Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

“Chillida, artea liburu bihurtzen denean” erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

[.eus] Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak “Chillida, artea liburu bihurtzen denean” erakusketa zabalduko du. Esposizio hau maiatzaren bukaera arte ikusgarri egongo da liburutegiaren atarian.

Bertan, liburutegian ditugun Chillidaren idazlan batzuk erakusten dira, “Sobre lo que no sé” liburua bereziki. Izan ere, erakusketa honen bidez azken liburu hori jendarteratu nahi da. Liburu horrek Eduardo Chillidaren lan grafiko eta pentsamendu artistikoaren zehar ibilbide liluragarria egiten du. Arean ere, idazlan berezi-berezia da, Chillida beraren testuak izateaz gain,artista unibertsal honen 60 lan grafiko eta collageen faksimile-erreprodukzio ere dituena. Abentura, esploratu gabekoaren erronka, jakin-mina…, kontzeptu horiek guztiak arte-sorkuntzaren sinonimo dira Eduardo Chillidarentzat. Eta horiek guztiak liburu honetan aurkituko dituzu; horregatik, argitalpen berezi honek Chillidaren lanera gerturatzeko modu eraginkorrena da.

Idazlanean agertzen diren marrazkiak eta collageak tamaina handiko liburu gisa erreproduzitu dira. Irudi horiek Chillida-Leku Museoak hautatu ditu artistaren koadernoak eta orijinalak arakatu ondoren, eta gehienak argitaragabekoak dira. Halaber, idazlanak hiru zati ditu: “Más vale ciento volando”, “Yo soy un fuera de la ley” eta “Preguntas”. Eta horiek guztiak Chillidak bere ibilbidean zehar egindako etapen lagin esanguratsuaren, haren tematika aberatsaren eta bere obra grafikoan erabili zituen teknika ugarien erakusgarri dira. Izan ere, Chillidaren obra grafikoari behatzeak trazadura bakoitzaren borondatea eta emozioa transmititzen dizkigu aldi berean.

Bestalde, testuetan bere pentsaera eta bere obsesioak ziren gaiak azaltzen dira, baita artearen eta bizitzaren aurrean zeukan jarrera ere. Testu haietako bakoitzarekin konposizio orijinala egin da, baliabide estetikoen bitartez mezua indartzeko asmoz. Idazlan hau erakusterakoan, nahi dugu errealitate bihurtzea editoreak obrarekin batera dagoen azterlanen bolumenean azaldu duena “Eduardo Chillida, bere besoekin, bere lanarekin, mundu osoarengana iritsi nahi zuen sortzailea”.

Horregatik guztiarengatik uste dugu esposizio honek ezin duela “Artea liburu bihurtzen denean” baino izenburu egokiagorik eraman. 

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>