Iñigo Beguiristain arkitektoa da, Nafarroako Unibertsitatean egin zituen ikasketak (1998, DEA 2003). Bere lanbide aritzea, ikerketa akademiko eta irakaskuntzarekin osatu izan du. Ra ‘Revista de Arquitectura’ argerkariko editorea izan zen (1999-2002) eta Nafarroako (1998-2003) eta Euskal Herriko (2010-12) Unibertsitateetako Arkitekturako Goi Eskoletan eta Nafarroako Diseinu Goi Eskolan (Creanavarra, 2015-17) irakasle izan da. Era berean, Monterreyko Goi Ikasketeetako Eskolan (CEDIM, 2010), Monterreyko Teknologikoan (TEC, 2010) eta Zaragozako Ingenieritza eta Arkitekturako Goi Eskolan (2011, 2018) irakasle gonbidatu bezala aritu da.
Tabuenca & Leache arkitektoen eskutik hasi zen lanean (1996-97). Herri Administrazioetan ere egin zuen lan, Errioxako Gobernuko Etxebizitza Zuzendaritza Nagusian (2004) eta Iruñeako Udaletxeko Urbanismo eta Etxebizitza Sailan (2004-06). Geroztik, profesional liberal bezala aritu da, askotan beste arkitektoekin lankidetzan.
Bere proiektuak hainbat sari lortu dituzte arkitektura lehiaketetan. Era berean, argitalpen berezietan agertuak eta erakusketa askoren barne izanak, bere lanak honako sariekin izan dira nabarmenduak: Chicago Athenaeum Award (2014), EHAEOko Arkitekturako Saria (2013), FAD Arkitekturako Saria (Finalista 2013), UN MDA Student Award (Finalista 2013), BEAUko Saria (2016, Hautatua 2013), AIT ‘Living Interior’ Award (Hautatua 2012), WAN Retail Interior Award (Finalista 2011), EHAEOko Barne Arkitekturako Saria (2010), FAD Barne Arkitekturako Saria (Finalista 2010 eta 2012), FAD Lan Iragankorren Saria (Hautatua 2015), Nafarroako Bazkundeko Hamarkadako Diseinu Saria (2010), Nafarroako Bazkundeko Diseinu Saria (2009, Finalista 2007), Saloni Barne Arkitekturako Saria (2006, Finalista 2009 eta 2010) eta ArquinFAD Vivir con Madera Saria (Finalista 2007).
Iruzkin berriak