Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

‘Bertsolari’ filmaren emanaldia

20131203-Bertsolaritza-01-TX[.eus] Abenduaren 10ean, arratsaldeko 15:30ean, Asier Altunaren “Bertsolari” filma proiektatuko da Carlos Santamaría Zentroaren “Antonio Beristain” Entzunaretoan. Asier Altuna film labur, telesail eta iragarkien sortzailearen eskutik bertsolaritzara hurbilduko gara emozioz beteriko film eder honen bidez. Aldi berean, aurtengo finalaren atarian, 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia berriz bizi ahal izango dugu.

Bertsolaritzari buruz pelikula bat egitea zen abiapuntua. Bidean ixiltasuna, poesia, biluztasuna eta bapatekotasunaren amildegia topatu genituen. Inprobisatzen bukatu genduen. Gaiak berak lagundu digu estimulu moduan filma sortzeko prozesuetan. Asko gozatu dugu inprobisatzen, gidoia filma egin ahala idazten, lehenik amaiera pentsatzen –bertsolariek egiten duten bezala–, bertsoen egitura eta pelikularena alderatzen, isiluneekin eta biluztasunarekin jokatzen, bertigoarekin. Baina batez ere intuizioak gidatu gaitu. Nora iritsiko ginatekeen oso ondo jakin gabe, prozesuarekin gozatu dugu, eta bukatu dugunean izugarrizko poza sentitu dugu.

Asier Altuna. Bergara, 1969. Ikus-entzunezkoen munduan argiztapen teknikari gisa sartu zen. Telmo Esnalekin batera zuzendu zuen lehen film laburraren, “Txotx” izenekoaren, ostean, gidoiak idazten eta zuzendaritza lanetan hasi zen. Film labur, telesail eta iragarki ugari sortu ditu. Gainera, 2005ean, Esnalekin batera lehen film luzea zuzendu zuen, “Aupa Etxebeste!”. Horrekin Epaimahai Gaztearen Saria lortu zuten Donostia Zinemaldian eta Zuzendari Berri Onenaren Sarirako proposatu zituzten Goya sarietan.

ESTEKAK

Txintxua Films | Bertsolari
Bertsolari | Blog
Bertsolari | Web
Mintzola: ahozko lantegia
BDB – Bertsolaritzaren datu-basea

DOKUMENTAZIOA

Asier Altuna ‘Kixi’: “Bertsolaritza oso femeninoa eta oso gaztea da, neskaz beteta daude bertso eskolak”

Eneko Azkarate | Goiena, 2011-10-14

DOCUMENTACIÓN
La película vasca “Bertsolari” emociona en La Habana
2012 xtrart, 2012-01-16

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>