Datorren asteazkenean, martxoak 15, hitzaldi bat emango du Santos Bregaña diseinatzaileak, 12:30ean, T04 gelan.
Hitzaldia baino lehen Paisaiaren Arkitektura eta Proiektuen Esperimentazio Laborategia ikasgaiek (Mario Sangallik eta Iñigo Viarrek hurrenez hurren ematen dutenak) elkarbanatuko duten saioan parte hartuko du. Izan ere, Arkitektura Eskola Montpellierreko Arkitektura Festibalean ordezkatuko duen instalazioa aukeratzeko epaimahaiko kide ere bada Santos Bregaña.
Donostian eta Bartzelonan arkitektura-ikasketak egin ostean, 1996an atelier laia sortu zuen Santos Bregañak. Bertan, barrualdeak diseinatzeko proiektuak eta proiektu grafikoak eta industrialak egiten ditu, batez ere, gastronomia-kulturarekin lotutakoak. 2008an, Anne Ibañez Guridirekin batera, Art Director Club NYek ematen duen Sphere saria jaso zuen Mugaritz jatetxearekin hasieratik egindako lanarengatik. Tabula editorialaren zuzendaria ere bada, kultura eta gastronomia zabaltzeaz arduratzen dena. Portzelana-diseinuko bere lanek (O! Luna, Tabula eta Linneo bildumek) ospe handia hartu dute nazioartean eta mundu guztiko jatetxe eta hotelik onenetariko askotan daude. Bere lanak, besteak beste, Parisen, Washingtonen, New Yorken, Tokion, Milanen, Madrilen, Miamin eta Berlinen erakutsi dira. 2006tik 2008ra Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren kooperatibako gerentea izan zen eta EHUko Bilboko Arte Ederren Fakultateko zeramika-masterreko irakasle ere izana da.
El próximo miércoles, 15 de marzo, Santos Bregaña ofrecerá una charla abierta en el aula T04 a partir de las 12:30.
Su conferencia vendrá precedida por su participación en la sesión conjunta de las asignaturas Arquitectura del Paisaje y Laboratorio de Experimentación Proyectual (que imparten Mario Sangalli e Iñigo Viar, respectivamente), como miembro del jurado que seleccionará la instalación que representará a la Escuela de Arquitectura de San Sebastián en el Festival des Architectures Vives de Montpellier.
Erantzuna idatzi