Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Vancouver estiloaren gida, UPV/EHUko Bibliotekaren eskutik

Erreferentzia bibliografikoak osatzeko hainbat arau daude, batez ere erakunde zientifiko edo argitaletxe-talde nagusienek landuak. Kasu horietan, gomendagarria da erakunde edo argitaletxe-talde bakoitzaren argitaratze-arauak kontsultatzea (haien web-orrietan edo aldizkarietan). Arau horiek lan zientifikoetan erreferentzia bibliografikoak era normalizatuan idazteko jarraibideez gain, testuan erreferentzia horien egileak nola aipatu behar diren ere ezartzen dute. Era berean, lanak idazteko estiloari buruzko aholkuak ere ematen dituzte. “Citation Style” deitzen zaie.

Vancouver estiloa

1978an, medikuntzako aldizkarietako zuzendari talde bat Vancouverren bildu zen, beren aldizkarietara aurkezten zituzten artikuluek betebeharreko oinarrizko baldintzak ezartzeko; tartean  erreferentzia bibliografikoen estiloa eta formatua. Talde hau Vancouver Taldea izenarekin ezagutarazi zen.

Gaur egun Medikuntzako Aldizkarien Editoreen Nazioarteko Batzordea (International  Committee of Medical Journal Editors, ICMJE) arduratzen da, urtero, betebehar hauek eguneratzeaz eta argitaratzeaz. Batzordearen web-orrian argitaratzen dituzte, Recommendations for the Conduct, Reporting, Editing, and Publication of Scholarly Work in Medical Journals izenarekin (lehenago Uniform Requirements for Manuscripts Submitted to Biomedical Journals publication).  Hemen ikus daitezke ingelesez.

UPV/EHUko Bibliotekak gomendio horien gida prestatu du, 2019ko abenduan onartutako azken eguneraketaren arabera egina. Gida eskuratzeko sakatu hemen. Euskaraz eta gaztelaniaz dago.

Gida osoa gazteleraz irakurri nahi izanez gero, Castelo JJk egin zuen 2010eko apirileko eguneraketaren gaztelaniazko itzulpena Universitat Autònoma de Barcelonarentzat. Hemen aurki daiteke.

Halaber, gure BiblioKlip hau ikustea komeni zaizu “Aipuak eta erreferentziak”. Sakatu hemen ikusteko.

Zure interesekoak izan daitezkeen beste estiloak:

  • APA, 7. edizioa.   UPV/EHUko Bibliotekak egindako gida. Euskaraz eta gaztelaniaz.
  • ISO 690 : 2010. Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak egindako gida.

 

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>