Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak (UPV/EHU) antolatzen eta babesten dituen kultura-jardueren berri ematen du blog honek.

Kontrakoa zehaztu ezean, jardueretarako sarrera librea eta doakoa da.

------------------------------

Este blog informa sobre las actividades culturales organizadas y asistidas por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de San Sebastián (UPV/EHU).

De no especificarse lo contrario, las actividades son de entrada libre y gratuita.

------------------------------

Facebook ofiziala

Facebook oficial

Getxoarte 2014: Balenciaga Ezartzen, M-etxea & Teo arkitektura

Pasa den azaroaren 9 eta 11 artean Getxoarte 2014 (Praktika Garaikideen Aretoa) egin da, Areetako Geltokia plazako karpan. Aurtengo edizioa Edu Hurtado komisarioak zuzendu du, eta, bertan, Arkitektura Eskolako zenbait irakaslek, ikaslek eta ikasle ohik osatutako hiru kolektibok hartu dute parte: Balenciaga Ezartzen, M-etxea eta Teo arkitektura kolektiboek.

Teo arkitektura kolektiboko arkitektoek aretoaren atondura arkitektoniko nagusia diseinatu eta eraiki dute, umeentzako tailer didaktiko bat garatzeaz gain.

Balenciaga Ezartzen kolektiboko arkitektoek Balenciaga diseinatzailearen obran inspiratutako (eta EHUren Arkitektura Eskolako ikasleek egindako) aulkien diseinu-panelak eta maketak erakutsi dituzte.

M-etxea kolektiboko arkitektoek espazio publikoan garatutako hiru proiektu erakutsi dituzte: Har-etxea (hiri-altzarien eta ekipamendu publikoen arteko elementu higikor bat), Kalehabitat (mugikortasunaren astean Arkitektura Eskolako 3. eta 4. ikasturteetako ikasleekin batera Donostian egindako esku-hartze bat) eta Txiringailua (Tabakalerarekin eta Egiako auzotarrekin elkarlanean egindako gailu mugikor bat).

———————————————–

Entre el 9 y el 11 de noviembre se ha celebrado Getxoarte 2014 (Salón de Prácticas Contemporáneas), en la carpa de la plaza de la Estación de Las Arenas. La edición de este año ha sido dirigida por el comisario Edu Hurtado, y, en ella, han tomado parte tres colectivos formados por profesores, alumnos y ex-alumnos de la Escuela de Arquitectura: Balenciaga EzartzenM-etxea y Teo arkitektura.

Los arquitectos del colectivo Teo arkitektura han diseñado y construido la instalación arquitectónica principal del espacio, aparte de desarrollar un taller didáctico para niños.

Los arquitectos del colectivo Balenciaga Ezartzen han expuesto los paneles y las maquetas de las sillas diseñadas por los propios alumnos de la Escuela de Arquitectura de la UPV/EHU, inspiradas en los diseños de Balenciaga.

Los arquitectos del colectivo M-etxea han expuesto tres proyectos desarrollados en el espacio público: Har-etxea (un elemento móvil a camino entre el mobiliario urbano y los equipamientos públicos), Kalehabitat (una intervención urbana realizada en Donostia, con alumnos de 3º y 4º de la Escuela de Arquitectura, con motivo de la semana de la movilidad) y Txiringailua (un dispositivo móvil realizado en colaboración con Tabakalerarekin y vecinos de Egia).

 

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>