Honi buruz

Blog honetan hizkuntzen ingurukoak idatziko ditut.

Egutegia

Junio 2011
L M X J V S D
« May   Jul »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

Categorías

Archivos

Ahozko hizkuntzaren eta IKTen inguruko hausnarketa

Hezkuntza programetan ahozko hizkuntzaren ikasketa eta praktika beti sartu badira ere, ezagutza gramatikalak eta idatzizko hizkuntzaren analisiak eta trebakuntzak ikasgeletatik –nahiz eta ikasgelak ahozko komunikazio-inguruneak izan– baztertu dituzte ikaskuntzaren helburu gisa. Horrez gain, ahozko gaitasuna modu objektiboan hartzea eta ebaluatzea “ohiko” ezagutza gramatikalak egitea baino askoz zailagoa da. Horren guztiaren ondorioz, ikasleek Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzean irakurketaren eta idatziaren praktiken ezagutza onargarria izaten dute baina ikasgelan ahozko diskurtsoak aztertzeko edo bestelako ahozkoan elkarreragiteko praktika sozialak edukitzeko aukera oso gutxi izaten dute. Ikasleen ahozko hizkuntza gaitasuna lagunarteko eremuan eztabaidaezina bada ere, ez da nahikoa edo desegokia da komunikazio eremu konplexuetan, diskurtso formalagoa eta planifikatuagoa erabili behar izaten delako. Baina, testuinguru horretan hain zuzen ere, Internetek ikasteko tresnak ematen ditu. Horien bitartez, ahozko hizkuntzaren praktika eta analisia, eta aplikazio eta hausnarketa gramatikala uztartzen dituzten jarduerak eta sekuentziak errazago diseinatuko ditugu.

Hizkuntza-arloari dagokio ahozko diskurtsoak aztertzen eta planifikatzen irakastea eta parte hartzen duten elementu guztiak kontuan hartuta prozesua bideratzea: komunikazio egoera aztertzea, testuingurura egokitzea, estrategia erretorikoak eta testuz kanpoko elementuak (intonazioa, enfasia, jarrera…). Horrela egin izan da ohiko hainbat jardueratan, hala nola, eztabaidetan, ahozko azalpenetan edota istorioak errezitatzean edo kontatzean; hala ere, Internet eta baliabide multimediak agertzeak aldagai berriak sartu ditu ahozko hizkuntzaren irakaskuntzan.

Internet konsumitzen dutenez, irakasleek eta ikasleek etekina atera diezaiokete hainbat tokitako (hezkuntza atariak, irakasleen web orriak edo irrati eta telebista kateak) ikus-entzunezko baliabide askoren erabilerraztasunari eta doakotasunari (podcasta eta bideocasta). Eta ekoizle ere badirenez, grabaketak argitara eta parteka ditzakete. Hala ere, bi ekintzak uztar daitezke, eta ondorioz, “prosumer” anglizismoa sortu da, professional (profesional) eta consumer (kontsumitzaile) hitzak elkartzetik.

Internetek xede didakikoa berez duen materiala eta curriculumaren testuinguruan hezkuntzarako erabili daitezkeen benetako baliabideak ematen dizkigu. Hizketako egintzen eta ahozko berbaldi ereduen (formalak edo informalak, bat-batekoak edo planifikatuak) erakusgai zabalak ikaslearen begirada aldatzeko eta hizkutzaren ahozko erabilerari dagozkion zenbait alderdiri erreparatzeko aukera ematen digu: komunikazioaren ez-hitzezko ezaugarriak, hizkuntza aldaerak (diatopikoak, diafasikoak eta diastratikoak), komunikazio-trukatzea arautzen duten kultura-determinazioak eta ahozko mezuak igortzean eta hartzean parte hartzen duten prozesu kognitiboak.

Halaber, sareak norberaren ikus-entzunezko ekoizpenak argitaratzea eta zabaltzea errazten du. Doako multimedia ostatuek bideoak eta audioak on line argitaratzeko aukera ematen diote erabiltzaileari. Erreproduzitzeko eta zenbait kasutan deskargatzeko aukera emateaz gain, helbidea (URL) eta blogetan, wikietan, web orrietan eta bestelako ingurune biltualetan txertatzeko kodea ematen dituzte.

Grabagailu digitalak, sakelako telefonoak, mp3-irakurleak eta bideokamerak erabiliz ikasleen hitzaldiak erregistratuko eta argitaratuko ditugu, ondoren proiektatzeko eta aztertzeko. Horrek ikasleen ahozko gaitasuna hobetzen du; izan ere, ikasleak bere burua modu objektiboan ikusteko eta entzuteko aukera izango du, jardueran izandako zirrara pertsonalaz eta irakasleak eta ikaskideek egindako oharrez haraindi.

Adierazitakoari erreparatuta, honakoa galdetu beharko genioke geure buruari: zergatik landu ahozkotasuna IKTen bitartez? Zalantza barik, ikasleek gero eta interes handiagoa dutelako horrelako tresnen inguruan, motibazioagatik, erabileragatik, erabilerraztasunagatik, etab. Baliabide horien bitartez, batez ere,  mezua egoki hartzeko eta ulertzeko lanketa egitea lortuko dugu eta ahozkotasunaren hainbat eredu aurkeztu ahal izango ditugu. Logikoki, helburuak eta ebaluazioa definitzeko Curriculumeko oinarrizko puntuetan gai honi buruz jasotakoak hartuko ditugu ardatz.

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>