Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

kaduzitate [caducidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bere egikaritzarako legeak aitorturiko epea gainditu izanagatik eskubide edo ahalmen bat iraungitzea. Preskripzioarekin alderatuz, ezaugarri bereizle moduan, kaduzitatea automatikoki gertatzen da; denbora igarotze hutsak sorrarazten du. Epaileak ofizioz aintzat har dezake.

kaleratze [despido]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuaren aldebakarreko erabakiaren ondorioz gertatzen den lan-kontratuaren amaiera. [Oh. LE, 49. art.]

kaleratze baliogabe [despido nulo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. kaleratze deusez.

kaleratze deusez [despido nulo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak kaleratzea gauzatzerakoan egindako akatsengatik deuseza den kaleratzea. Sin. kaleratze baliogabe.

kaleratze diziplinario [despido disciplinario]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileak lan-kontratua ez betetzeagatik gertatzen den kaleratzea, enpresaburuaren diziplina-ahalmenean oinarrituta erabakitzen dena.

kaleratze indibidual [despido individual]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langile bakarrari edo legez ezarritako mugaren azpiko langile kopuruari eragiten dion kaleratzea. [Oh. LE, 51.1 art.]

kaleratze kolektibo [despido colectivo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Legez ezarritako mugaren gaineko langile kopuruari eragiten dion kaleratzea. [Oh. LE, 51.1 art.]

kalifikatu [calificar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kalifikazio prozesua gauzatu.

kalifikazio [calificación]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Izaera juridikoa zehaztearen emaitza.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Egitatezko egoera baten izaera juridikoa finkatzea. 2. Prozedura baten finkatutako egitateei dagokien marko juridikoa egokitzea, egitateen eta zuzenbidearen arteko lotura eginez.Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. kalifikazio-idazki.

kalifikazio erregistral [calificación registral]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Interesatuak erregistroan aurkezte-idazpena luzatu ostean, legezkotasun printzipioari jarraiki, erregistroko arduradunak aurkeztutako dokumentuen legezko ukanbeharrak aztertzen dituen prozesua. Dokumentuen formazko alderdiak zein edukizkoak aztertzen ditu eta kalifikazio honetarako 15 eguneko ohiko epea du.

kalifikazio-idazki [escrito de calificación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesuan prozesuko alderdiek ahozko epaiketari buruz duten jarrera jasotzen duen idazkia. Haren bidez, prozesuko alderdiek beren iritzia adierazten dute egitate, kalifikazio, parte-hartze, inguruabar eta erantzukizunei buruz. Idazki berean alderdiek froga-proposamena egiten dute. Froga burutu aurretik behin-behinekoa da kalifikazio-idazkia eta ondoren, behin betikoa. [Oh. PKL, 650. art.] Sin. kalifikazio.

kalte [daño]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erantzukizun zibilaren eremuan, bidezko interesak urratzeak sortutako galera oro. Urratutako ondasun juridikoa edo interesa edozein izanik ere (osotasun fisikoa, ohorea, jabetza eta abar), kalte ordainaren mailan, konpondu beharreko kaltea izan daiteke ondarezko kaltea edo materiala (ekonomia arloan eragindako kaltea) edo kalte morala (esparru pertsonalean eragindako kaltea). [Oh. KZ, 1.106 art.]

kalte handiak [estragos]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Segurtasun kolektiboaren aurkako delitua, arrisku komun bat eta dimentsio handiko kalte bat (besteak beste, leherketak, uholdeak edo suteak) sortzen duena. [Oh. ZK, 346-347. art.]

kalte-galerak [daños y perjuicios]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Kaltea eragin duenari ordainean eskatzen zaion konpentsazioa.

kalte-konponketa [reparación]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Egileak, prozeduraren edozein unetan, eta ahozko epaiketaren aurretik, biktimari eragindako kaltea konpontzeari edo haren ondorioak murrizteari ekitea inplikatzen duen inguruabar aringarria. [Oh. ZK, 21.5 art.]

kalte-ordain [indemnización]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zordunak (prestazioa bete ez duenak edo kaltea sortu duenak), hartzekodunari zein kaltetuari sorrarazitako kalteak eta gastuak ordaintzea. Ik. ez-betetze, kalte, kontratuzko erantzukizun.

kalte-ordainketarako akordio global [acuerdo de indemnización global]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko egitate ez-zilegi baten erreklamazioaren aurrean, oro har kalkulatutako kopuru zehatz baten ordainketa bidezko konponketarako egiten den estatuen arteko akordioa.

kalumnia [calumnia]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ohorearen aurkako delitua. Portaera hori izango dugu beste bati delitu bat egozten zaionean jakinda faltsua dela edota egia era ausartegian mespretxatuz. [Oh. ZK, 205. art.]

kanbio-epaiketa [juicio cambiario]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Adierazpenezko prozesu zibil berezi eta sumarioa, kanbio-letra, txeke edo ordaindukoen inguruko gatazka juridikoak izapidetzeko erabiltzen dena. [Oh. PZL, 819-827. art.] Sin. epaiketa kanbiario.

kanbio-letra [letra de cambio]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Ordainketa-titulu bat, agiriak ezartzen duen unean eta forman, diru-kantitate bat ordaintzeko betebeharra xedatzen duena. [Oh. KLTL, 1. art.]

kanon [canon]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Emakida administratibo baten titularrak administrazioari aldizka ordaintzen dion zenbatekoa.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zentsualistak zentsudunari urtero ordaintzen dion zenbatekoa, azken honek xedatu dion kapital edo ondasun higiezinaren balioaren bestekoa guztiz ordaindu arte.

kanoniko [canónico]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Eliza katolikoaren kanonen eta bestelako xedapenen araberakoa.

kanpoko malgutasun [flexibilidad externa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Edozein motatako lan-kontratuak eta kaleratzeak egiteko erraztasuna.

kanpora bidaltze [expulsión]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Askatasun-gabetzailea ez den segurtasun-neurria. Legez Espainian bizilekurik ez duten atzerritarrei epaile edo auzitegiek nazio-lurraldetik kanporatzeko neurria ezar diezaiekete bestelako segurtasun-neurrien ordezpen moduan. [Oh. ZK, 96.3 eta 108. art.]

kantzelazio [cancelación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erregistro publiko batean gauzatutako inskripzio edo prebentziozko oharpena ezabatzen duen idazpena. Ik. inskripzio.

kapital [capital]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Beste faktore batzuekin batera —esaterako, lana, lurra, higiezinak, instalazioak eta abar—, ondasunak ekoiztean eragina duten ekoizpen-faktoreetako bat.

kapital higiezin [capital inmobiliario]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona fisiko edo juridiko baten ondasun higiezinek osatutako kapitala.

kapital higiezinaren etekin [rendimiento de capital inmobiliario]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ondasun higiezinek sortutako etekina.

kapital higigarri [capital mobiliario]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kapital higiezintzat jotzen ez den ondasuna.

kapital higigarriaren etekin [rendimiento de capital mobiliario]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona fisiko edo juridiko baten ondasun higigarrietatik eta jabetza-eskubideetatik datorren etekina.

kapital sozial [capital social]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kapital-sozietateari eratzeko unean esleitzen zaion funts bat, zeina bazkideen ekarpenez osatzen baita eta diru-zenbateko baten bidez adierazten baita. [Oh. KSL, 1. art.]

kapitalen eta ordainketen zirkulazio aske [libre circulación de capitales y pagos]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Estatu kideen artean eta estatu kideen eta hirugarren estatuen artean gertatzen den kapitalen eta ordainketen mugimenduari murrizketak ezartzeko debekua. [Oh. EBFT, 63. art.]

kapitalen zuritze [blanqueo de capitales]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitu batetik eratorritako ondasunak eskuratzea, edukitzea, erabiltzea, itxuraldatzea edo eskualdatzea, haien jatorria ezkutatzeko edo estaltzeko asmoz. [Oh. ZK, 301. art. eta hurr.]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Jatorria delituzko jarduera batean dutela jakinik, ondasunak eskuratzea, edukitzea, erabiltzea, itxuraldatzea edo eskualdatzea; baita ondasun haien jatorria zilegia ez dela ezkutatzeko edo estaltzeko asmoz edo arau-haustean parte hartu duenari bere egintzen legezko ondorioetatik itzuri egiten laguntzeko asmoz gauzatzen den beste edozein egitate ere.

kapitalizazio [capitalización]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzan, aurrezkian oinarrituriko finantzaketa.

kapitalizazio-sistema [sistema de capitalización]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzan, aurrezkian oinarrituriko finantzaketa-sistema.

kareo [careo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. bekaldura.

karga [carga]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide baten titularrak jasan behar duen zama pertsonal edo erreala.

karga erreal [carga real]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide erreal batek duen zama, legeak edota bere titularrak ezarria hirugarren baten alde, prestazio positibo bat beteko dela bermatzeko. Karga errealak eskubidearen titularra prestazio hori gauzatzera behartzen du ondorioak egozten dizkiolako ez betetzeari; gehienetan, akzio erreal aren erabilpena prestazioaren hartzekodunaren eskutik. Ik. karga, zentsu.

karga-tasa [tipo de gravamen]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Oinarriari aplikatzen zaion karga tasa.

kargu baten bidezko egikaritza [ejercicio legítimo de un cargo]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Erantzukizun kriminaletik salbuetsita dago kargu baten bidezko egikaritzan jarduten duena. Horretarako, beharrezkoa da kargua publikoa izatea, egindako portaera bere eskumenaren barruan egotea, eta zilegi izatea. Adibidez, estatuko segurtasuneko indar eta kidegoen indarraren erabilera. [Oh. ZK, 20.7 art.]

karguko froga [prueba de cargo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Delitu-tipoaren elementu osagarriei buruzko froga. Ezinbestean egon behar du jurisdikzio-organoaren ustez errugabetasun-presuntzioa indargabetzeko.

karrera fiskal [carrera fiscal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Fiskaltza osatzen duten funtzionarioen multzoa.

karrera judizial [carrera judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Magistratura osatzen duen pertsonal jurisdikzionala. Sin. epai-karrera.

karrerako epaile [jueza, juez de carrera]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Oposizioa gainditu, Eskola Judizialean ikasturtea jarraitu eta burutu, eta epaile gisa bere lehen destinoa epaile-kategoriarekin —ibilbide profesionalaren hasieran— jasotzen duen pertsona.

karrerako funtzionario [funcionaria, funcionario de carrera]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Legez izendaturik eta Administrazio Zuzenbideak araututako estatutu-harreman bat bitarteko, administrazio publikoan edo erakunde publiko batean ordaindutako zerbitzuak era iraunkorrean eskaintzen dituen pertsona. [Oh. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 9. art.]

kartel [cartel]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Bi lehiatzaile edo gehiagoren arteko isilpeko akordioa edo konponketa, elkarren arteko lehia murriztu edo saihestearren egiten dena. Honako hauek dira, beste operadoreei merkatuan sartzeko oztopoak ipintzearren, lehia murrizteko eskuarki kartelek hartzen dituzten neurriak: salneurriak finkatzea, eskaintza murriztea edo merkatua banatzea. [Oh. LDL, 1.1 art.]

kartzela-zigor [pena de prisión]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ik. espetxe-zigor.

kartzela-zigor iraunkor berrikusgarri [pena de prisión permanente revisable]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitu larri batzuentzat aurreikusten den zigor askatasun-gabetzailea, esekipen-baldintza eta -epe bereziak dituena. [Oh. ZK, 35. eta 36. art.]

kasazio [casación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. kasazio-errekurtso.

kasazio autonomiko [casación autonómica]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Aparteko errekurtso bat, justizia auzitegi nagusiaren aurrean jartzen dena urratutako araua erkidego autonomo baten Zuzenbide Zibil, foral edo bereziari dagokionean. [Oh. BJLO, 73. art.]

kasazio-errekurtso [recurso de casación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Aparteko errekurtso debolutiboa. Legeak aurreikusitako zio jakin batzuetan oinarrituta soilik jar daiteke. Ezagutzeko eskumena Auzitegi Gorenari edo justizia, auzitegi nagusiari dagokio, esleitutako arauaren izaeraren arabera. [Oh. BJLO, 56., 57., 73. art.] Sin. kasazio.

katastro [catastro]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Hazienda Ministerioan kokaturiko ondasun higiezinen (landa finken eta hiri-finken) erregistro administratiboa. Bere helburua ondasun horiek fisikoki deskribatzea da, balio bat atxikiz, beraien gaineko zergak zeintzuk diren ezagutarazteko.

katedra-askatasun [libertad de cátedra]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Hezkuntza-maila eta ikastetxe mota guztietako irakasleriari aitortutako ahalmena, irakaskuntza-jarduera haiek dituzten konbikzio edo uste sendoen arabera bideratu ahal izatea bermatzen duena. Ik. irakaskuntza-askatasun.

kategoria [categoría]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Funtzionarioaren lanpostuak mailaz maila sailkatzeko erabiltzen den kontzeptua.

kaudimen [solvencia]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Pertsona fisiko zein juridikoek beren betebeharrei aurre egiteko duten gaitasuna.Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Sektore publikoarekin kontratua egin ahal izateko enpresak izan behar duen gaitasun ekonomiko-finantzario, profesional zein teknikoa, kontratazio-organoak zehaztuak, betiere, kontratuaren edukiak dakartzan betebeharren arabera. [Oh. 9/2017 Legea, 74. art.] Ik. sektore publikoko kontratu.

kaudimengabezia [insolvencia]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona fisiko zein juridiko batek hartzekodunen alde ordainketa betetzeko ezintasuna duenean sortzen den egoera juridikoa. Ik. ez-betetze, hartzekodun.Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea, Zerga-zorra ordaindu ezin duen zergapekoaren egoera.

kausa-harreman [relación de causalidad]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioaren zein botere publikoen ondare-erantzukizuna aitortzeko beharrezko betekizuna, kaltetuak jasandako lesioa zerbitzu publikoen funtzionamendu normalaren zein anormalaren ondorio izatea eskatzen duena. Sin. kausalitate-harreman. Ik. lesio, ondare-erantzukizun.

kausalitate [causalidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Kausa eta efektuaren arteko harremana. 2. Filosofiaren lege bat da, zeinaren arabera, ondorioak sortzen baitira.

kausalitate-harreman [relación de causalidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Egitatezko egoera batetik eratortzen den ondorio zuzena. Sin. kausazko erlazio.Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Emaitza delituetan, egilearen portaera emaitza sortu duen baldintza izan dela egiaztatzera behartzen duen tipo objektiboaren elementuetariko bat.Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. kausa-harreman.

kausalitatearen printzipio [principio de causalidad]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Kausa ezinbesteko betekizun gisa ezartzen duen printzipioa, aldi baterako kontratuak eta kaleratzeak egiteko aukeretan aplikagarri dena.

kausatzaile [causante]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Hil egin delako, bere mortis causa oinordetza eragiten duena.

kausazko akzio [acción causal]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kanbio-letrari dagokion eskubidea, letra izatetik ez, baizik eta letra hori jaulkitzeko jatorrian izan zen negoziotik sortzen dena. Akzio honen bidez kanbio-letraren edukitzaileak zordunari eska diezaioke zorra ordain dezala, beti ere kanbio-akzioa tartekatu eta gero lortu ez badu zordunak bere zorra kitatzea. [Oh. ZK, 1170. art.]

kausazko erlazio [relación causal]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. kausalitate-harreman.

kautela-demanda [demanda cautelar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. kautelazko demanda.

kautela-neurri [medida cautelar]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-errekurtso bidean aurkaratutako ebazpen edo egintzaren exekuzioa etetea erabaki denean, interes publikoa edo hirugarren batzuen interesa babeste aldera eta aurkaratutako ebazpenaren zein egintzaren eraginkortasuna bermatze aldera har daitekeen behin-behineko neurria. [Oh. 39/2015 Legea, 117. art.] Sin. kautelazko neurri. Ik. administrazio-prozedura, behin-behineko neurri.Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. kautelazko neurri.

kautela-prozesu [proceso cautelar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. kautelazko prozesu.

kautelazko babes [tutela cautelar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzio-organoen babesa, prozesuaren ebazpenaren betearazpena bermatzea helburu duena; argitu beharreko interes edo eskubideen kontserbazioan, prebentzioan edo segurtatzean datza.

kautelazko demanda [demanda cautelar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Babesaren eraginkortasuna bermatzeko alderdiak egindako eskaera, non kautelazko neurri jakin bat edo batzuk esleitzeko uzia bideratzen baita. [Oh. PZL, 721. art.] Sin. kautela-demanda.

kautelazko neurri [medida cautelar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuaren emaitza —ondarea edo pertsonala— bermatzeko ordenamenduak aurreikusten duen tresna sorta. Sin. kautela-neurri.Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. kautela-neurri.

kautelazko prozesu [proceso cautelar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzioaren hirugarren jarduera prozesal mota (adierazpenaz eta exekuzioaz gain), kautela-neurriak izapidetzeko sortua, prozesu nagusi baten mesedetan eta haren eraginkortasuna ziurtatzeko. Sin. kautela-prozesu.

kauzio [caución]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Prozedura batean suerta daitezkeen gastu edo kalteei aurre egiteko interesdun edo eskatzaileak jarritako diru kantitatea.

kazetarien kontzientzia-klausula [cláusula de conciencia de la periodista, del periodista]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Komunikabideen eremuko profesionalei aitortutako eskubidea aldebakarreko lan-kontratua bertan behera uzteko aukera ematen diena bidegabeko iraizpenaren efektu berberekin, komunikabidearen ildo ideologikoan funtsezko aldaketa bat dagoen kasuetan aplika daitekeena. [Oh. 2/1997 Lege Organikoa.]

kengarritasun [deducibilidad]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Oinarria edo kuota murrizten duten kopuruen izaera.

kenkari [deducción]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kuota tributarioa murrizten duen kopurua.

kenkariaren oinarri [base de la deducción]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergapekoak inbertitzen edo jasotzen duen diru kopurua, kenkaria aplikatzeko erreferentzia gisa erabiltzen dena.

kereila [querella]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Subjektu aktiboak zigor-akzioa egikaritzeko duen borondate-adierazpena jasotzen duen idazkia. Kereila onartua izanez gero, aurkezlea alderdi akusatzailea bilakatzen da.

kereilari [querellante]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Kereilaren aurkezlea; zigor-akzioa egikaritzen duen alderdi prozesal aktiboa.

kereilatu [querellada, querellado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Kereilan egitate zigorgarriaren egile gisa aipatzen den pertsona. Kereila onartua izanez gero, zigor-prozesuaren subjektu pasiboa.

kexa-errekurtso [recurso de queja]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Debolutiboa den inpugnazio-bidea. Zigor-prozesuan eta prozesu zibilean beste errekurtso debolutibo baten izapidetzea ukatzen duen ebazpena aurkaratzeko erabiltzen da. Horrez gain, zigor-prozesuan apelazioaren ordezko moduan erabiltzen da.

kita [quita]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Zorrari egiten zaion gutxitzea. Eskuarki, hartzekodunak zorra gutxitze hori onartzen du aurreikusten duenean zaila izango dela zor osoa jasotzea. Hartzekodunen konkurtso-egoeretan ohikoa da kitarako proposamena egitea. [Oh. KonL, 99. art.]

kitapen [liquidación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Sozietateetan gauzatzen den prozesua, zeinaren bidez, sozietatea eratzen duten pertsonen artean (bazkide edo ezkontideen artean, irabazpidezko sozietateetan) dagoena banatzen den, pasiboa ordaindu ostean.

klausula [cláusula]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Kontratu, testamendu, itun edo antzekoetan idatzitako xedapenetako bakoitza.

klausula demokratiko [cláusula democrática]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBk hirugarren estatuekin adosturiko akordioetan barneratzen duen klausula, zeinaren arabera, akordioaren aplikazioa baldintzatu egiten baita, betiere, demokraziaren eta giza eskubideen printzipioak errespetatzen badira.

know-how [know-how]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Enpresariak merkataritzako balio erantsia lortzeko erabiltzen duen barne ezagutza tekniko eta administratiboen multzoa. Ezagutza hau babestu egiten da legez; alegia, prozesu tekniko eta administratibo horiek industria sekretutzat jotzen dira, eta, ondorioz, ez da zilegitzat jotzen ezagutza hori berariazko baimenik gabe hedatzea. [Oh. LDL, 13. art.]

kode [código]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Zuzenbideari dagokionez, arau eta printzipio juridikoen multzo bateratu, ordenatu eta sistematizatua.

Kode Zibil [Código Civil]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Espainiako Zuzenbide Zibil komunaren hein handi bat biltzen duen legezko testua, 1889ko uztailearen 24an indarrean sartu zena errege-dekretu bidez. Lau liburu nagusitan du banatua bere gorputza: pertsonak, ondasunak, jabetza eta horien aldarazpenak, jabetza eskuratzeko modu ezberdinak eta betebeharrak eta kontratuak.

kodegintza [codificación]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Kodifikatzearen ekintza edo jarduera. Sin. kodifikazio. Ik. kodifikatu.

kodegintza-prozesu [proceso de codificación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Lege indarra duen gorputz bakar batean arauak sistematikoki eta modu bateratuan jasotzea. Ik. kodifikazio.

kodifikatu [codificar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ordenamendu juridiko jakin bati dagozkion arauak, edo horien parte bat, kode batean bildu, betiere modu ordenatu eta sistematizatuan.

kodifikazio [codificación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Legezko testu bakarrean bil daitezkeen zuzenbidearen adar edo materia bateko arauen ordenazio bateratu eta sistematikoa. Konpilazioetan ez bezala, non indarrean dauden arauen antolaketa soil bat egiten den, kodifikazioaren bitartez, printzipio gidariak jarraiki, ordenamendu juridikoaren batasun organikoa bilatzen da.

koefiziente bidezko zenbatespen objektibo [estimación objetiva por coeficientes]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Oinarri zergagarria zehazteko koefiziente batzuk erabiltzean datzan erregimena.

kokatzeko askatasun [libertad de establecimiento]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Jarduera profesionala, merkataritza- edo industria-jarduera aurrera eramango den lekua erabakitzeko askatasuna. [Oh. EBFT, 49. art.] Sin. egoitza-askatasun.

kolazio [colación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Operazio bat, jaraunspenaren banaketan egin beharrekoa, kausatzailearen dispentsarik ez badago. Derrigorrezko oinordeko guztiek jaso beharrekoa jaso dezaten, senipartedun guztiek itzuli behar dute jaraunspen-masara aurretik kausatzailearengandik doan jasotakoaren balioa, atribuzio hura senipartearen aurrerapena izan zela ulertzen baita.

kolazionagarri [colacionable]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jaraunspenaren banaketa egiterakoan senipartedunek jaraunspen-masara itzuli behar duten ondasunaren ezaugarria.. Kausatzailearen dispentsarik ez dagoenez, kolazionatu behar den ondasuna.

kolonia [colonia]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Autodeterminazio-printzipioa egikaritzeko eskubidea duen autonomiarik gabeko lurraldea. [Oh. BN 1514 (XV); BN 1541 (XV); BN 2625 (XXV).]

komisario [comisaria, comisario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzaileak, notarioaren aurrean egiletsitako ahalorde baten bidez, hil ondoren bere oinordetza antola dezan izendatzen duen konfiantzazko pertsona. Kausatzailea hil ondoren honen oinordetza ordenatzeko enkargua jaso eta bere egiten duen pertsona. [Oh. EZZL, 30. art.] Ik. fiduziario.

komisio-emaile [comitente]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Komisio-kontratu batean, bere interesen kudeaketa beste bati enkargatzen dion partea. Ik. obra-kontratu.

komisio-hartzaile [contratista]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obra-kontratu batean, komisio-emailearen interesen kudeaketa, ordainsari baten truke, bere gain hartzen duen alderdia. Ik. komisio-emaile.

komisio-kontratu [contrato de comisión]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Merkatarien arteko konfiantzazko kontratua zeinaren bidez, merkatari batek (komisiogileak) mandatu bat agintzen baitio komisio-hartzaileari, azken horrek mandatua edo eragiketa ekonomikoa gauza dezan. Oso ohikoa da kontratu hau merkatarien artean erabiltzea, merkatari batek merkantziak urrutiko tokian saldu nahi dituenean. [Oh. MK, 244. art.]

kommutazio [conmutación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Gauza bat beste batengatik aldatzea, trukatzea. 2. Ezkontide alargunak jaraunspenean duen gozamen-eskubidearen balioa dirutan edo beste ondasunekin ordaintzea. [Oh. KZ, 839. art. eta hurr.]

komodatu [comodato]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Erabilpenerako mailegua; kontratu erreal, dohain, fede oneko, sinalagmatiko ez perfektua. Horren bitartez pertsona batek (komodatugileak edo dominus) beste pertsona bati (komodatu-hartzailea edo commodatairus) higigarri edo higiezina den gauza ez kontsumigarri bat ematen dio, honek erabili dezan, beti ere, erabili eta gero komodatugileari itzul diezaion baldintza jarrita. Sin. commodatum, utendum datum.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Mailegu kontratua, zeinaren bidez alderdi batek besteari dohainik ematen dion gauza suntsiezin bat, horrek epe zehatzean erabil dezan, eta, ondoren, berari itzul diezaion. [Oh. KZ, 1.740. art.]

komodatudun [comodataria, comodatario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Gauza suntsiezin bat doako maileguan hartzen duen pertsona, epe zehatzean xede zehatz baterako erabiltzeko, eta, ondoren, itzultzeko. Ik. komodatu, komodatugile.

komodatugile [comodante]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Beste pertsona bati dohainik gauza suntsiezin bat maileguan ematen dion pertsona, epe zehatzean erabil dezan xede zehatz baterako, eta, ondoren, berari itzuli diezaion. Ik. komodatu, komodatudun.

komunikazio [comunicación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Administrazioak interesdunari prozedura baten egitateen edo inguruabarren berri emateko zuzentzen dion dokumentua. [Oh. 39/2015 Legea, 21.4 art.] Ik. administrazio-prozedura, interesdun. 2. Administrazio-organo batek administrazio bereko nahiz beste administrazio bateko organoari informazioren bat emateko nahiz izapideren bat bidera dezan eskatzeko zuzentzen dion dokumentua. [Oh. 39/2015 Legea, 72.2 art.] Ik. administrazio-organo. 3. Jarduera jakin bati hasiera eman nahi dion edo eskubide jakin bat baliatu nahi duen pertsona fisiko zein juridikoak administrazio publiko eskudunari aurkezten dion dokumentua. [Oh. 39/2015 Legea, 69.2 art.] Sin. aurretiazko komunikazio.

komunikazio pertsonalen kontrol [control de las comunicaciones personales]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesuko instrukzio-fasean epaileak agindu dezakeen ikerketa-eginbidea. Haren bidez era desberdinetako komunikazioak kontrola daitezke, besteak beste, posta, telegrafo edo telefono bidez egindakoak, gaur egun telekomunikazioak gailentzen badira ere.

komunikazio-egintza [acto de comunicación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuaren egoeraren berri emateko erabiltzen den egintza, bai epaitegitik kanporantz (alderdiei zuzendua, adibidez), bai alderantziz (epaitegiari zuzendua, izapidetzearen azken orduaren berri emateko). Gero eta gehiago, telematikoki gauzatzen da.

komunitate [comunidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau jakin batzuen arabera edo interes bertsuen mesedetan elkarrekin bizi den pertsona-taldea.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. erkidego.

konbikzio [convicción]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Pertsonarengan sakon eta tinko errotuak dauden ideiak eta sinesmenak, norberaren identitate pertsonala osatzen dutenak. Ik. pertsonaren identitate, uste sendo.

kondena [condena]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Epai le edo auzitegi batek emandako epaiaren zatia, alderdiren bat zerbait egitera, betetzera edo ordaintzera behartzen duena.

kondena urratze [quebrantamiento de condena]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Justizia Administrazioaren aurkako delitua, ezarritako kondena, segurtasun-neurria, espetxealdia, kautela-neurria edo zaintza zein eramate-prozesua haustean burutzen dena. [Oh. ZK, 468. art. eta hurr.] Sin. kondena urratze delitu.

konduktismo [conductismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Psikologiaren korronte bat da, aztertzen den izakiaren jokabidearen behaketan oinarritzen dena, eta estimuluei emandako erantzunetan arreta ipintzen duena.

konfesio ofizial [confesión oficial]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Estatuak ofizial deklaratu duen konfesioa, eta, ondorioz, lehentasun-egoeran eskaintzen dena, erlijio horren sinesmen, dogma eta moralaren defentsa eta hedapena babestuaz. Ik. estatu konfesional.

konfiantza-abusu [abuso de confianza]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Inoren konfiantzaz gehiegi edo era desegokian baliatzean datzan inguruabar astungarria. [Oh. ZK, 22.6 art.]

konfiskatze [confiscación]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. bahikuntza.

konfiskazio [decomiso]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Arau-haustea egiteko erabilitako baliabideak nahiz arau-hauste hori egitearen ondorioz lortutako gauzak zein irabaziak arau-hausleari kendu, eta administrazioak bereganatzea. Legez hala aurreikusitako kasuetan, zehapen-neurri gehigarri gisa ezar daiteke, baina baita zehapen-prozeduraren barruan behin-behineko neurri gisa ere. [Oh. 2/1998 Legea, 11.3 art.] Ik. arau-hauste, behin-behineko neurri, zehapen.Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Dolozko delitua egiteagatik ezarritako zigorraren ondorio erantsia. Gauza hauetakoren baten galera dakar: delituaren efektuen galera; edo delitua prestatzeko nahiz egikaritzeko erabili diren ondasunen, bitartekoen edo tresnen galera; edo delitutik datozen irabazien galera. [Oh. ZK, 127. art. eta hurr.]

kongruentzia [congruencia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuan zehar alderdien jardueraren eta epailearen jardueraren (zeina epaian gauzatzen baita) artean dagoen korrelazioa; izan ere, prozesuan eztabaidatutakoak —objektiboki eta subjektiboki aintzat hartuta— ebazpena baldintzatzen du.

konkurtso [concurso]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Gertaera, egoera edo gauzen aldiberekotasuna.

konkurtso zuzenbide [derecho concursal]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Zuzenbideak erregulatzen duen prozesu bat, zordunak dituen zorrak modu ordenatuan ordain ditzan ahalbidetzen duena. Hau da, zordun batek hartzekodun bat baino gehiago duenean eta denei ordaintzeko adinako ondarerik ez duenean, Zuzenbideak prozesu kolektibo berezi bat antolatzen du, zordunak hartzekodun guztiei baldintza berberetan ordain diezaien (par conditio creditorum). [Oh. KonL, 1.1 art.]

konnotazio [dogmática]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. edukiera.

konpentsazio [compensación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Elkarrekikotasuna duten bi subjektuk, elkarren arteko hartzekodun eta zordun direnean aldi berean, berezko dituzten obligazio homogeneo, galdagarri eta likidoak, elkarturiko kopuruan, iraungitzeko bidea. Legezkoa ez ezik, borondatezkoa, ahalmenezkoa eta judiziala bereiz daitezke; araudian aipaturiko ukanbeharretako baten bat falta izatekotan alderdien edo epailearen esku dago konpentsazioa ezartzea.

konpilazio [compilación]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Aurrez bananduta edo beste lan batzuetan zeuden liburu eta dokumentuak, edota beraien zatiak, biltzen dituen lana. Sin. bilduma. 2. Lege edo arauen bilduma.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Espainiako Estatuan, 1959-1973 bitartean onartu zen lege mota bat, lurralde baten berezko Zuzenbide zibila jasotzen zuena. Zehazki, sei onartu ziren urte haietan Estatuan: Bizkaia eta Arabakoa, Kataluniakoa, Balear Uharteetakoa, Galiziakoa, Aragoikoa eta Nafarroakoa. Balear Uharteetakoak eta Nafarroakoak oraindik indarrean jarraitzen dute.

konpromisu-kreditu [crédito de compromiso]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ekitaldi batean baino gehiagotan egitekoak diren jardueren finantzaketatik eratorritako betebehar juridikoei aurre egiteko kreditua.

konspirazio [conspiración]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Prestamen-ekintza, pertsona bi edo gehiago delitu bat egiteko ados jarri eta delitu egitea erabakitzean datzana. [Oh. ZK, 17. art.]

konstituzio [constitución]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Estatu baten arau gorena, haren ordenamenduaren beste arau guztiak baino goragoko maila duena. 2. Botere konstituziogileak sorturiko testu juridikoa, zeinaren helburua baita konstituzio-botereak sortu eta botere-banaketa ezartzea.

konstituzio-kontrakotasun [anticonstitucionalidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Konstituzioaren aurka doanari ezartzen zaion ezaugarria.

konstituzio-kontrakotasun arazo [cuestión de inconstitucionalidad]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Epaile batek eskatuta bultzatzen den prozesua, prozedura judizial batean aplikagarri den lege bat Konstituzioarekin bat datorren ala ez egiaztatzeko helburua duena. [Oh. EK, 163. art.]

konstituziogile [constituyente]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Eratu egiten duena edo konstituzioa sortzen duena. Sin. eratzaile. 2. Konstituzioa eztabaidatu eta onartzeko zeregina duen batzarrari ezartzen zaion ezaugarria. Ik. batzar konstituziogile. 3. Konstituzio berri bat onartzeko herriak duen ahalmen edo botere gorenari ezartzen zaion ezaugarria. Ik. botere konstituziogile.

konstituzionaltasunaren kontrol [control de constitucionalidad]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Konstituziozkotasun-printzipioan oinarri duen kontrol sistema, praktikan Konstituzioaren aurkako ekintzen aurrean errekurtsoak jartzeko aukera ematean datzana.

konstituziozkotasun-printzipio [principio de constitucionalidad]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ordenamendu juridikoaren irizpidea, Konstituzioa beste arau guztien eta estatu-ekintza ororen gainetik dagoela adierazten duena.

kontabilitate publiko [contabilidad pública]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Irabazi asmorik gabeko entitate publikoez eta bereziki administrazio publikoez arduratzen den kontabilitatearen adarra.

kontabilitate-agiri [documento contable]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kontabilitatea jasotzen duen dokumentua.

kontabilitate-emaitza [resultado contable]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kontabilitatetik irteten den emaitza.

kontabilitate-kontrol [control contable]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Sektore publikoaren jarduera ekonomikoaren jarraipena, haren eragiketa guztiak kontabilitatean behar bezala adierazten direla ziurtatzeko eta bermatzeko egiten dena.

kontabilitate-printzipio [principio de contabilidad]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kontabilitateak aurreikusten duen printzipioa.

kontrabando [contrabando]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Aduana-zergak ordaindu gabe egiten den merkataritza-jarduera.

kontraesan-printzipio [principio de contradicción]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu ororen ezinbesteko ardatza; kondenatu aurretik alderdi guztiek beren argudioak entzunarazteko eskubidea dutela esan nahi du. Lotura estua du defentsa-eskubidearekin.

kontraktualismo [contractualismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Filosofia politikoaren eta zuzenbidearen filosofiaren korronte moderno bat da, jendartearen eta estatuaren jatorria gizakien arteko kontratu batean kokatzen duena, zeinaren arabera, askatasunen murrizketa onartzen baita jendartean elkarbizitza bideratzea ahalbidetuko duten legeen truke.

kontraneurri [contramedida]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu baten egitate ez-zilegiaren ondorioz kaltetua izan den estatuak erantzun moduan hartutako neurri hertsatzailea, funtsean estatu horrekiko nazioarteko obligazio bat ez betetzea dakarrena. Nazioarteko Zuzenbideak onartutako neurria da, egitate ez-zilegiaren etetea eta erreparazioa helburu duen heinean. Eskuarki, izaera ekonomikoa du. [Oh. NZBren artikuluen proiektua (2001) nazioarteko egitate ez-zilegietatik ondorioztatzen den estatuen erantzukizunari buruzkoa, 49-54. art.] Sin. errepresalia.

kontratatzailearen profil [perfil de la contratante, del contratante]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Zerbitzu finantzarioak kontratatzen dituen subjektuaren ezaugarri-multzoen adierazlea. Izan ere, inbertsio-zerbitzuen enpresek bezeroen profila aintzat hartu behar dute, besteak beste, bezero hori profesional eta minoristen artean sailkatzeko. Horren arabera, produktu finantzario konplexuagoak edo xeheagoak eskainiko zaizkio bezeroari. [Oh. BML, 78 bis art.]

kontratazioaren baldintza orokor [condición general de la contratación]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Masan egindako kontratuetan (atxikipen kontratuetan) erabiltzen diren klausulen multzoa. Kontratu horietan bi alderdietako batek (enpresariak) klausula horiek ezartzen ditu, aurre negoziaziorik gabe, beste alderdiak (kontsumitzaileak edo enpresariak) ezinbestean bete ditzan. Klausula horiek orokorrak eta komunak dira kontratu horietara atxikitzen den ororentzat. [Oh. KBOL, 1.1 art.]

kontratista [contratista]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Beste baten alde, eta prezio baten truke, obra bat egiteko obligazioa bere gain hartzen duen subjektua, bere lana edo industria soilik jarriaz edo era berean, materiala ere bere kargu izanez. [Oh. KZ, 1544. art.]

kontratu [contrato]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua, Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Bi pertsona edo gehiagoren arteko borondate akordioa, elkarrengan obligazioak sortzera zuzendutakoa.

kontratu publikoen esleipen [adjudicación de contratos públicos]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio publiko kontratatzaileak aldez aurretik hautatutako kontratista bati kontratu publiko bat gauzatzeko ardura ematea, 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren III. liburuko I. tituluko I. atalburuan kontratistak hautatzeko eta administrazio-kontratuak esleitzeko arautzen diren prozeduren arabera. [Oh. 9/2017 Legea, 131. art.]

kontratugile [contratante]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bere borondatez, gauzak edo zerbitzuak trukatzeko xedearekin, kontratu bat gauzatzen duen subjektua. Ik. kontratu.

kontratuzko erantzukizun [responsabilidad contractual]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kontratua bete ez delako kaltea konpontzeko sortzen den betebeharra. Ik. ez-betetze, kalte, kontratu.

kontribuzio-ahalmen [capacidad contributiva]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributuak ordaintzeko ahalmena.

kontrol kontu-hartzaile [control interventor]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Herri-erakundearen jarduera ekonomikoaren gain ezartzen den barne-kontrola.

kontsignazio [consignación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ordenamenduak ezarritako mekanismoa, zorduna ahalmentzen duena, kasu jakin batzuetan, hartzekodunaren borondatearen kontra edo hura bazterturik, obligaziotik askatzeko, zor den gauza agintari judizialaren gordailuan eta hartzekodunaren eskura utziz. [Oh. KZ, 1176-1178. art.]

kontsignazio-zentsu [censo consignativo]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zentsualistak ondasun higiezin baten ordez kapital bat trasmititzen dueneko zentsu mota. Zentsudunarena den ondasun higiezina zentsuarekin grabatzen da jasotako kapitala urteroko kanonaren bitartez ordainduko dela bermatzeko. [Oh. KZ, 1606. art.] Ik. zentsu.

kontsolidazio fiskal [consolidación fiscal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga sistema honen bidez, Sozietateen gaineko Zerga-helburuetarako, subjektu pasibo bakar bat balitz bezala zergapetzen da enpresa talde bat. Sin. zerga-kontsolidazio, baterakuntza fiskal.

kontsul [cónsul]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra 1. Erromako Errepublikan herri-batzarrak (comitia centuriata) urte baterako izendatutako imperium zuen magistratu eta agintari gorena. 2. Erromako Printzegoan Senatuak izendatutako imperiumik gabeko ohorezko titulua. Sin. consul, consul suffectus.

kontsumitzaile [consumidora, consumidor]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Pertsona fisikoa edo juridikoa, ondasun bat erosiz edo zerbitzu bat kontratatuz kontsumo-harreman batean azken jasotzaile gisa parte hartzen duena.

kontsumo-maileguZuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. mailegu.

kontsuntzio-printzipio [principio de consunción]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Lege-pilaketa gainditzeko erabilgarria den hastapena, manu penal astunenak egitatea zigor arinagoarekin zigortzen duten manuak baztertzean datzana. [Oh. ZK, 8.4 art.]

kontu korrente fiskal [cuenta corriente fiscal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak baimendutako tresna bat; zergapekoari aukera ematen dio kontuan jasotzen diren zerga-izaerako zor eta kredituak konpentsatzeko, horien titularra denean.

kontuen zin [jura de cuentas]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozedura labur eta pribilegiatua, prokuradore eta abokatuen eskubideak —prozedura jakin batean debengatutako eta alderdiak ordaindu gabeko kredituak, hain zuzen ere— babestea helburu duena. [Oh. PZL, 34. eta 35. art.]

kontura ordaintzeko zerga-obligazio [obligación tributaria de realizar pagos a cuenta]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ordainketa zatikatuak egitera behartutakoak, atxikitzaileak edo konturako sarrerak egin behar dituenak zenbateko bat ordaintzea Zerga Administrazioari. Ik. konturako ordainketa.

konturako ordainketa [pago a cuenta]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Etekinak diruzkoak direnean egin beharreko konturako ordainketa. Ik. kontura ordaintzeko zerga-obligazio.

konturako sarrera [ingreso a cuenta]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Etekinak gauzazkoak direnean egin beharreko konturako ordainketa.

kontzeju [concejo]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Arabako Lurralde Historikoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan udalerria baino lurralde-eremu txikiagoa duen toki-entitatea, bere interesak kudeatzeko ahalak balia ditzakeena. [Oh. 11/1995 Foru Araua (Araba); 6/1990 Foru Legea, 37. art.] Sin. herri-batzar. Ik. entitate lokal.

kontzentrazio-printzipio [principio de concentración]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ahozkotasun-printzipiotik eratorritako printzipioa, epaiketaren ikustaldiaren jardunak, ahal den neurrian, saio bakarrean edo, batzuk izanez gero, gutxienez, guztiak jarraian, izapidetzea galdatzen duena.

Kontzertu Ekonomiko [Concierto Económico]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Euskal Autonomia Erkidegoaren finantzaketa-sistema; Euskadiren eta Espainiako estatuaren arteko harremanak ezartzen eta arautzen ditu. Sin. Ekonomia Itun.

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Misto [Comisión Mixta del Concierto Económico]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kontzertu Ekonomikoak jasotzen duen organoa, Foru Aldundietako, Eusko Jaurlaritzako eta Estatuko administrazioko ordezkariek osatzen dutena.

kontzientzia [conciencia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Norberaren identitate pertsonala hautemateko gaitasuna. Pertsonarengan sakonki sakon eta tinko errotuak dauden ideiek eta sinesmenek osatzen dute. Ik. konbikzio, kontzientzia-askatasun, kontzientzia-eragozpen, uste sendo.

kontzientzia fiskal [objeción fiscal]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. eragozpen fiskal.

kontzientzia-askatasun [libertad de conciencia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Norberaren kontzientzia libreki eratzeko eta konbikzioei askatasunez eusteko zein konbikzio horiek aldatzeko, adierazteko eta hauen arabera jarduteko oinarrizko eskubidea. Ik. konbikzio, kontzientzia-askatasun, kontzientzia-eragozpen, uste sendo.

kontzientzia-eragozpen [objeción de conciencia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Arau juridiko baten eta norberaren kontzientzia-arauaren arteko kontraesanaren aurrean, norberaren konbikzioei lehentasuna ematearen aldeko jarrera pertsonala. Horren aurrean bi egoera gerta litezke: arau juridikoak jarrera hau legitimatzea ezarritako betebehar nagusiari salbuespen edo beste aukera batzuk aitortuaz (secundum legem) eta halakorik ez aurreikusi, eta jarrera hori zigortzea (contra legem). Sin. kontzientzia objezio. Ik. kontzientzia, kontzientzia-askatasun, kontzientzia-gatazka.

kontzientzia-gatazka [conflicto de conciencia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Arau juridiko baten eta norberaren konbikzioak agintzen dutenaren arteko kontraesana. Sin. kontzientziazko gatazka. Ik. kontzientzia, kontzientzia-askatasun, kontzientzia-eragozpen.

kontzientzia-objekzio [objeción de conciencia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. kontzientzia-eragozpen.

kontzientziazko gatazka [conflicto de conciencia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. kontzientzia-gatazka.

kontziliazio-batzorde [comisión de conciliación]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. adiskidetze-batzorde.

kooperazio indartu [cooperación reforzada]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBren eskumen esklusibokoak ez diren gaietan gutxienez bederatzi estatu kideren artean aplikatuko den egintza bat hartzeko aukera zabaltzen duen prozedura. Azken baliabide gisa erabili behar den prozedura honen xedea EBren helburuak sustatzea eta integrazioan sakontzea da, estatu kide guztiak batera politika jakin batean aurrera egiteko ados jartzen ez diren egoeretan. [Oh. EBT, 20. art.] Sin. lankidetza indartu.

kooperazio leialaren printzipio [principio de cooperación leal]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Estatu kideen eta EBko erakundeen arteko harremanak eraentzen dituen printzipio orokorra, elkarri leialtasuna gordetzeko betebeharrean oinarritzen dena. [Oh. EBT, 4.3 art.] Sin. lankidetza leialaren printzipio.

koordinazio-printzipio [principio de coordinación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio publikoen antolakuntza-printzipioa, helburu duena bermatzea jarduketa-koherentzia egon dadin administrazio bereko organoen artean (hierarkia-harremanik ez dutenean) nahiz administrazioen artean. Teknika ugari erabil daitezke koordinazio hori erdiesteko: teknika funtzionalak (planak, programa zein egitasmoak, jarraibideak, eskudantzia-gatazkak eta abar) edo organikoak. [Oh. 40/2015 Legea, 3.1 k eta 140.1 e art.] Ik. administrazio-organo, administrazio publiko, eskudantzia-gatazka, hierarkia.

koroa [corona]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Estatu monarkikoen berezko erakundea, non erregea edo erregina baita estatuburua.

korporazio [corporación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zuzenbide publikoak arautzen dituen pertsona juridiko publikoen taldea.

kosmos-ikuspegi [cosmovisión]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Munduaren eta, oro har, bizitzaren deskribapena, azalpena eta interpretazioa definitzen duten konbikzioen multzoa. Sin. kosmosaren ikuspegi. Ik. konbikzio, uste sendo.

kosmosaren ikuspegi [cosmovisión]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. kosmos-ikuspegi.

kostu prozesalak [costas procesales]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. kostuak.

kostuak [costas]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuaren izapidetzearen ondorioz sorturiko eduki ekonomikoko gastuen zati bat, hain zuzen ere, egintza prozesaletan jatorria dutenak. [Oh. PZL, 214. art.] Sin. kostu prozesalak.

kotizazio [cotización]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren ekarpeneko aldaeran, bai enpresaburuek eta bai langileek ere, derrigorrez egin beharreko kotizazioa.

kotizazio-aldi [periodo de cotización]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Kotizatzen den denbora aldia.

kotizazio-kontu [cuenta de cotización]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburua titular duen bankuko kontua. Gizarte Segurantzak hortik eskuratuko du kotizazioa.

kotizazio-kuota [cuota de cotización]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Kotizatu beharreko zenbatekoa.

kotizazio-oinarri [base de cotización]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Kotizazioaren zenbatekoa kalkulatzeko erabiltzen den oinarria; oro har, oinarri hori soldata da. [Oh. GSLO, 74. art.]

kotizaziopeko pentsio [pensión contributiva]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. pentsio kontributibo.

kreditu-aseguru [seguro de crédito]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Aseguru mota bat, zeinetan aseguru-poliza hartzekodunaren eta enpresa aseguratzailearen artean sinatzen baita. Horren bidez aseguratzaileak zordunek ordaindu gabe utz ditzaketen zorrak ordainduko ditu, eta zor horiek hartzekodunaren ondarean sor dezakeen kaltea gutxitu. [Oh. AKL, 69. art.]

kreditu-eskubide [derecho de crédito]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Hartzekodunak zordunaren gainean duen eskubidea, honengandik zorra (diru kantitate edo gauza baliokidea) jaso eta eskatzeko.

kreditu-lagapen [cesión de crédito]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Obligaziozko erlazio batean gerta daitekeen transmisio-negozioa, kanpoko hirugarren batek hartzekodunarekin bere posizio juridikoa hartuko duela hitzartzean. Kreditu-lagapenaren bitartez zordunari (lagapedunari) hartzekodun berri bat ezartzen zaio, jatorrizko hartzekoduna (lagatzailea) desagertuz eta bere zorra hirugarren bati (lagapen-hartzaileari) lotuz. Kode Zibilak salerosketa-kontratu moduan arautzen badu ere, beste edozein transmisio-negozioren bidez ere eraman daiteke aurrera kreditu-lagapena, betiere, kreditua baliozkoa eta transmitigarria baldin bada. Bankuek eta entitate finantzarioek maiz laga ohi dituzte kreditu-eskubideak, merkatuan ordaindu gabeko kredituak eskuratzeko sortu diren enpresen mesedetan. [Oh. ZK, 1.527. art.] Sin. kredituaren lagapen. Ik. lagapen-hartzaile, lagapedun, lagatzaile.

kreditu-lehenespen [prelación de créditos]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. lehentasun-eskubide.

kredituaren lagapen [cesión de crédito]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Ik. kreditu-lagapen.

kuadrilla [cuadrilla]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Arabako Lurralde Historikoan nortasun juridiko propioa daukan eta zuzenbide publikokoa den toki-erakundea. Arabako lurraldea zazpi kuadrillek osatzen dute: Vitoria-Gasteiz, Aiara, Arabako Lautada, Biasteri-Arabako Errioxa, Zuia, Añana, eta Kanpezu-Arabako Mendialdea. [Oh. 63/1989 Foru Araua (Araba).] Ik. entitate lokal, mankomunitate.

kuasi-kontratu [cuasicontrato]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Egitate zilegia eta borondate hutsekoa; horien ondorioz, beren egilea obligaziopean geratzen da hirugarren bati begira, eta, batzuetan, elkarrekiko obligazioa sortzen da interesdunen artean. Legeak bi kuasi-kontratu jaso eta garatzen ditu: “negozioen kudeaketa ofiziosoa” eta “zor ez dena kobratzea”. Kodeak jasotzen dituen kuasi-kontratuez gain, ez da beste kuasi-kontraturik onartzen.

kudeaketa prozesal eta administratiboko kidego [cuerpo de gestión procesal y administrativa]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden funtzionarioen kidego orokorra: goi-mailako titulua eskatzen da kidegoan sartzeko eta goi-mailako jarduera prozesalean laguntzen dute. [Oh. BJLO, 476. art.]

kulpa [culpa]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. erru.

kulpadun [culpable]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. errudun.

kultu-askatasun [libertad de culto]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Erlijio-askatasunaren edukiaren adierazle bat. Kultu-ekintzak, zeremoniak edo errituak askatasunez burutzeko eskubidea. [Oh. EK, 16.1 art.] Sin. kulturako askatasun. Ik. erlijio-askatasun, ordena publiko.

kultu-leku [lugar de culto]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Komunitate erlijiosoek kultu-ekintzak, zeremoniak edo errituak egiteko egokitutako espazioa. Sin. kulturako leku. Ik. kultu-askatasun.

kultu-ministro [ministra, ministro de culto]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Konfesio baten berezko liturgia edo zerbitzu-erlijiosoak zuzentzeko eskuduna den pertsona. Sin. kulturako ministro. Ik. kultu-askatasun, kultu-leku.

kultura [cultura]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Herri bat ezaugarritzen duten ezaguera, ideia, bizimodu, usadio eta ohituren multzoa. 2. Norbanakoak kritikotasuna eraiki dezan ahalbidetzen duen ezagueren multzoa.

kultura-aniztasun [pluralismo cultural]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Kultura-dibertsitatearen aitorpenean eta aniztasunaren errespetuan oinarrituta, gizartearen kohesioa lortzea helburu duten politikak. Sin. kultura-pluralismo. Ik. gizarte-aniztasun, gizarte multikultural, kultura-dibertsitate.

kultura-dibertsitate [diversidad cultural]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Gizarte demokratikoetan aitortutako pluraltasunaren eta oinarrizko eskubideen garapenaren ondorioz sortutako kultura-aniztasuna. Ik. gizarte-aniztasun, kultura-aniztasun.

kultura-identitate [identidad cultural]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Bere partaideak talde horren kide bezala identifikatzea posible egiten duten kultura baten ezaugarri berezien multzoa. Sin. identitate kultural.

kultura-pluralismo [pluralidad cultural]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. kultura-aniztasun.

kulturako askatasun [libertad de culto]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. kultu-askatasun.

kulturako leku [centro de culto]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. kultu-leku.

kulturartekotasun [interculturalidad]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Gizartean biltzen diren kultura-identitateen arteko komunikazioa eta interakzioa berdintasunean gerta daitezen bultzatzen duten politikak. Ik. kultura-aniztasun.

kuota [cuota]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide edo ondasun baten titular subjektu bat baino gehiago direnean, titulartasunaren zenbatekoa neurtzen duen elementua. Kuota horrek ezarriko du zenbatekoak diren gure eskubide eta obligazioak. Adibidez, jabetza erkidegoan, etxebizitza baten % 20ko kuota badut, printzipioz, gastuen % 20 ordaindu beharko dut, eta irabazien % 20 egokituko zait era berean.

kuota efektibo [cuota efectiva]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. benetako kuota.

kuota likido [cuota líquida]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kuota osoari tributu bakoitzaren foru-arauan aurreikusitako murrizpen, hobari, gehiketa edo koefizienteak aplikatuta lortzen den kopurua.

kuota oso [cuota íntegra]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Likidazio-oinarriari karga-tasa aplikatzean lortzen den kuota.

kupo [cupo]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Euskal Autonomia Erkidegoak, modu eragingarrian bere gain hartu ez dituen eskumenak finantzatzeko, Espainiako estatuari ordaindu beharreko kopurua.

kuradore [curadora, curador]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Subjektu baten gaitasuna osatzeko zeregina duen pertsona, berau ordezkatzera iritsi gabe. Kuradoreak ikuskapen lanak egin behar ditu. Askotan, bere adostasuna ere beharrezkoa izaten da, bere zaintzapean dagoen pertsonaren adostasunaz gain, kontratua modu egokian eratua izan dadin. [Oh. KZ, 286. art. eta hurr.] Ik. kuratela.

kuratela [curatela]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Subjektu baten gaitasuna osatzera bideraturiko babes erakundea, non kuradoreak ez duen subjektua ordezkatzen, baizik eta zenbait negozio ikuskatzean datza bere zeregina. Kuradoretzapean egon daiteke: emantzipatua, adinez gaitua, ezgaitua edo zarrastela. [Oh. KZ, 286. art. eta hurr.]

kutxa bakar [caja única]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren finantza-baliabide guztiak jasotzen dituen organoa. Organo hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra da.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus