Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

RetroFISS 2.0. Vintage computing. Erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

[.eus] 40 urte luze bete dira Informatikako lehenengo ikasleek unibertsitate honetako gelak bete zituztenetik. Ibilbide horretan unibertsitatearen izena aldatzeaz gain, gaur UPV/EHU dena hartan Bilboko Unibertsitatea baitzen, informatikako ikasketak gure bizitzak bezainbeste aldatuz joan dira. 40 urteko ibilaldi horretan , diziplina horren ikasle izandakoek irudikatuak edota sortuak izan diren berrikuntza teknologikoek gure bizimoduan aldaketa garrantzitsuak […]

68ko Maiatza. Erakusketa Arabako Campuseko Bibliotekan

Bob Dylan-ek The times they are a-changing abesti famatuan belaunaldi osoaren nahiak laburtzen ditu: imperialismoa, moral sexuala, gerra, materialismoa eta zapalkuntzaren kontra eta maitasun askea, musika, psikodelia, giza eskubideak eta emakumeen askapenaren alde.

Aktore nagusiak izanda, gazteen sarrera historian hamarkada harrigarri eta amesgile honetan hasten da. Batzuek nostalgia sentituko dute eta beste batzuek garai […]

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak Liburuaren Eguna ospatzen du

[.eus] Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan zenbait jarduera burutuko ditugu: Wikipediaren inguruko tutoretza saioa, gure bibliotekako mediatekan, apirilaren 23an, 14:00etatik-16:00etara. Saio honen helburua da euskarazko libururik handiena den Wikipedia handitzen jarraitzea. Ekintza hau EHU-Wikipedia elkarteak Carlos Santamaría Zentroan egun horretarako antolatu duen euskarazko ‘Wikilarion topaketa’ barruan kokatzen da. Ohikoa den liburu eta orri-markatzaileen […]

“50 URTE, 50 LIBURU” erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

[.eus] Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak “50 urte, 50 liburu” erakusketa antolatu du, apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Eguna dela eta. Alianza Editorial argitaletxeko “El Libro de Bolsillo” bildumako 50 lan aukeratu dira, Bibliotekan eskuragarri daudenen artean, erakusketa osatzeko. Argitaletxeak berak eta bere bildumarik esanguratsuenak 50 urte betetzen dituzte. Hainbat belaunaldiren irakurketen sinbolo dira biak, […]

Ada Lovelace 200. Emakumeak, Teknologiaren sortzaileak

[.eus] Ada Lovelaceren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren ospakizuna Erakusketak Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Abenduaren 10ean Ada Lovelaceren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatuko da. Horren harira, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak “Ada Lovelace 200” liburu erakusketa antolatu du, Informatikako Fakultatearekin elkarlanean. Erakusketa osatzeko hainbat liburu eta aldizkari hautatu dira: batetik, Adari buruzkoak, eta bestetik, emakumeek informatikaren, eta ingeniaritza eta […]

Miguel de Unamunori buruzko liburu-erakusketa Leioako Campuseko Bibliotekan

Miguel de Unamuno jaio zenetik 150 urte betetzen direnez, Bizkaiko Campuseko Leioako Bibliotekak berari buruzko erakusketa bibliografikoa antolatu du. Berezkoa bezain konplexua zen eta momento hauetan nahiko ahaztuta dagoen intelektual bilbotar hau izango da iraileko gure protagonista nagusia.

Eskaintzen ditugun liburuen bitartez Unamunoren jarduera desberdinak ezagutuko ditugu: filosofo, poeta, pedagogo, filologo, itzultzaile, Hispanoamerikako literaturaren aurkitzaile, […]