egutegia

2018(e)ko apirila
A A A A O I I
« Ots   maiatza »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

artxiboa

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak Liburuaren Eguna ospatzen du

[.eus] Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan zenbait jarduera burutuko ditugu:
  • Wikipediaren inguruko tutoretza saioa, gure bibliotekako mediatekan, apirilaren 23an, 14:00etatik-16:00etara. Saio honen helburua da euskarazko libururik handiena den Wikipedia handitzen jarraitzea. Ekintza hau EHU-Wikipedia elkarteak Carlos Santamaría Zentroan egun horretarako antolatu duen euskarazko ‘Wikilarion topaketa’ barruan kokatzen da.
  • Ohikoa den liburu eta orri-markatzaileen banaketa, apirilaren 23an, egunean zehar.
  • Giza Eskubideen inguruko erakusketa bibliografikoa, apirilaren 23tik maiatzaren bukaerara arte.
Jarduera hau “Giza Eskubideei Begira” izeneko kartel erakusketa ibiltariarekin lotu nahi dugu, egun Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi Aretoan ikusgai dagoena. Erakusketa xume honekin Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak bat egin nahi du Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren hirurogeita hamargarren urteurrenaren oroitzapenarekin. Aukeraketa bibliografiko hau egiterakoan, irakurlearen aurrean jarri nahi izan ditugu Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikuluen inguruko gure funtseko zenbait liburu. Horietako ikerketa eta hausnarketa batzuk UPV/EHUn jardun zuten eta diharduten irakasle eta ikerlariok sortuak dira.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>