A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

2015/5/13-15: IkerGazte

Udako Euskal Unibertsitateak, hainbat erakunderen babesarekin (tartean, UPV/EHU), Ikergazte kongresua antolatuko du Durangon, 2015eko maiatzaren 13an, 14an eta 15ean. 1. edizioa izango da, eta, hortik aurrera, bi urtetik behin egiteko asmoa dago, betiere hiru helbururekin:
• Ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna handitzea.
• Ikerlarien arteko harremanak sendotzea.
• Euskarazko zientzia produkzioa areagotzea.
Lehenengo bilkuran jakintza-arlo guztietako 100-150 parte-hartzaile biltzea espero da: giza-zientziak, gizarte-zientziak, zientzia zehatzak eta natur-zientziak, ingeniaritza eta arkitektura, eta osasun arloko ikertzaileak.

Programa akademikoa 4 saio motak osatuko dute: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterrak eta tailerrak. Saio akademikoak programa kulturalaz osatuko dira, hau antolatzeaz administrazio-taldea arduratuko delarik.

Arkitekturari buruzko komunikazioak eta posterrak bidali daitezke. Hautatutakoak, aurkezpena egiteaz gain, ISBNrekin digitalki argitaratuko dira. Hautaketa egiteko batzorde akademikoan Unai Fdz. de Betoño eskolako irakaslea egongo da, besteak beste.

Izena emateko eta informazio guztirako: http://www.ueu.eus/ikergazte/

—————————————-

La UEU, junto con varias instituciones (entre las que está la UPV/EHU), organizará el congreso IkerGazte los 13, 14 y 15 de mayo de 2015, en Durango.

El objetivo es aumentar la visibilidad de la investigación realizada en euskera.

Toda la información sobre el congreso: http://www.ueu.eus/ikergazte/

 

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>