egutegia

2017(e)ko martxoa
A A A A O I I
« Ots   Api »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

artxiboa

INPRESIONISMOA: Argia eta kolorea aire librean. Liburu erakusketa

BIZKAIKO CAMPUSEKO BIBLIOTEKAKO ERAKUSKETA. LEIOAN (2017ko martxoa – apirila)

2017ko irailaren 27an, 100 urte beteko dira Edgar Degas artista frantsesa hil zela. Artista horrek behin esan zuen: “Itzaltsu eta ezezagun izan nahiko nuke”. Bada, 100 urte igarota, adieraz dezakegu itzal handiko obra duela, baina ez ezezaguna. Urteurren hori aitzakia hartuta, Bizkaiko Campuseko Bibliotekak erakusketa bibliografiko bat antolatu du INPRESIONISMOAri buruz; hain zuzen, Degas mugimendu piktoriko horretako kide nabarmenetako bat izan zen.

Pintore inpresionisten irudiko, sentsazioa zen ezagutza guztien iturria eta, horregatik, artista kanpora atera behar zen argiaren eta gauza iheskorren bila. Argiaren dirdira aldakorrak atzematea zen giltza, kale burrunbatsu, lorategi publiko edo zaldi lasterketetako uneak bakantzea, eta mihise batean hori hezurmamitzea, pintzelkada motzak eta kolorez beteak baliatuz. Aukeratutako gaia aitzakia bat besterik ez zen artistak unearen inpresio bat adieraz zezan.

Erakusketa txiki honen bitartez, batere osokoa izan gabe, pintore horietakoren bat omendu nahi dugu, bere artelanek artistak “momentu hura” pintzelen bidez atzematean izandako sentsazioak eta inpresioak helarazten baitizkigute artean ere.

Ibilaldi hau inpresionismoaren aitzindarietako batekin hasten da: J.M.W Turner ingelesa. Gero, berriz, maisu frantsesei erreparatu diegu, adibidez, Édouard Manet, Claude Monet, Pierre-Auguste Renoir, Edgar Degas, Camille  Pissarro eta Alfred Sisley; Joaquín Sorolla eta Darío de Regoyos espainiar pintoreak; garairako aurreratuak ziren emakumeak, adibidez, Berthe Morisot eta Mary Cassatt; bukatuz Paul Cézannerekin, mugimendu inpresionistari kabua jarri zion margolariarekin.

Erakusketa egin ahal izateko, estimatzeko moduko Arte Ederren Fakultateko Bibliotekaren lankidetza izan dugu, gure eskueran jarri baitu bere funtsa eta, beraz, bihoazkio gure eskerrak.

Liburu erakusketa Leioako Campuseko Bibliotekaren sarreran dago, eraikinaren 2. solairuan, eta martzoan eta apirilean zehar egongo da ikusgai.

Informazio gehigarria

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>