Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Migrazioak eta Kultura Ondarea

‘ETXETIK KANPOTIK EUROPA PLAZARA’: Migrazioak eta Kultura Ondareari buruzko erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

[.eus] Euskal Herriko Unibertsitateak, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekaren bidez, bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldiekin. Horien helburua da herritar guztiak kultura-ondarearen garrantziaz kontzientziatzea. Jardunaldi horiek gai zehatz baten inguruan antolatzen dira: orain aukeratutako gaia ‘Migrazioak eta Kultura Ondarea’ da. […]

Emakume langileak

[.eus] Jakina denez, bihar Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta UPV/EHUko Biblioteka ospakizun honetara batzen da. Horretarako, Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolak eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskolak San Mamesen partekatzen duten liburutegian ikusgai dagoen argazkia aurkeztu nahi dizuegu. Irudi hori Meatzaritzaren Museoa Fundazioak utzi digu; eta bertan zenbait […]

Eduardo Chillida, beti UPV/EHUn

[.eus] 1924ko urtarrilaren 10ean, orain dela 90 urte, jaio zen Eduardo Chillida Juantegui. 1982. urtean Chillidak “Zientziaren zuhaitza” sortu zuen Unibertsitateko ikur modura; honela, jeinuzko artista eta gure unibertsitatea betiko uztarturik daude. 1997ko irailaren 29an, UPV/EHUk honoris causa doktore izendatu zuen. 1998an Eduardo Chillidak Ontologiako Nazioarteko Kongresuan parte hartu zuen. “Physis” izeneko bere […]

Barrualde argiztatuak

[.eus] Abenduak 2, gaur egungo UPV/EHUren enbrioia izan zen 1936ko Euzko Irakastola Nagusia gomutatzen duen “Barrualde argiztatuak” izeneko eskultura inauguratu da Leioako Campuseko Bibliotekako hall-ean. Eskulturaren egilea Angel Garraza da, Arte Ederren Fakultateko irakasle eta nazioarte mailan izen handia duen artista.

“Barrualde argiztatuak” eskultura bost metroko luzera duten bi elementu bertikalez […]

Berezko tipografia osoa sortzen duen lehen unibertsitate europarra da UPV/EHU

[.eus] Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak berezko tipografia korporatiboa plazaratu du. EHU du izena eta Arte Ederren Fakultateko Diseinu Grafikoko eta Tipografiako ikerketa taldeak sortu du, Eduardo Herrera irakaslearen zuzendaritzapean. Bere tamaina kontuan hartuta, proiektua Estatuan egin den garrantzitsuena da, eta paregabea ere Europako unibertsitateen arloan. Tipografia berria 2012-2015ko Komunikazio Planaren […]