A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

2021/03/31_URMENETA_LARRATXE

Martxoak 31ean, 10.30etan, Eskolako 2. solairuko lantegian, Asisko Urmeneta eta Joseba Larratxe  komikilariak Eskolan egongo da  Eskolan. Asisko eta Josebaren hitzaldia “Komikiak lantzeko espazioak. Sorkuntza dinamikak indibidualtasun eta kolektibotasunaren artean” izenburua izango du. Hitzaldia Proiektuak VI Egoitza Eremuak 3 irakasgaiaren testuinguran antolatuta dago. Parte hartzen duten irakasleak Ibon Telleria eta Mikel Larratxe dira.


El 31 de marzo, a las 10.30h, en el Taller del 2º piso de la Escuela Asisko Urmeneta y Joseba Larratxe, dibujantes de cómic. La conferencia de Asisko y Joseba se titulará “Komikiak lantzeko espazioak. Sorkuntza dinamikak indibidualtasun eta kolektibotasunaren artean” y está enmarcada en la asignatura Proyectos VI de 3er curso que imparten los profesores Ibon Telleria y Mikel Larratxe.

Asisko Urmeneta Otsoa (Iruñea, 1965) irudigilea eta komikilaria. Napartheid fanzinearen sortzaileetariko bat izan zen 1988an. Hainbat prentsa kolaborazio egin ditu (batez ere, Argian). 2011n Gartxot, konkista aitzineko konkista animazio filma zuzendu zuen Juanjo Elordirekin batera. Berriki, Basolatik berri onik ez eta Sugarren mende komikiak kaleratu ditu.

Joseba Larratxe Berazadi “Josevisky” (Irun, 1985) komikigile eta ilustratzailea. Aldizkarietan kolaborazioak egiten hasi zuen bere ibilbidea, Donostian Arkitektura ikasketak egiten zituen garai berean. Umore-zintak zein komiki luzeak argitaratu ditu, hala nola Joana Maiz eta Basolatik berri onik ez. Ilustrazioak ere egiten ditu Argia aldizkarirako eta gazte-literaturako zenbait zigilutarako.

 

 

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>