Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak (UPV/EHU) antolatzen eta babesten dituen kultura-jardueren berri ematen du blog honek.

Kontrakoa zehaztu ezean, jardueretarako sarrera librea eta doakoa da.

------------------------------

Este blog informa sobre las actividades culturales organizadas y asistidas por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de San Sebastián (UPV/EHU).

De no especificarse lo contrario, las actividades son de entrada libre y gratuita.

------------------------------

Facebook ofiziala

Facebook oficial

2020/02/12 beHark

Otsailak 12an, asteazkena, 10.30etan, A0.6 gelan, “Eraginkortasun arkitektonikoa” izenburua duen hitzaldia izango dugu. Bilboko beHark estudiotik Beñat Saratxaga eta Gentzane Goikuria etorriko dira Eskolara birgaitzeari nola aurre egoten dioten tratatzera.

Hitzaldia hau 5. mailako Arkitektura, Diseinua eta Birgaitzea ikasgaian Ramon Barrena irakasleak antolatuta izan da.

behark  be harchitecture / izan harkitektura

Euskal Herriko arkitektura estudio handietan hamar urtez lan egin ostean, zeinetan Carlos Ferrater bezalako arkitektoekin batera aritzeko aukera izan zuten, Gentzane Goikuria (1976) eta Beñat Saratxaga (1975) Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan ikasitako arkitektoak, beharkplataforma sortzen dute 2009an. behark,arkitektura, diseinua eta arteetako profesional ezberdinen kolaboraziorako bideak uztartzeko sortzen da, diseinu arkitektoniko eta hirigintza lanak garatzeko asmoz, ondoko premisa nagusi hauetatik abiatuta:

beha_analisia eta behaketa / behar_beharrezko arkitektura / h_arkitektura isila

Behaketatik abiatzen den arkitektura bat, beharretan oinarritzen dena, eta bere xedeak lortzeko soilik beharrezkoa dena proposatzen saiatzen dena. beharkek, arkitektura isil bat garatzen du, ez harroa baizik eta umila, hortik hhizkiak logoan duen garrantzia.

Lantaldea enkargu eta lan bakoitzera egokituz , beharkek mota askotariko lanak ekitea ahalbideratzen digu, obra berria, birgaitze eta berregokitze lanak, hirigintza azterlanak, etab., hiri birsorkuntza lanei dedikazio bereziaz ekinez beti, jasangarritasunaren ikuspegitik abiatuta eta herri partaidetza sustatuz espazio publikoaren diseinuan (eta gozamenean).

Sustatzaile publiko eta pribatuentzako egindako proiektu ugarien gain, zeinen artean saritutako zenbait obra aurkitzen diren, albaitari eta abeltzain familia batentzat Gorbeialdean egindako baserria kasu (Egurtek 2014 saria), beharkestudioaren lana birgaitzean eta hiri birsorkuntzan egindako ahaleginengatik bereizten da. Aipatzekoa da zentzu honetan hiri berregokipenerako lehentasunezko eremuak formulatzeko Bilboko auzo ezberdinetan egindako azterlanak eta horien ostean garatutako berregokitzapen eta birgaitze interbentzio bereziak, Cuesta de Olabeaga 14 edota Dike 2A eraikinetan.


El 12 de febrero, miércoles, a las 10.30h, en el aula A0.6 tendrá lugar la conferencia titulada “Eraginkortasun arkitektonikoa”. Beñat Saratsaga y Gentzane Goikuria vendrán a la Escuela a contrnos cómo afrontan la rehabilitación.

La conferencia ha sido organizada por el profesor Ramón Barrena en la asignatura Arquitectura, diseño y rehabilitación de 5º curso.

Después de aproximadamente una década de trabajo en grandes estudios de arquitectura de Euskal Herria, donde tienen la oportunidad de colaborar con arquitectos como Carlos Ferrater, Beñat Saratxaga (1975) y Gentzane Goikuria (1976), arquitectos ambos por la escuela Técnica Superior de Arquitectura de San Sebastián, crean en 2009 la plataforma behark. Esta surge como un medio de colaboración entre distintos profesionales de la arquitectura, el diseño y las artes, para el desarrollo de trabajos de diseño arquitectónico y urbanístico.

Partiendo de la observación y análisis, beharkdesarrolla una arquitectura pertinente, orientada a satisfacer los objetivos establecidos para cada proyecto de la forma más eficiente posible, proponiendo solo lo verdaderamente necesario para lograrlos. Una arquitectura respetuosa e integrada en su entorno, una arquitectura que no resulta arrogante, una arquitectura silenciosa.

Adaptando el equipo creativo al encargo y los objetivos, beharknos permite abordar una gran variedad de trabajos, desde obra nueva, a trabajos de rehabilitación y readaptación, estudios urbanísticos etc., con una especial dedicación a los trabajos de regeneración urbana, realizados siempre desde la perspectiva de la sostenibilidad y favoreciendo la participación ciudadana en el diseño (y disfrute) del espacio público.

Además de numerosos proyectos de obra nueva para promotores tanto públicos, como privados, entre los que destacan algunas obras premiadas, como el caserío para una familia de ganaderos y veterinarios en Gorbeialdea, (premio Egurtek 2014), el trabajo del estudio beharkse caracteriza por su dedicación a la rehabilitación y regeneración urbana. Cabe destacar en este sentido la experiencia adquirida en la redacción de los  estudios técnicos para la formulación de las Áreas de Rehabilitación Preferente realizados en varios barrios de Bilbao y la subsiguientes intervenciones singulares de rehabilitación eficiente de edificios residenciales, en Cuesta de Olabeaga 14, actualmente en desarrollo, y la ya finalizada rehabilitación del edificio situado en la calle Dique 2A de Olabeaga.

beha_observación y análisis / behar_arquitectura necesaria / h_arquitectura silenciosa.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>