Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako bloga/ Blog de la Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa

Egutegia/ Calendario

Noviembre 2014
L M X J V S D
« Oct   Dic »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Twitter

Nola eta non pilatzen da elektrizitatea? Horri buruz hurrengo tartean arituko gara.

Aurreko atalean ikusi genuen moduan 3 energia mota bakarrik ezagutzen ditugu unibertsoan. Hala ere, anitzak dira energia iturriak eta baita iturri hauetan pilatuta dagoen energia eraldatzeko moduak ere.

Eraldaketa horien bitartez, eguneroko bizitzan behar ditugun aplikazio teknologikoetarako forma egokia ematen saiatzen gara energiari. Horri erreparatuz, etxeetan ditugun aparailu gehienek behar dutena da, zirkuitu elektrikoetan elektroiak abiadura jakin batekin mugitzea da, alegia, elektroiek energia zinetikoa izatea edo, beste era batera esanda, elektrizitatea.

Elektrizitatea iturri desberdinetatik lortzen dela ezaguna zaigu. Etengabe ari gara entzuten eta irakurtzen iturri hauetariko batzuk berriztagarriak direla eta beste batzuk ez berriztagarriak; eta nola ez, ingurugiroarentzat batzuk besteak baina hobeak direla eta abar luze bat.

Badira energia berdea saltzen diguten konpainia elektrikoak ere.

Baina zer dago benetan elektrizitatea sortzeko prozesu horren atzean? Zertan desberdintzen da prozesu bat eta bestea? Non eta nola pilatzen da elektrizitate hori? Eta nola bereizten du konpainia elektriko batek iturri berriztagarrietatik datorren energia iturri ez berriztagarrietatik datorrenetik?

Ikus dezagun ba nola sortzen den elektrizitatea.

Egun kontsumitzen dugun elektrizitatearen portzentaje handiena indukzio elektromagnetikoaren bidez sortua da. Fenomeno hau esperimentalki topatu nahian aritu ziren XIX. mendearen hasieratik garaiko zientzialari ospetsuenak. Michael Faraday zientzialari ingelesak lortu zuen esperimentalki frogatzea 1831. urtean.

Bere aurkikuntzaren berri eman zuenean Londreseko Royal Academy-n ondorengo galdera egin zion entzuleetariko batek: Eta honek zertarako balio du? Eta zertarako balio du ume jaio berri batek? Izan zen bere erantzuna.

Indukzio elektromagnetiko umea osasuntsu hazi dela esan beharrik ez dago.

Zertan datza fenomenoak? Indukzio elektromagnetikoaren bitartez elektrizitatea ekoizteko dinamo motako sorgailuak erabiltzen ditugu.

Eta zer da dinamo bat? Seguru nago azken aldian izan duzula esku artean pilarik ez eta biradera bat duten eskuko linterna txiki horietako bat. Ba elektrizitatea sortzeko prozesua linternan gertatzen denaren berdina.

Berdin da haizeak edo urak mugitzen duen errota izan edo erre den ikatzak edo fisionatu den uranio atomo batetik askatu den beroak sortu duen baporeak mugitu duen sorgailua izan.

Azken finean iman bat eta harilkatutako kobrezko espira batzuen arteko mugimendu erlatiboa lortu behar dugu elektrizitatea sortzeko.

Beraz, lasai asko esan genezake konpainia elektrikoek, elektrizitatea ekoizteko prozesu bat eta bakarra erabiltzen dutela(Plaka fotovoltaikoetan sortzen dena izan ezik). Hala ere, gogoan izan behar dugu, iturriak eta eraldaketa prozesuan sortuko diren ondorioak guztiz desberdinak izan daitezkeela.

Euskadi Irratiko Ekosfera saioan urriaren 26an emititua

Kristina Zuza,
Fisika Aplikatua I Saila.

Debe estar identificado para dejar un comentario.