Oso ezaguna egiten zaigu hitz hori baina zer ote da hain propietate bereziak dituena?
Demagun haur bihurri xamar batek, zati ezinak diren eta elkarren artean berdinak diren hainbat bloke dituela jostailu gisa kutxa batean; demagun 28 bloke dituela. Haurrak, egunero ateratzen ditu kutxatik eta aitak, gauero, kutxan sartzen ditu eta 28 daudela ziurtatzen du.
Egun batean 27 kontatzen ditu eta erabat aztoratzen da, baina bila hasi eta sofaren azpian zegoela konturatzen da.
Beste egun batean 30 kontatzen ditu! Ezin du sinetsi, baina hara non konturatzen den arratsalde pasa joko berdina duen semearen laguna etorri dela jolastera eta bertan utzi dituela bi bloke.
Haurra handitzen Jarraitu irakurtzen/ Seguir leyendo.