egutegia

2015(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira   Aza »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

artxiboa

Oliver Sacks, The Mind’s Eye: liburu erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

[.eus] Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak liburu erakusketa antolatu du, bertan ditugun Oliver Sacks neurologo eta idazlearen  lanekin. Erakusketa ikusgai dago liburutegiko atarian urria bitartean. Modu honen bidez omendu nahi dugu Oliver Sacks, 82 urte zituelarik  pasa den abuztuaren 30ean zendu zena. Londonen jaio arren, neurologo honek  bere  bizitza profesionalaren zati handiena Estatu Batuetan eman zuen. Ahaztezinak dira utzi dizkigun entsegu batzuk; hala nola, “Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona” edo “Antropologo bat Marten”.

Bere lorpen handiena da mundu guziko milioika irakurleri gerturatu izana Sacksek berdintzat hartzen zituen baina Gizarteak desberdin tratatzen dituen gizabanako horiek, alegia. Bere idatzien bidez azaldu nahi digu zerk bihurtzen gaituen gizaki, nola norbanako bakoitzaren adimen eta arimaren arteko bidaia bitxia. Bere idatzi batzuk euskaraz irakur ditzakegu; izan ere, gure Unibertsitateak “Antropologo bat Marten” ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) bilduman  argitaratu baitzuen eta Klasikoak bildumak , bere aldetik, “Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona”.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>