Topaguneak eta Wikimaratoiak

Gaur goizean entzun dugun moduan, lehenengo aldi honetan Euskaraldiak ez digu dena konponduko, baina gutxienez ausartagoak izaten laguntzen digu. Bai horixe! Kultur ekitaldiak programatu beharrean, Mintzola Fundazioaren eta Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen laguntzarekin kultura elkarlanean egiten saiatu gara.

11 egun hauetan antolatu diren ekintza ugarien artean, gaur Arabako eta Gipuzkoako campusean Topaguneak egin dira, Euskaraldian parte hartzen dugunok inguru lasai eta informal batean ekimenaren inguruan hitz egiteko eta izandako esperientziak partekatzeko.

Hori dela eta, Gipuzkoako campusean bi ekintza ospatu ditugu gaur: eguerdian Topagunea bera kafetegiko arkupetan, non lehenengo mailako bi bertsolariek (Maialen Akiza eta Beñat Gaztelumendi) lagundu digute Euskaraldiaren inguruan ditugun kezkak, pozak eta pasadizoak lantzen eta partekatzen. Ahobizi eta Belarriprest txapak agortu dira, baina Kepa Matxainen laguntzarekin eta Beñatek eta Maialenek kantatu dituzten bertsoei esker, txapa horien arantza barrurago daramagu gaur.

Arratsaldean bigarren ekintza egin berri dugu: 64 ikasleek Euskal Wikipediako beren artikuluak landu dituzte wikilarien laguntzaz. Ez da azkena izango! Eta zure campuseko beste jarduerak zeintzuk diren jakin nahi baduzu, hona jo: https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/euskaraldia.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>