Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Aipuak eta erreferentziak BiblioKlip berria gustatuko zaizu

Zure lan akademikoaren oinarria diren iturriak aipatzea bere kalitatearen adierazgarririk handiena da, Nobel Saria jaso arte. behintzat. Bitartean, zure lanaren sinesgarritasuna zure informazio iturrien arabera dago. Testuaren barruan eta labur egiten baduzu, aipua da. Testuaren amaieran eta datu guztiekin egiten baduzu, erreferentzia da.

Horrela jokatzen baduzu, plagioa ekidin egingo duzu, eta zure lan akademikoa egiteko erabili dituzun dokumentuen egileen merezimendua goraipatuko duzu.

Aipatzeko estilo desberdinak daude, eremu akademikoaren arabera. Gehien erabiltzen direnak APA, Vancouver eta ISO 690 : 2010 dira.

Logikoa denez, aipatzen ari garena zer den jakin behar dugu, eta baita behar bezala egin ere:

  • Web gunea
  • Doktorego tesia
  • Artikulu zientifikoa
  • Liburua
  • Liburu baten atala

Dokumentu mota desberdinak identifikatzen badituzu errezagoa izango duzu horiek aurkitzea, gure katalogoan eta datu baseetan

Hori guztia “Aipuak eta erreferentziak” BiblioKlip berrian ezagutuko duzu.

Gustatuko zaizkizun beste BiblioKlipak hauek dira:

Zure interesekoak izan daitezkeen beste BiblioKlipak:
1️⃣Nire kontua aktibatzearen abantailak
2️⃣Liburu bat nola erreserbatu
3️⃣Katalogoaren oinarrizko bilaketak
4️⃣Bibliotekak deseskalatzean eskaintzen dituen zerbitzuak

ehuBiblioteka: Dena zure zerbitzura.

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>