egutegia

2014(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Urt   Mar »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728  

artxiboa

Neguko jaiak

[.eus] Asko dira egun hauetan ospatzen diren jaiak: Kandelariaren eguna, San Blas, Santa Ageda bezpera, Inauteriak iragartzen dizkiguten Kaldereroak… Gehiago jakin nahi baduzu ohitura hauei buruz, hemen dituzu zenbait baliabide.

Asko dira urtero San Blas egunaren ospakizunarekin otsailari ongietorria egiten dioten udalerriak. Hilaren 3an omentzen dute eztarriko gaitzen zaindaria, eta egun horretan bi elementu dira nahitaezkoak: kolore ezberdinetako kotoizko lokarriak eta San Blas eguneko gozoki bereziak. Tradizioaren arabera, bi elementuok bedeinkatu ostean lokarria saman bederatzi egunez jarri eta gero erretzen badugu, santuak eztarriko edozein minetatik babestuko gaitu urte osoan zehar.

Jaiegun horren alderdi erlijiosoaz gainera, gurean nekazal kutsu sakon bat ere hartzen badu San Blas egunak. Hori horrela, hainbat herritan nekazaritza eta abeltzaintza azokak egiten dituzte santuaren omenez. Laudion, esaterako, jarduera ugari antolatzen dituzte San Blas azokaren baitan: nekazaritza eta artisautza produktuen erakusketa eta salmenta, herri-kirolen erakustaldiak, odolkiak egiten ikasteko saio praktikoak, dantza eta musika ikuskizunak, eskualdeko baserritarrei omenaldia eta gaztaina dastatzea, besteak beste. Horrez gainera, txerri bat erre eta garbituko dute, ondoren bisitarien artean zozkatzeko.

Gipuzkoari dagokionez, udalerri askotan (Eibarren, Soraluzen edo Elgoibarren, adibidez) San Blas opil gozoak prestatzeko ohitura handia dago.

Baina, dudarik gabe, tradizioa Bizkaian dago zabalduen. Abadiñok, zehazki, ehunka bisitari jasotzen ditu urtero, bertan ospatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzaintza azokarik garrantzitsuenetako bat. Ganadu erakusketa ikusteaz gainera, Durangaldeko udalerri horretara bertaratzen direnek barazkiak, fruta, gazta, txakolina, ogia, eztia, landareak eta artisautza produktuak erosteko abagunea izango dute. Hori gutxi balitz, azokaren baitan txikienentzako jarduera bereziak, herri-kirolen erakustaldiak, bertsolarien emanaldiak eta idi-probak ere prestatu ohi dituzte. Bizkaiko beste txoko batzutan, hala nola Barrikan eta Busturiko Axpe auzoan, ere San Blas gogora ekartzen dute.

DOKUMENTAZIOA
Neguko jaiak / Juan Garmendia Larrañaga
Testu osoa | PDF | Euskomedia

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/16001065.pdf
Iñauteria / Juan Garmendia Larrañaga
Tesu osoa | PDF | Euskomedia

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/12001170.pdf
Badatoz “San Blasak” Antxon Aguirre Sorondoren eskutik
Casa Aramendia, 2014-01-27
http://casa-aramendia.com/badatoz-san-blasak-antxon-aguirre-sorondoren-eskutikn-aguirre-sorondo-2/

El solsticio de invierno y sus celebraciones festivas
Fundamentos estructurados alrededor del Carnaval
Emilio Xabier Dueñas | Eusko News, 111 (2001-02-16)
http://www.euskonews.com/0111zbk/gaia11101es.html
Wikipedia | Blas de Sebaste
http://es.wikipedia.org/wiki/Blas_de_SebasteAgua bendita preparada para San Blas
Félix Morquecho | El Diario Vasco, 2014-02-02
http://www.diariovasco.com/v/20140202/bajo-deba/agua-bendita-preparada-para-20140202.html
Este lunes se celebra en Pamplona la festividad de San Blas con el tradicional mercadillo y la procesión
EP | Noticias de Navarra, 2014-02-02
http://www.noticiasdenavarra.com/2014/02/02/vecinos/pamplona/este-lunes-se-celebra-en-pamplona-la-festividad-de-san-blas-con-el-tradicional-mercadillo-y-la-procesion
San Blas bendice sus cordones milagrosos para la garganta en las ferias de Abadiño y Bilbao
Deia, 2014-02-02
http://www.deia.com/2014/02/02/bizkaia/san-blas-bendice-sus-cordones-milagrosos-para-la-garganta-en-las-ferias-de-abadino-y-bilbao
Las ‘Pipar Opilak’, una tradición de San Blas en Tolosaldea
El Diario Vasco, 2013-02-01
http://www.diariovasco.com/v/20130201/tolosa-goierri/pipar-opilak-tradicion-blas-20130201.html

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>