Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Jorge Oteizaren lantegi-etxea Irunen

[.eus] Hurrengo larunbatean, azaroaren 30ean, jarduera kultural paregabea izango da Irunen. Ibilbide bat antolatu dute, Jorge Oteizak hiri horretan dituen hiru lanak bilduko dituena, musika eta dantza garaikidearen bitartez. Ekintza hau antolatzen dute Oteizaren heriotzaren hamargarren urtemuga ospatzeko. Jarduera Ezmugak taldeak antolatzen du, Iruneko Udalaren zein Jorge Oteiza Fundazio Museoaren laguntzarekin. Iparralde etorbidean, Jorge Oteizak eta Nestor Basterretxeak diseinatu eta eraiki zuten lantegi-etxeak, artista hiri horrekin lotu zuen. Lantegi-etxe hori (gaur egun guztiz utzita eta ezagutezina) dagoen kalean bertan, oriotar honek egindako bi eskultura daude: nazioarteko zubiko estela eta “Ertz hutsa” eskultura, Justizia Jauregiaren aurrean.

 Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan “Jorge Oteiza, animal fronterizo: casa-taller, Irún 1957-58” liburua aurkitu dezakezu. 2001. urtean, liburu horren argitalpena funtsezkoa izan zen eraikin hori ez eraisteko. Une hartatik aurrera, eraikin hori arkitektura ondaretzat hartu da.

Jorge Oteiza (Orio, 1908 – Donostia, 2003) eraikin bakarra egin zuen, desagertzear dagoena. Hogeita bost urtez bere lantegi-etxea izan zena, denboraren poderioz, ahaztuta eta narriatuta dago. Liburu horrek berreskuratzen du lantegi-etxe hori, uler eta babes dezagun. Liburuan aurkituko dituzu orain arte argitaratu ez diren agiriak. Izan ere, horien bidez ulertuko duzu Oteizak bere lantegi-etxea nola proiektatu zuen, zer eraiki zuen eta zergatik egin zuen den modukoa. Era berean, orain arte susmo hutsa zena, gauzatu egin da. Hau da, Oteizaren eragina nabarmena da beste artista, poeta eta arkitektoengan (Donald Judd, Jose Angel Valente, kasu). Oteiza, berriro ere, aitzindari agertzen zaigu. 

ESTEKAK
Ezmugak
DOCUMENTAZIOA
El Irun de Jorge Oteiza
Música y danza se fundirán el sábado en un recorrido por el municipio guipuzcoano
EFE | Noticias de Gipuzkoa, 2013-11-26
Música y danza en la calle para honrar a Oteiza como ‘animal fronterizo’
Tres puntos de la avenida Iparralde unidos por la obra del oriotarra acogerán actividades el próximo día 30 por el décimo aniversario de su fallecimiento
Iñigo Morondo | El Diario Vasco, 2013-11-20
Irun construirá un centro de creación artística en torno a la casa-taller de Oteiza
El inmueble, muy degradado, ha sido incluido en la nueva ordenación del ámbito
Iñigo Morondo | El Diario Vasco, 2008-07-25
La gasolinera y sus responsables
Critica el autor el desinterés de las distintas instituciones a la hora de proteger la única obra arquitectónica diseñada por Oteiza.
Guillermo Zuaznabar | El País, 2006-09-30
Tres culpas para cinco culpables, de Guillermo Zuaznabar en Gara
Caffe Reggio, 2006-09-26
Casa de todos
Luisa Etxenike | El País, 2001-11-18

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>