egutegia

2020(e)ko iraila
A A A A O I I
« Uzt   Urr »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

artxiboa

Bibliotekako zerbitzuak Pandemia garaian

20-21 ikasturteraren hasieratik UPV/EHUko Biblioteketara ikastera etor zaitezke, eta hitzordurik gabe liburuak hartu edo entregatu. Segurtasun neurriak aplikatuko ditugu, horien artean ikasteko lekuak nabarmen mugatzea (%25a). Erabil daitezkeenak zenbatuta egongo dira eta liburuak bezala hartuko dira maileguan.

Unibertsitateko Bibliotekarentzat oso pozgarria da erabiltzaileak gure geletan hartzea, bertan ikasten edo paperezko liburuak beharrezkoak diren segurtasun neurriak aplikatuta disfrutatzeko. Hala ere, baliabide digitalen bilduma handia daukagula gogoratzen dizuegu, bibliotekak itxita egon zirenean zerbitzua emateko aukera bakarra izan zena, baina orain ere oso baliogarria dena, kalitate handikoa delako eta egunero, 24 orduz eta edonondik eskuragarri dagoena.

Segurtasun tartea errespetatzen dela bermatzeko ikasteko lekuak mugatu behar izan ditugu, eta ditugun 4.000 lekuetatik 1.000 baino ezin dira erabili. Leku horiek identifikatuta eta zenbatuta daude, eta maileguan hartuak izaten dira, liburuak izango balira bezala. Horrela, gela bakoitzean egon diren pertsonen erregistro zehatza izango dugu, eta kutsatuta dagoen pertsonaren bat egonez gero, osasun agintarien esku jar daiteke informazio hori.

Segidan ikusiko dituzu denok jarraitu behar ditugun arauak:

  • Ez etorri bibliotekara 37 gradu edo gehiagoko gorputz-tenperatura izanez gero.
  • Maskara jantzita eraman beti.
  • Segurtasun-tartea mantendu.
  • Zoruan markatutako ibilbideak jarraitu

COVID-19ari aurre egiteko Unibertsitateak ezarritako dekalogoez gain, Bibliotekako erabiltzaileek honako arau hauek bete beharko dituzte:

  • Bibliotekan sartzean, irakurketa-postu bat eskatu behar da mailegu-mostradorean. Biblioteka utzi aurretik postuaren itzultzea ere egin beharko da bertan.
  • Aldi baterako bada ere, Bibliotekatik ateraz gero, postua libre utzi behar da. Beste postu berri bat eskatu beharko da itzultzean.
  • “EZ ERABILI” dioten tokiak errespetatu.
  • Garbitu irakurketa-postu osoa, mahai eta aulki, erabili aurretik eta ondoren areto bakoitzean eskura dagoen desinfektatzailearekin.
  • Garbitu eskuak gel hidroalkoholikoarekin. Banagailuak bertan aurkituko dituzu. Egizu behar beste alditan apalategietako liburuak ukitu edo fotokopiagailua erabili behar baduzu.
  • Ezin da aretoetako ordenagailurik erabili, ez kontsultakoak, ez lan egitekoak. Katalogoa norberaren gailu mugikorren bidez edo bibliotekako langileei laguntza eskatuz kontsulta daiteke. Talde-lanerako gelak ere ezin dira erabili.
  • Igogailuak eta komunak pertsona bakar batek erabili ahal ditu aldi berean.

Arau hauetakoren bat  betetzen ez bada, erabiltzailea bibliotekatik kanporatuko da.

Ez-ohiko beste neurri batzuk

  • Ikasteko lekuak murriztu behar izan ditugunez, UPV/EHUko kideak ez diren pertsonak ezin izango dira Unibertsitateko biblioteketara sartu.
  • Azaroaren 16an amaitu zen liburuen mailegu guztien azken luzapen berezia. Identifikatu zaitez katalogoan eta “Nire Kontua” atalean begiratu maileguen egoera.  Bideo honetan azaltzen dizugu nola egin.  Gogoratu, UPV/EHUko edozein Bibliotekatan itzul ditzakezula.
  • Itzulitako liburuei 7 eguneko berrogeialdia ezarriko zaie. Katalogoan ohar baten bidez emango zaigu liburuaren egoera horren berri.

Kontsultatu gure ordutegiak

https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/ordutegia

Iruzkin bat honentzako: Bibliotekako zerbitzuak Pandemia garaian

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>