Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Liburu Eguna ospatzeko, partekatu gurekin zure Konfinamenduko Irakurketak

Itxialdian zenbakiek plaza hartu dute. Urruntze soziala metrotan neurtzen ikasi dugu, zenbakitzera ohitu egin gara (denda batean sartzen diren pertsonak, txakur bat kalera ateratzen den aldiak, kutsatuak eta sendatuak), eta berrogeialdia hamabosteko kopuruetan neurtzen dela ere ikasi dugu.

Bien bitartean, konpainia egin digute gure liburuetan konfinatutako letrek.

Zenbakiak eta letrak. Jakin bagenekien liburuek Fahrenheit 451 gradutan su hartzen dutela, baina egunotan koronabirusak paperean zenbat iraun dezakeen hasi gara galdetzen.

Eta, tarte batez, zenbakiak alboratzen baditugu?

Bihar, Apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aitzaki ederra gure proposamena luzatzeko: letreei protagonismoa eman diezaiegun.

Mesedez, sare sozialen bidez jendearekin partekatu egunotan ikutu, dastatu, irentsi, xurgatu (irakurri) duzun zure liburu kuttun hori, zure esku artean 1,5 metrora baino gutxiagora eusten zenuen bitartean.

Bidali:

  • Liburuaren izenburua edo azalaren irudia
  • Liburuaren esaldi bat
  • Bideotxo bat (minutu batekoa-minutu t’erdikoa) liburuaren pasarteren bat irakurtzen ari zarelarik.

Hiru traola hauek erabili:

#KonfinamendukoIrakurketak

#LiburuEguna

#EHUEdonondik

Irrikan gaude!

@UPV.EHU.Biblioteka      @upvehuBiblio                     @upvehu_gara

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>