egutegia

2017(e)ko urtarrila
A A A A O I I
« Abe   Ots »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

artxiboa

IMO-VEGA itsas industriaren arautegien Datu Basea

OMI-Vega Nazioarteko Itsas Erakundeak (IMO) eta Det Norske Veritas-ek (DNVk) elkarrekin ondutako datu-base indartsu  bat da, eta itsasontziei eragiten dien IMO araudiari buruzko oinarrizko  informazioa  ematen du. Datu historikoak biltzen ditu, eta bilaketa sofistikaturako funtzioa dauka.

IMO-Vega itsas industrian dabilen edozein pertsonarentzako oinarrizko tresna da:  armadore eta teknikari, ontzigile, sailkapen sozietate, istripu -ikertzaile,  gobernu, aseguru  konpainia eta aseguratzaile, portu -agintaritza eta ikasleentzat, besteak beste.

IMO-Vegan harpidetuz, testu osoa eta eguneratua eskuratzen da, tartean direla ere  2015eko irail arte onartutako IMOko, haren Biltzar, Batzorde eta abarren kode  adierazgarri, konbentzio, zuzenketa, araudi, protokolo, ebazpen, gomendio eta  zirkularretan egindako aldaketa guztiak. Besteak beste, agiri hauek biltzen ditu:

–  SOLAS 1974 hitzarmena, tartean direla 1978 eta 1988ko Protokoloak eta zuzenketa  guztiak

–  1966ko Zama Lineen Hitzarmena, tartean direla 1988 eta 2003ko Protokoloak

–  MARPOL 73/78, zuzenketa guztiak ere bilduz

–  STCW hitzarmena, eta 1978 eta 1995eko Kodea, zuzenketak ere bilduz

–  1972ko Abordatzeen Erregelamendua

–  1969ko Tonajeko Hitzarmena  –  2004ko Lasta Ura Kudeatzeko Hitzarmena

–  ICQ Kodea, zuzenketak ere bilduz

–  CIG Kodea, zuzenketak ere bilduz

–  Segurtasuna Kudeatzeko Kodea (IGS Kodea)

–  Itsasontziak eta Portu Instalazioak Babesteko Kodea (PBIP Kodea)

–  1994 eta 2000ko Abiadura handiko ontzientzako nazioarteko segurtasun kodea (NGV  Kodea)

–  Solteko zama solidoei buruzko segurtasun praktiken kodea (IMSBC)

–  Solteko zamak garraiatzeko nazioarteko kodea

–  Zamaketa eta oratzerako segurtasun praktiken kodea (CSS), eraldatua

–  Zurezko kubiertakadak garraiatzen dituzten itsasontzientzako segurtasun praktiken  kodea, zuzenketak ere bilduz

–  MODU1989 Kodea, 1991n eraldatua

–  Nazioarteko Seinaleen Kodea (LSA)

–  Salbamendurako Mekanismoen Nazioarteko Kodea (IDS Kodea)

–  Itsasontzietan pestizidak arriskurik gabe erabiltzeko gomendioak.

–  Hidrokarburoen Kutsadura, Prestaketa eta Lankidetzari buruzko Nazioarteko Hitzarmena (OPRC), 1990

–  2000ko OPRC

–  HNS protokoloa

Datu-Basean sartzeko, sakatu HEMEN

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>