A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

2k20ko 2. saioa: euskal pentsamenduaz


2k20 EHUkulturaren programa 2. saioa: Xabier Eizagirre, Lorea Agirre eta Iñaki Zabaletarekin

Joxe Azurmendiren liburu berria abiapuntu, euskal pentsamenduaz eta kulturaz hitzaldia eskaini dute Lorea Agirrek, Xabier Eizagirrek, Antonio Casadok eta Iñaki Zabaleta Gorrotxategik. Gutxi gorabehera, 36 lagun bildu dira UPV/EHUren online plataforman egindako ordubete t’erdiko solasaldian.

Hitzaldi hau 2k20 zikloan kokatzen da. Krisialdi batean gaude, eta krisi horrek unibertsitatea eta kultura eragingo ditu, ez dute berdin jarraituko. Egoera berri hau hain da arraroa, “unibertsitatea”, “krisialdia” edo “kultura” hitzak ere nolabait eraldatzen era berrasmatzen ari direla susmoa iradoki nahi dugu. Hitz batzuen esanahia aztertu behar dugu berriro. Esanahi berriak egoerak eraginda normaltasuna eraldatu ta gero.

Lehenengo saioan, hainbat artista eta artista kolektiboak ezagutu genituen, krisialdi aurrean nola antolatzeaz hitz egin genuen. Gaur euskarazko kultura, oro har, jorratu dugu. Abiapuntu bezala, Iñakiren aipu hau hitzaurretik hartu dugu: “ezinezkoa da «gurea» izatea nahi dugun etorkizun bat irudikatzea –horrek suposatzen duen guztiarekin– orain artean «gurea» zer izan den ezagutu gabe.” Aipua dago hartuta gaur aurkeztu berri dugun liburutik, Joxe Azurmendiren Pentsamenduaren historia Euskal Herrian, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz.

Eztabaidaren fokoa jarri dugu pentsamenduan, ez filosofiaren historian. Kultura, arte, politika, herrigintzan baitago pentsamendua ikuspegi zabal batetik. Joxe Azurmendi filosofoa da baina Joxe Azurmendi Katedra ez da filosofiako katedra bat. Iñakik kontatu digun moduan, pentsamendu garaikiderako azpiegitura da katedra proiektua, eta horretan filosofia sartzen da noski baina baita kultura, artea, politika ere…

Xabier Eizagirrek liburua aurkeztu digu, ezagutzaren esparru guztiak jorratzen dituela azpimarratuz, “euskal pentsamenduaren enziklopedia bat” bihurtzeraino. Euskal Herrian emandako historiaz hitz egiten du euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, latinez, eta abar, 5. mendetik aurrera. 500 egile aipatzen dira eta gehienok obra bati lotuta, erabat kontestualizatua. Eizagirreren aburuz, hainbat ikerketa lerro irekitzen dira belaunaldi berrientzat, Azurmendiren oparia izan da dudarik gabe.

Segituan Antoniok galdetu du Azurmedi narratzaileaz. Zer funtzio jokatzen du pentsamenduak historia honetan, mailua ala jostorratza? Erantzunean aipatu da EHko pentsamenduaren historia hautsia dela Azurmendiren ustez, etengabe berregin eta berreraiki behar izan dena.  Alde horretatik, liburu honek mugarri bat jartzen du, inoiz ez baita EHko pentsamendua bere horretan aztertu.

Lorea Agirrek hausnartu du COVID19 gaitzak sortutako egoeraz, haren argi-itzalak identifikatuz. Adibidiez, Jakin-en hainbat proiektu gelditu, erori, atzeratu izan dira. Ikasi behar dugu ziurtasunik gabeko agertoki batean jokatzen. Eta hasi gara diagnostiko txikiak egiten. Hezkuntza sisteman, krisialdiak euskarari kaltea egin dio, familia askotan euskara eskolaren bitartez lantzen delako. Baina, bestalde, euskal hedabideen erabilera datuak bikoiztu egin dira. Euskarazko kulturgintzaren (sortzaile) munduan eskaintza nabarmena egon da. Pentsamenduari zer ekarri dion? Behar genuen gelditzeko momentua eskaini digu, esparru ez produktibo batean sartuz, “barnetegi” moduko batean. Pentsamenduren bueltan, pentsamendu propio bat, gertatu denaz (gure hitzekin, baliabideekin), eraikitzeko aukera eman digu pandemiak.

Hainbat esteka

Joxe Azurmendi Kongresuaren bideoak: https://www.jakin.eus/bideoak

Joxe Azurmendi Katedraren webgune berria: https://www.joxeazurmendikatedra.eus

Hurrengo saioa: Ekainak 17, 17:00: Antonio Ariño eta Fernando Broncano. Aurkezlea: María Ptqk.

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>