egutegia

2021(e)ko apirila
A A A A O I I
« Mar   maiatza »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

artxiboa

Irakurlekuen aurretiko erreserba sistema berriari buruz jakin nahi duzun guztia

Zergatik jarri da martxan halako sistema bat?

1.- Aurreko lauhilabeteko azterketa-garaian pilaketak gertatu zirelako. Horiek saihesteko, aldez aurretiko erreserba sistema ezarriko da Campuseko Biblioteketan eta Sarrikon (maiatzaren 3tik aurrera).
Gainontzeko zentroetako biblioteketan orain arteko sarbide-sistemari eutsiko zaio, ikaslekuen maileguaren bidez.

2.-UPV/EHUko kideek, aldez aurretik eta edozein unetan, bibliotekan zenbat leku libre dagoen jakiteko aukera ematen du eta, hartara, ikasketa-jardunaldiak eta joan-etorriak hobeto planifika daitezke.

3.-Halako sistemak ezarri dituzten beste unibertsitate-biblioteka batzuetan erabiltzaileentzat onurak izan dituztelako.

Non deskarga daiteke QR4Services aplikazioa?

Androiden Google Playn eta Appleren App Storean. QR4 Services web-orritik ere deskarga daiteke: http://www.qr4services.com

Aplikazioan erregistratu beharra dago?

Bai. Deskargatu eta bertan alta eman behar duzu. Oso garrantzitsua da zure NAN (AIZ) 12345678X (X1234567X) formatuan sartzea, dena jarraian eta letra larriz. NANa ez den nortasun agiriren bat baduzu, bete eremu hori ehuBibliotekan duzun erabiltzaile zenbakiarekin.

Izen abizenek Ñrik badute, haren ordez, jarri N. Gidoirik badute, ez ezazu jarri, eta ez jarri azentu markarik ere.

 

Eta mugikorrik ez badut edo oso zaharra bada, eta ezin bada aplikazioa deskargatu?

Erreserbak webgunearen bidez egin daitezke. Lehenengo aldiz zatozenean, Bibliotekako mailegumahaian mugikorrak sortzen duen QR kodearen ordezkoa den txartel bat esleituko zaizu. Hura erabiliz baliozta daitezke erreserbak.

Igandero 19:30ean, UPV/EHUko biblioteketan hurrengo asterako erabilgarri dauden lekuak argitaratuko dira. Aste osorako erreserba daiteke igandean bertan?

Bai, igandean bertan zein hurrengo egunetan; baina gehienez ere egunean 4 ordu erreserbatzen utziko dizu sistemak, ordubeteko txandetan. Beti ere indarrean dagoen asteko egunetarako.

Erreserba gehiago egin dezaket bezperan 21:30etik aurrera, postu librerik badago?

Bai, egunero 21:30etik aurrera, geratzen diren postu libreak erreserba daitezke denbora mugarik gabe.

Egunean bertan erreserba al dezaket denbora-mugarik gabe?

Bai. Egunean bertan, edozein unetan, ez dago denbora mugarik txandak hartzeko, postu libreak baldin badaude.

Dagoeneko hasita dagoen ordu tarte bateko irakurlekua erreserba dezaket?

Bai. Ez duzu hurrengoaren zain egon behar.

Biblioteka ezberdinetan egin ditzaket erreserbak?

Bai. Erabiltzaile guztiek dute EHUko biblioteka guztietarako sarbidea.

Zenbat leku erabilgarri dago biblioteka bakoitzean?

UPV/EHUko biblioteketan dauden irakurleku kopurua nabarmen murriztu da pandemia dela eta ezarritako segurtasun-arauen ondorioz.

Biblioteka bakoitzaren ordutegi orokorraren barruan, areto bakoitzak bestelako ordutegi berezia izan dezake.

Leku librerik dagoen ohartarazten da?

Bai, baina abisua orokorra da. Egunero, 21:30ean, UPV/EHUko Bibliotekan hurrengo egunerako leku libreak badaudela besterik ez dizu jakinaraziko, nongoak diren zehaztu gabe. Aplikazioan sartu eta biblioteka eta areto bakoitzean ikusi beharko duzu interesatzen zaizkizun orduetan leku librerik ba ote dagoen.

Nola hauta dezaket erreserbatu nahi dudan ikaslekua?

Aplikazioan sartuta, hautatu EHUko instalazioak, gero Campusa, ondoren biblioteka eta azkenik aretoa. Aretoa aukeratutakoan asteko datekin menu bat zabalduko da; eguna eta ordua aukeratu. Aretoko planoa azalduko zaizu. Zabaldu irudia (mugikorrean hatzekin eta ordenagailuan saguaren gurpilarekin) eta aukeratu erreserbatu nahi duzun postu hori.Irakurlekuen egoera kolorez adierazita dago:

Irakurlekua aukeratu ondoren, nork beteko duen adierazi behar duzu, hau da: “abonatua” aukeratu eta zure NANa idatzi. Azkenik, baieztatu erreserba.

Erreserba ordenagailuan egin baduzu ere, jakinarazpena aplikazioan agertuko zaizu. Sakatu erreserban eta zehaztasunak azalduko zaizkizu: irakurlekuaren zenbakia, erreserbaren ordua eta erreserba ezeztatzeko aukera.

Hori egin behar dut erreserbatu nahi dudan ordu bakoitzarekin?

Ez. Aldaketa egin berri dute programan, tanda batzuk aldi berean erreserbatzeko. Txanda bakoitzaren ezkerraldean dagoen laukitxoan sakatu behar duzu, eta “Erreserba anizkoitza” aukeratu.

Funtzio berriak ez du aldatzen egin daitekeen erreserba kopurua (4 ordu eguneko igandetik eta mugarik gabe aurreko eguneko 21:30etatik).

Nola sartu Bibliotekara irakurleku bat erreserbatua dudanean?

Zure mugikorreko aplikazioan QR kode bat sortzeko botoia duzu. Sartu behar duzun unean bertan sor ezazu, denbora gutxian iraungi egiten da eta. Iraungi bazaizu, berri bat sortu besterik ez duzu egin behar, ez dago erreserba berriz egin beharrik.

Non erakutsi behar dut QR kodea?

Mailegumahai bakoitzean, kodea fokuratzeko mugikor bi ditugu; hura eskaneatu eta zuzena den ala ez esango digu.

Mailegumahaira joan behar dut erreserbatutako ordu bakoitza aktibatzeko?

Bata bestearen ostekoak badira, ez. Sarrera balioztatzen duzunean, sistemak erreserbatuta dituzun ordu guztiak beteko dituzula ulertzen du, baita irakurlekuz aldatzen bazara ere.

Elkarren segidakoak ez diren orduak erreserbatu badituzu, orduan bai, mailegumahaian egiaztatu beharko dituzu aldi bakoitzean.

Sar naiteke Bibliotekan nire erreserba-ordua baino lehen?

Ez. Erreserba ordua hasi eta segundo bat pasatu behar du sartu ahal izateko. Ezin da lehenago sartu. Lehenago heltzen bazara, erreserba gehigarria egin amaitzear dagoen txandan eta itxaron gabe sartu.

Zergatik da garrantzitsua erabiliko ez dituzun erreserbak ezeztatzea?

Erreserba ezeztatuz gero, irakurlekua beste norbaitek erabil dezake.

Utz daiteke erreserba bertan behera hasiera-ordua igaro bada?

Zuk txanda hasi aurretik egin dezakezu. Txanda hasita dagoenean, mailegumahaian ezezta daiteke.

Nola ezezta daiteke erreserba bat?

Aplikazioaren bidez egin beharra dago, webguneak ez du aukera hori ematen. Klik egin erreserban, zure NANa  eta irakurlekuaren zenbakia adierazten dituen erlaitza zabalduko da, bertan azaltzen den gurutze gorria sakatu eta berretsi erreserba bertan behera utziko duzula.

Aplikazioak erreserbatutako denbora agortu dela ohartarazten du?   Ez.

Gerta al daiteke ikaspostu bererako bi erabiltzaile azaltzea?

Ez. Sistemak ez du postu bera ordu berean pertsona bati baino gehiagori erreserbatzen uzten. Irakurlekua erabiltzaile batek erreserbatu badu, ordua heltzean berari dagokio. Ordura arte irakurlekua erabili duenak ez badu libre utzi, norberak ohartarazi beharko du edo aretoko langileei eskatu esan diezaiotela.

Bibliotekatik ateratzerakoan mailegumahaitik pasatu beharra dago?

Zure erreserba epea agortu baduzu, ez duzu bertatik pasatu beharrik.Aldiz, erreserba bukatu orduko bazoaz, mailegumahaian abisatuz gero, zuk hartutako irakurlekua beste pertsona batzuek erabili ahal izango dute.

Erabiliko ez dituzun ordubeteko txanda osoak badituzu, erreserbak ezeztatu egin beharko dituzu aplikazioaren bitartez edo mailegumahaian eskatuz.

Iruzkin bat honentzako: Irakurlekuen aurretiko erreserba sistema berriari buruz jakin nahi duzun guztia

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>