Deialdia: Etorkizun parte-hartzaileak ESPEKULAZIO TALDEA / Convocatoria: Futuros participativos GRUPO DE ESPECULACIÓN

ETORKIZUN PARTEHARTZAILEAK | ESPEKULAZIO TALDEAn parte hartzeko deialdia

Une honetan, inoiz baino gehiago, etorkizunaren inguruko kontakizun berriak behar ditugu, eta hauek elkarrekin pentsatzea ere. Praktika artistikoek komunitate desberdinetako arazoen inguruko erantzun eta iruditegi berriak ikertzen laguntzen digute. Horregatik, artearen egiteko moduak, gizartearen erronken aliatu gisa kokatuko dituen prozesu bat aktibatu nahi dugu, parte hartzetik eta kolektibitatetik abiatuta, orainaren beste forma batzuk aztertzen lagunduko diguten etorkizuneko irudi eta agertokiei buruz eztabaidatzeko tokiak antolatzeko.

ESPEKULAZIO TALDEA

BBAA fakultatean, Espekulazio Talde bat osatzeko deialdi bat jarri da abian; pentsamendu, eztabaida eta ekintza-talde iragankor bat espekulazio-prozesu kolektibo bat garatzeko, non artearen hizkuntzetatik lan egingo dugun, 3 tailerreko programa baten bidez artista gonbidatuekin batera.

Talde hau gradu eta masterreko ikasleei eta Arte Ederretako Fakultateko irakasleei IREKITA dago.

Talde honetan etorkizunen kontakizun, irudi eta agertoki berriak formulatuko ditugu, eta, azkenik, bizitzeko espazio ireki bat eraikiko dugu, kezkatzen gaituzten arazoen inguruko eztabaidak sortzeko eta aktibatzeko.

PROGRAMA

  • 2045 – Beltxarga beltzak eta elefanteak egongelan – Tipi | Martxoak 11. Iraupena: 4 ordu

Etorkizunen hainbat agertoki irudikatuko ditugu, Etorkizuneko Ikasketak eta Postnormaltasunaren ikuspegitik. Elkarrekin etorkizunen irudiak sortuko ditugu, gizartearen eta bizitzaren hainbat alderdiri erreparatuta.

  • Kontakizunak, ikuspegiak, fikzioak – Arrate Hidalgo | Martxoak 18. Iraupena: 4 ordu

Fikziozko kontakizunak sortuko ditugu, lehen saioan garatutako etorkizunen iruditeriak gauzatu eta jakinarazteko. Tailer honetan testuak, komunikazio-piezak eta bideoak sortuko ditugu Arrate Hidalgo idazle eta editore independentearekin batera.

  • Zizare zuloa – Clara Moreno | Apirilak 15. Iraupena: 4 ordu

Aurreko saioan garatutako etorkizunen iruditeriak gauzatuko dituen eszenografia edo instalazioa pentsatu eta sortuko dugu. Espazio bisitagarri bat eraikiko dugu, beste pertsona batzuek bizi ahal izango dutena eta harekin elkarreragin ahal izango dena. Clara Moreno artistarekin habitat bat eraikiko dugu, etorkizun bizigarri bat izango da hau.

ZERTARAKO

Espekulazio Taldearekin izandako prozesutik eratorritako etorkizun imajinatua irudikatzeko agertoki bat eraikiko dugu, esan bezala, bizigarria eta elkarreragilea. Agertoki hau espazio ireki bat izango da, eztabaida aktibatzeko espazioa; fikzio kolektiboari funtsezko eginkizuna emango dion esperientzia bat sortzeko espazioa izango da, aukera eta eraldaketarako tresna gisa. Espazio irekian izandako esperientzia osatzeko, etorkizuneko irudimenen bizipenen inguruko azken tailer parte-hartzaile bat egingo da. Honetan, azaleratutako problematikak oinarritzat hartuta, ekintza-ildoak eta proposamenak egiteari ekingo diogu.

IZENA EMATEKO PROZESUA

Izena emateko epea: otsailaren 19ra arte

Formulario hau bete behar da: https://labur.eus/grupoespeculacion

Informazio gehiago nahi baduzu, idatz ezazu helbide honetara: kaixo@tipigara.co

TIPIK BULTZATUTAKO PROPOSAMENA

Diziplina anitzeko kooperatiba bat gara, ideia, metodologia eta egiteko modu berriak erabiliz modu parte-hartzailean lan egiten duena. Tipin eraldaketarako proiektuak garatzen ditugu. Gure lana, beren etorkizuna taxutzeko gai izango diren komunitate autonomoagoak sortzeko baliagarria izatea nahi dugu.

Deialdi hau TOPIAK ikerketa-proiektuaren parte da. Topiak, bitartekaritza-prozesuetan ikuspegi espekulatiboak aztertzeko eta esperimentatzeko motibaziotik sortzen da, bai eta praktika artistikoen, Etorkizuneko Ikasketen eta Diseinu Espekulatibo eta Kritikoaren arteko elkargunetik sortzen diren perspektiba eta taktiketatik ere.

FUTUROS PARTICIPATIVOS | Convocatoria para participar en un GRUPO DE ESPECULACIÓN

En este momento, más que nunca, necesitamos nuevos relatos de futuros, pensar juntas otros posibles. Las prácticas artísticas nos ayudan a investigar nuevas respuestas e imaginarios en torno a problemáticas de distintas comunidades. Por eso, queremos activar un proceso que sitúe las maneras del arte como aliadas de los retos sociales desde la participación y el hacer colectivo, con el fin de articular lugares para debatir sobre distintas imágenes y escenarios de futuros que nos ayuden a explorar otras formas de presente.

GRUPO DE ESPECULACIÓN

Se pone en marcha una convocatoria para conformar un Grupo de Especulación en la facultad de BBAA; un colectivo efímero de pensamiento, debate y acción con el que desarrollar un proceso colectivo de especulación donde trabajaremos desde los lenguajes del arte, a través de  un programa de 3 TALLERES junto con artistas invitadas.

Está ABIERTO a alumnos/as de grado y máster y a profesores/as de la  Facultad de Bellas Artes.

Formularemos nuevos relatos, imágenes y escenarios de futuros para finalmente, construir un espacio abierto que habitar, desde el que generar y activar debates en torno a las problemáticas que nos preocupan.

PROGRAMA

  • 2045: cisnes negros y elefantes en la sala – Tipi | 11 de marzo. Duración 4h

Imaginaremos distintos escenarios de futuros desde el enfoque de los Estudios de Futuros y la Postnormalidad. Juntas crearemos imágenes de futuros atendiendo a distintos aspectos de la sociedad y la vida.

  • Relatos, visiones, ficciones – Arrate Hidalgo | 18 de marzo. Duración 4h

Elaboraremos relatos de ficción que materialicen y comuniquen los imaginarios de futuros desarrollados en la primera sesión. En este taller crearemos textos, piezas comunicativas y vídeos junto con la escritora y editora independiente Arrate Hidalgo.

  • Agujero de gusano  Clara Moreno | 15 de abril. Duración 4 h

Pensaremos y produciremos una escenografía o instalación que materialice los imaginarios de futuros desarrollados en la sesión anterior. Construiremos y performaremos un espacio visitable y habitable, que otras personas podrán transitar y con el que se podrá interactuar. Construiremos un hábitat, un futuro experiencial con la artista Clara Moreno.

PARA QUÉ

Construiremos un escenario que podrá ser habitado, con el que se podrá interactuar, que represente el futuro imaginado derivado del proceso con el Grupo de Especulación. Este lugar se plantea en claves de espacio abierto desde el que crear una experiencia que active el debate y proporcione un papel central a la ficción colectiva como herramienta de posibilidad y transformación. Este espacio abierto se complementará con un último taller participativo entorno a los imaginarios de futuros vivenciados, y tratará de abordar las problemáticas planteadas en clave de propuestas y líneas de acción.

PROCESO DE INSCRIPCIÓN

Plazo de inscripción: Abierto hasta el 19 de febrero

Es necesario rellenar el siguiente formulario: https://labur.eus/grupoespeculacion

Si quieres más información escríbenos a: kaixo@tipigara.co

UNA PROPUESTA IMPULSADA POR TIPI

Somos una cooperativa multidisciplinar que trabaja de manera participativa usando nuevas ideas, metodologías y maneras de hacer. En Tipi desarrollamos proyectos para la transformación. Queremos que nuestro trabajo sirva para crear comunidades más autónomas capaces de configurar su propio futuro.

Esta convocatoria forma parte de TOPIAK, un proyecto propio de investigación que surge de la motivación de explorar y experimentar con enfoques especulativos en procesos de mediación, así como con perspectivas y tácticas que nacen de la intersección entre las prácticas artísticas, los Estudios de Futuros y el Diseño Especulativo y Crítico.

 

ACTIVIDAD VÁLIDA PARA AGIRI KULTURALA: 9 horas teórico-prácticas

AGIRI KULTURALERAKO BALIODUN JARDUERA: 9 ordu teoriko-praktikoak

 

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>