egutegia

2014(e)ko iraila
A A A A O I I
« Abu   Urr »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

artxiboa

Miguel de Unamunori buruzko liburu-erakusketa Leioako Campuseko Bibliotekan

DSC_0002Miguel de Unamuno jaio zenetik 150 urte betetzen direnez, Bizkaiko Campuseko Leioako Bibliotekak berari buruzko erakusketa bibliografikoa antolatu du. Berezkoa bezain konplexua zen eta momento hauetan nahiko ahaztuta dagoen intelektual bilbotar hau izango da iraileko gure protagonista nagusia.

Eskaintzen ditugun liburuen bitartez Unamunoren jarduera desberdinak ezagutuko ditugu: filosofo, poeta, pedagogo, filologo, itzultzaile, Hispanoamerikako literaturaren aurkitzaile, Iberiar Penintsulako paisaiak ezagutzeko irrikitan zegoen bidaiari eta huts egin zuen antzerkigile… Horiek guztiak agertzen baitira bere obretan.

Bere bizitzaren sekretuak ere ezagutuko ditugu, lan biografikoei esker.

Azkenik, beren artikuluen bitartez, beren iritzi politikoak ezagutuko ditugu, beti egon baitzen prest bere garaiko eztabaida politikoetan parte hartzeko. Kolonialismoaren kontrakoa, bakezalea, Alfonso XIII eta Primo de Riveraren diktaduraren kontrakoa izan zen. Errepublikarekin eta 36ko altxamendu militarrarekin berdin gertatu zitzaion: hasiera batean ilusionaturik eta gero deseingainaturik egon zen. Baina idazki mordo horren muinean bere bizitzan zehar jorratutako ardatzak nabarmentzen dira: gizakia bera, iraunkortasuna, pertsonalitatea, errealitatearen irudipena, gizakiaren berezkotasuna, agintarien maltzurkeriak…

Ikusi erakusketaren Katalogoa

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>