zabalean (20); itsaso zabalean (48); landa zabalean (8); mundu zabalean (196); ohe zabalean (7); pasealeku zabalean (6); plaza zabalean (7); zelai zabalean (6); zentzu zabalean (33); zeru zabalean (7)

aire zabaleko (11); bihotz zabaleko (11); hegal zabaleko (11); itsas zabaleko (7); itsaso zabaleko (7); mundu zabaleko (158)

bihotz zabalekoa (10)

adostasun zabalena (6); ahalik eta zabalena (9); akordiorik zabalena (6)

esanahirik zabalenean (7); zentzurik zabalenean (15)

aire zabalera (10); itsaso zabalera (21); metroko zabalera (22); mundu zabalera (26); txokotik zabalera (8); zabalera atera (7)

eremu zabaletan (11)

mundu zabaletik (7)

bihotz zabalez (12); esku zabalez (6)

aho zabalik (219); aho zabalik begira (6); aho zabalik begiratu (6); aho zabalik gelditu (11); aho zabalik geratu (33); aho zabalik geratzen (9); aho zabalik utzi (20); ahoa zabal zabalik (17); ahoa zabalik (55); artean zabalik (9); ate guztiak zabalik (12); atea zabal zabalik (11); atea zabalik (121); atea zabalik utzi (14); atea zabalik zegoen (25); ateak zabal zabalik (17); ateak zabalik (116); ateak zabalik izanen (9); ateak zabalik izango (6); aukera zabalik (10); begi zabalik (7); begiak zabal zabalik (101); begiak zabalik (74); beso zabalik (25); besoak zabalik (56); besoak zabalik hartu (8); beti zabalik (23); bidea zabalik (20)

egongo da zabalik (20); epea zabalik (15); epea zabalik dago (8); erakusketa zabalik (8); erdi zabalik (31); esku zabalik (7); eskua zabalik (16); eskuak zabalik (9); guztiak zabalik (35); hanka zabalik (8); hankak zabal zabalik (7); hankak zabalik (21); hegoak zabalik (7); hipotesi guztiak zabalik (6)

leihoa zabalik (21); leihoa zabalik zegoen (7); leihoak zabalik (13)

operazioak zabalik (8); oraindik zabalik (14); prozesua zabalik (7)

zabal zabalik (263); zabalik aurkitu (6); zabalik begira (8); zabalik begiratu (8); zabalik begiratzen (9); zabalik da (17); zabalik dago (80); zabalik dago oraindik (10)

zabalik eduki (8); zabalik edukitzen (10); zabalik egon (27); zabalik entzuten (9); zabalik eutsi (6); zabalik gelditu (14); zabalik geratu (49); zabalik geratu zen (27); zabalik geratzen (14); zabalik hartu (18)

zabalik ikusi (13); zabalik izan (19); zabalik izanen (14); zabalik izango (25); zabalik jarraitzen (10); zabalik jarraitzen du (6)

zabalik utzi (68); zabalik utzi zuen (8); zabalik utziko (14); zabalik utzita (10); zabalik utzitako (6); zabalik uzteko (14); zabalik uzten (35); zabalik uzten du (6); zabalik zegoela (14); zabalik zegoen (82); zabalik zegoen eta (11); zabalik zeudela (11); zabalik zeuden (27); zabalik zeuden eta (6); zabalik zeukan (17); zabalik zeuzkan (7); zabalik zituela (14); zabalik zituen (10); zabalik zituzten (10); zabalik zuela (9); zabalik zuen (11)


zabalagoki adlag ipar era zabalagoan.

Hamar urteren buruan, ez bagira erne egoiten, nolako Bidarrai ikusiko ote dugu? Eta, zabalagoki, nolako Euskal Herria?  Herria   2003-07-17

Trinketaren geroa, eta zabalagoki iparralde huntako pilotaren geroa jokoan da, pilota-eskoletako haurren etorkizunatik haste. Eleberri bat, doi bat autobiografikoa, Laxaltarren eta zabalagoki hango euskaldunen gora-beherak kondatzen dauzkiguna.  Herria   2004-02-26


zabalagotu, zabalago(tu), zabalagotzen 1 da/du ad zabalago bihurtu.

Bere herriaren mugak zabalagotu zituen eta herrialdeak menperatu.  Elizen arteko biblia   1 M 14,6

Biek ala biek blujin estuak, orkatilan zabalagotzen zirenak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

Ehud Olmert Israelgo lehen ministrordeak Ameriketako Estatu Batuei hitzeman diela etxe desegite gehiago ez dela egongo eta Filadelfia pasabidea ez dela zabalagotuko.  Berria - Mundua   2004-05-22

Bidea zabalagotu didazu eta nire oinak ez dira oztopatu.      - 2. orr.

Boza behar baino gehiago goititu nuen, begiak zabalagotu baitzitzaizkion harritu antzo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 307. orr.

Haren aurpegi zimelean zabalagotu egin zen irribarrea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 272. orr.

Bi zabortegi horiek gero eta handiagotzen ari dira, gero eta zabalagotzen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 124. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Badira triangelu zabalagotuak; kamutsak, angelu bat kamutsa eta besteak zorrotzak dituztenak; zorrotzak, angelu guztiak zorrotzak dituztenak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.


zabalalde iz pilotalekuetan, alde zabala. ik zabal 9.

Atzelari jotzaileak errege diren garai batean, elgetarrak tanto pare bat lortu baitzituen zabalaldea eta bi parteak bilatuz.  Berria - Kirola   2004-08-27


zabalanditu, zabalandi(tu), zabalanditzen da/du ad zabaldu eta handitu.

Herriak ere, Spencer-en historiaren filosofian, hasieran bereiziz doaz, bakoitza bere diferentzian garatu eta handituz, gero atzera elkartu eta handiagotuz, azkenean herri guztiek herri bakar bat zabalanditzeraino mundu guztian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.


zabalarazi, zabalaraz, zabalarazten (orobat zalbalduarazi g.er.) 1 du ad zabaltzera behartu.

Alfonbra eder bat zabalarazi zuen bere aurrean, ia dena gurutze txikiz josia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1162. orr.

Erakaskuntza sistema edo sare hau ezagutarazi eta zabalarazi nahian, " Aihertarrak " izeneko batasun batean elkartuak dira Ezkia ikastolan ibiltzen diren aihertar haurren burraso horiek.  Herria   2003-09-25

Erregearen aginduak zabalarazi egin zuen Mardokeoren izena erreinu osoan.  Elizen arteko biblia   EstGr 9,4

2 irekiarazi.

Atzealdean, ardatz metalikotan lerratuz irekitzen zen atetzarra zabalarazi zuen espaziorik ez galtzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 67. orr.

Maleta zabalarazi zioten karrikan bertan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.

Otoitza amaiturik, liburua hiru bider zabalarazi zuen anai Leonen eskuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1088. orr.

Baionetarekin, hankak zabalarazi zizkion, eta, armarekin ziztatuz, beste aldera begira jarrarazi zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 67. orr.

Ikusi nuenak begiak zabalarazi zizkidan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.

Azkenean ahoa zabalarazi, eta musu eman zidan, sakonki.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 356. orr.

Bezperako Wall Streeten goranzko itxierak Europako merkatuak igoeren bidean zabalarazi bazituen ere, [...].  Berria - Ekonomia   2004-12-15


zabalaro iz aro zabala.

Aprilis hori, zabalaroa baita, dena xabaltzen-xabaltzen doan izadiaren ispiluan nork bere burua ikusteko deia edozein paraje eta zokotan, eta beti xori-musika atseginetan gozatzeko moduan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.


zabaldegi iz eremu zabal laua, eskuarki gizakiak eraikia. ik zabaltoki.

Basilikaren zabaldegian belaunikaturik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.

Lekua: Bilboko Guggenheim museoko zabaldegia.  Berria - Kultura   2006-04-20

Igandean, lagun batekin joan nintzen probatzera, Saint-Denisko zabaldegira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 345. orr.

Aroa alde izanez geroz, Zelaietako zabaldegian, zerutik beheiti ikusiko ditugu erortzen soldadoak, aireko hegazkinetarik.  Herria   2001-07-26

Gero, inguruetako zabaldegi batera eraman eta bortxatu egin zuten, biek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 44. orr.

Berak eta Hermionek atera zuten Ron estadiotik kanpora, eta zabaldegian zehar oihanaren ertzerantz eraman zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 98. orr.

Gero, inguruetako zabaldegi batera eraman eta bortxatu egin zuten, biek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 44. orr.

Urrezko herri baten soslaia bezala gelditu zitzaidan gogoan, kanpandorre zorrotzarekin, hondoko golko urdinarekin zabaldegi mugagabean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.


zabaldi (69 agerraldi, 29 liburu eta 29 liburutan; cf lautada 452 agerraldi, 59 liburu eta 60 artikulutan eta ordoki 301 agerraldi, 59 liburu eta 78 artikulutan) 1 iz eremu natural zabal eta laua. ik zabaltza; zabalgune 3.

Lizarragako tunela igaro eta Lizarrako zabaldi aldera jaisten hasi ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Beti basoak, basotxoak, ibaiak ibaien itxurako, zabaldiak zabaldien itxurako, dena da berdin eta monotono.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 267. orr.

Gaztelako zabaldian, aldiz, euria eskasten doa udazkenera artekoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 141. orr.

Dagoeneko ageri ziren zabaldiak arroz-soroekin eta laranja-arbolekin, barraka zuriak estalki beltzarekin, palmondoren bat edo beste martxaren abiadan igarotzen zen, zerua ukituz bezala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.

Erebo -infernua, Zelai Eliseoen azpian zegoen zabaldia eta hango ibaia-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 205. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizon zaurituez eta hilez josia zegoen mendi gaineko zabaldi handia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.

Espainia aldean, zabaldi garai horretan batik bat, ur eskasia eta ur-egarria anitzetan aipaturiko kontua bilakatzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.

Geure inguru hauetan [...] barrualdeko zabaldian eta Nafar aldean eta Erriberan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

3 zabaldegia, zabalgunea.

Meskiten arteko zabaldia zeharkaturik, Divan Yolu kaletik jarraitu dut gorantz, Bazar Nagusiaren parera ailegatu arte.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 177. orr.

Handik gutxira San Francisco plazako zabaldian agertu zen Andres, orube handi baten aurrean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.

Berezkoa baldin badu mugimendu hori, hots, berez duen energiari esker sortzen, kontserbatzen eta espazioko zabaldi amaigabeetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 100. orr.

4 irud/hed

Eta banator oroimenaren zabaldi eta jauregi handietara, bertan baitaude ezin konta ahala errainuren gordailuak, zentzumenek ekarriak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 243. orr.


zabaldu, zabal(du), zabaltzen (orobat zabaltu g.er.) 1 du ad zabalera handiagoa eman; barreiatu. ik hedatu.

Beren lurraldea zabaldu ahal izateko.  Elizen arteko biblia   Am 1,13

Zonalde mistoa zabaltzea eskatuko dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Kokaguneak zabaltzeko planak Gazan bizi diren kolonoak lurraldetik ateratzeko ekimenarekin lotzen du Sharonek.  Berria - Mundua   2004-08-10

EB ekialdera zabaltzeak eragin dizkien kalteak azpimarratu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Errepide hori hiru bidetik lau bidera zabaltzeko aukera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Zeure ospea agertu duzu eta gure lurraldearen mugak zabaldu.  Elizen arteko biblia   Is 26,15

Euskal nazionalismo moderatuaren apustu garrantzitsua da bere esparru politikoa zabaltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Ipar Euskal Herrian abertzaleek ez dute bertze aukerarik beren eremua zabaldu nahi badute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Trukeen eremua zabaltzeari esker haz daiteke ekonomiaren produktibitate globala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Horri esker, antzinateko jakinduria matematikoa bereganatu zuten, eta hura gogotik zabaldu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.

Kasu batean zein bestean, espazio politikoaren irazkortasunak eta pluraltasunak [...] zabaldu zuten merkataritza hiri beregainetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Amodio guztien gainetik dagoen egiazko maitasunaren hazia zabaltzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.

Francisque Michel-ek xeheki aipatzen du hain xuxen Castellane prefetak 1802-an buhami guzien arrastatzeko zabaldu zuen manua.  Herria   2001-06-28

Zuen artean ere izango dira sasimaisuak, doktrina kaltegarriak zabaltzen saiatuko direnak.  Elizen arteko biblia   2 P 2,1

Eguerdia pasatxo zela, beste prentsa ohar bat zabaldu zuen: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 88. orr.

Kritikari askok (Eric Rohmer-ek, besteren artean) filma, beste gauza askoren artean, "bere filmaketaren dokumental bat" ere badelako ideia zabaldu zuten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.

Eguberri kari, esperantza eta bakezko mezuak zabaltzen ohi dira, mundu hunek bide hobeago bat har dezan.  Herria   2004-12-23

Solidarioek zinpekoa "bortizki jo" zutela zabaldu zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.

Oraintxe bertan kalumnia bat zabaldu du bere aurka, ezin dela berarekin ezer ikasi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.

Ur barera jaurtitako harria bezala erori zen esaldi hura, uhin isilak zabalduz sala guztira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 253. orr.

Ogi egin berrian gurina zabaldu eta ahoan sartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Taket hark ene uzkian berriz ere bero handia zabaldu zuen eta beroa nire erraietan hedatu zen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 51. orr.

François Mitterand: France 2 gatean zabaltzen dituzte emankizun luze baten bortz zatiak.  Herria   2001-05-10

• 2 da ad zabalera handiagoa hartu; barreiatu.

Une horretatik aurrera, gero eta handiagoa da lanaren banaketa, eta merkataritza-eremua zabaldu ahala zabaltzen da banaketa ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Goitik ikusita, gerrialdea zabaldu egin zitzaiola iruditu zitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.

Kooperatiba horien adarrak mundu guzira zabaltzen dira.  Herria   2003-06-05

Kapitalismoaren sorrerarekin batera, Mendebaldea mundu osora eta etengabe zabaldu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Europar mundu-ekonomiaren nolakotasun kapitalistatik dator haren bokazio unibertsala, bestela esanda, munduko espazio osora zabaltzeko joera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Denok aztoratu ginen Longarte libro utzi behar zutelako berria zabaldu zenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 128. orr.

Zola 1902ko irailaren 29an hil zenean, haren heriotza hilketa izan zelako susmoa zabaldu zen berehala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.

Hotsa zabaldu zen saindua zela eta goi-argia bi hizkuntzatan etortzen zitzaiola aldi berean, arabieraz eta ingelesez!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 32. orr.

Berbaroa zabaldu zen liburutegian, irriren bat entzun zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 256. orr.

Guareschik asmatutako pertsonaien izena herrialde askotara zabaldu eta mundu osoaren literatur ondarean sartu ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 9. orr.

Mugimendu heretikoak ere oso zabalduak zeuden Italiako erdi eta iparraldean, kataroena batik bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Ereinotzaren usain mela zabaldu zen airean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

Errautsa su hartzen hasi zenean, kea zabaldu zen sukaldean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Azak egosten ari ziren nonbait, pernilarekin batera, hori esaten zion gelan zabaldua zen lurrinak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Horregatik eraman genituen funtzionario guztiak irteera ondora; sutea zabaldu eta alde egin behar izanez gero, arriskurik egon ez zedin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 225. orr.

Gainean, erretako adreilu-puskekin egindako nukleoa zabalduko da, karea nahastuz hirutik bateko proportzioan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

Tresna hori oso zabalduta eta boladan egon zen XIX. mendearen erditik aurrera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Hildakoaren homosexualtasunaz zabaldutako zurrumurru zahar bat etorri zitzaidan gogora.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

• 3 da/du ad (tolesturik edo bildurik dagoenari)

Gizonak eskua zabaldu, eta hatzekin zenbatzeari ekin zion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

Ukabileko hatz bat edo bi zabalduz gero, okerrago oraindik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.

Hegalak lasai zabaltzen ahal dituzu, begiak errazago zorroztu zure azpian dagoen ihizia harrapatzeko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.

Papera hartu eta zabaldu egin zuen, arraioak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 271. orr.

Oholtzaren erdiraino joan, urka-bilurrei bizkar emanda jarri, eta agiri bat zabaldu zuen hartara ohitutako baten keinu irmoez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Erdian te arrasto bat zeukan oihal zuri bat zabaldu zuen mahai gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.

Aldareko errautsak garbitu eta purpura gorrizko oihala zabalduko dute gainean.  Elizen arteko biblia   Zen 4,13

Bazter uhin-hauslean eskegitako jantziak hezatu egiten dira; eguzkitan zabaldurik, ordea, lehortu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

-Zabaldu mantal hori, erdibana egingo dugu -esan nion neskari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 38. orr.

Merkataritzak jarduera guztiak hartzen ditu pixkana, eta mugak gaindituz zabaltzen ditu bere sareak, harik eta planetaren mailako merkatu bakarra osatzen duen arte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Nork zabaldu ote du mapa zaharkitu hau lurrean, etxearen atarian, bisitarien lokatzak eta hautsak jasotzeko?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 19. orr.

Martinek besoak zabaldu zituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

Berotuko niela otordu ganoratsua, zabalduko nizkiela bi ohe.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Lehortzeko zabalduta zuen alkandora batean hauts izpi bat aurkitzen bazuen, bizilagunei leporatzen zien errua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.

Pankarta handi bat zabaldu zuen han goian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 54. orr.

4 ireki.

Haren ondoren Taibeleren sabela itxi egin zen, eta ezerk ezin izan zuen hura gehiago zabaldu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.

Leihoa zabalduko bazenu sikiera...  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 22. orr.

Atea zabaltzen zidaten zaintzaleetarik kanpo, ez nuen nehor ikusten.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 56. orr.

Ate bat zabaltzen han urrun, berriz hesten, beste ate bat zabaltzen, berriz hesten.  Herria   2005-02-24

Ostiko batez bere kutxa zabaldu, makila magikoa atera eta osaba Vernoni begira jarri zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

Berehala nabaritu dut gure bizilekuko giro gozoa, frigorifikoa zabaldu eta orea ikusi dudanean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.

Ni naiz, bada, liburua zabaldu duen lehena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.

Ordu hartan, kioskoa zabaldu gabe izaten zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 61. orr.

Gutuna zabaldu baino lehen jakin nahi zuen nor zen igorlea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 226. orr.

Motxilak zabaldu genituen, otartekoak, arrautza gogorrak eta haragi orea elkarren artean banatu, eta txandaka edan genuen termoetatik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

Ondoan nuenak nire eskola-zorroa zabaldu zuen, eta entziklopedia ateratzen hasi zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 23. orr.

Gas iturria zabaldu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 134. orr.

Begiak zabaldu zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Hermionek ahoa zabaldu zuen, beharbada Roni esan nahi ziolako zehazki nola erabili Deabruen Madarikazioa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 143. orr.

Haren ezpain gerezi kolorekoak zabaldu egin ziren harriduraren harriduraz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 20. orr.

Dusselek bere dentista kontsulta zabaldu du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.

"Ikasle hegalarien" ehiza zabaldu zen herrian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 52. orr.

Jendea semaforoa zabaldu zain gelditzen da, presatua doa espaloietan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 194. orr.

Neurri batean, V. Biltzarrean zabaldutako lau fronteen estrategia jartzen zuten zalantzan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 194. orr.

Europarren helburu nagusia, lehen garaian, urrearen eta boliaren bidea zabaltzea zen, eta esklaboen bidea zabaltzea XVI. mendearen bukaeratik aurrera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Asmo txarrarekin zabaldutako bidea balitz?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 258. orr.

Ontzia burdin sare batez estalia zegoen zuhurtzia handiz; estalkia zabaldu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Hori zen iritzirik zabalduena, baina horrekin batera baziren, nork kontatzen zuen arabera, aldaketa nabarmenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.

Egungo iritzi zabalduenaren arabera interesak daude, beti ez bada gehienetan, ideien aurretik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 64. orr.

Ile-adats solteak ziren, haragizko bandera zabalduak, kareaz garbituak izan balira bezalaxe zuritasunean are zuriagoak ziruditenak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 22. orr.

Esku zabalduan ipini zion erreboiloa, paper lodi horizko orri batean bildurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 178. orr.

Mahaia inguratu eta kajoi zabaldura joan nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 67. orr.

Ate zabalduan neska beltz baten aurpegia begiz jo, eta bidean aurrera joan zen etxe atzeraino.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 199. orr.

Gero, mahaikideei mintzatu zitzaien, beso zabalduez hitzei lagunduz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.

Haize korrontea sartzen zen ate handi zabaldutik eta freskura pixka bat zekarkion ardo usainezko giro bero hertsi hari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

6 luze-zabaldu hedatu.

Luze-zabal ezazu gorputz puska hori zoru gainean eta zenbatu hemeretzi maila.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

agentziak zabaldu (10); agentziek atzo zabaldu (11); agentziek zabaldu (30); agentziek zabaldu zutenez (18); agindua zabaldu (11); ahoa zabaldu (104); ahoa zabaldu orduko (8); ahoa zabaldu zuen (36); ahorik zabaldu (20); aipatuz zabaldu (11); apur bat zabaldu (18); are gehiago zabaldu (10); argia zabaldu (11); armairua zabaldu (12); asko zabaldu (41); asko zabaldu da (11); ate bat zabaldu (23); atea kolpean zabaldu (8); atea zabaldu (357); atea zabaldu zen (29); atea zabaldu zuen (47); ateak zabaldu (86); ateak zabaldu ziren (8); aterik zabaldu (10); atzeko atea zabaldu (8); atzo zabaldu (95); atzo zabaldu zuenez (26); aukera zabaldu (15); aurrean zabaldu (9); azkar zabaldu (16)

barrena zabaldu (10); begiak zabaldu (147); begiak zabaldu orduko (8); begiak zabaldu zituen (29); beldurra zabaldu (15); berehala zabaldu (27); berehala zabaldu zen (19); berri agentziek zabaldu (27); berri bat zabaldu (14); berri zabaldu (21); berria zabaldu (45); berria zabaldu zen (9); berriak zabaldu (16); berriro zabaldu (23); berriz zabaldu (10); besoak zabaldu (92); besoak zabaldu zituen (50); bezala zabaldu (17); bidea zabaldu (52); bideak zabaldu (10); bihotza zabaldu (14); bolo bolo zabaldu (9)

camillok besoak zabaldu (22)

dei bat zabaldu (13); deia zabaldu (40); deia zabaldu zuen (8); deialdia zabaldu (11); denda zabaldu (8)

eguna zabaldu (15); egunkaria zabaldu (14); egunkariak atzo zabaldu (9); egunkariak zabaldu (9); epea zabaldu (10); erabat zabaldu (15); erakusketa zabaldu (48); erakusketa zabaldu dute (22); eremua zabaldu (8); eskua zabaldu (14); eskuak zabaldu (12); espedientea zabaldu (23); etxeko atea zabaldu (11); ezpainak zabaldu (10); eztabaida zabaldu (9)

gateak zabaldu (14); gateak zabaldu du (9); gehiago zabaldu (42); gelako atea zabaldu (11); gunea zabaldu (8); gutxi zabaldu (8); hamar herrialdetara zabaldu (8); hankak zabaldu (12); hegoak zabaldu (13); herrialdetara zabaldu (16); herrialdetara zabaldu da (10); herrian zabaldu (12); hil zela zabaldu (9); hotsa zabaldu (17); hotsa zabaldu zen (11)

informazioa zabaldu (14); irudiak zabaldu (11); iturriak aipatuz zabaldu (9); izua zabaldu (8)

jaiegunetan zabaldu (8)

kezka zabaldu (11); kolpean zabaldu (15); kolpean zabaldu zen (11); kutxa zabaldu (15)

lasaitasun mezua zabaldu (17); laster zabaldu (16); laster zabaldu zen (11); lau haizeetara zabaldu (13); lau haizetara zabaldu (13); leiho bat zabaldu (9); leihoa zabaldu (41); leihoa zabaldu eta (11); leihoa zabaldu zuen (12); leihoak zabaldu (14); liburua zabaldu (32)

mahai gainean zabaldu (10); mezua zabaldu (47); mezua zabaldu nahi (18); mundu osora zabaldu (15); mundura zabaldu (8); museoa zabaldu (9)

nazioartera zabaldu (9); nola zabaldu (15)

ondo zabaldu (8); osoan zabaldu (32); osora zabaldu (64)

pankarta zabaldu (12); pare zabaldu (10); parez pare zabaldu (10); pixka bat zabaldu (11); poltsa zabaldu (8)

txostena zabaldu (8)

zabaldu ahal (28); zabaldu ahal izateko (11); zabaldu ahala (18); zabaldu arte (13); zabaldu aurretik (23); zabaldu baino lehen (16); zabaldu beharra (14); zabaldu berri (33); zabaldu bezain laster (13)

zabaldu ondoren (30); zabaldu orduko (38); zabaldu ostean (8)

zabaldu zen atea (9); zabaldu zen atzo (17); zabaldu zituen atzo (11); zabaldu zituen begiak (12); zabaldu zuen atea (10); zabaldu zuen atzo (45); zabaldu zuten atzo (42)

zehar zabaldu (12); zurrumurru bat zabaldu (8); zurrumurrua zabaldu (33); zurrumurrua zabaldu da (9); zurrumurrua zabaldu zen (12); zurrumurruak zabaldu (10)

aski zabaldua (9); dei bat zabaldua (12); oso zabaldua (56); oso zabaldua dago (25); zabaldua da (42); zabaldua dago (32); zabaldua izan (24); zabaldua izanen (22); zabaldua izanen da (16); zabaldua zegoen (16); zabaldua zen (30)

iraken zabalduak (12)

ahoa zabalduko (8); atea zabalduko (15); ateak zabalduko (15); berriak zabalduko (14); bidea zabalduko (10); epea zabalduko (9); erakusketa zabalduko (14); euskal irratiek zabalduko (8); gaur zabalduko (16); gehiago zabalduko (12); irratiek zabalduko (8); noiz zabalduko (16); osora zabalduko (18); zabalduko ditu ateak (9)

oso zabaldurik (10)

atzo zabalduriko (15)

gainean zabalduta (8); iraken zabalduta (8); oso zabalduta (32); oso zabalduta dago (9

zabalduta dago (19); zabalduta dagoela (8); zabalduta dagoen (19); zabalduta daude (8); zabalduta dauden (14); zabalduta zegoen (17)

atzo zabaldutako (37); bidez zabaldutako (11); inguruan zabaldutako (8)

zabaldutako agiri (14); zabaldutako agirian (9); zabaldutako bidea (8); zabaldutako bideo (15); zabaldutako bideo batean (10); zabaldutako datuen arabera (17); zabaldutako mezu (8); zabaldutako oharrean (8)

zabaldutakoaren arabera (8)

begiak zabalduz (8); besoak zabalduz (15); zabalduz doa (10); zabalduz joan (17)

atea zabaltzea (8); ateak zabaltzea (11); bidea zabaltzea (9); gaitza zabaltzea (11); gehiago zabaltzea (11); guztietara zabaltzea (9); informazioa zabaltzea (13); osora zabaltzea (12)

zabaltzea erabaki (29); zabaltzea eragozteko (16); zabaltzea espero (9); zabaltzea lortu (11); zabaltzea proposatu (10)

atea zabaltzeko (21); ateak zabaltzeko (18); berri bat zabaltzeko (9); berriak zabaltzeko (10); bidea zabaltzeko (13); gehiago zabaltzeko (8); informazioa zabaltzeko (14); mezua zabaltzeko (17); mundura zabaltzeko (10); prozesu bat zabaltzeko (8)

zabaltzeko agindu (16); zabaltzeko arriskua (11); zabaltzeko asmoa (28); zabaltzeko asmoz (13); zabaltzeko aukera (40); zabaltzeko bide (8); zabaltzeko eskatu (31); zabaltzeko prest (10)

ahoa zabaltzen (19); asko zabaltzen (14); ate bat zabaltzen (13); atea zabaltzen (75); ateak zabaltzen (51); aukera zabaltzen (17); aukerak zabaltzen (10); bakarrik zabaltzen (9); begiak zabaltzen (21); berri zabaltzen (11); berria zabaltzen (10); berriak zabaltzen (13); berriz zabaltzen (8); besoak zabaltzen (8); bidea zabaltzen (25); bidez zabaltzen (30); bidez zabaltzen da (8); bitartez zabaltzen (10); bizkor zabaltzen (18); bizkor zabaltzen ari (13); dei bat zabaltzen (8)

gainean zabaltzen (10); gaitza zabaltzen (8); guztietara zabaltzen (9); herrian zabaltzen (9)

informazioa zabaltzen (11); leihoa zabaltzen (8); liburua zabaltzen (9); mezua zabaltzen (12)

zabaltzen ahalegindu (8); zabaltzen ari (264); zabaltzen ari da (59); zabaltzen da (146); zabaltzen du (102); zabaltzen hasi (60); zabaltzen hasia (8); zabaltzen jarraitzen (15); zabaltzen jarraitzen du (12); zabaltzen joan (11); zabaltzen saiatu (8); zabaltzen zen (88); zabaltzen zuen (84)

zehar zabaltzen (12)

atea zabaltzera (19); zabaltzera joan (14); zabaltzera joan zen (8)


zabalduarazi ik zabalarazi.

zabaldura iz zabaltzea; hedadura.

Ohartua zinen jada zu, irakurle ximena, bazuela gure kasetak gero-ta-gehiago freskotasun bere argazki-marrazkietan, bai-eta idekitasun eta zabaldura bat ere berriketan.  Herria   2002-09-19

Angelu zuzenean ebakitako horma handi bat da fatxada, leihorik gabe, banorik gabe, eta portikoa beste zabaldurarik eskaintzen ez diola bistari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.

Ostatuko zabaldurak begiz zeharkatzen zituela, Man-ek erran zion: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 144. orr.

Gorputzak [...] baditu zelula batzuk presioarekiko sentikor direnak, arteria handietan, bai eta beste zelula batzuk ere zabaldurarekiko sentikor direnak, zain nagusietan eta bihotzeko aurikuletan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Ibai horrek lekuka ehun kilometroko zabaldura duelarik.  Herria   2003-07-17

Egitate hauen zabaldura gutxitzeari eutsi zion beste behin.  Berria - Mundua   2004-05-16


zabalduxe 1 adlag zabaldu samar.

Lehenago ere, kalean ez bada baserrietan bederen, zabalduxea egon behar zuen, zeren eta 1838ko azaroaren 27an Esparterok debekatu egin baitu txapela janztea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 14. orr.

Atea zabalduxe utzi du.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 35. orr.

Umeak betazalak zabalduxe dauzka.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 7. orr.

2 (izenondo gisa)

Gonak odolez zipriztinduak, hankak zabalduxeak belaunburuen aldean, polizia aleman bat, SSetako bat, espaloi erdian barrez, eskuak aldakan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Badirudi esaera horrek, gure artean zabalduxea den sinesteren batean dituela bere erroak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 75. orr.


zabalera (orobat zabalero g.er.) 1 iz zabaltasunaren neurria; bigarren dimentsioaren neurria.

Neurtu zuen, bada, hiria makilaz, eta bi mila kilometrotik gora zen; luzera, zabalera eta altuera berdinak ziren.  Elizen arteko biblia   Ap 21,16

Gero hauteman nuen ezberdinak zirela mailen zabalera eta garaiera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.

Hogei bat yardako zabalerako eremu irekia zen, karelak inguraturik behealdean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 223. orr.

Otea pikatua zuen metro bat zabalerako eta ehun metro luzerako lerroan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 21. orr.

Gordelekua zer-nolakoa zen asmatu zuen lehenengoz, alegia pasillo labur baten tankera zuela, luzeran sei pauso betekoa eta zabaleran bi eskasekoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.

Obraren elementuak egokitu behar dira elkarrekin, altuera zabalerarekin, eta zabalera luzerarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.

Lerroa, berriz, zabalerarik gabeko luzera da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Azalera, azkenik, zabalera eta luzera baino ez duena da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Tamaina handiagokoa zen hau, zabaleraz; nahiz mehe-mehea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

Tenpluko sala handiaren aurreko atalondoa hamar metro zabal zen -tenpluaren zabalera bera-, eta bost metro luze tenplu barnerantz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,3

Eraikin-multzo hark, iparraldetik, berrogeita hamar metroko luzera zuen, eta hogeita bosteko zabalera.  Elizen arteko biblia   Ez 42,2

Atalondoaren luzera hamar metrokoa zen, eta zabalera seikoa.  Elizen arteko biblia   Ez 40,49

Zabalera hori duten espazioak markatuko dira luzera guztian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.

Erdialdea, jakina, hura baitzen zabalerarik handiena, amildegi irekiaren gain-gainera zetorren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 115. orr.

Kale bat eraiki zuen oso zabalera handikoa, eta haren erdian Mausoleoa egin zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

Plataformak gutxienez hamabi oineko zabalera izango du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.

Hirurak abian jartzen ziren, orpoak arrastaka, espaloien zabalera guztia hartuz, jendea galtzadara jaistera behartzen zutela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 255. orr.

Ildaxken zabalera aldatzen joango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1750. orr.

Adin ertaineko gizon bat zen, luzera baino zabalera handiagokoa, baldarra oso.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 43. orr.

2 hedadura.

Zeruaren garaiera, lurraren zabalera, leizearen sakonera, nork arakatu?  Elizen arteko biblia   Si 1,3

Zuhaitzari ebakia egin behar zaio erdiko bihotzeraino zabalera guztian, eta horrela utzi, ebaki horretatik lehor dadin ondo izerdi guztia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1290. orr.

Merkatu bikaina eta gari-lurrak “Egipto osoaren zabalera hartzen zutenak”.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 890. orr.

Hartara, Euskal Herriaren zabalera subjektiboa kalkulatuko genuen, hala nola tenperatura subjektiboa kalkulatzen den.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Une hartan distira bizi bat Angararen zabalera guztia argitzen ari zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 406. orr.

Espazio baketsu honen zabaleran istant honen edo haren puntuak ez du muntarik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.

Ez duzu pentsatu behar misterio sakon horiek gutariko bakar batek ere bere zabalera osoan ezagut ditzakeenik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez da harritzekoa izango hain lur-zabalera handian ezin konta ahala zuku-barietate egotea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3910. orr.

Basilikaren kolomak portiko-zabaleraren neurrikoak egin behar dira altueran.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.

Zakurrok ez ezik, 20 kilotik gorakoak, 60-80 zentimetroko bular zabalera dutenak, 50-70 zentimetro gora.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 71. orr.

4 luze-zabalera (orobat luzezabalero) eremua, azalera.

Zaindariak kokatu behar izan ditugu oholesiaren luze-zabalera osoan, eta gizon ugari gauean zehar ateak begiratzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 340. orr.

Handiagoa egin zuen luze-zabaleran.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 177. orr.

Zaindariak kokatu behar izan ditugu oholesiaren luze-zabalera osoan, eta gizon ugari gauean zehar ateak begiratzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 340. orr.

Ez gure herri horretan bakarrik, baizik eta munduaren "luzezabalero" guzian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.

Bi oihalek luze-zabalera bera zuten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abakoaren zabalera (5); bere zabalera osoan (3); erdiko zabalera (5); hiru metroko zabalera (4); luzera eta zabalera (5); metro bateko zabalera (4); metroko zabalera (22); tenpluaren zabalera (3); tenpluaren zabalera bera (3)

zabalera bera (5); zabalera emanez (3); zabalera eta lodiera (4); zabalera guztia (5); zabalera guztia hartzen (3); zabalera guztian (5); zabalera handiko (5); zabalera hartu (3); zabalera hartzen (3); zabalera izan (3); zabalera izango (7); zabalera izango du (5); zabalera osoan (10); zabalera zuen (6)

metroko zabalerako (4)

zabaleraren erdia (3)

zabalerarik gabeko luzera (3)


zabalero ik zabalera.

zabalgailu iz zabaltzeko gailua.

Utero-lepoan zunda bat sartzen zizun zabalgailu baten laguntzaz.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.

Nire hanken artean ahaleginduz zabalgailua sartzen didan emakumea ikustean, iruditzen zait neu naizela mundura jaiotzen ari dena.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 56. orr.


zabalgarri 1 izond zabal daitekeena.

Hemen nabil, labana handienen artean, gazta zabalgarriarekin eta yogurrekin egin litezkeen saltsak eta desertak irakasten moja xahar bati eta lau sozial gazteri.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.

2 giltza zabalgarri ik giltza 18.

Kamioiaren azpian aurkitu nuen, eskuan giltza zabalgarri bat zeukala, bihotzekoak jota, hilik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.

Giltza zabalgarriak, aliketak, bihurkinak, xingola isolatzailea ere izaten zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.


zabalgune (106 agerraldi, 28 liburu eta 28 artikulutan; orobat zabalune 17 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian zabalgune erabiltzea gomendatzen da) 1 iz hiri batean, alderdi zaharretik at etxe berriak eraikitzen diren gunea.

Garai hartan, zabaltzen ari zen hiria, zabalgune berriak eraikitzen ari ziren, eta horrek modernitate kutsu nabariagoa eman zion.  Askoren artean   «Rataplan» - 56. orr.

Bigarrenik, hiri eta herrien zabalguneetan eraiki direnak daude, industriarako erabiltzen ziren orubeak baliatuta.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Mortonek New York-eko zabalgunerako proiektua sinatu du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Amarako zabalgunearen obrak hasten dira.  Askoren artean   «Rataplan» - 107. orr.

Bilboko hirigintzaren zabalgune garaian sortua.  Berria - Kultura   2004-01-14

2 (Z larriarekin)

Kokapena, berriz, alde zuen, Zabalgunean bai, baina Alde Zaharreko nire bizitegi berrira auto-minik gabe ailegatzeko maneran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Alde Zaharreko eta Zabalguneko hainbat karrika itxita egongo dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

200 metro karratu, Zabalgunearen erdi-erdian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

Arriagaren partitura, marrazki eta objektu pertsonalen erakusketa (Zabalguneko eraikinean, abenduaren 1etik 29ra).  Berria - Harian   2006-01-28

Zabalguneko Merkatarien Elkarteko presidenteak.  Berria - Harian   2005-10-26

Denda-mutil hasi zen Zabalguneko merkatu-plazako postu batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Kaleak ez ziren jadanik irregularrak eta Vedado auzoan aurkitu nintzen, angelu zuzenen tankeran baitzegoen antolatua, Bartzelonako Zabalgunea bezalaxe.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 129. orr.

Donostiako Zabalguneko kafetegi bateko komuneko atean rotuladorez idatzia.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 62. orr.

Teknologia berrien bidezko proiektuen erakusketa (Zabalguneko azokan), eta Teknologia Berrien Nazioarteko Biltzarra (Euskaldunan).  Berria - Kultura   2004-04-13

-Eta Zabalgune zaharreko txaleten aldean ibiltzen zen emakume erdi eroari egin hiona?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Bigarren Zabalguneko auzokideak kontuan izan ditu, halaber.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

3 zabaldia.

Barrualdean musikarien aterpea zegoen, eta haren aurrean zabalgune handi bat, maiz futbolean egiteko eta bizikletan ibiltzeko baliatzen genuena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 130. orr.

Oihanera eraman zituen gero, eta zabalgune batera heldu zirelarik, zalditik jaitsi, gazteak lurrean belaunikarazi, eta ezpata atera zuen zorrotik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 154. orr.

Hondakinak besterik ez ditut ikusten, lauzaz eginiko bidea eta zabalgune bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

Mendian gora lau bat kilometro egin ondoren, zelaiz eta pinudiz inguratutako zabalgune batera helduko zarete.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 21. orr.

Baso hartan, belarrak estalitako zabalgune bat zegoen eta hantxe gelditu ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 26. orr.

Santik, berrehun metro aldapan behera gidatu ondoren, bide bazterreko zabalgune batean gelditu du kamioneta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 148. orr.

Israelgo Armadak alerta gorena ezarri eta bost mila polizia bidali ditu Meskiten Zabalgunera.  Berria - Mundua   2004-11-13

4 zerbait zabaltzen den gunea.

Ilargia bera, berriz, zeruan eta errekaren zabalgune hartan aldi berean ikus genezakeen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

meskiten zabalgunean (4)

zabalguneko azoka (3); zabalguneko azokan (3)


zabalgunetxo (corpusean zabalunetxo soilik) iz

Osabak begiralditxo bat eman du San Bizente elizaurreko zabalunetxora.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 95. orr.


zabalik 1 adlag zabalduta; irekita.

Inork itxi ezin duen atea utzi dut zure aurrean zabalik.  Elizen arteko biblia   Ap 3,8

Antzinako ateak, zaudete zabalik, badator-eta erregea, aintzaz betea!      - 0. orr.

Bere buru gainean eta azken solairuan, leiho bat ikusi zuen zabalik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 124. orr.

Gero kutxa Harryren logelan zehar eraman zuten zabalik zegoen leihora.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 29. orr.

Hara, zerua zabalik ikusten dut eta Gizonaren Semea zutik Jainkoaren eskuinaldean.  Elizen arteko biblia   Eg 7,56

Irakurketa-gela zabalik zegoen, eta bertara sartu nintzen bakarrik egoteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 121. orr.

Ikastetxea zabalik edukitzeko arrazoi bakarra.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 238. orr.

Liburuari zabalik eutsi eta irakurtzeko itxura egiten saiatu nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 220. orr.

Hirugarren galdeketa dozier bat bada zabalik mahaiaren gainean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.

Ikerketa zabalik dago oraindik eta, zenbait iturriren arabera, 13 emakume hil zituela pentsatzen da.  Berria - Gaiak   2006-01-10

"Jokoa zabalik dago" esan zuen karta-emaileak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 78. orr.

Poltsa zabalik zegoen, eta haren edukia desordenuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Udan zabalik uzten zituzten ateak, barrena egurasteko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 295. orr.

Logelara igo zenean leihoa zabalik utzi zuen, izarrak bistan izateko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.

Amaren logelarantz begiratu zuen, zurezko kontraleihoak zabalik baitzeuden.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 37. orr.

Seguru zegoen gurasoek leihoa beti zabalik utziko zutela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 111. orr.

Zabalik uzten dira, batzuetan hogei kilometro luzerakoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.

Arduragabekeria barkaezina zela medio, kanila bat zabalik ahaztu zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 23. orr.

Ezker begia zabalik zuen, baina begiaren zuria baino ez zitzaion ikusten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 205. orr.

Ahoa zabalik du, Ophelia-n bezala, goiko hortzak agerian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 129. orr.

Begiak zabalik edukitzen saiatu zen, baina sugar berdeen zurrunbiloak zorabiatuta sentiarazi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 46. orr.

Izan ere, begiak zabalik ditu, baina arraildurak besterik ez dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 116. orr.

Ahaleginak egiten zituen bere begi txundituak zabalik edukitzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

Bidea zabalik dago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 251. orr.

2 (ezkerrean duen izenari lotua)

Trenari begira, eskuak gora eta zangoak zabalik jarri gaituzte eta paper eske datoz, banan bana.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 47. orr.

Izpirituaren erabaki aske bati esker mintzatzen direla, isiltzen direla, edo zernahi egiten dutela uste dutenek begiak zabalik egiten dute amets.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 249. orr.

Bi besoak zabalik hartu ditu Frantziak [...] langileak.  Herria   2003-09-04

Amak besoak zabalik hartu zituen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 58. orr.

Horra 8 hilabete kanpalekuan naizela -anitz sofritu dut, anitz ibili harat-hunat, anitz so egon, beharriak zabalik-.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.

Belarriak zabalik ematen genuen gaua gurasoek gauza interesgarririk esaten ote zuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.

Neska ohean utzi zuen, izterrak zabalik, lekeda zeriola azpietan behera.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 8. orr.

Begiak zabalik behatzen zion Akilesek osabari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 89. orr.

Ez dago alderatzerik aterkia zabalik zetorkidan mutila ikusterakoan sentitzen nuen hutsunea eta hildakoak utzi zidana.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.

3 (ezkerrean duen izenari lotua eta aditza ezabaturik)

Baineran zegoen Jean Claude odol putzu zabal batean, begiak eta ahoa zabalik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 65. orr.

Geldi-geldirik egon nintzen, ahoa zabalik, hain nengoen harritua.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 12. orr.

Ziegako atea itxi bezain laster, salto bat eman eta, eskua zabalik, kolpe bat eman diozu paretari indarrez.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 264. orr.

Besoa tinkatu zion Vernerri, urduri, hatzak zabalik eta gogor estutuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 108. orr.

Gero, futbol atezainaren posturan jarri naiz, hankak zabalik eta enborra makur.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 28. orr.

Jaunaren etxeko santutegian ezarri zituen Salomonek hegadun izakiak, hegoak zabalik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,27

Israeldarren biltzar osoaren aitzinean, eskuak zerurantz zabalik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,22

Urte osoan zabalik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 77. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak adizlagun balioa duela)

"Greziarren opariak" esku zabalik onartzea, erlijioak izan edo gailuak izan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.

Emaztea une batez begira gelditu da aho zabalik, aurpegia atezuan eta irrikor.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 96. orr.

Harry aho zabalik geratu zen, ikusten ari zenaz erabat ohartu zenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 27. orr.

Arrietak, aho zabalik, sinesgaitz begiratzen zion pistolari zerion ke hariari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.

Gurasoek beso zabalik hartu ninduten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Esan behar da, hala ere, Bordelek beso zabalik eta atseginez hartu gaituela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 61. orr.

Neskak gizonen gainean hanka zabalik eserita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.

Bo Derek zango zabalik baino lizunagoa zen mugimendu sotil hura.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 227. orr.

Neskamearen aurretik iraganarazi zuen, ate zabalik baitzuten zain.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.

5 zabal-zabalik

Koadernotxoa zabal-zabalik jarri du mantelaren gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.

Gero zabal zabalik egon da luzaz lurrean, anartean besteek ez zutela deus egiten ahal.  Herria   2003-09-04

Korintoarrok, xalotasun osoz mintzatu natzaizue, zabal-zabalik ireki dizuet neure bihotza.  Elizen arteko biblia   2 Ko 6,11

Arrats batean, Florent etxera zihoalarik, Claireren atea zabal-zabalik zegoela ikusi zuen haren gelaren aurretik igarotzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Orduan zabal-zabalik izango ditu ate guztiak.  Berria - Harian   2006-02-10

Haien begiek, zabal-zabalik eta tinko, itsasoa eta zerua islatzen zuten geldotasunez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

Begiak zabal-zabalik ditu eta lepoa gora.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 33. orr.

Ate ondoan zutik, zabal-zabalik ditu begiak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 20. orr.

Honela esan zien begiak zabal-zabalik zituztela begiratzen ziotenei: [...].  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 69. orr.

-Zerk kezkatzen zaitu? -esan zuen, begi urdin handiak zabal-zabalik zituela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 59. orr.

Eskua eztarrira eraman du, begiak harriturik, zabal-zabalik dituela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 63. orr.

Eskuak altxatu zituen zabal-zabalik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 184. orr.

Zabal-zabalik zeuzkaten begiak, ahariaren antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 276. orr.

Zabal-zabalik nitian nik begiak, harat eta honat beha.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.

Haren lagun onei, berriz, zabal-zabalik dizkiet eskainiko besook, eta, pelikano bizi-emaile amultsuak legez, neure odolaz ditut bazkatuko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 176. orr.

Txitxikovek biribil-biribil begiak eta zabal-zabalik ahoa begiratu zion Kostanjoglori begietara, harri eta zur geratu balitz bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 466. orr.

6 (ezkerrean duen izenari lotua)

Jendeak barrez eta begiak zabal-zabalik begiratzen zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 26. orr.

Belarriak zabal-zabalik entzuten nituen kontu haiek guztiak.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 19. orr.

Aizu, ez zara horien atzetik ibiliko ezta? -begiak zabal-zabalik galdetu zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 193. orr.

Bularra igurzten zuen, ahoa zabal-zabalik hartzen zuen arnasa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 142. orr.

7 (ezkerrean duen izenari lotua eta aditza ezabaturik)

Tente dago, begiak zabal-zabalik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 56. orr.

Kontaketak iraun bitartean txundituta egon zen Lisa, belarriak tente eta begiak zabal-zabalik, ia kliskatzerik gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.

Izuaren izuz begiak beren zuloetatik zoro-zoro aterata, ahoa zabal-zabalik, dardarka, hatsanditurik, isilik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

Untxi larrutu bat zegoen etzanda, barren hustua, lau gorputz adarrak zabal-zabalik, burua odoletan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Aurpegia ubela zeukan, begiak iraulita, ahoa zabal-zabalik eta mihia zintzilik alde batera okertuta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Hainbat txorimalo zegoen, haga luzeetan jarririk eta besoak zabal-zabalik, txoriak uxatzeko hain zuzen ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.

Norak, begiak zabal-zabalik, ez zuen deus erantzun.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aho zabalik (219); aho zabalik begira (6); aho zabalik begiratu (6); aho zabalik begiratzen (4); aho zabalik dago (4); aho zabalik entzun (4); aho zabalik entzuten (4); aho zabalik gelditu (11); aho zabalik geratu (33); aho zabalik geratzen (9); aho zabalik utzi (20); aho zabalik utziko (5); aho zabalik uzten (5); aho zabalik zegoen (4); ahoa erdi zabalik (5); ahoa zabal zabalik (17); ahoa zabalik (55); arte dago zabalik (6); arte zabalik (12); arte zabalik egongo (5); artean zabalik (9); ate guztiak zabalik (12); atea beti zabalik (5); atea erdi zabalik (5); atea zabal zabalik (11); atea zabalik (121); atea zabalik dago (6); atea zabalik utzi (14); atea zabalik utzita (4); atea zabalik zegoen (25); ateak beti zabalik (4); ateak ere zabalik (4); ateak zabal zabalik (17); ateak zabalik (116); ateak zabalik daude (5); ateak zabalik izanen (9); ateak zabalik izango (6); ateak zabalik uzteko (4); aukera guztiak zabalik (5); aukera zabalik (10); aurkezteko epea zabalik (4)

begi zabalik (7); begiak zabal zabalik (101); begiak zabalik (74); begiak zabalik zituen (4); belarriak zabal zabalik (4); belarriak zabalik (4); beso zabalik (25); beso zabalik hartu (4); besoak zabal zabalik (5); besoak zabalik (56); besoak zabalik eta (4); besoak zabalik hartu (8); beti zabalik (23); bezain zabalik (5); biak zabalik (5); bidea zabal zabalik (5); bidea zabalik (20); bidea zabalik dago (4); bideak zabalik (5); bihotza zabalik (4); borta zabalik (4)

dago zabalik (18); daude zabalik (12); denda zabalik (4)

egongo da zabalik (20); epea zabalik (15); epea zabalik dago (8); erabat zabalik (5); erakusketa zabalik (8); erdi zabalik (31); eskolak zabalik (4); esku zabalik (7); eskua zabalik (16); eskuak zabalik (9); etxeko atea zabalik (5)

guztiak zabalik (35); guztiak zabalik zeudela (5); guztiz zabalik (5)

hanka zabalik (8); hankak zabal zabalik (7); hankak zabalik (21); hegalak zabalik (4); hegoak zabalik (7); hipotesi guztiak zabalik (6)

ikerketa zabalik (5)

leihoa zabal zabalik (5); leihoa zabalik (21); leihoa zabalik zegoen (7); leihoak zabalik (13)

mahai gainean zabalik (4); mundura zabalik (4)

ni aho zabalik (4)

operazioa zabalik (5); operazioak zabalik (8); operazioak zabalik jarraitzen (4); oraindik zabalik (14)

parez pare zabalik (5); prozesua zabalik (7)

zabal zabalik (263); zabal zabalik begiratzen (4); zabal zabalik ditu (6); zabal zabalik entzuten (4); zabal zabalik geratu (4); zabal zabalik utzi (4); zabal zabalik zegoen (5); zabal zabalik zeuden (5); zabal zabalik zeuzkan (5); zabal zabalik zituela (11); zabal zabalik zuela (4)

zabalik aurkitu (6); zabalik begira (8); zabalik begiratu (8); zabalik begiratzen (9); zabalik begiratzen zion (4)

zabalik da (17); zabalik dago (80); zabalik dago oraindik (10); zabalik dagoela (22); zabalik dagoen (31); zabalik dagoena (5); zabalik daude (25); zabalik daudela (14); zabalik dauden (6); zabalik dauka (5); zabalik dauzka (4); zabalik den (8); zabalik ditu (17); zabalik dituzte (4); zabalik dituztela (4); zabalik du (6); zabalik duela (5)

zabalik eduki (8); zabalik edukitzea (4); zabalik edukitzeko (4); zabalik edukitzen (10); zabalik egiten (4); zabalik egoitzan (6); zabalik egon (27); zabalik egon behar (6); zabalik egon zen (5); zabalik egonen (8); zabalik egonen da (4); zabalik egongo (27); zabalik egongo da (8); zabalik egongo dira (4); zabalik egoten (16); zabalik egoten ziren (5); zabalik entzun (4); zabalik entzuten (9); zabalik eusten (4); zabalik eutsi (6)

zabalik gelditu (14); zabalik gelditu zen (5); zabalik geratu (49); zabalik geratu da (5); zabalik geratu zen (27); zabalik geratu ziren (4); zabalik geratuko (5); zabalik geratzen (14)

zabalik hartu (18); zabalik hartzen (4)

zabalik ikusi (13); zabalik ikusten (4); zabalik izan (19); zabalik izanen (14); zabalik izanen da (4); zabalik izanen dira (4); zabalik izango (25); zabalik izango da (4); zabalik izango ditu (4); zabalik izaten (4)

zabalik jarraitzen (10); zabalik jarraitzen du (6); zabalik jarri (4)

zabalik utzi (68); zabalik utzi ditu (5); zabalik utzi du (7); zabalik utziko (14); zabalik utzita (10); zabalik utzitako (6); zabalik utziz (5); zabalik uztea (5); zabalik uzteko (14); zabalik uzten (35); zabalik uzten ditu (4); zabalik uzten du (6)

zabalik zegoela (14); zabalik zegoen (82); zabalik zegoen leihotik (4); zabalik zeudela (11); zabalik zeuden (27); zabalik zeukan (17); zabalik zeuzkan (7); zabalik zeuzkaten (4); zabalik zituela (14); zabalik zituen (10); zabalik zituzten (10); zabalik zuela (9); zabalik zuen (11); zangoak zabalik (4); zegoen zabalik (6); zen zabalik (4); zeuden zabalik (4)


zabalka 1 adlag zabaltzen; zabalik.

Buztankadak jotzen hasi zen ahoa zabalka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.

Atuna, azal-laua eta bernizatua, larruzko zorro belzkara baten antzekoa; lupina biribila, aho handi-handia zabalka, eztarri zulotik ihesi bere arima lodiegia Egileari itzuli berri diona, hilzoriaz txunditurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak adizlagun balioa duela)

Aho zabalka, airez biriketaratu beharrez, ibili nintzen hara eta hona, zer egin ez nekiela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 221. orr.

Ibilbide itzaltsu hartan luze-zabalka nenbilen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Afaltzera! entzun genion aho zabalka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 66. orr.

Otoitza bukatu zutenean, haurra aho-zabalka hasi zen emeki-emeki, eta, begiak ireki eta besoak jasorik, bere kabuz altxatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 846. orr.

Joan ziren kapitainarengana eta muino gainean aurkitu zuten hura, itsasoari begira, bake-zabalka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 88. orr.

Azokara edo mezatara zihoazen emakumeak, ahoa tresna bihurturik, kantuan, txoriak baino alaiago, poz-zabalka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

3 aho-zabalka adlag aharrausi eginez.

Humirzahk izerdia botatzen zuen, doministiku egiten zuen, zotinka eta aho-zabalka aritzen zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 28. orr.

Batzuei urrutitik antzematen zaie aspertuta daudela (aho zabalka, begirada galduta).  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 69. orr.

Beste zazpi txirrindulariek komeriak izan zituzten aho-zabalka ez hasteko, bai baitzekiten eurentzat galdera askorik ez zela egongo.  Berria - Kirola   2004-06-29

Datu faltak ere lagundu zuen asperduran, eta horri Jean Claude Trichet EBZko irakasleak atzo Europako Parlamentuan eman zuen irakasgaia ondo ikasia zutela gaineratuz gero, uler liteke zergatik amaitu zuten aho zabalka.  Berria - Ekonomia   2004-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aho zabalka (21)


zabalkada iz zabaltzea.

Azkenean, konplexuena eta nekagarriena den kirurgia-saioan bi ordu eta erdi eman ondoren, lana bukatu zuen Bennettek; guztiei eskerrak eman, aho-zabalkada bat egin, eta nagiak atera zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.


zabalkera iz zabaltzea.

Janariak, gorputz eta lohadar guztietan zehar zabaldurik, desagertzen eta beragandik beste izate bat ekoizten duenez, halaxe arimak eta gogoak, gorputz jaioberrian osorik sartu arren, zabalkeran disolbatu egiten dira, arimaren izaera egiten duten partikulak zirritu guztietan zehar lohadarretara zabaltzen diren bitartean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 205. orr.


zabalketa iz zabaltzea.

Eta atetzar barradun astunen zabalketa hasi zen mantso.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 11. orr.

Bai Carlos VII.ak, iazko urriaren 5ean kurtso-zabalketan bere buruaz parte hartuz; eta bai Zazpi Urteetako gerratean beronen aitona zen Carlos María Isidrok, 1836an bir-zabaldu zuenean [...] Oñatiko Unibertsitate Katolikoa karlistek zabaldu zuten bi aldiz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 266. orr.


zabalki 1 adlag zabaltasunez.

Gure kasetak Euskal Herriko berri gehientsuenak jorratzen ditu, zabalki edo laburki, molde ahal bezain argian, gero-eta gehiago argazkirekin.  Herria   2003-04-17

Gero gogoetak eginen dira zabalki, Jaun Apezpikuak erabaki zenbait hartu aintzin, erakusteko zeri buruz joan behar litaken, eskuz-esku elgar lagunduz.  Herria   2001-02-15

Herriko pestak nola iragan diren eta karrikaren edertzea zabalki irakurtzerat ezarria da.  Herria   2003-08-07

Geroztik abertzaleer eta zabalkiago eüskalzaleer esker sortü dira ikastolak, gaü eskolak, irrati libroak, gela elebidünak eskola püblikoan eta katolikoan.  Herria   2003-03-20

2 zabalez.

Igandeko eskeko dirua ostu zion hiru gauez bihotz zabalki aterpea eman zion Jainkoaren Zerbitzari suharrari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.


zabalko iz zabaldegia.

Pont-Neuf ondoko zementuzko zabalkoan ziren biak, hiru gorputzeko sofa berdean eserita.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.

Tupustean, Isabelle sofatik altxatu eta ibai ezpondarantz abiatu zen zementuzko zabalkoan zehar, lasterka.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 86. orr.


zabalkor izond zabaltzeko joera duena.

Uzkur zebilen beste zulo bat neskaren uzkia zen, potxona baino pixka bat gorago tentagarri eta zabalkor ikus nezakeena.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 35. orr.


zabalkunde 1 iz zabaltzea. ik zabalkuntza; hedamen.

Hazkundeak eta zabalkundeak premia berriak ekarri zituzten: antolamendu eta zehaztasun juridiko handiagoa, eraikuntza materialak, hezkuntza eta kultur eskakizunak, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

Kapitalismoaren sorrerarekin batera, Mendebaldea mundu osora eta etengabe zabaldu zen; txinatarren zabalkundea, ordea, guztiz bat-batean eten zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Zelanok Ordenaren sorrera eta zabalkundea kontatzen du aurrena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 839. orr.

Gaitzaren zabalkundeak ez du etenik Europan.  Berria - Gaiak   2006-02-18

Egitura politikoen ahultasuna eta gogorkeria etniko edo erlijiosoaren zabalkundea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Krisiaren handitasunak eta zabalkundeak harriturik utzi zituen ia behatzaile guztiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Bizirik irauteko adinako zabalkundea lortzen ez duen egunkari bati.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.

Dirua erabiltzeko ohituraren zabalkundearen ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Psikoanalisiak alemaniar hizkuntzako herrialdeetan izan zuen zabalkundearekin batera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.

Kapitalen, tekniken eta antolamendu-metodoen zabalkundean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 145. orr.

Paperaren erabileraren zabalkundea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Askotariko enpresek egin beharko diote desafio Europako Batasunaren zabalkundeari.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Atzerriko erlijioen praktika eta zabalkunderako elkarte pribatuei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.

Bost kasu aukeratzen ditu urtero Nazioarteko PEN Klubak, Idazle Presoen Nazioarteko Egunean haien zabalkundea egiteko.  Berria - Kultura   2004-11-14

Interesgarri da, haatik, gogoratzea Euskal fonologia sinkrornikoari buruz argitaratu lehen lan monografikoa, Txillardegi-ren 1980ko Euskal Fonologia, erabat horretan oinarritua egoteak gurean eman zion zabalkundea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 141. orr.

2 (hedabideez eta kidekoez mintzatuz)

Normalizazio bidean, hezkuntza sistemak eta hedabideen zabalkundeak errotik aldarazi dute egoera azken 40 urtean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 227. orr.

Lurreko Telebista Digitalaren zabalkunderako Nafarroan bost barruti ezarri ziren.  Berria - Harian   2005-12-27

Nazionalsozialismoa boterera heltzeak lehenbizi oztopatu eta gero debekatu egin zuen bere liburuen zabalkundea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 7. orr.

Hor dugu euskara batuaren hazkundea, euskal irakaskuntzaren, komunikabideen eta literaturaren zabalkundea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 136. orr.

Ardura handiarekin lanak egin zituenean, iruditu zitzaion hori ez zela nahikoa izango, ez baldin bazen aldi berean zabalkundea egin eta liburutegi hura handitzen saiatzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3110. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Kontua da uste ustel asko zabaldu zituela Zabalak, eta, bizkaierazale sutsuei esker, zabalkunde handia izan zuten ondorengo belaunaldietan ere.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 87. orr.

Zabalkunde handiagoa eta erabilera erosoagoa izan zezaten, bilduma berezietan agertu ziren, Arauak izenburupean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 184. orr.

Argitaratzen diren liburuek ere zabalkunde txikia izaten dute.  Berria - Kultura   2006-03-08

Aldi huntako liburuak zabalkunde mugatua du haatik.  Herria   2004-07-08

Globalizazioa kapitalismoaren zabalkunde espazialaren adierazpen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Hirurogeita hamarreko hamarraldian [komikiak] izan zuen zabalkunde harrigarria oso ados etorri zen beti "nork bere fantasmak" adierazi behar zituelako ideiarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.

Krisiaren 1998ko nazioarteko zabalkundeak ere krisi horren berorren globaltasuna azpimarratzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Aurretiazko propagandaz eta atergabeko zabalkundeaz erruz baliaturik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 175. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berpizte hori bat etorri zen munduko espazio ekonomikoari apurka-apurka gaur egun duen tankera emango zion itsasoko zabalkunde-prozesuarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Zer da, ordea, liburu bat errepikapen-, eragin- eta zabalkunde-efekturik gabe?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 25. orr.

Beren kapitalak, beren zabalkunde-sareak eta beren jakintza estatuen zerbitzura ipinita, bi bider ateratzen ziren irabazian negozio nazionalen zirkuluak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Astronomiaren inguruko hezkuntzan eta zabalkunde arloan ere egin du lan.  Berria - Kultura   2004-05-27

Emigrazioa eta kapitalen esportazioa europar mundu-ekonomiaren zabalkunde-bide berria gertatu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Finantza-zabalkundearen, truke-tasen egonkortasunaren eta diru-politikaren autonomiaren arteko hiru dimentsioko arbitraje honen baldintzak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.

Horren ondorioz, modu ikusgarrian berpiztu zen kolonia-zabalkundearen ekimena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 45. orr.

XV. mendearen erdian hasi zen Mendebaldeko Europaren merkataritza- eta kolonia-zabalkundea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Kapitalismoaren espazio-zabalkundearen ondorioei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 106. orr.

Informazio zabalkundeak asko laguntzen dio atzerritarrei kontzertu batean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.

6 zabaltzea, irekitzea.

Aurtengo ikasturte-zabalkundera joatekoa nintzen ni, bestalde, 1874ko urriaren hasieran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 267. orr.

7 propaganda.

Indian azken urteotan haur gutxiago izateko zabalkunde handia egiten ari dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 75. orr.

8 dibulgazioa.

Zabalkundeko psikoanalisi eskuliburuak ez dira, jakina, zakurrentzat eginak, eta aspaldi ezagutu nituen nik neurosi horren arrazoiak.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zabalkunde handia (8); zabalkunde handia lortu (3); zabalkunde handiagoa (3)

ebren zabalkundea (4)


zabalkuntza 1 iz handiagoatzea.

Europako Batasunaren zabalkuntzaren ondorioz Estatu bakoitzari diputatu gutxiago egokituko baitzaizkio.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Europako eta Latinoamerikako nekazari elkarte eta gobernuz kanpoko erakundeek abiatu zuten kanpaina martxoan, Hego Amerikan soja soroen zabalkuntza gelditzeko asmoz.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Ertzaintzaren zabalkuntza eta Ertzaintza bera Europako polizien datu baseetara atxikitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

«Gerrako borroka nagusiak amaitu direnetik, marine-en zabalkuntza nagusia da», azpimarratu zuen AEBetako Armadako elite unitate honetako eledun Dan McSweeney kapitainak.  Berria - Mundua   2004-01-16

Ohartu ginen zailtasun handiena ez zegoela XVI. mendeko komentu zaharraren zabalkuntzan, baizik eta Ugull mendiarekin, espazio naturalarekin zuen errematean zegoela gakoa.  Berria - Harian   2005-07-22

Gizartea zabalkuntza lasterregi batetik edo konkurrentzia-mekanismoaren aplikazio sistematikoegi batetik babesteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Zabalkuntza semantikoa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 48. orr.

2 zabalkundea.

Kolonbiako kafearen historian eta zabalkuntzan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 185. orr.

Birusaren zabalkuntza moteltzeko ahalmena dute.  Berria - Harian   2005-08-26

Hortik sorturiko merkataritza-sareen zabalkuntza dago XV-XVI. mendeetako planeta mailako integrazio handiaren sorburuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Beste gauza bat da, ordea, zientzia eta jakintzaren zabalkuntza egiteko orduan zer hizkuntza erabili behar dugun.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 207. orr.

Guerrero fundazioaren goraipamena eskuratu du Bilboko musikagileak; sorkuntzan eta zabalkuntzan egin duen lana eskertu dio.  Berria - Kultura   2004-02-11

Pentsamenduaren elkar-trukatzearekin, giro aske batean, literaturaren zabalkuntzan laguntzea.  Berria - Kultura   2004-04-24

Eraketa prozesuan zegoen erakunde maltzur horren euskal adarra, material guztiaren itzulpenaz eta zabalkuntzaz arduratuko zena, sustatu.com-en azpitalde sekretu baten babespean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 103. orr.

Hegemoniak balio berdinen kate demokratikoaren zabalkuntza igualitarioa du bere logika.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 96. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hori dela eta, 1.100 milioi euroko kapital zabalkuntza %38koa egingo duela iragarri zuen eraikuntzako enpresak.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kapital zabalkuntza (3)


zabalpen 1 iz hedatzea, zabaltzea. ik zabalkunde.

Indarrok Ramadi eta Faluja hiruki sunitaren barruan diren hirialdeetan banatuko dira eta zabalpena amaitzean, 25.000 inguru izango dira.  Berria - Mundua   2004-01-16

Denbora hartan -plastikoaren zabalpen erabatekoa baino lehenago-, portzelanazko figuratxo eta antzeko objektu hauskorrak babesteko erabiltzen zena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 358. orr.

Disketxeak urte hauetan guztietan argitaratu dituen disko eta DVDek jarraituko dute izaten zabalpena eta merkaturatzea.  Berria - Harian   2006-01-27

Zientziaren soziologia klasikoaren zabalpenak, Thomas Kuhn-en lanaren irakurketa erradikala dela medio, zientziaren irudi berri bat nola eskaintzen digun ikusten saiatuko gara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.

Euskal artearen alde lanean ari dira jo eta ke; euskal arteak zabalpena eduki dezan.  Berria - Kultura   2004-02-18

Frantsesera itzultzeak ahalbidetu zuen beste hizkuntzetarako zabalpena.  Berria - Kultura   2006-01-24

Diskurtsoen zabalpen historikoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 189. orr.

Literaturaren zabalpen egitasmoaren lehen proiektua Mariasun Landa idazle eta EHUko irakasleak landuko du.  Berria - Kultura   2004-09-15

2 handiagotzea. ik zabalkuntza.

NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak bere historiako zabalpenik handiena gauzatu zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-04-03

EBko zabalpena eta enpresen lekualdatzeak dira kontuan hartu beharreko faktoreak.  Berria - Ekonomia   2004-01-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanpo zabalpenaren (3)


zabaltasun 1 iz zabala denaren nolakotasuna.

Guztiz egokia iruditzen zait Euskaltzaindiak erakutsitako malgutasuna eta zabaltasuna.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 178. orr.

Eskuartean darabilten materialaren aniztasuna eta zabaltasuna.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 18. orr.

Ekitaldia ere zabaltasun horren adierazgarri izan zen: Bilboko Sheraton hotelean alderdi politiko, erakunde, sindikatu, hedabide eta kultur munduko ordezkari ugari bildu zen.  Berria - Harian   2005-03-19

Egitasmoaren zabaltasuna bermatzeko bertze zenbait hedabideri Info 7 hedagune bezala baliatzeko parada eskaini diete.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

Etsaia barreiatua baitzen, landa eremuaren zabaltasunean urturik bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 126. orr.

Begirada hurrengo aldian zein lekutan finkatuko den, bilaketaren helburuak, orain finkapenaren izaerak eta ikusmen-eremuaren zabaltasunak, determinatzen dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.

Budak eta haren jarraitzaileek ongiaren esanahiari eman dioten zabaltasunaren araberakoa.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 35. orr.

Pasteurri bere mikroskopioaren eremuak ematen zion zabaltasuna, poemak zabaltzen duen zabaltasuna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 88. orr.

Ez da beste dohainik Jaunak hainbesterainoko zabaltasunez eta atseginez egin ohi duenik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 108. orr.

Bolatxo hori irudikatzea, hantxe espazioen zabaltasunean eskegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.

2 hedadura.

Aloadin, ene printze eta jabea, bortz eguneko zabaltasuna duen probintzia bat iraganik, Karaianera helduko zara.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 29. orr.

Probintzia baten zabaltasuna duen eremua ikustatzen dut nire hamar mila metro hauetatik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 86. orr.

Espazioaren zabaltasun kalkulaezinari so egin, munduen kopuru eta izari harrigarriari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.

Pabiloien zabaltasuna, makinak muntatzeko erraztasunak eta bisitariei begira prestatutako azpiegiturak.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

Begirada hurrengo aldian zein lekutan finkatuko den, bilaketaren helburuak, orain finkapenaren izaerak eta ikusmen-eremuaren zabaltasunak, determinatzen dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.

Supituki etxea txiki gelditu zitzaion, hiru zabaltasunetara, hiriarenera, ibaiarenera eta zeruarenera irekiriko leihoa bera ere ateska itsu bat iruditu zitzaion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 121. orr.

Zaila da musikoaren hitzetatik liburu bat ateratzea; muga estuak dira horiek zabaltasuna, anplifikazioa helburutzat dauzkan adierazpide batentzat.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizonek leku gutxi hartzen dute lurraren zabaltasun mugagabean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.

Bizitza arruntari begiratu beharko diot bere zabaltasun osoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.

Inongo gizonek ez duela sekula lortuko beste inor bere misterioaren zabaltasun eta sakontasun osoan ezagutzea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 11. orr.

Bideak bezala, norabait eramaten badute, horiek zabaltzen baitiote gizonari beren barneko zabaltasuna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.

Egiazko zabaltasuna ez da begiarentzat egina, gogoari baizik ez zaio agertzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.

Basamortu eta leizko zabaltasun baztergabetan gaindi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.

Bitartean, auziak neurrigabeko zabaltasuna hartu zuen auzitegian eta Ganberan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 531. orr.

Ez da beste dohainik Jaunak hainbesterainoko zabaltasunez eta atseginez egin ohi duenik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 108. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haren zerrendan asko dira antzinatasunaren eta eremu zabaltasunaren baldintza zuzen betetzen duten hitzak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 236. orr.

Beti izan duzu ikuspegi zabaltasuna.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 32. orr.

-Kafea eta beste salgaiak esku zabaltasun gehiagoz pagatuz!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.

Halako etsai-sail bati leporatuz horren errua eta bere burua zerbaiten erruduntzat jotzeko gogo-zabaltasunik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.

Hitz handiak ziren horiek, pentsamendu handiak, eta gogamen-zabaltasunaren eta adorearen sentipenak handiagotzen zuen Temple orain nire begietan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

5 zabalera.

Baia izan zen, bainan lekuan mugatua izan zen luzetasunean, zabaltasunean eta goratasunean, oroitu behar da Bankako herria "site classé" ekarria dela.  Herria   2002-11-07

Aturriko etorbide horren zabaltasuna hemezortzi metrotara heltzen da kilometro pasako luzetasunean.  Herria   2005-06-09

6 bihotz zabaltasun

Abnegazioa, bihotz-zabaltasuna une erabakigarrietan, ausardia eta buruargitasuna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.

Heroismoa, argitasuna, gizatasuna, bihotz-zabaltasuna, pitzadurarik gabeko elkartasuna, hona hemen maitaleak bere maitatuaren oinetan jarri beharko dituen tituluak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 219. orr.

Zerbait egiteko gogo hura, bihotz-zabaltasun hura, arrisku hura, eta umore hura, txokolatea bezalakoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.

Bihotz-zabaltasun apur bat, eta parerik gabeko jendea izango zinatekete euskaldunak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 207. orr.

Gizadiaren bihotz-zabaltasunaren alde mintzatzen da jarrera hau, baina onura publikoaren kontrakoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere zabaltasun osoan (4); bihotz zabaltasun (9)

bihotz zabaltasuna (6)

bihotz zabaltasunaren (4)

bihotz zabaltasunari (4)

bihotz zabaltasunez (7)


zabaltoki iz zabaldegia, zabaldia.

Miradorea, begiralekua, hotelaren aurreko 2.000 metro karratuko zabaltokia zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Zerrategia baino beherago ibaiak zeukan zabaltokia, gure igerileku nagusia zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.

Basoan barrena jarraitu genuen, zuhaitzez zuhaitz eta zabaltokiz zabaltoki.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 144. orr.


zabaltto izond adkor zabaltxoa.

Bazter gozo ezti eta ixila da Baztan haranaren altzoa, Hauza mendi gotorrak ongi zaindua ipar-iguzkialdetik, aldiz erreka zabaltto apalak idekitzen diotela xirrito bat beheiti, Bidasoa eta itsaso alderat.  Herria   2002-09-19


zabaltu ik zabaldu.

zabaltxe ik zabalxe.

zabaltxo1 iz zabaldi txikia.

Hiru lagunek ez zioten begiratu ere egin: ez zioten jaramonik egin biga hari, han, zabaltxoan, oinak ur-belar bigunean zituela, nork jakin zeren begira zegoen hari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 123. orr.


zabaltxo2 adlag adkor

Joandaneko sei urtean, ba ei darabil beste disko bat buruan, trikitia zabaltxoago hartuta, aprobetearren lez eta inongo helburu handi barik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 75. orr.


zabaltza iz zabaldegia. ik zabaldi; zabaltoki.

Zabaltzak, almenak eta alkazarreko erronda-bideak, denak daude mairu ilun eta bizardunez beterik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 237. orr.

Plazako Lastiry ostatu aintzineko zabaltza edo terraza herriak du berritzen.  Herria   2005-03-17

Hhan orkideo-usaineko zabaltzak zeuden eta [...] tango baten doinu geldia aditzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.

Katedrala hestera zoala, doi-doia bisitatu dut eta egon naiz luzaz bar baten kanpoko zabaltzan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 89. orr.

Kalez kale, patioz patio, zabaltzaz zabaltza.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 293. orr.


zabaltzaile (orobat zabaltzale g.er.) 1 izond/iz zabaltzen duena.

Iturriek, freskuraren zabaltzaileek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 131. orr.

Egia anaia nafarrak Erasmoren zabaltzaileak eta, Inazio Loiolakoarekin batera, aritu ziren irakaskuntza katoliko eta bateratzailearen alde.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

Atxilo hartutakoen artean, Román Eguiazabal zegoen; apaiz gaiztoa eta españar gaiztoagoa, euskal nazionalismoaren heriozko doktrinen zabaltzaile setatsua.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 134. orr.

Gutartean ginituen, mezu horren zabaltzaile, [...] Paul Nicholson bizkaitar laborari sindikalista, Mikel Berhocoirigoin ELB-koa, [...].  Herria   2004-11-18

Hura Ordenaren zabaltzailerik handiena izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1137. orr.

Erlijioa hau ez baduzue guztiz debekatzen, bere zabaltzaileek, lehengo bitarteko berberak dituztenez, helmuga berera iritsiko dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 213. orr.

Hasier Etxeberria berriketaria, “Sautrela” literatura emankizunaren zabaltzailea.  Herria   2005-12-08

Horrek bihurtu du Oteiza, Atxagaren ustez, nazionalismo esentzialistaren eragile edo zabaltzaile nagusi.  Berria - Harian   2005-08-25

Mendebaldeko kristau-bizimoduaren normandiar adierazle eta zabaltzaile.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.

Beraiek dira ihesaren zabaltzaile nagusiak, kondoirik ez erabiltzeko gomendatzen dute.  Berria - Kultura   2006-01-13

Egia esateko, euskararekiko gaietan ikertzailerena baino transmisore eta zabaltzaile papera betetzen du.  Berria - Kultura   2004-01-24

2 (izen gisa hitz elkartuetan)

Berearen ondoko zalgurdira igoarazi zuen, haren aurretik bide zabaltzaileek oihu egiten zutela: "Eman kasu!".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 115. orr.

-Agitadore edo nahaslea -gogoratzen ari nintzen-, finantzaria, herriko batzordeko partaidea, asaldaria, armadaren izen onaren zikintzailea, milizianoa, salataria, medikua frontean, propaganda zabaltzaile zorrotza eta zinikoa...  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 183. orr.

Birus sortzaileak eta 'spam' zabaltzaileak elkartu egin dira, irabaziak handitzeko.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Zernahi liburu bada agerturik gai hortaz, bainan gehienak gezur eta faltsukeriz beteak, espainol eta frantses estadoen mezu zabaltzaile.  Herria   2003-12-18

• 3 iz errugbian, jokoa zabaltzen duen jokalaria.

Traille Frantziarekin ariko denez, berriro Peyrelongue izango da zabaltzailea.  Berria - Kirola   2006-03-10

Feather eta Sudre izango da bikoa zabaltzaile postuetan.  Berria - Kirola   2004-12-23

Berrio Yachvili eta Peyrelongue aritu ziren zabaltzaile lanetan, eta bistan da oso uztardura egokia dutela.  Berria - Kirola   2004-09-05

Zeelanda Berriko Feather lotu dute, Larretxea eta Thiery joko zabaltzaileekin bat egiteko.  Berria - Kirola   2004-08-17

Joko zabaltzaile eta uztartze erdia izan daiteke.  Berria - Kirola   2004-04-23

Dambielle jokalari gazteak beteko du Peyrelongueren hutsunea joko zabaltzaile postuan.  Berria - Kirola   2004-08-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

joko zabaltzaile (15); joko zabaltzaile postuan (3)

da joko zabaltzailea (6); joko zabaltzailea (18); joko zabaltzailea da (3)

joko zabaltzaileak (5)


zabaltzale ik zabaltzaile.

zabaltze 1 iz zabalera handiagoa ematea; barreiatzea. ik hedatze.

Sarriegi hiriaren zabaltze haren lekuko izan zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 69. orr.

Ildaxken zabalera aldatzen joango da, justu kolomaren erdian egiten den zabaltze edo handiketaren arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1750. orr.

Une hartan bertan ate baten zabaltze lasterraren hotsa zirudiena etorri zen nire gainetik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 103. orr.

Bi hosto, bi esku tipi bezalakoak, zabaldu eta hertsi egin zitezkeenak, eta beren zabaltze eta herste hartan intsekturen bat edo bertze harrapa zezaketenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.

Parte handi bat aortan geratzen da, aortaren pareten zabaltzeari egokituta.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.

Zabaltze handia izan zuen.  Berria - Kultura   2006-04-11

Hona, beraz, non, errealitatea berrasmatzearen kontuaz ari garelarik, poesia-liburu on bat zabaltze hutsak mugaz bestalde jartzen gaituen: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.

Finantzaketa zuzenaren mekanismoak garapen-bideko zenbait herrialdetara zabaltze hori finantza-egongaiztasuna gero eta handiagoa delarik gertatzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 133. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa )

Duplexa zegoeneko eraikina XX. mende hasierako etxe dotorea zen, hiriaren zabaltze garaikoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

Alternatiba hori urjentzia bihurtu da Europako Batasunaren zabaltze prozesuarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Zabaltze proiektua kokaguneetako mugen barruan egingo dela ziurtatu nahi du Sharonek.  Berria - Mundua   2004-08-10

Badugu jadanik asko eta asko egina, Euskararen onarpen, zabaltze eta barnatze mailean.  Herria   2003-04-17

Bere filma hautatu dute La Cita, kultura eta zinema latinoamerikarraren jaialdiaren zabaltze gauerako.  Berria - Kultura   2004-09-30

Diskojogailuaren platera biraka ari den bitartean, itxurazko estutze edo zabaltze mugimendu bat sumatzen da, espiralaren zentzuaren arabera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Produkzio eta zabaltze sare handiei zaharkituta geratu zaizkien argazkiak edo bideoak.  Berria - Harian   2005-07-13

EHEko kideek salatu zuten «inoiz baino erdarazko hedabide gehiago» dagoela, eta, administrazioaren laguntza dutela zabaltze bide horretan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Idazleak sortu egin behar du eta beste profesional batzuek egin behar dute idazle horren sormen lanaren zabaltze eta hedatze lana.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 403. orr.

Atearen zabaltze hotsa entzun zuen bizkarrean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 39. orr.

Oinarrizko ikasketa ama-eskolako azken urtetik CE1 mailaraino litzateke, sakontze fasea CE2tik seigarrenera, eta zabaltze fasea bosgarrenetik hirugarrenera.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa )

Enpresak inoiz egindako kapital zabaltze handiena.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

"Ate Zabaltze" egun bat antolatua da San Mixel Garikoitz kolegioan 2003ko otsailaren 7an.  Herria   2003-01-28

Egun-zabaltze urdin bat bezain argia da ez naizela ni deitua izango Parnasoko ezti gozoak dastatzera.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 196. orr.


zabaltzear adlag zabaltzeko zorian.

Gizonak esan zion: -Uztazu joaten, eguna zabaltzear baitago.  Elizen arteko biblia   Has 32,27

Hain zuzen ere, Pferd Ruggebergek lantoki berria zabaltzear zuen Jundizko industrialdean, 42 milioi euro inbertitu ondoren.  Berria - Harian   2005-11-15

Hozten hasi eta negua zabaltzear denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 453. orr.


zabaltzeke adlag zabaldu gabe.

Begiak zabaltzeke egin zuen hitz, doinuan zuen ezagun.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.

Barrara hurbildu zen gero eta, zabaltzeke zegoen arren, garagardo bana lortu zituen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 138. orr.

Atsegin izan zuen, nonbait, haserrea baretu egin baitzitzaion eta, begiak zabaltzeke, beste bat eskatu baitzidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 21. orr.


zabalune ik zabalgune.

zabalunetxo ik zabalgunetxo.

zabalxe (orobat xabaltxe g.er.) izond zabal xamarra.

Gerri buelta zabalxea zuenez, nasaiago ibiltzen zen bakeroekin baino.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Hassan integrista zen, inondik ere, eta are integristagoa izango da talde batek bereganatu eta orain daukana baino teoria zabalxeagoa ematen dionean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Ikustekoa izan zen apustu hau, goiko bueltan aginarrak bazterretik jo zuen eta aurrea hartu ere bai, baina Piok, zabalxeagotik hartuta, ez zuen abiada galdu eta lehentxeago iritsi zen gora.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 13. orr.

Iñakik idatzi izan zuen, errima laxotuko bagenu, hain estu hartu ez, Iparraldeko usadioari segiko bagenio errima zabalxeago hartze horretan, emaitza hobeak izango genituzkeela bertsolariok.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 135. orr.

· Beraren bizimodua, zeinaren monotoniaz ezin baita pentsatu izulaborririk gabe, bero-hotzen txandaketa gupidagabe bat da, hots, (beti maiztasun bereko) oszilazio mehartxeago zein zabaltxeagozko segida bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.


zabar 1 izond/iz eginbideak behar den arretaz, lastertasunaz edo txukuntasunaz egiten ez dituena.

Hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, etxekoandre goganbehartsua, gazte festazale txoriburua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Heriotzaren mekanikak tanta izoztu bat isuri die bizkarrezurrean behera euskaldun zabarroi, eta zure soseguak ez die onik egin.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 167. orr.

Ez dut inoiz ikusi zuek baino jende zabarragorik!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 99. orr.

Mutil gehienak horrelako kasuetan zabarrak eta utziak izaten diren arren, Oriol txukun ibiltzen zela beti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 183. orr.

Inoiz zabar eta esker txarreko izan baziren, zentzabidea eta penitentzia eskatzen zioten apalki aita santuari eta baita gogo onez onartzen ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.

Epelak, alferrak edo zabarrak garelako geure gogojardunetan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.

Eriklea: ondo zaindu al duzue kanpotarra, horretan ama zabar samarra da eta?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 153. orr.

-Lodiak zabarrak dira, koipetsuak edo.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.

Gortetik etorritako ezker «dotorearen» kazetarientzat, ostera, Castro zabarregia da.  Berria - Kultura   2004-09-19

Sartu alkandora gerrian, zabar hori!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 41. orr.

Laborategiko denek zabartzat daukate Jon.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 109. orr.

Alferkeriak lozorroa ekartzen du, zabarrak gosea pasa beharko.  Elizen arteko biblia   EsZ 19,15

Nagiaren sabaia erraz eroriko, zabarraren etxean itaizur franko.  Elizen arteko biblia   Koh 10,18

2 behar den arretaz, lastertasunaz edo txukuntasunaz egin ez dena.

Zein atsegina zen hiritik kanpo egotea, are Dot's bezalako ostatu-zulo zabar eta ilun batean eserita egonik ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

Gela jendez bete, honda-honda egindako bazterreko mahai zabarrean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 137. orr.

Tea buztinezko ontzitxo zabarretan zerbitzatuko dizute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 32. orr.

Liho zabarrez egindako oihala da.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.

Irri zabar bat egin zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.

Birao zabar bat bota zion bere buruari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 237. orr.

Orduan ordezkari sindikalek eskaleen antza edukitzen zuten euren bizar zabar, trikota ilun eta praka zaharkituekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 16. orr.

Nork esango luke horien hizkera zabarra, zakarra eta baldarra dela?  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 217. orr.

Plagio zabarra izan zitekeen [...] hitzez hitzekoa, literatur lapurreta lotsagabe bat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 163. orr.

Erliebezko irudi koloretsuz hornituak, errusiarron izaera zabarrari esker Torjok hiriak ugari salerosten dituen horietakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 200. orr.

Tomasi "Kondea" erraten genion erredakzioan, bertzeengandik urruntzen zuen dotorezia zabarraz hornitzen baitzuen bere burua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Ifrentzuan letra handi zabarrez idatzitakoa irakurri zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.

Kaiku deitzen nuen nik, bere ibilera zabar-kankailuarengatik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 45. orr.

Harresia eraitsi aurreko Putzu kale mehar-zabarra, oso oso bizia zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 47. orr.

Riddleren erantzuna berehala iritsi zitzaion, idazkera gero eta zabarragoaz, zekien guztia esateko presaka ari balitz bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 203. orr.

Oihu pare batez amaitzea epaiketa apurtzeko modurik zabarrena da, nire irritzian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 210. orr.

Bat-batean, kirioen dardar bizi batek bortizki inarrosi zizkion sentimendu guztiak, ordu arte alferraren nagitasun zabarrean murgildurik eduki baitzituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 405. orr.

3 (predikatu gisa)

[Bertsolarien] hizkera ere, zabarra omen da, oso, eta erdarakadez josia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.

Aurkezpen hori zabar xamarra zen SPE-n, Fonologia Sortzailearen lehen formulazioan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 75. orr.

Lonbardiar gotzaina ezpal zabarrekoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.

Vladimir gure herri mozkor ustel zabarra inarrosten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 169. orr.

"Zer zara zu?" galdetu nahi izan zion, baina hori zabarregia iruditu zitzaion eta, horren ordez, zera galdetu zion-: Nor zara zu?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 17. orr.

3 (adizlagun gisa) ik zabarki.

Otoi, senideok: zentzarazi zabar dabiltzanak, eman adore bihozgabetuei, eutsi ahulei, izan eramanpen guztiekin.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,14

Alfer zuriak ziren, zabal eta zabar etzanda egoten ziren beti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.

Saiakera guztietan berantetsi, gehiago itxaroteko pazientziarik ez, eta, azkenean, zabar apurtzen nuen eszena imajinatuaren lilura.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.

Egiaz, ez dago zabarrago portatzerik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 63. orr.

Pantxo ero hori gero eta zabarrago zebilek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Etxeparek jadanik "berceac" ditu eredu, eta geroztik auzoen ipurditik datorkigu euskalduna beti arrastaka, gero eta zabarrago eta jitoago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 332. orr.

Barruan zurezko txirula bat zegoen, zabar landua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.

Zabar eta azkar esaten hasita, esango nuke hiru garela urte, mende eta milurte aldaketa bizitzeko ohorea izan dugun belaunaldiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 40. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen balioa duela)

Neskaren abaildura arindu ordez, Andreasen ateraldiaren zabarrak muzindu egin zuen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mozkor ustel zabar (6); zabal eta zabar (4)

oso zabarra (3)

zabartzat daukate (4)


zabarkeria 1 iz zabarra denaren egite edo jokaera gaitzesgarria; egitekoetako ardura edo txukuntasunik eza. ik zabartasun.

Zabarkeria, arduragebekeria, lapurreria eta mozkorkeria ziren han nagusi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 398. orr.

Gehienetan, zabarkeria da nagusi, inprobisazioa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 17. orr.

Menditarrak versus kaletarrak, abarkak versus abarketak, euskara versus erdara, ohitura onak versus zabarkeria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 149. orr.

Irudituko zaizue nahi duzuenean itzul zaitezketela lehengo bihotz-berotasun hartara [...] baina zabarkeria, behin sustraituz gero, ez da erraza kentzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 933. orr.

Ezin baitzituen desordenua eta zabarkeria eraman, aise urduritzen zen halakoetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Cromwell puritanoa zen, kalbinismoaren jarraitzailea eta Ingalaterrako eliza erreformatuaren zabarkeria begi txarrez ikusten zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 169. orr.

Ohartu zen Moises Aaronen zabarkeriagatik herria bere onetik aterata zebilela, etsaien barregarri.  Elizen arteko biblia   Ir 32,25

Zure senarra tren batek harrapatu eta ia-ia hil zuen, New York Central tren-konpainiako langileen zabarkeriaren erruz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 85. orr.

Egoitzetan ohikoena profesionalaren zabarkeria da: «Langileak bere eginbeharrak alde batera uzten dituela esan nahi du horrek».  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Ihes egin behar du desertzioaren krimen barkaezinetik, baita "betebeharrarekiko zabarkeriaren" hutsegite larritik ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Hondamendira eraman zuten abereen gaixotasunek, administratzaileen jukutriek [...] eta, azkenik, lurjabearen beraren zabarkeriak, bere ondasun guztiak xahutu baitzituen Moskuko etxe bat azken orduko gustuaren arabera apaintzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.

Danieli erruren bat nola aurkitu zebiltzan; baina ezin zuten lortu, leiala baitzen, zabarkeriarik gabea.  Elizen arteko biblia   Dn 6,5

Hiztun bikaina, aurpegiz alaia, begitartez atsegina, zabarkeria eta lotsagabekeriarik gabea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Zigarrokina leihotik behera bota du, zabarkeriaz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.

Lurreko gauza hauek ez daudela jainkozko Probidentziaren esku, edota axolagabe eta zabarkeriaz gobernatzen dituela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.

Nola alde egin guk zigorrari, horrenbesteko salbamen-bidea zabarkeriaz galtzen badugu?  Elizen arteko biblia   Heb 2,3

Ez zuen zabarkeriaz alferrik pasatzen uzten Espirituaren inolako bisitarik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 802. orr.

Zeren jakin baitugu zuetako batzuk zabarkerian bizi direla, ezer ez egiten zeregintsu.  Elizen arteko biblia   2 Ts 3,11

2 (pertsona bihurtua)

Diru-goseak Zabarkeriari eskatzen dio laguntza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 928. orr.

3 (izenondoekin)

Poliziaren ikerketa zabarkeria handiz egin zela ohartu zen eta ondorio garbi bat erdietsi zuen: Zolaren heriotza hilketa politikoa izan zela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.

Zabarkeria hutsa izango zela esaten nion lagunari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 203. orr.

Bazegoen egitate hartan krudeltasun harro bat, tronpatuaren mindurak desenkusatzen ez zuen ardoaz barnagoko zabarkeria anker bat, enerbatu egiten ninduen zehaztasun mingarri bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 255. orr.

Geroztikako zabarkeria urbanistikoek bizitegi jatorraren eredu bihurtu duten arrantzale txiroen auzune hartan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.

4 pl

Ez zuen amorantearen errua egin "Behartu egin nau!” edo "Nik ez nuen nahi!” bezalako zabarkeriak asmatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

Anaien hutsegite eta zabarkeriengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aise antzematen zen ez zela aberatsa, baina alferrik bilatuko zenuen zabarkeri arrastorik haren arropetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.

La Sarriette zoragarri zegoen, bere fruituen erdian, neska eder batzuek izaten duten zabarkeria kutsu horrekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Kontua da aitzakia merkeetan babestutako zabarkeria politika honekin -"gazteek horrela berba egiten dute" eta antzekoekin- hutsari emandakoak direla milaka irakasle txepelon soldatak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere zabarkeria (4)

zabarkerian bizi (4)


zabarki adlag zabarkeriaz. ik zabar 3.

Ile-adats zurrunak zabarki sakabanatuta zituen aurpegian zehar.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.

Barbaroek ateratako ondorioa zera izan zen: erromatarren gorputz politikoa hain zabarki kudeatua zegoenez, erasotzera gonbidatzen zuela argi eta garbi.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 151. orr.

Hagitz jostagarriak iruditu zitzaizkion haren berba bizi eta zabarki ahoskaturikoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.

Jainkoari eskerrak emanez eta egin gabe utzi edo zabarki eginengatik negar eta intziri eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Kotxezain berritsuaren eskuek zabarki eusten zieten hedeei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 93. orr.

Erresistentzian hasi berritako gazte batek zabarki jarri zion hitzordua kale itsu batean; Gestaporen torturapean, kontaktuaren izena eman zuen azkenean gazteak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.

Nola gertatu da bera bizirik egotea bere aurre-aurreko belaunaldiaren itxaropen zentzuzko samarrak hain zabarki huts eginda ikusteko?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 403. orr.

Lodiegi dago, zabarki eta osasunik gabe lodi.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 263. orr.

Horixe izan zen ideia nagusia, agian zabarkiago azaldua, baina horixe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 138. orr.


zabarkiro adlag zabarki.

Nire korapiloak traketsak ziren, gona gerrian inguruka erabiltzen nuen eta elastikoak zabarkiro zimurtzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

Tiraderaren hondoan barneraturiko oroigarriak, leiho hegian zabarkiro pausaturiko bitxia, oheburuko liburuaren orrien artean tartekaturiko marrazki, argazki edo gutuna.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 74. orr.


zabartasun iz zabarra denaren nolakotasuna.

Tximista eta trumoia bezala, Indian ustelkeria eta zabartasuna batera doaz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 45. orr.

Lehen bezala janzten ziren denak, etxeko arropa arruntekin, eta begi erne-erne batek soilik antzeman zezakeen halako narrastasun eta zabartasun doi baten arrasto hautemangaitza, gogotik ahalegindu arren Shevirev doktoreak ezin ezaba zezakeena.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.


zabartu, zabar(tu), zabartzen 1 da/du ad zabar bihurtu.

Errusiarra halako moldez eginik dago, ezen norbaiten akuilua behar baitu beti..., bestela, alfertu eta zabartu egiten da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 476. orr.

Eibarren, langileen aldeko mitinean esaten ditu hitz horiek Joanes artzainaren iloba Martinek, Somorrostroko lur gorrietan zabartutako euskaldun haietako bat baitzen, Txomin Agirrek Garoan dakarrenez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 254. orr.

Bera behintzat inoiz ez zen bere erabakietaz damutuko, oztopoei itzuri egingo edo eginbeharretan zabartuko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 14. orr.

Beharbada izango zuela gaztetxo ausart horri honelako edo halako laguntza ematea, bere egiteko garrantzitsuan ezertan ere zabartu gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 97. orr.

Horrekin trakesturik, zabartzen dira osasunera eta arimen espiritu-onurara daramaten egintzetan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 207. orr.

Eta San Martin auzoa bera ere, zahartuta, zabartuta ere bai, "ukitua" atxeman dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 349. orr.

Badian barrena zebiltzan ontziek estela zurixkak uzten zituzten urazal leunean, segituan zabartzen hasten ziren lerro zuzenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Gu bion artekoa zoragarriegia da bertan behera zabartzen uzteko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 104. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Etxera itzultzen zenean, tabako eta lurrin usaina ekartzen zuen, eta itxura zabartu samarra, aire mundutarrek horditutako nerabe baten itxura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Etxe azpiko baratze abandonatuak sagarrondo bat zeukan erdian eta zuhaixka zabartu batzuk han-hemen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 42. orr.


zabartxo izond adkor zabarra.

Urrats zabartxoekin niregana hurbildu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 29. orr.


zablaka ik zaflaka.

zabor (900 agerraldi, 131 liburu eta 203 artikulutan) 1 iz baliatzen ez den zatia, hondakina. ik zarama.

Suari indartsu haize emanez metalari zaborra kentzen zaio.  Elizen arteko biblia   Jr 6,29

Lokatza biltzen zen bertan eta gainean euliak ibiltzen ziren hegaldaka, bazterretan zaborrak pilatzen ziren bitartean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.

Erandion bizi zela; maiz inguru haietan ibiltzen zela, txatarra eta zaborra biltzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 165. orr.

Zaborra erregai bihurtzeko gailua.  Berria - Gaiak   2004-08-14

Zilarra kalera botako dute, urrea zabortzat hartuko.  Elizen arteko biblia   Ez 7,19

Lehen zilar ziren, orain zabor; lehen ardo on, orain urardo.  Elizen arteko biblia   Is 1,22

Nola errota azkarrak aitaren batean bihurtzen baititu aleak irin, halaxe bihurtuko zituen berak diru hondakin eta zabor guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 468. orr.

Bizitza osoa zaborra biltzen eman nahi al duk itsasontzi zikin bateko sukaldean?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

Zaborraren kamioia brru brru joango da zuen aurrean astiro.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 433. orr.

Belaunetaraino zaborrean sartuta ontziak husten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 433. orr.

Kristorengatik dena galdu dut eta dena zaborraren pareko jotzen dut, hura irabaztearren.  Elizen arteko biblia   Flp 3,8

Hondakinak ateratzeko sistema bat ere behar da, oxigenoak bere lana egin eta gero erabilgarri ez diren zaborrak tratatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Zoaz zaborrak erretzen dituzten tokira eta ea zer ikusten duzun.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 80. orr.

Ezin digerituzko hondakinak, heste-paretetako zaborrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

Kendu egin zidan burdinazko pistola eta zaborretara botako zuela esan zuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 40. orr.

Zaborretan ibiltzen zen Mohamed, jan zitekeena jaten zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 191. orr.

Zaborretan aurkitu dituzte dozenaka hautestontzi, milaka boto barruan zirela.  Berria - Mundua   2006-02-16

9etan zaborra hartu -ohitura finkoak ditu- eta etxeko atean uzten du, eraman dezaten.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 88. orr.

Zaborrez beteriko espaloien gainean umeak katuka zebiltzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Ondorioz, zaborrentzako guneak sortzea ia ezinezkoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

2 irud/hed

Batek daki zer-nolako zaborrez eginiko edabe nazkagarri bat asmatzen du, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 301. orr.

Badakizu jada ez dudala zabor hori sartzen eta... mesedez, utzi bakean!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 10. orr.

Tipo honek zainetan zaborra baino zerbait gehiago zeukak!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.

Hori ez zela beraientzako, berak zaborrak zirela, eta zabor bezala bizi behar zirela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 138. orr.

Idatzi den gehien-gehiena zaborra da.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 35. orr.

Informazio ona lortzeko, egokiena bilaketa estrategia bat prestatzea da (bestela zabor gehiegi aterako zaizu).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

Gizateriaren zaborra dira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.

Eskola hori zabor hutsa izan da nire Aritmomantziako eskolaren aldean!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.

Zabor intelektual hori apezño berriek serio hartzen dutenean, arrisku bilakatu daiteke.  Berria - Harian   2006-05-06

Zaborrik baztertuena ere birzikla dezakeen artea baita literatura.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 11. orr.

Jakingo balu berorrek zein garrantzitsua den guretzat, mundu magikoan maila beherenean, esklabo bihurturiko zaborra garenontzat!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 151. orr.

Nork eta zabor-fardel horrek eman behar zizkion lezioak, arraioa!  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 90. orr.

3 (izenondoekin)

Zabor errearen, liburu umelen edo ur ustelduen usaina sentitzen da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.

Zabor nazkagarri bihurtu gaituzu beste herrien artean.  Elizen arteko biblia   Nk 3,45

Agian, emakume miresgarria izatera iritsiko duk, edo beharbada zabor huts bihurtuko ditek, bai, seguraski zabor huts bihurtuko ditek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.

Bai fast food moduko zabor sasi-jangarriak, baita delicatessen plegukoak ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

Zabor nuklearra garraiatzen duten trenen aurkako protestak dolu ekitaldi bilakatu ziren atzo.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Bere izena argiz blaitu nahi duen edozein lastargirentzat aproposa den zabor erregaia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 20. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Azken zabor kamioiak lana amaitzen ari dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.

"Turgeniev"en aurrean, bidearen bestaldean, zelai muttur bat dago, bizpahiru zume negartik babesten duten oasi bat zabor kontainerren artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 247. orr.

Poltsa zabor-edukiontzi batean ezarri ondotik, isil-misilka itzuli ginen etxera.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 110. orr.

Planean zabor produkzioa gutxitzea aurreikusita dago.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Zabor-bilketako kamioien denborak eta kostuak arrazionalizatzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.

Zabor-poltsa gordetzen duen plastikozko ontzia.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 80. orr.

Zabor arrasto sakabanatuak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 61. orr.

Zabor-pilo batean piztu den sute ziztrin bat baino ez. Horregatik bihurtu dituzu hiri-gotorrak zabor-pila.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.

Zabor muino eta lautadak, zabor unibertsoa ia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

Kalearen bukaerara iritsita, nasaren ondoko zabor-txirrista grisaren gainean etzan zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 103. orr.

Zabor-itsaso bat ni irentsi beharrean zegoen eta, horrela gerta ez zedin, olatu ilunetan argi-une bat bilatzea nuen aterabide bakarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zer eta legearen zerbitzari leial baten hitza, noren eta kazetari zabor-zaku batenaren aurka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 278. orr.

6 (aposizioan)

Egungo "zabor jana" desagertu egingo da lehen mundu honetatik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 93. orr.

Zabor-kontratuak, zabor-janaria: Ableei sua!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 108. orr.

Draggaccik berak auzibide hauek 'zabor sumarioak' deitu zituen.  Berria - Mundua   2006-03-01

Ttipi finagoa zen, zibilizatuagoa, zabor-solasaren etsai.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Zabor-jendeak ez bezala, andre-gizon gisakoek halako gider koipetsuei kontzen diete.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Gorroto zituen zabor-telebistaren saio haiek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.

Zabor lana askotan, baina ezin da ezertxo ere egin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 106. orr.

7 (izenondo gisa)

-Presta hadi hire aitasaindu zabor hori sarri egonen den toki berera joateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 289. orr.

8 (neurriekin)

Hiri honetan 13.000 tona zabor produzitzen dira egunero.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 137. orr.

Milaka tona zabor gure egunerokotasun txepelean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 55. orr.

New Yorkek 12.000 tona inguru zabor sortzen ditu egunero.  Berria - Gaiak   2004-07-25

9 zaborpean

Elurpean edo etxe hondatuetako zaborpean edo ur azpian itorik daudenak aurkitzeko ez da zakurra baino.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 47. orr.

10 zabor-biltzaile iz zaborra lanbidez biltzen duen pertsona. ik zaborketari.

Haien atzetik, zabor biltzaileek zakarrak botatzen zituzten artagabe hogei pausotik hogei pausora gelditzen ziren iraulki orga batzuetara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

Zabor biltzaile bakarti eta duin batek bost kilometro egin zituen trenbidearen ertzetik, ikatz zaku zimur bat eta parke zaindarien makila altzairu-puntaduna hartuta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.

Ondoren zabor-biltzaileen kamioia.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 13. orr.

Joan den igandean greba hasi zuten Udalarentzat lan egiten duen Ferroser enpresako kale garbitzaileek eta zabor biltzaileek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Hernaniko zabor biltzaile gizagaixoari agindu zioten zaborrak biltzeko erabiltzen zuen gurdiarekin gorpuen bila joateko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 20. orr.

11 (adizlagun gisa)

Ioioren lehengusu Iñaki zabor-biltzaile dabil.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 107. orr.

12 zabor-ontzi ik zaborrontzi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxeko zabor (4); kilo zabor (10); kilo zabor sortu (3); plastikozko zabor (3); sortutako zabor (3); tona zabor (16); tona zabor sortzen (4)

zabor artean (8); zabor artetik (3); zabor asko (3); zabor bilketa (3); zabor biltzaile (5); zabor biltzaileak (4); zabor biltzaileen (10); zabor biltzaileen greba (3)

zabor gehiago (7); zabor gehiegi (4); zabor gehien sortzen (3); zabor gutxiago (9); zabor gutxiago sortu (4); zabor gutxiago sortzeko (3); zabor guztia (4); zabor guztiak (4); zabor huts (3); zabor hutsa (5)

zabor jana (4); zabor kontratuak (9); zabor kopuru (3); zabor kopurua (3); zabor kopuruaren (3)

zabor ontzi (6); zabor ontziak (4); zabor ontzian (3); zabor organikoa (4); zabor pila (6); zabor poltsa (18); zabor poltsak (6); zabor produkzioa (6); zabor sortzen (8)

tonako zaborra (3); usaintzen zuen zaborra (3); zaborra baino (4); zaborra besterik (4); zaborra besterik ez (4); zaborra biltzea (3); zaborra biltzen (4); zaborra botatzera (3); zaborra da (3); zaborra ere (3); zaborra erretzeko (4); zaborra eta (10); zaborra jasotzeko (3); zaborra kudeatzeko (3); zaborra tratatzeko (10); zuen zaborra (6)

zaborrarekin zer egin (3)

zaborraren arazoa (5); zaborraren bolumena (3); zaborraren kudeaketa (5)

zaborren edukiontzien (4); zaborren kudeaketa (3)

zaborretara bota (6); zaborretara botako (4); zaborretara botatzea (3); zaborretara botatzen (4)

zaborrez beteta (4)


zaborjale izond/iz zaborra jaten duena.

Zaborjale amorratua zarela pentsatzeak artegatu egin zaitu.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 58. orr.


zaborkeria iz zabor gaitzesgarria. ik zaborreria.

Nire bihotzak marru bizi egiten zuen ene irudipen guztien aurka, eta ukabilka uxatu nahi nituen adimenetik inguruan zebilzkidan zaborkeria haiek guztiak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.

Inoiz jakingo ez duguna sumarazten digu, gure pentsamenduetako errealitateak zaborkeria erdeinagarria besterik ez dela ulertarazten digu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 268. orr.


zaborketa iz zabor bilketa.

Karrikako bazter banatara aldendu zineten zaborketako zaldiari bide egitearren.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 35. orr.


zaborketari iz zabor-biltzailea.

Ez nuen etxera joan nahi, zaborketariak azaldu arte geldituko nintzen kalean, haiek jakiten zituzten istiluetako zertzeladak, zabalik edukitzen zuten haiendako garbiketan aritzen ziren tabernariek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 205. orr.

Berandu genbiltzala, zatirik onenak estibatzaileek berek eta gero zaborketariek eramanak zituztela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 149. orr.

Gero zaborketariek maltzotan biltzen ditek eta dena txukun paratutakoan Muñoz etortzen duk, ustiaketako komisarioa, hiri hainbertze, hiri hainbertze, paga banatzen dik eta moila gaineko txatarra guztia beretako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.


zaborpean ik zabor 9.

zaborreri ik zaborreria.

zaborreria (orobat zaborreri g.er.) 1 iz zaborrak, zabor multzoa.

Astiro begiratu zien oin iletsuei, gelako zaborreria guztiari, bazter batean dardarka zegoen neskari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 173. orr.

Baina, zaborreria harekin batera, edo hobeki erran, haren azpian, beste zerbait zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 209. orr.

2 irud/hed

Ez diat irakurri, baina seguru nagok Isabel Sanjosek ere suizidioa aipatu zuela larunbateko bere zaborrerian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

Sekta sataniko eta okultisten gaineko zaborreriaren ondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

Ama, berriz, oraindik harrapatzen ahalko nuen atzarririk [...] telebistak tenore horretan eskainiko zuen zaborreriari estekatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

3 (beste izen baten eskuinean)

Batzuetan, herrialde berri batean mundu zabaleko jende zaborreri guzia biltzen da, eta orduan jendaje harroputz, barrenuts, eta gizagihar zaildurik gabekoa sortzen da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 206. orr.


zaborrontzi (69 agerraldi, 24 liburu eta 20 artikulutan; orobat zabor-ontzi 19 agerraldi, 6 liburu eta 8 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian zaborrontzi agertzen da) 1 iz zaborraren ontzia. (kalekoa)

Poltsa esku biekin oratuz maldan gora, farolen artean, estuegia den kale honetako zaborrontziak saihestuz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 110. orr.

Kalera irten eta espaloian [...] cocacola latak, botila hustuak, egunkari zatiak, kristal apurtuak zaborrontzira biltzen hasiko zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 144. orr.

Zaborrontzia lurretik jaso eta sinestezinezko azkartasunarekin altxatuko diote behekoek kamioi gainekoari, honek zaborrontzia irauli eta berehala itzuliko du, behekoek itzelezko trebeziarekin atarian zaborrontzia hutsik eta zutik utz dezaten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 435. orr.

Latorrizko zaborrontziak mukuru beteak zeuden espaloietan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 136. orr.

Andra zahar bat beirazko botilak botatzen ari zen zaborrontzi berde batera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 184. orr.

2 (etxekoa)

Kafesnea berotzen ari nintzela, sagu batek zaborrontzitik jauzi egin eta sukaldearen eta hormaren arteko zirrikitutik ihes egin du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 40. orr.

Sukaldera joan eta trapu batekin eta zaborrontziarekin itzuli zen, plater puskak eta janaria jasotzeko asmotan. Gutun berria ere beste lau puskatan hautsi, eta zaborrontzira bota nuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 229. orr.

Saltoka hurbiltzen ziren sukalde atzeko zaborrontzietara, edo hegaldi laburrak eginez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

3 (bestelakoak)

Sakelakoaren zaborrontziaren dantzak baino ez du lasaitu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 146. orr.

4 (irain gisa)

-Hator hona, zaborrontzi hori.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 316. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zaborrontzi bat (4); zaborrontzi batean (3)

zaborrontziaren gainean (3)


zabortegi 1 iz zabor biltegia.

Nahikoa litzateke poltsak zabortegira bota eta alde egitea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 190. orr.

Tiro bat buruan zuela agertu zen bere gorpua Hamburg-eko zabortegi batean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.

Eleuteriok eta bere anaiak etxeko eltzea betetzen laguntzen zuten, zabortegietan txatarrak eta trapuak bilduz.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.

Zementuzko bide batean eta zarama-pilo ketsuz beteriko zabortegien artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

Kamioi, orga edota gurdirik ez zen sartzen kale itsu hartara: barren-barrenean zabortegi bat zegoen, herdoildutako ohe-burdina ugerrak eta galdara apurtuak eta eltze ipurdirik gabeak biltzen zituena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.

Zabortegi hori hondakin toxiko eta arriskutsuak botatzeko eraiki zen 1995ean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Kontratua lortu du Uruguaiko Las Rosas herrian zabortegiko biogasaren bitartez argindarra sortuko duen planta bat eraikitzeko eta martxan jartzeko.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Hain harroa ez izatera, zabortegira botako zuela orijinala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Objekturik arruntenak erabiltzen zituzten, Suitzako edozein zabortegitan aurkitzeko modukoak.  Berria - Kultura   2006-04-09

Zabortegitik salbatu plastikozko bidoinekin eta boteilekin egina dago.  Herria   2005-07-28

Txiki-txiki egingo zaituztet eta zuen etxeak zabortegi bihurtuko.  Elizen arteko biblia   Dn 2,5

Ozeanoak zabortegi bihurtzeko joerak alarma gorria piztu du.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Itsasoa ez da zabortegi, bizileku da eta Jainkoaren dohain.  Herria   2002-11-28

San Markoseko zabortegia itxi eta errauste planta martxan jarri arte bost urte pasatuko direla aurreikusi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Libanoko zabortegi batean hondamendi ekologikoa sortzeko arriskua dago.  Berria - Gaiak   2006-03-01

2 (izenondoekin)

Bilboko zabortegi nagusian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 69. orr.

Errausketaren ondoren geratzen den zepa eta errautsak, 112.000 tona urteko, zabortegi berezietara eraman behar dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Zabortegi kontrolatuen sistema bertan behera utzi dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Zabortegi nuklearra.  Berria - Mundua   2004-06-11

San Kosme inguruan zabortegi erraldoia egiteko proiektuaren alde agertu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

3 (hitz elkartuetan)

Sistema horrek zabortegi azalera handia edukitzeko beharra eskatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

· Ez zen han putzurik ez mea-zulorik ez harri-zabortegirik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

4 irud/hed

Eta nire hitzek, noski, zabortegian amaituko dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 194. orr.

Ospearen betiereko zabortegia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 24. orr.

Arraroa da hizketan klixeak besterik erabiliko ez duen eguna -klixeak edo egungo jakituriaren zabortegiak gainez egiteraino betetzen dituzten esaldi akitu eta bigarren eskuko ideia horiek oro.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Ezin jarrai dezakegu munduaren parte bat giza zabortegi bihurtzen, arazoari erabat bizkarra emanda.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 305. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

san markos zabortegia (4); san markoseko zabortegia (13); san markosko zabortegia (3); zabortegia itxi (5); zabortegia ixtea (4); zabortegia ixteko (10)

san markoseko zabortegiak (4)

san markoseko zabortegian (3)

zabortegiaren itxiera (5)

zabortegietara eraman (3)

zabortegira bota (3); zabortegira botatzen (5); zabortegira eraman (3)


zabortsu izond zaborrez betea.

Ibilaldi bat egingo zuen hiriko kale zikin eta zabortsuetan zehar East River-eko ontziraleku hartaraino, bertan pilatzen baitziren kaobazko habe handiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.


zabortu, zabor(tu), zabortzen 1 da/du ad zabor bihurtu.

Honela, mundu zabala inguratzen duten murru erasoak ere suntsitu eta zabortu egingo dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bere oinazearen zikina isurtzen digu orduan gainera, besterik ez baitira ibaia kutsatuak, mendi zabortuak, hiriaren estolda ustel-kirastuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.


zabra iz bi mastako itsasontzia, ozeanoan zehar salgaiak eramateko erabiltzen zena.

Halaxe izkiriatu nuen Zazpigarren Eskuadra patatxena eta zabra izeneko ontzixkena zela, eta hogeita bi zirela halakoak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 162. orr.

Arroztasun sentimendu hartaz horditurik kasik, Bizkaiko zabra taxuko ontzitxo baten ondoan igaro ginelarik, euskarazko berba batzuk aditu genituen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 242. orr.

Beste zabra baten ababor mandaren parean igaro ginelarik ohartu nintzen zergatik zitzaidan dena hain arrotz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 243. orr.


zabu 1 iz bi soka edo kidekoetatik zintzilik ipintzen den esertokia, kulunkatzeko erabiltzen dena; kulunka egiteko zernahi tresna. ik kulunka 3.

Lorategia baino gehiago jolasleku txiki bat zen, bazter batean zabuak, beste batean plastikozko txirrista bat eta bitartean jostailu eta gomazko baloi andana bat ageri zirela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Kristalak garbitzen ari zen, eserleku batean jarrita, eraikinaren gorenetik soka batzuetatik zintzilik, zabu batean bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.

Ume bat ikusi nuen zabuan obsesiboki dilindan, ahalik eta gorena igoz, zabuak eman ahala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.

Kontua da zabuak, atzerako mugimenduan, betean harrapatu zuela Karmele.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 179. orr.

Jolasleku publikoko zabu biribilean, eskolaurreko umeek bultza egiten zieten beren buruei, zoriontsu eta zorabiaturik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.

Ordurako iluna sartzen hasia zen eta, bai han bai izugarri atsegina egin zaidan zabu erraldoian, pozarren ibili gara.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 102. orr.

Bi haur ari ziren han zabuan jolasean, hots, egur bat beste baten gainean gurutzatu eta bakoitza ertz batean eserita, gora eta behera zebiltzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1058. orr.

Bitartean heldu zen jendea eta harritu egin zen anai Junipero zabuan zebilela ikustean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1058. orr.

Kristalaz bestaldera, zabuetan ari dira haurrak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 9. orr.

2 kulunka.

Penduluaren zabua angelu zuzenean zetorren nire gorputzari buruz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 109. orr.

Nire matematikariak suspensio-sistema bat landu zuen, ontziaren kulunkek eta zabuek eraginik izan ez zezaten itsasorratzean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Gorputzaren mugimenduak ere esna zegoela adierazten zuen, alderik alde kulunkatzen baitzen zabu arin baina etengabe eta beti-berdin batez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.

Arnasestuka eta askatzeko lehian hasten nintzen penduluaren zabu bakoitzean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 110. orr.

Jira eta jira aritu ginen, ez mugimendu uniformeetan, zabu eta astindu zorabiozkoetan baizik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.

Zabu eta astindu haiek iarda gutxi batzuk mugiarazten gintuzten zenbaitetan, eta besteetan berriz zurrunbiloaren jira osoa eginarazten ziguten ia-ia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.

Bat-batean, haiengandik hurbilen zegoen soldaduak zabu arina egin zuen, besoak lasaitu eta fusila askatu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 109. orr.

Bihotzak zabuak ematen zizkidan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ponpak hutsik ponpatzen segitzen zuen, eta orratza atmosfera heren baten inguruan zabu-dantzan zebilen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

· Jimmy alderrai zebilen ferian zehar: Arkakusoen Zirkura, zaldiko-maldikoetara eta lurrin-zabuetara joan zen, jostailuak eta gozokiak erosi zituen, [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 437. orr.

4 zabu egin kulunkatu.

Bat-batean, zabu egin zuen zamaontziak; isiltasun moduko bat izan zen zalapartaren erdian; makinaren hotsa gelditu egin zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Ronek zabu egin eta oreka galdu zuen, eta Harryk heldu eta ohean etzanarazi zuen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 284. orr.

Bien arteko lehian, abadiñarrek bi tiraldiak irabazi zituzten, indartsu eta zabu egin gabe tiratuta.  Berria - Kirola   2004-02-08

Zabu egin eta gurdiaren endaitzari nola oratzen zion ikusi zuen laborariak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Ontzia seguru mugitzen baitzen, maila beti berean, zurrunbiloaren olatu eta mugimendu ikaragarriekin zabu eginez bakarrik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.

Oinarrietaraino dardaratzen zen mendia, eta harkaitzek zabu egiten zuten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.

Ez zuen ematen koinatua gizon arriskutsua zenik, zeren, itxura guztien arabera, mozkor-mozkor eginik baitzegoen, eta, mahai alboan eseririk, buruak zabu egiten zion etengabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 117. orr.

5 (osagaiekin)

Patxadaz mintzo da, baina zaburik egin gabe, begietara begira.  Berria - Kirola   2004-10-28

Hagrid zen gaztelura bidean, bere indar guztiz kantan, eta ibiltzerakoan zabu batzuk eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 327. orr.

Oso azkar zetorren eta, abiaduragatik, zabuak egiten zituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 188. orr.

Zabu txikiak eginez, Emileren atzetik joan zen barraraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.

Ez al nintzen nire helduleku berrian kokatu, zabu ikaragarria egin genuen istribor aldera, eta zuzenean amildu ginen zulora.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.

6 zabu eragin kulunkarazi.

Zutik geldi zegoela, sedazko euritako handi baten gainean bermaturik, bere gorputz sekulakoari zabu eragiten zion gizon leun adineko bat zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 213. orr.

7 zabu-zabuka ik zabuka 2.

zabuka 1 adlag zabu eginez. ik kulunka.

Baldwinek eskailerak zabuka jaitsi zituen, zorabioak jota.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 87. orr.

Aulki batera igo zuten eta emakumea zabuka hasi zen noiz hanka batean, noiz bestean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Barrez hasi ginen eta belarraren gainean zabuka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Ilea oparo erortzen zitzaion bizkarrean behera eta bere bularrak zabuka suma nitzakeen nire bularraren kontra.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 205. orr.

Ez genien tabakorik eskatu Stella Maris-etik zabuka zetozen finlandiarrei.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 152. orr.

Gautxori-busak zabuka segi zuen aurrera ilunpetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 38. orr.

Harry ohean etzan zenean, besoa zabuka geratu zitzaion zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 149. orr.

Urka-bilurrak panpinen modura airean zabuka dantzatu zuenean ere, jende artera begira segitzen zuten haren begi hondoratuek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.

Zabuka desagertu zen gortinen artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 155. orr.

Tranbia, jendez gainezka, zabuka zihoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 231. orr.

Suge itsutua zabuka zebilen, nahasita, hilzorian, baina oraindik hiltzeko gauza zela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.

Begia zabuka dabilkio leihotik orri zurira eta orri zuritik leihora.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 65. orr.

Batera eta bestera zabuka darabil hornizio saskia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 141. orr.

Zabuka, erortzeko zorian, elkarrekin behaztopa eginez aienatu zarete.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 184. orr.

Eskuak aldamenetan zituela ibiltzen zen, gorputza tente eta burua alde batetik bestera zabuka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 74. orr.

Itzal zaratatsuak dantzan ari ziren zabuka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Orduan Adderley-k uharriaren albo batean alga zuri eder bat ikusi zuen, zabuka.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

2 irud/hed

Beti arrangura bera zabuka bihotzean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 190. orr.

Nik bihotza zabuka bainuen eta pultsua urduri.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 89. orr.

• 3 iz kulunka.

Donostiara heltzen ziren dilijentziak hantxe gelditzen zirelako; eta birrindutako zaldiak eta txorabiatutako andereen zabukak ikusteko parada ematen zigulako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

4 zabuka egin ik zabukatu.

Azkenean, zabuka egin eta geldi geratu zen zalgurdia, eta Hermione eta Ron kanpora irten ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Lo bete gozoan zegoen eta zabuka egiten zuen trenarekin batera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

Zabuka egin zuen neskak, ontziaren higidurara egokitu ezinez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

Txalupak zabuka egin zuen iraultzeko zorian.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 64. orr.

Hain zen indartsua haizea, ezen zabuka egin baitzuten joko-zelaira irtetean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.

Haize bolada batek jo du une horretan, eta zabuka egin duen altzipresetik euri mehe bat hedatu da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 97. orr.

Autoak zabuka egin zuen zakar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

Autoak berriro egin zuen zabuka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

Gorputz osoa zurrun, zegoen lekuan zabuka egin eta zerraldo erori zen ahoz behera, ohol bat bezain zurrun.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 246. orr.

5 zabu-zabuka (orobat zibu-zabuka) adlag

Bi itsas kolpek, bata bestearen atzetik, zabu-zabuka utzi zuten ontzia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Autoak zabu-zabuka zebiltzan bidean, euritan, harrien gainean jauzika balebiltza bezala, mendibideetan gehiegizko abiaduran zihoazela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 72. orr.

Belarrira xuxurlatu zion: "Ergela halakoa", eta gero, zabu-zabuka, bere logelara heldu eta ohean etzan zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 170. orr.

Galduz gero, ordea, zabu-zabuka jarraituko du Amorrorturen taldeak. Ez dituzu maite irudi zalantzati horiek, poltsa bat alde banatan, zibu-zabuka ari direla?  Berria - Kirola   2004-11-07


zabukada iz kulunka. ik zabuka 3.

-Ingelesentzat egiten du lan? -galdetu zion Del Vallek, Peugeot orrolariaren zabukaden artean gorbata ongi lotzen saiatuz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 114. orr.


zabukaldi iz kulunka. ik zabuka 3.

Hegalak ere distiratsu, hutsunean finko, zabukaldirik gabe dagoeneko, oskarbian geldi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.


zabukari izond zabuka egiten zuena.

Hareazko duna berdeak basabelar zabukariekin gainean, beti ihesi bezala, ilargiko lurralde batera, biztanlerik gabea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.

John Waynek nola botatzen zituen gaiztoak Salooneko ate zabukarietatik?  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 92. orr.


zabukatu, zabuka(tu), zabukatzen da/du ad zabuka egin, kulunkatu.

Martxa-lerroan igaro zitzaizkidan albotik, besoak batera-batera zabukatzen zituztela, botoiak eta botak distiratsu ageriz, eta eguzki-argiak baionetetan diz-diz egiten zietela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.

Behin ere ez baitzuen asmatzen besoak besteenekin batera zabukatzen, bost axola hari zenbat bider ekiten zioten orroka sarjentuek eta kaporalek.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

Semeak ikusmin haserrez begiratzen zuen nola zabukatzen ziren amaren buru ile-urdina eta kapela beltz parpailaduna.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 213. orr.


zabulondar 1 iz Bibliako Zabulonen leinuko kidea.

Kanaandarrak zabulondarren artean bizi izan ziren, baina lanera behartuak.  Elizen arteko biblia   Epa 1,30

Zabulondarrek, bai, ia hiltzeraino arriskatu zuten bizia, orobat Neftalik ere zelai garaietan.  Elizen arteko biblia   Epa 5,18

Zabulondarren buruzagia Helonen seme Eliab izango da.  Elizen arteko biblia   Zen 2,7

2 (izenlagun gisa)

Horiek ziren zabulondar senitarteak: 60.500 gizonezko guztira.  Elizen arteko biblia   Zen 26,27


zabulundu, zabulun(tu), zabuluntzen da/du ad zabukatu.

Zakurrak lasai zihoazen, buztana ezker-eskuin zabulunduz, ezagun bati ongi etorria eginez bezala.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 85. orr.


zabumba ik zabunba.

zabunarazi ik zabunkarazi.

zabunba (corpusean zabumba soilik) iz eltzagorra.

Oraiko eta ohizko musika tresnak nahasirik (sanfona, zabumba, ganza...), musikaldi bikain bat eskaini dauku Brasilgo xantreak, bere bost lagunekin.  Herria   2005-05-12


zabunka 1 adlag zabuka.

Jaka arina, azpian elastiko kolore bizikoa eta biribilguneak ongi markatzen zizkioten praka malguak janzten zituen; haien barruan aldakak zabunka eta bularrak itxialditik alde egin nahirik zebilzkion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.

Nazio lotsagabea zabunka hasi eta erori egingo da, ez du inork jasoko.  Elizen arteko biblia   Jr 50,32

2 zabunka egin zabuka egin.

On eginaz erantzuten duenak etorkizuna du gogoan, zabunka egiten badu aurkituko du euskarririk.  Elizen arteko biblia   Si 3,31


zabunkarazi, zabunkaraz, zabunkarazten (orobat zabunarazi) du ad kulunkarazi.

Iluntasun beltzean dabiltza itsumustuan eta mozkorrak legez zabunkarazten ditu Jainkoak.  Elizen arteko biblia   Jb 12,25

Neure ahurraren gainean zutik egon behar dute, nik ezker-eskubi zabunarazten ditudan bitartean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 138. orr.


zabunkari izond zabukaria.

Onarpen zuhur nahiz behin eta berriro ukatutako baten egoera zabunkaritik abiatuta.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 221. orr.

Aski da arrazoimenaren landualdia zientziaren ibilera segurutik abiatzen ikustea eta kritikarik gabeko bere joan-etorri itsu eta zabunkariarekin alderatzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.


zabunkatu, zabunka(tu), zabunkatzen da/du ad zabukatu.

Komunitateak uste badu, ordea, arrazoikerizale sotilek ongizate publikoaren oinarriak zabunkatu nahi dituztela, orduan ez dirudi zuhurtziari soilik dagokionik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 257. orr.


zador iz bidexka, bidezidorra.

Gainera, usain, ke, kolore eta horrela hedatzen diren antzeko beste zer guztiak gauzetan ugari badira, barruan sortu eta handik goranzko zador bihurrietan banatzen direlako da, ez baitaukate denek batera alde egiteko irteera zuzeneko biderik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 237. orr.


zafarrada ik zaparrada.

zafarradako iz masailekoa, belarrondokoa.

Aise geldiarazi nuen hurrengo zafarradakoa ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 261. orr.


zafiro 1 iz kolore urdin argiko harri bitxia.

Mota guztietako harribitxiz apaindua, kornalina, topazio eta beriloz, krisolito, onize eta jaspez, zafiro, errubi eta esmeraldaz apaindua.  Elizen arteko biblia   Ez 28,13

Korala baino gorriztago haien gorputzak, zafiroa bezain urdin haien zainak.  Elizen arteko biblia   Nk 4,7

Turkesatik zafirorainoko urdinaren ñabardura guztiak dauzka zeruak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.

Harritzeko moduko begi urdinak zituen, zafiro zurbilak bezalakoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 232. orr.

Fruitu miresgarri haietako batzuk hartu zituen, izan ere errubiak, esmeraldak eta zafiro koloretsuak baitziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 213. orr.

Bildumako diskorik zaharrena da, Pathé disko bat, zafirozko orratzerakoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Howard Hughesek oparitu zion diamantezko eta zafirozko bitxi bat 16.500 eurora irits daiteke.  Berria - Kultura   2004-06-10

Jaspezko oinarri gainean eraikiko zaitut, zafirozko zimendu gainean ezarriko.  Elizen arteko biblia   Is 54,11

Haren bularra marfilez landua, zafiroz estalia.  Elizen arteko biblia   Kt 5,14

Oinazpian zafirozko solairua bezalakoa zuen, zeru-sabaia bezain gardena.  Elizen arteko biblia   Ir 24,10

2 (hitz elkartuetan)

Beraren harkaitzak zafiro-toki dira, beraren hautsetan urrea aurkitzen da.  Elizen arteko biblia   Jb 28,6

Teilatuez eta tximiniez haraindi, zeru urdina ikus zitekeen, zafiro-kolorekoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.

3 zafiro harri zafiroa.

Han, sabaiaren gainean, tronu-itxurako zerbait ikusi nuen, zafiro harriaren antzekoa, eta tronu-itxurakoaren gainetik, goren-gorenean, gizaki-antzeko irudia.  Elizen arteko biblia   Ez 1,26

Kerubinen buru gainean zegoen sabaiaren gainean, tronu-itxurako zerbait ikusi nuen, zafiro harriaren antzekoa.  Elizen arteko biblia   Ez 10,1


zafla-zafla adlag zaflatzearen onomatopeia.

Ez du bere hegaldiaren aztarnarik uzten; bere hegoez zafla-zafla jotzen du aire arina eta ziztu bizian airea urratzen eta bidea irekitzen hegaldaka, baina ez du igaro den seinalerik uzten.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,11

Haizean zafla-zafla zebilela ohartu nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 130. orr.


zafla1 ik xafla1.

zafla2
1 elur zafla elur multzoa.

Elur zafla bat on da denen hurbiltzeko.  Herria   2004-03-11

Elur zafla bat aski elgar laguntzeko.  Herria   2004-03-11

Elkarri lapata, pega-pega, multzotuta datorrenean, elur-moltso, elur-hosto, elur zafla, hauek jada puska handiak direnean, mataza baten irudian, hortik elur-matazea deitzearena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elur zafla (3)


zafla3
1 irri zafla irri karkaila.

Zer irri zaflak eta karkailak egin ditugun horier begira, ez baita kalte artetan bederen, egun guzietako griñetarik baztertzeko.  Herria   2004-10-14

Itxura horien aitzinean zer balio du asko borondate oneko politikariek piztu eztabadak, afera irringarria balitz, zer irri zaflak egin ginezazken zuen astokeriez.  Herria   2003-11-06

Zonbat karkaila ta irri zafla ba ote dituk sorturik.  Herria   2003-01-14

Jendearekin elgarrizketa bat baitzen, denen irri zafla eder batzuez noiztenka moztua.  Herria   2001-02-08

Ostatura bertze hiru lagun sartu dira, xutik daude eta nahiko azantz egile handiak dira, irri zafla ozenak botatzen dituzte noiz nahi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 62. orr.

-Zer duk hik eskua hain idorra, Kattinak ez nahi ukaiteko?, eta gaitzeko irri zafla bota zuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irri zafla (6)


zaflada (17 agerraldi, 15 liburutan) 1 iz masailekoa; kolpea. ik zaflako.

Eta zauritzen, eta aurpegia estaltzen zioten, eta zafladak ematen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 171. orr.

Alferrik egin zuen zin apezpiku batek eman ziola zaflada batez sendotza, hamar urte zituelarik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 113. orr.

Kristori zaflada bat eman zioten, esanez: "Horrela erantzuten al diok apaiz nagusiari?”.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 171. orr.

Une horretan gustura emango nieke zaflada bana biei.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 127. orr.

Hemen erantsi zion komisarioak bigarren zaflada, gidoiak aginduta bezalaxe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.

Zaflada bat bezala sentitu zuen usaina, ia zorabiatzeraino.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 20. orr.

Eskua jarri zuen txaluparen sabelean, zaflada maitekor batzuk eman zizkion, hiltegian harakinak behorrei egiten dien moduan, horrelaxe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 127. orr.

Zaflada leun bat eman nion bolanteari, eta azeleragailua sakatzen hasi nintzen berriro.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizar moduko bat daukat, lehengo zaflada sortak utzitako marka.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Poliziek adiskidetasun zafladak eman dizkiete hiltzaileei bizkarrean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 103. orr.

Polizi auto baten argi zaflada urdin eta gorriek iluntasuna ebakitzen zuten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.

Violetak haize zaflada beroa sumatu zuen lepo atzean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 59. orr.

Moab herrixkako kanpinera heldu garenean, furgonetako aire egokitutik irten (oporraldi honetan horixe da bulegoa oroitarazten didan gauza bakarra), eta sekulako bero zafladak kolpatu gaitu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 128. orr.


zaflaka (orobat zablaka) 1 adlag zaflakoak ematen.

Itsuak hartuta, urrats egin du niregana, eta eskua jaso du zaflaka hasteko bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.

Haserretu zen gazte hura eta elkarri zaflaka hasi ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 66. orr.

· Elkarri loturik zagotzin denak, zaflaka, haizea lagun, elkar besarkatzen zutela...  Herria   2001-05-10

2 (hitz elkartuetan)

Ingeles soldaduek, erruki zuela pentsaturik, esku-zaflaka ekin eta ezpatak gora jazarri zitzaizkion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.

Hegal zaflaka beti nabila, ingura eta ingura.  Herria   2002-08-08


zaflako (40 agerraldi, 15 liburu eta 9 artikulutan) 1 iz masailekoa. ik zafrada.

Zaflakoak bizkarra kordokatu zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Laneko buruzagi batek frantses bati zaflako bat eman zion aleman batek protesta egin zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.

Zaflako bat ere jo zidan nire zerbitzuak nahi ote zituen galdetu nionean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 32. orr.

Zaflako bat hartuta ere, Maitek burua makurtu eta ez zuen hasperenik ere egingo.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 115. orr.

Estefaniarengandik ez bezala, ez dut gogoan sekula haren zaflako edo ostikorik jasorik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

Ez dut nahi zaflako bat bildu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 17. orr.

2 kolpea.

Airean nengoela, metalezko saihets batek zaflako egin zidan gerrialdean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

Entzuten dira hegal azkarren zaflakoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.

Hogoietan berdin ziren halere baina Larrechearen 10 boteak eta zaflakoak ez dira aski izan, Aramburuk eta Martiarenak beren bikotea ponduan ezarri dutelarik.  Herria   2001-08-02

Jasan ahalako zaflakoak zituen hartzen pilotak.  Herria   2003-11-27

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Zaflako latza eman zidan bizkarrean eta gero karkailaka lotu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

Autoan sartzean, haize zaflako galanta bildu eta tenpestak tenpestari etxeraino irauteko, danba-danbaka irakurgailuan tekno musika ezarri nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 219. orr.

Mignon besarkatu eta zaflako amoltsu bat eman zion ipur-masailean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 484. orr.

Gaztiguak, baztertzeak eta haur hotzean dudarik gabe merezi nituen zaflako finak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 196. orr.

Ekaitza ez zetorkidan aitzinaldetik, baina albotik eta saihetsetik, noiz eta aitak sekulako zaflakoa eman baitzidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 58. orr.

3 irud/hed

Oraingoan ere «Raffarin eta patronalaren gobernuari zaflakoa» emateko parada dela azaldu zuen Krivinek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Alemanian, Gerhard Schroeder presidentak zaflako bat hartu du igande huntan Ipar Rhenania-Westphalian egin duen boz galtzearekin.  Herria   2005-05-26

Sinesmena hedatzeko eta superstizioa borrokatzeko hark eman ordenantza bakoitza zaflako bat zen gure inguruko jende ezjakinendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.

Eta sekulakotz emana izan dadin Espainietako Erreinuentzat zaflakoa, bulda erregistratua izan da Erroman.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 169. orr.


zaflakoka adlag masailekoka.

Badin orain bulta bat ostikoka eta zaflakoka erabiltzen nauela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 203. orr.

Zaflakoka hasi nahi izan zuten jendarmeek, baina zurturik geratu ziren, bat-batean, begiak zabal-zabalik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 81. orr.

Kattinak, salbatzaile diploma zeukanez, bizkarrean zaflakoka lehen artak, menturaz ere azkenak, eskaini zizkidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.


zaflari izond zaflatzen duena. (adizlagun gisa)

Yahvéren eskaera hilezkorrari gogoz kontra bai ihardesten zion Abrahamen eskua nuela eta hori dena, sarrera nagusitik Hazparneko ostatura zihoan barrakiaren gainetik iraganez, haizearen buhakoak aurpegian zaflari nabaritzean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 24. orr.


zaflatu, zafla(tu), zaflatzen du ad jo.

Mahoma profetaren bilobaren martirioa itxuratzearren, euren gorpuak azoteekin zaflatuta edo buruak ezpatekin jota ibili ziren Kerbalako kaleetan.  Berria - Mundua   2006-02-10

Haizeak zaflatua zidan aurpegia beroak hartu dit.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 68. orr.

Goizeko freskurak zaflatu nau, baina berotzen hasi naiz emeki emeki eta laster gogoratu zait Sahagúnerainoko bide luzeak dukeen terrenta.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.

Borobil perfektuan landatu harriak zaflatzen zituzten euriak oraino eta haize oldeak beti.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.


zaflatxo iz indar gutxiko zaflakoa.

Zaflatxo goxo batzuk jo astoari ipurtaldean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.


zafra1 iz kolpea.

Haatik hor zuen ere bere Biriatuko auzo gaztea, Sorhuet, sakari segura eta oro biltzen, zafra hura bestalde.  Herria   2005-03-24

Haatik ondarrerat berriz ere bere zafra atera Ibarrolak eta berriz ere gaina.  Herria   2005-11-03

Gero, Kurutcharry on batekin, eta Ibarrolaren zafra, 23tan ados, 24etan ere, eta 33tan ere.  Herria   2005-11-24


zafra2 iz azukre kanaberaren uzta.

Larunbat eta igandetako zafraz baliatzen gara, Caracaseko beste sektoreetan ia ez baitago bezerorik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 29. orr.

Vladimirrek aparailuak zeuzkan, aparailu elektrikoak ez ezik zafran eta, orokorrean, azukrearen industrian erabiltzen diren tresna tradizionalak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 89. orr.


zafrada (9 agerraldi, 7 liburutan) 1 iz kolpea. ik zaflako.

Fraideen zafradek aspaldian ziguten irakatsi hobe dela sobera errazak diruditen galderei erantzun gabe. Airearen zafrada askatzailea sentitu nuen aurpegian, eguzki izpien epela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 146. orr.

Onezko izpiritu izan zein iratxo madarikatu, zeruko haize gozo ekarle zein infernuko zafrada, hire asmoak makur izan zein onbera, [...].  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 54. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haren ezpata-ukaldiaren haize-zafradaz aitaso erkindua hor doa lurrera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.

Orduan, hego-zafrada entzun zen, Fawkes buru gainetik igaro zen berriro eta zerbait utzi zuen erortzen Harryren altzora: egunerokoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 269. orr.

3 irud/hed

Mila jostorratz herdoildu aldean, leihorik gabeko begirada, zafrada garratz bat bihotzean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.


zafraka adlag kolpeka.

Susana San Juanek leiho itxiaren kontra zafraka entzuten du haizea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.

Haizea eta euria leihoaren kontra zafraka.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 81. orr.

Harry Higgs baino bizkorragoa zen... han ikusten zuen pilotatxo biribila, hegoak zafraka, ziztu bizian aurrera...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 169. orr.


zafrako iz kolpea.

Frantxuak gaitzeko zafrakoak biltzen zituen, aitak liburu bat eskuetan harrapatzen zuen aldi oroz eta ongarria hedatzera igortzen zuen, zalu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 50. orr.

Pilotarietan, aise nausi Ibarrola, defentsan bezala zafrakoan, aise ari baitzen Ezcurra gaztea harekin.  Herria   2004-07-29


zafraldi (69 agerraldi, 29 liburu eta 29 artikulutan) 1 iz jipoia.

Eskailerapeko barrika erdia hustu eta inoizko zafraldirik bortitzena eman zion gau hartan gizonak emaztekiari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.

Hura zen, hura, zafraldia, sor-seinale txar harengatik bildu zuena.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 155. orr.

Sudurretik odoloa zerion eta zafraldi latz baten marka zuen kopetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.

Gero, Indotxinako gerla hasi zuen, Vietnam, Laos eta Kanbodiako nazioen aurka: oroitzeko zafraldia jasan baitzuen orduan, Dien-Bien-Phu-ko setioan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 76. orr.

Roldán-en armadak sekulako zafraldia jasan zuen egun hartan euskaldunen gandik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.

Igandeko hauteskundeetan eskuinak jaso zafraldiaren ondotik, Nicolas Sarkozy Ekonomia ministroak bazterrak lasaitu nahi izan zituen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Partida hasieran ikusi beharra zen Parisek Baionari zafraldia emanen zion ala Baionak buru eginen zuen.  Berria - Kirola   2004-02-11

Pauek eta Baionak, aldiz, sekulako zafraldia bildu dute, Pauetarrek Tolosarren kontra eta Baionesek Paristarren kontra.  Herria   2004-12-30

Errugbia: Zer zafraldia! 45 eta 6.  Herria   2004-12-02

2 (hitz elkartuetan)

Gestapoko komisarioak sekulako azote zafraldia emaiten daut.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.

3 irud/hed

Aurreko gauean emazte ohiak eman zidan hitzezko zafraldiaren ostean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 136. orr.

4 haizeaz-eta mintzatuz, kolpea.

Denbora guztian euria jauts-ahala ariøøø eta haize basaren zafraldiak hezurretan barna sartzen zitzaizkidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 11. orr.

Segur, galernaren zafraldi batzu jasan behar ukan ditu bainan araberan gutiago.  Herria   2002-11-21

Kanpoko euri zafraldier nagusitu baita barnean zen iguzki edo elkartasunaren sua...  Herria   2004-05-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zafraldi bat ona (3); zafraldi eder bat (4)

gaitzeko zafraldia (3); sekulako zafraldia (3); zafraldia hartu (3); zafraldia jasan (3); zer zafraldia (4)

zafraldiaren ondotik (3)


zafrarazi, zafraraz, zafrarazten du ad zafratzera behartu.

Enrieta hetsi zuen, nehork ikus ez zezan egoera esperantzagarri hartan, haren maitalea makilaz zafrarazi zuen... eta haurñoa aldiz...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 30. orr.


zafratu, zafra, zafratzen 1 du ad jo; jipoitu.

Gaurdanik ez duzu zeure burua nehoiz ere zigorrez zafratuko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 399. orr.

-Makilaz zafra nazaten, berdin?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.

Joantto bat-batean itzuli zen zaharo batek zafratu balu bezala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Ukabil batek bezala zafratu ninduen inguruko isiltasunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Haien bihotz gogorrak berrehun makil ukaldiz zafratu zuen Borddel-en bizkar dohakabea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 54. orr.

Aurpegia zafratua nuen hainbat tokitan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Norbait ederki zafratu bide zuten haien guzien aitorrarazteko...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 49. orr.

Ezpata altxatu eta indar guztiz zafratu nuen atea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 191. orr.

Beraz, Harry Harrison [...] gizartea zafratzen zuen terrorismoaren aurkako borrokalaria, traidorea zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 116. orr.

Turkian, emazteen zuzenen alde manifestatzen zuten 63 lagun zafratu ditu poliziak.  Herria   2005-03-10

Hori Gonzalez bati esker parte, hau usatua baita pilotaren zafratzen, ez perekatzen.  Herria   2004-06-03

Bi gibelekoek zafratu dute pilota gogotik, Larrecheak ere bai eta publikoa nasai eta indarrean zuten txalotzeko.  Herria   2003-06-19

Minutu bat gabe argiak begi gainean zafratu du berriz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 14. orr.

Goizuetarrak zafratu du Etxarri Aranatz-ekoa 5 sake eta 5 dejadarekin.  Herria   2005-04-21

Berriz erranen dizut Magaliren uzteak azkarki zafraturik ezarria ninduela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Min sor batek hartu ninduen, nire gorputz zafratuak bidaltzen zidana baino sakonago eta eramangaitzagoa zen min batek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 168. orr.

Kristina, bederen [...] deus guti larritu zuen nire bisaia zafratuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

Alde zafratuan zanpatu zuenean, oihu egin nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

Gure herri zafratu honetan, zabor intelektual hutsa den psikoanalisia oraindik zientzia gisa (--?!) aurkeztu nahi izan da.  Berria - Harian   2006-05-06

Zorioneko hitza moldatu zuen, letra gero eta handiagoaz, bere paper zafratuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

3 (haizeak-eta)

Kalean, aire freskoak begitartea zafratu zuen, eta bizkortu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 213. orr.

Gailurretik eta haranetik datozen haize bolada leunak nahasirik heltzen zaizkie tarteka eta aurpegia eta ilea zafratzen dizkiete.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 54. orr.

Haizeak zafraturiko kale horietatik joango naiz, ilargiaren argitan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 10. orr.

Urriko euriak etxearen horma grisak errukirik gabe zafratu eta haizeak leihoak dardaraz jarri zituen batean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 25. orr.

Patiora irten zirenean, iluntasun hezeak eztiki baina epel eta gogor zafratu zizkien begiak eta aurpegia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 93. orr.

Bainan noiz zirimolak zafratzen duen, pottokak arkaitz tartetan gerizatzen.  Herria   2004-05-06


zafratzaile izond/iz zafratzen duena.

Ondoko partida azaroaren 5ean beharra da, Donostian, joan den asteko zafratzaileen kontra.  Herria   2003-10-30


zagi ik zahagi.

zahagi (orobat zagi g.er. eta zaragi g.er.) 1 iz abere larrua, gehienetan ahuntzarena, zaku eran josia, ardoa edo olioa gordetzeko erabiltzen dena.

Ahari-larruz egindako zahagi bat urez betetzera putzuratu zen emakume bati inguratu zitzaion mutila.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 129. orr.

Atzera kortara joan, eta zahagiko olioaz pertz bat bete zuen sukaldean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 108. orr.

Orduan, hartu labana bat eta, zahagiari behetik gorainoko ebaki bat eginez, hustu egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 60. orr.

Zahagi hutsek ahoa estu samarra zutenez, buruzagiak ahoa doi bat zabaltzeko agindu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 106. orr.

Betetako zahagian ez da ardo gehiagorik sartzen sekula.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 100. orr.

Upeletik zahagiak betetzeko dolarearen azpian jarri zenean, ustekabean egurrak mugitu eta harritzarrak erori zitzaizkion gainera, kolpearekin burua lehertuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.

Zahagi bat bezala gizendua zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 38. orr.

Zahagi eginda hago, Marro!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.

2 (neurri gisa)

Haurrarekin batera, hiru urteko zekorra, anega bat ogi-irin eta zahagi bat ardo eraman zituen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,24

Hiru hektareako mahastiak zahagi erdi bat ardo besterik ez du emango.  Elizen arteko biblia   Is 5,10

Bi zahagi bete ur zeramatzan aldean, bata berarentzat eta bestea kalifarentzat.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 102. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jakin behar baitu, oraindik ez badaki, zahagi-ardoa dela berorrek hildako erraldoia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 78. orr.

Ur-tanta apurrik apurrena zahagi-ardoarekin nahasten denean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 107. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Ogi lizundua, sagardo mindua, olio zaharra eta ahuntz zahagiko ardoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 115. orr.

Batak hiru antxume eramango ditu, besteak hiru opil eta hirugarrenak ardo-zahagia.  Elizen arteko biblia   1 Sm 10,3

Bertan preso zegoela, ilunpean [...] don Pedro ardo zahagi batzuen gainean etzan zen etsita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Hogeita hemezortzi olio zahagi, bakar bat beterik eta gainerakoak hutsik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 105. orr.

Emakumeak, esne-zahagia irekirik, eman zion edaten eta ezkutatu egin zuen berriro.  Elizen arteko biblia   Epa 4,19

Makila luze pare bat, oihal batzuk eta ur zahagiak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 162. orr.


zahagitxo iz zahagi txikia.

-Hor bada iturritxo bat; hura ekarri dut -zahagitxoa erakutsi zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 366. orr.


zahamiola (orobat zaramiola) iz oboearen antzeko musika-tresna arrunta.

Zinez klasa handiko musika zen zahamiola (haut bois) xaramela biziki ederra, Elizako orgina lagun eta emazte baten boz paregabeak atxiki dute jendea xoraturik, bi orduz hurbil arizan direlarik.  Herria   2003-08-07

Orduan biolin oldeei zahamiola zehargiak uztartu zitzaizkien, su eta oihar.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.

Hamar bat egunez, xirribika, zahamiola, pianoa eta bertze musika tresna frango entzunen da, musikari hoberen batzuen obrak preziatuz.  Herria   2003-08-07

Uztailaren 31an,ortzegunez, 18.30etan: piano eta zaramiola, Marina Pacowxki, Jacky Morel eta Iona Chis-ekin.  Herria   2003-07-17


zahar 1 izond pertsona eta izaki biziez mintzatuz, adin handia duena. ant gazte. ik adintsu; gauzez-eta mintzatuz, aspaldi sortua, egina, gertatua; luzaz iraun duena edo erabilia izan dena. ant berri. (ikus beheko konbinatorian zahar izenondoaren agerraldi maizkoenak)
2 (beste izenondo batekin edo batzuekin)

Kearney andreak zorrotz aztertu zuen aurpegi zahar-antzeko hura.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 208. orr.

Badakik zer dioen erran zahar-zuhurrak: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 73. orr.

Lotura zahar-sakon sendoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 22. orr.

Aldarrikapen zahar-berri haiek aditu ahala sentitu nuen, halaber, aspertuta nengoela batetik bestera ibiltzeaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 77. orr.

ik beherago 14.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hara non, ordea, [...] espetxe politika zahar-berria trinkotzen ari den: bizi arteko espetxealdia hain zuzen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Bekorotz zahar-berriz jositako bidezidorretan barrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.

Gure herrian, bestetan bezala, baziren gero eta gehiago kanpotik etorriak, ezkontzaz edo, etxe zahar-arraberritua erosirik edo, [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 108. orr.

Errepidetik ikusita, etxe zahar-okitu, legendun, makurtuz osatutako sorta baten moduan ageri da Urbia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

Kale zaharreko puntan, zubi parean, elkargainka, zenbait etxe zahar-oker.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 133. orr.

Emakumeen nezeser zahar, eder bat, karnalitazkoa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

Atsegin zahar ilun baten fragmento galduak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.

Janari gozo mamitsuz, ardo zahar bikainez.  Elizen arteko biblia   Is 25,6

Armairuko ispilu zahar arrailduan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Segura aldean ere usadio zahar aspaldikoan, artoa eta india-baba ereitekoak bedeinkatzen dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.

Leher eginik utzi naik atso zahar madarikatu horrek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Agure zahar ihar batekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 172. orr.

Matematikari zahar urre-biltzaile batena zen Manausko loro bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 502. orr.

Hiri, puta zahar titi-handi horri.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.

Han zegoen, eserita, Freddy Malinsen ama: andre zahar handikote makal buru-zuri bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 283. orr.

Flitwick maisuak [...] txakur zahar azeri horrek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.

Zaldi zahar hanka-motelak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.

Mihuraren sinbologia zahar ugariaren sekretuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 52. orr.

Apaiz baten sotana zahar koloregaldu baten gutizia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 197. orr.

Harri hutsezko horma zahar anonimo haiek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.

Bizkarra euritik babesteko zaku zahar ireki bat burutik behera botea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 114. orr.

Begira; guk sei ontzi zahar, txar eta geldi ditugu Kubako Santiagon.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 249. orr.

Kamioneta zahar, berde eta luzexka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Haritzezko ohe zahar habedun bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.

Aitaren jaka zahar botoiduna.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 232. orr.

Ogi zahar biribil erdi bat eta edontzi bat esne apur bat garratz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.

Ohiko paper zahar erabilian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.

Bezperan ekarritako [betaurreko] ordezko zahar lodi gorrotagarriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Sukaldetik gertu, zakur zahar, ia itsu, bibote luzeko bat zegoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

3 (izenondo multzoetan izenondo konplexuen ezkerrean).

Larrabide zahar belarrak hartuan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 111. orr.

Geure tradizio zahar mila bider isekatu batentzat bere ohorea errebindikatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.

Argazki zahar aspaldi horitutako batetik aterea zirudien gizon hura.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 49. orr.

Gure erjilioso zahar zibilberritu ustekook.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 280. orr.

Haien koloreak adreilu zahar txarto egosiena gogorarazten zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Deabruak naramala nire kide zahar Darby Mullin urkatzen ez badugu.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.

Etxe zahar, erdi erori baten aterpean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 175. orr.

4 (izenondo multzoetan beste izenondo baten eskuinean)

Muinoko etxe handi zahar hura!  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 8. orr.

Aspaldiko borroka berri zahar hori.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 187. orr.

Gatibu-jantzi marradun zahar batekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.

Behinolako Parisko zenbait fatxada hori zahar txertatzen zituzten Pont Neuf kale berriaren itxura ederrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

Haien pare-parean gizon txiki, zahar, biribil, musu-gorri alai bat eseri zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 224. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zahar kutsua darien zuri-beltzezko argazkiak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 221. orr.

Zahar kutsua hartzen diot nik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

Urahiak, manifestuek eta mahuka hutsik zeuden gizonek isuritako zahar-usaina nagusi zen bulego hartan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Inguru zaharkitu horietan, San Bizente eta Santa Teresa inguruko aldapetan dagoen zahar-giro bertsua antzeman dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

Zeren hargin-lana egiten duzunean zahar aurpegia jartzen zaizu.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.

Ahots apalez, zahar-ahotsez, ia haur ahotsez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.

Urre-koloreko esekitokian, zahar-itxurako hegazti bat zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 175. orr.

Jubilazio edo zahar-sariaren jabe egiteko zauria da premiazko, eta zahar-zauri hori bat da, bat eta ikaragarria, Jainkoa bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.

Nork esan zuen zahar hitz, zuhur hitz?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 40. orr.

Honezkero nekatu zarete zahar-kontu hauek entzuten.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 19. orr.

Urte horietan neska kozkortu egin da, eta gu zahar bidean jarri gara.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 43. orr.

Euskal-Herria zahartzen ari dela, edo hobeki erraiteko zahar herri bilakatzen ari dela!  Herria   2002-12-12

Zahar jendea, euskaraz apenas dakiena, zintzo egon da frontoiko eserlekuetan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 82. orr.

Eskola gutxiko zahar-jendearengana.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenaren izenondo gisa)

Hitz eta kanta zahar mordoa daki.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 252. orr.

-Hauxe da traste zahar pila!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 225. orr.

Aldizkari zahar sorta bat ere bai, eta tabako apur bat.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 12. orr.

Liburu zahar metek eta, oro har, denetariko trasteen pilaketak sentsazio estugarri hura areagotu egiten zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 94. orr.

Ilunabarrean aski zuten haiek ardi zahar pusketa urri batzuekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.

Hiriak, goizeko zazpietan, gauak eman ohi dion etxe zahar aire horri eusten zion artean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.

Oihenartetik Garaterenganainoko balizko erran zahar biltzaileak oro madarikatzen nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 57. orr.

7 (izen gisa) pertsona zaharra.

Pianojolea zahar argal apaindu bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

Hargatik dira zahar jakintsu kontseilu-emaileak horren antojagarriak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

Zahar bihozgogorren esamesek xentimorik ere ez dutela balio pentsa dezagun.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 39. orr.

Urte hartan, herriko bi zahar izendatu zituzten epaile.      - 0. orr.

Augustus zahar gizarajoak beste platerkada zopa eskatu zuela -hori zen dena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 95. orr.

Zahar bizar-urdin bat dute herritarrek ordezkari.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 34. orr.

Baserri-atarietan egoten ziren zahar haiengana eraman nau Abdul Karimen irudiak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 30. orr.

Txikitu ditut zurekin gizon eta emakumeak, txikitu zahar eta gazteak, txikitu mutil eta neskak.  Elizen arteko biblia   Jr 51,22

Zahar, gazte eta esklaboen betebeharrak.  Elizen arteko biblia   Tt 2,1 tit

Gizon eta emakume, gazte eta zahar, behi, idi eta asto, ezpataz hil zituzten guztiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 27. orr.

Zahar edo gazte, horretan denok ados: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 37. orr.

Espainiarrek ez zuten barkatu ez zahar ez ume, ezpataz hil zituzten harrapatu zituztenak oro.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Egia da, haste hartan, eta aski luzaz, zahar-gazteen arteko eztabaidatzat hartu dugula abertzaleen arteko gatazka.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 137. orr.

8 (adizlagun gisa)

Zahar ikusten da orain hiria.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 45. orr.

Misterio zulagaitza izan ohi da denontzat ere gure aurrekoak gazte eta sasoiko imajinatzea: gure gurasoak arduragabe, gazte eta berde zirenekoa; beti zahar eta zimur ezagutu ditugunak mardul eta eder zirenekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 53. orr.

Eta halaxe egin zuten bidaia, biak isilik, konkorturik, ile-urdin, zahar, pentsakor.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 53. orr.

Zahar zeu egongo zara!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 82. orr.

9 Gabon zahar (orobat gabon zahar g.er.) Urtezaharra.

Hauetxek dira Ibarretxe lehendakariak Gabon zahar gauean irakurritako mezuaren pasarte esanguratsuenak: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Gutuna New Yorkeko Euzkadi'ko Lehendakaritzan sinatua da 1941eko abenduaren 30ean, Gabon Zaharraren bezperan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 137. orr.

Gabon zahar arratsaldean auzoko neskamutilekin urte berri kantatzen eta eskean ibili zen baserririk baserri.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 257. orr.

Detektibeek Dryer-en arrastoari jarraitu zioten New Yorkeraino, eta gabon zaharreko ospakizunean atxilotu zuten Christopher Street-eko ostatu batean, 1988. urtea hasi eta minutu gutxira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.

10 kaka zahar

Muxu goxoak ematen zizkion tren txikia txu-txu-txu edo gisa horretako kaka zaharren bat kantatu ondoren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.

-Zer kaka-zahar argitaratu huen lehengoan autobideko lapurretez?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Kaka zahar horretan sinetsi nahi badu, ongi, ez zait axola.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 306. orr.

Intelektualak kaka zaharra dira, Nathan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.

Garai hartan kontzientziaren benetako erredentzioa iruditzen zitzaidan, eta arrazoiaren eta praktikaren arteko uztartze perfektua, gaur egun, ordea, kaka zahar zitala iruditzen zait.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 102. orr.

Horrelakoxea da bizitza, kaka zahar handi bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 69. orr.

-Hau duk hau kaka zaharra!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

Lehenbizi jakin nahi diat zer kaka-zahar klase den hau.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

Inork ez du gogoko kaka zaharretan igeri ibiltzea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 68. orr.

Arestian baino kaka-zaharragoa sentitu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.

11 kaka zaharra interj

Kaka zaharra! O, kaka zaharra!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 48. orr.

Kaka zaharra! hau ere niri gertatu behar!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

-Kaka zaharra! bapo izorratu gaitik. -Kaka zaharra, blai eginda nago! -esan zuen Jimmy Herfek goraki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 326. orr.

"Kaka zaharra, orduan!", zapuztu zen Pantxo tximeleta airera botaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Tira, egizu nahi duzuna, kaka zaharra!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.

Kaka zaharra, ezta, Damian?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 143. orr.

· Kaka zahar-zaharra.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 50. orr.

12 mutil zahar ik mutilzahar.
13 urte zahar ik Urtezahar.
14 zahar-berri iz

Semea zela eta, andrearen betseinak poxi bat handitu zirela ohartuta, mutilaren zahar-berriak eskatu nizkion.· Turismoa egiteko lekurik onenak egunerokoak direla, zahar-berri bihurtzen baitira gure begietan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 20. orr.

Ez zirudien gizakien pentsamendu eta oroitzapenen zahar-berrian oinarrituta erabaki daitekeenik zer zaigun benetan urrun eta hurbil.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 37. orr.

15 zahar-berritu ik zaharberritu.
16 zahar-berritzaile ik zaharberritzaile.
17 zahar-estali cf zikin 15.

Matrikula ikusi gabe ere ezagun zitzaizkion urteak eta pintura zahar-estaliak metalezko zaldiari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

18 zahar egoitza (8 agerraldi, 3 liburu eta 5 artikulutan) zahar etxea.

Lasarteko Zahar Egoitzako sukaldariek adierazi dutenez, [...].  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Ala Etxepareko Janinaren maneran, kantonamenduko hiriburuko zahar egoitzara jo behar zuen?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 49. orr.

19 zahar etxe (111 agerraldi, 14 liburu eta 61 artikulutan; orobat zaharretxe 24 agerraldi, 5 liburu eta 17 artikulutan)

Ipar Euskal Herriko ospitale, erietxe eta zahar etxeek zenbait neurri hartu dituzte, beroaldi bat gertatzen bada zaharrek egoera hobeki jasan ahal izan dezaten. Geroz eta antz handiagoa du zahar-etxeetako korridoreetan oinak tarras eta beren buruari marmarka ibiltzen diren emakume horiekin.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Zahar etxeetako arduradunak ere mesfidatzen dira, Basusarriko Egoa zahar etxeko Jean Louis Belmar arduraduna bezala: [...].  Berria - Harian   2005-05-15

Lasarteko Zahar Etxeko sukaldariek salatu dute alkateak baztertu dituztela.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Zahar-etxeko agure elbarri horietako bat ematen zuen oso-osorik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.

Zahar-etxe eta jubilatu-egoitzetan ohikoak dira memoriak lan egin dezan prestatzen dituzten ikastaro eta ariketak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 54. orr.

Erandioko San Jose zahar etxe pribatuko garbitzaileak greban daude joan den abenduaren 31tik.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

Zahar etxeetan dauden adinekoak etxean bakarrik bizi direnak baino hobeto elikatzen direla esan dute.  Berria - Gaiak   2004-04-21

Zahar etxe batean zuen egoitza, uste etzutela hilik hatxeman dute.  Herria   2003-02-13

Aitona-amonak familian bertan zaintzeko diru laguntzak dira, zahar etxe batera eraman ordez.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Zorioneko geriatria, zahar-etxeak haurtzaindegi bihurtu baititu! Triestek ez du zahar-etxeen premiarik, hiri osoa baita zahar-etxe handi bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 241. orr.

20 zahar-zahar izond oso zaharra.

Ate beiradun handiaren atalasean, agure zahar-zahar bat agertu zen, morroiaren atzean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 84. orr.

Atso zahar-zahar txiki-txiki bat, sudur okerra duena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 18. orr.

Gizon zahar-zahar kasko-pelatu bat zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.

Dena hautsi eta eroriko zela, zapi zahar-zaharrak ukitzean hausten diren bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Mahai bat, aulki batzuk, apal batzuk, telebista zahar-zahar bat, ziur asko zuri-beltzekoa, bonbilla bat sabaitik zintzilik.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 147. orr.

Goian ilargi izoztu eta zahar-zaharra ñirñirka ari zen, mendigainak erdizka estalirik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 49. orr.

-Kamioneta berde luzexka bat, zahar-zaharra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 326. orr.

Zahar-zaharra eta zirpiltsua zenez, poltsikoan eramaten saiatu ninduan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 211. orr.

Gau batean, zahar-zaharra sentitu zen, eta ikaraturik pentsa-tu zuen ez zuela inoiz nahikoa denbora izango, halako etxea, halako kalea, berriz ikusteko.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

adiskide zahar (14); agure zahar (38); agure zahar bat (10); ale zahar (6); andre zahar (45); andre zahar bat (10); andre zahar batek (9); argazki zahar (15); argazki zahar bat (6); arrantzale zahar (7); arropa zahar (12); atso zahar (35); atso zahar bat (9); auto zahar (9); azti zahar (8)

balada zahar (9); baserri zahar (7); beltz zahar (6); bezain zahar (6); bezero zahar (6); bi zahar (7)

disko zahar (8)

eliza zahar (13); emakume zahar (39); emakume zahar bat (13); emakume zahar batek (7); eraikin zahar (7); erran zahar (36); esaera zahar (85); esaera zahar bat (8); esaera zahar batek (13); etxe zahar (75); etxe zahar bat (9); etxe zahar batean (6); europa zahar (7); euskaldun zahar (6)

gabon zahar (7); gauza zahar (7); gazte eta zahar (12); gaztelu zahar (34); gizon zahar (75); gizon zahar bat (30); gizon zahar batek (7)

haritz zahar (8); harri zahar (10); herri zahar (13); historia zahar (6); hitz zahar (7); hizkuntza zahar (8)

istorio zahar (12); itsaso zahar (6); izeba zahar (7)

jantzi zahar (6); jaun zahar (7)

kaka zahar (20); kamioneta zahar (6); kanta zahar (14); kantu zahar (19); kapela zahar (6); kontu zahar (25); kopla zahar (7); kutxa zahar (7)

lagun zahar (46); lagun zahar bat (12); liburu zahar (30); liburu zahar bat (7)

marinel zahar (6); mundu zahar (9)

ohitura zahar (8); ontzi zahar (8)

paper zahar (36); pareta zahar (8); puta zahar (7)

sineste zahar (10); sorgin zahar (10)

trapu zahar (15); traste zahar (14); txoro zahar (10); txoro zahar bat (6)

urte zahar (17); urte zahar egunean (6); usario zahar (6)

zahar ala gazte (7); zahar asko (18); zahar bat bezala (14); zahar bat da (13); zahar bat dago (7); zahar bat ikusi (9); zahar bat zegoen (14); zahar bat zen (21); zahar berriak (7)

zahar eta berri (8); zahar eta berriak (12); zahar eta berrien (6); zahar eta gazte (32); zahar etxe (21); zahar etxea (9); zahar etxeak (11); zahar etxean (12); zahar etxeetan (11); zahar etxeko (14); zahar gazte (6); zahar guztiak (25); zahar handi (6)

zahar itxura (6)

zahar samarra (9)

zahar ugari (6); zahar zahar (14); zahar zahar bat (8); zahar zaharra (16)

zaku zahar (8); zakur zahar (13); zubi zahar (9)

adiskide zaharra (6); agirre zaharra (6); aita zaharra (14); alde zaharra (39); ama zaharra (10); anaia zaharra (18); andre zaharra (26); atso zaharra (12); azeri zaharra (11); bera bezain zaharra (10); bezain zaharra (43); bide zaharra (6); bilbo zaharra (29)

emakume zaharra (18); ere zaharra (7); erran zaharra (54); errege zaharra (6); errota zaharra (6); esaera zaharra (18); eta bilbo zaharra (8); eta zaharra (29); etxe zaharra (16); etxea zaharra (6); eztabaida zaharra (6); fabrika zaharra (12); gaztelu zaharra (11); geltoki zaharra (8); gizon zaharra (43); gizon zaharra zen (7); hain zaharra (19); herri zaharra (6); hiri zaharra (11); hizkuntza zaharra (10); horren zaharra (6)

itun zaharra (6); izen zaharra (12); jaun zaharra (9); jauregi zaharra (7); kaka zaharra (118); kontu zaharra (13); lagun zaharra (23); lege zaharra (18); maisu zaharra (6); marfa zaharra (7); mundu zaharra (20); ni zaharra (10)

ohitura zaharra (8); osaba zaharra (7); oso zaharra (47); oso zaharra da (13); parte zaharra (9); puta zaharra (7); senperena zaharra (6); siberiar zaharra (6); trapu zaharra (11)

urte zaharra (8); usadio zaharra (7)

zahar zaharra (16); zaharra berri (10); zaharra besterik ez (7); zaharra bezain (6); zaharra bezala (12); zaharra da (130); zaharra dago (8); zaharra deitzen (8); zaharra ematen (9); zaharra eta berria (16); zaharra hartu (11); zaharra ikusi (8); zaharra izan (21); zaharra izango (8); zaharra izanik (13); zaharra kalean (6); zaharra zegoen (10); zaharra zen (74)

zakur zaharra (23); zauri zaharra (6); zubi zaharra (7)

askoz ere zaharragoa (9); askoz zaharragoa (17); baino askoz zaharragoa (12); baino zaharragoa (82); baino zaharragoa da (10); baino zaharragoa izan (7); baino zaharragoa zen (9); bat zaharragoa (9); bera baino zaharragoa (19); bi urte zaharragoa (6); gero eta zaharrago (7); hamar urte zaharrago (6); hamar urte zaharragoa (8); ni baino zaharragoa (13); urte zaharrago (17); urte zaharragoa (49); urte zaharragoa zen (10); urtebete zaharragoa (6); zaharrago bat (6); zaharrago baten (7); zaharrago izan (6); zaharragoa da (33); zaharragoa ematen (14); zaharragoa ematen zuen (9); zaharragoa eta (11); zaharragoa izan (10); zaharragoa zen (34)

ni baino zaharragoak (6); zaharragoak dira (7)

adiskide zaharrak (9); alde zaharrak (12); ama zaharrak (8); anaia zaharrak (14); andre zaharrak (22); arazo zaharrak (6); argazki zaharrak (17); arropa zaharrak (10); atso zaharrak (7); bertso zaharrak (9); bezain zaharrak (9); bi zaharrak (6); dio esaera zaharrak (17)

egunkari zaharrak (6); emakume zaharrak (36); erran zaharrak (26); errege zaharrak (14); esaera zaharrak (67); etxe zaharrak (8); garai zaharrak (7); gauza zaharrak (6); gehienak zaharrak (7); gizon zaharrak (50); gotzain zaharrak (7); gure zaharrak (11); harri zaharrak (8); haurrak eta zaharrak (6); hitz zaharrak (6)

irakasle zaharrak (14); istorio zaharrak (10); izen zaharrak (6); jantzi zaharrak (7); kanta zaharrak (6); kantu zaharrak (33); kontu zaharrak (22); kopla zaharrak (8); lagun zaharrak (23); lege zaharrak (22); liburu zaharrak (12); maisu zaharrak (22); marinel zaharrak (13); nafarroako kantu zaharrak (11)

ohitura zaharrak (15); oroitzapen zaharrak (7); oso zaharrak (14); paper zaharrak (17); trapu zaharrak (11); traste zaharrak (9)

zaharrak atera (8); zaharrak baino (8); zaharrak baizik (6); zaharrak bere (18); zaharrak berreskuratu (7); zaharrak berri (60); zaharrak berritu (7); zaharrak bezala (10); zaharrak biltzen (9); zaharrak dira (39); zaharrak direla (7); zaharrak ekarri (6); zaharrak eta berriak (11); zaharrak eta gazteak (15); zaharrak ez (46); zaharrak ezin (7); zaharrak gogoan (7); zaharrak hil (8); zaharrak izan (11); zaharrak zirela (6); zaharrak ziren (20)

zerbitzari zaharrak (8)

agirre zaharraren (13); alde zaharraren (12); anaia zaharraren (10); emakume zaharraren (7); errege zaharraren (7); etxe zaharraren (7); europa zaharraren (6); gizon zaharraren (10); gradelle zaharraren (6); hiri zaharraren (7); kantu zaharraren eguna (10); muga zaharraren (6); mundu zaharraren (10); trenbide zaharraren (8); zaharraren aurrean (9); zaharraren bila (6); zaharraren eguna (10); zaharraren eta berriaren (7); zaharraren ondoan (14); zaharraren zaharrez (12)

andre zaharrari (6); gizon zaharrari (7)

alde zaharrean (104); antzoki zaharrean (70); bilbo zaharrean (8); bilboko alde zaharrean (7); donostiako antzoki zaharrean (31); donostiako parte zaharrean (14); eko alde zaharrean (17); europa zaharrean (7); grezia zaharrean (6); hiri zaharrean (7); iruñ itun zaharrean (8); mundu zaharrean (10); parte zaharrean (47); portu zaharrean (14); trinket zaharrean (9)

zaharregia zen (6)

asaba zaharrek (6); esaera zaharrek (6); gure zaharrek (18); lehengo zaharrek (7)

alde zaharreko (135); alde zaharreko kale (6); alde zaharreko kaleetan (6); antzoki zaharreko (6); bilbo zaharreko (22); bilboko alde zaharreko (7); donostiako alde zaharreko (7); donostiako parte zaharreko (14); eko alde zaharreko (11); era zaharreko (6); eskola zaharreko (9); estilo zaharreko (10); estilo zaharreko dotorezia (6); europa zaharreko (13); grezia zaharreko (12); hiri zaharreko (6); iruñ itun zaharreko (17); kontinente zaharreko (6); lege zaharreko (8); mundu zaharreko (13); parte zaharreko (35); plaza zaharreko (10); testamentu zaharreko (12); urte zaharreko (6); zaharreko eta berriko (6)

eskola zaharrekoa (10)

arropa zaharren (7); asaba zaharren (16); asaba zaharren baratza (8); atso zaharren (6); esaera zaharren (16); harri zaharren (6); kantu zaharren (14); lagun zaharren (8); lege zaharren (9); liburu zaharren (16); paper zaharren (9); testu zaharren (6); traste zaharren (6); uso zaharren (7)

zaharren antzera (7); zaharren arabera (17); zaharren artean (35); zaharren aurrean (8); zaharren egoitzako (8); zaharren egoitzan (7); zaharren egoitzara (6); zaharren egoitzetan (6)

ahizpa zaharrena (6); alaba zaharrena (12); anaia zaharrena (22); arreba zaharrena (6); herririk zaharrena (6); seme zaharrena (37); semerik zaharrena (7); zaharrena da (25); zaharrena zen (21)

alaba zaharrenak (12); anaia zaharrenak (23); seme zaharrenak (20)

anaia zaharrenaren (6)

seme zaharrenari (6)

zaharrenetakoa da (6)

zaharrenetarik hasita (6)

alde zaharrera (15); parte zaharrera (9); zaharrera eraman (6); zaharrera sartu (7)

garai zaharretako (8)

esaera zaharretan (13); paper zaharretan (12)

alde zaharretik (13); bide zaharretik (11); errepide zaharretik (6); iturri zaharretik (6); mundu zaharretik (11)

urte zaharrez (6)


zaharberri iz zaharberritua.

Fede zaharraren aldeko gerla piztu behar dugu berriz... -Zeus-Jovis-Deus-Alá zaharberriaren itxura daukan beste batek, agintzen duenaren airez.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 13. orr.


zaharberritu, zaharberri(tu), zaharberritzen (orobat zahar-berritu g.er) 1 du ad zaharra berritu; zaharrari berri itxura eman.

Gure aitak etxea erosi eta zaharberritu egin duela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 45. orr.

Eliza erromaniko bat zaharberritzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 158. orr.

Garai hartan, Hauzeko elizako zureria ari omen zen zaharberritzen eta txukuntzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 338. orr.

Eraikinak zaharberritzeaz arduratzen den Irungo enpresa batean.  Berria - Ekonomia   2006-05-04

Sasoi hartan, gainera, auzunea zaharberritzeko lanak hasiak zeuden.  Berria - Kultura   2004-02-18

Hiria zaharberritzeko egin duen proiektua erakutsi behar diat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 116. orr.

Tizianoren 'Salbatzailea' koadroa zaharberritu dute.  Berria - Kultura   2004-05-20

Joko maila galdu barik taldea zaharberritzeko ardura eman diote.  Berria - Kirola   2006-05-07

Mosaikoak zaharberritu dituzte, eta jatorrizko kokagunean paratu.  Berria - Harian   2006-03-22

Ernest Hemingwayren 1.500 lanetik gora zaharberritzen ari da kubatar aditu talde bat.  Berria - Kultura   2004-08-25

Nekeak, estresak eta zahartzeak galarazi egiten dute loaldian azala behar bezala garbitu eta zaharberritzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 45. orr.

Arimak zaharberritzeko elkartea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.

Zaharberritu beharra dago Gizona.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 169. orr.

Nehemiasek usadioak zaharberritu.  Elizen arteko biblia   Ne 13,1 tit

2 (era burutua izenondo gisa)

Istiklal kalera heldu naiz, tranbia zaharberrituak zeharkatzen duen oinezko eremura.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 178. orr.

Gorriz eta horiz eta laranja argiz margoturiko fatxada zaharberrituak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 17. orr.

Oñatiko Unibertsitateko kaperako erretaula zaharberritua aurkeztu zuten atzo.  Berria - Kultura   2004-12-03

Euskaldun zaharberritua akaso, edo euskaldun berri zahartua. Beste mundu bat posible da, horixe da aldarri idealista zaharberritua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 23. orr.

Egoera ez aldatzearen aldeko den ortodoxia kontserbadore zaharberritua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 329. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garbitu eta zaharberritzea (3)

eraikina zaharberritzeko (5); zaharberritzeko ardura (3); zaharberritzeko lanak (6)


zaharberritzaile (orobat zahar-berritzaile) 1 izond/iz zaharberritzen duena.

Ofiziale zahar zaharberritzaileak sarituak.  Herria   2001-11-15

Lozio zaharberritzaile meritu onekoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.

2 iz zaharberritzen lanak egiten dituen pertsona.

Orain zaharberritzaileei dagokie polikromiekin lanean hastea.  Berria - Kultura   2004-05-21

Marcela Crisostomoren Gorpuari begira olioa eta Valentin Zubiaurreren (Madril, 1879-1963) Bertsolariak obrak konponduko ditu Bilboko museoko zaharberritzaileen taldeak.  Berria - Kultura   2004-06-01

Besteak beste, El Pradoko zaharberritzaile taldeko burua izan dut irakasle.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 42. orr.

Beste lan bat bilatu behar izan zuen, eta Erbil-eko zahar-berritzaile batenean aurkitu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 81. orr.


zaharberritze (orobat zahar-berritze) 1 iz zaharra berritzea; zaharrari berri itxura ematea.

Delako zaharberritzeak modu harrigarrian errespetatzen zituen herdoila, lizuna eta armiarma-sare lodiak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 158. orr.

Holako berrantolatze askotan gaur egin eta egiten diren lan eta zahar-berritzeak.  Herria   2002-11-21

Andregaiaren etxea zaharberritzearekin batera, andregaiak berak artak eta zainketak behar izan zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 222. orr.

Ojiba hauetarik zenbaitek zaharberritze ez aspaldiko eta, esan dezadan, inteligente baten zantzuak dauzkate.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Enpresa osatzen duten giza talde guztientzat onuragarria izan daiteke antolaketa ereduen zaharberritze lana.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 172. orr.

Eraikuntzak hor, zaharberritze-lanak han, karea, adreiluak eta habeak kale guztietan pilaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 448. orr.

Ezin izan dugu aurkikuntzaren aurkezpena egin zaharberritze lan guztiak amaitu arte.  Berria - Gaiak   2004-08-05

Haiek abiarazitako zaharberritze inbertsioek mugatzen dituzte zikloak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

Agustin Azkarate EHUko irakasle eta zaharberritze proiektuko buruaren ardurapean.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

Parlamentuan zuzendaritza batzordeko hainbat buruzagik izen aldaketa proposatu zuten, zaharberritze moduko bat.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eko harresien zaharberritze (3); iruñ zaharberritze lan (4); zaharberritze lanak (8); zaharberritze lanek (3); zaharberritze lanen (14); zaharberritze lanen ondoren (3)


zahardade iz zahartzaroa.

Gaztetasunaren eta zahardadearen arteko kontrastea egiten du Ronsard-ek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

Gure existentziaren ardatz bakarra zahardadea dela, zaharrak egiten gaituela nor, zaharrok ez dugula bizi-pozetarako eskubiderik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 288. orr.

Zahardadeak optimista egiten zaitu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Orain, zahardadean, gaixotzeko beldur naiz, bakardadeak izutu egiten nau.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 25. orr.

Zahardadea ez da hemengo arduradunentzat bizi-etapa bat; eritasuna da, gaitza da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 288. orr.

Errealismo amorratua gaitz txarra da, maisu, zahardadearen parekoa edo.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Jakobek, zahardadez begi-lausoturik, ezin zuen ikusi.  Elizen arteko biblia   Has 48,10

Zahardadearen sintometako bat da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 280. orr.

Zahardadean sartuak ez dauka gauza onik, agurea izen tristea da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.

Exekutibo dirugile edo dirugile exekutiboaren atarramentua jolas txoro edo umekeria gisa ikus liteke [...] baina baita zahardade goiztiar gisa ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.


zahardi iz adkor cf gaztedi.

Zahardiek, tradizioaren ikur agergarria eta Gaztediek orainaren iraganarekiko lotura bizia zelako deitzen zuten batera, kantatzera, bere euskalki hain berezian istorio kontatzera, afari edo bazkari herrikoietan parte hartzera oro bat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 131. orr.


zahargai iz zaharkina.

Zolaldetan artegintza eta zahargai komertsak ideki beharrak dituzte, horrela katedralaren bisitatzera datozenek (40 000 urtean) tirria zerbait izan dezaten hortik iragaitean.  Herria   2005-08-11


zaharkeologo iz adkor cf arkeologo.

Trebukari eta Apo Kardanga politikari andeatzaileak, Betoker zaharkeologoa, Akio eta Makio sorginak eta Frikun Kokin eta Motots Punpoila biloapaintzaileak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 48. orr.


zaharkeria iz gauza zahar gaitzesgarria.

Ez zekiat zer harreman dagoen hire musika ustez moderno horren eta nire "zaharkeriaren" artean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 40. orr.

Euskara zaharkeria bat baizik ez zela, gaurko gizarte modernoan ez zuela tokirik merezi.  Herria   2003-09-11

Aitaren gurasoentzat euskaraz mintzatzea zaharkeria zen.  Berria - Kultura   2004-12-29

Zaharkeria triste hura, arrantzaleak uretan igerian egonean, pneumatiko beltz handien gainean lotutako oholetan eserita, ilunabarra, jendea... horra zergatik dei egiten dien oroz gainetik unibertsitateko bere lagun intelektualei, abertzale intelektualei bereziki, ez daitezen izan, ongi ulertu badugu, ez zaharkeriaren morroi, ez indarkeriaren beretter.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 161. orr.


zaharki ik zaharkin.

zaharkilo izond adkor zaharra. ik zaharkilun.

-Oraino ez zakiat zer haizen -xuxurlatu zidan, bere aurpegia nirera hurbilduz-, marikoi zaharkilo bat edo, bertzerik gabe, memelo hutsa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.

Niri gizanddere itxurako zaharkiloa iruditu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 172. orr.


zaharkilun izond adkor zaharra. ik zaharkilo.

Kafe-etxe handi, zaharkilun, antigoaleko horietako bat zen, urteen hautsak zikindu ez baizik patina ohoragarria ematen dien horietakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 119. orr.


zaharkin (orobat zaharki) 1 iz antzinako altzari edo objektua.

Autografo eta eskuizkribu bildumak egiten zituen, zaharkinak erosten zituen, xake klubetako kide zen, eta gourmet eta Don Juantzat jotzen zuen bere burua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

Bagdadeko Museotik ostutako 15.000 zaharkinen arrastorik gabe jarraitzen dute.  Berria - Kultura   2004-06-02

Itxura guztien arabera, bizitza osoa eman dute lantokiko biltegitik irten gabe, enkanterako gauza, traste, altzari, arropa eta era guztietako zaharkin artean.  Berria - Kultura   2004-10-24

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ederki asmatua zuten lekua, zaharkin-saltzaile zeken haiek, ametsetako karrika hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 404. orr.

Horretan XVII. mendeko italiar altzari bat begiztatu nuen zaharkin denda batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Laukia bera ez da arrunta, zaharkin dendara konpontzera ekartzen dizkidatenen antzekoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Ez da hau bi erakunde horien arteko elkarlanaren ondorioz eratzen den aurreneko zaharkin erakusketa.  Berria - Kultura   2004-08-29

3 gauza zaharra.

Memoriaren gordailuetan aurkitzen ditugun zaharkinek ez digute gutiziarik pizten askori.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.

Bidaikidearekiko amodioa dagoeneko zaharkin bat dela sumatzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 65. orr.

Kalte handia egin zion Ingalaterrako egonaldiak [...] hegoaldeko paisaje eguzkitsuetatik atera eta "ingeles herri goibeltsu" batean utzi baitzuten, bakarrik, iparreko lainoetan, zaharkinen artean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.

4 (izenondo gisa)

"Talmúd Thorà"ko -Legearen Eskolako- soinketa-gelan biltzen ginen, izen harro hori ematen baitzitzaion juduen oinarrizko eskola zaharkinari.· Bazirudien aspaldiko garaiak berriz etorriak zirela, itsasontzia bere kaskarrean, bere zaharkinean, plazer-emaile bihurtu baitzen berriro ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zaharkin denda (4)

udako zaharki erakusketa (3); zaharki feria (29); zaharki merkatu (3); zaharki merkatua (16)


zaharkinzale izond zaharkinen zalea dena.

Gauza zaharretarako zaletasuna berriro ari zitzaidan pizten zaharkinzalez betetako hiri honetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 405. orr.


zaharkitu, zaharki(tu), zaharkitzen 1 da/du ad berriagoren batek baztertu duelako erabilerarik gabe gelditu.

Gaizki eginak zirelakoan edo ez behar den bezala zainduak zaharkitu dira laster.  Herria   2004-07-01

Ezin esan haren prosa zaharkitu ez denik, ezin ukatu literaturaren historian leku eskaxa aitortzen zaiola.  Berria - Harian   2005-03-24

Arriagaren ondarea zaharkitu ez den seinale.  Berria - Kultura   2006-01-20

Eskaeretako batzuk denboraren joanarekin zaharkitu egin baziren ere, baldintza gehienen oinarrian subiranotasun aitortzaren exijentzia zegoenez, 1996ra arte indarrean eduki zuen proposamena ezker abertzaleak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Hitz zaharkituentzat edo zaharkitzeko bidean direnentzat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 264. orr.

Celia Cruz eta Tito Puente ez zirenen abestiak entzuten ziren, ez nuen bat ere ezagutzen, zaharkituta nengoen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Lizunduta zegoen diskurtsoa berritu du buruzagi zapatistak, zaharkituta zegoen kodea gaztetu eta lozorroan zeuden hartzaileak iratzarri egin ditu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Informazioen, irudien eta kapitalen mugikortasunak, komunikazioen iraultzari esker izugarria bihurtu baita, zaharkituta utzi ditu, kasu askotan, mugaren edo lurraldearen ideiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Geroztik, ordea, lege horien azalpen neurologikoa erabat gaindituta eta zaharkituta geratu delarik, galdua dute beren behinolako ospea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Zaharkituriko panpina sentitzen zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 90. orr.

Biologiako liburu batzuk, ordurako zaharkituak, bere osaba Iturriozek eman zizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Desesperamendua irakur zitekeen haien begitarte goizegi zaharkituetan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

2 irud/hed

Gure amak, egia esan, 51 urte besterik ez du. Baina zaharkituta dago erabat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 59. orr.

Aitaren babesik gabe, gaixotasunak eta etsipenak zaharkitutako ama kexatiaren arduratik urrun, nerabetasunak munduaren argiak erakutsi bezain azkar gau-klubetako argi koloretsuak aukeratu zituen Ruthek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Plastikozko ontziak eta etxeetan beharrezkoak ez ziren mila gauza zaharkitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Nik ere badakit aparatu zaharkitu eta maiztuokin ez duzuela ezer baliozkorik lortuko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.

Xarma bereziko etxalde zaharkitu eta erdi erori batetik.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 89. orr.

Harri eta zurezko kai zaharkitua eta inguruko tegi arrailatu zenbait.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.

New Yorkekoa, metro zikin, zaharkitu eta zaratatsua da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 145. orr.

Tabako zaharkituak ohi duen usain lizuna nagusitu zitzaien txerri-jan egosiarenari eta estoldetako kiratsarenari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

Mendebaldeko tankeran administratzaile eraginkor izatera behartu nahi izan zuen noblezia zaharkitua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.

"Latindar Inperioaren" eraikin zaharkitua behera erori zen Konstantinoplan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Ohiko kode zaharkituegiak maneiatu zituztelako.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 87. orr.

Oso zubi alemaniarra da, nolabait esatearren: altzairuzkoa, x formako trentzaduraz betea, graffitiz estalia, itxura zaharkitua duena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 96. orr.

Estilo zaharkitua eta esaldi hanpatuak erabiltzen zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Izan ere, idazle batek hitz "zaharkituekin" duen jarrera haren trebetasun literarioaren neurri zuzena da, beste edozeinen parekoa, obraren funtsa salbu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 264. orr.

Ikusita nolako apainkeria zaharkituarekin adierazten zituen esaldiak, [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Apaizek ere bedeinkatuko luketen ikasbide eta guzti ematen saiatu naiz, beti ere hemen asko estimatzen duten zaharkitu itxura emanez idatzitakoari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 239. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ohitura zaharkitu (3)

eredu zaharkitua (5); teknologia zaharkitua (4); zaharkitua da (10); zaharkitua dago (9); zaharkitua dagoela (10); zaharkitua dela (5); zaharkitua gelditu (3)

ordurako zaharkituak (3); zaharkituak dira (5); zaharkituak direla (3); zaharkituak gelditu (3); zaharkituak geratu (3)

zaharkiturik daude (3); zaharkiturik geratu (4)

zaharkituta dagoela (6); zaharkituta daude (4); zaharkituta gelditu (3); zaharkituta geratu (14); zaharkituta geratu dela (4); zaharkituta geratu den (4); zaharkituta geratzen (4); zaharkituta utzi (4)


zaharkitutasun iz zaharkitua denaren nolakotasuna.

Euskararen berezko pobretasun eta barne egituren zaharkitutasuna.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 106. orr.

Bereiz dezagun, zati-zatika, guri interesatzen zaiguna: 1) euskararen [...] (a) berezko zaharkitutasuna, eta (b) ondoriozko baliogabetasuna mundu modernorako; 2) arraza, hizkuntza eta herri gogoaren arteko erlazioa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 106. orr.


zaharkituxe izond zaharkitu samarra.

Ezin izan ginen inorekin ere euskaraz mintzatu, eta Lauaxetaren frantses dotore baina aukeran zaharkituxea izan genuen komunikaziorako tresna.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 141. orr.


zaharkitzapen iz zaharkitzea.

Kapital ondasun eskasia eta zaharkitzapena nagusi dira hortaz, eta horren ondorioz lanaren produktibitatea apala izanik, horrek errenta maila ez oso garaia izatean eragiten du berriz ere, gurpilaren jira-bira berrituz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 298. orr.


zaharkitze iz berriagoren batek baztertu duelako erabilerarik gabe gelditzea.

Kolpetik gertatutako zaharkitzea izan zen.  Berria - Kultura   2006-02-28

Izutu beharrean, irakurketa batek, esate baterako, nire baitan piztuko zuen interes berberaz jarraitu nion zaharkitze hari.  Berria - Kultura   2006-02-28

Azaleko gaixotasunak (azalaren zaharkitze goiztiarra, edo azaleko minbizia, besteak beste).  Berria - Harian   2005-08-06

Denborak bere zaharkitze lana bete du eta keinuen, ahotsen eta pertsonaien groteskotasunak ezin ditu salbatu egoera bakoitzaren gehiegizko luzamendua eta erritmo falta.  Berria - Kultura   2006-03-28

Biztanleriaren zaharkitze prozesua eta migrazio fluxuak dira, azterketa horren arabera, pentsio sisteman eragingo duten arazo nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Ildo horretan, biztanleriaren zaharkitze prozesuak pentsio sistema publikoan sortuko dituen ondorioei aurre egiteko neurriak proposatu zituen Lan sailburuak.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biztanleriaren zaharkitze (3)


zaharkote izond adkor zaharra.

Sala hartako sendagilea, Julioren adiskidea, zaharkote barregarri bat zen, patilla zuri luzekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.


zaharmin izond zahartasunak eraginiko mina.

Zaharmina eta unadura eta atsekabea behar zituen horretarako [...] eta orduan erruz jaso zuen emakumeen errukia, eta bere artean imajinatu zuen nola goxatu eta errukituko zuten haiek.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.

Pentsatzen saiatu zen sexuaren ze hedadura eta sakonera ezagutu zuen bere hirurogeita zazpi urteetan, eta orduan pentsamendu hura bere zaharminaren adierazgarri zela iruditu zitzaion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 86. orr.

Agure haiek zaharminak jota zeudelako eta neskatoa sakonki lokarrarazi zutelako, beraz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 58. orr.

Etxe hartara hurbiltzen ziren agure errukarrien zaharmin higuingarriak urte gutxi barru hertsatuko zuen Egutxi ere.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 52. orr.


zaharmindu izond zahar kutsua hartu duena.

Leihoko kristalak irainkiro zikin ageri ziren, paretak belztuak, eta tabako zaharmindu usain goibel bat zirauen airean istilkaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.

Gela hoberenari naftalina usaina zerion, larru eta hezetasun usaina, landare ustelena eta gela itxi zaharminduena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.

Paperak mostaza zaharminduaren kolorea ageri zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.

Kale-kantoiko drogeria, toldo berdearen azpitik soda eta izozkiaren freskura zaharmindua isurtzen zuena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 278. orr.


zaharño iz adkor pertsona zaharra.

Ez zen harritzekoa beraz, zaharño hura beldur baldin bazen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 135. orr.


zaharo iz makila mehea eta malgua. ik usta.

Kotxezaina, zaldia zaharoaz bizkortzeaz batera, Andresi gertatutakoen berri emanez zihoan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.

Joantto bat-batean itzuli zen zaharo batek zafratu balu bezala, eta Agathari so beltz bat bota zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Gai berberaz egindako otartxo, gerriko eta zaldi-zaharoak zeuden, berriz, kalesak atzealdean zuen apalean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.


zaharrakatu, zaharraka, zaharrakatzen da/du ad adkor zahartu.

Kasernaren aurrez aurre, eta mendebal aldeko kaxko baten gainean, dorretxo borobil zahar-zahar bat zegok, aspaldixko honetan zaharrakatzen hasia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

Santa Klarakoa neukan ezkerretan, eta San Benito zaharrakatua eskuinetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 182. orr.

Eta [txabolak] oso zaharrakaturik bederen, hau ziur.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.


zaharrarazi, zaharraraz, zaharrarazten du ad zahartzera behartu.

Hark berak zaharrarazten zuen haritzezko upeletan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 165. orr.

Gauzadiak osorik dirauela ageri da, alde egiten duten gorputzek uzten dutena txikitzen baitute eta nori batzen hura handitzen, lehengoa zaharrarazten eta hau, ordea, loratzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 101. orr.


zaharreria 1 iz zahartasuna.

Pasadan ohartu zen gizonaren ilajean xerlo horiak bazeudela, tindagaiaren hondakina, agian, zaharreriaren seinale behin-betikoa, agian, antzinakoa den bolian bezala, zeina iluntzen eta pitzatzen hasten baita.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

Luzamenez luzamen, ez du iduri bere Xilerat itzulirik ere han jujatzeko bezperan dagoenik, zeren, beti, estakuruak kausitzen diozkate, batean zaharrerian eroria dela eta beste holako zerbait, beraz ez ditakeela holako gizon bat gehiago juja.  Herria   2004-09-16

Zaharreria nagusitu da hemengo fraileetan; akitu dira.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 110. orr.

Gorra eta zaharreriak joa behar du egon, ez zuen burutik sano ematen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 108. orr.

2 (gauzez mintzatuz)

Haien argitalpena hogeita lau orduz geroratuz gero, zaharreriak jotzen ditu, eta zaharreriarekin batean heriotzak, hots, albiste izaeraren galerak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

3 pertsona zaharren multzoa.

Zaharreria buruxuriduna, elizan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.


zaharretsi, zaharrets, zaharresten du ad zahartzat hartu.

Zaharresten zituen noski [aurpegiko kolpe-arrastoak].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.


zaharretxe ik zahar 19.

zaharrezia iz zaharreria.

"Nik, egun batez, istripuz edo eritasunez edo zaharreziaren zaharreziaz bizia galduko dudalarik, nahi dut ene gorputza errea izan dadin.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 67. orr.


zahartasun 1 iz zaharra denaren nolakotasuna; zahartzaroa.

Halako zahartasun berealdikoa atzeman zien Txitxikovek zurezko eraikuntza haiei guztiei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Zaharrak dira erdiguneko hizkeretan izandu, egondu, ibildu, bizitu, jakindu, ateratu tankerako partizipioak, eta begirunez begiratuko nieke zahartasun eta zabaltasun hori aintzakotzat hartuta.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 200. orr.

Digitalizatzeko garaian aldizkariaren egoera edo zahartasuna kontuan izateaz gain, «eduki aldetik eta ikuspuntu literariotik aberatsak direnak» lehenetsi dituzte.  Berria - Kultura   2004-10-20

Diskurtso-mota ezberdin hauetako bakoitzaren hedapena, bakoitzari aitorturiko ospea, bere zahartasunari (edo aitzitik berria izateari) dagokion balioespena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

Egoera horretan, neskatoen gaztetasuna eta agurearen zahartasuna aurrez aurre daude, eta neskatoen betiko loa dirudienak hurbil duen heriotza iradokiko dio Egutxiri.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 14. orr.

Amaren espirituak ez zekien zahartzen eta ez zuen inoiz ezagutu zahartasuna, honetan baitatza: zoko batean gelditzea kuxkurturik, iraganaren gainbehera deitoratzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 213. orr.

Gaztetasunaren iturriaren bila, gaztetasuna aurkitu beharrean zahartasuna eta heriotza baizik aurkitu ez zituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 537. orr.

Zertaratua da frantses gizartea? Non da zahartasunari zor zaion errespetua, hilei bereziki zor zaiotena?  Herria   2003-09-04

Jakobek lausotuak zituen begiak, zahartasunez, eta ez zuen ia ikusten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 131. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baita aspaldidanik oso landua zegoen Egiptoko lurraldea ere, hango zibilizazioa iritsia zelarik zahartasun-puntu batera, non ez baitzen gai auzoko arrotzei atzera eusteko beste baten zerbitzuak erabili gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.

· Edozein giza arima edo giza erakunderentzat hilezkortasuna mundu honetan martirioa litzateke, baita ez balitz gorputz- edo gogo-zahartasunarekin batera joango ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

3 ipar enplegu eta kargu batean igaro den denbora.

Zuzendaritzak dio Bonnet-Nevé lantegiaren sektoreko lan konbenioa duela aplikatzen eta, bana beste, langilek 9900 libera irabazten dutela zahartasuna kontutan hartuz.  Herria   2001-05-24

Lan zahartasunik pagatu gabe eta hamahirugarren hilabetea berantago pagatuz.  Herria   2005-02-27


zahartatu, zaharta, zahartatzen du ad adkor zahartu.

Kazkabarrak Egiptoko landetan zegoen guztia hondatu zuen, gizonak eta abereak; landareak erre eta zuhaitzak ere zahartatu zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 163. orr.


zahartegi iz zahar etxea.

-Don Andresi ardoa gustatuko balitzaio -esan zuen Doroteak-, zahartegian daukagun ardo urtetsu horretatik baso bat emango genioke.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

Gure zahartegietan balekite!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.


zaharti izond zaharkitua.

Oinez ibili ziren plazaren inguruko karrika ttipietan hiriaren xarma zahartiaz gozatu ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 121. orr.


zahartto iz zahartxoa.

Makurrak izan badira ere, bereziki etxe zahartto batzuen lehertzeak, halere ez da izan hilik ez-eta zauriturik.  Herria   2003-12-25


zahartu, zahar(tu), zahartzen 1 da/du ad zahar bihurtu; zahar itxura hartu edo eman. (pertsonak)

Ez zara handitzen, zahartu egiten zara.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 7. orr.

«Bizitzan makilakada asko jaso dituenaren eleberria da» esan zuen, «erbesteak zahartu duenaren lana».  Berria - Kultura   2006-03-31

Uste dut praka luzeegiek zahartu egiten dutela apur bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 454. orr.

Bahiketak aldez aurretik zahartu zuen, hondatu, Arruti cabrón irás al paredón oihukatzen zuten langileek kalean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Zimurrez beterik zeukan Ninik aurpegia, eta arrosa-antza: oihalik finenak bezala zahartzen zen, zeta fin eta antzinakoen antzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

-Zahartzen hasia haiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.

Ikusten al didak zahartzen ari naizen seinalerik, ala zer?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 108. orr.

Pixkanaka zahartzen gaituk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 211. orr.

Azkar ari zen zahartzen Konrad.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

-Duela gutxi ikusi nuen; ikaragarri gaizki zahartu da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

-Hara, seme, ni zahartua nagok, hezurrak gero eta minberago ditiat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 43. orr.

Helduak zahartu... eta zaharrak hil!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 130. orr.

Sinetsi egin zuen bere emazteak zahartu gabe, beti gazte eutsiko ziola denboraren tirainari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.

Zahartu gabe ezin bizi, diotenez, eta zahartuta ere nekez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.

Hamar-hamabi urtetan ikaragarri zahartua zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 280. orr.

Ama zahartua zuen, eta biak bakarrik bizi ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.

Gau hartan, ordea, zahartuta ikusi nuen neure burua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 70. orr.

Zaharra nintzelako eta zaharturik nengoelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 448. orr.

Nekaturik eta zaharturik, existitzen segitzen zuten, gogoz kontra, hiltzeko ahulegiak zirelako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 220. orr.

Umetan zer izan garen, horixe gara, neurri handi batean, zahartzean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 144. orr.

Gazte goizegi zahartuak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 195. orr.

Bada beste natur ziklo bat, oso bestelakoa, ezin dena baztertu, hau da, giza belaunaldiaren zikloa jaio, hazi, ugaldu, zahartu eta hiltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

Biztanleria zahartuz doan honetan, gero eta ahalegin handiagoa egiten du medikuntzak heriotza atzeratzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

2 (bestelakoak)

Zerk zahartu dizu aurpegia horrela?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 103. orr.

Ontzi bat zahartzen denean, puskatan eman, eta su ematen zaio.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

Konponketa bat nork egin, nork taxutu, nork igeltsuztatu ez duenean, sekulako abiadan zahartzen da makina.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 98. orr.

"Erromeria" hitza bera zahartu egin da.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 55. orr.

Misioa zahartu egiten da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 60. orr.

Eskuak, zainak hazita, bereziki zahartuta zituen eta etengabe dardaran.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

New Yorkeko beste maritxu bat besterik ez zela, zahartzen ari zen maritxu bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Gero, gorputza zahartzen zaiguk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 211. orr.

Gero, bat-batean arima hasten zaiguk zahartzen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 211. orr.

Zahartu, ordea, arras modu diferentean zahartzen dira teknologiok.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 92. orr.

Wilderen idazlanak zahartu badira ere, zeren-eta klasikoak bihurtuko lituzketen unibertsalitate ezaugarriak falta baitituzte, bizirik diraute.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 72. orr.

Orain ardoa zahartua zegok.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 102. orr.

Zaharturik ere fruitu emango du, mardul eta heze iraungo beti.  Elizen arteko biblia   Sal 92,15

3 (era burutua izenondo gisa)

Ameskeria lausoetan murgilduko nintzateke, tirano zahartu bat bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 83. orr.

Espaloietan pauso geldi-geldian doazen erretiratu zahartuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

Ez izan lotsa buru gutxikoa eta zentzugabea edo lizunkerian dabilen agure zahartua zentzatzeaz.  Elizen arteko biblia   Si 42,8

Dyane 6 zahartu eta herdoildu bat, bultzaka erabili beharrekoa dirudien karraka zaharra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 174. orr.

Zenbat oin, zenbat oinatz, zenbat oinaze, utzi ote dute grabatua bide zahartuotan?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 111. orr.

Gero eta jende gehiago bizi da eraikin zahartuetan, gizarte erakundeen arabera.  Berria - Harian   2005-08-31

Eguterako ardiborda itzalduak, udal mintegi antzutuak, belasoro zahartuak, barruti zakarrak hartuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.

Jantzi zahartuak eta higatuak darabiltza, baina atorra itsutzeraino zuria du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 67. orr.

Azido fosforikoak berebiziko garrantzia zuen karbohidrato zahartuak berritzeko orduan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenaren izenondo gisa)

Haren masail gorri-gorrituak, haren barrexka lotsatua haur zahartu aurpegian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Txakurraren zahartua bapatekoa iruditzen zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zahartu ahala (10); zahartu eta gero (5); zahartu eta hil (3); zahartu gabe (5)

oso zahartua (3); zahartua da (3); zahartua nago (3); zahartua naiz (3); zahartua zegoen (5); zahartua zen (4)

zahartuta zegoen (4)

zahartuz joan (3)

zahartzen ari da (7); zahartzen ari dela (5); zahartzen ari naiz (4); zahartzen ari naizela (4); zahartzen ari zen (6); zahartzen da (6); zahartzen dira (4); zahartzen garenean (3); zahartzen hasi (7); zahartzen hasia (6)


zahartuxe izond zahartu samarra.

Nik hogeita bost urte bakarrik nituen eta zahartuxeak iruditu zitzaizkidan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 185. orr.

Aita Sainduak, nahi zituen haren bilo zuriak ohoratu, "troppo vecchio" zahartuxea bazirudien ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.

Txitxikovek gaingiroki aztertu zuen gela begirada arin batez: marradun paper zahartuxea hormetan; hainbat margolan, txori desberdinen irudiekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.


zahartxago ik zaharxe 2.

zahartxeago ik zaharxe 2.

zahartxo 1 izond/iz adkor zaharra.

Jendea, lurrean eserita dagoen gizon zahartxo baten inguruan dago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 39. orr.

Santua Marsiko gotzainaren jauregian zegoela, emakume zahartxo bat etorri zitzaion limosna eske.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 334. orr.

Doña Pitusa andre zahartxo txiki bat zen, sudur-kakoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Berehala oihala lepotik askatu eta pobre zahartxo hari eman zion, nahiz eta ez zuen berea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 334. orr.

Bere gelara joanda, zorro zahartxo bat ekarri zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 76. orr.

Tartean baziren lauzpabost lokomotora zahartxo polit ere, guztiak turuta zorrotza jotzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 36. orr.

Ahizpa biak zahartxoak ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 52. orr.

Ni baino zahartxoagoa zen eta gaztelania ikasten ari zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 22. orr.

2 (izen gisa)

Horregatik gustatzen zaie horrenbeste zahartxoei, bizitza ia agortu zaienei, hitz egitea, kontatzea, esatea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 133. orr.

Biloba biologikoek nahikoa entretenitzen baitituzte zahartxoak.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Zahartxoenek ez baitute nahi gazteagoak agertzerik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 56. orr.


zahartzaro (orobat zaharzaro g.er.) 1 iz giza bizitzako aldia, heldutasunari darraikiona. ik zahardade.

Udazkena zahartzaroarekin parekatzen zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

Zaldiarengan zahartzaroak indarra eta kemena makaltzen dituenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 357. orr.

Horra, zure lehengusu Isabelek semea izango du zahartzaroan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 149. orr.

Orain, zahartzaroan sartu aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Margolaritzan, zineman, literaturan, filosofian, zenbait obra funtsezko ezin izan da sortu zahartzaroan baizik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 148. orr.

Gaztetan ere zahar itxura izanik zahartzaroan hain zaharrak ez diruditen pertsona klase horietakoa dela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 232. orr.

Jose zen Israelen kuttuna, zahartzaroko semea baitzuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 103. orr.

Zahartzaroko gaitzak jota zegoela esaten hasi ziren, burua galtzen hasia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 121. orr.

Pedro Juan ohartu zen ezin zuela hortik bizimodua egin, musikariek ez baitzuten zahartzaroko pentsiorik ere.  Berria - Kultura   2004-07-09

Zahartzaroaren itsustasuna berari ere hurbiltzen ari zitzaiola pentsatu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.

Agure haiek zahartzaroaren errukarritasunari, zatartasunari, dohakabetasunari ihes egin eta gaztetasunaren dohainez gainezka izango balira bezala.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.

Esperantzaren bat gordetzea dela zahartzaroari aurre egiteko modu bakarra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 280. orr.

Zahartzarora iritsi baino lehenago zahartu naiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

Besteak bezala ugaltzen, hazten eta murrizten da; besteak bezala zahartzarora heldu eta ezerezean amiltzen da, naturak abere espezie bakoitzari izendatzen dion epea amaitutakoan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 256. orr.

Zahartzaroa hondamendia da, ez dakarkizu deus onik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.

Zahartzaroak baditu bere pribilejioak, eta horietako bat, garrantzitsuena akaso, ahanztura da.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 166. orr.

Gero arrazoimenak ikusiko du berak eragindako iraultzak ez duela itxarondako paradisurik ekarri, eta arima etsiaren hirugarren fase historikoa hasten da, zahartzaroa edo gainbehera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 207. orr.

Alzheimerraren ondorioz ahaztu egin zituen suizidatzeko betidanik izan zituen asmoak, eta zahartzaroaren ondorioz hil zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 56. orr.

Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruko pentsiodunak ere lege-proiektuaren barnean sartzea eskatu zuten Aralarrek.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

2 (izenondoekin)

Zahartzaro ona eman ondoren hil zen, urtetan aurreratua, aberastasun eta ospez betea.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,28

Zu, berriz, zahartzaro luzea izan ondoren, zeure arbasoekin bilduko zara bakean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 44. orr.

Aldamenean daukazun gizonak, zure senarrak, zahartzaro dotorea izango du, ordenatua eta oparoa.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 15. orr.

Bihotza ustez zimel nuen, eta ez bainuen neure baitan irritsa baizik kausitzen, zahartzaro goiztiarraz arranguratzen nintzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Begietako kolorea zurbildu zitzaion, zahartzaro ihartuaren itxura zurizta emanez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zahartzaro luze (4)

zahartzaroa eta heriotza (4); zahartzaroa iristen (3)

bere zahartzaroan (7)

zahartzarora iritsi (3)


zahartze 1 iz zahar bihurtzea; zahar itxura hartu edo ematea; zahartzarora heltzea.

Zahartzea omen, Trotskyren ustetan, gizakiak gutxien espero duen kontua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.

Zahartzearen kontrako Kongresuan eman dute ikerketa horren berri.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Zahartzearen hondatze progresiboaren aztarnak modu naturalean, espanturik gabe ageri dira hemen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 9. orr.

Zahartzeak ez dit oroimena erabat kendu.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 11. orr.

Nekeak, estresak eta zahartzeak galarazi egiten dute loaldian azala behar bezala garbitu eta zaharberritzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 45. orr.

Zer da zahartzea pertsonaren garapen oso eta etsigarria besterik?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.

Hori ere zahartzearen seinalea duk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 211. orr.

Gizartearen zahartzeak eta emakumeak lan merkatura jo izanak «kinka larrian» utzi dute orain arteko eskema.  Berria - Harian   2005-12-24

Kanpotik zailtasunak eta eragozpenak izan ditzakeen langintza, ohituraren nekeari eta denboraren zahartzeari loturik dagoena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 24. orr.

Jendearen zahartze biologikoaren ondorioak geldiarazteko.  Berria - Kultura   2004-06-05

Zibilizazio Helenikoaren beheraldian, beren gizartearen gainbehera "zahartze kosmikoak" eragina zela zioten idazleek, pagano eta kristauek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehenengo bidaiatik itzultzean ere zahartze-prozesuaren bizkortze bat jasaten zuen subjektuak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 82. orr.

Zahartze egoera demografikoan bagaude, garapen ekonomiko iraunkorrik ez da posible.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Euskal Herriko zahartze indizea (130,0) Europako Batasuneko (EB) estatu guztietakoa baino handiagoa da: Espainia (102,7), Frantzia (81,1), Irlanda (50,4)...  Berria - Harian   2006-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estresak eta zahartzeak (3); zahartzeak galarazi (3)

zahartzeari aurre egiteko (4)


zaharxe
1 zaharxeago (orobat xahartxeago g.er. eta xahartxago g.er.)

Neskak hogei urte bete berriak zituen, eta Virgil, berriz, zaharxeagoa zen. Lokal hartan baziren nire adin modutsukoak, eta baziren zaharxeagoak, hamazortzi urtekoak eta hortik gorakoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Noski primeran nengoela, eta are noskiago, bainu-gelan, beste makina bat baneukala, zaharxeagoa baina bazebilena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 92. orr.

Gu baino apur bat zaharxeagoa zen gazte bati.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 200. orr.

Ni baino lagun zaharxeago batekin, ordu batzuetarako baimena lortu genuen, eta Mahabad-era joan ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 64. orr.

Besteok baino zaharxeagoa zen Lubis.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 58. orr.

Dergaud baino zaharxeagoa izanagatik, gaztea duzue oraino.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 70. orr.

Urtebete edo bi zaharxeago, berriz, erdiko neskatikoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Biak adin bertsukoak, hura urte pare bat zahartxago uste dut.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 37. orr.

Azkenean lauoinka eta atzeraka irteten zinen leizezulotik, sartu zinenean baino zahartxeago.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.


zaharzaro ik zahartzaro.

zahato 1 iz zahagi txikia, udare baten eitea duena, eskuarki ardoa gordetzeko, eramateko edo bertatik zuzenean edateko erabiltzen dena. ik xahako.

Kantinplora urez eta zahatoa ardoz bete eta bidean jateko zerbait erosi ondoren, [...].  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 81. orr.

Abiatu aurretik, zahatoa eskaini nion eta hurrupa bana egin genuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.

Neska zahatotik edaten hasi da dzanga-dzanga.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.

Tragua jo zuen, Jabiri zahatoa pasatu, eskuak igurtzi zituen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.

Mutilak ez zuen jatekorik onartu, baina trago handia eman zion eskuetaratu zioten zahatoari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 28. orr.

Emaztea lurrera erori da, atorra azpiko zahatoari ardoa dariola, odola balitz bezala.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 52. orr.

Zahatoko ura ahitu zitzaionean, zuhaixka baten azpian utzi zuen haurra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 56. orr.

2 (neurri gisa)

Abrahamek, goizean goiz jaiki, ogia eta zahato bat ur hartu eta Agarri ezarri zizkion bizkarrean.  Elizen arteko biblia   Has 21,14

3 (hitz elkartuetan)

Ardo zahato eta zahagiak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 225. orr.


zahi (orobat zai g.er.) 1 iz eho ondoren irinarekin nahasirik gertatzen den ale-azal xehatua.

Garagar-irinez edo zahiz egindako hiruzpalau ogi koskor.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 935. orr.

Zahiarekin orea egingo zitzaien, tartean asun-berdura, txiki-txiki eginda nahasturik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

Familietako kide azkarrenak aiduru egoten ziren, herriko etxe aitzinean, arto irin pixka bat, zahiarekin nahasirik, edo egoitzen berotzeko enbor zenbaiten erdiesteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.

Berak garbitzen zien usategia bi egunetik behin eta ura aldatzen zien eta zahia jartzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 25. orr.

Ez zen [...] zahiarekin eta hondarrekin kontentatuko zen gizona, baina irinarekin eta hoberenarekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 532. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Jakesen emazteak zahi-zaku antza erabiltzen xitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.

Zahi garia: zahi asko eta irin gutxi ematen duen gari mota.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 71. orr.

3 buruko larruazalean agertzen den zahi modukoa.

Errituen bidez, aerofagia, sabeleko mina, umeen buruko zahia, zornatutako zauriak, sugeen hozkadak eta beste hainbat osasun arazo sendatzeko moduak filmatu zituen Laburuk.  Berria - Kultura   2004-07-24

Neskak zahiaren gaitza sendatuko du, nonahi ere sortzekotan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 206. orr.

Ile-zahiaz bilduta erortzen dira.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 93. orr.

Poliesterrezko traje zimurtuak (marroiak gehienetan), betaurreko lodi oskolezko erzdunak, buruan zahia beti.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

4 sega zahi

Seietako iratzargailuaren orroa ikaragarri zaigu, haragiak, oraino osoki errekuperatua ez dela [...] sega zahiz hanpatu eskorga herdoilduaren antzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 148. orr.

Orduan, gatuak segurkiro mihiperatzen zitzaizkion: jatekoa, garbitasuna, sega zahia, ura, artak eta milaka balakak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

Haren ele eta jarioak oro lurrean hedatu sega-zahian amiltzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 193. orr.


zahidun izond buruan zahia duena.

Galina, etengabeko gainbeheran dagoen markesa; Dario Riffo, herririk herri dabilen saltzailea edo Barry Lutton, estatubatuar kantari zahiduna.  Berria - Kultura   2004-06-19


zai ik zain1.

zaia 1 iz gona.

Hemen saltzen dituzte gizonki ala emazteki arropak: zaiak, athorrak ala edozoin motako ekoizpenak.  Herria   2004-02-19

Gela ttipi hartan, zaia beheititu eta kortsearen gibelean, gerriari kontra, dokumentuak gorde zituen. Erreka hegian belauniko zen, beso hats eta zaia bildurik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 45. orr.

Atsoak kapelu edo zapel bat badu, elorriz apaindurik, eta soinean zaia zahar bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

-Zinez ederra zara, Magali, oraino ederragoa zaia lorekatu horrekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 156. orr.

Maianak Frantxuaren zetazko zaia orraztatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 318. orr.

Batzu arrangura emazteak urerat sartzen zirela biziki zaia arinak soinean eta gizonak, batzu segurik, biluz-gorri, hori etzela manera!  Herria   2001-03-22

Eskuak bustirik ditu, zaia ere bustirik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 384. orr.

2 irud/hed

Sotana soinean nenbilen aspaldidanik, 18 urteak bete aitzin hartua bainuen zaia beltza, Uztaritzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 35. orr.


zail 1 izond erraza ez dena, eragozpen handiak dituena, nekeza, gaitza. (ikus beheko konbinatorian zail izenondoaren agerraldi maizkoenak).
2 (predikatu gisa)

Pasartea zaila da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.

Elkarrizketa zail gertatzen zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 193. orr.

Inoiz, lana aspergarria edo zaila gertatu arren [...] ez zen damutu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 152. orr.

Gainera, zaila iruditzen bazaigu, buelta eman eta hona itzuliko gaituk.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

Hasieran ez zuen zaila ematen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 210. orr.

Egia da gaia frango zaila dela.  Herria   2001-05-10

Zaila da izugarri, baina lortutakoan txit dotore emanen duzu lagunartean. -Zaila da, Miguel.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 103. orr.

Zaila da hezurraren eta altzairuaren arteko lotura estu eta iraunkorra lortzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 45. orr.

Zaila suertatzen zen ibilera harekin hitz egitea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 219. orr.

Aspaldiko maitasunak norberaren sistematik kanporatzea zaila da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.

Zaila du mugitzea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 308. orr.

Oro har, zailagoa da hizkuntzalaritza estatikoa egitea hizkuntzalaritza historikoa egitea baino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 135. orr.

Ikaragarri zaila da, ordea, mundu honetan hain ugariak diren gizaki arrunt horien potreta pintatzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Zail da esaten programak eragin ote zuen, sortu eta bizpahiru urtera, bertsolaritzaren "booma" deitu izan den fenomenoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.

Autore horren bokalei buruzko lana zaila da gainditzen pentsamendu teorikoaren sakontasunari dagokionez.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 141. orr.

Optimo hori oso zaila da betetzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 15. orr.

Kontatzeko zailak direnak, eta entzutean min handia egiten dutenak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 197. orr.

Artozki zen Cenonen txokoa mundu zabal honetan, eta galdu izanak azaltzeko zailegia den tristura piztu dio bihotzean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 134. orr.

Hitz bat ahoskatzeak, delako hitza txiki-txikia bada ere, jakiteko eta irudikatzeko oso zailak diren gihar mugimendu kontagaitzak dakartza berarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.

Zail gertatzen zait hura dena azaltzea.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

-Zail iruditzen zaidak hor aurkitzea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 78. orr.

Ez zitzaion hari zaila gertatu tramiteak noren mesedetan ziren jakitea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 37. orr.

Zaila iruditzen baitzitzaion talde handitan pobretasuna gordetzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 566. orr.

-Zail iruditzen zaidak hor aurkitzea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 78. orr.

Ekintza zehatzen bat aukeratzeko orduan, zail du: [...].  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 120. orr.

Belarriak daukan kontrol- eta egonkortze-mekanismo landu hori gabe, zail genuke zutik egotea edo ibiltzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

3 (adizlagun gisa)

Agoitzera itzultzea zail ikusten du.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 104. orr.

Nekazarien arimetan erlijiozko iraultzarik gertatu gabe, zail ikusten zen munduaren malthusiar arazoa konpontzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 395. orr.

Oso zaila ikusten zuen gure itsasertzean finkatutako italiarrei negozio hartan aurre hartzea.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 244. orr.

Lurrin-dendatik kanpora eraman nahi izan gintuen, gauzak zail jar baitzitezkeen beltz batekin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 34. orr.

Zaila jartzen zidan egitekoa, eta ez zitzaidala ezer bururatzen aitortu nion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 33. orr.

4 gogorra, nekez urratzen dena.

Putiko azkarrak eta zailak atera direlakotz Frantxix eta Thierry.  Herria   2001-11-08

Bertze alde, larru zaila dut, eskualdun larrua.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 210. orr.

Zuntzak eta zainak ikusi nizkion tenkatzen, zintzur aldean hasi eta zango zailetan buka.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 112. orr.

Izan ere, lurra zikoitza da lurra zaila da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

Lan zaila, mutil zailduak behar dituena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 73. orr.

5 haragiaz mintzatuz, samurra ez dena, nekez mamurtzen dena.

Haragiagatik dioguna: samurra eta zaila.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 103. orr.

Haragia zail eta odola herdoil gustuko, prakadunok.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 142. orr.

Txuleta bat zein prozesuren bitartez bilakatzen den sentsazio samur edo zail, txuleta moztu zaion animaliaren adinaren arabera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.

Haragi zaila doaike.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 175. orr.

6 zail egin zaildu.

Emakumeak banantzeak, itxiturak, eunukoek, sarrailek, hain zail egiten dute adulterioa, non legeak ezinezko jotzen baitu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.

Errektorea bihar aukeratua izateko, zazpi hautagaietako batek gehiengo absolutua lortu beharko luke, eta horrenbeste hautagai egoteak zail egiten du hori.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Zail egiten zaio imajinatzea Yolo baserri hartan jaiotzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 143. orr.

Zail egiten zaizu ama, zure ama izan aurretik, imajinatzea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 141. orr.

Zail egiten zitzaion, Amyk esan zigunez, mendien itxuraren eta une hartan oinpean zuen mendiaren arteko lotura egitea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 129. orr.

Azkenean nekatu zen hari aditzen Frantzian ez zegoela halako maistrarik eta zail egiten zela halakorik izan zitekeela pentsatzea ere.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 192. orr.

Aspaldi honetan zail egiten zaigu belaunaldiz belaunaldi sinesmena hedatzea.  Herria   2001-03-08

Zail egin zait sinesten, esan didaten legez, horrelako gizon dotorea ere gu bezalako presoa dela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 114. orr.

Zail egiten zait haren gogo-egoerari antz ematen, ematen baitu gogobetetasun itun baten eta bere buruaren ohartasun artega eta ezeroso baten artean dabilela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 233. orr.

7 zail-zail

Alpinista bikaina baitzen eta tontor zail-zailetara igotzen baitzen bere adiskide batekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 12. orr.

Lan zail-zaila da niretzat garaipena lortzea.  Berria - Kirola   2006-05-03

Haien etxean partida bat irabaztea zail-zaila delako.  Berria - Kirola   2006-03-25

Euskaraz irakurtzea bururatu ere ez, zail-zaila iruditzen zitzaidan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 344. orr.

Ia 40 partida falta direla, zail-zaila dirudi 10 porroteko mugaren azpitik geratzea.  Berria - Kirola   2006-02-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

egoera zail (12); lan zail (9); luze eta zail (8); oso zail (67); oso zail du (8); oso zail ikusten (9); oso zail izango (11); une zail (17)

zail da (62); zail du (20); zail dute (8); zail egin (7); zail egingo (9); zail egiten (48); zail gertatuko (10); zail gertatzen (14); zail ikusten (44); zail ikusten du (20); zail izango (65); zail izango da (14); zail izango du (21); zail jarri (11); zail samarra (23); zail samarra da (9); zail zaila (9)

arras zaila (7); aski zaila (38); aski zaila da (7); askotan zaila (8); asmatzea zaila (7); aurkari zaila (24)

benetan zaila (11); berez zaila (9); bereziki zaila (16); bezain zaila (21); bidea zaila (7); biziki zaila (22)

egitea oso zaila (26); egitea zaila (40); egitea zaila da (10); egitea zaila izango (10); egoera oso zaila (8); egoera zaila (46); egoera zaila da (13); egun zaila (7); ematea zaila (8); erabaki zaila (21); erabaki zaila izan (8); erronka zaila (20); esatea zaila (9); ez zen zaila (32)

galdera zaila (11); gauza zaila (27); gogorra eta zaila (9)

harreman zaila (7); hori zaila da (10); horrela zaila da (13)

ikaragarri zaila (10); irabaztea oso zaila (10); irabaztea zaila (11); iristea zaila (8); izatea zaila (9); izugarri zaila (7)

jakitea zaila (11); jakitea zaila da (7)

lan zaila (80); lan zaila da (8); lan zaila izango (18); lantegi zaila (7); lortzea oso zaila (14); lortzea zaila (24); lortzea zaila da (7); luze eta zaila (7); luzea eta zaila (10)

nahiko zaila (35); nahiko zaila da (7)

oso gauza zaila (9); oso lan zaila (7); oso oso zaila (13); oso zaila (864); oso zaila baita (21); oso zaila da (335); oso zaila du (18); oso zaila egiten (15); oso zaila ikusten (13); oso zaila iruditzen (10); oso zaila izan (24); oso zaila izanen (13); oso zaila izango (129); oso zaila izaten (16); oso zaila zela (9); oso zaila zen (28)

partida oso zaila (7); partida zaila (69); partida zaila izanen (7); partida zaila izango (24)

sartzea zaila (11)

talde zaila (11)

ulertzen zaila (7); une zaila (15); urte zaila (16); urte zaila izan (9)

zaila bada (39); zaila bada ere (23); zaila baita (69); zaila baitzen (12); zaila da (1309); zaila da bere (7); zaila da esatea (24); zaila da eta (13); zaila da hori (37); zaila da jakitea (10); zaila da jakiten (7); zaila da oso (17); zaila da ulertzea (8); zaila da ulertzen (7); zaila da zehaztea (7); zaila dago (18); zaila dauka (13); zaila dela (245); zaila dela adierazi (8); zaila dela dio (9); zaila dela onartu (7); zaila delako (61); zaila den (114); zaila den arren (11); zaila dena (10); zaila dirudi (20); zaila du (47); zaila duela (7); zaila duk (20); zaila dute (17)

zaila egin (28); zaila egingo (17); zaila egiten (111); zaila egiten da (16); zaila egiten zaie (7); zaila egiten zaigu (11); zaila egiten zaio (8); zaila egiten zait (17); zaila egiten zitzaidan (8); zaila egokitu (10); zaila ematen (7); zaila eta gogorra (10); zaila eta luzea (8); zaila gertatu (28); zaila gertatuko (17); zaila gertatzen (22)

zaila ikusten (53); zaila ikusten du (15); zaila ikusten dut (18); zaila iruditzen (29); zaila iruditzen zait (11); zaila izan (236); zaila izan arren (19); zaila izan behar (11); zaila izan da (46); zaila izan daiteke (9); zaila izan dela (12); zaila izan ohi (8); zaila izan zela (9); zaila izan zen (46); zaila izanen (100); zaila izanen da (39); zaila izanen dela (22); zaila izanen zela (10); zaila izango (565); zaila izango da (252); zaila izango dela (116); zaila izango den (10); zaila izango du (30); zaila izango duela (8); zaila izango dute (13); zaila izango litzateke (10); zaila izango zaio (7); zaila izango zela (27); zaila izango zen (11); zaila izanik (9); zaila izaten (86); zaila izaten da (58); zaila izaten dela (7); zaila jarri (7); zaila litzateke (22)

zaila omen (8)

zaila zaio (8); zaila zait (14); zaila zela (39); zaila zen (198); zaila zen jakitea (7); zaila zitzaion (7); zaila zuen (16)

zehaztea zaila (7); zein zaila (44); zein zaila den (31); zeinen zaila (9); zeinen zaila den (8); zelai zaila (9)

are zailago (10); gero eta zailago (27); zailago da (14); zailago egiten (25); zailago egiten du (9); zailago izango (7)

are eta zailagoa (12); are zailagoa (57); are zailagoa da (15); askoz ere zailagoa (10); askoz zailagoa (24); askoz zailagoa da (8); baino zailagoa (67); baino zailagoa da (14); baino zailagoa dela (7); baino zailagoa izan (8); eta are zailagoa (7); gero eta zailagoa (62); geroz eta zailagoa (8); orduan eta zailagoa (7); uste baino zailagoa (12); zailagoa baita (11); zailagoa da (167); zailagoa dela (28); zailagoa du (8); zailagoa egingo (9); zailagoa egiten (15); zailagoa izan (28); zailagoa izan zen (10); zailagoa izanen (14); zailagoa izanen da (9); zailagoa izango (84); zailagoa izango da (31); zailagoa izango dela (13); zailagoa izango du (9); zailagoa izaten (13); zailagoa izaten da (9); zailagoa zen (26)

zailagoak dira (14)

egoera zailak (8); galdera zailak (8); garai zailak (22); garai zailak bizi (7); gauza zailak (7); oso zailak (40); partida zailak (9); une zailak (24)

zailak bizi (14); zailak bizi izan (7); zailak dira (37); zailak diren (21); zailak izan (29); zailak izan ziren (8); zailak izango (12); zailak izaten (14); zailak ziren (13)

egoera zailean (34); oso egoera zailean (9)

aurkari zailena (8); gauzarik zailena (13); lanik zailena (12); zailena da (12); zailena egin (8); zailena egina (9); zailena izan (9)

zailenetako bat (7)

zailenetakoa da (7)

unerik zailenetan (9)

egoera zailetan (7); une zailetan (13)

zailtzat jo (7)


zailagotu, zailago(tu), zailagotzen da/du ad zailago bihurtu.

Gauzak zailagotu egin omen ziren, ordea, Joachim eta Hannaren artean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.

«Misioa zailagotu daiteke», ohartarazi zuen Bushek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 223. orr.

Hannak oraingoan ere negarrik ez, eta horretxek zailagotzen egoera; zutitu zen...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 221. orr.


zaildu, zail(du), zailtzen 1 da/du ad lan gogorretarako prestatu.

Lan gogor hark neu ere gogortu egin ninduen, zaildu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Hilabete zenbaitez ondo penarazi zuten, gogorrean zaildu, ea oilartzen zen ikusteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

Etorkizuneko bertsolariak zailtzeko eta trebatzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 43. orr.

Berehala lan haunditan ezarria da eta beharko du emeki emeki zohitu eta zaildu beste putiko horien artean.  Herria   2003-05-15

Gorputza zailtzen laguntzen zidaten ariketa fisikoen artean, beste bat zen dutxarena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 24. orr.

Eta bitartean, gorputza zailtzen nuen, eta aldizkari ilustratuek hegazkinlariari egindako elkarrizketak eta argazkiak biltzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Andres Untzain eta Juan Duñabeitia lagunak, biak ere [...] Iparraldeko Frontean zailduak eta, tarteka behintzat, Pilar-en izaten direnak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 168. orr.

Ez handiak, baina bai sendoak eta lan gogorretan zailduak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 91. orr.

Portuko zamaketariak, bizitzak zaildutako gizonak, gogortasunera ohitutako gizonak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 225. orr.

Aurpegi lurkolorea zuen, eguzkiak zaildua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 118. orr.

Idiak baino zailduagoa nago ni.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 56. orr.

Alexisek adiskideengana jo zuen, gerra ekintzetan zaildutako gizonengana.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.

Mutila, berriz, handia, sendoa eta gimnasioan zaildua.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 66. orr.

Negozioetan polito zaildutako gizonak ziren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 143. orr.

Hegaztien zirinen kontrabandoan zaildutako patibularioak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

Zaildua behar duk egon, diziplinatua behar duk izan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 24. orr.

Hamaika egitekotan eta kinka gaiztotan ibilia eta zaildua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 139. orr.

Aurpegia eguzkiak erre-zaildua, bekokia mehar ile lerroaren azpian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

2 irud/hed

Zuhurtasuna zaildu behar nuen, gorputza bezalaxe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Bakardadea zaildu zait ene baitan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 96. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Heldu berritan ziren ume gorriak soldadu zailduak ziren Madrilgo defentsa giza-larruazalez gotortu zenean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.

Denak gudari trebe eta zailduak ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 4,7

Marinel jendea gehien bat, gizaki zaildu eta grinatsuak denak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 213. orr.

-Gizon argalak gizon zailduak dira -esan zuen La Sarriettek uste osoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.

Gizonik zailduena ere mareatzen duen puta anker horrek senarra kendu diolako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.

Oker handia zen Errekalde gizon zailduaren lekuan lehorreko oilar bat jartzea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 142. orr.

Bizitzez eta jakitez findutako gizon zailduak, aldiz, badaki tolerantzia eta aldi berean jakinmina gordetzen. Ekintza-gizon zaildu bat espero nuen, ez atso zarpail hura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 182. orr.

Lucho Vargas partidaren erritmoa haustera ateratako erdilari zaildu bat zen, zelai lohitsu baten erdian.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.

18 urte ziztrinekin 30 urteko jokalari zailduen eskarmentua.  Berria - Kirola   2004-06-22

Ehiztari siberiar zailduena ere ezin sekula ohitu sastada horietara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Gerra kontseilu sumarisimoan epaitzen ninduten kriminal zaildua nintzen, edozelako bortxakeriak egin nitzakeen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.

Gutarteko erredaktore zaildu batek ez zukeen bertzelako irudirik agertuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Bai, emaile trebea bihurtu nintzen bi urte haietan: adarkari bizia, bugre zaildua, sodomatar peto-petoa.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 46. orr.

Abere zaildua zen, nekeak luzaro eramateko gai.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 206. orr.

Haien argazkietan bizimodu aszetikoaren markak agertzen ziren: ez zegoen haien aurpegi zailduari begiratu besterik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Ikustekoa zen zein bizkor pasatzen zuen haria hatz-mami zailduen artetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 117. orr.

Larrupean hanturik nabarmentzen zitzaizkion besoetako giharrak, aparailuetako sokak baino zailduagoak. Orduan jendaje harroputz, barrenuts, eta gizagihar zaildurik gabekoa sortzen da.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.

4 zail edo zailago bihurtu.

Bigarren golarekin, ordea, asko zaildu zaigu partida.  Berria - Kirola   2004-11-28

Gorrotoak zaildu egiten zizkidan amarekiko harremanak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 297. orr.

Azken minutuetan egoera apur bat zaildu zitzaion Portlandi, Veszpremek 28. gola sartu baitzuen.  Berria - Kirola   2006-04-02

Badira egoera zailtzen duten hainbat auzi; esaterako, errefuxiatuak, mugak, segurtasuna eta ekonomia.  Berria - Harian   2006-03-30

Erran du alabainan departamendu baten bi partetan ezartzea gauza frangoren zailtzea dela, aldiz bi departamenduren batetaratzea gauza ainitzen errextea.  Herria   2002-11-07

Ez dakigu zuzen zer izan daitezkeen ondorioak, ez eta erraztuko ala zailduko ote duten gobernatzaileen edo iraultzaileen lana.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Axenario, jakinaren gainean, ez da haserretzen eta agurearen apeta horiek apenas zailtzen duten haien arteko harremana.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 112. orr.

Bistan da distantziak lehengo harremana zailtzen duela.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 25. orr.

Idazmolde arrotzak beti zailtzen du irakurlearen lana.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 8. orr.

Kontrolik gabeko erudizio-erakusketek zaildu egiten dute irakurketa eta argudioari ez diote onik egiten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 365. orr.

Bigarren heriotzak zaildu egiten zuen lehena argitzea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 98. orr.

Horiek bai zaildu zezaketen ibilera, atzerapenak sortu, bai eta beharbada almadia geldiarazi ere, gainditu ezineko oztoporen bat ur bidean ezarriz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.

Ur lasterra bortxaz eta jauzika zihoan aitzina, uharra irudi, ibaia gurutzatzea erabat zailduz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.

Esan dezakegu gustuaren estandarraren bilaketa nahastu eta zaildu egiten dela Humeren lanean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 240. orr.

Etsi genuenean, gauzak ez zailtzeagatik, istripua isilpean gordetzea erabaki genuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 287. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

are gehiago zaildu (6); asko zaildu (17); asko zaildu zuen (6); bidea zaildu (4); dezente zaildu (5); egoera zaildu (5); gauzak zaildu (8); gehiago zaildu (10); gehiago zaildu zuen (3); gizon zaildu (3); izugarri zaildu (3); lana zaildu (8); nabarmen zaildu (3); sailkapena zaildu (3)

zaildu bat (5); zaildu batek (3); zaildu da (4); zaildu du (3); zaildu dute (8); zaildu zaio (3); zaildu zen (4); zaildu zion (4); zaildu zuen (14); zaildu zuten (4)

gizon zaildua (5); zaildua da (5); zaildua dela (3); zaildua zen (3)

soldadu zailduak (3); zailduak denak (3); zailduak dira (3)

asko zailduko (6); gehiago zailduko (4); zailduko du (6)

zailduta dago (4)

zaildutako gizonak (3)

aurkariaren lana zailtzeko (3); gauzak zailtzeko (3); lana zailtzeko (6)

asko zailtzen (19); asko zailtzen da (3); asko zailtzen du (9); gauzak zailtzen (3); gehiago zailtzen (3); gorputza zailtzen (5); horrek asko zailtzen (6); lana zailtzen (8)

zailtzen da (5); zailtzen du (26); zailtzen dute (6); zailtzen saiatu (4)


zailtasun 1 iz zaila denaren nolakotasuna.

Bertsolari ez den batentzat muga eta zailtasun dena, laguntza-bide izan daiteke trebatua dagoenarentzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 92. orr.

Azkenean, ezintasuna, zailtasuna da; eta zailtasuna, linguistikoa gabe, sozial pragmatikoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 122. orr.

Plano makur batean behera, eragozpenik gabe, inongo zailtasunik gabe doan esfera baten antzeko zerbait dira.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Bere egoera arautzeko zailtasun eta oztopo ugari izan zituela nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Aurki konturatu nintzen jolasaren zailtasunaz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 107. orr.

Gaiaren zailtasunak moteldu egiten du irakurketaren erritmoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 347. orr.

Bertutearen zailtasunak bekatuaren goxoak baino goxoago izan behar du alabainan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 112. orr.

Ikaste faltatik (edo ahaztetik) zetorkion zailtasuna, gure irudiko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.

Lege naturalen eta giza legearen arteko batasuna erdiesteko zegoen zailtasuna aprobetxatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 221. orr.

Euskaldunek batak besteari ulertzeko zailtasuna.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 24. orr.

Horrek areagotu egiten du organo matxuratuak aldatzeko zailtasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Enpiristak [...] zailtasun hori gainditzen ahalegindu dira analitikotasunaren nozio berriak garatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Ikusiko dugu nola zailtasun beraren aurrean irtenbide ezberdinak dauden.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

Hemen gaua pasatzeko zailtasunik ez: ostatua franko bertan eta inguruetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 136. orr.

Irakurlea ez dela irakurle erraz irakurtzen duelako, baizik eta zailtasunez ere irakurtzeko gauza delako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 31. orr.

Jiratuta, narrasean bueltatu zen zuhaitzean gora, zailtasunez baina.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 167. orr.

Zailtasuna zailtasun erdi bilakatua da halatan, eta askorik galdu behar izan gabe ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 429. orr.

Eskalatzaile goierritarrak pena hartu du, ezin izan duelako 9a zailtasuneko bidea egin.  Berria - Kirola   2004-12-16

Fitz Royk 3.400 metro baino gehiagoko garaiera du, eta 7b zailtasun inguruko paretak ditu.  Berria - Kirola   2006-01-19

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erraztasuna bera dute Schumannen piano-lanek zailtasun nagusi.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.

Kirurgialariak ez du zailtasun handirik hondatutako giltzadurara iristeko eta, behar izanez gero, kentzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.

Zailtasun handiena hau da: gorputzak eta haren inguruneak oso egitura eta osaera desberdinak dituztela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Hitz egiteko zailtasun nabarmena zuen, hortzen artean trabatzen baitzitzaizkion hitzak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 315. orr.

Murrizte horietan datza zailtasun osoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 377. orr.

Hizkuntza egoera bat denboran mugatzea ez da izango aurki dezakegun zailtasun bakarra hizkuntza egoera hori definitzeko unean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 136. orr.

Igobidea "muturreko zailtasunekoa" zen, gidaren kalifikazioaren ariora.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 67. orr.

Bigarren arazoa, lehen arazoaren jarraipena eta gaineraturiko zailtasun bat baizik ez da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 224. orr.

3 (pluralean)

Zailtasunak gorabehera, iragan hurbileko mezulariak ekinean zeuden, aditzera eman nahi zuten beren burua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Umeak dituzten bikoteei banatzerakoan sortzen zaizkien zailtasunak hartu genituen hizpide.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

Inork ez zituela ezagutzen, ez problemaren mamia, ez haren zailtasunak. Zailtasunak gaindituz, onura galantak ere topatu eta eskuratu izan ditu, ordea, fraideak komentuko bazterretik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 431. orr.

Lana eta etxebizitza topatzeko zailtasunek eragindako gaitz psikosomatikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Konfiantza zailtasunen artean.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,7 tit

Ur gezatako arrainak zailtasunak ditu odoleko mineral kantitatea behar den neurrian mantentzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.

Zailtasunak ditu egin duenaz gogoeta egiteko, batez ere ez da bere ekintzaren larritasunaz konturatzeko gauza.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 69. orr.

Janariak negu partean banatuak izanen dira zailtasunak dituzten familieri.  Herria   2002-11-28

Arnasa hartzeko zailtasunak?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 244. orr.

Ikasketetan gora egiteko zailtasun batzuk izango bazituen ere, bere adineko jendearekin ibiltzea komeni zitzaion. Era guztietako zailtasun eta larritasunekin egin zuen topo.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.

Hirurehun verstako inguru batean, naturaren zailtasunak izugarriak izan zitezkeen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Idazleak berak jartzen dizkio zailtasunak bere buruari, gero haiei gaina hartzen diela erakusteko.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 10. orr.

Zailtasunak zailtasun, funtsezkoa izan zen, Curryren hitzetan, alderdi guztiek barneratuta izatea preso guztiak askatzea beharrezkoa zela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Moraledak ere berretsi zuen bakerantz egin daitekeen bidea ibiltzeak merezi duela, «zailtasunak zailtasun».  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

4 (pluralean izenondo eta izenlagunekin)

Zailtasun handiak gaindituz. Zailtasun izugarriak zituen, ordea, gizakiak eta haien kode eta seinaleak nahiz haien portaerak ulertzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.

Ingeleserako egoera mugatuko gramatika bat eraikitzeak hasiera-hasieratik aurkitzen ditu oztopo eta zailtasun larriak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 40. orr.

Zailtasun gaindiezinekin topo egin duzu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 106. orr.

Halako prezio bat definitzeko zailtasun edo ezintasun teorikoak gorabehera, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Umeek zailtasun objektiboak izan ditzakete, laguntzarik ez dutenez, lan horiek behar den bezala egiteko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 68. orr.

Deslokalizazioari eta zailtasun ekonomikoei aurre egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

Nolako zailtasun neurologiko eta psikologikoak izan zitzakeen Virgilek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Zailtasun terminologikoak gaindiezinak gertatzen direnean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 160. orr.

Eztabaidaren oinarrian adierazleak osatzeko zailtasun metodologikoak ere izan dira hizpide.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 165. orr.

Haietako batzuek horri ezinezkoa deritzote, eta onartzen dutenek berek ere aitortzen dute badirela hor kontaezinezko zailtasunak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 229. orr.

Sekulako zailtasunak omen zituen haurrekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 262. orr.

Ikusmena berriki berreskuratu duten guztiek izaten dituzte, ia salbuespenik gabe, halako zailtasunak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 137. orr.

Hainbesteko zailtasunekin zaila da historia berridaztea, ezta?  Berria - Harian   2005-07-19

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aldaerak askotarikoak izan daitezke, jolasaren zailtasun maila arau hertsiagoen edo nasaiagoen pean kokatu nahi dugun.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 65. orr.

Lan birtuoso honen zailtasun maila gorena da eta Atxukarrok arazorik gabe gailendu zuen.  Berria - Kultura   2004-03-25

Bide handiak zailtasun izpirik ez du, baina ez da hautatu behar.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 9. orr.

· Begiratu genion zenbateraino erraztu genezakeen, eta zailtasun-oztopoak gehiago ziren, erruz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 139. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Finantza zailtasunak dituzten enpresa handiei laguntzeko.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Enpresan tamaina, zenbait ekoizpenen teknologia urria eta finantzaketa zailtasunak desabantaila lirateke globalizazioaren eraginei aurre egiterakoan.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Vitruvioren hizkeraren "iluntasunari" eta ulermen-zailtasunei buruzko eztabaida antzinakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Hizkuntzaren murrizte batzuk ahoskera zailtasunak islatzen dituzte.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkitzeko zailtasun (4); beste zailtasun bat (4); egiteko zailtasun (8); eragozpen eta zailtasun (3); gero eta zailtasun (6); hainbat zailtasun (9); hainbat zailtasun izan (3); inolako zailtasun (3); lortzeko zailtasun (4)

zailtasun asko (16); zailtasun asko izan (5); zailtasun bakarra (8); zailtasun bat (10); zailtasun batzuk (7); zailtasun berezirik (7)

zailtasun ekonomikoak (6); zailtasun ekonomikoen (3); zailtasun fisikoei (3); zailtasun gehiago (21); zailtasun gehien (5); zailtasun gutxiago (3); zailtasun guztiak (13); zailtasun guztien gainetik (5); zailtasun handi (3); zailtasun handia (6); zailtasun handiagoa (4); zailtasun handiagoak (24); zailtasun handiagoak izan (4); zailtasun handiak (79); zailtasun handiak daudela (3); zailtasun handiak dituzte (6); zailtasun handiak izan (13); zailtasun handiak izango (3); zailtasun handiak izaten (6); zailtasun handiena (11); zailtasun handienak (9); zailtasun handiko (4); zailtasun handirik gabe (9); zailtasun handiz (3); zailtasun hori gainditzen (3)

zailtasun izugarriak (3); zailtasun larriak (3); zailtasun maila (3); zailtasun nabariak (3); zailtasun nagusi (5); zailtasun nagusiak (3); zailtasun osoa (3); zailtasun teknikoak (7); zailtasun ugari (11)

zailtasunak zailtasun (24); zein zailtasun (4); zer zailtasun (8)

benetako zailtasuna (4); egiteko zailtasuna (3); hautemateko zailtasuna (3); lortzeko zailtasuna (4); ulertzeko zailtasuna (5)

zailtasuna aipatu (4); zailtasuna da (6); zailtasuna dela (3); zailtasuna izan (5); zailtasuna zen (3)

arnasa hartzeko zailtasunak (9); aurkitzeko zailtasunak (5); aurre egiteko zailtasunak (3); dauden zailtasunak (13)

egiteko zailtasunak (24); egiteko zailtasunak izan (3); eramateko zailtasunak (4); eskuratzeko zailtasunak (4); eusteko zailtasunak (3); gauzatzeko zailtasunak (4); halako zailtasunak (4); hartzeko zailtasunak (11); hitz egiteko zailtasunak (6)

ikasteko zailtasunak (3); ikusteko zailtasunak (4); iristeko zailtasunak (8); izandako zailtasunak (3); jartzeko zailtasunak (4); lortzeko zailtasunak (10); mugitzeko zailtasunak (6); nolako zailtasunak (6)

sartzeko zailtasunak (9)

ulertzeko zailtasunak (5)

zailtasunak aipatu (5); zailtasunak azpimarratu (3); zailtasunak dakartza (3); zailtasunak daude (7); zailtasunak daudela (12); zailtasunak daudela onartu (3); zailtasunak dauden arren (3); zailtasunak dira (4); zailtasunak direla eta (4); zailtasunak ditu (23); zailtasunak ditugu (3); zailtasunak dituzte (19); zailtasunak dituzten haurren (3); zailtasunak dituztenei (3)

zailtasunak egon (5); zailtasunak egongo direla (3); zailtasunak ekarriko (3); zailtasunak eta eragozpenak (3); zailtasunak eta oztopoak (3); zailtasunak gainditu (7); zailtasunak gaindituz (3); zailtasunak gainditzeko (9); zailtasunak gainditzen (4); zailtasunak handiak (7)

zailtasunak ikusita (6); zailtasunak ikusten (7); zailtasunak izan (58); zailtasunak izan ditu (5); zailtasunak izan dituzte (4); zailtasunak izan ziren (3); zailtasunak izan zituen (7); zailtasunak izan zituzten (16); zailtasunak izanen (5); zailtasunak izango (21); zailtasunak izango ditu (4); zailtasunak izatea (3); zailtasunak izaten (15); zailtasunak izaten dira (3); zailtasunak izaten dituzte (4); zailtasunak jarri (3); zailtasunak jartzen (3); zailtasunak nabarmendu (5)

zailtasunak salatu (6); zailtasunak sortu (5); zailtasunak sortzen (5)

zailtasunak ukan (7); zailtasunak ukan zituen (4); zailtasunak zailtasun (24); zailtasunak zituen (12); zailtasunak zituzten (10); zer nolako zailtasunak (3)

zailtasunaren arabera (4)

zailtasunei aurre egiteko (7)

zailtasunen artean (4); zailtasunen aurrean (3); zailtasunen bat (7); zailtasunen gainetik (3)

zailtasunetan diren (4)

zailtasunez beteta (3); zailtasunez betetako (4); zailtasunez jakitun (3)

aparteko zailtasunik (7); batere zailtasunik (8); ez du zailtasunik (5); ez zailtasunik gabe (3); inolako zailtasunik (11)

zailtasunik ez (10); zailtasunik gabe (24); zailtasunik gabeko (3); zailtasunik handiena (6)


zailtxago ik zailxe.

zailtxo izond adkor zaila. ik zailxko.

Lan zailtxoa, urrats bat egitean joan-etorrian zebiltzan jende multzoek ezker-eskubitara bultzatzen baikintuzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 37. orr.

Ilbeheran, lan zailtxoenak ere, errazago menderatuko dituzu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.

Egungo egunean zailtxo da Indian suge-liluratzailerik ikustea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 161. orr.

Gainerako orok irakurketa erraza du, eta zer edo zer zailtxoago gerta daitekeenean erraza egiten saiatu naiz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.


zailtzeke adlag zaildu gabe.

Leitzako aurrelari bizia zailtzeke dago oraindik, eta txapeldun izandako batek mendean hartu beharko luke.  Berria - Kirola   2006-04-14


zailxe
1 zailxeago (orobat zailtxago)

Ez zait behin ere tokatzen eritasun polit edo bitxirik sendatzea, eritasun zailxeagorik, eguneroko zeretik pixka bat ateratzen denik!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 151. orr.

Holako liburuxka biziki baliosa da preseski denek jakin dezagun nun barna egiten ahal diren biziki itzuli pollitak, luzeak edo laburrak, erretxak edo zailtxagoak, bakoitxak kausitzen ahal bere heinekoa.  Herria   2003-09-25

Ezkonduak eta aita edo ama ziren gehienak, eta zailxeagoa zen horrenbestez egiteko hura.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 17. orr.

Zailxeagoa gertatu zitzaien Tobolekoa baino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 188. orr.

Haiek ere oinetako eta galtzontzilo hutsetan egoteari aski iritzi; emakumeek zailxeago zeukaten, [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.


zailxko izond adkor zaila. ik zailtxo.

Informatzaile zailxkoa gertatzen hasia zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.


zain-belar (orobat zainbelar) iz belar landarea, hosto handi luzaranak dituena eta sendagintzan erabiltzen dena (Plantago major) ik plantain.

Kalonjearen oturuntzaren zain belar-gainean eserita jarri zirenean, honela hitz egin zion honek, errukiturik: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 95. orr.

Groteskoa zen berak Tansley jaunaz zeukan ideia, ongi zekien hori Lilyk, zainbelarrak pintzelarekin zirikatu bitartean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 193. orr.

Hara, hauek zainbelar hostoak dira.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 120. orr.


zain1 1 iz odola dabilen hodia.

San Luisen odola baitzebilkion zainetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

-Harrizkoa al duzu bihotza, ozpina al dabilkizu zainetan? -bekaiztu zitzaion, ordea, Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Lozorrotik esnatuxe, halako epeltasun jostarina nabaritu zuen zainetan barrena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

Lepoko zain bat nabarmendu zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Nire lokietan eta ukabiletan, zainen marra delikatua ikus dezakezue.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 57. orr.

Horra hor tigrearen lehia, lepoko zainaren bila, horra hor idiaren etsipena.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 216. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Korala baino gorriztago haien gorputzak, zafiroa bezain urdin haien zainak.  Elizen arteko biblia   Nk 4,7

Bihotzaren taupadak sentitzen nituen zainetan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 203. orr.

Kopeta-ertzetako zainak nabarmendu zaizkio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 185. orr.

Polemika piztu da [...] garuneko zainetako gaitza zuela atzeman arren, hori tratatzeko eman zizkioten odolbilduen aurkako botikek eragindako ondorioengatik.  Berria - Mundua   2006-01-11

Eskumuturreko zaina ukitu zuenez, neskatoaren pultsua hartu zuen hatz erakuslearekin eta erdikoarekin.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.

Begietatik odol-zorrotada jario zitzaion, besoan zain bat irekitzen denean bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 853. orr.

Harry konturatu zen osaba Vernon hartaz gogoeta egiten ari zela, nahiz eta hortzak agerian izan eta zain bat lokian lehertu beharrean taupadaka zebilkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.

Zain bat lehertuko ahal zaik, pistolero madarikatua!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 323. orr.

Odolaldiak lehertzeko zorian jarri dizkizu zainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.

Gizon argal luzea zen bera, zain eta gihar.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.

Orratza besoko zain batean sartua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 117. orr.

Hemen, besoan, zain baten taupadak ikusten nituen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 114. orr.

Zain horietatik, orratz batez ziztaturik odol tanta bat hartu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.

Bera da txakurrari geldirik eusten diona orratzak zaina bilatzen duen artean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.

Bere zaina ziztatu eta lauzpabost ordura gertatu zen, ziztadaren eragina jada iragana zenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 120. orr.

Bezperan ez bezala, egun hartan ez zuen jasan ahal izan egoera, eta berriro ziztatu zuen zaina arratsaldez.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 121. orr.

Lepoko zainak, puztuta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Lokietako zainak, guztiz irtenak, lehertu beharrean zeuzkan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Bihotzak taupadaka egiten dit, begia pizten zait, ikusten ditudanean, odola zainetan asaldatzen zait, arima altxatzen zait.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.

Robertek zainak ebaki zituen bainuontzian.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 54. orr.

Orain dela hiru hilabete eskumuturretako zainak ebaki nituen, arrazoirik gabe bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 20. orr.

Bakarrik utzi gaituzte berriro ere euskaldun karlistok, eta abandonaturik hustu dira erreketan gure semeen zainak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 212. orr.

Ez zuan odol bakarrekoa: bazian bere ukitu aleman eta italiarra zainetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.

Baina hik ez al duk odolik zainetan, sakristau arraioa?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Jainko maitea, hiriko jendeak odol apur bat izango balu zainetan...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.

Egunero, metodikoki, whisky kopan isuri zizkion tanta beltz haiek, pixkanaka, Raulen zainetan herioa barreiatu zutela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 131. orr.

Odola irakiten ari zitzaion zainetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 135. orr.

Burura bildu zitzaion zainetako odol guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 390. orr.

Barizeek zainetako gutxiegitasuna sor dezakete, esaterako.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Literatura zainetan zeraman, horretarako egina zen.  Berria - Kultura   2004-02-11

Zainetan zebilkigun gaztetasunari nolabait etekina atera nahi izanez gero, ez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gorputzeko atal gehienetan, arteria odolak bere oxigenoaren herena uzten du [...] gainerakoa, berriz, atzera bihotzera garraiatzen da zain-zirkulazioan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Besoek eta zangoek badute beste zain-sare bat larruazalaren azpi-azpian, eta, bero dagoenean, beste sistema horretara bideratzen da zain-odola gorputzari hozten laguntzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.

Dagoeneko [...] zain-odolak ez dauka oxigeno askorik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

Begi txiki kizkur zain-gorritu haien gainean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.

Ematurik ere, alkoholaren karga eztia hasia zitzaidan zain-gaineratzen, eta ordu bi eta erdiak ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Oxigenoa eta antibiotiko zain-barnetikoak ari zen hartzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Karbono dioxidotik garbiturik eta oxigenoa berriturik, birika-zainetara biltzen da odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Odol-kapilarretan katigaturik daude tubuluak, eta giltzurrun-zainetara konektaturik kapilarrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Diabetesa, depresioa, minbizia, bihotz-zainetako nahasmenduak, eta abar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 136. orr.

Ez dago zientziarik foliolo baten tegumentuarenik, zelula baten filamentuenik, odol-zain baten makodurarenik, [...].  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.

Odol-zainetaraino sartuta zeukan beldurrak eragin handiagoa zuela erabaki hartan maitasunak baino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 28. orr.

Giza zainetan mantso-mantso zabaltzen diren isurkarien ahalmen fina...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 125. orr.

4 medikuntzan, odola ehunetatik bihotzera itzularazten duen hodia. ik arteria.

Arteria baten eta zain baten bidez lotzen zaizkio muskulu guztiak odol-zirkulazioari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Bendaren azpian, plastikozko hodi-begizta labur bat izaten du, arteria bat zain bati konektatzen diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

Hodi bat arteria batean sartzen zitzaion, odola irten zedin, eta, bestea, berriz, zain batean, odolak itzulerako bidea egin zezan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

Zain horiek gibelera eramaten dute odola, eta, han, bihotzera itzuli aurretik, elikagai molekulak kentzen zaizkio prozesaketa kimikorako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 171. orr.

Zainak, berriz, hondakinak eramaten ditu, motorraren ihes-hodiak betetzen duen funtzioa betez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Aski dira muskuluek egiten dituzten mugimenduak zainak estutzeko eta odola bultzatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 174. orr.

Bero kantitate nahiko handiak galduko lituzke arteria-odolak inguruetako ehunetan besoan behera igarotzean, eta itzulerako zain-odolak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.

Nire bularraren azpian gurutzatzen ziren zain- eta arteria-zirkuituak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

5 sustraia, erroa.

[Zuhaitzak] hala, tamainaz ikaragarri handiak egiteaz gainera, beren zainak ere, hezetasunez goraino beteta, hazi egiten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.

Nahikoa duzu, intsusa-adar bat hartu, eta lurrean bere horretan iltzatu eta sartzea: zainak bota, eta hor emango dizu agudo hosto eta lore.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Haritzak lurrean zainak dituela, lurreko indar trinkoenak bereganatzen baititu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 53. orr.

Zumarraren zainak zirela uste nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 139. orr.

Airea falta izan zitzaidan, urtegiaren barruan banengo bezala; hondoko lokatz eta zainen artean trabatuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.

Lizarraren zain-zuztarrak gaiztoak omen ziren beste zuhaitzentzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Landare baten menpekoa dela zomorroa zeharo, haren zainetatik xurgatuz, edo hosto berriak janez, dela elikatzen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 131. orr.

6 irud/hed

Lurraren erraietan zabiltzala sentitzen duzu, denboraren zainetan.  Berria - Kultura   2006-03-05

[Elurra] ondoren urtzen denean, lurraren zainetatik zabaltzen da eta hala iristen da mendien beheko oinetaraino, eta handik, borborka, iturrietatik ateratzen da oparo.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3670. orr.

Eta nork uka niri, poesiaren zainak, funtsean, analogia ezinasmatu horretan gordetzen ez direnik?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 172. orr.

Han baititu zainak, kataroen garaitik datorren herejia kontu ilunak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 188. orr.

Barne tzarra ez da luzaz gordetzen ahal, gezurrak zainak labur baititu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 159. orr.

Nongoa da, nondarra, zein etxetakoa?; non ditu zainak?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Kulturaren zaina non dagoen, Javierrek santu euskaldun bien izenak eta izanak ezagutu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 51. orr.

Kutsadurak zainak egin ditu arima-zolan eta maisurik adituenak ere beharturik daude horien jarraipena egitera, errotik ateratzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 75. orr.

Kulturaren zaina non dagoen, Javierrek santu euskaldun bien izenak eta izanak ezagutu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 51. orr.

Behean, autoak eta ahizparen gorpua, kolpe bakar batean bizitzaren zainetatik deserrotua.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 126. orr.

Indian, musulmanek gizaldiz gizaldi, beren musika ez ezik beren puritanismoa ere zainetaraino txertatu zioten gizarteari.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 42. orr.

Zainetaraino gorritu da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.

7 leinua.

Garaipen handia izan da hau, data historikoa Ondarretako kartzelan, Aitzolen zainekoek gabonila esaten dioten abenduaren zazpia apuntatu nahi baduzu, 1944 honetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 65. orr.

8 giharra hezurrari itsasten den zuntz sorta; nerbioa. ik beherago 14a; ik tendoi.

Gainean zainak eta haragia zituztela ikusi nuen, eta larruazalez estaltzen ari zirela.  Elizen arteko biblia   Ez 37,8

Gurutzearen besoan pitzadura luze bat zegoen, egurraren zain batetik irekia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 343. orr.

Giharrak dituela dirudi, zainak beharbada.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 30. orr.

Zain-lotailuak urratuta, bi operazio egin arren ere, hanka makalik gelditu zitzaion.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 169. orr.

Gaixotasun batek, odolaren zirkulazioko arazoren batek, nerbio zain bat gaitzitu izanak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.

Izter-zainak ebaki zizkiola, dagaz, eta horrela paralizatu eta hebaindu zuela dukeak zezen hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

Errebolbera ezkerreko eskuan, idi zain bat eskuinekoan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 119. orr.

8a irud/hed

Zain txiki urdin eta arrosak zauden, lore baten zainak ematen dutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.

Eliza bat, nola erran, finezian finkatua: gora, hain gora, kupula, haren zainek zortzi puntako izar bat osatzen dutela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.

9 pl nerbioak; buru egoera.

Kaosa egin da Joseren buruan, erle-saldo amorratu bat dabilkio buru-muinetan ziztaka, zuhurrena ere erotzerainoko oinaze zakar batek hartu dizkio zainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Ur sufredunak zainetako minak sendatzeko dira onak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.

Bortz minutu geroago, zainak janak nituen barrenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.

Katekesiko arduraduna etorri zitzaion ate joka don Serapiori, zainak ikaran, karabineroek eskatu ziotela apeza bilatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 275. orr.

Egoera umorez hartzen ahalegintzen banintzen ere, zainak airean nengoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

Tarte luze batez egon ziren aiduru, zainak airean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 291. orr.

Itzul hona, itzul hara, konturatu nintzen zainak arrunt altxatuak nituela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 175. orr.

Zainak korapilo zeuzkan eta monologatzen segitzen zuen itsasertza hotzean nola:[…..].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 132. orr.

Pentsamenduaren latzaz eta musikaren indar zaplastatzaileaz zainak daldaraka susmatzen nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 16. orr.

Zainak kiskailtzen dizkidaten bilkuretara joateko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 64. orr.

Kafeak noski zainak inarrosi zizkidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 84. orr.

Artalde multzo mantsoa ezker aldean irudikatuz zainak jabaltzen zaizkit.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 152. orr.

Begien inguruan nekeak eragindako halako azkura bat, zainak txinaurrien ibilbide bilakaturik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 351. orr.

Gérard-ek ez du aski odol hotza, zainak airatzera ez uzteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 125. orr.

Denak aitortu ditu bainan erranez zainak zaizkiola nagusitu, sobera edana zuen batez.  Herria   2004-02-05

Dardarka eta zain-ikara batek astindurik hasten zen Nathaniel.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

Ematurik ere, alkoholaren karga eztia hasia zitzaidan zain-gaineratzen, eta ordu bi eta erdiak ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Zainen jabaltzeko pilulak eta haien arraberritzeko medikuaren ordenantzak ez zituen ordea ahantzi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Bata zainetarik eri, bestea langabezian, azkena estatuak lagundu enplegu batean!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 313. orr.

Zainen uzkurduraz gorputz-adarrak zurrun zituen, hildako batek bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Orgasmoa zainetan gora zetorkion neurrian, aurpegia aldatuz joan zitzaion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 51. orr.

Beharko dute beste zainik erakutsi hurrengo partidetan.  Herria   2001-11-08

10 material gertatzen den beste kolore edo gai bateko zerrenda mehea.

Haren aurpegi eta gorputzean zehar, habe-zuraren zainak eta erretenaren gaineko belarra ikusi nituen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 44. orr.

Sasoi horretan huts eta heze egoten direnez, egurra ere hutsa eta ahulduta egoten da barruko zainengatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1290. orr.

Mea-zain bat aurkitzen duela, ez diola inori deus esaten, harria berak bakarrik induskatzen saiatzen dela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Zilar eta urre zainak diren lekuan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 439. orr.

Ez dago han urrezko pipitarik, ezta urre zainik ere.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Lur haren azpian mea-zain mataza ikusgarri batek egon behar zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

Metal arruntezko mea artean urre-zain bat bezala.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 158. orr.

11 irud/hed

Ttipiren txostenaren lehen zatian ustiatu gabeko zainei mea guztia agor-agorrik uzteraino erauzteari lotu nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

12 zainen gainean adlag ipar oso urduri.

Sozialixtak zainen gainean dira.  Herria   2005-11-17

Aste hartan, zainen gainean zegoen Josepe. Partida zer izan den: zainen gainean jokatua, eta sobera harrabots, oihu eta musika, eta ez dutela beren hoberena erakutsi biek ere.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 165. orr.

Ekialde-Hurbilean, berriz ere nahasmendu asko, sei palestinar hilak, ehun bat kolpatu bestalde, denak zainen gainean.  Herria   2001-04-05

Ni kruxitua, zer gertatzen ote zen, bihotza dena koropilo, arrunt zainen gainean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.

13 zainetan adlag ipar urduri.

Publiko haundi horren aintzinean, gu ikasleak zainetan ginen.  Herria   2003-12-25

"Redios!" Mikel zainetan zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 252. orr.

Ahapetik ihardetsi nuen, hain bainengoen zainetan:[...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.

Ez nuen lorik egin ahal izan, sobera zainetan bainintzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 107. orr.

Ez diet jendeei irririk eskaini, ez ditut ongi-hartu, zainetan jarri naute.  Berria - Kultura   2004-03-16

Zaintzaleak arrunt kexu eta zainetan senditu nituen, eta enetzat arrazoi bat gehiago alaitzeko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 84. orr.

Baina odol-jario ñimiño hura gelditzen ez zela erreparaturik, zainetan jarri nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 53. orr.

Bertsulariak aldiz erdi-zainetan, buruari hazka, mikroa hunki eta hunki, eskuak umi...  Herria   2005-11-03

Irujok nahi zuena egiten zuela eta Olaizolak, arras zainetan, ez pilotarik mugitzen.  Herria   2005-06-09

Batzuk zainetan, bertzeak kezketan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

14 zainetako iz

Jauzi egin dut kamainatik, zainetakoak eraginda.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 174. orr.

-Gaixotasunen bat sinatuko dik hemengo medikuak, esaiok zainetakoa duala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.

Bien bitartean zainetakoa berotzen zihoakion ziztu bizian, eta aurrekoaren begirada samurrak, haren hurbiltasunak ez zioten batere laguntzen sua amatatzen...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 74. orr.

14a gihar zain

Guraizeekin mihi-azpiko gihar-zaina mozten zien.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

ik mihipeko.

15 hanka-zain (orobat hankazain g.er.) tendoia.

Izterrean edo hanka-zainetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 226. orr.

Zakur hark auzokoen ipurdi mazelak bezain gustukoak zituen arrotzen izterrak eta hanka-zainak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 84. orr.

Uhurika urrutiratu nintzen handik, hanka zainetan makilazoa hartutako zakurra bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

Etxera joan eta aitak areago berotu zizkion hankazainak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 137. orr.

16 lepo-zain (orobat lepozain eta lepazain) iz lepoko zaina.

Agustinen lepo-zaina ebaki zuen dudarik gabeko kolpe batez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

Atzamarrak paratu dizkiot lepazainean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.

Hurrengo aldian ene eskuz bihurtuko diat lepo zaina bestela -mehatxatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 51. orr.

Eta abertzaleak jakina, hortzak tinko, lepo zaina hegian, oka egiteko zorian. · Ezpainetan behera egiten dion muztaxagatik bera zen, nire lagunek ahotan mesprezuka zerabilten huraxe, Liceuan harro eta lepozain barik ausartzen zen kriminala.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 93. orr.

17 zain eta muin adlag gogotik, sakon.

Arrazoi pisuzkoa, oraindik zain eta muin heldu nahi ez izateko, ez bederen burua onbideratzen ez nuen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Nonbait etsipenez gainez gain eginik, senar-emazteek, gurasoek alegia, egun asko, espero baino egun gehiago, baitzeramatzaten zain eta muin, eta itsasontziaren arrastorik ez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.

Biek ala biek itsasontziaren brankako saihetsean irakurri zuten Ainhoa, eta biak ala biak geratu ziren zain eta muin.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 64. orr.

18 zain txarra inpresio, uste txarra.

Ez nekien zergatik, baina oso zain txarra ematen zidan galdera hark.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 106. orr.

Asunto honek zain txarra ematen dit, gero.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 128. orr.

Zain txarrak jota, haren deiaren esperoan egon nintzen asteburuan eta hurrengo astearen hasieran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.

Zerbaitek zain txarra piztu zion, haatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 71. orr.

Emakumeak esku-poltsa arina darama aldean, eta hala ere, kosta egiten zaio trenetik jaistea, bertara eraman duen arazoak zain txarra emango balio bezala azken momentuan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 166. orr.

19 zainak eman susmoa hartu, inpresioa hartu.

Ez, Miss Prism maitea, badakit, baina zainak eman dit buruko minez zinela.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 69. orr.

Zainak ematen dit ikur hori nonbait ikusi nuela oso aspaldi.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 21. orr.

Baina zainak ematen dit ez zaiela burutik pasatu gai on hau.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lepoko zain (3); zain eta muin (3); zain guztietan zehar (3); zain txarra (5); zain txiki (5); zain urdin (5)

lepo zaina (4); lepoko zaina (3)

eskumuturretako zainak (3); hanka zainak (5); hanka zainak ebaki (3); kopetako zainak (3); lepoko zainak (8)

zainak airean (8); zainak ebaki (13); zainak handitu (3); zainak lehertzeko (3); zainak moztu zituen (4)

zainen jabaltzeko (4)

zainetako gutxiegitasun (3); zainetako odol guztia (3); zainetako odola (11)

bere zainetan (9); gure zainetan (5); nire zainetan (3); odola zainetan (5)

zainetan barna (3); zainetan barrena (23); zainetan gora (10); zainetan odol (6); zainetan odola (5)


zain2 1 iz zaintzailea, arduraduna.

Eta hala ere ez da ateko giltza ematen digutena, ateko giltza eman diezaguten bakoitzak bere solairuko zainari eman beharko dion papertxoa baino.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 235. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esterrek [...] erregearen aurrera agertzeko txanda etorri zitzaionean, ez zuen bete gabe utzi emakume-zain zen irenaren agindu bat ere.  Elizen arteko biblia   EstGr 2,15

Atrezzo-zaina agertokira itzuliko dira, eta, haiekin batera, Konpainia-burua.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 71. orr.

Kotxea oihanaren ertzean gelditzen duk, ehiza-zaina eta zakurra zain dituk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.

Atalondora sartu zen, freskurara, eta ehiza-zainari makila eta kapela eman zizkion hitzik esan gabe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.

Zena zela, meza bururatu aitzin eliza-zainak Ttotte eskalea kanporatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 129. orr.

Andre Madalenen ahaide eta lagunen oin-arrastoak zeuden edekanaren, soldadu-buruaren, zerga-zainaren eta sindikoaren jauregietako atari elurtuetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.

Ester ere jauregira eraman zuten besteekin batera eta Hegairen, emakume-zainaren, ardurapean jarri.  Elizen arteko biblia   Est 2,8

Itsasargi zainaren gibeletik eta Maien eskutik, ehun eta laurogeita hamasei eskailera mailak igo genituen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 104. orr.

Bihurgune bat zatorrek orain..., trenbide-zainen adreilu gorrizko txabola..., [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.

Kolore askotako espainiar armada-zainak ikusi nituen, harresiaren gaineko beren erronda-bidean kanoien artetik ibiltari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 45. orr.

Eta zer da ekintza handi horren ondoan lorategi zainaren haserrea?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Metroko igogailu-zaina premia eternala da.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 47. orr.

Kafea hartzen ari da harrera-zainarekin hizketa adeitsuan, eta ez nau ikusi.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 163. orr.

Azkarki segitua izan da tabako bulego zainen greba joan den astelehenean Ipar Euskal Herrian.  Herria   2003-10-23

3 zaintza.

Lehen saretik bera pasatzeko heineko xilo baten egitera heldu zen, ongi kasu emanez zain-dorreetako argiek ez zezaten harrapa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 146. orr.

4 kartzela-zain ik kartzelazain.
5 txakur-zain ik txakurzain.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume zain zen (4)

atrezzo zaina (6); ehiza zaina (5); txakur zaina (3)

ehiza zainak (6)


zain3 1 adlag itxaroten. (ikus beheko konbinatorian zain adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
2 (-en atzikiaren eskuinean)

Sarrerako atarian jarri ziren zelatan, Crabberen eta Goyleren zain.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 181. orr.

Haren atzean, beste bost emakume, beren txandaren zain.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 192. orr.

Zorionaren zain, eta zoritxarra etorri zait.  Elizen arteko biblia   Jb 30,26

Erreak ditut begiak zure salbazioaren zain, zuk hitz emaniko justiziaren zain.  Elizen arteko biblia   Sal 119,123

Hor behean ikusten dut, Porta de Ferron, eraso egiteko aginduaren zain.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 325. orr.

Hitzak, berorietan, harat-honat dabilen izarren hautsa dira, zentzu batean finkatuko dituen begiradaren zain, edo beren baitan zentzu berria bilatuko duen begiradaren zain.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.

Aurrekoaren jarraipena, bazkaltzeko orduaren zain.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.

Apezaren errezuen bukaeraren zain, pauso hotsak aditu nituen neure gibelera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Mordor lur hilaren antzera zetzan Mendiaren inguruan, isilik, itzaletan bildurik, kolpe ikaragarriaren zain.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.

Erantzunaren zain, ni.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.

Beste egun batean bisitan joan nintzaionean, jantokian zegoen, bazkariaren zain.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Ordurako, US-Armyko zortzi helikoptero zeuden muga mexikarrean, agintarien baimenaren zain, gure bila etortzeko prest.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.

3 (mendeko aditzekin)

Jendea Billy Garlic izeneko boxeolari txiletar bati buruz marmarrean ari da hurrengo zaldi lasterketa telebistan noiz hasiko den zain.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.

Eta hodeiak han goian geratzen ziren, eguraldi onak haranera noiz jaitsaraziko zituen zain.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.

Nonbait, denok geunden zain kapitainak zer esango.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Adelaren amak gorriak ikusi zituen gerra ondorenean, senarra heriotza-zigorrez noiz hilko zuten zain.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Sinesmenaren garaia heldu baino lehen, legepean gatibu geunden, sinesmena noiz agertuko zain.  Elizen arteko biblia   Ga 3,23

Haur guztiak liburuei begira zeuden, lerro bat ere irakurri gabe, ondoren etorriko zenaren zain.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 23. orr.

Ezkututik daude zelatan, nondik nora nabilen begira, niri bizia kentzeko zain.  Elizen arteko biblia   Sal 56,7

Azken hiru urteotan, bera eta bere senarra Zeelanda Berriko kontsul-etxearen zerrenda batean izan dira, emigratzeko zain.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.

"Barkatu", esan nion zerbitzariari, gure helbide trukea bukatu zain baitzegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Santosek Fonsecaren berri eman zionetik noiz ahoratu zain zeukan galdera-parrastada egin zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 80. orr.

Komandantea iritsi zain egon gintuan kartetan sukaldariarekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 114. orr.

Begiak hertsi eta (lorik egin gabe) eguna argiberritu zain gelditu nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.

Utz ezazu dena orain dagoen bezala: betiko moduan igandea etorri zain geratuko naiz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 293. orr.

Segizioa hasi zain zeuden denak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.

4 zain eta zain adlag

Zain eta zain egon ginen, baina ez zen beste ezer entzun. Zain eta zain egon ondoren, kezkatzen hasi ziren, goiko gelako ateak irekitzen ez zirelako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 102. orr.

Ni zure zain nengoen, zain eta zain, nire patuaren zain bezala.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 25. orr.

Akitua nago deiadarka, errea daukat eztarria, lausoturik begiak, ene Jainkoaren zain eta zain.  Elizen arteko biblia   Sal 69,4

5 zain-zain adlag

Badaki zain-zain naukala hemen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 81. orr.

Txango horien zain-zain egoten zen Stephen, antza, eta urduri ibiltzen zen igande goizetan, Margaret eta Andrew beraren bila noiz etorriko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 207. orr.

Ez egon zain-zain, noiz nik nire ezpatari helduko haien aurka.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 51. orr.

Zure lagunak sekula ikusi gabe, sekula kanpora irten barik, sekula beste inor ezagutu nahi gabe, hementxe jarrita, zain-zain, Garry delako horrek noiz telefonoz deituko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 193. orr.

Steffi Prokop etxeratu zenean, egongelan aurkitu zuen Stanislaus Demba, zain-zain.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aginduaren zain (12); aginduen zain (18); albisteen zain (10); amaitu zain (8); atarian zain (8); atean zain (14); aukeraren zain (24); aurrean zain (13); autobusaren zain (13); baimenaren zain (14); beraren zain (11); bere zain (41); berrien zain (20); beti zain (10); bukatu zain (9); dago zain (8); daude zain (11); dauka zain (11); deiaren zain (27)

ebazpenaren zain (10); egin zain (17); egiteko zain (22); egon zen zain (12); egon ziren zain (9); egunaren zain (15); emaitzen zain (25); emateko zain (12); entzuteko zain (10); epaiaren zain (30); epaiketaren zain (44); epaiketaren zain dago (9); erabakiaren zain (40); erantzun baten zain (12); erantzunaren zain (124); erantzunaren zain daude (12); erantzunaren zain egon (20); erantzunaren zain geratu (10); erantzunen zain (9); eserita zain (9); etorreraren zain (11); etorri zain (14); etxean zain (8); gehiagoren zain (9); gertatu zain (10); gertatzen zain (8); gure zain (41); haien zain (21); han zain (14); hantxe zain (9); haren zain (67); haren zain egon (10); harexen zain (10); hartu zain (9); hartzeko zain (11); heriotzaren zain (21); hire zain (28); honen zain (13); horien zain (10); horren zain (50); horren zain egon (10); horrexen zain (9)

igogailuaren zain (9); inoren zain (19); inoren zain egon (10); iritsi zain (14); jendea zain (9); joko zain (9); kanpoan zain (16); laguntzaren zain (9); ni zain (9); nire erantzunaren zain (13); nire zain (135); nire zain egon (8); nire zain zegoen (9); noiz agertuko zain (24); noiz ailegatuko zain (8); noiz aterako zain (8); noiz etorriko zain (21); noiz hasiko zain (13); noiz iritsiko zain (34); noiz itzuliko zain (14); noiz joko zain (8); norbaiten zain (13)

ondorioen zain (10); partidaren zain (10); sartzeko zain (11); trenaren zain (28); txandaren zain (22)

une egokiaren zain (11); unearen zain (9)

zain baitzegoen (10); zain balego (15); zain balego bezala (14); zain bezala (23); zain bizi (10)

zain da (14); zain dago (164); zain dagoela (45); zain dagoen (40); zain daude (149); zain daude orain (8); zain daudela (31); zain dauden (39); zain daukat (9); zain daukazu (9); zain dira (24)

zain eduki (9); zain edukiko (13); zain egon (548); zain egon balitz (8); zain egon behar (83); zain egon beharra (10); zain egon beharrean (10); zain egon da (10); zain egon gabe (64); zain egon izan (8); zain egon ondoren (17); zain egon zen (52); zain egonen (11); zain egongo (83); zain egongo naiz (13); zain egote (12); zain egotea (78); zain egoteko (45); zain egoten (74); zain egoten zen (16); zain eta zain (12)

zain gaude (98); zain gaudela (8); zain gelditu (117); zain gelditu da (10); zain gelditu zen (25); zain geldituko (10); zain gelditzea (11); zain gelditzen (23); zain geratu (240); zain geratu beharko (8); zain geratu zen (99); zain geratuko (25); zain geratzea (8); zain geratzen (39); zain geratzen naiz (10); zain geunden (29); zain ginen (9)

zain hago (9)

zain izan (18); zain izango (33); zain izaten (9)

zain jarraitzen (8); zain jarri (14)

zain nago (61); zain nagoen (8); zain nengoen (64); zain neukan (16); zain nuen (12)

zain zain (33); zain zaude (16); zain zegoen (183); zain zegoen bitartean (8); zain zen (9); zain zeuden (163); zain zeuden bitartean (14); zain zeuden denak (10); zain zeukan (22); zain zeukaten (10); zain ziren (9); zain zituen (10); zain zituzten (8); zain zuen (12); zain zuten (15)

zer gertatuko zain (9); zerbaiten zain (29); zeren zain (60); zeren zain hago (9); zeren zain zaude (11); zeuden zain (18); zeukan zain (10); zure zain (82); zure zain egon (10)


zainaje iz sustrai multzoa.

Zainajea lur erosoan duen zuhaitzeria, hau bai, hau udazkenak gorritu zuen, mantsoago eta bere garaian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.


zainaldi iz zain egoteko aldia.

Ez zekien zenbateraino bihurtu zitzaion zainaldi bere amorrua eta mendeku-gosea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.

Harik eta txakur zahar batek [...] bera ezagutu, eta emeki milikatuko zuen arte, eta orduan, isatsa mugitu, eta hil egingo zen txakurra, zainaldia beterik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 181. orr.


zainart 1 izond zaintsua; errutsua.

Kapitain galtzak kitatzen zituenean Janinaren begiak ez ziren haren ipurdi mazela zainart eta ilezuetarik kantitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

Kartzelatutako mutiko gogor eta zainartaren bisean-bisean adi segitzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 274. orr.

Gatu zainart batek punpa egin zidan altzora.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

Hala ezagutu zituen Eva zazpi urteko neskatxa ponpoxa eta Werner, okupazio armada alemaneko kapitain zainarta.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 95. orr.

Ama familiako zainartak heldu ziren beren semeei arropaz hanpatu zakuak ekartzera, noiz libratuko zituzten oihuz eskatzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 28. orr.

Karateka mugimendu zainart batean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 44. orr.

2 (adizlagun gisa)

Oraingo honetan, berriz, Legarde dauka zain, Donostiako matrikula duen auto zuri baten ondoan zainart, mendizaletasuna iradokitzen duen forro polar more batekin.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 187. orr.


zainartu, zainart(u), zainartzen da/du ad zainart bihurtu.

Mendian zein gaueko ekintzetan zainartu mutikoen ipurdi alde gogor eta gotorrak desiragarri zitzaizkien "gixon" melengei.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 43. orr.


zaindari 1 iz herri, elkarte edo kideko batek babesletzat hartzen duen santua edo Ama Birjina.

Cultus, latinez, axolatia, arduratia, arduraduna, arretatsua da; baita zaindaria, zaintzailea, artatzailea, begiralea, jagolea ere; eta apaindua, dotoretua, edertua ere bai.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

Gaur Arabarren zaindariaren eguna da, San Prudentzio.  Berria - Kirola   2006-04-28

Loinazko San Martin du Beasaingo herriak bere zaindari.  Herria   2003-02-13

Gure penintsulan, 200dik gora dira Bizente martiri hau zaindaritzat duten herriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 38. orr.

Santa Ana dute zaindari profesio mordoxka batetako lagunek. Santa Ana basilikan egiten zituzten bilera guziak, auzoko buruzagiaren agindura; biografiarik gabeko santa huraxe baitzuten zaindari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 294. orr.

Santa Luzia, itsuon zaindaria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 239. orr.

Mesedearen Ama Birjinaren eguna zen, presoen zaindaria.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.

San Blas, esate bateko, XII. mendeaz geroztik erromes milagrero eta behartsu eskazaleen zaindari izan zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 81. orr.

Hitzordu nagusietarik bat, San Bartolome egunekoa izan da, Elgoibarko zaindariaren prozesioarekin.  Herria   2003-09-04

Nikolas Santuak (Errusiako zaindari, eta gainera Aita Noel edo Santa Klaus delakoen kide bihurtu denak), mila sorginkeria bereganatu zituen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 39. orr.

Elizak berak Jose hartu du zaindaritzat.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.

Omenaldi eta esker on gure zaindari sainduari.  Herria   2005-11-17

2 (izenondo gisa)

Zurgin bati San Krispinen irudi bat eginarazi zion, Iruñeko zapataginen saindu zaindaria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Auzoko hiru parrokiek, patroin zaindaritzat izaki eta gure zeruko Ama ona, Andredena Mariz, ohoratzen dute, ospatuz haundizki egun dohatsu hori.  Herria   2004-02-05

San Benedikto Europaren patroin zaindaria dugu.  Herria   2005-04-28

3 zaintzailea.

Balkoi zizelatuen gainetik, zaindari ugari ikusten zituzten, isilean hara eta hona, fusila zut sorbaldaren kontra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.

Zaindari batek ttattola baten gainetik barrandatzen zituen presoak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.

Zaindariek jipoitu zutela zigor ziegan sartzerakoan eta ubelak dituela behatzetan, besoan eta buruan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Zaindari aski ez dagoela dio presondegiko zuzendariak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

-Beheko errekan furgona bat dago iraulia, txoferra eta zaindaria hilak daude.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 184. orr.

Zaindariak bota egin nahi izan zituen aretotik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.

Zaindari eta gidariak diruz koipetu arren, [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.

Jokoan ari dira zaindariak, eta atera inguratuta guardia! egin duzu oihu burdin zirietatik gertu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 43. orr.

Zu zara gure zaindari eta defendatzailea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 68. orr.

Agertzeko eta desagertzeko dohain bereziaren jabea; ez autoaren ez emaztearen zaindari utziko zenukeen laguna.Hiritik hain gertu non harresiko zaindarien oihuak entzuten baikenituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

Errebisorearekin eta estazioko zaindariarekin ibili behar duk kontuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.

Bere kabinatik, hurbiltzeko keinua egin zion aparkalekuko zaindariak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

Noranahi hoala ere, dorreko erlojua adi daukak, preso-eremuetako dorreko zaindariaren begia bezalaxe.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 287. orr.

Ilundu baino ordubete lehenago ixten zutela egin zuen garrasi museoko zaindariak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 470. orr.

Parkeko zaindariaren beldur, ala?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 37. orr.

Errito dionisiakoetan, infernuko ateetako zaindari Phylakosi bildots errea jaurtitzen zioten leizera, haren ama infernutik libratzeko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.

Ataga haren aurrean Faramir Seneskala eta Hurin Giltzen Zaindaria zeuden zain.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 303. orr.

Sagarrondoa aurkitu zuen, hesiaren ondo-ondoan, zaindarien etxetxoaren atze-atzean justu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 158. orr.

Zaindarien kuartela eta administrazioa kanpoan daude.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.

Torino, Alpeak zaindari dituela.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.

Pertsona bati ezar diezaioketen zigorrik handiena bere zaindari bihurtzea da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Kutxen baloreen zaindari ere izan nahi du Norbolsak.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

Aste beteko epea eman zioten Konstituzioaren Zaindarien Kontseiluari atzera egiteko.  Berria - Mundua   2004-01-15

4 (izenondo edo izenlagunekin)

"Pacific Star" izenekoa zen eraikina: zuriz tindatua; marmolezko sartzea; zaindari armatuak eta kontrolak sartzeetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 209. orr.

Bi zaindari arruntek, administrazioaren hotza begietan eta giltzak azantz, 853 ziegara gidatu zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 72. orr.

Zaindari aleman batzuek hala erran omen zietelako.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 208. orr.

Casellik, inoren famaren zaindari makurrezin hark.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.

Biltzarraren, gertakari gogoangarri haren zaindari bakarra naiz dagoeneko lurrean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.

Zaindari estatubatuar eta britainiarrek erasoaren aurretik hanka egin zuten.  Berria - Mundua   2006-03-15

Zaindari txano-gorri eta txamarra-urdinen kasernatxoaren aurretik pasa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

Islamaren balioen zaindari boteretsuena izango da bizi bitartean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.

Josemi eta Traore hegalak azkarrak eta zaindari finak.  Berria - Kirola   2004-11-04

Ordu erdi geroago zinpeko zaindari baten aurretik sartu zen hiri erdian zegoen bulego-eraikinean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Zinpeko zaindariak ere adiago ikusi ahal izan nituen, ehuntsu bat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 164. orr.

Enpresako gaueko zaindari gisa hartu zuen Napumoceno jaunak Dioguinho.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 81. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Indar guztiak mobilizatu, eta zaindari taldeak antolatzea segadak eragozteko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 189. orr.

Fotoan "Baltza" artzanor alemana besterik ez da ageri, neure kuttuna: bere etxetxoaren aurrean, kateatuta beti gizajoa (zaindari sena gal ez zezan, omen).  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.

Lehenago bete zuelako zegokion zaindari-lana.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 212. orr.

Urduriaren urduriz, agente alemanak konpartimentuaren ateko bere zaindari postua utzi eta maletaren gainera makurtu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.

Arratsero bezala, eguneko zaindari-ordezkapena egiteko tenorean, beti bezalako komedia egin zuten soldaduek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 38. orr.

Ea, bada, pobreen abokatu horrek, bete ezazu gurekin zeure zaindari-ofizioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 404. orr.

Otoitzean pasatu zuen gaua, bigarren zaindari-txandara arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.

Zaindari-jantzia daraman gizon burusoil bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 33. orr.

Otsaileko bozetatik erreformazaleak baztertzeko ebazpena berraztertzeko agindu dio Konstituzioaren Zaindari Kontseiluari.  Berria - Mundua   2004-01-15

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenaren izenondo gisa)

Etxea hiru zaindari ingeles lerrok zaintzen zuten eta ez zen euli bat ere sartzen bertara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 93. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Vigon beste furgoi blindatu bat lapurtzerakoan hildako bi segurtasun zaindarien kasuarekin lotu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Oso gauza harrigarria -esan zuen banku-zaindariak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 127. orr.

Museo handi horretako txoko batera hurbiltzen zara, museo-zaindarien aulkia dagoen txokora hain zuzen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.

Kansas estatuko lautada zabal bat gogora duen aparkaleku-zaindari bat, Art, du pertsonaia nagusia.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 151. orr.

Zaku zimur bat eta parke zaindarien makila altzairu-puntaduna hartuta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.

-Faro zaindari izatea zen ene haurtzaroko ametsa.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.

Zergatik hartu ninduzun arma-zaindaritzat, zeure ondoan egoteko ez bazen?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 87. orr.

Hitzok ez ziruditen arima-zaindari batek esanak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 241. orr.

-Zakur-zaindari puska arraioak!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

8 (izenondo gisa)

«Estatu zaindari baten modura» jokatzea leporatu diote Alderdi Laboristari.  Berria - Gaiak   2004-11-17

Gero, aingeru zaindaria ikusi duzu zerutik jaisten.  Elizen arteko biblia   Dn 4,20

Lur-mugak finkatu zizkien herriei, bakoitzari bere jainko zaindaria emanez.  Elizen arteko biblia   Dt 32,8

Beste zenbaitetan [...] Kardinal zaindariari "Aita santu" titulua ematen dio Frantziskok.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 606. orr.

Lehorreko Atean, soldadu zaindariek begia kentzen ez zigutela, beha egoten gintzaizkien.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Soldadu zaindarietatik bat haren gibeletik joan zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 80. orr.

Esklabo zaindari batzuek jo eta bertan hil zuten ilunpe beltzean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.

Presoekin batera etorritako fraide zaindariak lekuz aldatu zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 85. orr.

Gure atsedenaldien fraide zaindariak oihuka barreiatu gintuen, zer gertatzen zen galdetu ere gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.

Aleman zaindariek esklaboen lana hurbiletik kontrolatu zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 193. orr.

Zakur zaindari baten irribarrea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 173. orr.

Aita Zaindariak hogeita hamar ziren, eta beren arteko antolamendua oso hierarkikoa zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 24. orr.

9 (adizlagun gisa)

Polizia armatu bat dago zaindari.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 20. orr.

Gies jauna egon zen ezkutalekuaren zaindari, eta asteartean leihoak zabaltzen utzi ziguten azkenik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.

Beti edukitzen zuen mutil bat etxe ondoan zaindari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 261. orr.

Arrakasta bera lortu zuen Dorregarai jeneralak San Adriango gazteluan, bertan zaindari zeuden 150 karabineroek beren burua eman zutelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 147. orr.

Hain zebilen bere pentsamenduetan gogo bildurik non ez baitzen konturatu atarian zaindari zeuden soldaduek egin zioten diosal beroaz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 16. orr.

Lau semeak makinatzar handi haren zaindari jarri ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.

-Zaindari egon behar, sutondoan kartetan aritu beharrean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 276. orr.

Aurkitu zuen lanik onena Market kaleko bulego-eraikin batean gauez zaindari aritzea izan zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 306. orr.

Gudari-taldea ipini zuen bertan Judasek, zaindari.  Elizen arteko biblia   1 M 4,61

Taketak daudelako uretan sartuta, irlaren inguruan, eta horietako bakoitzean txori zentinela bat, egunez eta gauez zaindari.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 241. orr.

Ikastetxe bateko gau-zaindari eta jardinero aritu zen.  Berria - Kultura   2004-01-11

10 aingeru zaindari ik jagole 6.

Gero, aingeru zaindaria ikusi duzu zerutik jaisten.  Elizen arteko biblia   Dn 4,20

Aingeru zaindari zerukoek gaitzatela anpara!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 54. orr.

Hori zela eta, ahal zuenak, dirua edo agintea zuelako, bere “aingeru zaindariak” izaten zituen; edozein unetan edozeri aurre egiteko eta edonondik etekina edo harrapakina ateratzeko taldea antolatzen zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 203. orr.

Konponduta gaude halako Aingeru Zaindariekin.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 71. orr.

11 zaindari andre

Behera iritsi zenean, hesteak agerian geratu zen baldosa zuriaren gainean, zaindari-andreak erortzean harrotutako geranio-petaloekin nahasian.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 132. orr.

Udaletxeko zaindari andreak lore-poto guztiak ezkaratzean jarriak zituen.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aingeru zaindari (4); atean zaindari (4); bere zaindari (4); bi zaindari zeuden (3); dute zaindari (4); gaueko zaindari (3); gure zaindari (4); kartzela zaindari batena (3); ordenaren zaindari (5); segurtasun zaindari (3)

zaindari bezala (3); zaindari egon (3); zaindari estatubatuar (4); zaindari gisa (7); zaindari izan (3); zaindari izatea (3); zaindari izendatu (5); zaindari izendatu zuten (3); zaindari lanetan (5); zaindari taldeak (3); zaindari zeuden (10); zakur zaindari (4)

aingeru zaindaria (3); giltzen zaindaria (3); zaindaria da (7); zaindaria zen (3)

aita zaindariak (4); esan zuen zaindariak (4)

aita zaindariek (3); konstituzioaren zaindariek (3)

aita zaindarien (14); konstituzioaren zaindarien (30); konstituzioaren zaindarien kontseiluak (17); konstituzioaren zaindarien kontseiluaren (3); konstituzioaren zaindarien kontseiluari (6); konstituzioko zaindarien (4); konstituzioko zaindarien kontseiluak (4); santuaren aita zaindarien (3); zaindarien artean (5); zaindarien kontseilua (3); zaindarien kontseiluak (27); zaindarien kontseiluak hartutako (3); zaindarien kontseiluaren (5); zaindarien kontseiluari (6); zaindarien kontseiluari eskatu (3)

zaindarietako batek (3)

bi zaindarik (3)

beren zaindaritzat (3); zaindaritzat aukeratua (3); zaindaritzat hartu (6); zaindaritzat hartu zuten (3)


zaindariburu iz zaindarien burua.

Apaila zure gauzak eta, prest zarelarik, ekarriko dizugu alaba, agindu zion hango zaindariburuak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 78. orr.


zaindarigo iz zaindaritza.

Eguneko santuaren zaindarigoa izango zen batean; bestean, antzinako elizaren egutegian bere txokoa topatu zuen santu edo santaren zaingo estimatua, kasuan kasukoa.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 141. orr.


zaindaritza 1 iz santu edo Ama Birjinez mintzatuz, zaindari izatea.

Jende asko izan da Jose deunaren zaindaritza nahi izan duena: hor daude arotz eta zurginak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 120. orr.

Ordukoan, Migel Goiangeruaren zaindaritza eta laguntza ospatu zuten goraki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.

Santuen zaindaritzaren gureganako isuria alde guztietatik zaindu izan da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 173. orr.

2 zaindariaren betekizuna.

Luze gabe adinez nagusi izango haiz, eta zaindaritzaren hersturetatik at.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 152. orr.

-Euskal Herria gurutzatu behar duten tren guztiek, hau ere badakik noski, zaindaritza armatu berezia eramate-ittek aspaldisko honetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 92. orr.

ETAk barne agerkarian esandakoetan «Euskal Herriko prozesuaren gainean nolabaiteko zaindaritza politikoa egiteko» asmoa sumatzen dela ohartarazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Askoz ere hobe sentituko nintzen hemen zaindaritzan egotera beharturik ez bageunde.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.

Argi dago Espainiako batasunaren zaindaritza izango dutela arrazoi nagusi.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Amak amorante berriarekin gau bi eta egun bat igarotzeko asmoa baitu, bien bitartean Zazie osaba Gabrielen zaindaritzapean utzita.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 106. orr.

Militar estatubatuarren zaindaritzapean egongo direla.  Berria - Mundua   2004-06-22

Ikerbideak libroki, inoren zaindaritzarik eta mugapenik gabe eramateko eskubidea zaindu behar du historigileak.  Berria - Kultura   2004-05-05

Administrazio-eginkizunetan, zuzendaritza literarioko lanetan, produkzio, zabalkunde eta gordetegikoetan dabiltzan langileak zaindaritzapeko munduan bizi dira, haientzat zuzentzailearen lana askatasunaren erresumakoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.

Presondegietako Zaindaritzako epaileari salaketa jartzeko instantzia.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 98. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hau gotorlekua eta zaindaritza dorrea da, eta orain gerrarako prest gaude.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.

Inork ez harrapatzeko zaindaritza lana ondo antolatuta.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 37. orr.

Ackermannek eta Mannesmaneko zaindaritza kontseiluko beste kideek.  Berria - Ekonomia   2004-01-22

Zaindaritza lanetan ari ziren inguruko orko ugarietako batzuk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ingurumarian hesiak eta bideo zaindaritza egiteko kamera ugari daude.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Informazio zerbitzuek bideo-zaindaritza ugaltzeko eskumena ukanen dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zaindaritza dorreko (3); zaindaritza eskatu (3)


zaindegi 1 iz geltoki edo aireportu batean bagajeak aldi baterako utz daitezkeen lekua.

Aireportuko kafetegian hitz emandako orduan elkartu, eta zaindegira abiatu ziren aurrez ezkutaturiko bidaia-pusken bila.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 99. orr.

2 haurrak zaintzeko tokia.

Ikastolako langileen aldetik ekipa bera: Christine Duguine kantinako xerbitxu eta jarraikiaren arduraduna, Maddi Larre goizetan haurren errezebitze eta kantinako xerbitxua, Françoise Trécu eguerdiko zaindegi eta garbiketa eta azkenik Jenofa Etxezaharreta, ama eskolako erakasleen laguntzaile eta arratseko zaindegiaren arduradun.  Herria   2005-09-22

Ikastegiak hesten duenetik edo oporrak direnean, haurrak bilduak dira zaindegi ala josta leku deitzen den batasun baten sabelean.  Herria   2005-03-31

Hazparneko Ezkia ikastolak, langile bat xekatzen du [...] ordezkaritza baten egiteko ama eskolako laguntzaile eta zaindegia segurtatzeko.  Herria   2004-07-01

Hiru urte zituenean [...] haur trastornatu eta ezinduentzako zaindegi-eskola berezi batera bidali zuen familiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguerdiko zaindegi (4); zaindegi eta garbiketa (3)


zaindi iz

Hornos lurmuturra gainditu ondoren, leku arriskutsu eta zaila hori ere, ekaitz guztien Akademia eta Zaindia baita, Valparaisora, bidaiaren amaiera, edo hasiera, nondik begiratzen den.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.


zaindu, zain(du), zaintzen 1 norbaiten edo zerbaiten arta hartu, kalterik edo ezbeharrik gerta ez dakion; babestu. ik jagon.

Alaba zaintzen ari da, hura minetik babesten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 138. orr.

Alcide Jolivetek, bere lankidea ondoan erori zitzaionetik, kontu handiz zaindu zuen, ardurarik saihestu gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 261. orr.

Gaixoaldian hura zaintzeko ardura hartuko duen beste norbaiten esku utz dezakete.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 140. orr.

Izan dezazuela zeuekin beraren aingerua bidean zuek zaintzeko.  Elizen arteko biblia   Tb 5,17

Jakinduriaz arduratuta bizi diren gazteek uko egin beharko diote gozamen sexual orori, tripa-festei, gorputza gehiegi zaintze eta apaintzeari, jolaserako zaletasun hutsalari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 75. orr.

Abereak zaintzen lasai-lasai nengoela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 79. orr.

-Nork zaintzen dizkizu beste txakurrak, Marge?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 25. orr.

Gure aitaren artaldea zaintzen nuenean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,34

Nik bazkaria prestatzen lagunduko dinat hemen etxean, eta hik belarra mozten eta landareak zaintzen amarenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 178. orr.

Soro eta basoak zaintzen dituena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

Dionisok kutxa batetik ondo zaindutako erretratu bat atera zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 112. orr.

Jauregi hau gizon armatu askok zaindua baitago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1099. orr.

Ikasi hitz egin aurretik, eta zaindu osasuna gaixotu baino lehen.  Elizen arteko biblia   Si 18,19

Beren barneko bakea zaintzen zuten, ohituren arteko oreka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 924. orr.

Euskaldunak bake itxura eta neurriak zaintzen bazekielako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 315. orr.

Umbriako italieratik latinera itzultzen zuten, idazkera neurri batean behintzat zainduz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Bere itxura zaindu beharrez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 168. orr.

Bereizmenak zainduko zaitu eta zentzu onak babestuko.  Elizen arteko biblia   EsZ 2,11

Bonabenturak San Frantziskoren izen ona zaindu nahi du, haren bekatuzko gaztaroari buruz Zelanok aurkezturiko irudi iluna leunduz eta zuzenduz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 741. orr.

Xehetasun guztiak zainduz prestatzen zuen afaria eta ez zidan plater bat bera ere garbitzen uzten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 252. orr.

Baina ez ahaztu zu zeu zarela zeure lehenengo gaixoa eta zeure burua ere zaindu beharko duzula.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 266. orr.

Gaizki eginak zirelakoan edo ez behar den bezala zainduak zaharkitu dira laster.  Herria   2004-07-01

Gizabidea eta molde ona gehiegi zaindu gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

2 (-tik atzikziaz)

Alboan izango baituzu Jauna eta tranpa guztietatik zainduko zure oinak. Egunkariz babesten baitzuen bularra motozikletaz ibiltzen zenean, haizetik zaintzeko.  Elizen arteko biblia   EsZ 3,26

Ez dakite beren buruak pipitik eta herdoiletik zaintzen.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,11

Eta zaindu dezagun geure burua mundu honetako jakinduriatik eta giza erako zuhurtziatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 145. orr.

Zaindu, arren, zeure burua zentzugabe hauetatik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 117. orr.

3 norbati edo zerbait begiratu, egiten duen edo gertatzen zaionaren berri jakiteko, eta komeni edo nahi ez denik gerta ez dakion.

Zaindu gizon hau! ihes egiten badik, heure biziaz erantzun beharko duk.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,39

Henryk, hasiera-hasieratik hartu baitzion susmoa Dubinsky-ri, Maureen zaintzen egona zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.

Hurbiletik zaindutako morroia jipoirik gabe gelditzen ez den bezala.  Elizen arteko biblia   Si 23,10

Miserikordiako mojak arduratzen ziren emakume presoak zaintzeaz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 87. orr.

Kustodioa obedientziaz tinko behartua bego hura gau eta egun presoa bezalaxe estu zaintzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 166. orr.

-Ongi zainduko dugu -esan zuen presozainak, eskaintzen zion billeteari kasurik egin gabe.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 141. orr.

Hantxe aurkitu genuen Scwzs laguna, bi poliziez zaindua, negarrez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 146. orr.

Garaziko gaztelua handiagoa eta gotorragoa izanen zen, beharbada, muga zaintzeko egitekoa baitzuen orain.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.

Bertze batek atea zaintzen eta begiratzen zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 612. orr.

Baionako zubia hertsiki zaindua zen gau eta egun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 157. orr.

Ahaztu egin zitzaion preso zegoela luxuzko jauregi ondo zaindu hartan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 491. orr.

Kontu handiz zainduko dut zure portaera Margeren bisitaldi osoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.

Klasean, Francisco Francoren erretratua genuen, egunkarietan edo telebistan ikusten zena baino gazteagoa, arbel gainetik zaintzen gintuela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 207. orr.

-Zaindu heure hitzak, Peregrin Took.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.

Dorre gainetik patuaren aurreratzea zaintzen ahal dutela uste duten mairuak gara.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 325. orr.

4 bere hartan gorde. ik atxiki.

Gure nortasunaren zaintzeko menderen mendetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 23. orr.

Guerrini bat zen, aski zaharra baina txit ondo zaindua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.

Apaina eta ondo zaindua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 150. orr.

Zaindu garbi kutsu guztietatik garbitu berria den etxe hau.  Elizen arteko biblia   2 M 14,36

Dirutza hura tenpluan gorde zutenentzat osorik zaintzeko eskatzen zioten.  Elizen arteko biblia   2 M 3,15

Notarioen jardunek eta euskal herritarren jaidurek luzaroan ahalbideratu zuten, Code Civil horren azpian, baserriak oso-osorik zaintzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Tenpluaren babespean gorde zituzten ondasunak osorik eta seguru zaintzeko.  Elizen arteko biblia   2 M 3,22

Aspaldiko foruak zaintzeko gogoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Hiru mendez foruek zainduriko lege zaharren muina defendatzera.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 107. orr.

Jar ezazue fedea Jainkoarengan eta zaindu ezazue bolbora lehor.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Galtza beltzak, zapata baxuak eta gorputz zaindua.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 117. orr.

Gizon gizen alaia da, bizar zaindua du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 131. orr.

Zerbitzarien lord-aurpegi ozar eta zainduak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.

Egoitzen arteko lorategi zainduek neguko lozorroan jarraitzen zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 148. orr.

Azafaten irribarre zaindua, profesionala. Beste batzuk hizkera arduragabeetan gertatzen dira, baina gainditu egiten dira hizkera zainduetan, enfasia ematen zaionean esanari.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 74. orr.

Eta hori ez bakarrik latinezko hizkeragatik -batzuetan xume eta traketsa, besteetan zaindua eta literarioa-, baita erakusten duten kultur mailagatik ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Gaueko hitzorduak luzatu nahian ibiltzen ziren beren galai itxura zainduegi horiek exhibituz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 186. orr.

Osasuntsuak ditut hortzak, eta oso zainduak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 379. orr.

6 ez-zaindu izond

Euskararen kasuan ikusten dugu nola beste hizkuntza batzuetan hizkera zainduaren ezaugarri diren fortitioak ere hizkera ez-zainduetan diren emankor.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 89. orr.

Hortz ez zainduak, ikatz pagatu gabea, bularreko min ezin osatuzkoak, haur-zapata ez erosiak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 274. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arreta handiz zaindu (6); arretaz zaindu (8); asko zaindu (17); behar bezala zaindu (12); bere nortasuna zaindu (4); bereziki zaindu (9); beti zaindu (7); bihotza zaindu (5); burua zaindu (7)

ederki zaindu (4); eskubideak zaindu (5); euskara zaindu (5); gehiago zaindu (13); gertutik zaindu (20); gorde eta zaindu (5); haurrak zaindu (4); hobeto zaindu (13)

ingurumena zaindu (7); interesak zaindu (4); kontu handiz zaindu (8); nortasuna zaindu (5

ondo zaindu (45); ongi zaindu (17); osasuna zaindu (5); oso ondo zaindu (10)

zaindu beharra (35); zaindu beharra dago (6); zaindu beharra dauka (4); zaindu beharrak (5); zaindu beharreko (20); zaindu beharrekoa (4); zaindu beharrekoak (4); zaindu beharrez (5); zaindu beharrik (5); zaindu eta gorde (6); zaindu gabeko (4); zaindu zeure burua (4)

ondo zaindua (11); ongi zaindua (14); oso zaindua (4); zaindua izateko (6); zaindua izateko eskubidea (4)

ondo zainduak (4); ongi zainduak (10); zainduak izan (4)

gertutik zainduko (6); hobeto zainduko (4)

zainduko haut (5); zainduko zaitu (8)

ondo zainduta (29); ondo zainduta dago (6); ondo zainduta egon (4); oso zainduta (6); zainduta dago (8); zainduta daude (4); zainduta egon (6); zainduta egongo (4); zainduta zegoen (4)

ondo zaindutako (6); ongi zaindutako (4)

ondo zainduz (4)

arretaz zaintzea (3); behar bezala zaintzea (4); ingurumena zaintzea (5); ondo zaintzea (3); ongi zaintzea (6); umeak zaintzea (3)

zaintzea behar (3); zaintzea izan (6); zaintzea izan da (3); zaintzea izango (6); zaintzea izango da (6); zaintzea merezi (3)

ni zaintzeagatik (3); zaintzeagatik egin (3)

atea zaintzearen ardura (3)

zaintzeaz arduratuko (3); zaintzeaz arduratzen (12); zaintzeaz arduratzen da (3)

alabak zaintzeko (4); arretaz zaintzeko (4); atea zaintzeko (8); atea zaintzeko ardura (5); babesteko eta zaintzeko (3); bakearen zaintzeko (3); basoak zaintzeko (3); bere burua zaintzeko (6); bere buruaren zaintzeko (4); beren buruaren zaintzeko (3); bioaniztasuna zaintzeko (3); burua zaintzeko gai (3)

eskubideak zaintzeko (6); etxea zaintzeko (7); gaixoak zaintzeko (4); gazteak zaintzeko (3); gorputza zaintzeko (3); gu zaintzeko (7); gu zaintzeko ardura (3); haurrak zaintzeko (3); hauteskundeak zaintzeko (3); herriaren zaintzeko (4); hobeki zaintzeko (4); hobeto zaintzeko (4); hura zaintzeko ardura (4)

ingurumena zaintzeko (6); interesak zaintzeko (3); kostaldea zaintzeko (4); mugak zaintzeko (3); natura zaintzeko (4); ni zaintzeko (5)

ondasunak zaintzeko (3); ondo zaintzeko (6); ongi zaintzeko (3); osasuna zaintzeko (9); sarrera zaintzeko (3); segurtasuna zaintzeko (3); seme alabak zaintzeko (4); semea zaintzeko (4); txikia zaintzeko (3)

umeak zaintzeko (4)

zaintzeko agindu (11); zaintzeko agindu zuen (3); zaintzeko ardura (42); zaintzeko ardura hartu (4); zaintzeko ardura izango (4); zaintzeko ardura zuten (4); zaintzeko beharra (4); zaintzeko eginkizuna (6); zaintzeko erabiltzen (6); zaintzeko esan (6); zaintzeko eskatu (7); zaintzeko gai (5); zaintzeko gauza (3); zaintzeko kargua (4); zaintzeko konpromisoa (4); zaintzeko lana (3); zaintzeko lanak (3); zaintzeko neurriak (4); zaintzeko sistema (5); zaintzeko sortu (3); zaintzeko utzi (3); zu zaintzeko (4)

ahuntzak zaintzen (3); alabak zaintzen (3); ardiak zaintzen (11); arreta handiz zaintzen (4); artaldea zaintzen (9); artaldeak zaintzen (6); asko zaintzen (8); atea zaintzen (19); atea zaintzen zuen (3); baratzea zaintzen (4); baratzea zaintzen zuen (3); behar bezala zaintzen (7); bere burua zaintzen (7); bereziki zaintzen (5); bideak zaintzen (4); burua zaintzen (13); dena zaintzen (4)

elkar zaintzen (5); eraikina zaintzen (3); eremua zaintzen (3); etxea zaintzen (14); gaixoak zaintzen (7); gaixoak zaintzen dituzten (3); gehiago zaintzen (3); gertutik zaintzen (6); gorpua zaintzen (3); guztiak zaintzen (6); harria zaintzen (3); haurra zaintzen (4); herria zaintzen (4); hobeto zaintzen (10)

ingurumena zaintzen (3); irteera zaintzen (3); itxura zaintzen (4); jaunak zaintzen (4); jauregia zaintzen (3); jokabidea zaintzen (4); kaleak zaintzen (3); kontu handiz zaintzen (3); loreak zaintzen (3); muga zaintzen (5); muga zaintzen zuten (3); ni zaintzen (3); nola zaintzen (7); nork zaintzen (6)

obrak zaintzen (4); ondo zaintzen (15); ongi zaintzen (10); ordena zaintzen (5); osoa zaintzen (4); peraltak zaintzen (3); pertsonak zaintzen (3); santua zaintzen (3); sarrera zaintzen (7); sarrera zaintzen zuen (3); semea zaintzen (3); txakurrak zaintzen (3); txerriak zaintzen (3)

umeak zaintzen (7); xehetasunak zaintzen (3)

zaintzen ahalegindu (4); zaintzen ari (51); zaintzen egon (10); zaintzen egon zen (3); zaintzen egoten (3); zaintzen eta babesten (4); zaintzen eta begiratzen (6); zaintzen eta zerbitzatzen (3); zaintzen geratu (7); zaintzen gintuen (4); zaintzen hasi (4); zaintzen hasteko (3); zaintzen ibili (4); zaintzen ibiltzen (3); zaintzen jarraituko (4); zaintzen jarri (3); zaintzen laguntzeko (3); zaintzen nau (3); zaintzen pasatzen (3); zaintzen saiatuko (3); zaintzen utzita (3); zaintzen zegoen (5)

zaldiak zaintzen (5); zer zaintzen (3); zerbait zaintzen (4); zerriak zaintzen (3); zorrotz zaintzen (8); zorrotz zaintzen ditu (3); zutoinak zaintzen (3)


zaindugabe (orobat zaindu gabe) 1 izond zaindua ez dagoena.

Zelatariak zarete zuek, lurralde honetako alderdi zaindugabeak miatzera etorriak.  Elizen arteko biblia   Has 42,9

Sagasti zaindu gabe bat, erlauntza multzo bat bertan behera utzia, etxola bat basoan astigar-ziropa distilatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

Adrianok garai hartan bizarra zuen, bizar zaindu gabea eta kizkurra, beilegia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 89. orr.

Haren esku zaindu gabeak, haren janzkera apala, haren begirada irmoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

2 adlag zaindu gabe.

Horma eta lorategiaren aurrean zegoen zelai zabala ere zaindugabe ageri zen, belarra sekula moztu ez balute bezala.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.


zaineldu iz arranpa. ik kalanbre.

Juleni zaineldua egin zitzaion ariman.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 245. orr.


zaineratu, zainera(tu), zaineratzen da/du ad zainera joan; zainera sartu.

Oraintxe zaineratu zaidan kezkak, berriz, bertze nonbait du etorkia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.

Honako hau errepidean, horrako hori dama zuriarekin batean zaineratutako birusak suntsitua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

Itxuraz, Annualgo eta Alhucemasko batailez geroztik herdoila biltzen zegoen gumia zaharra. Eta hura zaineratu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 31. orr.


zaingabe izond zainik gabea.

Berak ez daki besterik egiten, arima zaingabe kikilak, eta bera adinakoak, uste izaten du, behar dutela beste guztiek izan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.

Ez dezazula pentsa hain dugunik barrena kamuts eta zaingabe, non hola-hola utz diezaiokegun inori arrisku gertuz gure bizarretik tira egiten.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 183. orr.


zaingela iz gela.

Ekialdeko sarrerak sei zaingela zituen, hiruna alde bakoitzean, denak neurri berekoak.  Elizen arteko biblia   Ez 40,10

Zaingelen aurrean, pasabidearen alde bietan, horma bat zegoen, metro erdikoa; zaingelak hiru metrokoak ziren luze-zabalean.  Elizen arteko biblia   Ez 40,12

Bazituen zaingelak, hormak, atalondoa eta, inguruan, leihoak. Sarrera hogeita bost metro zen luze, eta hamabi eta erdi zabal.  Elizen arteko biblia   Ez 40,36


zaingo 1 iz zaintza.

Mugak zaintzeko ardura eman ziela, botere militarra, eta koroarenak ziren jabetzen zaingoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 280. orr.

Eguneko santuaren zaindarigoa izango zen batean; bestean, antzinako elizaren egutegian bere txokoa topatu zuen santu edo santaren zaingo estimatua, kasuan kasukoa.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 141. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Euskal Herri osoko 71 ordezkarik osatzen dute EAJren ohiko Aberri Batzarra [...]: EAEko lehendakariak, Jaurlaritzako sailburuek, EUDELeko lehendakariak, EBBko kideek, Herrialde Buru Batzarrek, Aberri Epaimahaiak, Aberri Berme eta Zaingo Batzordeak, legebiltzarkideek, parlamentariek eta abarrek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

Ez daramalako soinean giltza hori eta arriskutsua iruditzen zaiolako hesi altxagarria korrika pasatzea goardia jagoleak berehalaxe ikusiko duelako bere zaingo postutik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 284. orr.

· Joan den otsailean bozkatua izan den bide-zaingoaren buxeta agortua baita lan haundienak helduden urtean eginak izanen dira.  Herria   2001-06-28


zainhil ik zainil.

zainil (orobat zainhil) 1 izond ahula, indargabetua.

Izaki zainil eta meharra, aurpegi zurbilduna, alferrik egingo dio zimiko, mina eragiteraino, bere larruazal odolgabeari.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 82. orr.

2 (adizlagun gisa)

Gaurko ibilbideak ez du muntarik eta urtean zehar erabili dudan tentsio goxoa airatu zait jada, halako huts baten hatsak hozturik, zainhil bezala nago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 233. orr.


zainketa 1 iz norbaiten edo zerbaiten arta hartzea, kalterik edo ezbeharrik gerta ez dakion; babestea. ik zaintza.

Amona gehienak zoriontsu azaltzen dira beren bilobekin (batez ere, beren biloben zainketa eguneroko betebehar ez denean).  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 60. orr.

Hura axolatzen zen jan-edanen banatzeaz eta kakatokien erabileraz, erien eta kolpatuen zainketaz eta teilaturik ez zutenen patua arintzeaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.

Egoitza eder eta lasaiak ziren, gaixo larrien zainketarako prestatuak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 160. orr.

Horrek gorputzaren zainketaz ahaztera darama gainera, eta bera konserbatzeko hain beharrezko diren errukia eta maitasuna ukatzera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 363. orr.

Ingurumenaren zainketari buruzko sentsibilizatze lan honetan, [...].  Herria   2004-10-28

Zainketa egiten zuten [...] alabarderoen janzkerak berak dotoreago agertzen ziren egun hartan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 229. orr.

Txandaka egiten zuten beren zainketa Don Carlosen etxe arruntaren aurrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 175. orr.

Epaileak alabaren zainketa ukatu zion aitari, ahizpa biak elkarrekin egotea komeni zelakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Bazituen arazoak bihotzean, eta ez zituen behar bezalako zainketak izan.  Berria - Harian   2006-03-05

Sendagile bat joaten zitzaion maiz behar zituen zainketak eskaintzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 784. orr.

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Ez da etxerik, sendatzea nahi dutenei zainketa hoberik eskain diezaiekeenik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 295. orr.

Haurtzaroan eskaintzen dizkiguten zainketa interesatuak merezimenduak irabazteko baino ez dira, azken urteetan arreta berarekin trata ditzagun.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 194. orr.

Bere bizitzari zentzu transzendentea emateko hainbesteko irrika zuenaren zainketa izpirituala.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Jainko guztiz eskuzabalak ez zuen medikua mundu honetako saririk gabe utzi nahi izan bere zainketa adeitsuengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 784. orr.

Hiru aldiz eduki zuten zainketa berezien unitatean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.

Herenegun gauean hil zen [...] Imanol Larzabal kantaria, Orihuelako Vega Baja erietxeko Zainketa Berezien Gelan.  Berria - Kultura   2004-06-27

Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Zainketa Intentsiboetako gela hartan.  Herria   2005-02-10

Giro itogarria udan, denboraren ibilera motela, zainketa bereziko gune inguruak...  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 94. orr.

Gelaren prezioa uztailaren 15etik 23ra, botikena, eguneroko zainketena, erditzeko aretoaren alokairuarena, [...].  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.

Bertan jarduera ugari egiten dituzte, hala nola: norberaren zainketa, fisioterapia, musikoterapia, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tratamendu medikuak eta zainketa moduak.  Berria - Harian   2005-02-04

Gaixotasuna egunetik egunera larriagotzen zihoakion eta, antza denez, zainketa faltagatik areagotu zitzaion. Ameriketako Estatu Batuetako DTS Security zainketa enpresarentzat egiten zuen lan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Noiznahi hurbiltzen nintzen Iruainera Lubisi zaldi zainketan laguntzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

San Juan Plazatik pasatzean, mendebaldeko arkupe ilaran irmo, eguneko errege-zainketa egiten zuten alabarderoak topatu nituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

Osasun zainketen gainean egindako ikerketaren ondorioak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Inongo minik ez daukanari etor dakizkiokeenak (hau da, lekizkiokeenak) behar zaizkio ezagutarazi (alias "aurre-zainketa", "profilaxia").  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Urtarrilaren bukaeran, Schroederrek osasun zainketa aseguruaren erreforma bertan behera utzi zuen.  Berria - Mundua   2004-02-07

6 norbati edo zerbait begiratzea, egiten duen edo gertatzen zaionaren berri jakiteko, eta komeni edo nahi ez denik gerta ez dakion. ik zaintza 2.

Zainketa eta guzti, beste mezulariren batek ere zeharkatuko zituen lerroak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 379. orr.

Kartzela, beraz, hiritarra errudun jotzen den arte zaintzeko lekua da soilik, eta zainketa honek, berez mingarria delako, ahalik eta laburrena eta bigunena behar du izan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

Argi zen ez zela zainketarik, ez armadarik, ez gobernurik, ez aro txarrik ere eskualde hartako jendea trabatuko zuenik bestaldera iragaitea kaskoan sartua zutelarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 240. orr.

Ate aurretik, zainketan dauden polizien ondotik pasatzen naizenean (normalean beste espaloia aukeratzen dut baina), bihotzondoko batek hunkitzen nau.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 108. orr.

Lau bizkartzain hogeita lau ordutan, beste hainbeste kontrazaingoa egiten, eta auskalo zenbat era guztietako zainketetan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 27. orr.

-Berako herria Frantziarren esku denetik zainketa ez da hain zorrotza.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 275. orr.

Urdazubiko bidean ere zainketa areagotu zen, zazpi eginahalak eginez nehor ez zedin monasterioko mezara joan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.

Ordena publikoaren zainketa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Alemanek ez zuten zakurrik beren zainketaren laguntzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 22. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hegazti kutsatuak aurkitu dituzten guneen inguruan hiru kilometroko babes gunea ezarriko dute, eta hamar kilometroko zainketa eremua.  Berria - Gaiak   2006-02-12

-Nora zoaz? -galdegin zion atearen zainketa buru zen sarjentuak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 205. orr.

Ez zuten zainketa soldadurik topatu, eta Sararainoko bidaia arazorik gabe egin zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.

Kantonamendu guzietan zainketa talde bat osatua izanen da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.

Zainketa komiteak igorri guarden ondotik, soldadu saldo bat igurikatzen zen frantses eremuan indarka sartzeko asmoa omen zuten espainolen pasaien eta hara-honen kontrolatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.

Akitaniako airearen zainketa erakundeak bietan kontrolatu ditu aireko errautsak ADA lantegian.  Herria   2003-08-14

Avtozavodskaiako geltokian zainketa bideo batek hartutako irudien arabera.  Berria - Mundua   2004-02-08

Herri buelta osoan guda gurdiak eta zainketa postuak zeuden jarrita.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 93. orr.

Handik aurrera, ikaragarri zorroztu omen ziren zainketa-neurriak barruan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 87. orr.

Zainketa neurri gogorrak hartu beharrean zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.

Polizia izandakoen itxura zeukaten, bankuek gero zainketa lanetarako kontratatzen dituztenena.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 88. orr.

Eskoltako soldaduak adi eta zurt zebiltzan, presoei begirik kendu gabe, burua galduko baitzuten zainketa lanean huts eginez gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.

Azkeneko zainketa-trukea ikusten ari baikinen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 39. orr.

Lau pareten artean hetsirik dekretu berrikusten, zainketa txanden antolatzen edo [...] hautetsien dolamenen aditzen egoteak nekatzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 139. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kontsumo publikoko urak «osasun zainketa zorrotza» dutela ohartarazi du.  Berria - Ekonomia   2004-02-07

9 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Ez zen arimarik karriketan, ez eta zainketa soldadu saldorik ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erietxeko zainketa (3); izaki magikoen zainketa (3); osasun zainketa (3); ospitaleko zainketa (7)

zainketa berezia (3); zainketa berezien (7); zainketa berezien gelan (3); zainketa bereziko (3); zainketa egiten (4); zainketa intentsiboen (8); zainketa intentsiboen unitatean (5); zainketa intentsiboetako (12); zainketa intentsiboetako unitatean (6); zainketa intentsiboetako unitatera (3); zainketa intentsiboko (4); zainketa intentsiboko unitatean (3); zainketa lanak (3)


zainoratze iz zaineldua, arranpa.

Goio atsegin itsasoan jitoan zegoen, harik eta batbatean zainoratze eta barru kolpe goxoa sentitu zuen arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 373. orr.


zainpe 1 iz zaintza.

San Juan de Dioseko ospitale zaharrera eraman zuten, zainpe berezirik gabe, ez baitzekiten Jean Laffitte ospetsua zeukatela preso.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.

Libre utzia zutenez, emakume zainperik gabea, erraza izan zitzaion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 231. orr.

2 (leku atzizkiekin)

-Gertrude laztana, jar ezazu zainpean zeure semea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 209. orr.

Maiz utzi izan dut neure seme hau zuetako askoren ardurapean eta zainpean.  Elizen arteko biblia   2 M 9,25

Atxilotu eta kartzelan sarrarazi zuen, bada, eta launa gudariko lau talderen zainpean jarri.  Elizen arteko biblia   Eg 12,4

Paulo zainpean edukitzeko agindu zion ehuntariari.  Elizen arteko biblia   Eg 24,23

Zuek, nire artalde, nire zainpeko ardi zarete.  Elizen arteko biblia   Ez 34,31

Otoitz santuaren zale izango da, ordu batzuk bere arimarentzat eta beste batzuk bere zainpeko artaldearentzat gordeko dituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.

Emakumeak eta etorkinak gutxitan joan dira zainpeko kontsumo gelara.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27


zaintalde iz zaintza-taldea.

Lehenengo eta bigarren zaintaldeen ondotik igarota, kalera zeraman burdinazko ateraino iritsi ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 12,10


zaintarazi, zaintaraz, zaintarazten du ad zaintzera behartu.

Bertze gai batzu eztabadatuko dituzte oraino, hala nola "Irriñoak" haur ttipien zaintarazteko prezioen finkatzea.  Herria   2003-12-25


zaintinkaldi iz zaintiratua.

Zenbait egun haietan ez zuen lorik egiten, eta azken orduetako zaintinkaldia gaitza izan zitzaion, zinez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 40. orr.


zaintiratu 1 iz zain, gihar edo giltzadura bat bortxaz eta bat-batean bihurritzea edo lasaitzea.

Hark ez du txakalaldirik izan, ez zaintiratu, ez bihurritu.  Berria - Kirola   2004-06-13

Autoan zihoazen lau lagunetatik batek zaintiratua du lepoan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Istripuaren ondorioz, Aiensaren arrebak zerbikaletako zaintiratua eta sorbaldako kontraktura izan ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Animalia haien jabeak hezita zeuzkan, antza, erabat ez gelditzera, hanketako giharrek, bat-batean gelditurik, zaintiraturik izan ez zezaten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.

Iriartek eskuin hankako gihar bikian zaintiratua egin zuelako.  Berria - Kirola   2004-08-22

Zaintiratua sentitu zuen Matiasek biriketan eta arnasa hartu ezinda geratu zen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 132. orr.

Nahiago dut zaintiratu soil bat dela pentsatu.  Berria - Kirola   2004-10-28

Tikok zaintiratu txiki bat du eskuin orkatilan, Yestek peronean du min eta Guerrerok, berriz, ezker izterrean kontusio txiki bat du.  Berria - Kirola   2004-08-04

2 irud/hed

Tren berriek zaintiratuak izaten dituzte eta zaharrek erreumak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 120. orr.


zaintoki 1 iz zaintzeko tokia.

Militarren basea eta kriminalen zaintokia izanda, turistentzako jolasleku bihurtu zuten [...] lur puska hura.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.

Malkar hura ez zen ageri alemanen zaintokietatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 38. orr.

Zaindarien aitzindariaren boza aditu zen, eta ondotik zaintokiko gizon guzien erantzuna.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 268. orr.

Haize Berri Kultur Etxeak, hirugarren mintzaldia antolatzen du Pees De Latsaga familiaren gazteluari buruz, Nafarroako erresumaren zaintokia.  Herria   2002-08-01

2 irud/hed

Bolizko kutxa bat izanen duk ale bakarraren zaintokia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 230. orr.


zaintsu 1 izond zainez betea.

Lerden, zaintsu, zail, azkar, erne, arin izan behar dik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 36. orr.

Berehala errenditu zuten bazter batera, arte sendo zaintsu baten azpira, eta han fin gaiztoa eman.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.

Egur zaintsu honen gainean berniza bezala zabalduriko usain beltzean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 215. orr.

Irakaslea [...] emakumezko bat zen, ikasleak ez bezala, argal eta zaintsua, dena zuntz eta gihar.  Berria - Kultura   2004-08-22

Luzeak, zaintsuak, behatz finekin: jakintsu edo artista baten egiazko eskuak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 151. orr.

Atzerago, Bizkaiko herrietako berrehun alkate apalak, askotan musuak beltzaran, eta eskuak zaintsu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.

Berotzen ari nintzela sentitu nuen, eta tramankulua, haragi bilduma zaintsu hura, eskuan hartu eta kemenez eragiten hasi nintzaion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.

Itxi nituen begiak eta bultzaka sartu nuen ahora artaburu handi eta zaintsu hura, eta miaztu egin nuen apurka-apurka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 314. orr.

Ez zuen dudarik patroi ona izanen zela, halako gorpuzkera zeukan gainera, zalua, zimela, zaintsua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 124. orr.

Gorputz gazte zaintsuak, bizitzeko, maitatzeko eginak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.

Esku bizartsua eta zaintsua, indar askoren seinale.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 146. orr.

2 kementsua.

Izotz hokeian, angeluarrak zaintsu ziren Clermontarren kontra, 6/3 emaitzarekin itzuli dira etxera.  Herria   2002-12-05

Unanue aintzinlari trebe eta indartsuak ereman du partida bere alde, Ruiz gazte zaintsuaren laguntzarekin.  Herria   2001-02-15

Prentsako ordezkariek irri zaintsua libratu zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 33. orr.

Ordenadorearen pantaila esku ukaldi xehe zaintsuaz garbitu zuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 60. orr.

3 urduria, nerbiosoa.

Haren gainean hogeita bat urte lehenagoko nire kaligrafia zaintsua: "Eduardo Saragueta. 78-III-25".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Maitek eman zion bukaera itaunketari, urrats zaintsuetan gela zeharkatuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Belokiren patxadaren aldean, Eugi zaintsu hutsa izanez, huts asko egin du.  Herria   2001-06-07

Pilotariak usaian baino zaintsuago ziren, klasamenduko beldur hori gogoan naski eta beldurra beti lagun txarra.  Herria   2001-02-22


zaintsuki iz adlag irmoki, kemenez; urduri.

Herritarren gehiengoa (emazteak berak horretan barne izanik) parte hartze horren kontra dago eta auzapezak ez du emazteen parekotasun hori zaintsuki defenditu.  Herria   2002-10-10

Hilerrian, Leoniek zaintsuki eraso zuen Gure Aitaren lehen erranaldia eta marmara iluna hedatzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.

Aldi hartan berarekin ekarri Monica ohaide gosetiaren azpi muturra zaintsuki eta desiraz zartatzear tinkatu zuela ohartu ginelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 132. orr.

Zigarro meharrak biribilkatzen zituzten, tratulantak, martxandizari ohartu bitartean, zaintsuki eta frankotan erabat nazkaturik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 103. orr.


zaintxo iz zain txikia.

Belarrietan zaintxoak ikusten zaizkio, filigrana gorri eta purpurazkoaren antzera.  Oskar Arana