Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Liburuen erakusketa. Top 2020 Arkitektura

TOP 2020 ARKITEKTURA

Liburuen erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Aurreko urteetan bezala, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako Arkitektura Atalak hilero hautaketa bat egin du bere bildumara gehitu diren lanen artetik. Pandemia dela-eta eta Bibliotekako aurrez-aurreko jarduerak nahitaez uzteagatik izan ditugun zailtasunak gorabehera, eskuratze, katalogatze eta sailkatze prozesuak ohiko moduan egin dira, eta obrak jasotzeko garaian izandako atzerapenen bat […]

Arkitektura berrogeialdian: baliabide elektronikoak

[.eus] Pandemia garai hauetan, bereziki funts fisikoak eskuratzeko zailtasunekin, Liburutegiek bere bilduma elektronikoen garratzia azpimarratu dute. Garai onak dira gogoarazteko Liburutegiak leku fisiko bat izatera bakarrik ez direla mugatzen, baizik eta, aspalditik, bere espazio birtuala ere badutela. Horrela, ehuBibliotekak, errekurtso elektronikoen bilduma haundia dauka: milioi erdi monografi digital, 30.000 aldizkari elektroniko baino gehiago eta bere […]

‘Gastronomia espazioak’ liburuen erakusketa

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak gastronomia espazioei eskainitako liburuen erakusketa antolatu du, Arkitektura atalean gai honen inguruan dituen lanak hautatuz. Bai erakusketa, bai katalogoa Campuseko Arkitektura Eskolako Gastronomia Espazioen Diseinuan Masterreko ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeela iruditzen zaigu.

Master berri honen aurkezpenean adierazi bezala, Arkitektura Eskola aitzindaria izan da Europa mailan mota honetako graduondoko bat bultzatzen. Ekimen hau […]

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak “Mugak” Bienalarekin bat egin du bi erakusketa bibliografiko antolatuz

[.eus] Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak bat egin du “Mugak” Donostiako Nazioarteko Arkitektura Bienalaren Lehen Edizioarekin bi erakusketa bibliografiko xume antolatuz. Bienalaren lehen edizio hau Donostian ospatzen da eta bertan UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko hainbat irakaslek eta ikaslek hartuko dute parte. Miramar Jauregian ospatuko den Bienalaren egun nagusiak azaroaren 6tik 10era artekoak izango dira, jarduera aukera […]

Maider Uriarteren tesia, 2016ko lan hautatua Arkitektura Arloan

[.eus] Aurreko urtetan bezala, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako Arkitektura Arloak hilero funtsera gehituriko lanen hautaketa egin du. 2016an hautaturiko liburuak hainbat gairen isla dira: eraikuntza jasangarriaren kudeaketa Andaluzian, Gipuzkoako bainuetxeen historia, Margaret Michaelisen argazkigintza arkitektonikoari buruzko monografikoa, Xabier Unzurrunzagaren lanaren inguruko erakusketaren katalogoa, Flores & Prats-en arkitekturari buruzko “Pensado a mano” lana, Luis Moyaren erlijio-arkitekturari buruzko […]

Zaha Hadid. Liburu erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

[.eus] Zaha Hadid arkitektoa joan den martxoaren 31ean hil zen, eta Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak bere obrari buruzko liburu erakusketa antolatu du, omenaldi gisa.

Bagdaden jaioa, Zahak ohiartzun handia lortu zuen ezer eraiki baino lehen, bere burua nazioartean ezagutzera eman zuelako bere proiektuekin. Eraikitako lehen obra, Vitra enpresarentzako suhiltzaile-etxe bat, 1994koa da. […]