Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Ada Lovelace 200. Emakumeak, Teknologiaren sortzaileak

[.eus] Ada Lovelaceren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren ospakizuna
Erakusketak Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Abenduaren 10ean Ada Lovelaceren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatuko da. Horren harira, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak “Ada Lovelace 200” liburu erakusketa antolatu du, Informatikako Fakultatearekin elkarlanean. Erakusketa osatzeko hainbat liburu eta aldizkari hautatu dira: batetik, Adari buruzkoak, eta bestetik, emakumeek informatikaren, eta ingeniaritza eta teknologiako beste alor batzuen garapenean, eta baita ikerketa zientifikoan, izan duten partehartzeari buruzkoak. Emakumeek zientziari egindako ekarpenak nabarmentzea da asmoa, itzalean geratu ohi direlako, behar duten garrantzia eta begirunea jaso gabe.

Ada Lovelacek XIX mendean gure aro digitalean bizi duguna irudikatu zuen, eta teknologiaren munduan eredugarritzat har dezakegu. 1843an argitaratutako artikulu batean, makina programagarriak zientziaren garapenerako oinarrizkoak izango ziren munduaz hitz egin zuen, eta artea zein musika sortzeko ere balioko zutela aipatu zuen. Matematikazale porrokatua zen eta garai viktoriarreko ohitura eta arauei aurre egin zien. Charles Babbagen makina analitikoarekiko interesa agertu zuen, eta problema aljebraiko bat ebazteko hainbat operazio sekuentzia idatzi zituen; horregatik, historiako lehen programatzailetzat hartzen da Ada. Luigi Menabreak makina analitikoaren ezaugarriei buruz idatzitako artikulua ingelesera itzuli zuenean, makinaren deskribapenaren atalean gehitu zituen oharrak bere ekarpen nagusitzat hartzen dira. Makinaren ahalmenak eta mugak Babbage berak baino hobeto ulertu izana da Adaren ekarpena, eta bere adierazpenetan erakusten duen aurreikuspena.

Liburu hautaketaren osagarri, Bibliotekan kontsulta daiteke “Itzaletik azalera. Emakumeak, teknologiaren sortzaileak” erakusketa. Informatika Fakultateko Berdintasunerako Batzordeak eta e-makumeak Taldeak egin dute beste hau. Erakusketak emakumeek informatikaren garapenean egin zituzten ekarpenak jakitera eman nahi ditu, bereziki softwarearen eta ordenagailuen aplikazio praktikoen alorrean eginiko ekarpenak. Izan ere, konputazioaren historia hardwarean eta, batez ere, hastapenetako lehenengo makina handien deskribapenean fokatu da, eta horrek itzalean utzi du emakumeek aipatutako alorretan egindako lana. Merezi zuten aintzatespena jaso ez duten emakumeei omenaldia izan nahi du erakusketak, eta estereotipoak gainditzeko akuilu.

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>