Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Normaltasuna dator!

Gizartean eta Unibertsitatean gertatzen ari den bezala, Unibertsitateko Bibliotekan ere aurrera pausoak emango ditugu berriz ere normaltasunez aritzeko, eta pandemiaren ondorioz eten edo murriztu ziren zerbitzuak berreskuratuko ditugu.

Urriaren 13tik aurrera talde lanak egiteko gelak zabalduko ditugu, ohikoak ziren lagun kopuru berberekin, beti ere beharrezko aireztapen baldintzak betetzen baldin badituzte.

Erreserba biblioteka bakoitzean bertan egingo da, laster telefono mugikorraren bitartez egin ahal izatea espero dugun arren.

Zerbitzu hauek guztiak jarriko dira martxan: takilak, ur txorrotak, fotokopiagailuak, eskanerrak, auto-maileguak, katalogoa kontsultatzeko ordenagailuak eta ikasleek erabiltzeko ordenagailuak (zaharregiak izateagatik kendu ez badira).

Itzulitako liburuek ez dute  berrogeialdirik egin beharko.

Aurrez aurreko prestakuntza berreskuratuko dugu, baina jarraituko dugu gure online ikastaro bikaina eskaintzen ere. Ikastaroa bideoz eta testuz osatua dago, 8 urratsetan antolatuta, eta 30 minututan egiten da. Bertan sartzeko sakatu https://egelapi.ehu.eus/course/view.php?id=1818, matrikulatu zure LDAP gakoak sartuta, eta aukeratu zein hizkuntzatan egin nahi duzun. Informazio gehiagorako jo ezazu zure bibliotekara.

Urriaren 18tik aurrera ikasleku guztiak erabilgarri egongo dira eta UPV/EHUko kideak ez direnak ere sartu ahal izango dira biblioteketan. Funtzionamendu zehatza hau izanen da:

1 .- Ikaslekua aukeratu ahal izatea eta ikasteko lekurik izango duzun aurrez jakitea erabiltzaileari emandako zerbitzua hobetzen duten alderdiak direla uste dugu.

Horregatik, Campuseko Biblioteketan eta Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Bibliotekan, orain arte QR4Services aplikazioaren bidez erreserbatzen ziren ikaslekuak (%25 inguru) erreserba bitartez eskuragarri egongo dira; gainontzeko ikaslekuak, berriz, inolako izapiderik egin gabe erabili ahal izango dira.

Erreserbaren bidez erabil daitezkeen ikaslekuak behar bezala adieraziak egongo dira eta ohar bat izango dute non azalduko den erreserbarik ez duen norbaitek erabiltzen badu ere, erreserbatu duen pertsonak duela postu hori erabiltzeko lehentasuna.

Biblioteken sarreretan jakinaraziko da, halaber, badirela bi sarbide-sistema eta zer egin behar den kasu bakoitzean. Erreserbatu dutenek orain arte bezala pasatu beharko dute mailegu mahaitik sarrera erregistratzera. Erreserbarik ez duten erabiltzaileak, aldiz, zuzenean sar daitezke aretoetara.

Azterketa garaian, aldez aurreko erreserba bidez erabiltzen diren ikaslekuen kopurua handitzeko aukera baloratuko da.

Aurretiko erreserba sistemaren funtzionamendua orain arte ezagutu duguna izango da.

2 .- Gainerako biblioteketan erabiltzen zen txartel bidezko mailegu sistema bertan behera geratzen da eta ikaslekuen erabilera librea izango da, pandemia baino lehen bezala.

3 .- 2021a amaitu baino lehen, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Bibliotekan ere QR4 sistema jarriko da martxan ikaslekuen %25a erreserbagarri jarriz baita bertoko talde lanak egiteko gelak eskatzeko ere.

Higiene neurriek indarrean jarraituko dute:

  • Derrigorrezkoa da maskarak uneoro erabiltzea.
  • Eskuak maiz garbitu behar dira.
  • Ikaslekuak eta talde lanetarako gelak erabili baino lehen zein ondoren garbitu egin behar dira.
  • Ahalik eta pertsonen arteko distantzia handiena mantentzea gomendatzen da.
  • Jendaurreko arreta postuetako manparak mantendu egingo dira,
  • Aireztapen egokia mantendu beharko da, leihoak gutxienez orduero 10 minutuz zabalik edukita.

Erabiltzaile guztien laguntza izaten jarraitzea espero dugu, orain arte bezala, Unibertsitateko Biblioteka leku segurua izan dadin.

Gure bilduma digital oparoa erabili

Aurrez-aurreko zerbitzuak egonda ere, baliabide digitalen bilduma handia daukagula gogoratzen dizuegu, bibliotekak itxita egon zirenean zerbitzua emateko aukera bakarra izan zena, baina orain ere oso baliogarria dena, kalitate handikoa delako eta egunero, 24 orduz eta edonondik eskuragarri dagoena.

Kontsultatu gure ordutegiak

https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/ordutegia

 

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>