[.eus] UPV/EHUko Ibaetako Campuseko fakultateen liburutegiak Carlos Santamaría Zentruan kokaturiko Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan integratu ziren, bere zerbitzuak hobetu eta Campuseko Unibertsitate-Komunitateak egiten duen dokumentu eta bibliografi-eskaria ondoen bete arren. Eman diren aldaketa kualitatibo hauen artean, azpimarra behar da liburutegi berriak Mediateka eta Informazio Elektronikoko Baliabideen zerbitzuak eskeintzen dituela, lehengo zentro-liburutegietan ematen zen zerbitzua guztiz hobetu delarik.
Zerbitzu hauen helburua da edozein erabiltzaile teknologi berriak eskuratzea eta ikus-entzunezko baliabideak, baliabide elektronikoak eta multimedia baliabideak erabil ditzala, bai ikaskuntza prozesuetan, bai irakaskuntzan eta ikerketetan. Mediatekak eta Informazio Elektronikoko Baliabideen Gelak berezko mostradorea dute, instalazio hauetan eskeintzen diren zerbitzu eta baliabideei buruzko edozein kontsultari erantzungo dizuten toki aproposa. Edozein zalantza baduzu, jo liburutegiko langileengana.
Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako Mediatekaren ordutegia: 9:00etatik 20:15era, astelehenetik ostiralera. Telefonoa: 943.018.866.
Erantzuna idatzi