Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Donostia-San Sebastián: arkitekturak

[.eus] Hurrengo astelehenean, hilak 20, Donostiako eguna ospatzen da. Hori dela eta, Gipuzkoako Campuseko Biblioteka itxita egongo da, Donostiako campuseko beste eraikin guztiak bezala (Gelategia ezik). Bide batez, aukera honetaz baliatzen gara Nerea argitaletxearen “Donostia-San Sebastián : arkitekturak” liburua aurkezteko. Bertan, José Manuel Bielsaren argazkien bitartez  hiriko eraikin, ibilbide eta bazterren bilduma poetiko eta pertsonala aurkezten digute.  Halaber, Ana Azpirik (UPV/EHUko  Arkitektura GETeko irakaslea) egin dio  sarrera historikoa. Donostiako sutearen eta berreraikitzearen berrehungarren urteurrena ospatzeko argitaratu zuten liburu hau.

Lan honetan, Donostiako arkitekturarik hoberena eta bereziena dugu ikusgai, hiriaren historiaren eta nortasunaren lekuko gisa. Ana Azpiri irakasleak ematen dio sarrera historikoa lanari, Gipuzkoako hiriburuaren arkitektura-egituraren mugarrien aipamenarekin. Ondoren, José Manuel Bielsaren argazkiak datoz, hiriko eraikin, ibilbide eta bazterren bilduma poetiko eta pertsonala ekarriz. Haietan, eguneroko bizitza, denbora eta kultura biltzen dira, eta egungo Donostiaren eta munduan ospea eskuratu duen Donostia horren isla ikusgarriak dira.

Hari kronologiko fina Parte Zaharretik abiatzen da, hiriaren jatorri den aldetik, eta ondoren XIX. mendeko zabalkundean barrena doa, azkenik XX. mendeko eta XXI. mende hasierako arkitektura berritzailera iristeko. Azken horiek, hain zuzen, Donostia berriz ere eraikuntza esperimentazioaren eta abangoardiaren ildoan kokatzen dute.

Argazki ibilbide interesgarri bat, dakarkiguna mendeen joanak eraldatu duten hiri-paisaia bat, naturarekin hizketan ari dena, donostiar belaunaldien ekarria gordetzen duena. Irudi paregabeak, une bat, arkitektura-egoera geldiaraziak, bilatu eta aurkitu daitezkeen etenaldiak.

Millennium
http://millennium.ehu.es/record=b1781361~S1*spi Estekak
Nerea | Donostia-San Sebastián : arkitekturak
http://www.nerea.net/eu/nabarmenduak/donostiasan-sebastian-arkitekturak-arquitecturas-architectures-2 Dokumentazioa
Liburu Dantzaren bigarren urteurrena
Liburu Dantza, 2013-09-13
http://blogak.donostiakultura.com/liburu-dantza/2013/09/13/liburu-dantzaren-bigarren-urteurrena/ 

Enlaces
Nerea | Donostia-San Sebastián : arquitecturas
http://www.nerea.net/destacados/donostiasan-sebastian-arkitekturak-arquitecturas-architectures 
Eurosíntesis | Donostia-San Sebastián : arkitekturak = arquitecturas
http://www.eurosintesis.com/portfolio/donostia-san-sebastian-arquitecturas/ 

Documentación
Segundo aniversario de Liburu Dantza
Liburu Dantza, 2013-09-13
http://blogak.donostiakultura.com/liburu-dantza/es/2013/09/13/liburu-dantzaren-bigarren-urteurrena/ 
Recorrido arquitectónico por San Sebastián
El fotógrafo José Manuel Bielsa y la editorial Nerea publican un libro donde se revisan los puntos más emblemáticos de la ciudad 
Teresa Flaño | El Diario Vasco, 2013-06-25
http://www.diariovasco.com/v/20130625/cultura/recorrido-arquitectonico-sebastian-20130625.html

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>