Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Emakume langileak

[.eus] Jakina denez, bihar Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta UPV/EHUko Biblioteka ospakizun honetara batzen da. Horretarako, Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolak eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskolak San Mamesen partekatzen duten liburutegian ikusgai dagoen argazkia aurkeztu nahi dizuegu. Irudi hori Meatzaritzaren Museoa Fundazioak utzi digu; eta bertan zenbait emakume ikus daitezke lanean Bizkaiko Rubias Putxeta-Las Carreras meatzeko ikuztegian. Zeregin hori gehiago ezagutzeko, Nerea Aristiren “Las trabajadoras vizcaínas (1870-1936)” liburua kontsultatu dugu; bertan gai horri buruz zera esaten digu:

“Mearen garbiketa, lan nekeza zen. Tromelan hasten zen, metalezko zilindro birakari handi horretan mea urarekin nahasten zenean. Behin garbituta, mearen zatiak zabor-uhal batean erortzen ziren. Han palarekin era uniformean zabaltzen ziren, horrela baztertzen zirelarik gai ez baliagarriak; besteak beste, buztin bolak , harriak zein zikinkeriak. Baliogabeko hondakin horiek saskitan zabortegira eramaten ziren. Lana zutik egiten zen eta uhal garraiatzailearen abiaduran. Neguan, hotza zenean, ura orma bihurtzen zen ; orduan, hotzari aurre egiteko, su-ontzitan harriak berotzen ziren. Ez ziren gutxi izan elementuei aurre egiteko galtzak jantzi zituzten emakumeak.“

ESTEKAK
Edificio EUITI y Minas | Bilbao Architecture

http://www.bilbaoarchitecture.com/portfolio-items/edificio-euiti-y-minas/
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
http://www.museominero.net/
>
IRAKURGAIAK
Las trabajadoras vizcaínas :(1870-1936) / Nerea Aresti
BBK, Bilbao : 2006
Colección: Bizkaiko Gaiak ; 367-368
ISBN 848056234X

Bei – S Ingenierías Técnicas 946.61″18/19″ ARE
Bbc – Investigación V-396.5 ARE
Bae – S A.Experiencia 396.5 ARE
Vbc – Sala Caro Baroja 396(466) ARE

http://millennium.ehu.es/record=b1509571~S1*spi
>

ETA GAINERA
Un informe reconoce los oficios de rederas, ‘neskatillas’ y empacadoras

El texto establece la necesidad de reconocer los derechos de las mujeres en el sector pesquero
EP | El País, 2014-01-23
http://ccaa.elpais.com/ccaa/2014/01/23/paisvasco/1390503781_429159.html
Las rederas quieren que se reconozca su oficio
Mujeres del sector pesquero se organizan para lograr visibilidad, mejoras laborales y facilitar el relevo generacional
Paloma Migliaccio | Pikara Magazine, 2011-02-22
http://www.pikaramagazine.com/2011/02/las-rederas-quieren-que-se-reconozca-su-oficio-mujeres-del-sector-pesquero-se-organizan-para-lograr-visibilidad-mejoras-laborales-y-facilitar-el-relevo-generacional/

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>