[.eus] Hurrengo apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Biblioteka egingo diren ospakizunetara batuko da, “Zure liburutegian ere ospatu!”lelopean. Egunaren zehar liburuen banaketari ekingo zaio; izan ere, jarduera horrek arrakasta itzela du liburutegiaren erabiltzaileen artean. Egun horretan ere, “Artea liburu bihurtzen denean” erakusketa inauguratuko da; “Sobre lo que no sé” liburua zabaltzeko asmoarekin.Liburu horrek Eduardo Chillidaren lan grafiko eta pentsamendu artistikoaren zehar ibilbide liluragarria egiten du. Idazlan berezi-berezia da, Chillida beraren testuak izateaz gain,artista unibertsal honen 60 lan grafiko eta collageen faksimile-erreprodukzio ere dituena.
Egun horretan bertan, 18:15ean, Carlos Samtamaria Zentroko atarian “Bremengo musikariak” ipuin kontaketa izango da, Donostia Lagunkoia erakundeak antolatua. Ipuin herrikoi hau Narratzaileen Txokoko kideek, europar boluntario gazteek (kaebnai) eta ipuin kontalariek kontatuko digute.