Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

‘Cantares gallegos’-en 150. urteurrena

[.eus] Gipuzkoako Campuseko Biblioteka batzen da “Cantares gallegos”-en lehen argitalpenaren 150. urteurrenaren ospakizunetara. Obra horrekin, Rosalía de Castrok hasi zuen galegoaren eta galiziar literaturaren suspertzea, XIX. mendean. Izan ere, liburu hori herri tradizioan oinarritutako olerki liburua da, bere osotasunean galegoz argitaratutako lehena eta galiziar kulturaren berpizkundean funtsezkoa. Urtetan, kritikak isildu zuen galiziar idazle handi hau, baina sinbolo bilakatu zen, Galiziaren arimaren sinbolo. Kritikak Rosalíarengana itzuli zenean, jada mitoa zen. Rosalía de Castro omentzeko, liburutegiak hautatu duen iraileko liburua honako hau da: Gonzalo Torrente Ballesteren “Santiago de Rosalía Castro: apuntes sobre la vida en Compostela en tiempos de Rosalía Castro”. Izan ere, XIX. mendean hasten dira Santiagoren edertasunari buruzko deskribapenak. Liburu horrekin batera erakusten ditugu, Rosalíaren beraren “En las orillas del Sar” eta “La hija del mar”, Marina Mayoralen “La poesía de Rosalía de Castro” eta Elvira Martinen “Tres mujeres gallegas del siglo XIX: Concepción Arenal, Rosalía de Castro, Emilia Pardo Bazán”. Azken egunak dituzue erakusketa bibliografiko honetaz gozatzeko, Ikaskuntzarako Laguntza Zerbitzuan, liburutegiaren beheko solairuan.

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>