egutegia

2020(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira   Aza »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

artxiboa

Liburuen maileguaren ezohiko azken luzapena

Itxialdian genundenean, martxoaren 1en ondoren amaitu ziren liburuen maileguak hainbat aldiz luzatu ditugu, garai hartan ezinezkoa baitzen liburuak itzultzea. Aurrez-aurreko zerbitzuak berreskuratzen hasi zirenean, derrigorrezkoa zen hitzordua eskatzea. Hori dela eta, luzapen gehiago aplikatu genituen.

Orain UPV/EHUko bibliotekak zabalik daude, jende kopurua mugatuta bada ere, eta erabiltzaile guztiak bere ikastetxeetara maiztasunez etortzen ari dira. Beraz, mailegatutako liburuak itzultzeko epeei dagokienez ere normaltasuna berreskuratzeko baldintzak betetzen dira.

Hala ere, Unibertsitate osoa jende pilaketak ekiditzen saiatzen ari da, kutsadurarik ez gertatzeko. Eta liburuak itzuli behar dituzten erabiltzaileak asko eta asko dira. Horregatik, maileguak azken aldiz luzatzea erabaki dugu, azaroaren 16ra arte, alegia, pertsona horiek pilaketak sortu gabe itzuli ahal ditzaten eta liburu asko aldi berean ekarri behar ez ditzaten.

Beti bezala, liburu horiek oraindik behar baditu, itzulketa egin ondoren, erabiltzaileak berriro hartu ahal izango ditu maileguan, bere kolektiboari dagozkioen ohiko epeak aplikatuko zaizkiolarik.

Aurtengo martxoaren 1etik azaroaren 15era arte amaitzen ziren maileguak luzatu egin dira, eta orain denak amaitzen dira azaroaren 16an.

Liburuak zituzten erabiltzaileek dagoeneko jaso dute posta elektronikoko mezua luzatuak izan diren maileguak eta amaiera data berria (azaroaren 16a) jakinarazteko.

Gogoratzen dizuegu liburuen itzulketa eta mailegua UPV/EHUko edozein bibliotekatan egin daitezkeela. Kontsultatu non dauden eta zeintzuk diren beren ordutegiak.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>