[.eus] Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako Arkitektura Sailak “arkitektura.dok” bloga eguneratzen du 2010eko urtarriletik, Bibliotekan eskura dagoen liburu baten informazioa argitaratzen da egunero. Lantzen diren arloak arkitektura, hirigintza, eraikuntza, paisajismoa, barne-diseinua, eta hauekin loturiko gaiak dira. Erregistro bibliografikoari eta Bibliotekako katalogoaren estekari, aipamen bat eta azalaren irudi bat gehitzen zaizkio; kasu batzuetan, liburuari buruzko informazioa duten beste lotura batzuk ere ematen dira. Blogak dagoeneko 1.400 sarrera ditu; sarrera kopuru honek Arkitektura arloko bibliografia-iturri interesgarri bilakatzen du. Orain arte, blogak 118.000 bisita izan ditu.
Esteka
arkitektura.dok