Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Hobekuntzak irakurlekuak erreserbatzeko sisteman

UPV/EHUko biblioteka handietan (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Campusetakoak gehi Sarrikoko Ekonomia etaIkusi bidalketa Enpresakoa) irakurlekuak aldez aurretik erreserbatzeko QR4 Services aplikazioak hobekuntzak izan ditu, eta sortu ohi diren arazoak nola ekidin ere ikasi dugu.

Azkarrago, indartsuago

Zerbitzua hasi zenetik enpresak hainbat aldiz handitu ditu sistemaren abiadura eta kudeaketa ahalmena, eta momentu honetan inolako arazorik gabe kudea ditzake 1.000 erreserba eskaera minutuko.

Bibliotekako web guneko bannerra 

Bibliotekako web guneraren eskuinaldeko zutabean erreserba sistemari buruzko informazio guztia emango dizun banerra topatuko duzu, irudian

Bertan, biblioteka bakoitzean dauden irakurlekuak erreserbatzeko lotura zuzenak topatuko dituzu:

Bizkaiko Campuseko Biblioteka – Leioa. Edukiera: 309 irakurleku

Erreserbak telefonoz ezabatzea

Irakurlekuen erreserba webgunearen edo telefono mugikorreko aplikazioaren bitartez egin daiteke, baina erreserbak ezabatzea aplikazioaren bitartez egiten da. Orain aukera berria sortu da eta erresebak bertan behera uzteko, erreserba egin duzun bibliotekako mailegumahaira jo ezkero, hala aurrez-aurre nola telefonoz.

BIBLIOTEKA TELEFONOA
Arabako Campuseko Biblioteka 945014036
Gipuzkoako Campuseko Biblioteka 943018860
Leioako Campuseko Biblioteka 946017946
Ekonomia eta Enpresa Biblioteka (Sarriko) 946017053

Nola ekidin edo zuzendu akats ohikoenak

ERREGISTRATZERAKOAN. Webgunearen eta aplikazioaren arteko lotura norberaren NANa da. Zure burua erregistratzen duzunean NANa edo Atzerritarren

Hori gertatzen bazaizu, QR4 Services-eko sail teknikora idatzi, posta elektroniko honetara.tecnico@qr4events.com

Erregistro egiten duzunean, ez jarri azenturik eta Ñren ordez, N idatzi.

ERRESERBA EZABATZERAKOAN.  Irakurlekuak oso baliabide urria eta preziatua dira momentu hauetan. Ezin bazara etorri, zure erreserba ezabatu behar duzu, irakurleku hori beste pertsona batek erabil dezan.

  • Webgunearen bitartez ezin da erreserba bertan behera utzi. Egiteko moduak hauek dira: aplikazioaren bitartez edo mailegumahaira joz.
  • Txanda hasita badago, ezin izango duzu erreserba aplikazioaren bitartez ezabatu. Mailegumahaira deitu behar duzu, geuk ezabatzeko.
  • Aplikazioan erregistratu zinenean zure NANa edo antzekoa sartu ezean, aplikazioan ez zaizu inolako erreserbarik agertuko. Horrek ez du esan nahi erreserba egin gabe geratu zenik. Gehienetan, erreserba eginda dago, baina ezin duzu aplikazioan ikusi zure NANa ez sartzeagatik edo txarto sartzeagatik.
  • Erreserba aplikazioaren bidez ezabatzeko zure erreserba aplikazioan zabaldu eta pertsonaren izenaren ondoan agertzen den X hizkian jo.
  • Emaiozu denbora pixka bat aplikazioak bere lana egin dezan. Oso gutxi izango da.
  • Ezabatzeko X horretan behin ta berriz jotzen baduzu, aplikazioa itxi egingo da.

INFO +:

Irakurlekuen aurretiko erreserba sistema berriari buruz jakin nahi duzun guztia

 

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>