“Xxxlx—x, e†OrkizunA eta kUltu®ari ßuruZko elKri∫ke†Ak kr1S1al∂i gåra1An” programaren 2. saioa:
Ekainak 10, 19:00: Xabier Eizagirre eta Lorea Agirre. Aurkezlea: Antonio Casado da Rocha (EU)
Joxe Azurmendiren liburu berria abiapuntu, pentsamenduaz eta kulturaz hitzaldia eskainiko dute Lorea Agirrek, Xabier Eizagirrek, Antonio Casadok eta Iñaki Zabaleta Gorrotxategik UPV/EHUren online plataforman.
Xabier Eizagirre (Zarautz, 1966). EHUko Filosofian litzentziatua da eta Jakin – herria hizkuntza kultura aldizkariko erredakzio arduraduna.
Lorea Agirre Dorronsoro (Beasain, 1968). Kazetaria eta ikertzailea, Jakin – herria hizkuntza kultura aldizkariaren zuzendaria da. Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskara (Susa, 2019) da bere azken liburua.
Iñaki Zabaleta Gorrotxategi (Donostia, 1966). Filosofian doktorea eta EHUn irakaslea. Joxe Azurmendi Katedra proiektuaren arduraduna.
Antonio Casado da Rocha (Donostia, 1970). Filosofian doktorea da eta Gipuzkoako campuseko Hedakuntza zuzendaria.
Erantzuna idatzi