Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak (UPV/EHU) antolatzen eta babesten dituen kultura-jardueren berri ematen du blog honek.

Kontrakoa zehaztu ezean, jardueretarako sarrera librea eta doakoa da.

------------------------------

Este blog informa sobre las actividades culturales organizadas y asistidas por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de San Sebastián (UPV/EHU).

De no especificarse lo contrario, las actividades son de entrada libre y gratuita.

------------------------------

Facebook ofiziala

Facebook oficial

2021/03/12-2021/05/07 Auzo-sorkuntza espazio publikoan

Espazio publiko eta ekipamendu sarea gure herri eta hirietako biztanleen zerbitzua da. Herritarren espazio kolektibo hauen kokapenak, izaera eta kalitateak guztiz eragiten dute elkarrekin ditugun hartu emanetan eta komunitate izaeraren garapenean.

Espazioarekiko eskaera eta beharrak, gizartea osatzen dugun pertsonon bizipen aniztasunaren adinakoak dira. Beraz, sare hauen antolaketarako ikuspuntu anitz eta aspektu zabalak jaso beharrean gaude. Hirigintza prozesuen barnean dago sare publikoaren antolaketa eta diseinua, administrazio publikoak arkitektoon eskutik gidatuta osatzen duelarik.

Baina ba al dugu konplexutasun hau guztia ulertzeko eta txertatzeko gaitasunik? Arkitektoon sorkuntza moduek nahikoa sakontzen al dute gizartearen behar anitzetan?

Komunitateak antolatu egin dira euren beharrak asetzeko eta honek, antolaketa eta kudeaketa modu berriak behar ditugula erakutsi digu. Arkitektook ezinbestekoa dugu tokian tokiko eragileekin elkarlanean aritzea eta ikerketa honetan auzo-sorkuntza proposatzen dugu parte hartzeko bide bezala UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko 5. mailako “Gune Irekien Antolakuntza eta Hiri Ekipamenduak” ikasgaian auzo-sorkuntza prozesuak garatu ditugu 2019/2020 ikasturtean eta erakusketa honen bidez emaitzak plazaratu nahi dira. Eskola Paraninfo aurrean marxoak 24tik maatzak 7rarte ikusi ahalko da.

Horretarako, auzo ezberdinetan kokatutako 6 ikerketa kasu proposatu dira eta bertako eragileen eskutik ezagutu ditugu tokian tokiko gizarte egoerak eta bertatik eratorritako espazio publikoaren beharrak. Auzo elkarteak, gizarte antolatuak, administrazio publikoak edo enpresa pribatuak izan dira eragileak.


La red de espacios públicos y equipamientos es un servicio de los habitantes de nuestros pueblos y ciudades. La ubicación, el carácter y la calidad de estos espacios colectivos ciudadanos influyen de manera decisiva en nuestras relaciones y en el desarrollo de nuestra condición de comunidad.

Las demandas y necesidades con respecto al espacio responden a la diversidad de vivencias de las personas que conformamos la sociedad. Por lo tanto, debemos recoger múltiples puntos de vista y amplios aspectos para la organización de estas redes. Dentro de los procesos urbanísticos se encuentra la organización y diseño de la red pública, gestionada por la administración pública y guiada por profesionales de la arquitectura.

Pero… ¿tenemos capacidad de entender e incorporar toda esta complejidad? ¿Las formas de creación de los profesionales de la arquitectura profundizan suficientemente en las múltiples necesidades de la sociedad?

Las comunidades se han organizado para satisfacer sus necesidades y esto nos ha demostrado que necesitamos nuevas formas de organización y gestión. Los arquitectos tenemos que colaborar con los agentes locales y en esta investigación proponemos la co-creación como modo de participación.

En la Escuela Técnica Superior de la UPV/EHU se han desarrollado unos procesos de co-creación, en el marco de la asignatura “Ordenación de Espacios Libres y Equipamientos Urbanos” de 5º curso. Esta exposición tiene como fin dar a conocer los resultados y estará disponible frente al Paraninfo de la escuela desde el 24 de marzo al 7 de mayo.

Se han propuesto 6 casos de investigación ubicados en diferentes barrios. Hemos conocido las situaciones sociales y las necesidades del espacio público de cada lugar de la mano de agentes locales diversos: asociaciones de vecinos, sociedades organizadas, administraciones públicas o empresas privadas

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>