Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak (UPV/EHU) antolatzen eta babesten dituen kultura-jardueren berri ematen du blog honek.

Kontrakoa zehaztu ezean, jardueretarako sarrera librea eta doakoa da.

------------------------------

Este blog informa sobre las actividades culturales organizadas y asistidas por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de San Sebastián (UPV/EHU).

De no especificarse lo contrario, las actividades son de entrada libre y gratuita.

------------------------------

Facebook ofiziala

Facebook oficial

AGET/ETSA (UPV/EHU): Africa International Architectural Competition winner

UPV/EHUko Arkitektura Eskolako ikasle talde batek nazioarteko lehiaketa batean saria irabazi du

UPV/EHUko Arkitektura Eskolako ikasle talde batek (Mario Loza, Uxue Jauregi eta Julen Garcia), bosgarren mailako Proiektuak ikasgaiaren barruan nazioarteko lehiaketa batean saria irabazi du.

Arkitektura Eskolako irakasle talde bat Garapenerako Lankidetza eta arkitektura lantzen ari da Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu baten barnean. Talde horretan, kurtso zein arlo guztietako irakasleak daude, zeinak, beste herrialde zein kulturetan arkitektura nola diseinatu eta eraiki behar den pentsatzera gonbidatu nahi dituzte ikasleak. Izan ere, Garapenerako Lankidetzak guretzat arrotzak izan daitezkeen gizarte, kultura, eta eraikitzeko modu ezberdinak ezagutzera hurbiltzen gaitu. Aldi berean, ariketa horiekin, egoera berri eta ezezagunetara egokitu daitezkeen ikasleak hezitzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dute Arkitektura Eskolatik.

Testuinguru horretan, bosgarren mailako “Proiektuak IX. Eremu Publikoa” irakasgaiaren barruan, Ramon Barrena eta Alex Mitxelena irakasleen zuzendaritzapean, ikasle talde honek (Mario Loza, Uxue Jauregi eta Julen Garcia), beste ariketekin batera, proiektu bat garatu zuen; eta, beste ikasle guztiek bezala, nazioarteko lehiaketa batera aurkeztu.

Lehiaketa hori KYM FIELD deritzon Turkiako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GGKE/ONGD) antolatu du. Lehiaketaren helburua izan da Afrikako herrialde ezberdinetan eraikia izan daitekeen haur-eskola baten diseinua burutzea.

Mario Lozak, Uxue Jauregik eta Julen Garciak osatutako taldearen proiektua izan da nazioarteko epaimahaiak aukeratu eta, ikasle-mailan, saria irabazi duena. Talde honek egiten duen proiekturako proposamena hurrengoa da, haien hitzetan:

Hiritarrak jarrera kritiko eta aktibo bat hartzera gonbidatzen dira, haiek izango dira erabaki eta lan guztien protagonistak. Bertakoen eskulana sustatzea lehentasuneko helburua izango da, bai materialen horniketara eta baita eraikuntza lanei dagokienez. Biztanleriaren adin, genero eta baldintza sozial ezberdinetako elkarlana, harremana eta bizikidetza bilatzen da.

Bitartekoak eskainiko dira; bertako baldintzetan oinarritutako eraikuntza-sistema erraz bat garatzeko jarraibideak eta gomendapenak. Katalogo bat, eta haren eraikuntzarako beharrezkoak diren pausuen azalpenak.

Mendebaldeko interbentzio askok diseinu espezifiko bat inposatzen dute, askotan tokiko biztanleriaren iritziekin kontrajarriak izan daitezkeenak. Proposamena ikuspuntu zabal batean zentratu da. Toki bakoitzaren behar eta nahiak oso bestelakoak direlarik, eraikuntza-sistema egoera ezberdin bakoitzari erantzuna emateko gai izango da.

Soluzio irekia da, erabiltzaileek definitu beharko dutena. Baldintza horrek biztanleria prozesuan protagonista sentiaraziko du. Bertako biztanleek proiektua haiena sentitzea da prozesu partehartzailearen helburua. Inork ez daki haiek baino hobeto behar dutena.

Eraikuntza sistemak bi isurialdeko estalkidun modulu errektangular bat sortzen du. Nahi den dimentsioetara moldatu daiteke, etorkizuneko erabilerara moldatu daitekeelarik. Lana murriztu eta erraztearren, dimentsio ezberdinetako bateragarriak diren bi modulu finkatu dira, bakoitza bakarka edo beste moduluekin konbinatuz funtzionatu dezakeena. Sabana Afrikarreko eskola batek izan dezakeen erabilera espezifikoetan oinarrituz, bi dimentsiotako modulu ereduak garatu dira.

—————————————————————————————————

Un grupo de estudiantes de la Escuela de Arquitectura de la UPV/EHU ha sido premiado en un concurso internacional

Los estudiantes Mario Loza, Uxue Jauregi y Julen García de la ETS de Arquitectura de la UPV/EHU han sido premiados en un concurso internacional por un trabajo realizado dentro de la asignatura Proyectos IX de 5º curso.

En la Escuela de Arquitectura un grupo de profesoras/es está trabajando el tema de la Cooperacion al Desarrollo y la arquitectura en el marco de un Proyecto de Innovación Educativa. En este proyecto, cuyo objetivo principal es invitar al alumnado a pensar en cómo se debe diseñar y construir en ámbitos y territorios culturalmente diferentes al de origen, participa profesorado de todos los cursos y áreas de la Escuela de Arquitectura. La cooperación al desarrollo ofrece un marco inigualable para acercarnos a culturas, sociedades y modos de construir que pueden ser desconocidos para nosotros. Además, desde la Escuela de Arquitectura se quiere señalar la importancia que este tipo de enseñanza tiene para la formación de los y las estudiantes, y por lo tanto futuros/as profesionales, que se adaptarán de una manera adecuada a situaciones nuevas y desconocidas.

En este contexto, en la asignatura de 5º curso “Proyectos IX. El espacio público” y dirigidos por los profesores Ramon Barrena y Alex Mitxelena, el grupo de estudiantes mencionado (Mario Loza, Uxue Jauregi y Julen Garcia) ha desarrollado, entre otras actividades, un proyecto, que al igual que el resto de estudiantes, se presentó al concurso internacional.

Este concurso, convocado por la Organización No Gubernamental para el Desarrolo (ONGD) KYM FIELD de Turquía, tenía como objetivo el diseño de una escuela infantil que pudiera ser construida en diferentes lugares de Africa.

El proyecto de Mario Loza, Uxue Jauregi y Julen Garcia ha sido elegido por el jurado internacional, y obtenido el premio en la categoría de estudiantes. La propuesta de este grupo se define de la siguiente manera, en palabras de los propios autores:

Invitamos a los habitantes a tomar una actitud crítica y activa, serán protagonistas de las decisiones tomadas y las obras a realizar. Una de las prioridades será apoyar el trabajo manual del lugar, tanto en el suministro de materiales como en trabajos de construcción. Fomentar el trabajo en equipo, la convivencia y las relaciones personales entre los diferentes grupos sociales, edades y géneros.

Para ello ponemos los medios; un sistema de construcción de estructura sencilla diseñado teniendo en cuenta las condiciones locales y un catálogo con los pasos necesarios para el montaje.

Muchas intervenciones occidentales imponen un diseño específico a menudo incompatible con la opinión de la ciudadanía local. Queremos centrar nuestra propuesta desde un punto de vista más amplio. Es importante tener en cuenta que las necesidades y prioridades de cada sitio serán diferentes. Sin embargo, el sistema de construcción será capaz de responder a cada una de estas situaciones.

Es una solución abierta que debe ser definida por las personas que la utilizarán. Esta condición hará que los ciudadanos se sientan más protagonistas en el proceso. El propósito del proceso participativo es que las personas locales sientan suyo el nuevo elemento. Nadie sabe mejor que ellos lo que necesitan.

El sistema de construcción crea un módulo rectangular con cubierta a dos aguas. Puede adquirir las dimensiones deseadas, adaptándose a las condiciones del uso futuro. Con el fin de facilitar y simplificar el trabajo hemos definido dos ejemplos de dimensiones diferentes pero compatibles. Cada módulo puede funcionar independientemente o combinado con otros. En base a los usos específicos que podría tener una escuela de la sabana africana, hemos especificado algunos ejemplos que pueden servir como base para los ciudadanos locales.

 

Iruzkin bat honentzako: AGET/ETSA (UPV/EHU): Africa International Architectural Competition winner

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>