egutegia

2020(e)ko apirila
A A A A O I I
« Mar   maiatza »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

artxiboa

Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza Bibliotekako Katalogotik

UPV/EHUko Bibliotekako Katalogoak baliabide garrantzitsuak eskaintzen ditu Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza aurrera eramateko. Oso gomendagarria da horiek guztiak ezagutzea.

Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza banakako esperientzia klinikoa ikerketa zientifikoaren ebidentziarik onenarekin integratzean datza, ikerketa horren berrikuspen kritikoa eta zehatza ziurtatu ondoren. Arrazoitze prozedura horren osagarriak hauek dira: arazoetan oinarritutako galdera klinikoak egitea; literatura zientifikoa arakatu eta ebidentziarik garrantzitsuenak ateratzea; identifikatutako ebidentzia horren ebaluazio kritikoa egitea eta aurkitkuntzak praktika klinikoan aplikatzea.

Unibertsitateko Bibliotekak baditu ezagutzea eta erabiltzea merezi duten bilaketa digitalerako baliabideak. Hemen sakatuz gero, haietan nola sartu azaltzen duen bideoa ikusiko duzu.

  • ClinicalKey Student. COVID-19ak sortutako egoera berezia dela eta egindako eskaintza berezia aprobetxatuz, eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen lankidetzari esker, Elsevier argitaletxeak sustatutako plataforma digital honetarako sarbidea dugu, zeinek, besteak beste, osasun-zientzietan gehien erabiltzen diren liburuak eskaintzen dizkigun. Baliabideetara iristeko erregistratu beharra dago, horrela norberaren gune pertsonalizatuan liburuak azpimarratzeko, irakasleen gomendioak jasotzeko edo copyrightik gabeko irudiekin aurkezpen pertsonalizatuak sortzeko aukera ematen dizu eta. Elsevieren beste produkturen batean erregistratuta bazaude, hala nola Scopus edo Science Direct, gako horiek berak erabil ditzakezu. Ikasleentzako gida. Irakasleentzako gida.
    Harpidetza hau berria denez, lineako prestakuntza ikastaroak antolatu dira apirilaren 16, 21, 23, 28 eta 30an eta maiatzaren 5, 7, 12. eta 14ean, arratsaldeko 4etan. Eman izena hemen.
    Grabatuta dauden prestakuntza saioak ere badaude, baita baliabideari etekin guztia ateratzeko beste informazio interesgarri gehiago ere.
  • Ovid, Wolters Kluwer argitaletxearen plataformak, eguneroko gaurkotzeen, azken eguneratzeen edo Ebidentzian Oinarritutako Medikuntzaren berrikuspenen bidez iragazteko aukera ematen du. Hainbat  multimedia-baliabideetara eta Visible Body atlaserako sarbidea ere ematen digu. Gidak
  • Biblioteca Cochrane, Wiley argitaletxeak sustatua, osasun arloko esku-hartzeei buruzko berrikuspen sistematikoak, saiakera klinikoak eta erantzun kliniko eguneratuak sortzen ditu erabaki klinikoak hartzen laguntzeko. Gidak
  • PubMedek galdera klinikoetarako tresna espezifikoa du, zeinek hiru ataletan erantzuten dien: azterketa klinikoen kategoriak (terapia hautatzeko aukera ematen du, iragarpen klinikoen gida, etab.), azterketa sistematikoak eta genetika medikoa.
  • TRIP Turning Research Into Practice bilaketa klinikoetarako baliabidea da, kalitate handiko ikerketetatik sortutako ebidentzia era erraz eta azkarrean aurkitzeko aukera ematen duena, erabiltzaileen praktikan edo arreta medikoan laguntzeko.
  • ScienceDirect Elsevier argitaletxeko aldizkarien plataforma da. Bilaketa aurreratuan erabili review articles edo practice guidelines iragazkiak.

Bibliotekako katalogoan “Medicina basada en la evidencia”  bilatuz gero, 582 artikulu eta liburu-atal, 8 liburu elektroniko, aldizkari elektroniko bat eta datu-base bat aurkituko dugu.

Bibliotekako katalogoan “Evidence-based Medicine”, bilatzen badugu,  124.393 artikulu eta liburu-atal, 3.708 liburu elektroniko eta 28 aldizkari elektroniko aurkituko dugu.

Sarrera libreko beste baliabide batzuk:

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>