Aurreko atalean ikusi genuen moduan 3 energia mota bakarrik ezagutzen ditugu unibertsoan. Hala ere, anitzak dira energia iturriak eta baita iturri hauetan pilatuta dagoen energia eraldatzeko moduak ere.
Eraldaketa horien bitartez, eguneroko bizitzan behar ditugun aplikazio teknologikoetarako forma egokia ematen saiatzen gara energiari. Horri erreparatuz, etxeetan ditugun aparailu gehienek behar dutena da, zirkuitu elektrikoetan elektroiak abiadura jakin batekin mugitzea da, alegia, elektroiek energia zinetikoa izatea edo, beste era batera esanda, elektrizitatea.
Elektrizitatea iturri desberdinetatik lortzen dela ezaguna zaigu. Etengabe ari gara entzuten eta irakurtzen iturri hauetariko batzuk berriztagarriak direla eta beste batzuk ez berriztagarriak; eta nola ez, ingurugiroarentzat batzuk besteak baina hobeak Jarraitu irakurtzen/ Seguir leyendo.