egutegia

2013(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira   Aza »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

artxiboa

Emakumeak, hitza eta bizitza

[.eus] Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan “Emakumeak, Hitza eta Bizitza” erakusketa dago ikusgai azaroaren 18arte. Bertan Emakume Abertzale Batza  (EAB) elkartearen ibilbidea azaltzen du bere sorreratik (1922. urtea), gerraondo eta erbestealdiko urteetaraino. Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak osagarri moduan erakusketa bibliografiko bat antolatu du, zerikusia duten lan desberdinak ezagutarazteko: euskaraz idatzitako lehen eskola-liburuak; EABren historia eta euskal emakumeek esparru-publikoetan izan zuten partaidetza progresiboari buruzko lanak: politika, kultura eta hezkuntza arloetan, besteak beste.

“Plaza publikora ateratzea, hau da, mitinetako parte hartzaile, hizlari eta antolatzaile gisa agertzea izan zen alde urratzaileena eta berritzaileena, politikaren eta propagandaren esferan emakumeek pairatzen zuten ikusezintasuna desagerraraziz. Horrez gain, irakaskuntzan euskara txertatzearen alde egindako ekimenek, Euskal Herri osoan martxan jarritako “euskal eskolek” eta emakume haiek literatura eta kultura ekoizpen eremuetan sartu izanak ildo ugari ireki zituzten; gerrak eta ondorengo diktadura frankistak ildo haiek isilarazi zituzten, baina, hala ere, hainbat dinamiken aurrekari aitzindariak izan ziren, hain zuzen ere ondoren horrenbeste aurrerapen eragin dituzten dinamikenak, esaterako hezkuntzan edota emakumeen berdintasunerako politiketan” azaldu du Josu Chueca irakasleak.

Erakusketa bibliografikoa Ikaskuntzarako Laguntza Zerbitzuan dago ikusgai, Liburutegiko beheko solairuan.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>