Claude Levi-Strauss, etnozentrismoa eta erlatibismo kulturala

Dakigunez asko dira Levi-Straussek gizarte antropologiari egindako ekarpenak, baina bere lanen artean badago bat bereziki aipatua eta goraipatua izan dena jakintza ororen arloan: UNESCOk eskatuta “arraza”ren nozioa deuseztatzeko garatutakoa, hain zuzen ere.

Lan horren izenburua “Arrraza eta kondaira” da (Jokin Apalategik itzulita), eta hemen topatu ditzakezue argitalpen horren azala eta aurkibidea:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-euskcont/eu/contenidos/informacion/eima/eu_2011/adjuntos/8474072298.pdf

Hurrengo sarrera osatzeko lan horren zati batean erreparatzea eskatu nahi dizuet. Ondoren txertatzen dut (PDF-an) proposatzen dizuet lan pusketa:
Testua irakurri eta hauxe burutu beharko duzue blogerako sarrerari begira:
1) Testua harremanetan jarri (kokatu) Levi-Strauss-en pentsamenduan eta obran.
2) Testua eta etnozentrismo ideiaren arteko loturak azaldu (etnozentrismoa definituz)
3) Testua eta erlabisimo kulturalaren arteko loturak azaldu (erlatibismo kulturala definituz).
4) Testuak lantzen dituen gaiak ilustratzeko adibide baten bat jarri.
Animo!!

Ezin da iruzkinik egin.