Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako bloga/ Blog de la Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa

Egutegia/ Calendario

Agosto 2020
L M X J V S D
« Nov    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Twitter

Edison eta Tesla korronteen gerran

Korronte elektrikoa magiaren pareko zerbait zen XIX. mendearen bukaeran. Pixkanaka gizarteratzen ari zen arren, gizarteak orokorrean errezeloz begiratzen zion.

Hala ere, aplikazio ugari ari ziren garatzen eta bazen elektrizitateak bigarren industria iraultza ekarriko zuela sumatzen ari zenik ere. Elektrizitatearen hornikuntza sarea antolatzen zuena aberastu egingo zen dudarik gabe!

1881. urtean Parisen ospatu zen mundu mailako expoan, Edisonek goritasun bonbilla aurkeztu zuen. 1882. urtean Manhattanen eraiki zuen zentral elektriko bat eta gai izan zen 330 ha-tan korronte hornikuntza emateko. Korronte jarraitua zen zentral horrek sortzen zuen elektrizitate mota. General electric sortua zen.

Tweet